Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 60

2000
‎Hurrengo hamarkadan ekingo zitzaion berriro lanari eta «Lerro» moduan sinatzen zuen marrazkilariak alero botatzen zuen berea. Baserri giroak, bertso munduak... oraindik pisua bazuten ere, gai berriak etorri ziren bultzaka (twist a, kasu, beheko irudian ikusten denez).
‎Lehen Mundu Gerrarako soldadu hartu bazuten ere, pleuresia gaitzak salbatu zuen. Gerratea amaitzean hurbildu zen lehenaldikotz Kanbora, biriketako gaitza zuen anaiari bisita egitera, Lapurdiko herriska ospetsua zen-eta bere urberotegi eta osategiei esker.
‎Lehenbiziko 3 kanporaketetan 24 bertsolarik kantatu zuten, Gasteizko Txusta tabernan, Araian, eta Izarran. Hasiera batean finalerdietara seik pasa behar bazuten ere, berdinketa hirukoitza gertatu zen eta antolatzaileek 10 bertsolari pasarazi zituzten. Aurreneko saioan," Txusta" n, Egoitz Unamuno, Irati Lotina, Maiteder Sasieta, Eñaut Frantzesena eta Ruben Sanchez Bakaikoa sailkatu ziren hurrenkera berorretan.
‎PRESOEKIKO Solidarioak taldeetako kide batek Espainiako Tele5 telebista kateko" Anaia Nagusia" saioan sartzea lortu zuen eta euskal presoen aldeko aldarrikapenak egin zituen bertan. Espainiako telebista kateek eta komunikabide gehienek albistea isilarazi bazuten ere, Euskal Herrikoen artean eta bereziki Interneten izan zuen oihartzuna.
‎Topaketak lehiaketa moduan antolatu ziren eta bertan parte hartzeko baldintza, euskarazko antzezlanak taularatzea izan zen. Zortzi taldek izena eman bazuten ere, seiri soilik egokitu zitzaien topaketetan egoteko aukera. Besteak beste, Zarauzko Lizardi, Alegiko Intxurre eta Baionako Xirristi Mirristi.
2001
‎Hori guztia" dugu" baterakoia erabiliz esaten bazuten ere, haatik ez zezala inork pentsa bihotz hil horien uste berekoak zirenik! Hauxe zen, beraien ustez," etorkizunaren arian" ez egotearen ondorioa:
‎Honen ondorioz San Telmo museoko proiektua berrikusi egingo dute. Bertan Euskal Kulturaren Zentroa sortzeko asmoa bazuten ere, seguruenik proiektu hori zentro berrian egingo da.
‎Mojen eskolak ezberdinak ziren. Nafarroan nazional katolikotasunaren bunkerrak ziren, hemen ez, moja erdaldunek euskaldunekiko nepotismo latza bazuten ere. Guretzat liberazioa izan zen, aldaketa, inork ez zizun ukatzen euskalduna zinenik.
2002
‎Bi haur eskatu zituzten, berdin zitzaien zein sexukoak, eta bi ahizpa eman zizkieten. Haiek aukerarik egin ez bazuten ere, «gauza bat dugu oso garbi: haurraren sexua eta gutxi gorabeherako adina aukeratzeko, eta haurra baldintza psikiko eta fisiko egokietan jasotzeko eskubidea daukagu».
‎Errusiarrek 1996ko gerran soldadu arruntak bidali zituzten Kaukaso alde horretara. Armada sobietar ohiak bizi duen krisi ekonomikoaren eraginez, gaizki hornitutako tropak ziren, eta ezin izan zitzaizkien txetxeniarrei gailendu, abioi, helikoptero eta artileriaz herrialdea birrindu bazuten ere. Bigarren gerran soldadu arrunt hauek ere hartzen dute parte, baina pagatutako boluntario tropak dira kontraktniki deituak oinezko gerrako lan funtsezkoenak (eta zikinenak) egiten dituztenak.
2003
‎Duela hogei urte hasi zen sare publikoan korsikera sartzen. Hasieran ikasle gutxi zegoen harremanetan hizkuntzarekin, baina denboraren poderioz kopurua igo zen; lehenengo urteetan ikasle gehienek ordubete astero bakarrik egiten bazuten ere, orain gehiengoak hiru orduko ukimena du korsikerarekin; 1990 urtean, berriz, eredu guztiz elebiduna agertu zen, poliki poliki igotzen ari dena
‎Duela bi urte, 2001eko apirilean iritsi zen merkatura Nabarra astekaria. Hasiera batean produktuaren zabalkundea Nafarroara mugatu bazuten ere, pixkanaka Euskal Herri osora hedatu dute euren informazioa.
‎Independente den arren, ekonomi egoera larrian dago Armenia, sobietarren osteko prolemak ditu batetik, Adzerbajan eko gerra, nazionalisten arteko kalapitak... horiek denek diasporari eragin diote. Diasporako armeniarrek ardura ez bazuten ere, Armeniara begira bizi beste erremediorik ez dute izan, lurrikara izan delako, edo nazionalisten mugimendua, edo sobietarren osteko trantsizioa, ekonomiaren egoera... Diasporakoek Armeniari lagundu behar diotela sentitzen dute.
‎Orain artean sail bera konpartitzen bazuten ere, hemendik aurrera Pamielak sail bana eskainiko die haurrei eta gazteei. Gazte literaturari dagokionez, Patxi Zubizarretaren «Gizon izandako mutila» liburuaren berrargitarapenak inauguratuko du saila.
2004
‎Baina lehendabiziko hauteskundeetatik aurrera hasi ziren pentsatzen ez zela hain errentagarria jarrera horri eustea. Haustura askoz beranduago burutu bazuten ere, orduan hainbat esparrutan hasi ziren gauzak birpentsatzen. Gogoan dut, behin Aizpunek mehatxu gisa erran zidala:
2005
‎Olatz Kortak kantaldia eskaini zuen bazkalostea laguntzeko, eta mahaiez mahaiko ibilia hasi zen, bata agurtu, besteari zorionak eman eta hirugarrenarekin kontuak trukatzeko. Hurrengo urtean elkartzeko gogoz agurtu ziren, batzuek jai eguna luzatu bazuten ere.
‎Lau mahaikideen artean hitz egiten lehena Paula Kasares izan zen eta beste ezer baino lehen, gogorarazi zuen Iparraldeko ordezkaririk ez zela mahaian eta pena zela. Lau hizlariek beren txostenetako jarduna laburbildu zuten eta aurrera egiteko moduak baditugula azpimarratu bazuten ere, garbi adierazi zuten datozen 20 urteotan ez dugula euskararen erabateko normalizaziorik ezagutuko.
‎" Aurreko lana Garateko beheko estudioan grabatu genuen eta EHEko kanta goiko estudioan grabatu ostean diskoa ere bertan grabatzea erabaki genuen", diosku Soretek. Estreinako lana autoekoitzi egin bazuten ere, ez dute arazorik izan disko berria zigilu batekin argitaratzeko. Dena den, guztia ez da hasieran pentsatu bezala joan.
2006
‎Liburuak jorratzen dituen urteetan (1985), gertatu ziren gizarte gatazketan langileek eta komandoek (bigarrengoek maila antierrepresibotik, batez ere) zer esanik bazuten ere, borroken protagonista, dudarik gabe, gazteria izan zen. Bestaldetik, liburuaren asmoa ez da, aurrekoetan gertatu den legez, talde autonomoen logikak azaltzea edo garai haietako unerik garrantzitsuenak gogoraraztea; oraingo honetan, modernizazio kapitalistaren aurkako prozesuak eta prozesuek beraiek gazte komunitate berria zelan sorrarazi zuten borroka molde propioak zituena azaltzea dugu helburu.
‎Artea ez ezik, haren barrua ezagutzeko bidea da, problema jakinen bat duen jakiteko modua. Gai horrixe buruz egin nuen tesia eta horrelako lanak apalean uzteko joera bazuten ere, publikatu egin zidaten. Eta horrekin segitzen dugu kolegio honetan, arte librearekin.
2007
‎Jose Antonio Agirre lehendakariaren esanetan, Asturiasera bigarren aldiz joan behar izateak urrian jada hainbat batailoi joan zirelako ezusteko handia eragin zuen Eusko Jaurlaritzan. Gainera, Legutioko eraso antzuaren eskarmentua bazuten ere, Gipuzkoako eta Arabako fronteetan zeuden gudariek galdetzen zuten Oviedora joan beharrean zergatik ez zuten erabiltzen saio hori euskal lurrak berreskuratzeko. Azkenean, Agirrek berak amore eman eta boluntarioz osatutako bi brigada bidaltzea lortu zuen.
‎Norvegia, Suedia, Finlandia eta Errusiak beren lurraldea lautan zatitu ondoren izan zen hori. Samiek hizkuntza eta kultura bizirik mantentzea lortu bazuten ere, egindako kalteak agerikoak dira. Egun, mantso mantso, beren kultura berreraikitzen ari dira etorkizuna ziurtatzeko.
‎Ibarretxek eta Jaurlaritzaren Kontseilu Politikoak argi esan zuten iazko udan, su etenak porrot egiten bazuen B plana gertu zutela eta berau zer zen erabat argitu ez bazuten ere, ahalezko ekimenaren ardatzean gehienek ikusi genuen Madrilek atzera botatako Ibarretxe plana eta kontsultaren itzala. Bake prozesuaren balizko porrotaren aurrean, ekimen politikoa berreskuratzeko lehendakaria eta hirukoaren borondatea argi gizarteratu zen.
‎Detektatzen diren zortzi tumoretatik bat bularrekoa da, eta horrek dakarren intzidentzia tasa oso altua da kasu berri 100.000 biztanleko, atera hortik kontuak. Hala ere, tratamenduan izandako aurrerapausoei esker bularreko minbiziaren heriotza tasa gutxituz joan da pixkanaka, eta azken urteotan %1, 4 jaitsi da ia urtero.Duela gutxi arte, erasandako bularrean egiten ziren ebakuntza kirurgikoek inguruko gongoil guztiak erauztea eskatzen bazuten ere, gaur egun" gongoil zelariaren" teknika berriari esker, askotan kirurgia drastiko hori saihets daiteke. Gero eta zabalduagoa dagoen teknika horren bidez bularreko minbizia duten pazienteei ez zaie galtzarbeko hustuketa linfatiko osoa egiten, eta noski, hustuketak dakartzan albo ondorioak ere ez ditu jasango emakumeak.
2008
‎Edonola ere, zientzia izan zen garaile, lehiakortasunak emaitza hobetzen omen du eta. Elkarlanaren alorrean lezio eredugarririk eman ez bazuten ere, paleontologiaren alorrean ondare eskerga utzi zuten: Gerra baino lehen Ipar Amerikan bederatzi dinosauro espezie zeuden izendatuta eta gatazka amaitzean 150 inguru.
‎Las Ventasen eraikuntza Victoria Kent Presondegietako zuzendari ezkertiarrak bultzatu zuen, gerra aurreko asmo berritzaileek eraginda. Errepublikarekin eraiki bazuten ere, laster bilakatu zen frankisten zigor politikaren eta kate errepresiboaren ardatz nagusietakoa. Izan ere, 500 presoendako prestaturik zegoen leku txikian, 1939an 11.000 emakume zituzten gatibu, bertako ziega eta aretoetan pilatuta.
‎Alabaina, momentu" historikoa" biziko dugu nolabait. Azken 40 urteetan kolore guztietako frantses talde parlamentarioek hizkuntza lege proiektu bana landu bazuten ere, sekulan ez zuen gobernu batek lege proiektu bat aurkeztu (1982an boterera berriki iritsi ziren sozialistek Destrade izeneko proiektua aurkeztu zuten baina Legebiltzarrean eztabaidatu aitzin lurperatu zuten). Gertakari hau urtetako aldarrikapen eta lanaren emaitza da.
2009
‎1980ko hamarkadan nasek euren burua defendatzeko Quintin Lame talde armatua sortu bazuten ere, laster aldatuko zen haien politikaren norabidea. Egun, hiru dira dituzten ardatz nagusiak:
‎Esklabotza berria ekonomia globalean, gaztelaniazko bertsioan ere saltzen da) klasikoa da. Bales izan da morrontzan bizi direnen kopurua zehazten lehena, eta hasieran gobernuek gezurtatu nahi izan bazuten ere, Gobernuz Kanpoko Erakundeek eta sindikatuek berretsi egin dituzte gero hark eman zifrak.
2010
‎Kukai taldeak, Tanttakarekin egin duen ibilbidean nolabaiteko heldutasuna suposatu duen formatu handiko hirugarren lana prestatzerakoan egin du topo Sarrionandiarekin. Hasieran hainbat egileren poesiarekin lan egiteko asmoa bazuten ere, Sarrionandiaren testuek hainbesteko pisua hartu zuten, arreta osoa eskaintzea erabaki zutela, ikuskizuna Hnuy illa nyha majah yahoo liburuaren lehenengo bi hitzekin izendatuz. 2009an saio ugari egin dute, eta Jon Maya Kukaiko dantzari eta koreografoak dioenez Sarriren poesiek badute publikoarekiko gertutasuna sortzeko ahalmena.
‎Xumaik soluzio gisa eta umore handiarekin, ispiluak jarri behar zirela adarretan pentsatu zuen. Ispiluek argia hartu bazuten ere, bere auzokidea ere iluminatua zela kantatu zuen bigarrenak.
2011
‎Aldez aurretik sarearen bidez erosiz gero, merkeago lor zezaketen erosleek, eta era horretan 200 kopia inguru saldu zituzten. Lortutako diruarekin diskoa aurretik finantzatzea lortu ez bazuten ere," hasiera batean egin beharreko gastu batzuei aurre egiteko lagundu zigun", dio Asier Zulueta Bidehuts eko kideak.
2012
‎Ikerketak egiteko Batzordea orain hamaika urte martxan jarri bazuten ere, haurren kontrako abusuak 90eko hamarkadan hasi zen azaleratzen. Kasurik ezagunenetariko bat Brendan Smyth apaizarena izan zen.
‎Diziplinak elkarlotu zituen, musika, literatura, antzerkia... Ez zen lehenbizikoa izan hori egiten, sarritan ahaztu egiten dira lehenago JosAnton Artzek egindako lanak, baina Atxagak berak Hendaiako emanaldiaren harira Berriari egindako adierazpenetan onartu zuen, horren kontzientzia handirik eduki ez bazuten ere," sakonean" Ez Dok Amairuren eragina izan zutela.
‎Eusko, euskotarrak gera ta maite degu aberria... 1936ko gerraondoan, agintari berriek berehala jo zuten begiz himnoa eta, txistulariek jotzen jarraitzen bazuten ere, ez zen abestea onartzen. 1950ean, Goyo Nadal bilbotarrak himno berri baterako gaztelaniazko hitzak jarri zituen:
2013
‎" sexu esplizitua" deskribatzen zituzten narrazioak idaztea, orrialde bakoitza dolar baten truke. Hasieran lortu bazuten ere, Nin ezin izan zen luzez pornografia hutsa idaztera mugatu eta, ahots propio bat garatzen hasia zuela konturatuta, sexu jardun mekanikoa deskribatzetik urrunago joan zen. Berak uste zuenez, Pandoraren kutxak sentsualitate femeninoaren misterioa gordetzen du, paralelismo ezin hobea, hain zuzen ere, Venusen Delta deskribatzeko.
2014
‎Baina halako batean zuzendari gazteak agertzen hasi ziren, ez bat edo bi, pila bat baizik. Hemengo erakundeek Euskal Herrian egindako zinemagintzaren aldeko asmoa bazuten ere, ezin zuten sinistu hainbeste zine zuzendari izango zenik. Orduan ez zegoen zine eskolarik, gure kabuz antolatu genuen borroka hori.
‎Tunela zulatuta 29ek kartzelatik ihes egin bazuten ere, lauk bakarrik lortu zuten Frantziako Estatura iristea, eta bat bidean gelditu zen, guardia zibilek tiroz hilda.
2015
‎matrikulazioak egiterakoan, programa informatikoak ez zuen eredua hautatzeko aukerarik ematen. Gurasoek ereduan matrikulatzeko hautua egiten bazuten ere, ezin zuten aldaketa hori formalizatu, eta praktikan zeuden eskaera guztiak ez ziren inon jasota gelditzen.
2016
‎Teresa Fernandez Women' s Link Worlwideko abokatuak dioenez, errepresio frankista emakume zein gizonek sufritu bazuten ere, lehenengoek indarkeria zehatza jasan zuten emakume izateagatik beragatik. Erregimenak bi arrazoi erabili zituen emakumeak jazarri eta torturatzeko:
2017
‎Halere, jokaldiak geroz eta narrasagoak izan ziren. Behin gola sartu bazuten ere, bigarrenean huts egin dute. Sirian operazioa errepikatu nahi izan dute egungo gobernua estigmatizatuz, Al Qaeda eta ISIS armatuz, nazioarteko legediaren kontrako bonbardaketa ilegalak eginez, aliantzako armada batzuen zuzeneko partaidetza bultzatuz, eta gezur eta manipulazioen zaparrada amaigabe bat sustatuz.
‎Espazio Hutsak. 1966an sortu zen Gaur taldea, eta Amable Ariasek idatzi zuen manifestuaren lehen bertsioa, gero dezente kimatuta argitaratu bazuten ere.
‎Argi dago Euskal Herri barnealdeko laborariak ez zirela lan tresnen eta mozkinen jabe, XIX. mendetik hona hala izatea lortu bazuten ere. Lurren jabeak, aristokratak edo etxeko jaun handiak ziren eta Errepublikaren ekinaz, nekazariek alorren emaitzak (etxe parteak) nagusiekin erdizka partekatzeko ahalmena eskuratu zuten.
2018
‎Bereziki permakulturan dago jantzia Añibarro. Iaz teoriatik praktikarako jauzia eman bazuten ere, hura froga moduko zerbait izan zela onartu du. Aurten jada proiektuak forma hartu duela dio.
‎Haustura horri aurre egiteko ekimenetako bat da, esaterako, ardi mutur beltza sustatzeko herrian egiten duten azoka. Duela zenbait urte arte betiko azoka egiten bazuten ere, azokari bestelako ikuspuntua gehitu diote azken edizioetan. " Orain, egun horretan artistaren lana eta artzainarena uztartzen ditugu, maila berean jartzen ditugu artista eta artzaina, biak dira protagonista".
‎Horien ondorioz hilzorian geratutako langileak Zumaiako ospitalera eramaten zituzten eta haietako asko han hil ziren, aztarna dokumentalik apenas utzi gabe. Ez zen hori Marcelino Camacho sindikalista espainiar ezagunaren kasua izan, Lezotik Zumaiara eta handik hildakoen biltegira eraman bazuten ere, osasuna berreskuratu eta bizirik ateratzea lortu zuen, Confieso que he luchado memoria liburuan kontatzen duen bezala.
2019
‎Valentziako barazki ekoizle ekologiko batekin aritu nintzen lanean hona etorri baino lehen, eta eredu hori ekartzea izan da asmoa", azaldu du Roak. Valentziatik Arabara bueltatzerakoan gurasoen lur zati bat lantzen hasi ziren lehenik, eta hasieran etxerako ekoitzi bazuten ere, segituan hasi ziren barazkiak saltzen.
2020
‎Jean Louis Hargousek proiektu bat aurkeztu zien berak etxean grabatutako CD batekin. Hasiera batean, oso argi ikusten ez bazuten ere, egun batean Kenneth Whiteren geopoetikaz aritu ziren hizketan. Bere liburuen artean euskal baleazaleen poema bat topatu zuten eta horrekin hasi ziren lanean, jazza eta antzinako musika nahasteko proposamenera iritsi ziren arte.
‎Diru hori opioideen krisiari aurre egiteko neurrietara bidaratu litzatekeela zehaztu zuen. 27 estatuk onartu bazuten ere, beste 25ek errefusatu zuten. Laetitia James New Yorkeko prokuradorea haserre dago:
‎Hasi berria da ikasturtea, baita Iruñeko haur eskoletan ere. Udal gobernuak euskarazko ereduan murrizketak iragarri eta herritarrek kolektiboki erantzun bazuten ere, aurten herri haur eskolarik ez da izango hiri buruzagian, antolakuntza eta finantzaketa arazoak tarteko. Eskaintza murritzera egokitu beharrean izan dira haurrak.
2021
‎Errepresioa aurreikusia bazuten ere, sekula ez zuten irudikatu gisa horretakoa izanen zutenik. Lekukotasunek hotzikara ematen dute:
‎Gisako eztabaidak izaten genituen". Haatik, komikiek sinadurarik ageri ez bazuten ere, lortu dute jakitea honako irudigileek lanik argitaratu zutela Komikaizu! n: Jabi Ubierna, Mikel Mardones, German Maiz, Ion Arretxe, Alberto Uribarri, Napartheid aldizkariko hainbat kide, Rober Garay, Luis Duran, Ion Iñaki Artetxe, Pedro Rivero, Erramun Mendibelanda, Asier Esnaola… eta bi emakumezko:
2022
‎" Ezin da pentsatu bakarrik AEBen hegemoniagatik egin zuela porrot, barne arrazoietara ere begiratu behar da. Adibidez, une historiko batzuetan XIX. mende bukaeran edo XX.eko hasieran langile klasea sozialismoarekin parekatzea lortu bazuten ere gaur egun ez da identifikatzen proletariotza eta sozialismoa, prozesuak batez ere politikoak izan behar ziren sozialismoaren eraikuntza ekonomikoa tinkatzea lortu ez zuten heinean. Hau da, estatu aparatuak hartu ziren, baina ez zen finitu gizarte ereduaren eraldaketa osoa.
‎Harrotasunetik eta determinaturik. Hastapen batean medikuekin hitz egitea posible zela uste bazuten ere, laster konturatu ziren haiekiko" oso bortitzak" zirela eta haien bizipenei" elkor" segitzen zutela.
‎lurralde batzuk onak izango dira laborantzarako, beste batzuk espekulatzeko, edo energiarentzat. Pirinioetan turismoa egokitu zaigu, eta jan ditu beste sektoreak, hemen bizi eta lan egiteko aukera ematen bazuten ere. Urtarokako fluxuekin udan eta neguan hau bete egiten da, baina ondoren hustu ere bai.
‎" Gizatasuna kentze horrek amorrua, ezintasuna, sufrimendua, tristura, mina eta haserre handia eragiten ditu". Jardunaldiotan bizipen propioetatik indarkeria hori zehazten ahalegindu ziren, definizio itxirik lortu ez bazuten ere. Sandra Herediak esan bezala, milaka urtetan romafobia [antitziganismoa izendatzeko terminoa hau ere] gogorra pairatu dute eta" ezinezkoa da goiz erdian definitzea".
2023
‎Baina Priscilla taldea desegin zen eta, lokala mantendu bazuten ere, honen funtzionamenduak behera egin zuen. Pantx eko lagunak lokal bila ari zirela jakin zuten gune hau erabili gabe zegoela.
‎Aldiz, ekonomian izanen zuen eragina zuten gai nagusitzat. Laborantza zaurgarritzat jotzen bazuten ere, haien iritziz aski zatekeen ekoizpen zonaldeak iparrera mugitzea (aldaketa hain sinplea delakoan...). Gai horri buruz, 1983an AEBetako Zientzien Akademiak egindako Changing Climate(" Klima Aldakorra" edota" Klima Eraldatuz") txostenaren azken kapituluak aitortzen zuen beroketak laborantzan izanen zuen eragina, baina lehen sektoreak pisu guti ukanik ekonomia nazionalean (dolarretan), ez zitzaion garrantzi asko eman.
‎Azkenekoak, uztailaren 28an martxan jarriak, bere 48 urteekin ez du konfiantza ematen. Zaharregia izanik itxi behar bazuten ere, maiatzean bozkatu zuen Japoniako Parlamentuak erreaktoreen biziraupena 40 urtetik 60 urtera luzatzeko posibilitatearen alde. " Segurra" dela itsuki sinetsiko dugu beraz.
‎Datuei erreparatzen badiegu, oro har, Euskal Herrian bitartean nekazaritza eta abeltzaintza ustiapenek behera egin bazuten ere, kurioski, animalia buruek gora egin zuten, bai Gipuzkoa, Bizkaia eta Araban (%86, 7 txerri aziendaren kasuan eta %4, 5 behi aziendarenean), eta baita Nafarroan ere (%21 behi aziendan, eta %30 untxienean). Horrek, nolabait, bistaratzen du ekoizpena ustiapen handietan zentratzeko joera dagoela; hots, etxalde gutxiago baina handiagoak.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia