Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 29

2004
‎" Mendian behera abiatuko naiz, eta gero gerokoak", esan nion neure buruari, eta bidatzurrez betetako parajeetaraino jaitsi nintzen. Orduan, bidatzur haietako bati jarraituz, beste bidatzur lodiago bat aurkitu nuen, eta horren hurrena are eta lodiagoa zen beste bat. Azken horren buruan, berriz, bide sendo eta zabala abiatzen zen, herri bateraino zihoana.
2010
‎Pentsaezina zen. Bera Ameriketan bizi zen, baina bere arima Obabako nekazariena bezalakoa zen horretan, antzinako lege bati jarraitzen zion: etxea ez zen auto bat balitz bezala saldu behar.
‎Printzipioz ez da urrutira ailegatuko. Aukeratutako sehaskatxoak trenbide zirkular bati jarraitzen dio eta oso perimetro laburreko buelta dauka, guztira lauzpabost metro.
2011
‎Militarra zen. Juan Karlos Erregearen jagolea, eta argazki gehienetan erregearen inguruan agertzen zen, dela motorra batekin auto luze bati jarraituz, dela zut zutik ate baten ondoan. Eta argazki batean habanar zigarroa ezpainetan zuela agertzen zen, Erregeari animaleko habanar zigarroa pizten.
‎Lehen multzoari dagokionez, errepikatu behar da beti dagoela inprobisazioa Achiaryren kantaeran, baita melodia jakin bati jarraitzen dionean ere(" inprobisazioa eta kantua gauza bera dira niretzat"). Baina sailkatu beharrak eraginik gauzak sinplifikatuz, egin ditzakegu bost atal:
‎Hemen ere, Atxagaren" Berandu dabiltza" eta" 37 galdera" rekin gertatutakoa errepikatu egiten da nolabait. Ordorikak, hirugarren diskotik aurrera batez ere, kantu gehienak bere letrekin egiten jarduten duelarik, kantu eredu formal bati jarraitzen dio, bai hitzen esateko eran, baita tratamendu musikalean ere. Lau kantu horiek hausten dute haustekotan joera hori.
‎Lanbidearen aje hutsagatik, eleberri bat idazteko bi modurekin konparatu zuen arazoa: lehena, aldez aurretik finkatutako gidoi bati, pertsonaien karakterizazio jakin bati eta luze hausnartutako egitura bati jarraituz; bigarrena, berriz, testuaren norabidea jazoera batetik bestera joaten utziz, aurreikusita ez zeuden gertaera eta pertsonaiak sortu ahala erantsiz. Nassimen bizi ikuskera bigarren bidetik hurbilago zegoen, ustezko askatasunari lotuta.
2012
‎Orduak ez ziren bereziki motel pasa, eta bereziki bizkor ere ez. Oro har, iduri izan zuen munduak doinu bati jarraitu eta erdibideko konpasean egin nahi zuela jira — au fur et a mesure —, neurri edota konpas hura bere baitako izaki guztiei erantsiz, hala oihaneko tximuei nola aireko txoriei edo ibaiko arrainei; baita, maila nagusiagoan, haizeari, uraren korronteari, hodeiei eta eguzkiari ere.
2013
‎Bizitzak aurrera egin behar du, ez da lege nagusiagorik. Belaunaldi batek beste bati jarraitu behar dio. Gaztearen indiferentzia prozesu horren muina da.
‎Baina, inurrietako bat nabarmentzen zenean, desira bati jarraitu edo azkarrena izatearen zantzuak adierazten zituenean, besteek gaizki hartu, kritikatu eta agurra eta adiskidetasuna ukatzen zizkioten, eta bakar bakarrik uzten zuten.
2015
‎Tajfelek, Berger soziologoaren ideia bati jarraituz, uste zuen gizarteek kategoria errepertorio zabalak dituztela eta kideek paisaia sozial hori objektiboki ezagutu beharra dutela.37 Bide hartatik, behintzat, agertuko ziren teorian egitura sozialak (kategoria hierarkiak eta antolamendua), historizitatea (kategorien bilakaera) eta balio soziokulturalak (kategorien zentzu, eduki eta balioak). Baina bigarren mailan geratu ziren.
‎Zientzia sozialek jokaeretan alderdi bi bereizi ohi dituzte: batetik, sistemaren ikuspegitik, jokaerak egituretako rolen baitan ulertzen dira, gehienbat jokatze ildo jakin bati jarraitzean datzan logika baten arabera; bestetik, ekintzaren ikuspegitik, aktore sozialak badu ekimenik bere oldez jarduteko eta jokatze ildo berriak asmatzeko. Batetik, hortaz, aztura (habit) etaportaera (behaviour) ditugu, bestetik, ekintza (action).
‎Arratsalde hura udaberriko goizalde bortitz bati jarraitzen zitzaion, zaparradekin, haize boladekin, eta hazita zihoazen bide bazterretako erretenak. Tarteka, erretena haziago ibilitako bihurguneetan eta hola, sagar loreak ageri ziren lur gainean, urak haraino herrestan eramanak, eta, harri txintxarrekin batera, kanposantu itxurako parajetxoak osatzen zituzten, guk pasaeran zapaltzen genituenak.
‎Helena Sadoven eta Paulino Uzkudunen arteko enkontru sexual haiek ohikoak bilakatu ziren, betiere antzeko ohitura bati jarraituz: afaldu ondoren boxeolaria bere logelara erretiratu zenean, Tania Skoliskaia abeslariak emeki jotzen zuen pare bat aldiz pugilaren logelako atean, erregutuz bere presentzia soprano errusiarraren logelan.
2017
‎Etsipen oihu bati eutsi nion. Malko garratz bati jarraitu nion, tapizean lehertu zen arte.
‎Sardiniara etorrita, zaila egin zaigu irizpide garbi bati jarraitzea. Han ere, gurean bezala, forma ofiziala askotan zaharragoa eta jatorragoa da herriak erabiltzen duen garatua baino.
‎Santa Claus, Olentzero, Errege Magoak eta bestelakoekin gertatu bezala, qskola eredugarria da, arautzailea eta zigortzailea. Ume eta gazteek eredu jakin bati jarraitu behar diote sarituak izateko; bestela, zigorra dute zain (oraindik okerrago, umeek jarrera txarra izan dutenean ere, opariak eta sariak jaso ohi dituzte guraso eta irakasle hipermoderno askoren aldetik). Ume eta gazteen manipulazioa ez ohi da horren argia, ordea, ikasleek ondo portatu, ikasi eta ondo pasatu baino ez dute egin behar eta; horiexek omen dira beraien ardura bakarrak.
‎Planifikazio burokratiko gordin batek gatibutzan mantentzen ditu irakasleak, goitik esaten baitzaie zer irakatsi behar duten eta zelan, zein liburu jarraitu behar duten eta ze modutan, zenbat denbora erabili behar duten eduki jakin bat emateko eta zein protokolori jarraitu behar dioten arazoren bat suertatzen denean. Aurrezarritako plan bati jarraitu behar diote nahitaez, irakasleak bere bat batekotasuna eta naturaltasuna galdu dezakeelarik, ikasleari etekinik handiena ateratzeko tresnarik gabe gera daitekeelarik. Ondorioz, burokrazia honek testuinguru anputatua eskaintzen duela esan daiteke, eskola dispositibo hiperatrofiatua dela.
2018
‎Ia aldi berean gorpuztuko zen Arrosadia. Oso azkar eraiki zuten plangintza zorrotz bati jarraitu gabe, une hartan zeuden bideak eta errepideak baizik ez zituzten errespetatu. Horrexegatik du labirinto itxura hori, horregatik da horren trinkoa eraikinek eratutako sarea.
‎Zuk, Añes, badakizu zeren atzetik zabiltzan? Lagun bati jarraituz etorri zinela esan zenidan.
‎Izan ere, hiriaren baitan, biztanleak distritu batetik bestera mugitu behar dira, eta hiriaren garapen ekonomikoaren ezaugarrietako bat hiriaren garraio sistema bera da. Eskandinaviar estiloko hiriek egitura ekologiko jakin bati jarraitzen diote: distritu dominantea edo zentrala oinezkoen gunea da; aldirietatik oinezkoen zentro hartara hurbiltzeko, berriz, garraio publikoa baliatzen da:
‎Hartan, Nazaretpurreko Jesuren istorioa kontatzen da: zeruan ibiltari ari zen izar bati jarraituz, munduko lau txokoetatik abiaturik, errege bedera joan zitzaizkiola gurtzera, diamantak, zafiroak, esmeraldak, hamalaugarren gaueko ilargia bezain perla argitsuak egin zizkiotela opari; halaber, nola bentzutu zuen
2019
‎Hortaz, feminismo antikapitalista batek ezinezkoa du Marx alde batera uztea. Izan ere, Stevi Jackson-ek esan bezala," 1980ko hamarkadako lehen urteetara arte, teoria feministaren barruko ikuspuntu nagusiek marxismotik edaten zuten, edo harekiko elkarrizketa bati jarraitzen zioten". 6 Nolanahi ere den, behar beharrezkoa da Marxen kategoriei oinarri berriak jartzea eta" Marxengandik harago" joatea; 7 ez bakarrik Marxen garaitik hona gertatu diren eraldaketa ekonomiko sozialengatik, baita Marxek harreman kapitalistak ulertzeko izan zituen mugengatik ere. Alta, azken mende erdiko gizarte mugimenduek agerian jarri dute muga horien garrantzi politikoa, eta argitara ekarri dituzte hainbat gai sozial Marxen teoriak aintzat hartu ez zituenak edo alde batera utzi zituenak.
‎Antoni Domenech katedradun ohiak idatziriko testu bati jarraituz (Domenech, 2015) berak sozialismoa (zentzu zabalean, hau da, sozialdemokrazia, anarkismoa, laborismoa eta komunismoa barnebilduz) biluztu eta haren haragi errepublikanoak erakusteko erabili zuena, marxismoaren mami errepublikar eta jakobinoa espresuki erakusteko (tradizio sozialistaren barruan kokatzen den marxismoaz bakarrik aritzeko) erabiliko dugu. Egia da bera lau ideiaren inguruan ari dela testuko azalpenetan.
2020
‎San Frantzisko pasealekuan zegoen, Leidor zinearen parean, eta oso leku dotorea zen. Sarreran mojak bizi ziren etxea zegoen, eta aurrerago, bidexka bati jarraituta, jolas patioa zuen. Han, ezkerretara, eraikuntza berri bat zegoen, aurrealde guztia kristalezkoa zuena.
‎Begiratzeko era bestelakoa izan arren, argia bertsua heltzen zitzaidala ziurtatuko nukeen: kasik horia, gupidagabeko eguzkiak kiskaliriko lurrak itzultzen duena, konta ezineko belaunaldiren izerdia jasotzeagatik antzu bilakatu diren eremuen argia, gibeletik aitzina doan denbora hari zuzen bati jarraitzen ez diona, baizik eta eremuen gainean mantso mantso itzulinguruka, orain alde batera orain beste batera igeri dabilen izerdizko eta hotzezko argia.
‎Eromenak metodo bati jarraitzen dionean, ez fidatzea komeni da.
2021
‎Sei izan dira helburu nagusiak historian zehar: ekoizpena edo erreprodukzio soziala (normalean, klase dominatzaileak diseinatutako ideal sozialari jarraiki), eraikuntza pertsonala (ideal kultural moralizatzaile bati jarraituz, Kristo adibiderako), elkarbizitza (adostasunaren ereduari jarraituz, zeinen arabera behekoak men egiten bukatu behar duen), aldatzen ari den munduarekin bat egiteko prestakuntza, lan mundurako prestakuntza (eskulana edo langile jakin batzuk sortzeko, ideal sozioekonomikoari jarraituz) eta, azkenik, zoriontsu izatekoa (zoriontasunaren industriaren eta pedagogiaren menpe, eraiki duten zo... Gu bai zorionekoak, egungo paradigma berriak helburu horiek guztiak bildu nahi baititu batean, antza.
2023
‎Liburutegiaren izaera berezian pentsatu besterik ez dago, egiturak berak liburu baten irudia ekartzen baitu gogora: liburu bakoitzaren kokalekuak eta apalen gaikako antolamenduak logika zehatz bati jarraitzen diote, eta batasun bat iradokitzen dute jakintzei eta haien arteko loturei dagokienez, Aby Warburgen eta haren lagun itzaltsuen ideiei jarraikiz. Liburu jakin baten bila dabilen irakurleak sorpresa hartuko du, antzeko gaiak edo hurbilekoak jorratzen dituzten liburuak aurkituko baititu ondoan.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia