Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 24

2001
‎Argi dago. Hemen presoen inguruan aritzen diren eta politika egiten duten talde egituratuez ari naizenean, batez ere talde bati buruz ari naiz, eta badakigu noretaz ari garen. Hori argitu egin behar da.
2002
‎Bost urtetako ibilbidean zera ikusi dute: antzerki produkzioak asko ez bada ere ugaritu egin direla eta batez ere taldeak profesionalagoak direla.
2007
‎Gauzekin legez, pertsonekin ere gerta liteke lotura sinboliko hori, batez ere talde baten ikur bilakatzen denean pertsona jakin bat. Che Guevara, kasurako.
2009
‎Aurten bezalako negu hotzek, gainera, prozesuak biderkatu egin ditzakete, eta ondorioz, osasun kostua handitu. Arnas eritasun hori prebenitzeko arrisku faktoreak minimizatzea, batez ere talde ahulenetan, funtsezkoa da zifrak igotzen ez jarraitzeko. Hona hemen gomendio nagusietako batzuk:
‎Oinarrizko alderdi bat errealitatea kontatzea da, etorkizunean etsipenak saihesteko. Boluntarioek jakin behar dute zer lan egingo dituzten eta zer egoera egon daitezkeen, batez ere talde ahulenekin lan egiten badute, hala nola, gaixoekin edo baztertuekin. Errealitatea kontatu behar da boluntarioak etorkizunean desengainurik har ez dezan Hala ere, esperientziak erakutsi du “eraginkortasuna, neurri handi batean, mezua bidaltzen zaien pertsonen ezaugarrien araberakoa dela”.
‎Oro har, plaza horiek sei lagunentzako lekua duten geletan biltzen dira. Bidaiari lekuaren eta eserlekuen tamaina txikia da, eta hori deserosoa izan daiteke, batez ere taldean bidaiatzen ez denean eta espazioa pertsona ezezagunekin partekatu behar denean. Aukerarik merkeena da eta eserlekuak erosoak dira.
‎eskainiz Jazzaldiari arrazoia eman diola iritzi dio. Animal Collective Jazzaldiaren aurtengo apustuetako bat zen, eta ez zuen espero zen harrera jaso, 600 lagun bakarrik bildu baitziren Kursaaleko auditoriumean eta Micah P. Hinsonen emanaldiek iritzi kontrajarriak sortu zituzten, batez ere taldearenak.
2010
‎Jendeak oraindik musika elektronikoa bakailaoarekin lotzen du, baina uste baino askoz irekiagoa da. Nahiz eta poliki poliki pentsaera hori aldatzen doan, lan hau egiteagatik kritikatuak izango ginela uste genuen, batez ere talde horien aldetik. Baina, azkenean kontrakoa gertatu da; beldur apur bat genuen arren, guztiak pozik gelditu dira.
‎Adituek diotenez, azken 15 urteotan, hainbat ikerketak berretsi egin dituzte beren segurtasuna zalantzan jartzen duten ebidentzia zientifiko ugari, hala nola biberoiak eta elikagaien ontziak. Gainera, nahitaez maila jaitsi behar dela diote, batez ere talde ahulenetan, hala nola jaioberrietan eta emakume haurdunetan. EFSAk ere bere txosten berezia egiten du ahalik eta ekintza onenak egiteko.
2012
‎Hari horretatik tiraka dio Lipusek ezin dela instituzio handien laguntzaren zain egon gauzak egiteko. " Eusko Jaurlaritzak egun daraman politika ikusita, euskal sorkuntzak eta batez ere talde berriek ez daukate ia lekurik. Gabezia horiek osatzeko interesgarria da bestelako proiektu batzuk ere bideratzea, norberaren ahalen neurrira".
‎Elkarrekiko harremanek taldeko kideen portaeran eragiten dute. Marketinaren ikuspegitik, ondorio hori da garrantzitsuena, batez ere taldean eragiteko ahalmenik handiena duten kideak, liderrak alegia, identifika daitezkeenean.
‎Elkarlana, adiskidetasuna eta enpatia dira nagusi. Gatazkak egoki kudeatzea ere garrantzizkoa da, batez ere taldea oso heterogeneoa bada edo tartean kide gatazkatsu batzuk badaude18.
‎Berriro ireki da ehizakiaren kontsumoaren egokitasunari buruzko eztabaida, batez ere talde batzuen artean, eta hura harrapatzeko erabilitako metodoei buruzkoa.
2015
‎Alemaniarrak asaldatu egin zituen gertaerak, izan ere inork ez baitzuen uste izan bahiketa hain gordinki amai zitekeenik. Olaf Merz oso ezaguna zen Alemanian, batez ere talde ekologista erradikalenetan militatzen ibiltzeagatik. Munduari buelta osoa eman zion Ipar Poloan egin zioten argazki batek:
2016
‎Neuri ere epaiketako unerik hunkigarrienak iruditu zaizkit horiek. Bere jarduna bukatu eta isiltzera zihoala ematen zuen, esertzen ere hasi dela esango nuke, baina zutitu egin da berriro, esan beharreko zerbait ahaztu balitzaio bezala, eta, idazlearen gutunak erantzuteaz gainera, etortzen zaizkion bisitak kudeatzen ere laguntzen diola gogoratu du, batez ere taldeko bisitak direnean, institutuetatik etortzen zaizkionak eta Urruzuno sariketako irabazleenak, esate baterako, gazteak leku itxi batean sartzen direnean lainezaz betetzen baitira eta kapaz baitira lan mahai gainetik gauzak lapurtzen hasteko, bidaietatik ekarritako oroigarriak, esate baterako.
‎Bai, batez ere taldeko garaipena izan da. Errealista izan beharra dago, eta, gaur egun, oso zaila da buruz buruko batean Froome gainditzea.
2018
‎Zapore gozoa utzi dit, bai 11 egunek bai aitzineko hilabeteetan egin izan den lanak eta garatu den dinamikak. Aitzineko hilabete horiei begira biziki gustura pasa ditut, anitz lan egin dugu, batez ere talde lana izan da herritarrekin. 6.013 ahobizi eta belarriprest aritu dira Ipar Euskal Herrian eta hori lehen urte batentzat kopuru polita dela uste dut.
‎" Anitz lan egin dugu, batez ere talde lana izan da herritarrekin"
2021
‎Norberaren eta besteen autoestimua eta konfiantza areagotzen ditu. “Norberaren nortasuna eraikitzen laguntzen du, batez ere taldean abesten bada, eta norberaren garrantziaren berri badu talde lanean”, dio Corbalanek. Nola sustatu autoestimua haur txikietan Sormena bultzatzen du.
2022
‎Honela, baieztatu ahal izan dugu testuinguru orokorra baino —Leioa edo Gasteiz—, harreman sare zehatzak direla benetan lagungarri/ oztopatzaile gaztelaniatik euskararako muda egiterako orduan (Ortega eta beste, 2016; Amorrortu eta beste, 2017). Bestalde, herriko betiko lagunekin badirudi zailagoa dela muda egitea, batez ere talde handian; izan ere, gazte proaktiboak euskaraz egiten saiatzen dira eta lagunei esplizituki eskatzen diete, baina oztopoak handiegiak direnez, ez dute lortzen. Hain zuzen ere, oztopo horiek batez ere lagunen euskara gaitasun mugatua eta hauen jarrera epel nahiz erreaktiboak izan direla ikusi dugu.
‎Yogurina Borovaren emanaldia izan zuten Izarran; Amatasun bibolloak eta aitatasun desira gizon ez heterosexualetan hitzaldia Urduñan, eta zine foruma Urduñan bertako talde feministarekin batera antolatua. Hori ere badute helburu, bertze elkarteekin aliantzak sortzea, eta batez ere talde feministekin lan egitea. Horretarako, eskualdeko herri mugimenduarekin harremanetan daude, beren burua ezagutarazi eta etorkizuneko aliantzak eta elkarlana sortzeko.
‎–Beno, ba hori: Itziar eta zu bikotea zinetela esaten hasi ziren, eta badakizu zeinen ahozabalak eta ergelak diren adin horretako mutilak, batez ere taldean biltzen direnean. Apustu bat aipatzen hasi ziren.
2023
‎Norabide horretan, historian zehar aldaketa sistemikoaren akuilu izan diren gizarte berrikuntzako hainbat kasu aztertu ondoren, eraldaketaren prozesuetan giltzarri diren zenbait patroi orokor identifikatu izan dira (McGowan et al. 2021): ...e. iii) Inguru edo egoera bakoitza partikularra da, eta, beraz, tokian tokiko baldintzak, gaitasunak eta indarrak erabakigarriak dira. iv) Jakintza arlo eta eremu desberdinetatik jasoak diren ideia, baliabide, errutina, teknologia edo gaitasunen konbinazioaren bitartez gauzatu ohi dira berrikuntza prozesu nabarmenenak. v) Gizarte berrikuntza prozesuen baitan paradoxa eta tentsioak etengabeak dira, batez ere talde desberdinen elkarkidetza bultzatzen denean eta kolaborazio egiturak bultzatu nahi izaten direnean. vi) Gatazka eta oposizioa gizarte berrikuntzen partaide garrantzitsuak dira. Horren aurrean, eragileek beren aliantzak, babes politikoak edo ekintza alternatiboen bilaketak aktiba ditzakete. vii) Aldaketa eta erabaki politiko ausartek esperimentaziorako eta garapenerako testuinguru iraunkor eta egokiak sor ditzakete.
‎Antzinako komedianteen espiritua bihotzean izaten dugu proiektu hau aurrera ateratzen dugun bakoitzean. Gaurkotasunari garrantzi handia emanez, halaber herriaren errealitate, euskararen eta tradizioaren eragina, ikerketa eta esperimentazioa, eta batez ere talde lana. Gizarte honetan horren preziatua den indibidualtasun ideia baztertu eta pertsona bakoitzak dituen inkietuteak taldean partekatzea.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia