Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 107

2001
‎‘Nire aita milizianoa zen eta gerran hil zen, ’ esan zuen Goiok, sasoi hartan gezur batzuk esaten ziren moduan, kalkulatu gabe.
2002
‎Auzoan bazen gazte bat, Peter Spielberg, landetxe aurretik igarotzerakoan, zakurrari maite hiztxo batzuk esaten zizkiona. Hasieran zakurrak oso gaizki hartzen zituen gaztearen hitzak.
‎Nabari zen galduta zebilela. Hitz laztan batzuk esan nizkion eta adiskide egin nuen.
2003
‎Estatistika bat egin zen Iduseko itsuekin. Eta itsuei buruzko beste esaldi solte eta arbitrario batzuk esan zituen gero, oilaskoa trepanatzen ari zen bitartean.
‎Esan zuen Luvinok. Eta gauza jakin batzuk esatean gustura geratzen da pertsona, eta orduan geratu zen gustura Luvino.
‎Nahi baduzu, zuk ere arratsalderen bat libratzen baduzu, egun batean geldi gintezke elkarri kontu batzuk esateko. Edo bestela, berdin zait, eskutitzekin jarrai genezake.
2004
‎Gramatika batzuk esaten dituzten txorakeriak arbuiatzetik asi bearrean gera. Zer da" iru mendin egon naiz"?
‎Ezin da esan, esate baterako," Gurdiaren karrankak entzuten dituzunean, jakizu Euskal Herria dela gurdia, eta Intxortako gudarien aieneak direla karrankak, eta zu bueltatu arte egongo dela gurdia karrankaka". Ez, badaude gauza batzuk esan ezin direnak egoera horretan. Ez horretan ez eta beste batzuetan ere, dena aitortzera, ze barregarri geratzeak ere baditu bere mugak.
‎" Aupa!". Eta amak, aitak eskatu ziona zerbitzatu; biak hizketan hasi, eta, berandu gabe, zurrutak arindutako mihiari eragin omen zion aitak, amari hitz goxo batzuk esaten zizkiola: " Ai, Errealeko jokalaria banintz, zuri egingo nizuke laugarren gola, leun leun eta xuabe xuabe!", edo antzeko zer edo zer, eta, bezeroen lotsagabekerietara sekula ohitzen ez zen arren, amari hura gustatu, eta hala erantzun omen zion:
‎Udako domeka arratsalde batzutan Larrostako aitita etorten jakun eliz funtziñotik etxerakoan. Amagaz eta kontu batzuk esan, merienda kopau bat egin eta ondoren, Goikogan eta Eperlanda be deitzen deutsagun mendi bizkarreraino laguntzen geuntsan aititari eta an eukiten genduzan aititak eta guk geure autuak. Itsasaldea ikusten zan ondo Goikoganetik, dana pinuz jantzi eben arte.
2006
‎–Asko hitz egin du gaur. Zentzu gabeko gauza batzuk esan ditu, beste batzuk zentzu gehiagokoak... Ez dakit, batzuetan ematen du errealitatera bueltatzen dela, baina bat batean haren burua hegan irteten da berriz ere eta entzuten duen edozer gauza errepikatzen hasten da.
‎Hala ere, barneko sua ez da zuhurtasun hutsez itzaltzen, eta Bawtryko uhalgileak esan behar ez zituen hitzen batzuk esan zituen esan behar ez zituen lekuren batean, eta epailearen aurrera eraman zuten. Erretxindutako edo puritanoen garaian gorriak ikusitako norbaiten aurrera eramango zuten, agidanean, eta heriotza zigorra jaso zuen gizajoak.
2008
‎–Mutilak, esan zuen Smollett kapitainak?, hitz batzuk esan nahi dizkizuet. Begi aurrean daukagun lur hori da bilatzen genuen tokia.
‎Irteerako bidean, atarian, hitz batzuk esan zizkion ateko agenteak, eta, ezpain tartean zirrikitu bat utziz, buru keinu batez erantzun zion Kaskagorrik, zer esan zion ulertu ere egin gabe. Kalera bitarteko eskailerak jaistean, gabardinaren iduna goratu eta kapela belarrietaraino sartu zuen.
‎Eskuarekin keinu bortitz bat egiten zuen,, zer egiten duk hor?? galdetuz bezala, eta aldi berean gora igotzeko aginduz, gehiago aginduz galdetuz baino, eta esaldi batzuk esaten zituen nik ulertzen ez nuen hizkuntza batean. Hain lotsa gutxirekin hitz egiten bazuen, bere hizkuntza hori ezezaguna zelako izango zela pentsatu nuen.
‎Bera izan zen gelan sartu orduko, pertsianak jaitsi, argiak atondu eta presarren biluzten hasi zena; bera izan zen, ni desenkusa hitz batzuk esaten hasi nintzelarik, esku batarekin ahoa estali zidana, bestearekin soinean nituen botoi guztiak askatzen zizkidan bitartean, eta bera izan zen gaztetasunari bakarrik zilegi zaion bortizkeriarekin ohean etzanarazi eta mendean hartu ninduena. Ez dut esango nireak egin duenik, baina ez naiz lehengoa.
‎Lau urte lehenago leku horretan bertan gertatu beharreko eszena bat zela pentsatu nuen. Horrela egon ginen beste tarte bat, Natalie nire kontra besarkaturik eta Nadia Garibaldiren belarrira hitz lizunen batzuk esaten, harik eta haien zinta garraiatzailetik beren maletak agertu ziren arte. Eskuan maleta gurpildun bana zutela abiatu ziren irteerarantz, eta orduan ikusi gintuen Nadiak.
‎Arraroa egin zitzaidan, eta etsigarria ere bai, hilabete gutxi lehenago nik debozioz laztantzen nuen bekoki hartan orain berorik ez aurkitzea. Nataliek bere kontra besarkatu ninduen eta maitasunezkoak izan zitezkeen baina ulertu ez nituen hitz batzuk esan zizkidan belarrira arnas hotsarekin nahasian. Hilabete pare bat igaro da, baina tarteka, isiltasunak horretarako beta ematen didanean, Natalieren arnas hotsa entzun dezaket, heze eta bero, itsasoaren oihartzuna bezain eder, belarrian.
2009
‎Elias hiltzen denean, hilabetekari batetik deituko diote Martini, hitz batzuk esateko eta argazki hori etorriko zaio burura. Ez du hitz egiteko gogo handirik izango, hala esango dio kazetariari.
‎Errekete batek alkandoraren lepotik heldu zidan, eta burua bere aurpegiaren parera berdindu. Begietara zorrotz begiratu zidan, eta hitz batzuk esan zizkidan oihuka. Aurreko gauean etxeko bebarruan herriko beste bi mutilekin batera egin nuen bileran nik esandakoak ziren; nire ahotik irtendakoak errepikatzen ari zitzaidan hitzez hitz, baina nik euskaraz esandakoak gaztelaniaz gogorarazten zizkidan berak.
‎Santa Maria Jaungoikoaren ama? Bukatu zutenean, Regina hain betea sentitu zen, alde batetik, arestian gertatuarekin, eta hain esker onekoa bagoikideekin, bestetik, non, zutik jarrita, hitz batzuk esatea erabaki baitzuen, emozioarekin ahotsa behin baino gehiagotan eten bazitzaion ere:
‎Santa Maria Jaungoikoaren ama... Bukatu zutenean, Regina hain betea sentitu zen, alde batetik, arestian gertatuarekin, eta hain esker onekoa bagoikideekin, bestetik, non, zutik jarrita, hitz batzuk esatea erabaki baitzuen, emozioarekin ahotsa behin baino gehiagotan eten bazitzaion ere:
2010
‎Japeka desagertu denetik nire biziraupenaz kezkaturik nago. Orain ez dit ezertarako balio nire lagunarekin erabiltzen nuen portugesak; esaldi batzuk esan ditzaket honezkero uruxari en hizkuntzan, baina tribukideek ez didate hitz egiten, eta zuzentzen dizkidaten begiradak ez dira batere adiskidekorrak. Badirudi neuri leporatzen dizkidatela aspaldi honetako zorigaitzak.
2011
‎Yamileidik ez du, ez, euskaraz egiten, dagoeneko hitz gutxi batzuk esaten ikasi duen arren: gero jinen naiz, gaiaz, lanak amaitutakoan, alegia, gauean.
‎Heriok gaixoari hitz egiten diola iruditu zait, xuxurla batean azken hitz batzuk esan balizkio moduan, eta orduan, agurea bizirik mantentzen duen makinatik txistu ozen bat atera da.
‎Bertako jendeak, andaluzen begietara oraindik basatiak izan arren, bazituzten nahikoa perratxiki patriketan. Hizkuntza arrotz egiten zitzaien, baina Diegok, oraindik ere euskaraz zerbait ulertzen zuenez, eta hitz gutxi batzuk esateko gai ere bazenez, azkar irabazi zuen fama hango jendearen artean. Plazatik plazara zebiltzala haien ospea zabaltzen hasi zen, eta han eman zituen hilabete gutxietan Diegito, el vasco?
‎–Hizkuntza berriek euskarari lekua berreskuratzen lagun deizaiokete?, Berria, Zentzu bertsuan mintzo zaigu Marianne Mithun ere: . Hiztunek nabarmendu ohi dutenez, beste hizkuntza batean hitz egiten dutenean, beste gauza batzuk esaten dituzte eta bestelako gogoetak izaten dituzte?. HHK tailerra, 2.500 hizkuntza galtzear.
‎–Jakina badirela! Nahi duzu batzuk esatea, monsiñore. Nazka eta higuina, zornea eta botagura, suizidioa, heriotza, injustizia, tirania eta uxorizidioa, lapurreta eta bilaukeria, gosetea eta izurrite beltza, goralarri existentziala eta angustia, eromena, melankolia eta desamodioa, ezina eta sunda...
2012
‎Anaia bikiek estu estu elkar besarkatu dute, eta guk guztiok negar egin dugu emozioz lepo hamar hamabi bat minutuz. Alkateak, berriro, egoeraren barea aprobetxatu nahi izan du hitz batzuk esateko, baina jubilatuen ahotsa ozenagoa gertatu da, indartsuagoa:
‎Ikarazko eskualde hartara iritsita, gure doluzko zama zurezko euskarrien gainean ipini ondoren, hilkutxaren tapa artean ireki gabea apur bat zabaldu, eta han etzanda zegoenaren aurpegiari begiratu genion. Anai arreben arteko antz harrigarriak erakarri ninduen aurrena; eta Usherrek, nire pentsamenduak asmatuz edo, hitz batzuk esan zituen marmarka, eta hala jakin nuen bikiak zirela zendua eta bera, eta lotura ia ezin ulertuzkoak izan zituztela beti bien artean. Gure begiradek, nolanahi ere, ez zuten askorik iraun hilarengan, ezin baikenion ikaratu gabe begiratu.
‎Baina oraindik banuen beste zereginik, konturatu bainintzen lurrera bota nuen basatia ez zegoela hilik, kolpeak zorabiatu besterik ez zuela egin, eta bere onera etortzen hasia zela. Hatzaz erakutsi nion nire basatiari ez zegoela hila, eta orduan hitz batzuk esan zizkidan; eta, ulertu ezin izan nituen arren, entzuteko atseginak iruditu zitzaizkidan; hori baitzen, neurea alde batera utzita, hogeita bost urteetan entzuten nuen lehenengo giza ahotsa. Baina orduan ez nuen gogoeta horietarako astirik.
‎Ondoan gorte mutil gazte bat zeukan alde bakoitzean, astingailuak eskuetan zituztela, eta libre zegoela ikusi zutenean, haietako batek poliki ahoan eman zion, eta besteak eskuineko belarrian; orduan, izu ikaratu egin zen, bat batean iratzartzen dutena bezala, eta nireganantz eta inguruan nuen taldearenganantz begiratuz, gure etorrera gogoratu zuen, haren berri emana baitzioten aurrez. Hitz batzuk esan zituen, eta berehala gazte bat nire ondora etorri astingailuarekin eta eskuineko belarrian eman zidan poliki; ahal bezain ongi keinu egin nion, ez nuela tresna haren beharrik adieraziz; horrek, gero jakin nuenez, Maiestateari eta Gorte osoari nire adimenaren oso iritzi kaskarra sortarazi omen zien. Erregeak, sumatu ahal izan nuenez, zenbait galdera egin zidan, eta nekizkien hizkuntza guztietan zuzendu nintzaion ni.
‎Yahooek bazituztela tasun azpimarragarri batzuk esan zidan ugazabak, giza espezieari buruz esan nizkionetan ez zizkidanak aipatzen entzun, edo oso azaletik bestela; animalia haiek, beste abere batzuek bezalaxe, beren emeak komunean zituztela esan zuen, baina gauza batean ezberdin zirela, alegia, yahoo emeak, ernari zegoen bitartean ere, onartu egiten zuela arra eta hauek, elkarren artean bezain basati haserretzen eta borrokatzen zirela emeekin... Bi jokaera hauek hain aberekeria zital handia erakusten zutenez, sekula ez zela beste izaki sentikorrik hartaraino iritsi.
‎Ondorio erabakigarri honen ostean, hitz batzuk esaten uzteko erregutu nien. Erregeari zuzendu nintzaion, eta bi sexuetako hainbat milioi zituen herrialde batetik nentorrela ziurtatu nion Maiestateari, guztiak nire garaierakoak; animaliak, zuhaitzak eta etxeak ere denak proportzioan zeudela eta, beraz, neure burua babesteko eta zer jana aurkitzeko gai nintzela han, Maiestatearen edozein menpekok hemen egin zezakeen bezalaxe; hau erantzun biribila iruditu zitzaidan jakintsu haien argudioetarako.
‎Kapela kendu eta nekazariari agur egin nion burua makurtuz. Belaunikatu, eskuak eta begiak gorantz jaso eta hitz batzuk esan nituen ahal bezain ozenki. Poltsa bat urre atera poltsikotik eta oparitu egin nion apaltasunez.
‎Galdetu zidan ea zerbait bereziki garrantzitsua jakinarazi behar nion; eta harrituta geratu zen zoriona opa niola erantzun eta tankera horretako beste gauza batzuk esan nizkionean.
2013
‎Herrian gehienek uste dute Enrike Mirandak Kubara alde egin zuela, bere garaian aitona Alfonso Mirandak egin zuen bezala. Gutxi batzuk esaten dute Brasilen ezkutatu zela. Beste gutxi batzuk baieztatu egiten dute iturri onetik dakitela señoritoa Venezuelako oihanera joan zela bizitzera.
‎–Pastel batzuk esan didazu. Munduko pastel guztiak gura nituzke, ordea!
‎Hau guztia nahiko esperientzia makurra izan da niretzat. Egia da jende horrek gezurrak bolo bolo botatzen dituela, baina, batzuetan, gezurren artean egia batzuk esaten dituzte. Ez oharkabean; seguru asko, onuraren bat atera nahian edo besteren bati kalte egin nahian egiten dute, baina nire bizitza profesionalean jende gutxi ezagutu dut epaitegi batera norbaiten kontra deklaratzera joan dena arrazoiren bat tartean egon gabe.
‎Horren aipamena egitean negarrari eman zion, eta zenbait minututan ezin izan zuen berbarik egin. Darcyk, ezjakinaren larriduran, bere kezka adierazteko hitz lauso batzuk esan, eta Elizabethi gupidaz eta isilik begiratzea besterik ezin izan zuen egin. Azkenean Elizabethek hitz egin zuen berriro.
‎–Pastel batzuk esan didazu. Munduko pastel guztiak gura nituzke, ordea!
2014
‎Bartholomew, bistan zen, irrikaz zegoen idazmahaira itzultzeko, baina antza zakarregia iruditzen zitzaion alde egitea aurretik gizalegezko hitz batzuk esan gabe.
‎Poltsa luzatu dio Iñakik, mutu, despeditzeko ordua iritsi dela iradokiz edo. Hortzik agertu gabe, irri mutu eta apal batez eskertu dio Reginak, eta poltsa hartzean hitz batzuk esan, baxu, belarrira ia:
‎Merkatariak, gizon latza izatez, hitz batzuk esan zituen marmarka «besteen kontuetan muturra sartzen zutenak» erdeinatuz; baina Mikel Strogoffek hain makur begiratu zion, ezen merkatari logaletua beste aldearen kontra jarri eta bidazti gaztea aske utzi zuen bere hurbiltasun gogaikarritik.
‎Husch beguiak, gehiago jakin gabe, biak bertan hiltzeko agindu zuen keinu batez, eta, bi presoen buruak lurrera erortzeko zorian zeudela, Ivan Ogareffek hitz batzuk esan eta gelditu egin zen sablea, haien gainera erori baino lehen.
2015
‎Parisen Euzko Jaurlaritzak zeuzkan ordezkariez gain, Larrauyet jauna, Racing de Paris taldearen aurkako partida antolatu zuena eta Roca jauna, Catalunyako Futbol Federazioko lehendakaria izan ziren bertan, hainbat komunikabidetako kazetariekin batera. Ordezkariei eta kapitainari hitz batzuk esaten utzi, denei bostekoa eman, arnasa sakon hartu, eta Champs Elysées aldera zuzendu ziren berehala. Han, Garaipenaren Arkuaren azpian, lore sorta bat eskaini zioten Gudari Ezezagunaren oroitarriari.
‎Ezetz ba, gizona. Ezin baldin badiogu geure lagunik onenari astakeria batzuk esan. Badakik guk geure artean zer gonbestazino mota erabiltzen dugun.
‎baitzekien. Gaur egun gaztelaniaz hiztegi jasoa eta gramatika zuzena erabiliz mintzatzen da, eta euskaraz hitz bakanen batzuk esaten ditu. Harro azaldu dit semeak zeinen ondo egiten duen euskaraz.
‎Ez bagenitu hitz batzuk esan.
2016
‎Hau ez da film bat, esan dit?. Eta gauzak ez dira une batetik bestera aldatzen norbaitek hitz polit batzuk esan dituelako. Zure aitaren eta nire arteko harremanak oso txarrak izan dira azkenaldian, eta gauzak horiek ez dira konpontzen bat batean.
‎Lehen agur hitzak egin zituztenean, gasolindegiko neskak haurra kotxetik atera, eta besoetan hartu zuen. Muxu handi bat eman, eta han aritu zitzaion hari ere bere irribarre zabalarekin hitz batzuk esaten. Gero beso baten gainean jarri, eta gora eta behera ibili zuen.
‎–Azken egunean ere orduak sartzen? , esan dio, bart zaintzaileari agur esateko protokoloarekin bete arren, berriz hari hitz batzuk esan beharrak batere graziarik egingo ez balio bezala.
‎Astean zehar Txomin Iturberi buruz gauza asko eta oso desberdinak entzuteko aukera izan dugu. Batzuren ustez, terrorista bat hil zaigu; beste batzuk esan dutenez, Francoren garaian gudari, euskaltzale eta abertzale jatorra izan arren, orain engainaturik eta bide okerretik zihoan gizona joan zaigu. Txomin hil ondoren ETArekin negoziatzeko azken aukera galdu dela diotenak ere ba dira.
‎Aldabaldetreku eta Rekalde behin eta berriz sartu ziren igorpenen gai horretan. IAEAk jarriko zituela arau batzuk esan zioten Lopez Mencherori, baina ea posible ote zen enpresek arau horiek beteko zituztela ziurtatzea.
‎Trena geltokira sartzean, emakumea, jarlekutik altxatuta, gizonari eskua jarri sorbaldan eta musu eman dio masailean, ezpainen ertzaren parean, ahopean agur hitz batzuk esanez:
‎Polizia dela esatekotan izan da Gorospe, gizonak ikaratua ematen baitu, baina nahiago izan du txerazko berba batzuk esanda lasaitzea:
‎Makinaz idazten aritu denak eginkizuna bukatutzat eman duela dirudi, eskuak belaun gainetan utzita; sarjentua zutik jarri da, Alsina ere altxatu eta zezelka hasi da, agurtzeko modu egokia zein den zalantzan: esker hitz batzuk esan, eskua eman, baina atera bidean doala gelditu egin du sarjentuaren ahotsak,. Itxaron pixka batean?.
‎Inongo geralekutan ez zela geldituko esan zion Josebari, itxuraz urduri jarri gabe, eta zuzenean joango zela ospitale zonaraino. Ezker eskuaz aldamenean zeukan mikrofono bat hartu eta Josebak ulertu ez zituen hitz azkar batzuk esan zituen. Udaltzaintzari buruzko zerbait agian.
‎Gizon beltz handia bere senera itzuli zen. Josebak ulertu ez zizkion hitz batzuk esan zizkion emakumeari. Ospitaleetarantz zihoan aldapa hasi zen igotzen autobusa.
‎«Katalunian, adibidez, neurrizkotzat hartu izan dira orain arteko erabakiak. Baina badira Espainiako Auzitegi Gorenaren epai batzuk esaten dutenak momentu honetan katalana ez dagoela horren zokoratua. Mugak hor ikusten dira».
‎– Jokoaren une batzuetan hitz jakin batzuk esatea (UNO jokoan bezala) zigortua ez izateko.
2017
‎guztiz eta arratsaldez. . Ez genuen xehetasunetan sartu nahi, baina azaldu behar genuen zer egingo genuen, gauza zehatz batzuk esanda. Beraz, zein hitz erabili?
‎Edo hobeto esan Myrak esaten ziona entzuten. Gehienez ere Rose «nik uste...», «ez da egia izango» eta horrelako batzuk esatera heldu zen. Azkenik honela esan zion.
‎Ken hurrengo goizean azaldu zen gosaltzeko orduan gaixo itxuraz, zuri zuri eta porrot eginda. Eta hain leher eginda egonik ere Myrarekin zurikeriatan aritzeko eta Lennieri hitz goxo batzuk esateko adina adore gelditzen zitzaion. Myrak, noski, espezial tratatu zuen.
‎Bestalde, etzi arratsaldean lagunarteko mahai inguru txiki bat izango da Institutuan, mende honetako nobelagintzari buruz. Pentsatu dugu beharbada hitz batzuk esango zenituela eztabaidari hasiera emateko eta gero galdera batzuei erantzun.
‎Ni herrikoa naiz, eta erakarri egiten nau honek. Orain urte batzuk esan izan balidate ez nuen sinetsiko gazta egiten arituko nintzenik, baina orain esan dezaket benetan gustatzen zaidan zerbaitetan egiten dudala lan. Ez zait inporta gazta egiten orduak eta orduak pasatzea.
‎Ez zeukan zertan dena berak egin; konfiantzako norbaiten esku utz zitzakeela lan batzuk esana zion kapitainak.
‎maistra tonurik barik gauza batzuk esaten, eta, modu naturalean
2018
‎Ezkontza ere kontratu baten bitartez hasten da, eta feministak izugarri arduratu dira kontratu horretaz, baina, gehien gehienetan, ez ikusi egin zaie haien idazkiei eta jardunei, baita kontratuaren teoriaren eta enplegu kontratuaren kritika sozialista gehienetan ere, nahiz eta pentsatzekoa zen sozialistek interes handia izango zutela arrazoibide feministetan. (Bestelakorik zehazten dudanean salbu, modu zabalean erabiliko dut sozialista terminoa, marxistak, sozialdemokratak, anarkistak eta beste batzuk izendatzeko.) Ezkontza eta enplegu kontratuak ez ezik, prostitutaren eta bezeroaren arteko kontratua ere aztertuko dut, eta hitz batzuk esango ditut esklabo kontratuaren gainean ere (edo, zehatzago esanda, esklabo zibilaren kontratu izenekoaren gainean, 3 atalean azalduko dudan bezala). 7 atalaren bukaeran, bestalde, kontratuaren aldaera berriago bati erreparatuko diot:
‎esanda, gizona senar bilakatzen da, eta emakumea, emazte. Gizon eta emakume ezkongabeak, hitz jakin batzuk esanez, bikote ezkondu bihurtzen dira. Nolanahi ere, ezkontza oraindik baliorik gabe gera daiteke ez bada beste ekintza bat gauzatzen:
‎Kontratu sexualaren istorioak agerian uzten du zergatik sinatzea edo, are, hitz batzuk esatea ez den nahikoa ezkontza bat baliozkoa izan dadin. Behar beharrezkoa den ekintza, kontratua benetan ixten duena, (modu esanguratsuan) sexu jardun esaten zaion hori da.
‎Fitzhughek esklabotza defendatu zuen kapitalismoaren gainetik, kapitalismoaren eta kontratuaren aurreko ordena patriarkal zaharraren alde eginez. Baina izan ziren esklabotzaren beste aldeztaile ez hain ezagun batzuk esaten zutenak ugazabaren eta esklaboaren artean egindako kontratu bat zegoela esklabotzaren oinarrian (alegia, Hegoalde Zaharrekoaren gisako esklabotzan). Argudio horren bidez, mundu zibil berrian sar zitekeen esklabotza.
‎izan behar lukete, generoari dagokionez?. Liburu honen azken atalean, hitz batzuk esango ditut gaur egun hainbeste erabiltzen den genero terminologia horretaz. Izan ere, erantzun hori emanez gero, onartzen da norbanakoak bereizi egin daitezkeela sexuaren arabera banatutako gorputzetatik.
‎Jatorrizko kontratuaren istorioak patriarkatu modernoaren jatorriaren historia aieruzko baten berri ematen du. Kontratu sexualaren istorio galdua argitara atera aurretik, ordea, hitz batzuk esan beharra dago patriarkatuaz. Termino polemikoa da oso, eta eztabaida garratza dago haren esanahiaren inguruan.
‎Oroitzen naiz gure desadostasunak denbora bat iraun zuela, eta, apika kaleraturiko neskameen afera berri samarra izaki oraindik, ez nion nahi bezain gogor kontra egin Kenton andereñoari. Nolanahi ere, azkenean amore eman nuen; ez, ordea, aurretik hitz batzuk esan gabe:
‎Gero, elkarri kortesiazko hitz batzuk esanda abiatu gara bide estu batean gora, zuhaitz garaien artean, eta, ondoren, galdezka hasi zait ea zer moduz lo egin ote dudan taylortarrenean eta halako kontuak. Harik eta bat batean zera esan duen arte:
‎Bera bezala enpresa zientziak ari zen ikasten, karrera amaitzen zehatzago esanda; hain zuzen ere, fakultatean, azken maila egiten ari zirenek kurtso amaierako bidaiarako dirua biltzeko antolatutako festa batean ezagutu zuten elkar. Trago batzuk edan, txorakeria batzuk esan, eta telefonoak trukatu zituzten.
‎Urte haietan, Mendizorrotzan edo Casillan ateratzen nintzen Dolores Ibarrurirekin eta Manuel Irujorekin Estatutuaren aldeko mitin batean, milaka lagunen aurrera, mikrofonoa hartu eta hitzaldi sutsu bat inprobisatzen nuen? Gaur egun, bazkari batean hitz batzuk esateko eskatu, eta askoz deserosoagoa gertatzen zait hura baino. Bizitzan badira aldiak edozeri aurre egiteko gai zarenak.
‎Hortaz, estatutuaren konpromisoa oso ondo dago, baina? eta hor hasi ziren batzuk esaten: hau intrantsigentea da; intrantsigentziak kasu honetan esan nahi du ez zuela egiten haiek nahi zutena.
2019
‎Jonen amak hitz batzuk esan zituen amaieran.
‎Eskua sutan jarriko zuen neskak beste hitz batzuk esan zituela. Baina ez zion garrantzirik eman?
‎Baina tira, eman diezaiogun ongietorria! Asier, hitz batzuk esan nahi?
‎Hala ere, niri ez badidate galdetzen, nik ez dut esaten, ez dut beharrik ikusten. Hori bai, enteratzen badira, ba noski, ez dut ezer ezkutatzeko, eta gainera, batzuetan gauza batzuk esan behar dira besteek zenbait gauza behintzat ulertzeko?.
‎bere haragizko posibilitateak sakrifikatzeko eskatzen dionean emakumeari, agerian uzten ari da gizasemeen kode moralaren hipokrisia. ...oriek; oro har, herabeegia izaten da gizonen fede txarraren kontra deliberatuki altxatzeko; nahiz eta pentsatu bidegabekeria baten biktima dela eta kriminaltzat jotzen dutela hala izan gabe, zikindua sentitzen da, umiliatua; berak hezurmamitzen du bere baitan, figura konkretu eta immediato batean, gizonaren hobena; gizonak du hoben egiten, baina gainetik kendu eta emakumearen bizkar uzten du; hitz batzuk esan besterik ez du egiten, erreguzko tonuan, mehatxuzkoan, arrazoizkoan, haserrezkoan, eta segituan ahazten ditu; emakumearentzat, ordea, mina eta odola dakartzate hitz horiek. Batzuetan, gizonak ez du ezer esaten, alde egin besterik ez, baina haren isiltasunak eta ihesak are nabarmenkiago gezurtatzen dute gizonek ezarririko kode moral guztia.
‎Txanbelan handia eta Bohemiako kantzilerra enperadorearengana inguratu ziren, lasaitu nahian. Fraide jakintsuak gutuna jaitsi, enbaxadoreari begiratu eta hitz batzuk esan zizkion.
‎Dena bizkortu da orduan: makilari estu helduta hitz batzuk esan ditu Hodeik marmarka, eta euren buruen gainetik itzal bat zabaltzen sentitu dute Aizek eta Leixurik. Izara beltz moduko batek ezkutatu du ibai biek bat egiten duten eremua.
‎Multzo hori aktibatzeak sekulako indar biderkatzailea eta motibatzailea du beste langile eta pertsonen artean. Osakidetzan erdaraz emandako hitzaldi batean baino gehiagotan gertatu zait bukatu eta entzuleetakoren bat gerturatzea hitz batzuk esatera, eta aldendu orduko haren kideren bat hurbiltzea harrituta galdetuz: –Baina, horrek euskaraz egin dizu?
‎Apaizak hitz batzuk esan eta hilkutxa ur bedeinkatuz ihinztatu ondoren, ehorzleek hilobiko zuloan sartu zuten hilkutxa, eta hilarria haren gainean jarriz burutu zuten lur ematea.
2020
‎Bazekien bere txanda zela. Eztarria garbitzeko egin ohi dituen hots batzuk entzun nituen eta duda mudazko hitz batzuk esan zituen gero, nondik hasi ez baleki bezala, eta mahai inguru bat aipatu zuen jarraian, literaturari buruzko eztabaida bat, zeinetan Agirrezabal delako horrek ez zuen ahorik zabaldu, ahoa zabaldu eta hitz egiten hasiko zela zirudien bakoitzean beste batek jaten baitzion hitza, eta berak jarraitzen zuen behatza altxatuta, ez omen zuen besoa altxatzen, behatz lotsati bat baizik, eta halako batea... despistearen apologia gisako bat egin omen zuen, sortzaileak despistea ezinbestekoa duela frogatu nahi balu bezala, eta zientzialari eta idazle handi despistatuen kasuak aipatu omen zituen, Pasteur-ena esate baterako, bere ezkontzara joatea ahaztu baitzitzaion eta gonbidatuek etorri behar izan baitzuten bila.
‎Amaitzeko, desagerketa gauzatzeko moduari buruzko hitz batzuk esaten ausartzen dira:
‎Batzuek, eroritako mendizaleari behar zen bezalako omenaldia egiteko, gailurrera igo nahi baitzuten. Hitz batzuk esan eta loreak uzteko behinik behin. Bale besteek, kale ez zen bitartean.
‎Eta komeria handirik gabe igaro genituen bai tximinia eta baita gailurraren aurreko korridorea ere. Tontorrean hunkidurazko hitz batzuk esan, loreak eskaini eta, Maitenaren baimenaz Koldoren errauts batzuk jaurtiki ostean, atzerako bidea egin genuen.
2021
‎Izan dezagun egia batzuk esateko adorea.
‎Hizkuntza bakoitzak gauza batzuk esateko" bere modua" duela esango zenuke?
‎ez ditudan hitz gutxi batzuk esanda.
‎Bill Whitesidek begirada azkar bat eman Mollyri eta bere behietara itzuli zen berehala. Denbora asko kosta zitzaion maistrari hitz batzuk esateko kemena biltzea. Mutil handi inozo bat zen, ez aitaren orekarik ez amaren umorerik ez zuena.
‎oso neskatila txikia zen, txirikorda beltzak zeuzkan, txori gorriek loturik. Polizia bat gerturatu zitzaien, Hélènek entzuten ez zituen hitz batzuk esan zizkien.
‎Eta neu naiz hemen dagoena. Gela argitsuan, gizon batek hitz batzuk esan ditu; begitartea eta izena dituen gizon batek mundu guztiaren izeneko zenbait hitz esan ditu. Ni naiz gizona, berriz.
‎Ezin dut zure alde ezer egin, nire alde ezer egin. Ez du guregan pentsatu, hitz batzuk esaten zituen, keinuak egin; hil zaitu, ene maitea. Zu ostera ere hiltzen utziko diot?
2022
‎Disgustu hark oso jota utzi zion garuna... Azken egunotan hitz batzuk esaten hasi da, baina inolako koherentziarik gabe –adierazi du, ahotsean indarrik gabe.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia