2000
|
|
Eta aitortzen dut, bertzalde, ezen batzuetan ez dagoela gibelatzerik eta, hala rik ere, gibelat bihurtzen garela, baina orduan ere ez nuke nehoren juje izan nahi, zeren eta, nor da nor bertzeei kontu hartzeko eta juzkatzeko, tartean erabaki gordin bezain izugarri horiek daudenean, zeinetan bizia jokoan dagoen? Eta bai, ulertzen dut Galileo, umiliatua izan zelako, baina ez arras umiliatua; belaunikatua, baina ez arras belaunikatua; makurtua, baina ez arras makurtua, zeren, tribunalak deliberatu
|
bazuen
ere ezen lurra ez zela mugitzen, mugitu mugitzen zen: Samosko Aristarkok mugitu zuen, Kopernikok mugitu zuen... eta Ga li leok berak ere mugitu zuen, eta are, bere baitaren baitarik mugitzen segitu zuen gero ere, zeren, sinatu nahi ez zuena sinatu behar izan bazuen ere eta halatan sentitu ezen, gorputza salbatzearen truke, itzalperat kondenatu zuela arima —eskua eta luma, alegia—, aldiz, itzalpe hartarik skribatzen eta bere skribu haiekin Lurra bulkatzen segitu zuen, eta argi berri batekin argitzen:
|
2004
|
|
Harakin muslarien aldera itzuli zen, ez zuen eztabaidatu nahi, ez Ferminekin; adiskidetarako
|
bazuen
ere ez zuen ulertzen eta ez zuen ulertuko gauzarik ñimiñoenagatik erasorako zeukan jarrera hura. Ez zen unea, Bazter hila eta biak zirrimizkeriatan hasteko.
|
2005
|
|
Negar zotinak entzun ditzaket oraindik nire gelatik. Etxean telefonoak jotzen
|
bazuen
ere ez hartzeko esan digute, eta azken hitz hau idaztearekin batera hasi da joka. Amak irratia piztu du, hotsa ezkutatzeko asmotan nolabait Berriro atzoko ahots maltzurra dario makina hiztunari, eta gelako atea itxi dut ez entzutearren.
|
2008
|
|
Hori lortzeko nahikoa zuen atzo final zortzirenetarako sailkatzea eta bere helburua bete zuen Slaterrek. Hirugarren kanporaketan Eneko Acero izan zuen aurkari eta getxoztarrak lan ona burutu
|
bazuen
ere ez zen munduko txapelduna mendean hartzeko nahiko izan. Slaterrek 14.96 puntu batu zituen eta Acerok 10.00.
|
2012
|
|
" Taberna jendez lepo zegoen, eta bi lehergailu bota zituzten kanpotik. Zorionez, detonagailuek huts egin zuten, askatu egin ziren, eta batek eztanda txikia egin
|
bazuen
ere ez zen ezer larririk gertatu". Triple A erakundeak hartu zuen ekintza bere gain, eta Ostatu tabernan mehatxuzko mezuak jasotzen jarraitu zuten luzaroan.
|
2015
|
|
CAP' OC (Centre d' Animacion Pedagogica en Occitan) erakundea Bidaxuneko hautetsietara hurbildu da duela bizpahiru urte gaskoiaren garatzeko eskola publikoan. Baina Michel DALLEMANE auzapezak hastapenean erran
|
bazuen
ere ez zela alde," proiektu bakoitzak bere bidea egin behar du" dio geroztik. Uztailaren 2ko herriko kontseiluan bozkatua izan da gehiengoan (12 alde, 1 kontra eta 2 zuri).
|
2016
|
|
Talde horien aztertzea inportantea izan da garaiko mugimenduaren ulertzeko. Izan ere, maila orokor batean eta lehenago Frantzian, Espainian ikusi dugun bezala antzerkigintzak bultzada berria ezagutzen
|
bazuen
ere ez zuen arrazoirik Ipar Euskal Herrian ezagutuko zuen kemen handi horren esplikatzeko. Antzerki sareak bazituen sustrai oso sendoak gizartean zituen loturetan oinarritzen zirenak:
|
2022
|
|
Ez dakit nondik aterako zuen ideia hori. Hain omen nengoen nire ametsei emana, non bere burua nire sorbaldan pausatzen
|
bazuen
ere ez nintzela ohartuko pentsatu omen zuen, eta halaxe egin omen zuen, nire ondoan eseri eta burua pausatu omen zidan eta ez omen nuen zirkinik ere egin, estoizismo erabatekoarekin onartu omen nuen bere buruaren pisua nire sorbaldaren gainean. Tarte bat egin genuen isilik, eta ondoren, ea zer ospatzen ari ginen galdetu zidanean ohartu omen nintzen bere presentziaz, eta ezustekorik agertu gabe, eroapenez onartu omen nuen neskaren galdera; taldekoak Deustuko irakasleak ginela erantzun omen nion, eta ea nik zer erakusten nuen galdetu zidanean Soziologiako irakaslea nintzela esango nion, horretaz seguru nago, baina berak Sexologiako irakaslea nintzela ulertu omen zuen, une horretan musika oso altu zegoelako edo sexuarekin pentsatzen ari zelako, auskalo, eta gaizki ulertu horren gainean eraiki omen zuen berak lehen gau horretako plana, unibertsitatean Sexologia erakusten zuen morroi baten besoetan gaua igarotzeak onura izugarriak izango zituela pentsatu baitzuen, vodka edateak bezainbeste gutxienez.
|
2023
|
|
Anastasio Lacasta baserritarra zen eta 62 urte zituen uztailaren 18ko gurutzadak etxeko atea jo zionean. Urte mordo bat lehenago alderdi liberaleko kontzejal izan zen eta bere kontrako txostenean herriko lekukoek zioten manifestazioetan parte hartzen ez
|
bazuen
ere ez zela ekitaldi erlijiosoetara joaten eta bere etxea Casa del Pueblo bat izan zela. Nahikoa eta soberan 15.000 pezetako isuna irentsi behar izateko.
|