Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 50

2004
‎Baina alternatibak ezker abertzalearen mundu soziologikotik etorri behar luke. Mundu horretan ari diren askok ez du alternatibarik, eta arazo hori batez ere haiek konpondu behar dute, ETAren ondorengo gizarte politikoa ezker abertzaleak konpondu behar du, hori ez da EAJren arazoa, ezker abertzale soziologikoarena baizik. Hauteskundeetan ezkerreko abertzaletasuna hiru auto definizioetan bildu da:
2006
‎Kojeve umorista bat zen, eta biziki gogoko zituen ekialdeko paradoxa pentsarazleak. Sanskritoz ongi zekien, hagitz maite zituen geishak, batez ere haiekin solastatzeko. Bestalde, azaldu zuenez geroztik ia urtero aldatu zuen Historiaren amaierak munduan eta gizakiarengan eragindako egoeraren deskribapena.
2007
‎Horrez gain, beharrezkotzat jotzen du hezkuntza espazioek behar adina instalazio izatea kirol eta fisika jardueretarako, eta haien kokapenak kontuan izatea bizimodu osasuntsu eta aktiboa sustatzea. Arreta berezia jartzen du zenbait kontsumitzaile taldek merezi dutela, batez ere haien inguruabarrak kontuan hartuta. Hala, gizarte ekonomiako eta hezkuntza maila txikiagoko gizarte egoera ahuleko taldeei iruditzen zaie horrelako arazoak izateko joera handiagoa dutela, eta informazio kanpainak ez direla haietara iristeko tresnarik onena, eta harreman zuzena eta kasuan kasuko tokiko beharretara eta kolektibitatearen profilera egokitzea proposatzen dute.
2009
‎dela ondorioztatzeko. . Gazatik ateratzea debekatuta, Israelek palestinarren duintasuna urratzen du, batez ere haien bizitza arriskuan badago?. Iazko abenduaren 27an hasi eta aurtengo urtarrilaren 18an amaitutako erasoaldian, palestinarrek ezin izan zuten Gazatik ihes egin.
‎Afrikarekin harremanetan dabiltzan ikastegiak, eta batez ere Bartzelonako eta Zaragozako guneekin (Aragoi, Espainia) egindako harremanak. Nazioarteko munduarekin ere izan ditugu harremanak, baina batez ere haiekin eztabaidatzeko eta haien ikuspegia nolakoa den ikusteko. Bi arrazoi nagusi izan ditugu kontaktuak egiteko:
2010
‎Egun proportzioak kontrakoak dira. Gaur bakarrik herritarren% 21ek dio epaileek konfiantza handia edo nahikoa sorrarazten diotela, eta% 41ek epaileenganako konfidantza gutxi edo batere ez duela dio, eta batez ere haien inpartzialtasun eta independentziaz zalantzak dituztela aitortzen dute. Antzeko ildotik, Toharia, J. J. k, Opinión pública y justicia.
‎Gazterik ezkondu zen eta bizimolde zoriontsua izan zuen emaztearen alboan. Gau batez, taberna zulo batean, Wang Fo pintore xaharra ezagutu zuen, eta liluraturik ikusi zituen hark mozkorrei egindako erretratuak, batez ere haien begiak: benetan bizirik zeudela irudi zuen.Lingek jauregira gonbidatu zuenean, Wang Fok antzinako printzesa bat margotzeko gogoa erakutsi zuen, eta, ez bat ez bi, jaunak emazteari posatzeko agindu zion.
2011
‎Leon Paradis Arte Ederretako Fakultateko rock talderik inportanteena da, Bruce Lou Six taldearen ondorengoa, Vertidos Bordesen ildotik doan beste rock talde punkosteko bat. Eneko Sagastibeltzak iraintzat hartu du proposamena, Leon Paradisek egiten duen musika erdipurdikoa dela argudiatuz, eta batez ere haien mezuak intelektualki behin behinekoak direla, umatu gabeak, ondu gabeak, egin gabeak, zimeldu gabeak, usteldu gabeak, desegin gabeak, kakofonia bere etxeko kakotik gustura zintzilikatzen duen giltza bada ere.
2012
‎Ez ordea begirik kentzen ez zioten Larraitz eta Oihane. Egia esan, Oihanek eta Larraitzek ez zioten begirik kentzen 16 eta 120 urte artean zituen gizonezko bakar bati ere, batez ere haiengana hurbiltzen bazen.
‎arimaren erdiak ez zuen bizirik iraun, idortuta, lurrinduta, hilik geratu zen, moztu eta bota egin nuen; beste erdia, aldiz, bizi bizirik zegoen, eta edonori zerbitzatzeko prest, baina inor ez zen horretaz ohartu, inork ez baitzekien hildako arima erdia izan bazenik ere; baina zuk haren oroitzapena piztu didazu orain, eta nik beraren epitafioa irakurri dizut. Askori, oro har, barregarriak iruditzen zaizkio epitafioak, baina ez niri, batez ere haien azpian zer datzan gogoratzen dudanean. Bestetik, ez dizut eskatzen nire iritziarekin bat etortzeko:
‎Hasteko, ETA HB binomioan militante gogorrenak gero eta bakartiagoak aurkitzen badira, desesperaziorako tentazioa agertzen ahal da ere, eta azken borrokalariek beren bukaera propioa eta Euskal Herriarena identifika litzakete, gure azken ordua heldua bada bederen odol isurtze ikaragarri baten erdian gerta dadila. Eta ez da hau ETA eta Herri Batasunari desiratu behar zaiena, batez ere haien militanteen familiakoak eta leinu berekoak garelako.
2013
‎Agerian paratu naiz, eguzkipean: manikien antza dut, baina batez ere haien asmoen antza. Oier Guillanena da, zurea da, nirea da.
‎Uste hori du Rosa Ricok, Eusko Jaurlaritzaren Osasun teknologien ebaluazioko zerbitzuaren buruak. Haren iritziz, gainera, arreta berezia jarri behar zaie emakumezkoei, batez ere haiek pairatzen baitituzte medikalizazioa eta horrek dakartzan ondorioak.
‎Emakumezkoei arreta berezia jartzeko eskatzen dute adituek, batez ere haiek pairatzen baitituzte medikalizazioa eta horrek dakartzan ondorioak. Arg. NIH
‎Bai Bakio eta bai Zarautz, aski ezagunak ditugu gaur egun, batez ere haien hondartza luzeak direla-eta. Bata eta bestea, Bizkaiko eta Gipuzkoako luzeenak hurrenez hurren.
2014
‎Jarduera fisikoa eta kirola osasunarekin lotzeko egin dugun lanak lortu du batez ere haien arreta. Berritzailea iruditu zaie.
‎Ezin hitzen eta lengoaiaren krisitik atera, eta aldi berean krisi hori irekita mantentzeak esnarazi egiten gaitu. Arreta esnatzen du, hitzen eta batez ere haien ahotsen ñabardurak entzun eta ukitu ahal izateko. Haien aurpegia ukitu, haiek geureak ukitzen utzi.
2015
‎Horrekin batera, zergatik uka, aski garrantzitsua izan da liburuaren idazkuntzarako aldizkari eta talde horiekiko nire lilura, batez ere haien jarrera kritiko eta zoliarekikoa. Eskas dugu egun halakorik gurean, eta horien ereduari jarraituko bagenio (baita beraiei kritikatzeko eta are egurtzeko bada ere) besterik litzatekeela sinesten dutenetakoa nauzue.
‎3 Ni Jainkoarena zelako ziurtasun handiaz geratu nintzen, aldi luzez izan nituen, eta men egin nien eta asko zor nien bi aitor entzulek kontra gogor egin arren( batez ere haietako batek egiten zidan gogorren, eta bidegabekeria egiten niolakoan nintzen, hari nion begirune eta maitasun handiagatik); hemendik geratu zitzaidan hura komeni zitzaidalako ziurtasuna eta nindoan alde bakoitzean iritzi desberdinekin ibiltzea amaitu zelako ustean bihotz aringarria; batzuek sufrimendu handia ematen zidaten, ez nindutelako ulertzen, baina haietako inor ez nuen sekula alde ... Beste bi aldiz, hitz desberdinez, esan zidan Jaunak ez izateko beldurrik, berak ematen zidala-eta.
‎11 Hiru kalonjek esku hartu dute laguntzen, batez ere haietako bat santu bat da, Reinoso deritza. Mesedez, eskatu Jainkoari beraren eta gotzainaren alde.
‎1 Ikusten nuen nik monasterio hauetara ekartzen zituen arimei gure Jaunak agertzen zien errukia; Berak fundatzea nahi izan zuen Karmel Mendiko Andre Mariaren hasierako Erregelako haietara ekartzen zituenei agertzen ziena; batez ere haietako batzuei mesede ugari egiten zizkien gure Jaunak; arimaren eta gure Jaunaren artean gertatzen diren gauza batzuk norbaitek azaltzearen premia sentitzen dutenek soilik ulertuko dute zein nekagarria den horretan argitasunik ez izatea. Urte batzuetatik honantz, Jaunak atsegin handia ematen dit Salomonen Kantarik Ederreneko hitzen batzuk entzuten nahiz irakurtzen ditudan bakoitzean, latinaren esanahia erromantzean ulertu gabe, nik neuk ulertzen ditudan deboziozko liburuek baino gehiago neure baitan biltzera eta arima mugitzera eragiteraino; eta hau ia ohikoa da, eta erromantzez azalpenak ematen bazizkidaten ere, ez nuen hobeki ulertzen?
‎Frogatuta dago oinetako desegokiak, oinaren morfologia zabaleran edo luzeran errespetatzen ez duenak, eragin kaltegarriak dituela sistema muskuloeskeletikoan, eta ez bakarrik juaneteen garapenarekin lotuta. Hala ere, modaren joerak beste bide batzuetatik joan dira, batez ere haientzat diseinatutako zapatak, eta, gainera, horiek jasateko joera handiagoa dute. Adibide bat.
‎Beti egon da mesfidantza punturen bat, baita ziurrenik gure aldetik ere haiekiko, irentsiko gintuzten beldurrez, egiten zituzten planteamenduen atzean beste zerbait egon ote zitekeen beldurrez. Baina batez ere haien aldetik, esango nuke. Jaurlaritzan, eta baita Kultura Sailean ere zoritxarrez, politikariak daudenez eta perspektiba politikoak behar baino gehiago agintzen duenez, beti esaten ziguten ez ginela zabalak, ikuspegi politiko jakin batetik begiratzen genuela, eta beste.
2016
‎Lan eder honi nondik begiratzen diogun, gehiegi izan daitezke koadroak eta proposamenak, batez ere haien arteko lotura ez bazaigu argi geratzen, baina zalantzarik gabe lau dantzarien gorputz gazte, trebatu eta diziplinatuen mirariarekin geratuko gara, eta, nola ez, une bikain askotan izandako zenbait pasarte sublimerekin. Haien artean nabarmenduko ditut Leire Otamendik trantzeraino eraman duen solo kaotiko gaindiezina eta lau dantzariek behegainetik eta zorizko txandatan deskribatu dituzten jira-bira hipnotikoen eszena bikaina.
‎Ez zekiten zer sinetsi eta zer ez, karriketako jendeak hainbeste gauza esaten baitzuen, egia bezain gezur, neurtuta bezain hantuta. Nahiz eta biziki eragingarriak izan, gauzak neurriz hartzen ikasi zuten, batez ere haien bidaietan, baina zalantza izugarriak sortzen ari zitzaizkien gurutzatzen zuten jendea ikusiz. Denak arras hunkituta zeuden, Kristorengan sinesmen itsua balute bezala eta egiten ari zitzaiotena jasangaitza zeukaten.
‎Bestalde, gizartean zientziak duen ikusmiraren gorakada erlatiboa igarri omen da; batez ere, betiko natur zientziak eta teknologikoak deiturikoak. Alabaina, batez ere haien aplikazioen karian nabaritzen da delako taupada, aplikagarritasun horrek onura ikusgarriak eta atzemangarriak dituen heinean, ikerketa zientifikotik eratorriak eta berehala forma kolektiboan esperimentatuak direlarik (ingurumari sozialari aplikaturiko esperientzia zientifikoak, gizarte zientziek egiten zutenetik gure ustetan hain urruti ez leudekeenak). Ikerkuntza zientifiko horretatik eratorriko produktuen erabilgarritasunaren orokortzea ere modu batean edo bestean gizarteraturiko esperimentuen erdigune bilakatzen da, diziplina eta diskurtso zientifiko hertsiek definituriko muga lerroez bestaldean.
2017
‎Kale izenak eta monumentuak (Iruñekoa iraingarrienetako bat) daude, eta udal batzuetako alkateen margoak, baina batez ere haien inguruko eztabaidak eta defentsak segitzea, eta nola, da kezkagarriena. Gainditu gabe dagoela, zauria itxi gabe dagoela adierazten du horrek hain zuzen.
‎Eta zineko aktore guztien artean, ingelesak izan dira beti nire gogokoak, haien dramatikotasunak, haien umore sen apur bat mikatzak, eta batez ere haien dotoretasun paregabekoak zinemagintzaren maila gorenean kokatzen baitituzte, edozein kasutan Iparralmeriketako «Cow boy» zatar eta beltz zapaltzaile horiek baino askoz gorago. Behin baino gehiagotan izan da aipatua Lawrence Oliver dela Ingalaterrako aktore guztietarik onena, baina hala ere atseginago egin zaizkit betidanik Alec Guiness, eta batez ere lehen aipatu dudan Rex Harrison.
‎hitz bitan esateko, gizonezkoek neska gazteei oparitzen dizkieten hitzezko lore laztanak. Gauza batek aztoratzen ninduen batez ere haiek denak aditzean, gauza batek sumintzen eta neure onetik ateratzen: losentxa eta balaku haiek, nik neuk esango nizkiokeela gustora asko, belarri ertzera.
‎Ez genekien, baina sumatzen genuen, titiek izan behar zutela zerikusiren bat nesken atzetik ibiltze hartan. Titi biribil, titi koxkor, titi tente haien ikusteak, eta batez ere haien ukitzeak, guk artean ezagutzen ez genuen plazer moduren bat eman behar zuen nonbait, eta horregatik begiratzen genien orain halako arretaz nesken bularraldeei: –Miren Joneri hasi zaizkio nabaritzen.
‎Arreta, ulermen eta erreakzioa muga horiek, areagotu egiten dira katastrofe batean eta ulermen edo memoria nahasmendu gehiago izan ditzakete. Azken finean, espero daitekeena baino egoera okerragoan egon daitezke, eta haiekin komunikatzea asko zaildu daiteke, batez ere haien arazoak onartzeak lotsa ematen badie edo zerbait ulertu ez arren galdetu gabe geratzea nahiago badute.
2018
‎Horregatik, Iñaki Gonzalo, Urtza Alkorta eta Gaizka Gañanen testigantzak mingarriak bezain deserosoak dira. Mingarriak batez ere haientzat, eta haien senide eta gertukoentzat, oinazea biziberritu behar izatea inoiz ez delako erraza; baina deserosoak ere bai, askok ezkutatu eta ukatu nahiko luketen errealitate baten aurrean jartzen dutelako euskal gizartea.Iñaki Gonzalo 1994an atxilotu zuten; Gaizka Gañan, berriz, 2002an, eta Urtza Alkorta, 2010ean. Hainbat urteko tartea dago atxiloketen artean, eta arduradun politikoak ere desberdinak ziren. Juan Maria Atutxa (EAJ) zen Barne sailburua Gonzaloren kasua gertatu zenean, Javier Balza (EAJ) Gañanenean eta Rodolfo Ares (PSE EE) Alkortarenean?, baina bitxia da ikustea kontakizun guztietan osagai batzuk behin eta berriro agertzen direla.Gonzalok dioenez, bere atxiloketa «bortitza» izan zen:
‎Ez dut hemen luzaroago egon nahi. Eta ez ditut batere gustuko sekretuak gordetzen dituztenak, batez ere haien menpe banago.
‎Bertze irakaspena kultur ikerle haien egoera. Jende harek lan egin behar zuen jateko, bat apaiza zen, bertzea aurrezki kutxan langile, bertzea eraikuntzan zebilen, etab. Herriak ez zituen bere adituak sostengatzen, alta, batez ere haiek zuten Herria elikatzen: memoria, folklorea, ezagutza, mintzoarekiko motibapena... guregana afariaren truk heldu ziren, hain zen urri gure gaitasuna eta handi haien eskuzabaltasuna.
2019
‎Baina, haiekin egon badaiteke eta egun euritsua egiten badizue, zer hobeto elkarrekin etxetik atera gabe plan bat egitea hurrengo oporrak non igaro behar diren jakiteko denbora aprobetxatzea baino. Hotelen, apartamentuen… eta kanpalekuen bilatzaileak, batez ere haien bilatzaileak badira. udako lehen kanpalekua, destinoa aurkitzeko balioko dute.
‎Zurezko irudion kizkurrek, oin zurratuek, mantuetako izurrek, baina batez ere haien aurpegierek igortzen zuten duintasun zehaztugabeak halako mirespena ernetzen zidaten non portualdeko umeek arrantzontzien atalen izenak ikasten zituzten naturaltasun berarekin barneratu nituen haien egitandi miraritsuak.
2020
‎Ez digu ezer esaten artelan batek. Hots, nahikoa dugu haiek esana, eta batez ere haien izena, hain erosoa den simulakro honetan arteari bere lekua ematen diogula sinistuta bizitzeko.
‎Horrela, irakasleen motibazioak, eskuratu dituzten gaitasunak eta horiengan izandako eraldaketak ezagutu ahal izan dira. Ondoriotzat esan liteke programa honek bertan parte hartutako irakasleen ikerkuntzaeta kudeaketa gaitasunean eragina izan duela, baina batez ere haien irakaskuntza gaitasunean.
2021
‎Gaur, martxoak 8, Emakumeen nazioarteko egunean, pandemiak eta haren kudeaketak baldintzatutako urte honetan, aintzat hartu beharra dago emakumeek pandemia eta beraren ondorioak borrokatzeko mundu osoan egindako ekarpena. ​Zaintzaren ardura emakumeei egokitu zaie, bai zerbitzu publikoetan (osasungintza, hezkuntza, gizarte zerbitzuak, merkataritza eta elikadura...) bai etxeen barruan, eta batez ere haiek eraman dute krisi sanitario eta sozial honetan funtsezkoak izan diren zerbitzu askoren zama. Emakumeen artean ere banaketa desorekatua da, klase sozialaren, arrazializazioaren eta migrazio estatusaren arabera.
‎Gorroto nien udako oporrei Salouko egonaldien erruz, gozatu beharrean nire gurasoen maniak zein txepelkeriak nozitu behar nituen eurrez euren bizitzaren hainbat arlotan bezala baina agian gertuagotik inoiz ez bezala. Udako oporrak hitsak ziren, batez ere haiek guztiz kontrakoa izaten saiatzen ziren heinean, ni nola edo hala entretenitu nahian, gizajoak. Ni Gasteiza ahalik eta lasterren itzultzeko irrikan nengoen eta kito.
‎«Indarkeria molde ugari gurutzatzen dira. Emakume hauek ez dira entitate sozialetara iristen salerosketaren biktima direla esanez, baizik eta beste arazo eta eskaera batzuekin, batez ere haien egoera irregularrarekin lotuta. Garrantzitsua da salerosketaz dugun ideiaren denbora lerroa zabaltzea:
‎Hemendik doazen ikasleak eskolara joango dira bertakoen proiektuak eta eguneroko ekintzak ikustera eta parte hartzera, baina horretaz gain hainbat kanpoko ekintza egingo dituzte, batez ere haien kulturari lotuta daudenak: gaztelu bat bizitatzea, arku tiroa eta gaelo futbolean jokatzea besteak beste.
‎Baliteke bere burua atrakadoretzat aurkeztu dizuna bortxatzailea izatea. Bortxatzaileek, batez ere haiek, beren nortasuna ezkutatzen dute. Bortxatzailea da kartzelan izan ezin zaren gauza bakarra.
‎Bazekiten beren meneko berriei ulertu behar zietela gobernatu nahi bazituzten. Ikuspegi horretatik da ulergarria nolako ahalegin ekonomiko eta intelektualak egin zituzten haien liburuak itzultzeko, batez ere haien testu erlijiosoak itzultzeko, arimen mapak baitira finean. Alexandriako Liburutegia ez zen jaio soilik iraganari eta iraganaren herentziari aterpea emateko.
2022
‎Gobernuak monitorizazio eraginkorragoa ere ezar dezake, eta gertatzen ari denaren ikuspegi zabalagoa izan dezake; zigorrak ere agindu ditzake, Errusiako desinformazioan parte hartzen duten pertsonen kontra. Azken hori garrantzitsua da, batez ere haiekin hitz egitea.
‎Ezin dut jasan muxuak ematera hurbildu eta ematen ez dituen jendea: batez ere haiek direnean norberegana hurreratzen direnak. Muxua zer den denok dakigu, eta, hura emateko, ezpainek ateratzen duten zarata bezain garrantzitsua da azalak azala ukitzea.
‎Gai izango al da Lula garai haien distira orainera ekartzeko berriz? Horretan daude herrialdeko klaserik pobreenak; batez ere haiei esker dago Da Silva Jair Bolsonaroren aurretik inkesta guztietan.
‎Beste aldetik, lau biktimek uste dute euskal presoen auziak «konponbide justu eta legezkoa» behar duela. «Hamarkada askoan presoek eta batez ere haien senideek jasan duten urruntze politika atzean geratzeko bidean dago», gogorarazi dute; «garaia da legea eta justizia salbuespenik gabe aplikatzeko eta, beraz, etxera itzultzeko bidea has dezaten, legeak hala ezartzen badu».
‎Klase guztietako gizon heterosexualak daude emakumeengandik sexu zerbitzuak galdegiteko posizioan, erosketa, ohitura, indarra edo presioa tarteko. Gizonek daukate birtualki armen monopolioa oraindik ere, eta batez ere haien kontrolpean daude makineria astuna eta teknologia berriak. Baliabideen desparekotasun masiboak eta praktika asimetrikoak badiraute, iraun, argi eta garbi.
2023
‎Bere borondatez lotu eskuak. David Hume eta Étienne de la Boétie (Montaigne humanistaren lagun handi hura) ohartuak ziren kontu horretaz lehenagotik, eta abisatu ziguten; baina egoera errealean zaila da konturatzea, batez ere haiek ikusten zuten tiranoa gaur egun algoritmoen atzean ezkutatzen denean. Beldurraren algoritmoaren bidez txertoa jartzera ia behartzen zaitugu, baina zeure borondatez jar  tzen ari zara, ez ahaztu; ez etorri gero erreklamazioekin.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia