Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 224

2010
‎Esan gabe doa, panda maitagarria zen animalia aurkitu berria. Geroago, apirilaren batean beste panda bat saldu zioten, eta hamabostean beste bat, eta esan ziotenez, ezin urriagoa zen, eta banbu hostoez elikatzen zen, Armand Davidek animalia zarrastaria izango zela uste bazuen ere. Nolanahi, Armand David berehalakoan jabetu zen aurkikundearen garrantziaz eta luzaro barik espezie berriaren behin behineko deskribapena bidali zuen Parisera, albait arinen argitara zedin.
‎Lagunak zerbait erantzun bazuen ere berehala jarraitu nuen nirearekin.
‎Ordu arte apezen esku zegoen elizako doktrinaren irakaskuntza irakasleak hasi ziren egiten, horrela hau ere erdaraz egitera pasatu zen gehienetan, herriren bat eskola eta doktrina bereizten saiatu bazen ere; Garaioan (N) adibidez, 1807an, maisu bila zebiltzalarik, doktrina emateko Euskara ezagutzeko beharra aldarrikatu zuten, gainerakoa erdaraz ematen bazuen ere: "... cuando quedase vacante la maestrta sepondran carteles en los pueblos del Valle y tambien en Ochagava, Jaurrieta y Escaroz, advirtiendose que es preciso el idioma vascongado, en el que se enseñara la Doctrina Cristiana".
‎Erdara ezagutzen bazuen ere, Euskaraz hobeki moldatzen zela bistan da.
‎Lope de Isastik Compendio historial de la M N y M L provincia de Guipuzcoa 1625ean idatzi bazuen ere, XIX. mendea arte ez zen argitaratu. Bertan mintzairaren garaiko hedapenaren berri ematen du:
‎Euskaraz gutxi idatzi bazuen ere, berari zor zaio lehen euskal aldizkaria Uscal Herrico Gaseta (1848), bi ale baizik kaleratu ez bazituen ere. zuzenkiago zegokiona. Nafarroan ere ez da sobera zuzena, Louis Lucien Bonapartek 60 urte geroago egindako mapak zabalpen handiagoa eman ziolako (ikus 34).
‎Abokatua lanbidez, 1885ean argitaratu zuen Escualdun Gazeta aldizkaria hiriko komunitate euskaldunarentzat. Harpidetza eskasengatik hiru ale besterik ateratzea lortu ez bazuen ere, Biskailuzen ahaleginak merezimendu izan zuen. Aberats okitua izatetik pobre alkoholizatua izatera pasatu zen eta gazte hil.
‎" Ene Chiara guztiz argia", abiatu zuen gutuna. Haren gutuna irakurtzetik eta erretratuari begiratzetik ezin gelditu zitekeela aitortzen zion; eransten zuen gero, ordu arte haren berri izan ez bazuen ere, betidanik elkar ezagutu balute bezala sentitzen zela orain; zentzugabea iruditzen zitzaiola hura ezagutu aurreko aldia, eta pentsaezina, aurrerantzean, bien bizikidetza izango ez zen edozein bizimodu. " Irakurri duzu Amadis Gaulakoa?", galdetzen zion hurrena.
‎Eta egiten ari zenaren egokitasunaz zalantza baldin bazuen ere, bere baitarako gorde zuen zalantza hura: " Dalmaziaren eta gure familiaren onerako izango ahal da!".
‎Simeon ikusteko irrikatan eman zituen azken hilabeteak, lehenengo gutuna jaso zuenetik; alabaina, ezkondu zirenez geroztik ez zuen ia harekin mintzatzeko aukerarik izan: lehenengo momentuan, presaka eta korrika iritsi ziren, ozta ozta elizkizunerako garaiz; gero, berriz, zalapartaka aldegin behar izan zuten denek batera; juxtu izan zuen bere soineko eta puskak jasotzeko astia; bere lagun eta konpainiako dama Ursula lehorrean geratu zen, Dalmaziara berarekin eramateko asmoa bazuen ere; eta itsasontziko zoramen hartan, Simeonekin ordu batzuk eman bazituen ere, bere itxaropenak ase ordez zalantzak eta beldurrak piztu zizkion beste ezer baino gehiago topaldi labur hark.
‎Errebolberra eskatzen zuen, morroi horrek. Fusila bazuen ere, errebolberra nahi. Fusilaren aldean aurrerapen handia zekarren errebolberrak.
‎Mateo Morral katalana zen, eta Francisco Ferrer i Guardiaren Eskola Modernoko irakaslea. Hasiera batean ihes egitea lortu bazuen ere, topatu egin zuten. Orduan, bere burua hil zuen.
‎Alemaniaren laguntzarekin antolatu zuen Espainiak iperita produzitzeko programarik handiena. 1921ko abuztuaren 20an eskatu zion Espainiak Alemaniari Stolzenberg enpresarekiko negozioa aurrera eramateko baimena, 1919ko Versailleseko Tratatuan522 espreski debekatzen bazuen ere armamentu kimiko edo bakteriologikoaren fabrikazioa zein inportazioa Alemanian. Hugo Stolzenberg Alemaniako Gobernuarekin armamentu kimikoaren alor ezkutuan lan egiten zuen ingeniari kimikoa zen.
‎Tuaregen ezetza, De Foucauldek ikusi nahi ez bazuen ere, fermua zen. Behin eta berriz ikusi eta entzun behar izan zuen, Tamanrasseteko etxe ermita gotorlekutik irteten zen bakoitzean.
‎Kofradia sufistak izango ziren, luzaroan, politika alorreko eragileak. Hala ere, asabiya erlijioak ematen bazuen ere, egonkortasuna ere erlijioan oinarritzen zen. Gobernuen ilegitimitate eta larderia egoeretan, errebolta zilegia ote zen planteatzen zen.
2011
‎Hizkuntza oroz gain jarriz, euskaltzaleen arteko batasuna beti helburu zutela, etsi gabe, zailtasun guztiei aurre eginez, hiltzear zegoen euskara berpiztu nahian. Kikiltzen ez zirenetakoak izanik, baikor eta kementsu jokatu zuten, garaiko giroak kontrako jokamoldera bultzatzen bazuen ere. Ezina ekinez posible zela erakusteaz gain, ostarte handirik gabeko euskararen aldeko ibilbidean testigantza paregabea eman ziguten.
‎geroztik ez zen ofizioz aldatu. Mark Twainek inoiz aitortu ez bazuen ere, kazetaritzak eman zion aurreko lanbideek ukatu zioten ospea: hamaika sari eta ohore jaso zuen 1910ean New Yorken hil aurretik.
‎" Pioletek, behin eta berriro eta nekatu arte kreatibitatea aipatu bazuen ere, ez zuen ezer lortu. Urtero berbera egiten diogu, eta urtetik urtera gehio gustatzen zaio [tenienteari].
‎Leku hori eliza abaildu bat da, orain mila eta bostehun bat urte eraikia, lehenengo eliza kristauen aroan hildakoak bertan hilobiratzen ziren garaikoa. Eliza horrek luze iraun bazuen ere, azkenik erori egin zen, duela hogeita hamar bat urte, eta sabairik gabe dirau ordutik, aterik gabe. Ez da bertan egurrezko ezer geratzen, eta garai bateko irudi eta aldareen lekua aireak eta argiak betetzen du.
‎Brucek filmaren xehetasunak eman zizkion Malisari. Paper sinboliko baina garrantzitsua izanen zuela azaldu zion eta italiarrak, Leeren filmean parte hartzeko interes berezirik ez bazuen ere, baietz esan zuen.
‎Mozkor bat besterik ez da, esan zuen bigarren poliziak, hortik aterako dugu errefortzuak iritsi aurretik. Eta Brucek, bilintzi balantza jarraitzen bazuen ere, oraindik indar nahikoa izan zuen ukabilkadez polizia biak lurreratzeko. Errefortzuak iritsi zirenean, Brucek konkistatuta zeukan iturriko punturik altuena eta Neptunoren estatuaren buruan utziak zituen galtzontziloak, konkistatutako lurraldea markatu nahi izanen balu bezala.
‎Naturalago sentitzen zen horrela eta, dena dela, oraindik ez zuen luzeegia. Trattoria txiki bat ezagutzen zuen Primavalle auzunean eta, jabeak mafioso itxura bazuen ere, primeran afaltzen zen han, benetako janari erromatarra. Eta Norarekin afaltzeko lekurik egokiena iruditu zitzaion, erdigunetik urrun, txikia, atsegina, herrikoia, erromantikoa hitz batean esanda...
‎Beste bat niretzat, eskatu zuen Brucek eta, burua Changengana jiratuz jarraitu zuen, badakizu Nora ez dela lotara etorri? Changek harridura aurpegia jarri bazuen ere, zera esan zion: lasai, Bruce, oso gaztea da eta ziur nago ez zaiola deus txarrik gertatu.
‎Kantaren indarrak uxatu egiten zituen espiritu txar guztiak eta, haiekin batera, carabinieri en lehenengo ilarak uxatzea ere lortzen ari zen. Poliziarik ausartenak ere amore ematen hasi ziren eta, polizia-buruak kontrakoa agintzen bazuen ere, zeharo lotsaturik atzera egiten hasi ziren. Langileriaren harri eta molotov ekaitza areagotzearekin batera arratoiak bezala alde egiten zuten poliziek.
‎Ezin zuen saihestu. Bazekien eszena horren filmaketan gertatutakoa, benetan gustukoa izan ez bazuen ere, aitzakia hutsa zela. Bestelako arrazoiak zituen horrela jartzeko.
‎aitoren seme alabek legearen aurrean hainbat pribilegio zibil eta ekonomiko izateaz gain, haiek baitziren administrazioan lan egin ahal izaten zuten bakarrak. Euskaldunen kasuan, aitorpen horrek besterik esaten bazuen ere, ez zien gizarte berdintasunik ekarri; baina bazuten bestelako abantailarik, hala nola zergarik ez ordaintzea, torturarik ez jasatea edo soldadutza ez egiteko eskubidea. Espainian kristau zaharren eskubide horiek ez ziren guztiz desagertu XIX. mendera arte.
‎Jerusalemen gertatua (1984) izan zen lehena argitaratzen, ez, ordea, idazten. Bestea, 110 street eko geltokia (New Yorken gertatua erantsiko genioke guk, berdintzaileak izatearren), Iñaki Zabaletak aurreko urtean amaitu bazuen ere, 1985era arte ez zuen Susak kaleratu, eta, harrezkero, euskaltegietako eta batxilergoko ikasleei eta irakasleei esker milaka ale saldu ditu.
‎Baionako familien arteko liskarra ikertzera 1609an bidali zutenean, guztiz sinetsia zuen Lapurdi Deabruaren gordekina zela, eta sinesmen horrek gidatuta jokatu zuen bere epaiak ezartzeko. Jatorri euskalduna bazuen ere, ez zuen inolako gupidarik erakutsi euskaldunekiko eta, gaur egun, ez dago jakiterik zenbat euskaldun hilarazi zituen sorginen ehiza jendetsu hartan. Bere aurreiritzi guztiak Tableau de linconstance des mauvais anges et demonios (1612) idazkian azaldu zituen eta, beraren iritziz, hiru mila bat sorgin bizi ziren Euskal Herriko alde horretan:
‎Are gehiago, aspaldian idatzi bazuen ere, ikuspuntu horretatik eleberriak ez du gaurkotasunik galdu; eta horrela, adibidez, beste gauza askoren artean, arabiarren eta judutarren arteko arazoaz hitz egiten du edota petrolioenpresa saltzaile handiek gerretan duten eragina agerian uzten du.
‎Ez ziren, ez, horretan amaitzen haren trebetasun guztiak, mendi puntan zegoela gai baitzen, begi zoliez, han beheko aldean zegoen herriko elizaren dorreko ordulariaren orratzak bereizteko. Gainera, hegaz egiten ez bazuen ere, gutxi falta zitzaion, egun berean Oñatitik Bitoriara joan etorria oinez egin baitzezakeen. Gizon harrigarria Joanes hau, indar, gaitasun eta ontasunez beterik.
‎Etimologia azalpena: Berez ‘infantearen etxea’ dugu hau, XVII. mendearen azken laurdenerako genitiboaren hondarkia galdu bazuen ere. Nolanahiko gisan, 1678an artikuludun aldaera ageri da (cf.
2012
‎bizi praktiken psikologia versus psikologia orokorra, pertsonen gorabeherak versus psike abstraktu eta unibertsal baten eredua. Izan ere, Psikologiak zientzia maila lor zezan, zientzia moderno orok bezala, abstrakzio bidean bizi arrunt hurbila begi bistatik galdu behar bazuen ere, lan praktiko ikaragarria egin beharra zegoen. Jendea artatzeko psikoteknologia behar beharrezkoa zen, besteak beste, arima munduaz haraindiko inbertsio funtsa izateari utzita, arima, psike hitzaren aterpe berrian, mundurako (ezarri beharreko) inbertsioa bilakatu zelako.
‎Gelara igo, dutxa bat hartu, eta ohean etzan zen. Telebista piztu zuen eta, hizkuntza oso ongi ulertzen ez bazuen ere, oso lagungarria zen gauaren bakardadea arintzeko. Galavisionen Ahi esta el detalle Cantinflas mexikar komikoaren film zahar bat ematen ari ziren.
‎Inter Continentalaren igerilekutik atera zenean, burua guztiz aztoratua zuen Johnyk arratsalde hartan. Taxi bat hartu zuen nora joan oso argi ez bazuen ere. " Bueltaka ibiliko naiz hiri madarikatu honetan, bueltaka, beti bueltaka, igerilekuan bezala, ene pelikuletan
‎Hilabetearen buruan, gudarosteak etsai linburien gibeletik inguruz inguruka zebiltzanean, Punta Gordako kanpamenduan jeneral Arolasek berri harrigarria jaso zuen: lehenbizian Jovellanosen, ondotik Guababacoan, hots, La Habanako atarian berean, Matagasek eraso bedera egina zuen, bigarrenean tren bateko bidaiariak atxilotu, eta gero libro utzi zituela; handik bada, Kapitain Orokor Weylerrek ezin izan zuen gertakaria isilarazi, haren berri bere gisa kontatu bazuen ere. Nolatan aitortuko zuen Matagas La Habana inguruan paseiatzen zela, Zapatan gaindi 16.000 soldadu haren bila zebiltzanean?
‎Weyler La Habanara bihurtu da Maximo Gomezen indarrei tirorik egin gabe, beronen" trikimailuei" fin ematera heldu zela aldarrikatu bazuen ere.
‎Horregatik, Tibalt I.a Koblakaria k, jende guztia ikara batean utzi zuten balentria ez sinestekoak eta ausartegiak eginez, erresumaren beste inbasio bat geldiaraztea lortu zuelarik, gutxi ohartu ziren erregearen kotagainekoa dozenaka gezi zuloz, ezpata ukaldiz eta sastakai ebakiz urratua zegoela, izugarri barneratu baitzen etsaien tropen artean. Halatan, hondarrean garaipena berea izan bazuen ere, hura izan zuen bere azken eguna Lurrean.
2013
‎Lopez aurrena, bigarren Aguiriano, Vergara, Leblanc eta Ganuza jarraian. Talde lana egiten zuten, beren arteko ituna errespetatuz oinez kuartelaren atzealdean, erreleboak eginez azkeneko bi kilometroetan, eta Lopezek berak, zapuztuta jarraitzen bazuen ere, ustekabeko detaileak zituen batzuetan. Linimentua uzten zion behar zuenari, edo xanpua.
‎Espainiaren subiranotasunarentzat mehatxurik ez zegoela esan nahi zuen horrek, bere ustez. Alabaina, mehatxua egon, bazegoen, espedizioak ikusi ez bazuen ere. Errusiar larru tratulariak Aleutiar uharteetan eta Cook badian kokatuta zeuden, eta Gilen Printzearen badiara eta Alexander artxipelagora pasatzeko zorian.
‎" ezin naiz joan, soldadu on batek bezala hil behar dut eta[...]. Zer bilakatuko da leku hau Aita bat gabe?". 342 Nahi ez bazuen ere, hurrengo goizean San Juan Capistranora eramatea erabaki zuten lagunek, Felipa Osuna bera horren kontrakoa bazen ere. Iluntzean, badaezpada, oliadura eman zion Aita Olivak.
‎" Berak horren susmorik ez bazuen ere, bere lanak, Bucareli y Ursua erregeorde handiaren gidaritzapean, Kaliforniaren historian izandako beste edozein gertaeraren gainetik zegoen garrantzi iraunkorra izango zuen". 126
‎Espainiar gehiago zeuden han errefuxiatuta, Aita Garcesekin eztabaidatzen nork ote zuen matxinadaren errua. " Ahaztu dezagun orain noren errua den ihardetsi zuen Aita Garcesek, eta pentsa dezagun Jaungoikoaren zigorra dela gure bekatuengatik." Haren ahotsa errukibera zen, haren aurpegiak errauts kolorea bazuen ere.
‎Bere burua sustrai batetik bestera arrastatuz, beste ertzera iritsi zen. Ito gabe pasatzea lortu bazuen ere, mirariz lortu ere, brebiarioa eta gurutzea galdu zituen. Bi fraideek bakarrik jarraitu zuten handik aurrera.
‎Ez zen, bada, indioen kontrako tratu txarrik egon; baina, hala ere, horrelakorik susmatu ezin bazuen ere, tratu txar guztiek baino kalte handiagoa eginda itzuli zen Anzaren taldea espedizio hartatik. Hots, indioentzat ondorio ikaragarriak ekarriko zituen gaitza ereinda.
‎Andres Ortiz Osses irakasle eta ikerlari aski sonatuak, hermeneutika sinbolikoaren sortzailetzat hartua denak, Barandiaranen materialari bueltak eman dizkio urte luzetan. Mitologia matriarkalista (arlo sinbolikoz ari da, ez matriarkatu errealaz, azken horrek hainbat eztabaida sortu bazuen ere), komunalista eta naturalista ikusi du euskal materialetan, mitologia indoeuroparrarekiko kontraste garbian. Bere irakurketa ez du lehenaren apologiatik eta bigarrenaren mespretxutik egiten.
2014
‎—Berria naiz —erantzun zion Saldiasek. Bestelako ekintzetan parte hartu izan bazuen ere, bataila edo liskar armatu batean egon gabea zen. Orokorrean, bera bezalako jendea ez zen bataila zelaian hiltzen, fusilamendu pelotoiaren aurrean baizik— Dena dela —gaineratu zuen—, ez zait gustatzen inork gezurti deitzea.
‎Harremanetan jarraitu beharra zeukan garai bateko seminario lagunarekin. Ahal zuen neurrian, eta itxura egin behar bazuen ere, laguna bezala jokatu behar zuen haren aurrean.
‎Titika eta Beñat aldebat borrokatu direla gauza oso ahulen iraunarazteko eta itxindien gainean urteetan ufatu ondoan hatsankatzen dela nornahi, astapituen begitan akitzen du hondarrean, futitzen bagara gaitzago, eta noiztenka muturreko baten tiratzea beharrezkoa dela ulertzen dute Zuberoan, ez, dugu Euskal herrian, denok. Hoben guzia ez bazuen ere lurrean etzana dagonak sudurretik odola dariola. Gaizua.
‎Gizaki hipermodernoa maskara da, antzezlea, pertsona. Modernitateak sexualitatea biologia zein fisiologiarekin lotu bazuen ere, gutxira ikuspegi murriztaileak lekua utzi zion aniztasunari, sexualitatea modu ezberdinetan bizitzeko aukerari; honi jarraitu zion den denak benetan bisexualak gareneko ideia hedatuak, alde batetik bestera nahi beste jauzi egiteko aukera; eta, azkenik, bisexualak izatetik, zuzen zuzenean, pertsonak izatera pasatu gara.
‎Hortik aurrera ez zen sartzen, batzuetan eskolan esan edo gomendatu zigutena entzuterakoan keinu eszeptikoren bat egiten bazuen ere. Seguru asko ama ez zetorren bat aitaren erabaki batzuekin, baina ez nion sekula horrelakorik entzun.
‎Deitu zuen taxi bat, hartu zuen poltsa ilun bat ez dakit nondik eta hasi zen amonaren arropak poltsan sartzen, orain pelikuletan hainbestetan egiten duten bezala, tolestu gabe, dena tropoiloan. Sartu zuen arropa, sartu zuen amonaren gelan, armairu gainean zegoen kobrezko busto bat, Beethoven, uste dut, amonak izen hori sekula entzun ez bazuen ere. Goazen, oraintxe bertan, Miserikordiara.
2015
‎Garaia, indartsua, itxuraz kementsu eta deigarria, edozein lelotuta utz zezakeen irribarre erakargarria ederki aski erabiltzen zekiena... ordurako oso ezaguna zen, bereziki emakumeen artean. Oso elegante janzten zen beti, eta ederki amaitutako trajeak erabiltzea gustatzen zitzaion, soin neurrira justu egokituak, eta berdin zitzaion traje horiengatik edozein prezio ordaindu behar bazuen ere. Bere ezaguera zuten emakumezkoek boxeolari guapoa deitzen zioten.
‎Hurrengo astean, Joe Doctor pugilari halako modu garaitsu eta errazean egurra eman eta hiru aste ere pasatu ez zirenean, oso forma kaxkar eta zaindu gabean azaldu zen Gaztañaga, eta galdu egin zuen konbatea, Chicago Stadium aretoan, Tommy Loughranen aurka, puntuetara. Loughranek ez zuen lortu Gaztañaga lurreratzea, hamar asaltoak zutik aguantatu zituen, eta galdu bazuen ere, egia da oso justu, oso gutxirengatik galdu zuela.
‎Urmeneta alkate zeneko Iruñeak bultzada industriala ukan bazuen ere, Nafarroak oro har ez zuen ia profitatu 1959ko Estabilizazio Ekonomikorako Plan Nazionala, zeinak autarkia indargabetu nahi izan baitzuen, mugak irekiz, eta interdependentzia handiagoa sustatuz kanpoko merkatuekin, izan bitarteko, zerbitzu edota kapitalen artean. Nafarroa, bizkitartean, garapenerako poloetatik at utzia zuen Lopez Rodoren lehen Estatuko Planak.
‎Dohaintzaren ebidentzia konpentsatu nahi izan zuen, oroitaraziz kopuru hori eman baldin bazuen ere, bi seme emanak zizkiola Espainiari: " transzendentzia gabeko egunetan eman nituen sosak, eta une erabakigarrietan, semeok".
‎Berak zidan erran Pamplona ez dela Pompeius tik heldu, baina Panpe tik, erripatik. Tira, On Manuelek oihaneko izate primitiboa irudi bazuen ere, bazekien hizkuntzalaritza euskara kaldearrez, eta[...] moduko zerbait antolatu zuen, zeinak arreta erakarri baitzuen alde orotarik, eta ibili, badabilela, hamabost urteren buruan!
‎Bernardo Estornesek bisita egin zion Campion adiskideari, Artaxoako Berrogeiak Donostian sartu baino eguntto batzuk lehenago. Bere memorietan berretsi egin zuen izu atmosfera hura, bizkitartean ikurrina airean ikusi bazuen ere Emilia Enean. Eta une haietan, Loiolako kuartelak amore ematen ari ziren erreketeen aitzi, eta bertako defendatzaileen artean, Campion xaharraren bi iloba, ahaide hurbilenak, eta oinordeko.
‎Gomez Elosegiren hilketatik hilabetera Martuteneko beste funtzionario bat hiltzen saiatu zen ETA Juan Jose Baeza, UGT eta PSOEko kidea; zorionez, bala bat lepoan jasota ere, bizirik atera zen. 1997ko azaroaren 20an" espetxetako frontean" ez erasotzeko asmoa iragarri zuen ETAk; aldi berean, publiko egin ez bazuen ere, ertzainen kontrako atentaturik ez burutzea erabaki zuen. 1998ko ekainaren 24an Ina Zeberio militantea Ertzaintzaren tiroz hil ondorenertzainak berriro ekintzen helburutzat hartzen zituela iragarri zuen komunikatu baten bidez.
‎565. Egunkariak 8000 laguneko zifra aipatu zuen.; hedabide" konstituzionalistek" 3000 laguneko asistentzia adostu zuten; ELAren eskualdekako datuak ikusita, badirudi 5000 lagunetik gora behintzat bildu zirela Gernikan; ez du ematen, hala ere, ELAk bere buruari jarri zion hamar mila laguneko erronka irabazi zuenik. Agerian geratu zen ELAk zuen zailtasuna bere jendea aldarrikapen politikoen inguruan mugitzeko aste buruan, gaineraeta, idazkari nagusiak" gehiengo berrien aldeko lanak militanteen atxikimendu beroa jasotzen du, eta ez kontrako jarrera" ziurtatu bazuen ere (Diario Vasco,), prozesu hartan zuzendaritza ezartzen ari zen ildoa ez zela nahi bezain azkar barrentzen ari sindikatuaren oinarri zabalean.
‎lanorduen murrizketa (35 ordura), aparteko orduen ezabatzea, 60 urtetik gorako langileak ordezkatzeko kontratuen sustatzea, lanorduen borondatezko banaketarako aukera eta kolokako kontratuen egonkortasuna. Nolanahi, patronalarekikoak ez ziren zailtasun bakarrak; Confebaskekin negoziatzerako orduan, asko kostatzen zitzaion ELAri LAB planteamendu komunera erakartzea eskarmentu falta eta beldur eszenikoagatik, ELAkoen ustez; dena dela, ELAk nahiago izan zuen negoziazioan ematen ziren urratsak elkarrekin ematea, horrek haien bilakaera trabatzen edo mantsotzen bazuen ere.
‎908. Bergarako ekimenak 2004ko martxoaren 14an Gorte espainoletarako hauteskundeetara autodeterminazioaren aldeko indarren hautagaitza bateratua aurkeztea proposatzen zuen. ELAk begi onez ikusi zuen fronte nazional itxurako iniziatiba hura sindikatua behin eta berriz eskatzen ari zenaren hari beretik baitzihoan— eta, alderdien hautes zelaian kokatzen zen ekimenarekin bat egin ezin bazuen ere, oniritzia azaldu nahi izan zion; horrela, abenduaren 24ko arratsaldean bilera publikoa egin zuen Bilboko egoitzan Batasunarekin Bergarako proposamenaren inguruan eta autodeterminazioaren aldekoen kolaborazioaren aldarrikapenarekin bat zetorrela berretsi zuen, uste bazuen ere kolaborazioak sukalde lan gehiago eskatzen zuela. Handik egun gutxitara ETAk txalotu egin zuen Bergarako ekimena; erakunde armatuaren komunikatuaren harira ELAk eta LABek kaleratu zuten ohar bateratuak ere autodeterminazioaren aldekoen kolaboraziora premiatzen zuen eta nolabaiteko onespena ematen zion bezperan ETAk argitara emandako komunikatuari, erakunde armatuak iradokitzen baitzuen prest legokeela beharrezko urratsak emateko autodeterminazio eskubidearen aldeko konpromisotik abiatutako prozesuak errazteko:
‎908. Bergarako ekimenak 2004ko martxoaren 14an Gorte espainoletarako hauteskundeetara autodeterminazioaren aldeko indarren hautagaitza bateratua aurkeztea proposatzen zuen. ...iz eskatzen ari zenaren hari beretik baitzihoan— eta, alderdien hautes zelaian kokatzen zen ekimenarekin bat egin ezin bazuen ere, oniritzia azaldu nahi izan zion; horrela, abenduaren 24ko arratsaldean bilera publikoa egin zuen Bilboko egoitzan Batasunarekin Bergarako proposamenaren inguruan eta autodeterminazioaren aldekoen kolaborazioaren aldarrikapenarekin bat zetorrela berretsi zuen, uste bazuen ere kolaborazioak sukalde lan gehiago eskatzen zuela. Handik egun gutxitara ETAk txalotu egin zuen Bergarako ekimena; erakunde armatuaren komunikatuaren harira ELAk eta LABek kaleratu zuten ohar bateratuak ere autodeterminazioaren aldekoen kolaboraziora premiatzen zuen eta nolabaiteko onespena ematen zion bezperan ETAk argitara emandako komunikatuari, erakunde armatuak iradokitzen baitzuen prest legokeela beharrezko urratsak emateko autodeterminazio eskubidearen aldeko konpromisotik abiatutako prozesuak errazteko:
‎911. 2005ean militanteei zuzendutako hitzaldirako gidoian ELAk egiten zuen azterketari jarraituz, NEGtik sortutako Hitzarmenerako Mahaiak, teorian" denak eserarazteko" helburua bazuen ere, argi zegoen hurbilenak baino ez zituela bilduko; Mahaiaren sustatzaileek ere bazekiten gainontzekoak ez zituela erakarriko: " PSOEk elkarrizketa onartzen badu, ez da mahai honetan izango", ametitzen zuten Ezker Abertzalekoek.
‎Hedabideen aurrean itxurazko ezkertiartasun analitikoarekin azaltzen zai992. ELAren XI. Kongresuan (2004ko azaroaren 26) egindako agurrean Rafa Diezek onartu zuen harremanen une txarra: " negoziazioan gorabeherak ditugu, akordioa ez da inoiz ondo sendotu; gauza asko dauzkagu bideratzeko"; ukatu egin zuen, halere, LABek UGT eta CCOOkin bat egin zuenik —ELAk ziurtatzen zuen moduaneta" sortu diren zauri eta kontraesanak" bideratzearen aldeko mezua zekarrela adierazi zuen, hori posible izango ote zen zalantza airean utzi bazuen ere. (Landeia, 122, 2004ko abendua). de acompañamiento" (J.
‎50ko urteak bereziki gogorrak izanak ziren ELArentzat, Francoren aurkako beste indarrentzat bezala, etsi behar izan baitzuen Mussolini eta Hitler eraman zituen uhaldiak ez zuela berekin eramango diktadore espainola. II. Mundu Gerra amaitu orduko ezarri zen" gerra hotzean", Franco, komunismoaren etsai zinezkoa, mundu librearen lagun objektiboa bihurtua zen, bere aginte eremuan libertatea itotzen bazuen ere. Realpolitik a nagusitu zitzaien aliatuek Espainian demokrazia berrezartzeko iragarritako asmoei, eta oposizioko indarrek Amerikako Estatu Batuetan eta beste mendebaldeko demokrazietan jarritako itxaropenak hutsean geratu ziren.1 Francoren aurkako indarrek, Gerra zibilean jasandako porrota behin betikoa zela irentsi, eta luze jo zezakeen diktadurarako prestatu behar izan zuten.
‎martxoan guardia zibilak HBren Donostiako egoitzan sartu ziren eta, denbora luzez dena goitik behera miatu ondoren, material ugari eraman zuten Intxaurrondora; 752 Gasteizko HBren egoitzan, berriz, zerbitzu sekretuen espioitzarako tresneria aurkitu zen; eta HBko nazioarteko harremanetarako taldeko hainbat kide atxilotuak izan ziren. ...risen, bestalde, Frantziako poliziak, Espainiakoarekin lankidetzan, Jose Jabier Arizkuren Kantauri, ETAko buruzagia, eta berarekin zihoazen kideak atxilotu zituen; ordu gutxitara, Donostia komandokoak omen ziren bi lagun atxilotu zituen guardia zibilak; egun batzuk geroago Jose Luis Geresta ETAko militantearen gorpua aurkitu zuten Errenterian, buruan tiroa zuela; azalpen ofizialak suizidioa aipatu bazuen ere, gorpuaren egoerak" gerra zikinaren" susmoa indartu zuen.753
‎Mobilizaziorako deiak PPren gobernuaren berehalako erantzuna ekarri zuen: ...o joan zen eta" fronte nazionalistaren" estrategia hori ETAk zuzentzen zuela ziurtatu zuen, Lizarra Garaziko indarren agiriaren eta erakunde armatuak lau urte lehenago egindako komunikatu baten arteko" antzekotasun handiek" erakusten omen zuten bezala.763 Kritikak are gordinago bihurtu ziren Eusko Jaurlaritzak mobilizazioei babesa erakutsi zienean eta, lanuztearekin bat egin ez bazuen ere, lanuztearen egunerako bost minutuko bilkurak deitu zituenean egoitza ofizialen aurrean.764
‎" Hirugarren guneak" itxaropen adina errezelo eragiten zuen Ezker Abertzalean: ...rentzat gakoa zen gatazkaren konponbide negoziatuaren zilegitasun eta egokitasunaren aldeko ustea indartzen zuen jendartean; bestetik, ordea, beldur zen gunearen lausotasunak eta guneko hainbat eragileren ikuspuntu eta planteamenduek ez ote zuten bere proiektu politikoa desitxuratuko eta oinarri militantea nahastuko.625 Horregatik, uneren batean Rafa Diez berak ere bere burua guneko kidetzat hartu bazuen ere" hirugarren gunekoa" eta ez, inondik ere," hirugarren bidekoa", zehaztu zuen— Ezker Abertzaleak argi utzi zuen hirugarren gunea ez zela proiektu bat, bidea egiten lagundu zezakeen giro bat baizik.626
‎1997ko irailaren 15ean Stormonteko gazteluan Ipar Irlandari buruzko biltzarra ireki zenetik, 677 sarritan aipatu zen prozesu irlandarra euskal eremuan: batzuek —Mayor Oreja eta enparauek— hango eta hemengo egoeren arteko desberdintasuna azpimarratzen zuten, ondorioztatzeko Irlandan elkarrizketak konponbidea ahalbidetu bazuen ere, euskal kasuan bide polizialak eta" demokraten tinkotasunak" baino ez zutela balio; abertzaleek, aldiz, euskal gatazkaren irtenbide negoziatua aldarrikatzeko erabiltzen zuten ispilu irlandarra.678
‎Ezker Abertzalearen inguruan estutzen ari zen sokari beste teinkada bat eman zion Estatuak uztailaren 15eko goizaldean guardia zibilek Egin egunkaria eta Egin Irratia itxi, eta hainbat arduradun atxilo eraman zituztenean; 692 auto judiziala Baltasar Garzon Audientzia Nazionaleko epaileak sinatu bazuen ere, Aznar presidenteak operazio hartan gobernuak zuen ardura zuzena nabarmendu zuen: operazioa gobernuak terroristak, nonahi zeudela ere, erasotzeko hartutako deliberoaren emaitza zen.693
‎Jose Maria Fernandez Etxegarai, Jauregiren sailburuordeak hartu zuen korapilo hura askatzeko ardura: lehenengo Confebask konbentzitu zuen akordioa sina zezan, ELA eta LABen babes sindikala baino lortzen ez bazuen ere; 258 gero bi sindikatu espainolei ziurtatu zien Lan Saila prest zegoela akordioarekin aurrera egiteko bere sinadurarik gabe.
‎legalitatearen onespena zuen euskal akordioa babestu, ala ikuspegi zentralista eta gertukoen interesak hobetsi. Gobernuak bigarren aukeraren alde egin zuen, horretarako zeharbide lotsagarria erabili bazuen ere: euskal akordiori zegokion finantziazioa aurrekontu orokorretik bereizi beharrean, sindikatuek, patronalek eta administrazioak osatutako hiru aldeko batzordearen esku utzi zuen dirua banatzeko ardura; batzorde horretan euskal akordioaren arerioek —UGT eta CCOO sindikatuek, eta CEOE eta Cepyme patronalek— gehiengo osoa zutela jakinda, azeria oilo zain jartzea zen, bistan denez.
‎Finantziazioa ukatu izanak hein handi batean ordura arte egindakoa hankaz gora jartzen bazuen ere, ELAk ez zuen etsi: " ez dugu orrialde hau pasatzen utziko gaiari dagokion erantzuna ematen ez zaion bitartean" iragarri zuen Elorrietak Plaza Berriko bilkuran.
‎Gomez Elosegiren heriotzak ELA hunkitu bazuen ere, ez zuen sindikatuaren baitan urte bete lehenago Doralen heriotzak sortu zuena adinako barne tentsiorik eragin: erakundea zailduagoa zegoen eta eskarmentu handiago zuen, espetxetako funtzionarioen arteko afiliazioa ere ezin zitekeen, kopuruz, ertzainen artekoarekin alderatu eta, beste ezeren gainetik, espetxeetako militanteek eta, bereziki, hildakoaren anaiak izugarrikeriaren aurrean erakutsi zuten tenoreak eta kemenak480 gertatutakoa barne presio txikiagoarekin baloratzeko aukera eman zioten sindikatuari.
‎1956ko Euskal Mundu Biltzarrean aurkeztutako txosten batean autodeterminazioa aipatzen bazuen ere, 95 Autonomia Estatutuak jarraitu zuen ELAren aldarrikapenaren erreferentzia izaten. Ikusi dugu Autonomiaren" berehalako berrezarpena" izan zela Munich-eko biltzarraren karietara barnekoen eta zuzendaritzaren gatazka gai nagusietakoa.96
‎ELAk irailaren hondarreraino jakin ez bazuen ere, uztailaren 10etik zuten sinatua UGT eta CEOEk" Acuerdo Bdsico Interconfederal" (ABI) deitu zena. Akordioa Santanderko La Magdalena jauregian taxutu zen, Alemaniako Ebert Fundazio sozialdemokrataren babesean antolatutako elkarraldiaren barruan; bertan Langileen Estatutuak negoziazio kolektiboa nola arautuko zuen xedatu zuten UGT eta CEOEk, haien adostasunaren baitan utzia baitzuten gaia UCD eta PSOEk.114
‎Dena den, zentralizazioaren erronkari itxuraz eutsi zitzaion: ...iren Madrila alde egin zutenak; esparru berriak ireki ziren, batik bat hedatzen ari zen arlo publikoan; Lan Harremanen Kontseilua abian jarri zen; 123 eta eragileen arteko akordioak bultzatu ziren, hala nola hauteskunde sindikalen jarraipenari124 eta gatazken konpontze prozedurari eta negoziazio kolektiboari buruzkoak.125 Egia esateko, Langileen Estatutuak negoziazioaren ixte giltza Madrilen jarri bazuen ere, orokorrean ez zen jariorik falta izan euskal esparruan.
‎Asko ziren Primi Abad eta beretarrek berrien kontra zituzten akusazioak: ...ateko eskubiderik, bere garaian kanporatuak izan zirelako; ez zuten aintzat hartzen Erregionalen autonomia; Bizkaian ez zuten ia presentziarik; kuota garestia ezarri nahi zuten; 55 sindikatu ofizialean," Bertikalean", parte hartzen ari ziren; 56 eta Lan Deyan euskara batua zerabilten, bere garaian Nazio Batzordeak agiri ofizialetan euskara" tradizionala" erabiltzearen alde egin bazuen ere. Arrazoi hauegatik, Bizkaiko Batzordekoek bere kargua batzarraren esku uzten zuten.
‎Argitu behar da talde hura eladioena bezala ezagutua izan bazen ere —ELA berak sarritan jaurti zien goitizen hori, ia laido gisa, haiengandik bereizteko ahaleginean—, Leioakoen eta eladioen artean ez zela jarraitutasun osorik izan, ezta gutxiago ere: ESB alderdia osatu zuen taldeak 1974an eten zuen harremana Bontzoarekin (Anabitartek geroago harreman hura berreskuratu bazuen ere); alderdi berriak hasieratik egin zuen ELA ofizialaren alde eta ez zion inolako babesik eman Leioako operazioari.
‎Ikuspegi politikotik, Lizarra Garaziko indarrak ziren ETAren erabakiaren kaltetu nagusiak, zailtasun berria eransten baitzien berez ere nahiko arazorekin hasi eta garatzen ari ziren kolaborazio prozesuei, erakunde armatuak besterik uste bazuen ere: " ez dugu ulertzen zergatik gertatu behar den ezer Lizarra Garazirekin, ez bada lana areagotzea eta indar gehiago jartzea bere zereginetan". 812 Errealitateaz ETAren eta eragile zibilen pertzepzioak zein urrun zeuden agerian jartzen zen, beste behin.813
‎Deialdia Udal Hautetsien Biltzarrak egin bazuen ere, aurrerantzean nazio eztabaidaren dinamizatze eta koordinazioa Miramonen osatuko zen gunetik sortu behar zuen talde eragileak hartuko zuen bere gain.904
‎Gauzak horrela, zuzentasun politikoak bi sindikatu abertzaleak elkarrekin aritzea agintzen bazuen ere, LABi aldats egiten zitzaion negoziazio kolektiboan ELAren ondotik joan beharra, batez ere arlo politikoan inolako ordainik jasotzen ez zuenean. Ondorioz, lan hitzarmenetan maiz jardun zuen LABek ELArik gabe, eta baita ELAren kontra ere.
‎Egoera are zailagoa bihurtu zen T atentatuaren ondoren: aste batzuk lehenago LAB eta euskal gehiengoko beste sindikatuekin presoen aldeko mobilizazioa antolatu bazuen ere, egoera berrian uko egin zion ELAk presoen inguruko mugimenduak paratutako ekimenetan parte hartzeari; 999 Ezker Abertzaleak" konponbidearen alde" planteatu zituen ekimenetan ere ez zen izan sindikatua, ekimenok saihestu egiten zutelako une hartan arazo larria zen borroka armatuaren berrabiatzea; are gehiago, ELAk uste zuen borroka armatuaren gaia tabu bihurtzean, haren egokitasunaz...
‎12. " Gaztaroa nire amak ere idealizatzen du, nire ikuspuntutik Erdi Aroa bezain iluna izan bazuen ere: ' Behintzat, Francoren kontra geunden guztiok’, dio.
‎Espainiako Bankuak eskakizun hura" arrazoizkotzat" jo zuen eta aurre erretiro plana finantzatzeko 27,7 milioi euro garbi horiek erreserben aurka egitea onartu zuen. Kontabilitate neurri hark CANen baliabide propioetan eragingo bazuen ere, une hartan Espainiako Bankuak ezarritako gutxieneko langaren oso gainetik zegoen CAN, eta bere kapital soberakina 250 milioi eurokoa zenez, koltxoi harekin ez zuen arazorik.
‎Alvaro Miranda, Alberto Catalan, Carlos Garcia Adanero, Roberto Jimenez, Samuel Caro, Jose Iribas, Javier Caballero, Enrique Maia eta Ana Elizalde. Nafarroako Kutxak euren iritzi kualifikatua jasotzeko pribilegioa izan bazuen ere, deus gutxirako balio izan zion. Egiazki, administrazio kontseiluan esertzen zireneko garaian egiten zutena egitera mugatzen ziren:
‎UPNren kontrolpeko kontseiluak ekainaren amaieran ahalmen osoa eman zion Miguel Sanzi zuzendaria izendatzeko, eta orduan bai, bidea libre zuen Enrique Goñik. Ofizialki bere postua urte amaieran hartu bazuen ere, 2000ko udatik jada Goñik Korporazioko arduradun gisa jardun zuen. Modu ez ofizialean, baina presidentearen onespenarekin.
‎Alicia Esteveren kasuak, adibiderako, oihartzun mediatiko izugarria izan zuen. Emakume espainiar hau AEBtako dorre bikien biktimen erakundearen buru bihurtu zen dorre horietan sekulan egon barik, berak kontrakoa argudiatu bazuen ere. Irailaren 11n dorre batean egon zela esan zuenetik gurutzada santu baten buruan jarri zen, biktimen erakundeko benetako biktimei iruzur eginez eta mass medietan egundoko arrakasta eta oihartzun mediatikoa lortuz.
‎Hamasei urterekin makina bat jarraitzaile zituen, baina horrenbesterainokoa zen bere harrotasuna eta buru estimua sekulan ez zuela inor onartu. Behin, Nartziso ehizan atera zenean, basotik jarraitu zion Ecok baina, Nartzisorekin elkarrizketa izan nahi bazuen ere, ez zuen lortu. Ecok Nartzisoren hitzak baino ezin zituen errepikatu eta, ondorioz, Nartzisok aldentzea erabaki zuen azkenik.
‎Bai ordea, Javieritoren osaba Henri hantxe zen, gazte izanagatik gualfari atxikimendu diona, eta matematikatan irakasle bere lanpostua bazuen ere, edariaren ariaz sasoi hartan lanik gabe zegoena:
2016
‎Nikolas Ormaetxea Pellejero gipuzkoar nafartuxeak urtebeteko edo egonaldia eman zuen Erriberako hiriburuan, eta Erriberak berak eragin ez bazuen ere, zinez oroitzapen txarra izan zen hemendik eraman zuena. Gazteren gazte bildu zen Orixe Josulagundiaren abaroan Xabierreko etxean, 1904.ean hain zuzen ere, Orexakoak hamasei urte zituelarik hots.
‎Hantxe topatu zuen Altzola Gerediagak Mikelestorenaren liburuaren xerka zebilela. Aingeru Irigarairekin batera Iruritan gizondu, Norbert Tauerrekin posta truke oparoa mantendu, eta Orreagako bere gelatxoan euskal liburutegi ezin ederragoa bazuen ere, ez zuen bere burua idazletzat ematen, eta apezgai zeneko hitzaldia dugu euskaraz argitara eman zuen idazki bakarra, tamalez.
‎Gernika eta Eusko Jakintza aldizkarietan izkiriatu zuen batik bat. Frantsesez zer edo zer ondu bazuen ere, Le bienheureux François Dardan esaterako, gehien batean euskaraz egin zuen, Lafitteren aburuz doi doia panpinaturik zerabilkan Hazparneko eskuaraz.
‎Alabaina ez zen horrela gertatu. Ildo beretik, Campionek bere Orreaga baladarako ez zuen Etxarriko aldaerarik prestatu, aukeran bazuen ere, eta 1884ko gramatika erraldoiaren laburpen txikia 1908an argitaratu zuenean, ez zuen Huiziren gramatikaren aipamen mendreenik ere egin.
‎Duda izpirik gabe, herriz herri eginiko lana ezin baliotsuagoa gertatu zitzaion Zabalari bere ekoizpen idatzia ontzeko. Bizi zela lan bat ere agertu ez bazuen ere, ondu zituen euskal lanak ugariak izan ziren. Bere lanik gutiziatsuena hil eta zortzi urtetara agertu zen, El verbo regular vascongado del dialecto vascongado, Donostiako Barojarenean.
‎Urruzola idazle goiztiarra izan zen, eta lan gutxi argitara eman bazuen ere, egile emankorra izan genuen izan, lan zabaleko egilea duda izpirik gabe, Santi Onaindiak definitu bezala," gizaseme griñatsu ta ziri mara, idazle aspergaitz, teatru zelaian batez ere". Gerra bitarteko aldizkako hainbat argitalpenetan hasi zen idazten Urruzola, betiere Uxola ezizenpean:
‎Hogei urtetan hasi zen bere irri idazkiak argitaratzen, Azkuek lematu Euskalzale izparringian, eta orduko zenbait argitalpenetan bere umore lakarra isuri bazuen ere, La Gaceta del Norte egunkariko euskal orrialdea izan zuen agertoki hauta. Urtetan agertu idazkiak ordea, ez zituen, beharrik gero, hemeroteketan hilobiratu, eta hiru bilduma karrikaratu zizkigun sondikarrak.
‎Aztertzailea Santa Teresako Jose Domingo fraide karmeldarra izan zuen, Frantzisko Ugartetxea musikalari trebea alegia. Baimen emaileak ezer arbuiagarririk ez bazuen ere, ez zen guztiz fio egileak berak eginiko lanaz, eta badaezpadazko oharra azaleratu zigun sarreran irakurleak mamiari atxiki zekion, euskararen inguruan orduan zirakien aferaren gainetik:
‎El Eco ren jabeak Pedro Ribed eta Nikanor Espotz ziren; bigarren horrek, gainera, zuzendariarena egiten zuen. Beti ere egunkari independentetzat aurkeztu zen, eta horrek, agintariekin zein beste komunikabide zenbaitekin hamaika arazo eta tirabira izatera eroan bazuen ere, salmenta ederrak ekarri zizkion, XIX. mende bukaeran Nafarroan gehien saltzen zen egunkaria izanik. El Eco rako lan egin zutenen artean honakoak aipatu beharra dago:
‎Fermin Goikoetxea euskal idazlea ere bazen izan, argitara zinez gutxi eman bazuen ere. Larraundarra izaki ez da harritzekoa euskaldun fierra agitu izana, harango hiriburukoa izanagatik ere.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia