Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 112

2000
‎Bezperan baino eguraldi hobea genuen. Mardul, heze eta bete zegoen basoa, udazkenaren kolore guztiak oparo eskaintzen, begien aurrean genuen ikusmira ondo ondoan genuen harrobi handiak kraskatzen bazuen ere.
‎Korridoreak sala kamarote batera zeraman. Kortinak itxita, lanparak pizteke, eguerdi aldea behar bazuen ere, ilunxko zegoen. Mahai apal, zabal biribil batean kafeontziak, kikarak, pasta batzuk ere bazeuden platertxo batean.
‎" Hortik hasi dira asko", esan zuen neskak; hain inprezisoa zen, hain ezin halakoa; eta hala ere, satisfazio txiki bat zen bere izena paper hartan ikustea: gero batere lanik izango ez baldin bazuen ere.
2001
‎Sadabarekin topo egin eta mus partidak berandu arte luzatzen ziren. Mines guttika guttika ari zen lehen ezagutzen genuenaren trazak berriz ere hartzen, bixkortzen, oraindik" Bota xoxa!" haietarako behar adinako umorerik ez bazuen ere.
‎Margaritaren begiek haietako batenekin egin zuten talka, Bordako Luisenekin. Gainerakoak bezain kontent agertu nahi bazuen ere, goizean goizetik zahatotik tiraka, neskak bazekien mutilaren baitan tristurak kabia egina zuela. Aspaldi xamarreko kontuak ziren, baina ez horregatik ahantziak," Hagitz mutil ona haiz, biño nik ez haut maite!
‎Altxa eta ibai bazterrean hustu eta lasaitu nintzen. Argitu bazuen ere, ez zebilen inor landabideetan, igandea baitzen. Aita ikusi nuen ondotik karrotik jausten.
‎Paperak kendu nizkion neofitoak kezkatzeko arrazoia ematen zidan, baina: oihurik eta egiten ez bazuen ere, beso keinuen bidez bere burua nabarmendu nahi zuen. Nik, tarteka, zirkinik egiten nion eskuz, atril azpitik, lasai zedin.
‎Gero ondotik pasatu zen, natural: ikusten ez bazuen ere, Rogasek bestearen urratsak kontatzen ahal zituen, egingo zituen mugimenduen mapa osatzen ahal zuen. Berrogeita hamar bat metro egingo zituen, orduan itzuli egingo zen, baina ez zuen hesia zeharkatuko; telefono bat bilatuko zuen, eta txanda aldaketa eskatuko; gero zain egongo zen, hesiaren aurrean; bitartean ahal bezain ongi ezkutatuko zen.
‎Lurretik hainbat bira egin ondoren, trenbidera jausi ginen biok. Nire erasoak hasieran batean guztiz ezustean harrapatu bazuen ere nik uste baino azkarrago erreakzionatu zuen. Hala ere, nik nahi nuen posturan zegoen:
2002
‎Mentxuk bizkarra apur bat atzerago eroanda jarraitzen zuen bien elkarrizketa. Aurrez horri buruzko zalantzarik izan ez bazuen ere, pozarren berresten zuen Luigi eta Rafaren artean aditzen zuen konfiantza giroa.
‎" Carmen Diaz" irakurtzean atzera eta aurrera egin zuen birritan linternaren izpimarra batez. Berba isilez mintzo zen, tartean algararen bat egiten bazuen ere, Mentxuren izena errepikatzen zuen aldiro. Joseluk ere barrez erantzuten zion, baina esangura garbirik gabekoa zen berea.
‎Puzkerra bota bazuen ere, kiratsa beste toki batetik sartu zen gelara. Garagardo bat behar zuela erabaki zuen Galderrek.
‎Hark emango zion Marrioten berri. Ez zuen akordu txarrik Arangurenekin Marriotekin Ezkurrarekin Gorritirekin Pamplonan emandako egunez, txapelgorridunen larderia demasekoa gorroto bazuen ere. Heldu aurretik, Marriotek azaldu zion uztailaren hemeretzian Castillo plaza eta Sarasate ibilbidea hartu zituztela bost mila txapelgorrik odolik isuri gabe.
2003
‎Damian poztu egin zen lupiatan ariko zirela entzun zuenean. Batetik, kostatik urrundu gabe ibiliko zirela esan nahi zuelako horrek, beti lehorra agerian, eta bestetik, ordura arte deusik esan ez bazuen ere, beldur baitzen motorrak gelditu eta krabatan edo txibiatan geratuz gero, urdailak laster emango ote zion abisu. Horixe zuen susmoa, aspaldian itsasoratu gabe, goragalea etorriko zitzaiola.
‎Laguna, lagun ohia, lagunartea alferrik galdu zuen hura, esker txarreko adiskidea. Aurrerantzean munduaren bere ikuskera, neurri eta beharren artetik ezabatuko zuen, baita horretarako lan eta denbora apur bat bazuen ere. Alabaina, Damian poztu egiten zen haren ontzian joan ziren egunean ezkutatu zionaz.
‎Eta baita Bilbo gosez hiltzetik salbatu zuen gizona ere; Seven Seas Spray ontziko kapitain Roberts, bere alaba Fifirekin. Izenak neskatoa zela iradokitzen bazuen ere, hogei urteak betea zen, aitaren laztantxo hura.
2004
‎Hutsa eskatu zion kamarero gazteari; Bazterrek saldu eta Londresera alde egin zuenetik bazen laugarren jabe aldia edo, eta hala ere zabalik iraun zuen tabernak hamabi urte hauetan," gu bezain itxi gaitz" pentsatu zuen Harakinek, harrotasun ziztadak bularra betetzen ziola. Semea etorri zitzaion burura eta, uxatu nahi izan bazuen ere, zergatika hasi zitzaion gogoa, zergatik egokitu zitzaien haiei desgrazia hura, zer egin zuten bada. Bolada txarra pasatzen ari ziren; estuegi hartzen zuen Estik, baina berak denbora behar zuen.
‎Harakin muslarien aldera itzuli zen, ez zuen eztabaidatu nahi, ez Ferminekin; adiskidetarako bazuen ere ez zuen ulertzen eta ez zuen ulertuko gauzarik ñimiñoenagatik erasorako zeukan jarrera hura. Ez zen unea, Bazter hila eta biak zirrimizkeriatan hasteko.
‎Nahi zuen galdetu zion keinu nabarigaitz batez. Gogorik ez bazuen ere, baiezko herabe batez erantzun zion Bazterrek, haien artean soka bat botatzearren. Txapa gainean bol bolean ari zen eltzetik kafea zerbitzatzen ikusi zuen ama, gero beste eltze batetik bi basotara isuri zuen esnea.
‎Halako batean Ike trabestitua atera zen oholtza gainera. Inor ezagutzen ez bazuen ere jendearen deserosotasunaz ohartu zen. Marcken bizkarrari erreparatu zion, aurrean loturik zituen besoak laxatu zituen, eta apur batez sorbaldak makurtu zitzaizkion.
‎Fermini iruditu zitzaion Ikek erakutsi nahi zuena baino gehiago zekiela, eta jakinaren gainean ari zitzaiela adarra jotzen. Inork erantzun ez bazuen ere, Fermin barrunbeek beharturik sentiarazi zuten eta Harakinen bisaia bilatu zuen, hark lehertutako eztandaren ondorioen ardura zegokiola gogoratzeko, begiradari soraio heldurik; baina Harakinek kontuak berarekin ez balihoaz bezalako keinu ergel bat zeukan aurpegian.
‎Furgoian, hatsa hatsari emanik, horrela pentsatzen ez bazuen ere, bazekien komandoa osatu zutenetik bertatik, berak ez zuela heroi senik, ez eta Bazterrek ere, Harakin zela heroi sena izan zezakeen bakarra, eta beharbada Jexus Mari; ez bakarrik Harakinek konbikzio politiko indartsuagoak zituelakoz, baizik eta berak, eta Bazterrek, eta seguru aski Jexus Marik, heroi izateko inkontzientzia maila txikiegia zutelakoz, edo bestela esanda, burua senari gailentze...
‎Bazterrek zeharka begiratu zion, medikuaren jokaera arraroaz ohartarazi nahian bezala; Harakin xor zegoen, larruzko eserleku biratzailearen bizkar distiratsuan galdurik. ...kal Herritik zekartzan esperantza apurrak, ikasia baitzuen, horrenbeste mediku ibiltzearen ondorioz, lehen une hartan medikuak egiten zuen suspirio ia adiezinaren bidez, edo umearenganako lehen bistadizoaren ondorengo hitz dudatien bidez, edo orduan bezala eskuak txostenaren orriak pasatzeko modu axolagabe haren bidez, ez zegoela erremediorik, Down sindromea ez zegoela sendatzerik, Estik hala uste bazuen ere, ez zegoela ondorioak leuntzerik.
‎Ferminek jakinen ote zuen? Seguru barrez lehertuko zela hasieran, gero Estiren sufrimenduagan pentsatuko bazuen ere.
‎Eta Carlosek barre batekin, muxu batekin, zeharkako begirada batekin isilarazten bazuen ere, Marcki beti iruditu izan zitzaion zerbait iluna zegoela iraganari, lur hari buruz mintzatu nahi ez hartan.
‎Baiezkoa egin zuen. Institutuan moldatzeko adina ingeles ikasi bazuen ere, bera behintzat ez zihoan gehiegizko ahaleginik egitera ingelesekin ulertzeko. Ez, ingelesekin ez, gehitu zion garunak gogoari, Harakin ergel horrekin.
‎eta, benetan, zirimiria egiten bazuen ere,
‎Horrek ere parekatu gintuen adiskidetasunean. Edonoren aurrean halakatzen baitzen, ez baitzen haizetsua, eta bere xalotasun nobleak balantza erabat desorekatzen bazuen ere, eredugarria baitzen erakutsi ohi zuen apaltasuna.
2005
‎Irakurtzen zekien arren, Beinat aldiz, azken mailako soldadu izendatua izan zen. Adiskideen hatzik ez baldin bazuen ere, gaurkoan Biskratik ihesean Aljerrera itzultzen entseatzen zen armada abartxoaren baitan kidetzat zeukan Georges apeza batelaren tripa hiroan ezagutu zuen. Goitikin eta kaka meta lehortuen artean zutitu eta liburu zaharra irekitzen zuen:
‎Ivan Revinskyk gorria eta zuria hautatu zituen karparen kolore. ...ia, hasi berri zen iraultzaren eta langileriak zainetan zuen odol borborkariaren omenez –gero benetako suertatu ziren zurrumurruek ziotenez, zirku langileak beren gain hartu eta estatuaren soldatapean jartzeko asmoa zuten agintariek– Zuri kolorea aldiz, errusiarren esku eta arima garbiaren ordezkagarri hautatu zuen (eta, arrazoi hau Ivan Revinsky enpresariak ondo bere kolkorako gordetzen bazuen ere, iraultzak frakasatuz gero, tsarren aurrean bere burua zuritzeko ere balioko ziolako karparen marra zuriak).
‎Ea zer uste nuen, idazle izateko Adria kabaretean horditu eta Zodiac kafea hartzea aski zela pentsatzen ote nuen. Kontua da, egun hartatik aurrera elkarrekin ibiltzen hasi ginela Vistula ertzean, eta nire lepoak ezkerretara jiratuz jarraitu zuela berari begiratzeko –nire ezkerrean oinez ibiltzea gustatzen zitzaion, mania hura zeukan– eta bere lepoak eskumara jiratzen jarraitzen bazuen ere, oraingoan ez zuen kanelazko kapeluetara edo Panama estiloko opiletara begiratzeko egiten, bera ere nigana jiratzen baitzen jada; ni jarri nintzen bere eskuin aldean, sonbrailu denda eta opilen ordezko bihurtu nintzaion, kalearen zokorik ilunenera ailegatutakoan bere muxuak jasotzen zituen sonbrailu ibiltari neroni –badakit ez nukeela sekula hain samur jarri behar, baina maiteminduta nen...
‎Hil zenean, bere lagunak hogeita hamalau koaderno aurkitu zituen, denak elkarren berdinak. Mesanotxean koaderno itxi bat edukitzen omen zuen, eta lagunak beti koaderno bera zela uste izan bazuen ere, hogeita hamalau ale ezberdin ziren, kolore bereko azala zutenak. Kaiera batzuetako lehen orrialdean zera idatzi zuen:
‎Gaizki diot, haur haiek ez ziren etxe hartakoak, ondoko etxe txikiago batekoak baizik. La casita esaten zioten eurek, Arraiturre izena ateburuan zizelkatua bazuen ere. Han bizi zen zerbitzarien familia:
‎Horixe begitantzen zitzaizun. Eta lehendabizi karramarro baten tamaina hartu bazuen ere, katu handi baten neurrikoa ari zela egiten poliki poliki. Inork zerbait azkar egiten ez bazuen, hazten eta hazten segituko zuela zakarrontzian kukututa, zakur baten tamaina lehenbizi eta krokodilo batena gero, hartu arte.
‎Ez da izugarri zaila asmatzea halere nolako solasak ibiliko zituzten itsasketa hartan," Frantsesek helikopteroak zauzkatek, gu non gabiltzan jakiteko bakarrik behar ote ditiztek?" eginen zuen marmar Atanasiok, baxurako arrantzan aritzen zen hura tarteka," Eskapadaren bat egin nahiko zitean eta haizeak eraman ditik, noroeste gogorrak jo zian bart", eta berehala Tomen aitak" Ez hain gogorra, eta orain bare zagok. Itsaso honekin ez zituan galduko, ume horiek ez!", eta arrazoi sendoagorik behar ez bazuen ere" Txalupa kalafateatu berria zegoan, ez duk posible hondoratzea itsaso honetan!", baina egoskorra Atanasio" Egarriak hil behar ditek bero honekin!", eta berehala" Isil hadi, Atanasio, neure onetik ateratzen nauk!", baina Atanasiok ez zeukan haurrik, laster minduko zuen ostera, ohartu ezin, semea galdutzat eman nahi ez zuen aita.
2006
‎Esna nengoen baina, amets batzuetan gertatzen den bezala, gogoa guztiz arrotza zitzaion gorputzari. Gogoak gorputza geldiarazi nahian jarraitzen bazuen ere, ohetik altxatu berriaren ohiko mugimenduetan jarraitu nuen. Nahiz eta harrituta eta urduri egon, are izutzen ere hasia, ez nintzen sentimendu horiei zegokien jarrera hartzeko gauza, ez hitzetan eta ez aurpegiaren imintzioetan edo gorputzaren mugimenduetan, eta horrela oso zaila zitzaidan pentsamenduak ganoraz eta koherentziaz harilkatzea.
‎Negua iristear zegoen eta teilatuarena konpondu behar zen hala edo nola. Jeneralak ez zuen bizi seinalerik ematen, Zuriñe eta Txato bakailao lehortzen ari ziren, Markosek esaten zuen igeltsero egiazko bat beharrezkoa izango zela, berak ere zerbait egingo bazuen ere, eta Pelik, behingoagatik, arrazoi ematen zion. Egoera larria zen.
‎Hiru nobatoak dar dar batean zeuden, uda bazen ere, termometroak hogeita hamar gradu markatzen bazuen ere, suaren aurkako jantzi berezi eta lodia jantzita bazeramaten ere. Eta bonbonetako aire dena gastatuta zuten.
‎Erabaki hark hastapenetako aitzindaritzaren –pionerismoaren– historiako masa tragediarik latzena ekarri zuen. Liburuak Fort Brigder delakotik Great Salt Lakerako bideak zazpi egun hartuko zituela esaten bazuen ere, hamahiru hartu zituen. Utah ko lautada egun batean egingo zutelakoan, sei behar izan zituzten.
2007
‎Johnek antzezten zuen pertsonaiak, zaparradapean busti, hoztu eta hiltzeraino gaixotu behar baitzuen geroago errodatuko ziren eszenetan. Antza, Hannaford deitzen zen zinema zuzendari zahar baten bizitza kontatu nahi zuen Orsonek film horretan eta, inork ezer esaten ez bazuen ere, mundu guztiak pentsatzen zuen Orsonek John Ford zaharra ezkutatzen zuela Hannaford izeneko pertsonaiaren azpian, lehenago Charles Foster Kane izenaren azpian William Randolph Hearst mozorrotu zuen era berean. Horrexegatik deitu zion John Hustoni antzezle kontuak egin zitzan.
‎Carmeni hurbildu nintzaion. Emaztearen berotasuna gustatzen zitzaidan, horrela azaldurik, doi bat salbai egiten baldin bazuen ere.
‎Elkarrekin ginen eta elkarrekin sartu ginen, nortasun askorik ez zeukan tabernan. Estevezek Gexan Hiriart begiztatzen zuen, gizonak lanjerean zegoela ulertua baldin bazuen ere, Iparraldeko elektroi salbaietarik izanez, ororen buru, nahi zuena baino egin zezakeelako beldurrez.
‎Bilbon bizitzea? Zergatik ez, gure hiririk hiriena zen eta hiria izanez, bizitza baldintzatzen baldin bazuen ere, bizitza bere zabaltasun bakartian balizkotzen zuen. Parisko XIII auzoko urteak iradoki zitzaizkidan eta nostalgia uhin batek gainditu ninduen:
‎Ez zekien zein bikoteren kontra, baina Bergarako Txikito zeukan gibelean Makalak, eta azken tantoa bertzerik ez zitzaion falta. Aurkariak, ordea, piztu egin ziren eta, azkenean, inork espero ez bazuen ere, ados egin zuten. Egun haietan partidak hogeita hamarrera izaten ziren, eta bikote bakoitzak bazeuzkan hogeita bederatzi.
‎Oilasko bat akabatu eta odola edanaraziko ziola pentsatu bazuen ere Migelek, armairu baten atea irekitzeko eskatu zion lehenik eta behin. Arropaz beterik zegoen, eta sonbrero batzuk ere bazeuzkan.
‎Itsas bazterrean, Txinoaren Harritik hurbil zegoen kafetegian eman zion Maria Josefak hitzordua egun hartan. Buztanik gabeko sugea iruditu zitzaion porlanezko karel gotorra eta, urrunera beha, irakaslea baizik espero ez bazuen ere, terminologoa ezagutu zuen ondora zetorkiola.
2009
‎Ikaslea zirikatu genuen, baina Egiaren Ordua esan zuen. Horrela aritu ginen, txandaka, baina ezer sortzen ez eta, aurrerago zerbait pentsatuko genuela askietsita, bigarren erabakia hartu genuen, ordura arte formalki erabaki gabe zegoena berretsiz bide batez, elkarren bizilekuen berri ez edukitzea alegia, Frantsesak gu non bizi ginen ezagutzen bazuen ere.
2010
‎Astazakil hark zaborra bezala etxetik bota zuenean hatz tipia ere mugitu ez bazuen ere, ñabardura horiek adierazten zioten oraindik bihotzean gordetzen zuela arrebak. Orduan, harekiko amorrua baretzen zitzaion, barkatzen zion eta egunen batean, lehenago bezala bere laguntza behar izango zuenean, hurbil egongo zela pentsatuz kontsolatzen zen.
‎Beraz, ezagutzen ninduen! Nire izena zuzen oroitzen ez bazuen ere (ohikoa zen presoen artean, nire izena gaztelerazko adieraren antzera ahoskatzea), zerbait gogoratzen zuen.
‎Amak asmo txarrez esan ez bazuen ere, kezkaren harra sortu zuen Oliveiraren barruan. Gauean amesgaiztoak izan zituen plastilinazko letra madarikatuekin:
‎Bien mutilzahartasunak lagundu bide dio Manuri lehengusuarekiko zubia berreraikitzen, aurretik inoiz zubirik izan bazen. Hasieran mesfidati hartu bazuen ere lehengusuak Manuren hurbiltze saioa, pixkanaka bere konfiantza irabazten jakin du. Besteak beste, behialako idazle plantak eta kalakak baztertuz.
‎Bere pazientzia nahiz hitz egokien laguntzaz, beti lortzen nuen halako atakatik luze gabe irtetea. Aldi hartan, ordea, betiko moduan jokatu bazuen ere, labainketa linguistiko bat izan eta" zure laztanak gozarazi naute dagoeneko" esan zuen, subjektuaren eta aditzaren arteko komunztadura gaizki eginez.
‎Lau urte ziren gaztelaniazko bertsioa agertu zela, Alfaguaran. Nire lorpenik handiena, Espainiako liburu dendetan arrakastarik izan ez bazuen ere. Idazle bizitza oso baten saria.
2011
‎IWI mugimendu txipia sortu zuen, beti ere Faktoriaren itzalean. Eta haren esanahiaz hitzik esan ez bazuen ere, hamaika orri idatzi dira.
‎Arratsaldean Gabonetako apaingarriekin ari ziren. Kanpoan eguraldi mina egiten bazuen ere, tabernan giro alaia zen nagusi. Ardo botila bat ireki zuten.
‎Leialtasun zahar bat zen Palentziarako bidean jarri zuena, kopilotuaren aulkian oxigeno botila lagun, eta tarteka maskara sudurrera eta ahora eraman behar bazuen ere, bazekien onik iritsiko zela. Vera Cruzeko ama birjinak sorotsiko zuen.
‎Lehen lerroak idazten lehenbailehen hasi nahi zuen, gau hartan bertan, ahal balitz. Baina beste gau bat gehiago ere itxoin zezakeen, behin hartaz gero egiak itxoin egin zuen, Gloriaren antzezlanaren estreinaldia baitzen gau hartan, eta han ere ezin hutsik egin, mailegatutako bere axalarekin joan behar bazuen ere.
2012
‎Ez zitzaion axola ipuin bakar bat uztea bere ondasun literario gisa. Ez zuen bere obraren kantitateak kezkatzen, kalitatea zen bilatzen zuena, kalitate gorena; erabateko perfekzioa zen jomuga, bizitza osoa ipuin perfektu bakar hura egiten igaro behar bazuen ere.
‎Udako egun bero batean, ordea, gaur behar zuen bihar horietako batean, goitik eta behetik libratu beharrekoak komuneko zulotik bota ondoren, izerdi hotza kentzeko dutxa bero bat hartu eta ordenagailuaren aurrean eseri zen, eta idazle orok pantaila zuriaren aurrean behar duen ausardia puntu hori sentitzen ez bazuen ere, teklatuari eragiteko prest jarri zen, aurrez landutako zerrenda altzoan hartuta. Ipuingileak ausarta izan beharra dauka; tristea da aitortzea, baina hala da, zioen Bolañoren seigarren manamenduak, eta pantaila zuria behatzera behartu zuen bere burua, zeharka izan arren.
‎Hasieran, ordura arteko leku guztietan bezala dendaz etengabe aldatzen bazuen ere etxerako eguneko erosketak egiteko, gutxika etxetik ez oso urrun dagoen saltegi batera joateko ohitura hartu du.
‎Berrogeietan aurrera doa David, gizon zaildua da, nahiz eta gazteago ematen duen. Gazte zenean maite ez bazuen ere, urteak aurrera, atseginez hartzen ditu bere benetako adina jakiten dutenen harridurazko iruzkinak, berak laudoriozkotzat hartzen dituenak. Orain gainera, urdintzen hasiak zaizkion ileak tindatuta, bospasei urte gazteago ematen du, paper faltsu berrietako gizonaren adinarekin bat eginez bidenabar.
‎Bertaratzen ginenerako, bere beldur eta jelosiak itoko zituen filma Le Petit Parisienean hautatu eta liburua besapean hartuta desagertua zen. Berandutu eta ezkaratzean gurutzatzen bagenuen politessearen arauak finki betetzen genituen, deserosotasuna ezkutatzeko ahalegin handirik egiten ez bazuen ere berak. Kalean gurutzatuz gero ordea ez ikusiarena egiten genuen, bai berak zein guk.
2013
‎Lehenbiziko saria Amancio Prada izeneko kantari ezezagun batek irabazi zuen, galegoz eta itxuraz tradiziozkoak ziren hitzak kantatuz. Bigarren sariarekin konformatu behar izan zuen Maria Ostiz izeneko neska nafar batek, jende gehienak hark irabaziko zuela uste bazuen ere. Ordukoz fama handi samarra zuen, eta ez bakarrik Real Madrideko Zoko futbolari erronkariarrarekin esposaturik zegoelako.
‎Nor zen ikustera joan eta, atea ireki zuelarik, gizon bat ikusi zuen airean lehenbiziko solairu apal hartako balkoitik lurrera salto egiten. Iluntasunean ezagutu ezin izan bazuen ere, ibilera hura ez zitzaion arrotza iruditu. Itzala lasterka desagertu zen, eta ez zuten harrapatu, nahiz eta inguruko etxeetako gizon batzuk bilatzen aritu ziren, emakumearen garrasiak aditu eta gero.
‎Erregina ezteiak baino bederatzi egun lehenago erail zuten. Eskularruak erostera joan zenean pozoitu zuten, medicitarren autopsiak era naturalean hil zela aldarrikatu bazuen ere. Alabaina, eztei eguna atzeratu, eta Enrike eta Margot ezkondu egin ziren.
‎Berriro bere begirada urdin zabala sentitu zuen, begirada haren sarean harrapatu nahi zuen gizon gazte hark. Ezin zen bat batean joan, ihesi egin nahi bazuen ere. Zalantza igarri zion hark.
‎Zer egin lezake pendrivearen jabeak, etsi ezik, gogoratzen duenean sari desiratu eta madarikatu hartara aurkezteko izan zela agerian utziko zuten frogak bertan daudela, azken unean atzera egin bazuen ere?
2014
‎Eta gela berrian tokia ahalik eta azkarren egiteko, tokiaren bila ibiltzeaz gogaituta zegoelako. Bidezidor guztiak zilegi ziren, baita arrebaren intimitatea kontatu behar bazuen ere.
‎Zer egin zezakeen? Ez zion granadina bati ezetzik esango, une horretan Oreretara itzuli eta betiko bere bizitza galdua berreskuratzeko antsia sentitzen bazuen ere. Beharbada ez zen bizitza desio zuena, ez zen bere etxea edo bere lagunak edota zerbait zehatza eta ukigarria, bizitza haren baretasun arina baizik.
‎Gainera mundu guztiarekiko gertutasun urruneko bat izaten ikasi zuen, eta jada ez zitzaion axola hurkoa epaitzea. Eta hurkoak bera epaitzen bazuen ere, ardura gutxi. Zinez maite zuen jendea zenbatzen hasten zenean, harrituta geratzen zen zeinen zerrenda motza zeukan.
‎Austerlitzeko gudurat joanak, su zelaiko partida hura irabazi ote zuten ez du gogoan Etienek, nahiz eta saiatu. Jeanek, kontu horren berririk ez bazuen ere, gogoan du Eugen, Gaxuxaren seme gehiena, zeina orai aste batzuk herriratu baita Argentinatik. " Amerikanoak ere gerlarat joan beharrak izanen ote dituk?".
‎lehergailu asko geratu zen gerra ondoren, behar zen unean eztanda egin ez zutenak, pertsonen kontrako minak ere asko, desaktibatu behar ziren, edo eztandarazi. Horregatik bidaltzen zituzten presoak, eztanda egiten bazuen ere zer, alferreko ahoak ziren, individuos superfluos, Hannah Arendtek azaldu zuen.
‎" Aitaren lehenengo gerra hegaldia, Irenchik", esan zion Olgak mezu batean," Moskun izan zen". Normala hori ere, Roald Dahl galestarrak Afrikan egin bazuen ere. Azken hegaldia, ordea, Berlinen egin zuen Mikhail Txeshkovek, ez horren arrunta beraz.
‎Emakumea indarrez atera zuela eta pistolaz agindu ziola gizonari abiatzeko. " Hori bai" esaten du Algortako jendeak," hori hala izan zen", ia inork ikusi ez bazuen ere. Autoaren jabeek kontatuko zuten beharbada...
‎Odol tanta batzuk jausi ziren orduan gelako zorura, solidoak ia, eta medikuaren laguntzaile batek zapaldu zituen konturatu barik, apur bat barreiatu ere bai, gehiegi ere ez. Alfredo Borreguero bera, mediku herrena, izan zen Irene Arrias besoetan hartu zuen lehena, garbitu ez bazuen ere. Hori guztia Algorta erdi erdian, trenbidetik oso hurbil, Avenida del Ejército esaten zioten kalean, Bilboko Basurtuko ospitaleari Hospital Civil del Generalísimo esaten zioten bezala, urte bi geroago Eustakio Mendizabal Txikia hara hiltzera eraman zutenean, bala zulo bat bizkarrean eta beste bat buruan, frontalean sartu eta okzipitalean kanporatu zena.
‎Azken ordu erdia egingo zuten elkarrekin beharbada, loak erreta, ganorazko ezer hitz egiteko moduan ere ez. Hori kenduko zion azken orduko konplikazio horrek, aurretik erabat egun normala izan bazuen ere, lasaia ere bai.
2015
‎Zuazo poztu egin zen Abaroak esan zionean irakurria zuela bere ipuin liburua. Orduan erreparatu ez bazuen ere, bi ezezaguni bere liburu bat irakurri zutela entzuten zien lehenengo aldia zen. Egun berean gainera.
‎Juliak, behinola Martin maite izan bazuen ere, orain ez du errukirik. Iradokiko digu idaztearekin hain obsesionaturik ergeltzen duela Martin:
2016
‎Lehendakariak, noizbehinka, Gobernuak Parisen zuen egoitza utzi eta bidaiak egiten zituen euskal presentzia nabaria zen herrialdeetara, Latinoamerika aldera gehienetan; eta lehenago urte batzuetan izan zuen baikortasuna jadanik erkideen artean zabaldu ezin bazuen ere, 50eko hamarkadaren bigarren erdialdean bere betebeharra izaten zen, alde batetik, iraunkortasunaren garrantziaz ohartaraztea eta, bestetik, Gobernuari eusteko behar zuen diru bilketak egitea.
‎Intxaustik galtzak bete lan egin zuen Agirre Columbian onar zezaten, Hayesi agindurik, hala eginez gero, Unibertsitateko ongile bilakatuko zela, diru laguntza handi batekin. Beraz, zeharka, hark ordaintzen zuen Agirreren soldata, Lehendakariak sekula jakin ez bazuen ere.
‎Hamarkadaren hasieran desakordio txiki bat ematen bazuen ere, handituz joan ziren EAJren eta ETAren arteko diferentziak, ez zetozen bat ez forman ez fondoan. Horren adierazgarri, 1966ko Aberri Egunaren deialdia bakoitzak bere aldetik egin zuen:
‎Gurasoengandik eta neba arrebengandik ozeano batek urruntzen bazuen ere, Karmele zoriontsua zen Caracasen. La Pastorako etxe kolonial hartan familia ezagunak batu ziren, hantxe bizi ziren garatetarrak eta, baita ere, lehengusu zituen urrestitarrak.
2017
‎...nean –Axi ez zen ohartu baina eskaera hartan manua zihoan, berak uste ez bezala– susmatu zuen jada atxilotua zegoela, sendotasun haren errenditzeak, lau hankatara paratze hark, musua burukoaren gainean, ipurdia irekita kondoiez estalitako buztana jasotzeko prest egote hark atzerabueltarik ez zuela, artasuna domeinatze hura ez baitzen parte onekoa, eta maskulinitatearekin arazorik izan ez bazuen ere –Josebak ez bezala, horregatik aitatzen zuen etengabe eraikia zela– hankartean artasun hura guztia izateak arrago egiten zuen, sexuaren merkatuaren legeen egokiera bitxi batez, istantean poseditzailea poseditutakoaren ezaugarriez beztitzen zuela.
‎Gure eta mutilak hitzek berritu egin zioten Axiri behin baino gehiagotan Josebari esandakoa, Iruñeko EHGAMekoek kuadrilla bat, kuadrilla itxia, bezala funtzionatzen zutela, asko ibili ez arren dezente ezagutzen zituen Pili arrebaren Lekunberriko kuadrillaren antzera; eta, Josebak hasieran hala ikusi nahi ez bazuen ere, denborarekin onartzen hasia zen; Lekunberrikoan, Joseba beraren hitzak ziren, sorbaldan emandako txapladen pareko ziren ezpainetako musu behartu eta nazkagarri haiek; han zakarkeria –kuadrilla barneko estatusaren erakusgarri– eta adar jotze iraingarriak zirena, leuntasuna eta neskaka eta nenaka aritzea zen hemen; baina taldea osatzeko modu berdinak ziren, azken finean:... atxikimenduak erabatekoa izan behar zuen.
‎Eta bat batean Josebak entenditu zuen Axik erabateko arrazoia ez bazuen ere, Oskar baztertua sentituko zela, bikotea modu ez adiskidetsuan eteteak harreman ezak hutsik utzitako tokian kokarazi zituela lagun eta adiskideak zirt ala zart aukeratzera behartuz. Baina –erabaki zuen Josebak– bera ez zen mugitu, Oskar izan zen taldera etortzeari utzi eta lekutu zena, eta, neurri batean, Juanilloren bikotea eramateko modua konprenitu ez zuena; Juanillok ez zion gezurrik esan, bueno, Txatorenez hasieran bai, baina gero biek adosturiko zera bat izan zen.
‎Mutilak bazekien durduzaturik zegoela, eta durduzatik sartuko zitzaion, jolas baten moduan, azkenean nahi zuena lortzeko, susmatu bainoago jakin bai baitzekien berezko trebezia zeukala, artean berezko sedukzio indar hura erabat garatu barik baldin bazuen ere.
‎Gero Muñoz Eugik hartu zuen hitza. Ahotsa leuna bazuen ere, Axiri iruditu zitzaion bazuela umildade haren guztiaren azpian, bere buruari buruzko uste sendo eta osatua, bazekiela nor zen eta nora zihoan.
‎Batzar handia irudikatu bazuen ere, hogeita hamar lagun inguru baino ez ziren izango. Sartu zirenerako denak eserita zeuden mendi aterpe ukitua eman nahi izan zioten baserrian.
‎Ondoan eseri zitzaion, atzerritar hezi eta herabe bati zegokiokeenaz bestela, baimena ahoz eskatu beharrean gorputzarekin berarekin aulki korrituan tokia eginez. Harritu egin zuen, ia ezagutzen ez bazuen ere, bestelakoa irudikatzen zuelako, bere modukoagoa, ahulagoa, ziurtasun gutxiagokoa, “armairuagoa” entzun zuen Txatoren ahotsa.
‎Josebak galdetu zion bere buruari zergatik zen horren izutia, beste arlo batzuetan ausartago zen, lanean eta. Onartu behar zuen, Axirekin ibiltze hutsak ausartago egin bazuen ere, hari beldurraren ahuldadea erakutsi izanak nagusigoa eman ziola Axiri eta babesgabeago egin bera.
‎Josebak konprenitu bazuen ere, ez zuela konprenitu agindu zion bere buruari. Areto erdian gelditu ziren biak ala biak, sabai leihoaren pean; Kenneth bitan banatzen zuen argiak, atzeko alde ez argituaren muga itzala kaskamotzean ageri zitzaion, gorputza bitan zatituz, lege moral baten antzera, ona eta gaizkia bezala, pentsatu zuen Josebak, eta orduan gorputz osoa argitara erakarri zuenean, Joseba, oharkabean, itzaletara atzeratu zen.
‎Mikel Gotzon zuen izena Wim Wendersen Berlingo lagun euskaldunak, eta nire liburuaren berri ere emana omen zion. Irakurtzerik izan ez bazuen ere –ez baitago ezein hizkuntzatara itzulia–, bazekien liburuko ipuinetako batean bera, Wim Wenders, pertsonaia gisa agertzen zela, Euskal Herrira etorria film bati begirako prestaketa lanetan, eta kontalariaren adiskide min egiten zela ipuinaren amaieran.
‎Argumentu zehatzik ez bazuen ere, askotariko paisaiak batuko zituen road movie bat filmatuko zuelakoan zegoen, biharamunean, kafetegi berean, azaldu zidanaren arabera.
2018
‎Ez zuen orduan bere burua biluztu nahi. Edo nahi baldin bazuen ere, ez zen gai bere burua biluzteko. Agian orain da horretarako momentua, baina ez daki nondik abiatu ere.
2019
‎Jantzi egin nintzen mediatekara joateko. On egingo zidan eguzki pixka batek, tenperaturak zakarki behera egin bazuen ere. Bideoren bat hartu eta segituan itzuliko nintzen.
‎Azkenean, aldez edo moldez, ipuin bat antzeman zuen bere irudimenean, nirekin lotu ez bazuen ere. Idatzi egin behar zuela erabaki zuen orduan, eta iruditu zitzaion bera zela egile, neu diktatzen ari nintzaion arren.
2020
‎Nik ez nuen nahi Victor alda zedin, baina bai exijitzen nion alda ez nintzala. Eta berak ezin zuen hori jasan, sekula aitortuko ez bazuen ere. Ni neu ere izan behar nintzen haren kreazioa, haren obraren parte bat.
2021
‎Milna ere beha zegokion: bere aitzineko bizimodua ahantzia baldin bazuen ere, nabari zen Laura norbait izana zela. Etxeko andere bikaina edo intelektual ahozabala.
‎Luis Fernandezen anaia batek, Santik, baieztatu zidan Luis ez ezik Paulino anaia nagusia ere nazionalismotik gertu ibili zela gerra lehertu baino lehenago eta, hala ere, ez omen zitzaion hain harrigarria egiten azkenean Falangeren alde agertu izana, Paulino lehen lerrora joan ez bazen ere. Santi Bilbora ezkondu eta han bizitza osoa egin bazuen ere, ez zuen galdu Altsasuko etxearen memoria, eta patxadaz eta espanturik gabe etxean entzun eta bizitakoa kontatzen bazekien. Jakitun zen asko interesatzen zitzaidala bere anaiaren istorioa eta Bilbora propio hurbildu nintzenean galdera batzuk egitera, abegitsu hartu ninduen, beti bezala.
‎Ikusi zuenean, aitak erakutsitako argazkietan baino ederragoa iruditu zitzaion Rosika. Adinean bikoizten bazuen ere, emakume erakargarria begitandu zitzaion. Liraina zen eta azal leuna zuen, zuria, eta masailak arrosak.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia