2003
|
|
Monikari, ordea, jakin mina piztu omen zion eta isilik jarraitu omen zuen, isilik jarraitu omen zuten, leihatila banatatik kale esnatu berriei begira, bikote aldendu samartuak joan ohi diren eran. Hiriari itzulia eman eta abiapuntura iritsi zirelarik, Monika izan omen zen keinu lotsati
|
batez
eskuarekin aurrera jarraitzeko agindu zuena, eta hiriaren irteeran zegoen pub baten izena eman zuen, ezezagun batekin ordu batzuk pasatzeko egun argia arriskugarria iruditzen zitzaiolako gehienbat, gauak ezabatu egiten ditu akatsak, barkagarriago egiten ditu hanka sartzeak, ahanzkorrago bihurtzen bekatuak. Idazleak bere ondoan ezpainetan irribarre maltzur bat zuela jarraitzen omen zuen," edana balego bezala" dio Monikak bere adierazpenean.
|
|
Laster ekin zion vendettari, besoa erauzi nahi zidan, bide
|
batez
eskua txirtxildu eta biz  karrezurra desegin, hori dena irribarretsu.
|
2005
|
|
Odol gehiago galtzen dut hilero, eta ez naiz horregatik hiltzen. Hogei bat minutu luzatu da lanean, baina bat batean ekinaren fruitua sentitu du, kolpe
|
batez
esku biak bereizi zaizkionean. Ezer egin aurretik ahuspez geratu da, min eta neke guztia batera pilatu balitzaio bezala.
|
2006
|
|
Gizona isil isilik, ia behatz puntetan, sartu zan hoteleko gelara. Euskaldunara adi, Sheraton hoteleko 415 gela dotorera sartzean arnasea sakon hartu eban eta unetxo
|
batez
eskuan batetik bestera ibili ebazan giltzak, burdinaren hotza hobeto sentitzearren beharbada. Poltsak mahai gainean itxi ebazan eta barruko gelatxo batera jo eban.
|
2007
|
|
–Ken itzak hire esku zikin horiek nire gainetik, boltxebikea! , esan zion, kolpe
|
batez
eskua baztertuz?. Hik ekarri dituk hona!
|
2009
|
|
Mundu honetan perfekziorik ez zegoela ondo nekien arren, bilera perfektua atera zela iruditu zitzaidan: laburra izan zen, egindako lanaren balorazio positiboa egin zuten eta, ederra ustekabekoa, txeke
|
batez
eskura ordaindu zidaten lehen zatia. Dena bukatzean beste hainbeste jasoko duzu, esan zuen aleman tankerako irakasle kankailuak. Bertolt izena zuela esan al zuen?
|
|
Apalak, armairuak, tiraderak? Miatzen ari dela une
|
batez
eskuetan hartuko du hormigoi pusketa, baina orduan ez da ohartzen. Eta zegoen lekuan uzten du begiratu ere egin gabe.
|
2010
|
|
Beste behin ere atzeman zuen lapur bat etxean; hartan, borroka txiki baten ondoren mendean hartu eta lokarri
|
batez
eskuak estekatu zizkion. Gero hura bertan laga eta polizien etxera heldu da lasterka salaketa jartzera.
|
2011
|
|
Lucíak bere aitona eta soldadu alemana agertzen ziren argazkia atera zuen poltsatik. Une
|
batez
esku dardartietan erabili zuen, harekin zer egin ez zekiela. Armentiak argazkia hartu eta, ohea inguratuz, begien aurrean jarri zion gizonari.
|
2012
|
|
–Gure etxe ondoko ezkaratz batean eserita gogoratzen dut, erantzun zuen Maiderrek, kleenex
|
batez
eskuak garbituz?. Lagun baten zain egoten zen, kiroletako poltsa altzoan zuela.
|
2013
|
|
–Bai ederra, koadro hau! , esan zuen Amaiak, momentu
|
batez
esku artean zuten misioa ahaztuta.
|
2014
|
|
Batzuetan badirudi begiaren euskarri den betazala horrenbeste mugituta begia aterako zaidala eta berriro sartu dudala, koilara batekin palanka eginez edo. Istant
|
batez
eskuaz estali dut begia, badaezpada ere, zulotik irtengo den beldurrez.
|
|
Ibaian behera darama ur lasterrak. Istant
|
batez
esku bat astindu du uretatik kanpo, baina desagertu egin da azkenik.
|
|
Belarria oraino osorik, nahiz hori ere odoldurik. Mokanes
|
batez
esku zaurtua bildu, behakoa zehe bat aitzinatu, eta harriarte bat ikusi uste du. Harat gerturatu ahal balitz, beharbada keinuak egin ahal izanen lizkieke gibeleko soldaduei, xerka hel dakizkion.
|
2015
|
|
Bezperako neska gazte hartaz oroitu zen, Jonetaz. Une batez, bai, une
|
batez
esku artean ondo estututa eduki zuen harropurtzil titi puztu hura. Hilketarekin zerikusia zuen, ziur zegoen hortaz.
|
|
Odile Mores jabetu zen Zuazoren aldarteaz, jardunaldiekiko zuen deskonbentzimendua antzeman zuen haren keinuetan. Istant ia hautemanezin
|
batez
eskua paratu zuen Zuazorenaren gainean, honek mahaia hatz muturrez jotzen zerabilen esku gainean. Irribarrea ezpainetan, ondoko aulkian zeukan poltsa hartu eta bi liburu atera zituen.
|
2016
|
|
Lantu jotzailea ate ondoan eserita zegoen harrizko eserleku batean, alde batean asto basta eta brida zituela, noizik behin hartzen zituenak, gero lurrean uzten, haiei begira jartzen, eta burua astintzen zuen. Gero, berriz ere hartu zuen ogi koskorra bere zakutotik, jatera balihoa bezala; une
|
batez
eskuan eduki, gero utzi bere astoaren bridaren ahoko ondoan, egin zuen prestaketari etsipenez begiratu, eta orduan hasperen egin zuen.
|
|
—Asko estimatzen diat, Guiomar esan zion Laurak une
|
batez
eskutik hartuz. Beraz, pentsatu zuen Carlosek, bi aldeetan dago mugimendua.
|
|
– Azkar despeditu duk lehengusua –Uranga trapu
|
batez
eskuak xukatzen ari zen.
|
|
Metalezko diskoak: txindatak larruzko mihixka
|
batez
eskuari lotuak zaizkie. Bata bestearen kontra jotzen dira.
|
2017
|
|
Atea giltzatuta zegoen. Une
|
batez
eskua kisketan eta burua apur bat makurtuta gelditu zen. Gero buelta eman eta geroxeago gizon bat azaldu zenean inon drugstore bat ba ote zegoen zabalik galdetu zion, baina ez zegoen.
|
2018
|
|
Halako batean, tabernariari beste bi whiski eskatzera zihoalarik, une
|
batez
eskua barra gainean askatu eta bertan zeukana ikusi ahal izan nuen, zeharka: tamagotchi bat.
|
|
–Aita musde Arno, krielison; ama Mari Laket, kristilison; Txerrenlarre ponteko, son, son eta son, eta bularra kolpekatu nuen hiru aldiz, bide
|
batez
eskuak ere lehortuz.
|
|
Patrika bilatu du ondoren. Gogoa eman dio tarte
|
batez
eskua bertan goxo uzteko. Lokargarria da oihala ukimenean; zer eskularru diren zenbait patrika.
|
2020
|
|
MARIO: (Boligrafo
|
batez
eskuan idatzi nahi du). Poeta horren izena idazten ari naiz; Dante.
|
|
Orduan neu ere ziztada bizi bat sentitzen hasi naiz belarrian, labana zorrotz batek barrua zulatu balit bezala, eta mugimendu erreflexu
|
batez
eskua belarrira eraman dut. Begiak itxi ditut, eta, minarekin batera, azken egunetan ozenagotzen ari zaizkidan hotsak entzun ditut belarriko zulotik garunerako bidea egiten.
|
|
Bide
|
batez
Eskuak garbitu dituzu?
|
2021
|
|
Boligrafo gorri
|
batez
eskuaren alde honetan idatzi dut telefono zenbakia. Begira.
|
2022
|
|
Geldiro altxatu zuen begirada, zorutik gora Ryšánek jaunaren gaindi, haren belaun zorrotzetan zehar eskuraino, zeina mahaitxoaren txoko batean baitzetzan, larruz estalitako hezurdura baten gisa. Unetxo
|
batez
esku horretan atseden hartu, eta berriz ere gora egin zuen, baraila dilindari eta aurpegi zurbilduraino. Baina, orduan, begirada apartatu zuen, eta ostera ere tentetu zitzaion burua.
|
|
Errubi batez bitxiztaturiko eraztun hark enbarazu egiten zion jotzeko. Mugimendu erreflexu batez bezala, kendu eta Lucileri luzatu zion; hark hartu eta une
|
batez
eskuan eduki zuen; epela zegoen. Leihotik sartzen zen argitasun motelean ispilarazi zuen.
|
|
Askotan, taberna gertu duen parkea aukeratzen dute gurasoek, alferrikakotzat jotzen duten denbora astun hori eramangarriagoa egiten laguntzeko. Beraz, begi
|
batez
eskuan eusten duten zuritoa eta besteaz albokoaren bikotekidea zaintzen duten bitartean, han dabil beren umea, nonbait lurrean eserita, auskalo nondik ateratako mugikor bati begira.
|