2017
|
|
Nork idatziak dira, bada, lege asko eta asko? Zaila egiten zait pentsatzea gizonek,
|
batez
ere orain dela urte batzuk, emakume guztientzat ona den zerbait idatziko zutela euren kaltetan. Dibortzioaren legeak egiten duena da urteetan sinetsarazi digutenari bide eman:
|
2021
|
|
Mesedez, Sergy, atera nazak hemendik, diat. Ez dit aditzen,
|
batez
ere orain txaloek udal txistulari taldearen azantzari bide ematen diotela. Badirudi gorazarreari hasiera emateko unea iritsi dela, agintarien mahairantz abiatu behar dut pasiloan barrena.
|
|
Baina, jakina, ez du zentzurik zuzen zuzen galdetzeak, berak beti ezezko begiratu aspertu bat emango dit-eta. Dena dela, eta nire nebaren jokabidean ezelako aldaketarik sumatzen ez dudanez gero, hau da, ez duela inolako asmorik ni Luzaroraino laguntzeko, eta are gehiago etxearen nondik norakoez hitz egiteko, erdarara berehala aldatzen naiz, gehienbat ere gogoratu berri baitut ederra izan omen dela, aspaldian, eta
|
batez
ere orain dela urte gutxi batzuk Luzaron gertatu zitzaiona gertatu eta gero, euskaraz inoiz eta inola berriro ez egiteko bere buruari emandako agindua dela medio.
|
|
Nire koinatarena ulertzen dut eta aldi berean ikaragarri goibeltzen naiz, hona itzuli arte Luzarokoa ia ia erdi ahaztuta bainuen, banekien nola edo hala egunen batean hara joateko gogoa berpiztuko zitzaidala, beti hala suertatzen zait Euskal Herrira itzultzen naizen bakanetan, beti ere Luzaroraino inguratzen naiz gure gurasoen etxea ikusteko asmoz bakarrik, eta beti ere bertan ezer galdu ez zaidala nire buruari esaten diot. Baina oraingoa guztiz bestelakoa da, orain badaukat bertara itzultzeko aitzakia bat, ditxosozko domina, eta badirudi, hasieran nik ere nolabait gogoan hartu nuelako, eta
|
batez
ere orain, nire koinatarekin solasean egin ostean, egon balitekeela beste motibo mamitsuago bat urte askotan guk ez genekien zerbaiten erruduntzat hartu gintuztenek, luzarotasuna berbera ukatu egin zigutenek, eman nahi didaten domina, Luzaroko ohorezko domina nagusia hain zuzen ere, gogoz onartzeko, herrian inork baino mereziago baitut, baitugu nire neba eta biok, baina ez atzerrian emandako musi... Azaldu egin zelako nire familia osoa gure aitari gertatu ezbeharra eta nire nebari egin erasoa zirela-eta.
|
|
Jakina, halakoan ez dut erantzunik espero alboan eta minzorrak jota dudan emakumearen partetik, berak badaki ondo baino hobeto halako eskubiderik ez dagokiola,
|
batez
ere orain dela bi astebete bakarrik ezagunak garen partetik. Beraz, hilzorian egonda ere ez luke ezergatik galduko diskretu jokatzeko ohitura, gure artean gizalegea ez baldin bada.
|
|
Badakit Debako plazan ikusi berri duguna bidegabekeria galanta, samingarria, dela, horretan harekin bat nator, zeharo, eta batez ere sumatuta, ondotxo suma baitezaket, kanpotik etorri berria den norbaitentzat ezusteko handia jaso izana. Dena dela, eta hemengo giroa zein giza paisaia ala pasaia morala zer nolakoa den ondo baino hobeto jakinda, ikusitakoa egun bateko lorea ez dela, azken urteotako gehiegikerien beste adibide bat baino, Lauraren jokaera oso iraingarria begitandu zait,
|
batez
ere orain arte aurre aurrean duen gizabanakoarekiko, ni ez bainaiz ezeren errudun, ez baldin bada askotxo pentsatu barik ziplo esandako zerbaiten erruduna, haren ustekabekoak eraginda hain zuzen ere. Ez dut uste, beraz, halako tratu txarra, jipoia, merezi dudanik, ez baitzen nire asmoa, inola ere, bera aztoratu izana, hemengo giro politikoa, nire ustez guztiz ustela izanda ere, nolabait azaltzea, eta den dena bera kosta ahala kosta lasaitzearren.
|