Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 1.201

2000
‎Baina erran beharra dut ezen, hatsarrean bederen, haserre ediren nuela osaba Joanikot... hain haserre, non ez baitzion kasurik ere egin eskuan nekarkion presentari: ...zela, lurrean bizpahiru urratserat zegoen makila bat jaso, txakurra baztertu, eta lauzpabortz kolpez akabatu nuen narrastia; eta eskuan hartu, eta osabarenganat egin nuen, disekzioren bat edo egiteko asmotan, zeren osabak atsegin izaiten baitzuen jakitea eta guri erakustea zer nolakoak ziren animaliak barrendik eta zer organo zeuzkaten —hemen bihotza, hor gibela, han giltzurrunak—, lupa bat eskuan.
‎Ene urduritasuna eta ene bihotz herstura, logelan sartu eta anaiaren zain geratu nintzenean, hura noiz oheratuko zain...! Ez nuen puntu hartan, halarik ere, luzaz iguriki behar izan, zeren eta handik gutira itzuli baitzen Mattin, kandela bat eskuan. Eta segidan beztimendak erantzi eta oherat egin zuen, nik lo iduri egiten nuen bitartean...
‎Eta sartu nintzen hariztian, ikusi nuen orbela, hartu nuen hosto bat eskuan, eta hosto eroriaren zainek osatzen zuten hieroglifikoan neure heriotza irakurri nuen... eta orduan, malenkoniak arras hartzen ninduela, denbora ene zainetan barrena igarri nuen, jauziz jauzi eta leizez leize... Baina, segidan, orbela usaindu nuen, bat batean eta bete betean... eta, usainaren haritik, haurtzaroko gertaki hura oroitu nuen, noiz eta orbelaren gainean anaiarekin jostetan ibili bainintzen, biak ohantze haren gainean besarkaturik arrodaka, urrunetik alboka baten notak eta soinuak zetozkigun bitartean, artzainen batek edo joak... eta, kasik oharkabean, orbelaren gainean etzan eta arrodaka hasi nintzen orduan ere... eta, arrodaka nindoala, aldi bateko haurra sentitu nintzen, heriotzaren atzaparretarik urrun.
‎Izan ere, zeruan baduk argi argitsu bat, oraino ere ezjakintasunaren eta inorantziaren hodeiak estalia, baina hago segur ezen argi horrek guztiok argituko gaituela egunen batean, katolikoak eta protestantak, haiek eta gu... —eta, skribatzen ari zen liburuaren orri bat eskuan hartzen zuela, erran zuen—: Zientzia duk argi hori, Joanes!
‎Jauregiko behe solairuko pasabide luzetik nindoan, jostailu bat eskuan —zurezko kanoi tipi hura zen, aitak urte batzuk lehenago erregalatua—, noiz eta egongela tipian marmar batzuk aditu bainituen... Eta, orduan, atearen parean etzan nintzen, paratu nuen belarria ateak eta zolak uzten zuten zirritu edo irekidura hartan doi, eta entzuten hasi nintzen.
‎Eta Bucciok kutxatik atera zituen galtzoinak, eta frai Domenicok, berarekin zeramàn zetazko oihal puska bat eskuan hartu eta erran zuen:
‎Maddalen zen, bai, gure solairuko harroin zurezkoetarik zihoala, harroin batetik bertzerat, begiak harat eta honat beha, isil gordean, kriseilu bat eskuan... Eta aitzina zihoala, aitzina eta aitzina, jaitsi zuen lehen solairutik behekorat zeraman eskailera, eta heldu zen jauregiko gibeleko aterat, zeinak kanporat jotzen baitzuen...
‎Zer kontatu zidan, bada? Kontatu zidan ezen denbora batez Parisko emazteki printzipal baten ohorezko dama izan zela, harik eta haren etxetik jalgi behar izan zuen arte, emazteak egun batean senarrarekin harrapatu zuelako bertze zeregin horietan, eta mehatxatu zuelako eta behartu, haren ondorez, labana luze bat eskuan, Paristik joaiterat, bertze mundurat berant gabe joan nahi ez bazuen bederen; eta nik, nola bainintzen hartan hasi berria, guztia sinetsi nion. Ai, nola izan nintekeen hain sinple eta inozent...!
‎Eta bazirudien, uroski, ezen neure premia haren estaltzeko eta neure gutiziaren betetzeko deus guti falta zitzaidala, zeren eta, guardia buruak saskian zegoen jaka bat eskuan hartzen zuela, erran baitzigun ezen Kristoren manuak eta aginduak zituela berak bizibide eta jokabide... eta, nola haren manuetarik bat zen ezen jantzi beharra zegoela biluzgorri zegoena, hala itzultzen zizkigutela puta haiek edo puten konplizeek beren ihesaldian kanpoan utzi zituzten jantziak, ez geure amoreakatik, deus ere merezi ez genuelako, baina Jainkoaren amoreakatik....
‎Edo auskalo non... Nik, alabaina, etxean nahi nuen, bere ohe gainean, barteko kamiseta laxoa eta kulero ttipiak baizik ez zituela soinean, liburu edo aldizkari bat eskuan eta musika pizturik, egiteko berezirik gabeko arratsalde baten asperduratik salbatuko zuen norbaiten edo zerbaiten esperoan. Hain aldrebeskeria handia zen delako salbatzailea ni neroni izaten ahal nintzela pentsatzea?
‎Bertzera, litekeen litekeena zen Ttipiren heriotzaren albistea oraino haien belarrietara ailegatu ez izana. Ez Charly ez Ximurra imajinatzen ahal nituen egunkari bat eskuetan zutela. Ostatu aunitzetan bezeroen eskura egoten diren horietariko bat hartu, eta kirol orrialdeak eta bukaerako komiki tira bistatu bai Charlyk.
‎Salan sartu nintzen, liburu bat esku artean nuela. Anaiaren jo gailua ere piztu nuen, minutuak minutuei emendatzen ari zitzaidan bakartasunaren zama arindu beharrez.
‎Egundaino ez naiz entxufe bat arrimatzeko gauza izan. Eta orain, zer eta pistola itxurako makina horietariko bat esku artean nuela eginik neure burua. Kristina irri karkailaka itoko zatekeen aditu banindu!
‎Zuzendariari begiratu zion maisuak. Zigarro bat pizteko baimena eskatu, eta pospolo bat eskuetan zuelarik:
‎Gure gizarteetan, eguneroko esperientzian bizimodu onen aniztasuna islatzen dituzten honako adibide hauek aipa ditzakegu: kontenplaziozko bizitzan murgilduta dagoen filosofoak bizimodu onaren ikuskera bat dauka, baina baita ere zerbeza kaxa bat eskura duelarik asteko hainbat egunetan telebista aurrean amaigabeko orduak ematen dituen futbolzale amorratuak; bizimodu on batek irudimen sexual ezberdinen adierazpenak, homosexual izaerakoak barne, errespetatu lituzkeela sostengatzen dute batzuek, beste batzuek, aldiz, bizimodu on bakarra sexuak espezie ugaltzea helburu duena dela sinesten duten bitartean; pertsona batzuen arabera, opera kanta...
‎Xanek hura laburzki despeditu, kalea kruzatu zuen. Masailean ttantta bat sumatu zuen; gero beste bat esku lepoan. Ate azula ireki zuen.
2001
‎TOMAS sukaldetik dator, letxuga zati bat esku batean eta bestean BIZKOR, dituela.
‎LORE fotokopiadoratik dator paper sorta bat eskutan duela.
‎Gure asmoa oso bestelakoa da: ikasleei hizkuntza berria bereganatzenlagundu nahi dien irakasleak tresna erabilgarri bat eskura izatea.
‎samurtu egin duerrealismoa egitea. Nik mundu bati buruzko hizkera mota bat eskura jarri zaidaneaneutsi diot erronka honi3.
‎Ba ez zekiat, erantzun du bere buruarekin ozen hitz eginez eta ondoko ezkaratzean eskusartzen ari den bikote bat izutuz. Zerbait, detektibeek beti izaten dute egiteko garrantzitsuren bat eskuetan, filmetan ikusten da hori.
‎Koadroak zituen gogoan, baina burmuinaren zati bat ondo konturatzen zen beranduegi zela eta ez zela musikarik entzuten eta harrezkero etxean egongo zela Marcos. Aztoratu egin zen Roma, beraz, lurrean gitarra ikusi zuenean eta gitarraren ondoan, belauniko, Marcos, liburu bat eskuetan. Ulises zuen Marcosek eskuetan eta irakurtzen ari zen zein den modurik onena familiako hildakoak gogoratzeko:
‎Merryl Streep, pentsatuko duzu, kikara bat eskuan hartuz.
‎Gero Jaun Bautista etorri zen arroken artetik, harri zapal bat eskuan, eta haren harria askozaz urrunago heldu zen:
‎Goiz batean, ordea, eguzkia irten orduko bete zitzaien bizartegi ohia On Domingori eta bere kideari. Denek gauza bat eskuan: kapela erdi soltea.
‎9 Gaur egun bada edizio bat eskura, Patri Urkizuk paratua. Ikus Joseph Augustin Chaho, Azti begia eta beste izkribu zenbait, Euskal Editoreen Elkartea, Donostia, 1992.
‎Anartean, lurrean ttottotzen ginen, historiako kurtsoak ikasten, badakizu" nos ancêtres les gaulois..." marmaran, ipurdiak karroindatu arte. Nehork alabaina ez zuen sekula gure erako artzainik ikusi, ardika ibilki irratia edo liburu bat eskuan. Auzoek trufa merke zutela eranstekoa dut.
‎Pierranoren seme inutilaren soldadugora ez joateko eskaera, primalerba eta vachaletant dirulaguntzen amoinatzea, prozedura baten jauzarazteko galdea, denak hartzen zituzten botere zerbait zeukatela sentitzen zuten populazio opulantaren hautetsiek. Bizkitartean suprefetaren emaztea bere zokoan zegoen Lovecraften liburu bat eskuetan.
‎aita eta ama, anai arrebak, amatxi xaharra, ilobak, izeba neskazaharra, osaba apeza. Serbitzen ari zen neskato batek zopa beroa utzi zuen mahaiaren gainean, bertzea geldirik gelditu zen, esparrago zuriz beteriko bandeja bat eta maiatzeko zizaz gainez egiten zuen bertze bat esku banatan. Orduantxe hasi behar zuten bazkaltzen.
‎Nahikotasunaz begiratzen didazue ni txiki naizelakoan, eta ez zarete konturatzen nirean usu direla zuen sudurrentzat aspaldi debeku diren urrin gozoak. Nik baratzeko letxugak jaten ditut eta zuek hipermerkatuko lerrokada hits batean zaudete, tetrabrik bat eskuan, zain, eta, etiketa sozialaren gorabehera hutsal batengatik, nitaz errukitzeko kirola praktikatzeko behartuta ikusten duzue zeuen burua. ‘Barbaroa’, ‘basatia’ naiz zuen begietan, edo korromioak jandako erresumina, baina ez zarete konturatzen barne muinetaraino ustelduriko sagar bat baizik ez daukazuela esku artean.
‎Itxura batera denak zeuden; baita Mantxola komisarioa ere. Bera ikusteaz bat eskua masailera eraman eta kokotsa leporaino jaitsiz min imintzioa egin nuen. Julia Pabloren ondoan zegoen, larruzko beroki beltz batez jantzita; biak pega pega eginda.
‎Ez dakit zenbat denbora pasa zen berriz ere begiak ireki nituenerako; baina Mantxola komisarioa bertan zegoen. Ni han egongo ez banintz bezala jokatzen zuen; erabat lanpetuta zirudien eta, etengabean, sartu eta atera egiten zen folio mordo bat eskuan; gorbataren korapiloa guztiz zabalduta zeukan eta mahuka hutsik zebilen.
2002
‎¡ Zorijoneko emon! Au emotian baña, opil bat edo berekatz bat eskura emotia lez dala uste dabe askok. Beraz, buru tatanekuak diralako edo, gauza orretzaz tautik be eztakije.
‎Beste liburu bat eskuetara deusku Labayru Ikastegiak, bere GALBURU sailean. Xose Neira galegoaren" Memorias dun neno labrego" lan atsegina, arean bere Andres Urrutiaren luma puntukariak errazto, aukeran eta gozatsu euskeraldua.
‎Segurtasun tenperaturak bermatu ezin badira, arrisku gutxiagoko elikagaiak erabiltzea gomendatzen da, hala nola entsaladak (pastakoak, arrozezkoak, lekalezkoak), arrautzarik eta arrainik gabe eta ongailua aparte dutela; urdaiazpiko, gazta, fianbre, atun eta barazkizko ogitartekoak; eta fruta freskoa. Oinarrizko higiene arau bat eskuak garbitzea da, edozein jaki edo sukaldeko tresna erabili aurretik. Elikagaiek eragindako toxiinfekzioez gain, digestioa egitea da hondartzan jateko arrisku handiena.
‎Kontuak kontu, aitak bere hitzari eutsi zion eta, hogeita bat urte bete nituenean, zigarro bat eskura luzaturik, hala esan zidan:
‎Zeren, Sergio buruan zuelarik, ikastetxeko beste pasadizo hartaraino egin baitzuen jauzi, Sergiorengana berriro itzultzeko: harekin izan zuèn historia oroitzera zihoanean, ordea, atso andaluza kontsultako atetik irten zen, atzetik medikua zerraiola, paper bat eskuan, non irakurri baitzuen zerrendako hurrengo izena: " Sara Huarte".
‎Furgoiak kuartel barrutik irten zirenean, eta guardiak atetzarra itxi baino lehen, une batez sarrera huts hutsik geratu zen haren aurrean, eta kuartelaren barruko partea ikusi ahal izan zuen. Han barruan emakume batek, etxeko zapatiletan eta fianbrera moduko ontzi bat eskuetan, alderik alde zeharkatu zuen Josu R k bistara zeukan patio zatia. Emakumeak irriño bat eskaini zien ate ondoko guardiei, eta hauek izenez agurtu zuten bera.
‎Josu R k kristalean jo zuen txanpon batez. Han azaldu zen Alejandro, hankak arrastaka, giltza mordo bat eskuan.
‎Central Park bisitatu, Askatasunaren Irudi eder bezain gezurrezkoa miretsi, Dorre Bikietara, Empire State Building izenekoari hiriko eraikinik altuenaren garaikurra kendu zioten eta berriro bisitatuko ez ditugun dorre itzeletara igo, Uptown go saltoki dotoreetan kuxkuxean ibili... Baina batez ere, Village, Chinatown edo Sohoko kaleetan barrena galtzean hartzen nuen nik plazerik handiena, mexikar jatetxeetan burritoak eta tekila dastatuz, edo bigarren eskuko disko dendetan, binilo metak arakatuz eta aspalditik bilatutako harribitxiren bat esku dardaratiez topatzean bihotzaren taupadak nola azkartzen ziren sentituz...
2003
‎Baina... Ba" kitt alperrik dana itxeraittie dio negar malko bat eskuaz kendurik, ezta etor" ko sekula, mille bider damututen bayako be. Orgulloak galazoten dotzo.
‎Asmo eder hori gogoan eta bihotzean, orain esku artean daukan hori gero izango dan edertasunez ikusten dau, eta horrek bizipoza ta indar eragilea emoten deutsoz fededunari. Holantxe artistea bustin zati bat eskuetan, edo ohol zati bat; holantxe ama umetxuaren aurrean, maisua ikaslearen aurrean. Itxaropena eragile da:
‎zahar horren berri izatea interesgarria gerta dakiguke, eta ez ikergai gisa bakarrik, baita maila praktikoagoan ere: tradiziotxo bat eskura izateak, apala izanik ere, erreferentzia bat eskaintzen digu iraganaren gainean euskaraz nola idatzi erabakitzen laguntzeko. Zentzu horretan, badira tradiziotxo hori ikertuz egungo euskaldun historialariontzat baliagarri zaizkigun oharrak egin dituzten artikulu pare bat102 Espero dezagun gure artikuluan aipatu ditugun, historia?
‎Gaur egun, adibidez, arrainak gizentzeko pentsuetan arrain proteinak landare jatorriko proteinekin nola ordezka daitezkeen ikusteko egiten da lan. Azken finean, akuikulturaren helburuetako bat eskura dauden baliabideak gehiegi ez ustiatzea da. «Arrain haztegietako arrainak elikatzeko arrantza egin behar bada, akuikultura ez da jada akuikultura».
‎Denak mozkor ziren, baita Himra ere. Kantatzen ari zen baso bat eskuan, bere ahizpa ilargia xerkatzen ari zen artean. Baina ezagun hartan hodeiek gordetzen zuten.
‎Esate baterako koktel batean edo argazki ofizialen bat egiten ziotenean. Horregatik agertzen zen argazki askotan –egunkarietarako eginikoetan ere bai– gomazko pilota bat eskuan, edo, beste era batera esanda, suge anarkista bat eskuan.
‎Esate baterako koktel batean edo argazki ofizialen bat egiten ziotenean. Horregatik agertzen zen argazki askotan –egunkarietarako eginikoetan ere bai– gomazko pilota bat eskuan, edo, beste era batera esanda, suge anarkista bat eskuan.
‎Matildek efusibidade larregiz hartu zuen Matias, gurutzadetatik bueltan baletor bezala, XI. mendean irten zenetik; eta musika bandaren bat eskura eduki izan balu, pieza bat joaraziko zion Matildek, Matiasi harrera egiteko; eta esan zion gosaltzeko kafesnea zeukala edo txokolatea eta gaileta klase guztiak eta, nahi bazuen, zumoa ere egingo ziola, oso ondo zeudela laranjak, gezurra bazirudien ere, eta ogi zatiak ere bazeudela, zopak egiteko, eta gurina eta margarina eta marmelada eta eztia zenbat nahi eta. Matiasek ez zuen gehiago entzun, Matildek beste bost gauza edo beste zazpi gauza gehiago esan zituen arren.
‎Eta batek daki zer den angiografia bat. Baina hiztegi entziklopediko bat eskuetan hartuta, ezin da esan" batek daki zer den angiografia bat". Hiztegi entziklopediko bat eskuetan hartuta, angiografia da:
‎Baina hiztegi entziklopediko bat eskuetan hartuta, ezin da esan" batek daki zer den angiografia bat". Hiztegi entziklopediko bat eskuetan hartuta, angiografia da: MED. Sistema baskularraren erradiografia.
‎Ni Süskind en Zommer izeneko pertsonaiarekin gogoratzen nintzen, egun osoa Oberneseeko lakuaren bueltan kerarik egin gabe ibilian, Monika ere sosegurik aurkitu ezinik ibiltzen baitzen etxean barrena, sukar antzu eta galgarri baten mendeko, eta tarteka, ordenagailuaren aurrean eseri eta esaldi batzuk idazten hasten zelarik, aise eta jarraian aterako zitzaiola ematen bazuen ere, ez zen horrelakorik gertatzen eta idatzitako lerro apurrak ezabatu ondoren berriro altxatu ohi zen ibiliari ekiteko. Max Frischek bakarrik lasaitzen zuen eta haren nobela bat eskuetan zuela egongelako bere besaulkian esertzen zelarik baretzen zitzaion arnasa, loratzen zitzaion irribarrea, berak hain suharki bilatzen zuena idazle horrengan esanik aurkituko balu bezala.
‎Ez dut bolada horretan adinako ibilirik inoiz egin eta, pitin bat akiturik berriro etxera abiatzen nintzelarik, marinel itsasoan galduak portuko faroari bezala begiratzen nion gure etxearen itzal ilunean Monika lanean ari zen leihoko argiari, eta beharbada niri itxoiten egongo zela pentsatzea gustatzen zitzaidan, nahiz eta banekien bere nobelaren lehen lerroei begira egongo zela. Etxera iritsi eta lapur baten antzera sartzen nintzen eta txintik esan gabe esertzen nintzen egongelako nire besaulkian, libururen bat eskuetan nuela, baina Monikak azkar asko sumatzen ninduen, ikaragarria zen horretan, gai baitzen kafetegi zaratatsuetan mahaietan eserita zeuden bikoteen elkarrizketak jarraitzeko. Etxeko pasilloan barrena sentitzen nuen eta" etorri al zara?" esaten zidan ahots apalez, hain apalez ze ez bainuen jakiten alde egin izanagatik eskerrak emanez edo etorri izanagatik agur gisa esaten zidan hori.
‎Elkarrekin zeudenean neskak mirespen handiz hitz egiten omen zion, eta gizasemeak eroapenez entzuten. Edariren bat eskura zuenean bakarrik suspertzen omen zen pixka bat gizona eta esku librearekin, bere esku luze eta dotorearekin, laztan laburren bat edo beste egiten omen zion aurpegian neskari. Dotorea, lerdena, zaildua omen zegoen, baina inolaz ere ez gizon gordina.
‎Argi loka batzuk mugitzen omen ziren sabaian, eta dantzako pistan bikote bakar bat omen zegoen geldirik zutik, musikaren erritmo belaxkari jaramonik egin gabe, eta barraren kontra bospasei neska, goizeko turnoan lan egiteko edo etorriak, ari omen ziren aldakei eraginez, elkarren artean mintzatuz, profesionaltasun handiz dantzan. Haietako bat eskuetako azazkal luzeak pintatzen ari omen zen, gizaseme lodikote batek igurtzi dorpeak ematen zizkion bitartean. Areto barruan bi pauso eman orduko emakumeak esmokindun gizonarengana itzuli omen ziren, azazkalak margotzen ari zena barne, eta Monikak gizonari gerritik lotsakor heldu ez balio, baten bat lepotik zintzilikatuko omen zitzaion.
‎Nire etxera bisitari datozen apurrek bederen dantza pauso nagi batzuk egin ohi dituzte gehienez, pozik daudela agertzeko edo, loaren aztarnak aurpegian dituztela ohetik altxatzen direnean. Bainuontzia urez betetzen jartzen dute eta, barruko arropa ñimiñoekin jantziak edo erabat biluzik ere bai, ispiluaren aurrean egon ohi dira loaren mamuak edo maitalearenak aurpegian utzitako aztarnak aztertzen, ezpainak kristal hotzaren kontra pintatu edo, pintza bat eskuetan, galdera ikur batek bezala begiak inguratzen dizkieten bekainen marrak borobiltzen, eta tarteka, ordu batzuk lehenago gozatutako uneak ebokatuz edo, dantza geldi baten pauso nagiak edo imintzioak egiten dituzte, gorputza emeki eta malgutasunez mugituz, agertokiren batera atera behar duen aktore urduriaren antzera, aurki takoidun zapatekin zapalduko duten kalea edo mundua bera beren zain ... Nik zeharka eta oharkabean ate zirriztutik begiratu ohi diet, eta horrela, hanka puntetan zutik, ipurmasailak tente dituztela, izaki guztiz arrotz eta urrunak iruditu ohi zaizkit eta lanak ematen dizkit une batzuk lehenago nire altzoan edo besoen artean eduki ditudanik sinesteak, baina jarrera horretan zerbait erakargarria, zerbait emakumezkoa dutela iruditu ohi zait.
‎Arrunki jantzia ibili ohi zen, trajerik gabe, baina uniformaturik zihoala ematen omen zuen, halakoxea baitzen pausajean ere erakusten zuen zeremonia. Intimitatean, ordea, koraza horiek galtzen zituenean, edariren bat eskura zuenean gehienbat edo inoiz emakumeren bat begiko zitzaionean, arras bestelakoa izaten ere ba omen zekien, zorrotza, okurrentea eta umore onekoa. Batzuek maitale gazte bat ere aitortzen diote, baina ez zen inolaz ere guztien ahotan zebilen kontua.
‎Editoreak azalpenak eskatu eta diskrezioa gomendatu zion, baina alferrik izan zen. Nire nobela bat eskuetan zuela, ilunabar batean literatura egiteak ez zirudiela hain zaila esan zidan, azken batean tik batzuk behin eta berriz errepikatu eta istorio batzuk elkarrekin ondo josteak ez zirudiela beste munduko gauza eta istorio horietako batzuk, gainera, bereak zirela eta nire pertsonaiek batzuetan berak esandakoak hitzez hitz errepikatzen zituztela esan zidan. " Nire baitan nobelak ditudala sentitzen dut eta zuk atera egiten dizkidazula", erantsi zuen amorru puntu batekin, nire nobela berria airean astinduz.
‎Horietako askok beren borondatez aukeratu omen zuten kale bazter edo zubi azpietako bizimodua. Bazuen lagun bat Parisko kaleetan hiriko orkestra filarmonikoan bakarlari gisa urte askoan biolina jotakoa eta orain botila husturen bat eskuan astinduz biraoka edo edonorekin liskar bila ibili ohi zena. Bazuen beste bat teologo bezala liburu lodiak idatzia eta orain, pitin bat berotzen zenean, ateismoa predikatzen zuena.
‎Lagun bat eskua luzatzen ari bazaizu, gutxienez begira iezaiozu begietara, begietara begira iezadazu. Barkatu kalterik egin badizut, eta goazen aurrera.
‎Eskolako lanak eginarazten zizkion. Batzuetan ama azaltzen zen logelan, esne katilu bat eskuan, eta" ez ezazu hainbeste ikasi, begiak erreko dituzu-eta!" esaten zion. " Ama gozoagoa da, bai", pentsatu du mutikoak.
‎Hemen nago, Soklatetxo! Jakin dut gela bat deklalatua izan dela eta hala noa, zakua bizkalean eta Peltsialen kalta bat eskuan. Behalbada, gela konsultant izendatuko naute han?
‎Sen atabikoari entzungor eginez, eta nesketako bat eskuarekin haiengana joateko ari zenez, bakar bakarrik utzi ninduten Don Euskaltzaindiak eta Don Kauenek.
‎Leihotik egin du txistu ondoren eta Argos agertu da hezurrak jatera. Zakur alferra, zakur alferrikakoa, hori bai, Ulisesena bezain fidela, pentsatu du Damianek, eta telebistaren parera joan da ondoren kafe katilukada bat eskuetan hartuta. Berdin dio horrek ere, berdin dio telebistak eskaintzen dion dena.
2004
‎Bereizgarri gisa eta itsu itsuan zitara bilduko direnak elkar ezagutu dezaten, larrosa bat eramango dute paparrean edo bihotz formako globo bat eskuetan edo lore sorta bat. Pertsonaiek batzuetan topo egin nahi izango dute eta besteetan ez, hitzordura etorritako ezezagunak sortutako inpresioaren arabera.
‎Antzina, gazte ginelarik, maiz joaten ginen Urde (Gezalako iratxo lagun bat) eta ni sorginen akelarreak ikustera. Eta, behin batean (gazte egon ere ta), Akerbeltzi ipurdian mun egitera joan zen Urde ere, zapatarien ezten bat eskuan hartuta. Eta mun egitean, ipurditik sartu zion eztena Akerbeltzi.
‎Herio ere dantzan ari da Olazaharko etxe aurrean. Erregekoroi bat du buruan, liburu bat eskuan, eta" Ukabilkarien dantza" egiten ari da, burrukarako prestamenak egiten.
‎Mcur czazu gutxi gorabehcra 15 orrialdeko irakurkeia unitate bat ctahorrcn cdukia artikulu. kapitulu edo atalcn baten bukacrari egokitu iczaiozu. Irakurriarkatz bat eskura duzula zurea bada tcstua. bcrtan azpimarratzeko. edo. bcstela.fitxa batean, eta cnuntziatu (edo paragrafo) garrantzitsucnak edo zailenak edobcharrczkoenak hautalu.
‎Osagai horiei gatza eta piperbeltza bota, eta olio txorrotadatxo batez busti. Horretarako, jarri iturri erregogor baten gainean, zapaldu pixka bat eskuekin eta utzi ondo finkatuta. Berotu labea 180 °C an eta sartu iturria, eta estali aluminiozko paperarekin.
‎Powers tenientea agertu zen aurrena, ateratzerakoan baino are aurpegi zapuztuagoarekin. Haren atzean gizon garai beltzaran bat sartu zen, maletatxo bat eskuan. Ile ilun sarria atzeraka orrazturik zeraman gomina ugariz.
‎Oppenheimer arbelera hurbildu zen, luma gorri bat eskuetan. Zenbait zirkulu lodiz nabarmendu zituen lamina zuriko ekuazioetako batzuk.
‎Haren barrearen detonazioak edozein leku zein momentutan ustekabean harrapatu ahal zaituela pentsatu du zerbait gozo jateko gogoarekin sofatik jaiki den gizonak. Txokolate puska bat eskuetan bueltatu da sofara eta zati bat ahoan desegiten sentitu duen bitartean begiak itxi ditu berriro.
‎Eta hara eta hona dabiltzan linternen argiak. Haranera begira geratzeko agindu die arma handi bat eskuetan duen uniformedun batek. Eta autoari bizkarra emanda jarri dira, aurrean duten zulo ilunari begira.
‎Probatu nuen, bada, jertsea, baina amak berehala egin zidan galdera, jertse gorrimin bat eskuan, marrazki deigarri bat zuena eta batere atsegin ez nuena, halaxe oroitzen dut orain bederen:
‎Eta gu bazkaltzen hasi, eta aita handik gutxira etorri zitzaigun, orri bat eskuan eta irri zabala ezpainetan.
‎Eta egun batean amets bat ere izan nuen, ez dakit irudikapen haiek bultzatuta edo telebistan noizbehinka ikusten nituen polizi pelikulen eraginagatik: Bartzelonako auzo gorriko kale bakarti batetik bakar bakarrik nindoala, gezurrezko pistola bat eskuan, mihi pozoiduna agertu zitzaidan, bat batean; eta orduan, pistolarekin mehatxatu, hura ahuspez etzanarazi, oina bizkar gainean jarri eta halaxe esan nion: " Ba al dakik zer den labezomorro higuingarrien sindromea?
‎Baina Montseren aita ez zen fidatzen, eta, nola baitzen gizon bat nahiago zuena txori bat eskuan ezen ez mila hegan, honela esan zion Nobel saridunari:
‎Borreroa ere han zegoen, orri bat eskuan, eta hura irakurtzen hasi zen:
‎Fermin, Harakin, Bazter eta laurak paratu zituzten manifestazio buru ikurrin bat eskuetan. Poz ametsetan bezala murgildu zen kale nagusian barna, Amnistia Osoa oihuka.
‎Hurbiltzen ari zela, Jexus Mari ikusi zuen Carlosen errautsen potoetako bat eskuan. Gora eta behera eragin zion, barnekoa aditu nahi balu bezala.
‎Ematekoa, eta tati... Bularrean kilima batzuk, barre egiteko gogoa, poz arraro bat, argi izpi urdin urre bat eskuan... Abiatu ziren...
2005
‎Batik bat esku pilota jorratu dugu orain arte, baina gainerako espezialitateei ere begiratu gura izan diegu. Euzkitze, berriz ere:
‎Monterrosok zioen posible dela bi aldiz ibai berean bainatzea, baldin eta ibaia nahikoa geldoa bada eta zaldi edo bizikleta bat eskura baduzu. Historia ibai geldoa denez, eta literatura bizikleta edo zaldi hori, aukera baliatzea erabaki nuen:
‎San Ferminetako pankartetan beti azaldu da kritika soziala. Caro Barojak Ihauterietako pasadizo batean kontatzen duenez, Felipe IV.aren agintaldian, herritar bat Errege familiaren tribuna parean geratzen da desfilean doala, eta adar handi bat eskuetan duela esaten dio Erregeari: " Ez esan inoiz, ur honetatik ez dut edango".
‎Vatikanon burulehen bat izatea Elizaren indar handi bat da, katolikoen batasuna egiten baitu. Bainan badira batasuna eta berdintasuna, bat bestearentzat hartzen dituztenak eta horretan da hutsa.211 Ez naiz beti harek erranekin akort, bainan gogoan daukanaren errateko eskubide osoa daukala ez dut dudarik, mikro bat eskutan hartzen duen lehen jinak bezainbat gutienez. Harriturik nago demokraziaz hoin kilika omen diren batzu hasarretzen ikusten ditudalarik, aita sainduak ahoa ideki bezain laster.
‎–Ines, esan zion?, hik buru ona daukan, eta aise ikas dezaken buruz testu hau, eta, denborak horitutako paper bat eskura ematen ziola, erantsi zuen?. Badakin zer garaitakoa den kopia hau?
‎Baina zer jakin dezake zu bezalako pertsona batek gizon emakumeen arteko harremanez? Zuk izan al duzu inoiz mangeratxo bat esku artean. Ez?
‎Egoera horien guztien aurrean, oso lagungarria izan daiteke web sistema bat eskura izatea.
‎Mahaian dituen aginteetan botoitxoa sakatu eta atea automatikoki itxi da sartu berriaren atzean. Honi ere gelan erretzerik ez dagoela gogorarazi behar izan dio, Ducados pakete bat esku artean igarri bezain laster, aginduarekin batera higuina islatu zaiolarik aurpegian, tabako hari begira.
‎Ametsek kableak eta berokia jaso eta gelatik irten dute. Tetsuo bulegoan topatu dute, lasai erretzen, garagardo bat eskuan. Madokak beren asmoak azaldu dizkio.
‎Ez bat ez bi, esandako aldera joan eta papertxoa lotzen saiatu da. Ez da erraza baina, eta zati bat eskuan geratu zaio, apurtuta. Madokak barre egin dio.
‎Itziarrek, aspaldiko eguneroko bat esku artean hartu, eta jadanik gogoratzen ez zuen idatzi hau berrirakurri du:
‎–Piedadek– Eustaquio izan da bisonte bat. Eustaquiok mugitu izan du tren bagoi bat esku batekin. Eta orain zer?
‎Tenek beti izaten zuen libururen bat eskutan; lagunak, aldiz, Sorne izenekoak (baina deitura ahaztu egin zait) La Gaceta del Norte egunkaria irakurtzen zuen.
‎Batetik, orain enpresiak" politika" egin behar ei dauelako. Eta bestetik, ni" ganbaratik nagoala" sinetsita, iskillu bat eskutan komeni ez ei yatalako.
‎Itzuli eta etxeko atarian zegoela ikusi nuen, panty bat eskuetan.
‎Txurroen postura hurbildu ahala, nire burua txuf txuf hasia zen, kafetera zahar baten antzera, emozioak eta burutazioak nahastuz. Ordea, gogoeta ero guztiak izoztuta, fosilduta geratu ziren Kixmiren aita ikusi nuenean, han zutik niri begira, txurro pakete bat esku banatan eta bibotea albo batetik bestera astinduz.
‎Ingurumena Giza Eskubide berritzat aintzatestearren nazioarteko komunitateari zuzendutako proposamena zen batik bat. Ingurumena Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsalean sartzeko gonbidapena egiten zuen, irismen unibertsaleko lanabes juridiko bat eskura izatearren hain justu ere. Proposamen boluntarista hau erabat dator Euskal Autonomia Erkidegoko lehendakari Juan Jose Ibarretxe jaunak 2001eko urtarrilean izenpetu zuen" Euskal Herriko Jasangarritasunerako Konpromisoa" 4 agiriaren ildotik.
‎Baina baserrian dirurik ez zen eta senarrak eskolatzen zirenak gorrotatzen zituen. Adibidez, Frantxuak gaitzeko zafrakoak biltzen zituen, aitak liburu bat eskuetan harrapatzen zuen aldi oroz eta ongarria hedatzera igortzen zuen, zalu. Mutikoak, orduan, errabiaz elge malkarreko iratze eta ote goroztun puloak barreiatzen zituen, madarikatua zela errepikatuz.
‎Bere liburuek apaletan diraute, leitu barik, erran gabe doa: esku bat esku bat da beti, eta errazagoa eta atseginagoa zaigu inori eskutik heltzea, liburuari heltzea baino.
‎Etxeratzean, leiho ondoan topatu nuen ama, negarrez, gutun bat eskuetan zuela.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
bat esku hartu 113 (0,74)
bat esku arte 81 (0,53)
bat esku bat 30 (0,20)
bat esku eduki 30 (0,20)
bat esku ukan 26 (0,17)
bat esku jarri 12 (0,08)
bat esku eman 9 (0,06)
bat esku norat 8 (0,05)
bat esku sartu 8 (0,05)
bat esku ez 7 (0,05)
bat esku altxatu 6 (0,04)
bat esku bakoitz 6 (0,04)
bat esku heldu 6 (0,04)
bat esku agertu 5 (0,03)
bat esku egon 5 (0,03)
bat esku eraman 5 (0,03)
bat esku esku 4 (0,03)
bat esku garbitu 4 (0,03)
bat esku ikusi 4 (0,03)
bat esku itzuli 4 (0,03)
bat esku lehertu 4 (0,03)
bat esku ahur 3 (0,02)
bat esku behar 3 (0,02)
bat esku hurbildu 3 (0,02)
bat esku jan 3 (0,02)
bat esku luzatu 3 (0,02)
bat esku ordaindu 3 (0,02)
bat esku ageri 2 (0,01)
bat esku bakar 2 (0,01)
bat esku bana 2 (0,01)
bat esku buru 2 (0,01)
bat esku ekarri 2 (0,01)
bat esku erosi 2 (0,01)
bat esku eskura 2 (0,01)
bat esku ha 2 (0,01)
bat esku huts 2 (0,01)
bat esku iritsi 2 (0,01)
bat esku joan 2 (0,01)
bat esku kendu 2 (0,01)
bat esku libre 2 (0,01)
bat esku mahai 2 (0,01)
bat esku mundu 2 (0,01)
bat esku planta 2 (0,01)
bat esku pribatu 2 (0,01)
bat esku seinalatu 2 (0,01)
bat esku telefono 2 (0,01)
bat esku utzi 2 (0,01)
bat esku agurka 1 (0,01)
bat esku ahal 1 (0,01)
bat esku altuera 1 (0,01)
bat esku ama 1 (0,01)
bat esku anaia 1 (0,01)
bat esku antzeman 1 (0,01)
bat esku apartatu 1 (0,01)
bat esku apurtu 1 (0,01)
bat esku artean 1 (0,01)
bat esku astindu 1 (0,01)
bat esku atera 1 (0,01)
bat esku azaldu 1 (0,01)
bat esku azazkal 1 (0,01)
bat esku azpi 1 (0,01)
bat esku baizik 1 (0,01)
bat esku batzuk 1 (0,01)
bat esku bazter 1 (0,01)
bat esku begitarte 1 (0,01)
bat esku bera 1 (0,01)
bat esku berberak 1 (0,01)
bat esku bi 1 (0,01)
bat esku bonba 1 (0,01)
bat esku borroka 1 (0,01)
bat esku bueltatu 1 (0,01)
bat esku burutu 1 (0,01)
bat esku dantza 1 (0,01)
bat esku dardarti 1 (0,01)
bat esku egin 1 (0,01)
bat esku erabili 1 (0,01)
bat esku erakutsi 1 (0,01)
bat esku esaldi 1 (0,01)
bat esku esan 1 (0,01)
bat esku eskailera 1 (0,01)
bat esku ezin 1 (0,01)
bat esku falta 1 (0,01)
bat esku gabe 1 (0,01)
bat esku galdu 1 (0,01)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia