Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 63

2008
‎Sake bortitzak eginagatik, ondo aritu ziren errestoan biak, eta puntu piloteatu ugari jokatu zituzten. Eskarmentuak garrantzia izan zuen, Venusek huts gehiago egin bazituen ere, gaztea izan zelako une garrantzitsuenetan kale egin zuena. Tenisean hutsaren unea kopurua baino garrantzitsuagoa da maiz.
‎Boleak, dejadak... guztira hamabi tanto, horietatik bi saketik. Huts batzuk egin bazituen ere, artista inspiratuta dagoenean dena barkatzen zaio (8). Partida ez zegoen erabat hautsita, baina ezinezkoa zirudien Asegarcekoek tartea kentzea, azken txanpan Beginok pilotakada onak jo arren.
‎Aitaren irudikatze hartan orbetarrek belaunaldiz belaunaldi jarraitutako usadioak bazuen zeresanik Nazarioren aitak eta osaba Bixentek ere ez zuten besterik egin, hura baserriaz arduratzen zela eta hau sutegiaz, Nazarioren eta Ismaelen gustuak bestelakoak ziren arren, Ismaelek atseginago baitzuen baserria, eta Nazariok sutegia. Baina aitak bere asmoak bazituen ere, bi anaiek trukatu egiten zituzten beren lanak tarteka, halako eran, non ez baitzen harritzekoa Nazario sutegian ikustea, osaba Bixenteren agindupean, edo astoak, mandoak eta zaldiak ferratzen, edo inguruko baserritarren burdinazko lanabes zartatuak konpontzen: halakoak ziren sutegiari lotutako kontuak inguru haietan, halakoak ikusi zituen osaba Bixentek betidanik... eta halaxe jarraitu zuen, bere buruari galderarik egin gabe, egunerokotasunaren inertzien mende, ezagutzen zuèn mundu zurrunarekin batera beste mundu baten modernitatearen hotsak ere iristen zitzaizkion arren, zeinei ez entzunarena egiten baitzien.
‎Michael Winterbottom zuzendari britainiarra hirugarren aldiz izango da Donostiako Zinemaldian. Aurretik, 9 Songs (2004) eta A Cock and Bull Story (2005) filmak aurkeztu zituen, eta kritika onak izan bazituen ere, saririk gabe geratu zen. Bera da, izan ere, Urrezko Maskorra irabazteko hautagai betiko horietako bat.
‎Toni Moralek jaurtiketa bortitza egin zuen eta Reinak urrundu ostean Morenok baliatu zuen aldaratzea, 25 minutuan. Alavesek gola sartzeko aukera argiak sortu ez bazituen ere, jokoan nagusi zen eta Levantek metroak eman zizkion. Aginte horren ondorioz, bigarren gola sartu zuen Toni Moralek.
‎Baldintza normaletan Alonsok ezinezkoa zuen irabaztea. Irteeran hiru postu aurreratu bazituen ere, 12 postua ez dago podiumetik gertu. Estrategia arriskutsua aukeratu zuen, lehen txanda oso laburra eginez, beste edonork baino askoz ere laburragoa.
‎Bai, baina Bonapartek zortzi aipatu bazituen ere, gutxiago ere izan zitezkeela esan zuen, zalantzak izan zituen. Ikusten da, batez ere Ipar Euskal Herrian berdintzera jo dutela hizkerek.
‎CAN Nafarroako Kutxak, berriz, 50 milioi euro lortu ditu, 140 milioi eskatu bazituen ere. Hiru urteko epean itzuli du, %3, 83ko interesarekin.
2009
‎Gizon bat, eskularru, txapel eta bota onekin. eta esku batez aterkia eusten zuen bitartean, beste eskuan txokolatezko izozki bat zuen. Neska gazte batek, artilezko txanoa, bufanda eta eskularruak jantzita bazituen ere, sabela agerian zuela ikus zitekeen. Hotzari aurre egin eta korri egitera ausartu zenik ere bazen:
‎Unicaja ahulezia keinuak ematen hasi zen hirugarren laurdenean. Indar betean aritu zen une oro, eta Garcia Renesesek atseden tarteak ondo neurtua bazituen ere, Welsch arnasestuka zebilen ia beti, Rakocevicen atzetik, eta Jimenez eta Archibald ere oso nekatuta. Hiru zirrikitu horietatik hasi zen mina egiten Baskonia.
‎Atentatu horiek, ordea, ez dute kalte materialik eragin edo lehergailuak ez dira lehertu. Guy Hoqueten agentziaren kontrako atentatua, ordea, ez zuen bere gain hartu Irrintzi taldeak, garai bertsuan egindako beste hainbat atentatu bere gain hartu bazituen ere.
‎Logiko eta ohikoa den bezala diot, baina ez bakarrik ezohiko edota berriak diren egitasmoentzat, hau bezalakoentzat alegia, baita ere unibertsitatearen eguneroko martxarentzat: izan ere, NUP gaur arte bere jardueretako behar izan dituen lurzoru eta ondare arkitektonikoaren jabea da, bere garaian diru publikoak finantzatu bazituen ere; eta diru publikoari esker dabil urtez urte, portzentu altu altu batean, oker ez banago %80koan baino altuagoan; hori guztiori, teorian behintzat, legeak unibertsitateari bermatzen dion autonomiari kalte egin gabe.
‎Barakaldoko Gurutzetako erietxera eraman zuten emakumea. Inoiz salatu ez bazituen ere, eraso gehiago jasan izan dituela adierazi zuen bertan. Getxoko udaltzainek atxilotu zuten 28 urteko gaztea, genero indarkeria delitu bat egitea leporatuta.
‎Tau Baskoniak asko zuen jokoan, eta piztuta kantxaratu zen. 0 eta 2 aurreratu zen, Splitterrek bigarren minuturako bi falta egin bazituen ere. Bartzelona hiruko jaurtiketak huts egiten hasi zen, eta ez zuen aukerarik bilatzen.
‎NBEko Giza Eskubideen Kontseilua duela hiru urte eratu zuten, 60 urte lehenago sortutako batzordearen lekua bete zezan. Ameriketako Estatu Batuek gogotik parte hartu zuten batzorde horretan, estatu gutxi batzuen mesedetan aritzeagatik organo horrek kritika ugari jaso bazituen ere.
‎Urte hasieran de facto agintzen zuen LTTEk herrialdeko ipar ekialdean. Sri Lankako Gobernuak aintzat hartzen ez bazituen ere, tamil tigreek Polizia, zerbitzu sekretu, banketxe, auzitegi eta zergak biltzeko bulego propioak zituzten. Tamil etnia da nagusi han biztanleria osoaren %18, eta hinduistak dira.
‎Beste batzuen kasuan, Auzitegi Nazionaleko epaiak, zuzendari mailan? zigortu bazituen ere, Gorenak ETAko kide gisa utzi du haien esku hartzea: Bigarren Ibarra (13 urtetik 8 urte eta 6 hilabetera gutxitu dio zigorra), Bixente Askasibar (13 urtetik 8 urte eta erdira), Elena Beloki (13 urtetik 8 urte eta erdira), Joxe Mari Olarra (13 urtetik 8 urte eta erdira), Juan Mari Mendizabal (13 urtetik 8 urte eta erdira) eta Carlos Trenor (17 urtetik 10 eta erdira).
‎Eta, AAMk hasieran, hipotesi guztiak irekita? bazituen ere, hipotesi bat, indartzen, ari dela azaldu du.
‎Babes gutxiago jaso dutenen artean, nabarmentzekoa da Aralar eta EAren egoera. Duela bost urteko hauteskundeetan 81.739 boto jaso zituzten bien artean, eta, orain, 54.955 Ezker Batua ere ez dago egoera onean, duela bost urte 37.666 boto jaso bazituen ere, 19.840 jaso baititu orain.
‎Azken batean, Ali Khamenei buruzagi gorenaren erregimenak aukeratua izan zen hura ere. Baina, askatasun pixka bat arnastu nahiak indartzen zuen, libreago izan nahiak, erregimenaren arau batzuk onartu behar bazituen ere. Orain, aldiz, desengainuaren kolpeak beste gauza batzuk ulertarazi dizkio.
‎Irujok eta Laskurainek hasiera ezin hobea eman zioten partidari, eta jaun eta jabe izan ziren. Beginok pilotakada bortitzak jo bazituen ere, Laskurainek ez zuen inongo arazorik izan defentsan aritzeko. Irujo, berriz, nahi bezala aritu zen, pilota asko eduki baitzituen errematatzeko.
‎LND Demokraziarako Liga Nazionaleko burua denez bozetara aurkeztu; eta erregimenak antolatutako hauteskundeetara aurkeztu edo ez pentsatzen ari da LND, gainerako hauteskundeetan gertatu bezala, iruzur egiteko aukera asko daudela uste duelako, eta, era berean, alderdiko buruzagiak aurkeztu ezin duela eta erantzun gisara. Suu Kyirekin 1991ko hauteskundeak irabazi zituen LNDk, Junta Militarrak emaitzak onartu ez bazituen ere. 1962tik dago erregimena gobernuan.
‎geratu zaio manifestazioan parte hartu zuten askok ez zutela nahi EAJ bertan izatea. Hala ere, manifestazioaren aurretik batzuen eta besteen jarrerak jakin ahal izan bazituen ere, manifestaziora joateko deia, berdin berdin, egingo zuela esan zuen EAJko presidenteak,, arrazoiak eta leloak berak direlako?.
‎Bi lasterketarekin zigortu zuten taldea, eta kosta egin zitzaion goi mailara itzultzea. Ia lasterketa guztietan puntuak lortu bazituen ere, bi podium bakarrik lortu zituen. Alde ona, aurrean ibiltzen zela, eta gaztea izanagatik, askok ziotela txapeldun izateko dohainak zituela.
‎Becirovic geldo dabil, baina bizkorra da buruz, eta fisikoki parekoa baino gutxiago izanda ere, badaki etekina nola lortu. English eta Oleson erotu zituen tarteka, jaurtiketa asko huts egin bazituen ere (14 egin, eta hiru saskiratu). Matt Walshek monumentu bat merezi du.
‎Lehoi gazteak ziren, baina hiru metro inguru ziren luzean, eta bederatzi hilabetean 140 pertsona inguru jan zituztela ziurtatu zuen Patterson koronelak, Ugandako tren konpainiak 28 kontatu bazituen ere.
‎Irujok denetik egin zuen, bai egin baita galdu ere. Tanto ikusgarriak egin bazituen ere, pilota gehiegi galdu zituen. Horregatik jarraitu zuen bizirik Retegi Bik. Saketik ere asko asmatu zuen, hiru tanto lortu baitzituen partida hasieran.
‎Irungo udaletxean (Gipuzkoa), bertako bi zinegotzik lagunduta, egin zuen Casasolak epaiaren inguruko balorazioa, atzo. Ebazpenarekin ados ez egonda ere eta kasua zinpeko epaimahaiaren bidez epaitzeko aukerarekin hasieratik zalantzak bazituen ere, epaimahaikideen zeregina ez da xamurra izan, haren ustez. Gogorarazi du auzi saioak oso luzeak izan zirela, iluntzera arte iraun zutela eta haietan informazio andana eman zela.
2010
‎Existen indicios más que suficientes como para suponer que D. Fulano de Tal es miembro activo de la organización separatista terrorista.... Epaiketa gehienetan fiskalaren argudio salatzaile denak defentsak hankaz gora jartzen bazituen ere eta errudun egin zezakeen frogarik ezean, elemento jurídico batekin baliatzen ziren kartzelara bidaltzeko zigor osoa ezarriz, hau da: konbentzimendu morala.
‎4 Almeriaren aurka, 1 Marsellako Olympiquen aurka Txapeldunen Ligan, 2 Valentzian eta 6 Zaragozaren aurka. Azaroko azken partidan Nou Campen 1 galdu bazuten ere, Manuel Pellegriniren jokalariek ez dute beste lehiarik galdu azken hamar partidetan, eta Espainiako Kopan Alcorconen aurka jaso jipoiak hautsak harrotu bazituen ere urriaren 27an 4 galdu zuen Real Madrilek 2.B Mailako Alcorcon taldearen zelaian une honetan sasoiko unerik gozoenean da Real Madril.
‎Bost auzipetuak izan ziren lehenetarikoak doluminak ematen. AVTko abokatua epaigelara itzuli zenean, ondorioak azaltzeko saioan, ez zen haiekiko tratuan hain hotz eta urrun agertu, zigor eskaerak berretsi bazituen ere.
‎Ikerlan horien emaitza gisa, EHUko Estratigrafia eta Paleontologia Sailak nazioarte mailan lan taldea antolatu zuen 2007an, eta flysch a Paleozenoko mugen bi estratotipo gisa proposatu zuten. Zumaiak izendapen hori jasotzeko lehiakide asko bazituen ere, hiru urteren ostean proposamena aho batez onartu dute batzordeko kideek.
‎Navarrok ez zuen jarrera hori onartu, eta NBAra egin zuen jauzi, Memphis Grizzlies taldera. Urtebete egin zuen han, talde galtzaile batean, eta zenbaki txukunak lortu bazituen ere, bueltatzea erabaki zuen, emaztearekin eta bi alabekin Bartzelonan askoz hobeto biziko zela jakitun. Hori gertatzerako, gainera, Ivanovic Bartzelonatik kanpo zegoen:
2012
‎Oklahomako hegalekoak 36 puntu erabakigarri lortu zituen lehen deman (105), baina ia erdiak azken laurdenean, puntuek balio bikoitza dutenean eta dena zailagoa denean. 17 puntu lortu zituen Durantek azken hamar minutukoan, parean Wade, Battier eta James bera izan bazituen ere. Michael Jordan jainkoaren marka ere berdindu zuen.
‎«ANVk ez zuen onartu frankismoa juzgatu ez izana». Horretan gain, Txibertako elkarrizketetan eta HBren sorreran parte hartu zuen, horregatik barne arazoak izan bazituen ere. «1936an bezala, ezkerreko fronte baten alde egin zuen ANVk», adierazi du Santamariak.
2013
‎Tabakek ere ikusiko zuen, noski, ze panorama zeukan aurretik. Cabezas kantxara zezakeen, edo Heurtel, hartu beharreko atseden minutuak hartu ez bazituen ere. Baina ez, bere filosofiari eutsi zion, eta gaur ez da euskal ordezkaririk egongo finalean.
‎Jean Jacques Avrilen Marte gerrara doa. Grabatu horretan, Rubensen koadroan dauden elementu guztiak hurrenkera berean agertzen dira, baina horiek ere alderantziz. Ikuspegi orokorretik begiratuta, Picassok iturri horiek izan bazituen ere, koadroko elementu bakoitzean xehetasun gehiago daude. Gonzalez de Zaratek kaleratu duen Eredu ikonografikoen Gernika ikerketan azaldu ditu.
‎Egonarriaren eta pertseberantziaren ibilbidea izan da Munrorena. Ama eta etxeko andre bezala zegozkion betebeharrei lapurtutako idazmahai orduena, pixkanaka modernizatzen ari zen Kanadako hiriko eta landako gizarte tradizionalean, lehenengo ipuinak 1950eko hamarraldian argitara eman bazituen ere, aldizkarietan, ez zuen aurreneko liburua osatuko 1968 arte, 36 urterekin?. Genero ustez minor baten menderakuntzari eskainitako ahaleginarena, nobelagintza ororen buru bihurtu duen Letren Errepublika, edo Merkatu?
‎Hain zuzen ere, horrek Chagoyaren ibilbide osoaren gaineko begiratua egiteko balio izan du erakusketa aurkezteko ekitaldian. Gaztetan hainbat komiki marraztu bazituen ere, Chagoyak berak esan duenez, bere ezinbesteko lehen lana Goyaren grabatuei lotua dago. Margolari espainiarraren Los desastres de la guerra, Caprichos eta Disparates/ Proverbios serieetan oinarritu da.
2014
‎Filmaren amaiera aldera haren rolak pisua galduko lukeela uste dutenak oker dabiltza. Bere akzioak klubaren eskuetan utzi bazituen ere, saldu gabe jarraitzen dute. Haren enpresa batzuk Bilbo Basketen hartzekodun dira.
2015
‎Jendea tantaka agertzen ari zenez, hitz egiteko aukera izan zuten hautetsontzia gordetzen zutenek. Gogora ekarri zuten udaletxea oso egoera txarrean dagoela eta, DNEk konponketa lanak agindu bazituen ere, ez duela deus ere egin.Azken lau urteak ez bezala, atzokoa egun lasaia izan zen Garinoainen. Kaleak erdi hutsik zeuden, eta hauteskundeak normal egin ziren.
‎Plazan harriari heltzen ausartu direnen artean, behintzat. 150 kilokoarekin marka guztiak hautsi bazituen ere, ez da konformatzen: 157koarekin langa berria jarri du.
2017
‎«Zezenketak kulturaren parte direla dioten argudioak entzuteaz nazkatuta gaude; kultura delako, jarduera hori babestu behar dela esaten dute zezenzaleek, baina kultura beste gauza bat da, eta horregatik ekartzen dugu kale honetara irakurketa, kultura zer den erakusteko». Indarra dauka protestak berak, eta atzo jendeak harridurarekin begiratzen bazituen ere, batzuk ohitzen hasi direla zioen Reyerok. «Joan den urtean ertzain bat etorri zitzaigun galdetzera ea protesta noiz hasi behar genuen, zezenzaleek esana baitzieten bertan geundela, baina gu irakurtzen ari ginen bakarrik, eta hori egin genuen».
2021
‎Arantxa Lannesek (Uztaritze, Lapurdi, 1987) bere burua entzuteko sintonia atzeman du, eta, harekin lerrokatua izateko, margolaritzak, kantuak eta dantzak ematen dizkiote bidea eta ogibidea. Orain arte bereiziak bazituen ere, hiruren arteko harmonia atzeman berri du, Alabena konpania sortu baitu, hiru arloetan libreki sortzen jarduteko, sentitu bezala.
‎2020an beste 70 denda ireki bazituen ere, are gehiago itxi zituen: 1.624 denda zituen 2020aren amaieran, urtebete lehenago baino 21 gutxiago.
‎Hasi zenetik hamabost urte joan dira dagoeneko. Hasierako entrenaldi haiek mendiko lasterkariekin egin bazituen ere, azkenaldian, triatloilariekin ari da batez ere. Bera ere sorpresaz harrapatu duen arren, azaldu du lan desberdinak egiteko aukera sortzen ari zaiola.
‎1963an argitaratu zuen Ginzburgek, eta aurretik beste hainbat liburu atera bazituen ere, Familiako lexikoa ri esker lortu zuen kritikaren arreta. Irakurleen artean arrakasta lortuta, aurretik idatzi zuenari balioa emateko atea ireki zion dotoreziaz eta zorroztasunez ondutako liburuak.
‎«Joseba Jakak beti garbi eduki zuen autonomiaren kontu hau, eta, gauden egoeran egonda, kulturan zabal jokatu beharra zegoela derrigorrez, horren ondorioz era guztietako salaketak jasan behar izan bazituen ere. ETAren diruak zuritzen zituela batetik, PNVren kultur proiektua gauzatzen zuela bestetik.
‎Kordobak erosoago jokatu zuen lehendabiziko zatia. Neurria hartu zion Realari, eta Pablo Alfaroren taldeak erasoan abagune gutxi izan bazituen ere, lortu zuen txuri urdinak bere areatik urrun egotea. Bigarren zatiaren esperoan, egoera hori balekoa zen etxekoentzat.
‎Taldea nagusitu zen azken batean. Fernandesek zazpi gol egin bazituen ere, ondo lagundu zioten gainontzeko jokalariek, une zehatzetan azalduz. Ez, ordea, Arderiusi.
2022
‎Jaurlaritzak hiru zigor txosten irekiak ditu enpresaren kontra; Bizkaiko Diputazioak, beste bat; zabortegia egonkortu eta ixteko egindako obren kostuari aurre egin diote, hildako langileen senideei kalte ordainak eman, eta Durangoko azken epaiketaren emaitzaren zain egon, beste zigorrik ere jasoko duten jakiteko. Eta, azken urteetan irabazi handiak izan bazituen ere, hemendik aurrera gastu handiak izango dituzte Verter Recyclingek eta haren jabeek.
‎«Ez bakarrik horregatik, baizik eta garatu duen estiloagatik, askok dute Faulknerren oinordeko nagusitzat, eta berak eta beste batzuek landu zuten Southern Gothic edo hegoaldeko estilo ilun, gotiko eta gogor hori oinordekotzen duen autore nagusitzat». Gerora saritutako hainbat lan eman bazituen ere —tartean, National Book Award saria eman zion All the Pretty Horses eta Pulitzerra ekarri zion The Road—, 70eko hamarkada jotzen da McCarthyren garai oparoentzat. Ordukoak ditu Suttree eta Blood Meridian entzutetsuak, eta baita Jainkoaren seme ere.
‎«Diktadura frankistak egindako gizateriaren aurkako krimenen ikerketa faltak eragindako inpunitate egoeraren» aurrean, talde abertzaleek proposatu dute 1995eko Zigor Kodeari 2 bis artikulua gehitzea, nazioarteko legediak jasotako krimenak —genozidioa, gizateriaren aurkako delituak... — ikertzeko modua emateko, egin zirenean Espainiako legediak haiek jasotzen ez bazituen ere.
‎erritmoa da horietako bat; izan ere, oso bestelakoa da lana lehenengoz idatzi zuenarekin alderatuta. Elkarrizketarik apenas zuen testu hark, eta, iritzi ezberdinak jasotzen bazituen ere, modu gordinean plazaratzen ziren. «Oraingoan badago iritziak partekatzeko ahalegin bat.
‎erritmoa da horietako bat; izan ere, oso bestelakoa da lana lehenengoz idatzi zuenarekin alderatuta. Elkarrizketarik apenas zuen testu hark, eta iritzi ezberdinak jasotzen bazituen ere, modu gordinean plazaratzen ziren. «Oraingoan badago iritziak partekatzeko ahalegin bat.
‎Iñaki Apalategik aurrera egiteko aukerak dauzka. 10eko txikian erakustaldia eman zuen, zenbait ariketatan gorabeherak izan bazituen ere. Xabat Illarregik azken orduan egin zuen oholtzara jauzi, eta, Arrasaten ikusitakoaren arabera, azken hilabeteak ez ditu besoak gurutzatuta pasatu, anaiaren prestaketaren aitzakian, agian.
‎Joseba Ezkurdiaren aurkakoa «oso gogorra» irudikatzen zuen frontoira iritsi aurretik, lau eta erdikoan enpresako jokalaririk «onena» baita mallabitarraren ustez, «Altuna III.arekin batera». Neurketa irabazteko aukera «gutxi» ikusten bazituen ere, aukera horietan «sinetsita» irten zen kantxara. Asmatu egin zuen, eta dena «oso ondo» atera zitzaiola aitortu du.
‎Kasurik deigarriena Txilekoa da. Pinocheten diktadurak ezarritako neurri neoliberalak Chicagoko Eskolak bultzatu bazituen ere, «lotura zuzenak» izan zituzten Opus Deirekin, eta politikoki eragin handia izan zuten.
‎Meridiana (2016) eta Diagonal (2019) azken bi diskoen lagin zabala osatu zuen talde katalanak, bira amaierako kontzertua zen horretan. Manouche estilotik gertu, zenbait kantu panfleto eta haize tresnek nabarmen onduriko abestiak eskaini bazituen ere, ikusleak ez zituen guztiz bere unibertsoaren baitara bildu.
‎Aurtengorako, bi proba zeuzkan begiz jota; Zegama Aizkorri eta Hardrock (AEB, 160 kilometro,+ 10.000 metro). Bi lasterketak hainbat aldiz irabaziak bazituen ere, oraindik ere ez zituen markarik onenak lortuak. Aurtengoan, biak apurtu ditu.
2023
‎Paul Mescal hogei urte gazteagoa da eta lehenago lan gehiago eginak bazituen ere, Aftersun film apal eta ederra du orain arteko ezagunena. Laster etorriko zaio, baina, fama globalagoa, Ridley Scottek datorren urtean estreinatu nahi duen Gladiator filmaren bigarren zatian protagonista izanen baita.
‎Gidoilarien grebak zinema industrian kalteak eragin bazituen ere, greba bateratuak ekoizpen lanak eta proiektuen promozioak bertan behera uztera behartuko ditu ekoizleak. Horrez gain, Emmy telebistako sarien ekitaldia atzeratzeko aukera mahai gainean dute antolatzaileek; oraingoz, irailaren 18an egingo dute.
‎Hainbeste urtez patroi ibili eta gero, lehenengo aldia zen denboraldi osoko entrenamenduetan gozatzen nuena, Kontxako Banderaren atariko entrenamenduetan ez ezik. Traineruan aldaketak egiten bazituen ere, ederki joaten zen. Gustura joaten nintzen arraun elkartera, eta Zarauzko estropadak jokatu ondoren erabaki nuen hurrengo urtean jarraitu egingo nuela, gaur arte.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia