Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 31

2015
‎Oi Jainko handia!, badirudi ni bezalako kreatura kaskar batek dar dar egiten duela, ulertzea merezi dudanetik hain urrun den gauzaz aritzean. Eta egia da nahasmen handian sartua egon naizela, egoitza hau hitz gutxi batzuk esanik amaitzea ez ote den hoberena pentsatuz; izan ere, nik esperientziaz dakidala usteko dute, eta lotsari handi handia sentitzen dut, neure burua, nor naizen, ezagutuz, gauza ikaragarria baita. Bestalde, tentaldi eta ahuleziatzat izan dut [isilik geratzea], zuek horrelako iritziak botatzen aritu arren.
‎Haietako batzuk esango ditut: 11 kapituluan, 6 Egoitzetako azkenekoan.
‎1 Otoitz honen ondorioak asko dira: haietako batzuk esango ditut, eta lehenik, ia beti honen aurretik hasten den beste otoitz era bat, eta beste leku batzuetan honetaz hitz egin dudalako, gutxi esango dut. Bildutasun bat, hau ere naturaz gaindikoa delakoan nago, izan ere, ez da ilunpean egotea ez begiak itxita, ezta ez datza kanpoko ezertan ere, begiak ixtea eta bakardadearen desira, nahi gabe gertatzen direlako; eta artifiziorik gabe, esandako otoitzerako eraikina landuz doala dirudi; izan ere, zentzumen hauek eta kanpoko gauzek ahalmena galduz doazela dirudi, arimak galdua zuen berea berreskura dezan.
‎Bat egiteari dagokionez, uste dut ez dudala gehiago esaten jakingo; baina Jainkoak mesede hauek egiten dizkion arima prestatzen denean, Jaunak haiengan egiten duenaz gauza asko dago esateko. Gauza batzuk esango ditut eta nola geratzen den arima ere bai. Hobeki aditzera emateko, konparazio batez baliatu nahi dut; ongi dator horretarako eta baita, Jaunak burutzen duen egintza honetan guk zer eginik ez badugu ere, Jaunak mesede hau egin diezagun geure burua prestatuz, asko egin dezakegula ikus dezagun ere.
‎15 Barruko beste oinaze batzuk esanez joango gara egoitza honetan, otoitzen eta Jaunaren mesedeen arteko aldeak mintzagai hartuz; halako batzuek, sufrimenduari dagokionez, gorputza nola uzten duten ikusita nabari denez, esandakoak baino latzagoak izan arren, ez dute oinaze izena merezi eta ez da bidezko ere izen hori eman diezaiegun, Jaunaren mesede handi handiak direlako, eta haien erdian arimak halaxe direla ulertzen du eta berak inola ere merezi gabeak direla. Min handi hau dator zazpigarren egoitzan sartzeko, beste min askorekin batera; haietako batzuk esango ditut, guztiak esatea ezinezkoa izango baita; ezta ez dago azaltzerik nolakoak diren ere, esandakoen jatorritik ez baina askoz ere goragotik datozelako; eta haietaz, jatorri apalagokoak izan arren, esan dudana baino gehiago agertzerik izan ez badut, gutxiago izango dut beste hauetaz. Jaunak eman beza guztirako laguntza bere Semearen irabaziengatik, amen.
‎15 Santu aintzatsu hau gehiagotan ere ikusi dut, eta gauza batzuk esan dizkit eta bere Ordenaren alde egiten dudan otoitza eskertu eta Jaunari gomendatuko ninduela hitzeman dit. Ez dut zehazten zein Ordena diren, gainerakoak mindu ez daitezen (Jaunak jakin dadila nahi baldin badu, jarriko ditu agerian).
‎9 Hau eta beste gauza batzuk esatea gertatu zait, lehenik infernuan nuen tokia biguntzat joz, nik merezi nuenerako. Maitasuna, ordea, batzuetan bere onetik hain irtenda ibiltzen da, non ez baitut neure burua sentitzen, baina kexu hauek neure kontzientzia osoaz agertzen ditut, eta guztia eramaten du Jaunak.
‎Poz pozik hil zen eta erbeste honetatik irteteko gogoaz zen. Gerora agertu izan zait batzuetan aintza handi handitan eta gauza batzuk esan zizkidan. Hain otoitz handia zeukalarik, hil zenean, ahulezia handiaz saihestu nahi eta ezin zuen, liluramendu handiak zituelako.
‎Behin eginkizun latza izan zuen, eta oso pertsegitua izan zen, eta nahigabe handitan ikusi zuen bere burua. Behin, ni meza entzuten ari nintzela, Ostia jasotzen zuenean Kristo gurutzean ikusi nuen; hura kontsolatzeko hitz batzuk esateko ziostan, eta beste batzuk, etortzeko zenaren aurrean erne egon zedin eta beragatik sufritu zuena aurrean jarriz, eta presta zedila sufritzeko. Honek kontsolamendu eta adore handia eman zizkion, eta gero Jaunak esan zidanez gertatu zen guztia.
‎16 Gau batean otoitzean ari nintzela, Jauna hitz batzuk esaten hasi zitzaidan, haien bidez zein txarra izan zen nire bizitza oroimenera ekarriz; guztiz nahasirik eta nahigabeturik utzi ninduten hitz haiek; izan ere, hain zorrotz ez badoaz ere, desegiteko modukosentipen eta pena sortzen dute, eta honelako hitz batez geure burua ezagutzean aurrerapen handiagoa sumatzen da egun askotan geure ezereza gogoan dugula jardunda baino, berarekin zizelkatua daka... Aurrean jarri zizkidan nik hainbeste huskeriaz izan nituen nahiak, eta esan zidan gauza handitzat izan nezala borondatea Beragan ezarri nahi izatea eta Berak onartzea, nirea bezala hain gaizki erabilia izan zen borondatea.
‎26 Hilen ikuskariez hitz egiten hasi naizenez gero, oraingoan, gauza batzuk esan nahi ditut Jaunak ikustea nahi izan duen arima batzuen kasuez. Gauza gutxi esango ditut, laburtzearren eta ez delako beharrezkoa, hau da, ez delako inolako onurarako.
‎Esan zidan hemen ikusiko nuela Ordena erlijiosoak fundatu zituzten santuek igaro zutena; nik pentsa nezakeena baino jazarpen handiagoa nuela oraindik pasatzeko; guk ez emateko haiei garrantzirik. Nire lagunari esan niezaion gauza batzuk esan zizkidan; eta ni gehien harritzen ninduena zen eraman behar izan genuenaz kontsolaturik geratzen ginela eta etortzekoak ziren guztiak eramateko kemenaz. Eta, izan ere, otoitz jende eta guzti, ia ez zen inor toki honetan gure aurka ez zegoenik eta gure asmoa zorakeria handi handitzat ez zuenik.
‎otoiztegi batean nengoela, gau txanda bat errezatu ondoren eta, haren amaieran datozen eta geure errezo liburuan ditugun? debozio handiko otoitz batzuk esaten ari nintzela, liburuaren gainean jarri zitzaidan otoitza buka ez nezan. Nik aitaren egin nuen, eta joan egin zen.
‎Honezkero igartzen da hau. Ikuskari handiak izan ditut, eta Jaunak harrigarrizko gauza batzuk esan dizkit honetaz eta aipatu dudan Jesusen Lagundiko errektoreaz, eta baita san Domingoren Ordenako beste bi erlijiosoez ere, bereziki haietako batez, Jaunak egintzen bidez aditzera eman baitu nik haren aurrerapenaz entzuna nuena. Baina orain ahotan darabildan honetaz asko izan dira.
‎Erabaki honetan sendo nengoela, aita komisario apostolikoak agindu zidan (orain frai Jeronimo Gracián maisua da kargu hori duena) amai nintzala fundazioak. Nik asti gutxi nuela eta gogora etorri zitzaizkidan beste gauza batzuk esanik, obeditzeko kaskarra naizenez gero, esan nion asko nekatzen nintzelako eta horrez gainera beste gauza batzuk nituelako?; hala ere, agindu zidan, apurka apurka edo ahal nuen bezala amai nintzala.
‎5 Ez dut kontatzen miraritzat, beste gauza batzuk esan banitzake ere; ahizpa hauek zuten fedeagatik, honela, diodan bezala, gertatzen delako kontatzen dut, eta nire lehenbiziko asmoa ez delako monasterio hauetako mojak goratzea; baina Jaunaren ontasunagatik, orain arte guztiak horrelaxe doaz. Eta gauza hauei eta beste askori buruz idazteak luze joko luke, baina ez litzateke probetxurik gabea; izan ere, batzuetan, haiek imitatzera datozenei gogoa berotzen zaie.
‎15 Monasterio hauetako ahizpa batzuen berariazko gauza batzuk esaten hasi nintzen, hau irakurtzen dutenerako orain diren hauek ez direla biziko uste izanik, eta gero etor daitezenek hain hasiera onen lorratzean aurrera egiteko bihotza izan dezaten. Geroago iruditu zait, hobeki eta zehazkiago eta nik izan dudan beldurrik gabe esango duenik izango dela, ni horretan tarteko naizela irudituko zaiela etortzen baitzait burura; eta horrela, alde batera utzi ditut hainbat gauza, ikusi dituztenek eta haien berri dakitenek, ezinbestean, miragarritzat izango dituztenak, naturaz gaindikoak direlako; hauetakorik eta Jaunak haien otoitzen bidez egiten zituela argi ikusi den haietakorik ez dut esan nahi izan bat ere.
‎Batzuetan aukera ona zen horretarako, nire urteekin eta nitaz zenbait gauza entzunik, nolabaiteko esperientzia nuela iruditzen baitzitzaion. Elkarrizketan erabili genituen beste gauza batzuen artean, hauek eta beste batzuk esan zizkidan, idaztekoak ez direnak, askoz ere gehiago luzatuko bainintzateke.
‎Bere ahaide eta lurraldetik guztiz aske dago, eta beti izan du handik urruti joateko gogo bizia, eta horrela ekin eta ekin egiten die nagusiei, baina berak duen obedientzia hain handia izanik, han ere nahiko pozik dago. Eta horregatik beloa hartu zuen, baina inola ere ez zuen nahi korukoa izaterik, belo zuriduna baizik; harik eta nik gauza asko esanez eta agiraka eginez idatzi nion arte, probintzialaren borondatearen aurkakoa nahi zuela eta; ez zela hura gehiago irabazteko eta beste gauza batzuk esaten nizkion, laztasun handiz tratatuz. Eta hauxe da beraren pozik handiena, horrela hitz egitea berari.
‎2 Maisu gradua lortu ondoren, Jesusen Lagundian sartzen saiatu zen, eta haiek emana zioten baietza, baina zerbaitegatik itxaroteko egun batzuk esan zuten. Atsegin orok oinazea ematen ziola esan zidan niri, eta iruditzen zitzaiola ez zela bide ona zerurako.
‎Hau ez da irudizko gauza bat, ziurtasun osokoa baizik eta fintasun hain espirituala, non ez baitago esaterik ere. Gogoratzen ez ditudan hitz batzuk esan zizkidan; mesedea egikeran hitz batzuk izan ziren. Bere ondoan izateak pixka bat iraun zuen.
‎Nik eskatu nion berriro idatz ziezaiola, esanez, bagenuela etxea eta berak nahi zuen dena egiten zela; halako batean amaitzeko. Harentzat gutun irekia bidali zidan, haren eskuetara iritsiz gero, dena alferrik galduko genuela pentsatzeko modukoa; eta horrela, Manso doktoreak, nire aitor entzule eta aholkularia zenak, ez zuen nahi izan gutuna hari ematerik; izan ere, oso kontuz idatzia izan bazen ere, egia batzuk esaten zituen, Artzapezpikuaren izaera kontuan harturik, hura haserre bizian jartzeko aski zirenak; dagoeneko ere haserre zegoen esan zizkion gauza batzuengatik, eta adiskide minak ziren. Eta niri esaten zidan, gure Jaunaren heriotzagatik adiskide egin baziren adiskide ez zirenak, nigatik biak etsai bihurtuko zirela.
‎Borondatea libre zuela ohartu zenean, oso osorik Jainkoagan erabiltzeko erabakia hartu zuen, eta ordura arte isilean gorde bazuen ere, bere ahizparekin tratatzen hasi zen. Hark, umekeria zelakoan, desbideratu egiten zuen eta horretarako gauza batzuk esaten zizkion, esaterako, ezkonduta egonik ongi salba daitekeela. Berak ihardetsi zion ea zergatik utzi zuen bide hori.
‎Honelako beste gauza batzuk eta oso nekagarriak, obedientziaren pean zer sartzen den jakintsu batzuek seinalatu eta neurria ezarri beharra izateraino; izan ere, gauza oso nabarmenak egiten zituzten, beren asmoak salbatuko ez balitu, merezimenduak egiteko baino gehiago galtzeko izango liratekeenak. Eta hau ez zen gertatzen monasterio honetan soilik (hemengoa harira datorkidalako esan dut), baizik eta guztietan hainbeste gauza egonik, ni neu parte ez izatea nahiko nuke, haietako batzuk esateko, Jauna goretsia izan dadin bere mirabeengan.
‎Espiritu Santuaren grazia izan bedi berorrekin. Neure iritziz oso garrantzitsuak diren gauza batzuk esateko astia eta osasuna izan nahi nituzke; hain gaizki nengoenez gero, eta mutila joan zenetik askoz ere gaizkiago lehen baino?, nahiko egingo dut esango dudanaz; eta ni astuna izanik, laburtu nahi badut ere luze joango da. Argi ageri da Gizakundeko etxe honek gaitz handia egiten didala.
‎2 Jakingo du berorren agurgarritasunak, nola frai Migelek eta frai Baltasarrek ezeztatu dituzten esandakoak; frai Migelek zin egiten du, gainera, ez duela berak idazki hartako ezer idatzi, indarrez eta mehatxuz behartu zutela sinatzera baizik. Hau eta beste gauza batzuk esan zituen lekukoekin, eskribauaren eta Sakramentu Santuaren aurrean. Erregea konturatu da guztia zitalkeria izan dela, eta horrela beren buruei kalte baizik ez diete egiten.
‎Ni poztu naiz ez zelako joan; orain oso ongi etorriko da. Ardapillari idatzi diot erregu eginez lor dezala berorren aitatasuna etortzea, eta ergelkeria batzuk esaten dizkiot; gogorik izan ez arren, azken batean egin dira, ez baita gutxiagorako.
‎Jakin nahi dut nola dagoen berorren agurgarritasuna toki horretan fraideekin egon beharrean, hau da, Karmenen egon beharrean, nuntzioak horretan hainbesteko ahalegina eginik, ez baitago arrazoirik hari ezertan nahigaberik emateko, ezta ez baita komeni inondik ere. Nik bene benetan nahi nuke berorrekin hitz egitea, gauza batzuk esatekoak direlako eta ez idaztekoak.
‎Musu emadazu zeure ahoko musuaz, Jaunak bakeak egiteko eta maitasuna agertzeko beste era batzuk baititu. Orain era haietako batzuk esan nahi dizkizuet, ikus dezazuen zein bikaina den eskaera hau eta zer diferentzia dagoen batetik bestera.
‎Barrukoaz, hau da, otoitzaz, ezer esan aurretik, otoitz bidetik ibili nahi dutenentzat beharrekoak diren gauza batzuk esango ditut; hauek hain beharrezkoak dira, non, hauekin, oso kontenplatiboak izan gabe ere, oso aurrera joan baitaitezke Jaunaren zerbitzuan; eta hauek ez badituzte, ezinezkoa da oso kontenplatiboak izatea, eta badirela uste dutenak, oso oker daude. Jaunak eman diezadala laguntza eta irakats diezadala esan behar dudana, beraren aintzarako izan dadin, amen.
‎6 Eta hau andrazkoengan gizonezkoengan baino handiagoa dela uste dut; eta kalte nabariak eragiten dizkio komunitateari; izan ere, hemendik dator guztiek elkar hainbeste ez maitatzea, adiskideari egiten zaion iraina sentitzea, hari zer eman edukitzeko gogoa, hari hitz egiteko astiaren bila aritzea, eta askotan gehiago, maite duela eta behar ez diren beste gauza batzuk esateko, Jainkoa maite duela esateko baino. Bada, adiskidetasun handi hauek gutxitan izaten dira Jainkoa gehiago maitatzen elkarri laguntzeko, bestera baizik:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia