Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 44

2000
‎‘Zentzurik ez duela? Orain nehoiz baino gehiago, zeren eta aita hil baitzen eta ezin lohi baitezaket, halatan, aita hilaren memoria, orain nehoiz baino gutiago, neure heredentziari uko egin behar badiot ere. Zeren behin egin bainion uko neure heredentziari, aitak heredero izendatu ninduenean, eta zeren berriro eginen baitiot uko, aitari emanikako hitza bete ezean’".
2003
‎Baina zer diren gauzak, auzokoarekin hain gutxi hitz egiten dugun garai hauetan, horrenbeste elkarrizketa txatxu mobiletik. Baita auzokoari zerbait esan behar diogunean ere, atea ireki eta bere atea jo beharrean, errazagoa egiten zaigu mobiletik deitzea. Zergatik ote?
2004
‎Ene ustez pintoreak koloreari ihes egin behar badio ere, ikusmenezko pertzepzioak formari baino lehenago koloreari errepararazten digun erreflexu horretatik aldenduz, argazkigintzan alderantziz gertatzen da.
‎Ildo honetatik, eta egungo kulturan, argi dago herri txiki askotan zinemagintzak duen behar bezalako garrantzirik ez zaiola eman gurean. Eremu honetan, deskolonizazioaren bidetik jorratutakoak gehiago jo du erabilera politiko ideologikohutsaren aldetik tokian tokiko berezko kulturen adierazpideak eguneratzera baino18 Izan ere, herri bakoitzak bere garapen kulturalari ekin behar badio ere, kanpotik hartutako moderniaren ekarpenak aipatutako berezko garapen horren arabera eskuratu lituzke era askean, kultura gutxituei hitza ebatsi dieten bezala, irudia ere lapurtu baitiote. Menperatze prozedurak, gailendutako herrien mintzoa eta irudikapena birmoldatu ostean, faltseaturiko hitza eta irudia kontsumiarazten du beste alternatibarik eman gabe.
2005
‎Berandu dabilena beti galtzaile. Eta, besterik ezean, oraingo berandu ibiltzeari konformidadea eman behar badiogu ere, uste dut badela momentua aurre hartzeko joera batzuk lantzen has gaitezen.
‎Estatua, bestalde, gizaki askeen elkartze perfektua da, zuzenbidea gozatzeko bilduak, onuragarritasun erkide baten karian. Zuzenbide zibila, esanahi hertsienean, ez dator aginte zibiletik, berari men egin behar badio ere, eta izatez oso ugaria da, bertan direla guraso ahala, jaurgo ahala eta antzekoak, halakoak izanez gero.
2006
‎Noski bitartean eskolan eskandalo handia zegoen, haurren bila hasi dira zaintzaileak, inork ez ikusten, zuzendariari deitu diote, hau joan da, hasi da etxeetara deitzen, gurasoak etorri dira, hirurak aldean Koska bere ume sailarekin azaldu denean entzun ditu entzutekoak, han ginen gu ere materiala jasotzen, deitu diote alproja, ume jalea, esan diote ez dagoela burutik, salaketa jarri behar diotela ere esan diote. Koska ondo apuratuta zegoen, defenditzen zen esanez umeak inor gabe zeudela patioan, esaten zuen holako platerkada bana jan zutela babarruna, guri berriz, azkenean bakea eman diotenean, errebolbituta baina harro puntu batekin:
2007
‎iraganean hartutako jarrerek erabakitzen dute gure oraingo jokabidea. Nik lehen lagun batekin euskaraz hitz egiten banuen orain ez naiz gazteleraz hasiko, ezta zinean erdaraz ikusi dudan azken pelikularen laburpena egin behar badiot ere. Agian, urte batzuk lehenago banuen arrisku hori, jarrera ez baineukan oraindik definitua.
2008
‎janari eda riak, sukaldaritza, jantziak, estetika eta garbitasuna, aisialdia, etxeko elementuak, alt zariak eta apaingarriak, etxetresnak, eskola eta bulego materiala, brikolajea, etab., hau da, alor arruntak, egunerokoak, behar beharrezkoak. ...z, Hiztegi Batuan ez dugu galleta hitza aurkituko, ezta bonboi, ma (g) dalena, saltxitxoi, biberoi, konpresa, kapota, txaleko, lozio, permanente, errulo, kantinplora edo erantzungailu hitzak ere; laranja zukua eta abar egiteko aparatuari zuku makina edo nola esan behar diogun, telebista eta beste aparatu batzuk urrutitik gobernatzeko tresnari urrutiko aginte, tele aginte, telekomando edo nola esan behar diogun ere ez dugu aurkituko; Hegoaldeko entxufe edo Iparraldeko prisa ere ez; paperak lotzeko grapak eta grapagailua ere ez daude. Eta azken aldi honetan hainbeste hauts harrotu dituen telefono mugikor, tele fono mugigarri, telefono eramangarri, telefono zelular, sakelako telefono edo dena delako hori, kalean, Hegoaldean, telefono mobila esaten zaion hori ere ez dugu aur kituko.
‎Ez dakit nola helduko diodan gure artekoari, ez dakit heldu egin behar diodan ere, edo, besterik gabe, barkatzeko eskaturik, gure artean horren ohiko diren liskar ergel batean trabatuko garen. Ez dakit, baina korridorean aurrera egin ahala, amarekin haserretzeko irrika handituz doakit.
2009
‎Celebration. Hasieran Iconography izena jarri behar bazioten ere, azkenean, Celebration izango da Poparen Erreginak Warner diskoetxearekin kaleratuko duen azken lanaren izenburua.  Arrakasta bilduma da eta bi kantu berri bilduko ditu bertan, artistaren abesti arrakastatsuenen artean. Abesti berriak New Yorken grabatu ditu, taretan diskoari izenburua eman dion abestia, Paul Oakenfols handiarekin batera ekoitzi du abestia kantari estatubatuarrak.
‎Celebration. Hasieran Iconography izena jarri behar bazioten ere, azkenean, Celebration da Poparen Erreginak Warner diskoetxearekin kaleratuko duen azken lanaren izenburua.  Arrakasta bilduma da eta bi kantu berri bilduko ditu bertan, artistaren abesti arrakastatsuenen artean. Abesti berriak New Yorken grabatu ditu, taretan diskoari izenburua eman dion abestia, Paul Oakenfolshandiarekin batera ekoitzi du abestia kantari estatubatuarrak.
‎Orduan, IP entitateak datagrama eman behar dio dagokion interfazea kontrolatzen duen beheko mailako entitateari, sarbide mailarena egiten duenari, berak trama bat eraiki dezan eta sarean sar dezan. Baina sarbide mailako entitate horri, datagrama emateaz gain, datagrama hori nori bidali behar dion ere esan behar zaio. Hau da, A sarearekin AB bideratzailea lotzen duen sare interfazearen helbide fisikoa (#AB idazten duguna) eman behar zaio.
2010
‎aurre egiteko modu bat ere bazenez, bere buruari zera esaten ari balitzaio bezala, etengabe esan ere: . Porrot bat izan nuen neure sabelean eta porrot bat izan nuen haragiaren etxean, baina ez dut beste porrotik nahi, horretarako neure buruari uko egin behar badiot ere?; ni neu tuberkulosiaz gaixotu nintzenean ere, hargatik izan ote nuen aldamenean ama, nigana gau eta egun iraulia, Benjamin Mariaren itzalak hartara bultzatzen zuelako?
‎aldi hartan, aldiz, hain zegoen fedeak sututa, non bere su hartan aurkitu baitzuen alde iluna argitzeko modua, gorputz osoa ere bere fedearen baitan zuzi bihurtu balitzaio bezala; fede haren beharra ere bazuen, nik uste, iraganeko hainbat kontu iluni —Benjamin Mariarenari bereziki— aurre egiteko modu bat ere bazenez, bere buruari zera esaten ari balitzaio bezala, etengabe esan ere: " Porrot bat izan nuen neure sabelean eta porrot bat izan nuen haragiaren etxean, baina ez dut beste porrotik nahi, horretarako neure buruari uko egin behar badiot ere"; ni neu tuberkulosiaz gaixotu nintzenean ere, hargatik izan ote nuen aldamenean ama, nigana gau eta egun iraulia, Benjamin Mariaren itzalak hartara bultzatzen zuelako?
2011
‎Horregatik bilatzen ditugu baita ere haizearen kontra doazen pertsonaiak. Yoyesek bere ideiak jartzen ditu aurretik, botereari edo kontra botereari aurre egin behar badio ere, eta begira gero zein ordain izan zuen. Baina nik ez dut bizitza zinematik banantzen; istorioa zineman kontatzen ari naizenean nitaz ere ari naiz, bihozkada bera sentitzen.
‎–Eta ezbehar larri bati aurre egin behar diozuenean ere jatorduak atontzen dituzue, eta dantzan eta kantuan hasten zarete. Esate baterako, lurrikara bat denean, sumendi bat gainezka hasten denean, edo uholde bat datorrenean?
2012
‎Orain, krisialdi honen aurretik sortutako baliabide teorikoak aintzat hartu behar ditugu. Honezkero, badakigu ez dela aski sistema finantzarioari kritika egitea soilik, kritika egin behar diogu ere gure mundu ikuskerari, kritika sakona. Bestela, zibilizazioa ulertzeko modu honek ez dauka etorkizunik, ezin dugu jarraitu pentsatzen menpekotasun kontzeptuetan edo hazkunde etengabearen klabetan.
‎Baina nik, horrezkero, ezin nuen izozki denda gertaeratik isolatu, eta are gutxiago nire fikziotik. Gainera, Faulknerrek aldarrikatu bezala, idazleak, amari lapurreta egin behar badio ere, ez du zalantzarik egingo?. Are gutxiago, beraz, adiskidea besterik ez bada.
‎IBI.. Etorriko da, eta elkarrekin joango gara. Berdin digu munduari kontra egin behar badiogu ere.
‎Euskararen soziografia, soziologia, gramatika, fonologia, dialektologia, azentua, doinua, erritmoa, kolorea, formak eta dimentsio matematikoa bera ere aztertu zizkigun euskararen pentsamendu berria distiratsuago eta erakargarriago egiteko. Horri gehitu behar diogu ere hurbileko kondaira lokalaren zainketa: Antigua, 19001991, KutxaSant; a Klara, gure uharte ezezaguna, 2004,, Kutxaliburuak dauzkat gogoan.
‎Zer edo zeren menpe baino ezin du baretu masokistak bere ezinegona. Neurotiko gisa, ezkutatu behar du paradisu idealen batean, horretarako askatasunari uko egin behar badio ere.
‎Esandako guztiarekin ere, Foucault-ek esan bezala gizabanakoak benetan nor den ikertu eta aztertzeari uko egin behar badio ere errefuxatzeari ekiteko, lan honen helburu nagusia egun ekoizten den Gizaki mota benetan nor den ikertzea da; beste modu batean esanda, lan honen helburua Mendebaldeko kulturan gizaki berrien artean gertatzen diren botere harremanen inguruko analisia egitea da, non analisiak, gure analisia esan nahi duen?.
2014
‎Angela Murillo epaileak Jone Amezagaren atxiloketa Guardia Zibila eta Espainiako polizia nazionalari agindu bazien ere, Ertzaintzak jarrera aktiboa hartu du. Ertzaintzako inteligentzia zuzendariak argi utzi zuen herri harresiak saihestu nahi dituela, horretarako Auzitegi Nazionalari aldaketa legalak egiteko eskatu behar badio ere, Argiak publiko egin zituen dokumentuetan irakur daitekeenez.
‎Ertzaintzak herri harresiak eragotzi nahi ditu nola edo hala, horretarako Auzitegi Nazionalari bide judizial berriak irekitzeko eskatu behar badio ere. Zenbaterainoko babesa du Ertzaintzaren jarrerak euskal gizartean?
‎Makur ekonomiko eta sozial handiak sortu badira ere Europan azken hamarkadetan, langabezia, ekonomia ahultze eta abar. elkartasunari gehiago jarri behar dela. Handik eta hemendik datozkion etorkineri ere abegi on hobea eman behar diotela ere. Ezin onartua segurik Lanpedusan jada gaitzetsi zuen bezala Mediterraneo itsasoa etorkinentzat hilobi handi bilaka dadin.
2015
‎Pausoa motelduta dabilela ematen du, armada hitzak zama astunen bat ekarri izan balio legez; orain bai, beldur izpi bat nabaritu du tripetan. Erabakia hartuta dago, ordea, eta aurrera egingo du, deabruari berari buruz buru begiratu behar badio ere.
‎5 Nitaz marmar eginez esaten diren gauzei dagokienez, asko baitira eta nire aurkakoak, honetan ere hobekuntza sumatu dut neure baitan; ez dirudi ia eraginik egiten didanik ergel bati baino gehiago, eta uste dut zenbait kasutan, ia beti, zuzen dabiltzala. Hain gutxi sentiturik, Jainkoari eskaini behar diodanik ere ez zait iruditzen; nire arimak asko irabazten duelako esperientzia dudanez gero, alderantziz da, on egiten didatela uste dut, eta horrela haienganako etsaitasunik ez zait geratzen handik lehenengoz Jauna hartzera joatean; entzun eta berehala, pixka bat kontrara egiten zait, baina ez ezinegon eta nahasmenaz; alderantziz, beste batzuk ikusirik erruki hartzen diet, eta neure baitan barr...
‎aniztasuna. Tartarora dirua (statusa) duenak baino ezin du sartzea lortu; gainontzeko guztiek uren bestaldean aukeraren baten zain betiko geratzea zein edozein modutan sartzen saiatzea daukate, hiru burudun txakurrari aurre egin behar badiote ere. Sartzea lortzen dutenen artean ere, diruarekin zein atzeko atetik izan, maila ezberdinak daude.
‎Gehiengo batek, sufrimendua esperimentatzea eta egokitzea plazera lortzea baino askoz errazagoa denez gero, amaitzen du bere zoriontasun nahikeria murrizten, gutxiagorekin konformatzen. Horren zaila da zoriontsua izatea, horren goian jarri da, gehiengo horrek nahiago duela minarengandik babesten omen duen protokoloren baten mende egotea, horretarako askatasunari uko egin behar badiote ere, neurri batean edo bestean. Protokoloak sinestarazten die horixe dela zoriontsuen izateko bidea eta horretarako, gainera, ez dutela askatasunik galdu behar.
‎Desertu pairugabeari bakarrik aurre egiteak sufrimendua dakarrelako ezinbestean, eta fededun bizigabeak ez du sufrimendurik nahi, erosotasuna eta babesa baizik. Horrezkero, fededun bizigabeak autonomia eta morrontzaren artean, menderakuntza harreman hipermodernoren baten mendekoa bihurtzea hautatzen du, erosotasuna eta nolabaiteko ziurtasunean bizi ahal izateko askatasunari uko egin behar badio ere. Bere azkeneko helburua bizirautea da, kontserbazioa.
2016
‎Gazteek, batez ere, era baikor batean erantzun diote Podemosen proposamenari: " Bai, ahal dugu, bai, ekonomia eta gizarte egoera aldatu ahal dugu, euskalduntasunari uko egin behar badiogu ere, edo gure gozamen euskalduna era masokista batean atzeratu behar badugu ere".
‎Txikitatik danborra amets duen neskari ez zaio hori axola. Txilibitua jotzen du, danborra jotzeko adinik ez duelako, pausoa behar den bezala mantentzen saiatzen da, noizean behin aitak, atzetik, oker ari dela esan behar badio ere. Ez du espaloietara begiratzen, ez bada amak zalapartaka handik dei egiten dionean.
2018
‎Ukondoka egin du aterako bidea Karlosek. Berdin zaio amona bat lurrera erortzeraino bultzatu edota jada lurrean zegoen beste emakume bati eskua zapaldu behar badio ere. Gauza bakarra du buruan.
‎" Ikusiko duzue... Ekarriko dut nik, belarrietatik heldu behar badiot ere", esan zien. Berarentzat horren sinplea zela zirudien:
2019
‎Eslogan hau Jaka Horien Batzarrak hartu zion Nicolas Hulot Trantsizio Ekologikorako ministro ohiari, zeinak dimititu baitzuen Macronen politikengatik protestan esanaz: " Bideratu beharra daukagu jendeak hilabetea amaitzeko [eguneroko gastuak ordaintzeko] nozitzen duen larritasuna; baina aurre egin behar diogu ere mundu amaiera baten mehatxuari".
‎Baina Armand Daviden historia jakin nahi baduzu, liburu ederra duzu, irakurle, Altonaga zientzialariak idatzi zuena eta orri hauetatik gomendatzen dizudana. Armand David, pandaren aita?, konpetentziari mesedea egin behar badiot ere.
‎Arranguratu egin da, oso ondo ezagutzen zuelako Jan lehen, ehiza postura igo aurretik... Ondo ulertzen zuten elkar, lanean, kirolean, baina orain, pentsatu du, ez daki nola erantzun behar dion ere, ezinezko egiten zaio arrazoi egokiak bilatzea, argumentuak... Nola konbentzituko du jaisteko?
2020
‎Gaurtxe jarriko ditut beren lekuan lastofardo horiek. Unibertsitateari sua eman behar badiot ere.
2021
‎Horrexegatik hain zuen, saguzarra zuhaitzetik zintzilikatzen denean, hankak gorantz ditu, Niamerenganantz, eta burua beherantz, lurrerantz, honek zerbait esan behar badio ere.
‎Halakoetan beti gertatzen den bezala jende guztia txaloka hasi da, irabazlea nor den jakin gabe ere, irabazlea irabazlea baita beti hemen zein Pekinen, eta merezi du txalo zaparrada bat handik irtendakoan txingor erausi batek burua kraskatu behar badio ere.
2022
‎Gero, bezero baten errenta aitorpena egiten hasten garenean, hizkuntza aukeratu behar izaten dugu. Guk beti euskara aukeratzen dugu, baita gero bezeroari papera bi hizkuntzatan eman behar badiogu ere.
2023
‎Ariketak asma eragiten du? Ariketak eragindako bronkio uzkurdurari ariketak eragindako asma deitzen zaio, baina horrek ez du esan nahi ariketak asma eragiten duenik, ezta patologia hori duten pertsonek kirolari utzi behar diotenik ere. Klinikoki, argi geratu da BIE maizago gertatzen dela asma diagnostikatua duten pertsonetan (asma duten pazienteen %70 gertatzen da), eliteko atletetan, haurretan eta 65 urtetik gorakoetan.
‎Lan agintaritzak, enpleguaren zerbitzu publiko eskudunaren bidez, betebehar hori bete dela egiaztatu behar badu ere, eta, hala denean, enpresari betebehar hori betetzea agindu behar badio ere, langileek betebehar hori betetzea erreklama dezakete, bai eta akonpainamendu sozialeko neurrien inguruan enpresaburuak bere gain hartutako betebeharrak betetzea ere, kasuan kasuko administrazio erantzukizunei kalterik egin gabe.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia