2010
|
|
Lubisek bazekien non zegoen. Politikan sartuta
|
bazebilen
—nire amak zioen bezala— eta talde harekin bat eginda, ordurako erakutsia izango zien, eta propaganda eta gainerakoak han egon zitezkeen ezkutatuta. Baina altxa nuen estalkia eta Obabako lehen amerikanoaren J. B. Hotson sonbreiru hura baizik ez nuen ikusi.
|
|
Artean, Mulei Abdelaziz sultanaren aurkako borrokan haren benetako anaia bat ere
|
bazebilen
, Mulei Hafid. 1908ko abuztuan enfrentatu ziren anaia bien mehalak.345 Abdelaziz, derrotatua, Casablancara joan zen ihes, frantsesen aurrean abdikatzera.
|
|
Aukera berri honek lehendik
|
bazebilen
sistema bati desorekak sortarazi dizkio. Alta, uste dut mundu guztiak onartuko duela emigratu barik beren eskualdean gelditu eta hura sustatzeko hautua egin zutenek eskubide osoa zutela horretarako.
|
2012
|
|
Baina hizketaldi haien guztien azpitik, beste hitz hura ere
|
bazebilen
," maxa", pede; hostotzaren azpitik arrastatzen ziren mamba sugearen kumeen moduan, ibili ere. Poliki poliki, Yangambi osora hedatu zen, eta ez zen arratsalde pasarik Club Royalen norbaitek xuxurlaka aipatzen ez zuenik.
|
|
Jesus trenbidearen ondoan sortu zen mundura, kanabera ordokietatik Dos Hermanos azukre olaraino iristen zenaren ondo ondoan. Bai eta are, doi etxe aitzinean bat egiten ziren ordokietatik heldu trenbideak, baizik eta haietatik batek ez zuela olaraino segitzen; han beti
|
bazebilen
gutienik tren bat aitzin gibelka.
|
2013
|
|
Izan ere, Thomas Cavendishen jarduera" lotsagabeak" agerian utzi zuen gizon mordoxka bat nahikoa zela ordura arte Espainiak Pazifikoan izandako nagusitasun erabatekoa kolokan jartzeko. Horrelako ustekabeko txarrik nahi ez bazen, portu bat behar zen Kalifornian, galeoiari kostaldean atzerritar ontzirik
|
bazebilen
jakinarazteko eta, behartuz gero, ondo armatutako eskolta ontzia eskaintzeko.
|
2014
|
|
Aitañik oihalezko gerrikoa eta eskalapoiak janzten zituen. Zaldi karrosan
|
bazebilen
amañi. Ikusi nituen idiak uztartzen eta ogi jo egitea ere, mekanika ez dakit zenbat idi parek tiraturik.
|
2015
|
|
" Estoy con la vista y el corazon en elpais mds indigena y peorparado del continente" idatzi dit. Lehen jubilazioa hartuta egonagatik ministerioan aholkulari lanetan ilusionatua
|
bazebilen
, orain amets berriak marraztu ditu nonbait, eta beste herrialde batera joko du, Espainian bere alaba eta familiartekoak bisitatzen tarte laburra egin eta gero. Erretiro ondorengo adin horretan zakua bete eta beste herrialde batean lan aro berria hasteko prest, horrela, orain arte fraile monjak bakarrik ezagutu izan ditut.
|
2019
|
|
Eraztun haietan irakurtzen ari balitz bezala eman zien azalpena. Arazo bat zegoen Guadarramako gazteluan elektrizitate instalazioarekin, eta Raul ez zen soluzio bat emateko gai, zeren Raulek, unibertsitatean
|
bazebilen
ere, ez zuen elektrizista mailarik praktikan, bigarren edo hirugarren mailako ofiziala baino gutxiago zen. Bera, aldiz, lehen mailakoa zen.
|
2020
|
|
Lagun nituen Joxe Arratibel eta Jose Maria Satrustegi. Eta
|
bazebilen
jende gehiago ere inguruan. Bi kirolari ikusten genituen tarteka, bi korrikalari cross country, running, gailurring, mending edo antzeko zerbait egiten.
|
|
Azken aurreko orrazketa eman genion sortari. Etxean aintzat hartu ez nuen pinpirinkeriaren bat kimatu genuen, testu haien ertzetan inongo corcelik trostan ez
|
bazebilen
ere. Banan banan, trabarik jarri gabe, aldaketei itzuli asko eman gabe, nire eskuak sarturiko urratu eta tartekatze gehienak onartuz joan zen.
|
2021
|
|
Oraintsuago, 2016ko maiatzean, Obama presidenteak Hiroshima bisitatu zuen izatez Obama da bertara joandako lehen presidente estatubatuarra—, eta aldez aurretik
|
bazebilen
jende askoren gogoan galdera edo jakin min bat bisitaren inguruan, alegia, ea Obama desenkusatuko ote zen Hiroshimako bonba atomikoarengatik hirurogeita hamar urte geroago. Esan gabe doa, guztiz erretorikoa da galdera hori, oso aurresangarria baitzen gertatu zena:
|
2022
|
|
Gure sasoieneko sasoian, nire ingurune maiteenean abertzaletasuna bipila zen. Beruna ere
|
bazebilen
, hildakoak, torturatuak, atxiloketak etengabe, martxa eta borroka, epika bat, alaitasun bat, borroka armatuaz iritzi desberdinak, gatazkaren emaitza oraindik ikusgai, kulturan mugimendu dezentea, euskalgintza borborrean, gurean bertsolaritza aparrean gora, asmoz eta ekitez.
|
2023
|
|
Urte biren buruan, 1498an, ustez eta gorteko arazoak nola edo hala bideratuta zituela, Kolon Hispaniolara hirugarrenez itzuli zen. Hala ere, ekin eta ekin
|
bazebilen
ere, ez zen inoiz denetara iristen, arazoak behin eta berriz korapilatzen baitzitzaizkion: Ojeda abenturazaleak Kolon abandonatu zuen eta haren baimenik gabe hasi zen bidaiak egiten bere kabuz, eta Francisco Roldan La Isabelako alkate nagusia matxinatu zitzaion uharte hartan.
|