Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 15

2003
‎Ikuskatzaileak irri karkaila bat egin zuen. Esku batez agurtu. Eta hura hirugarren bagoian desagertu bezain laster, Gervasio niregana zuzendu, eta esan zidan:
2006
‎Bibote gris sarridun bidaiari bat eseri zen laster nire parean. Kapela jaso  tzeko imintzio labur batez agurtu ninduen. Zigarro bat piztu eta lau dobla egindako egunkari bat atera zuen jakaren sakelatik.
2008
‎Iruñean, polizia errepublikanoaren kontrol zorrotzak mantso zeharkatu eta, azkenik, bertan daude Arantza eta gure hiru txikiak, aireportuko atondoan nire zain, Arrano Beltzaren bandera erraldoiaren eta Gernikako Arbolaren aldaxkaren artean irribarretsu. Oier oso aldatuta topatu dut, koxkortuta, eta Maddik sekulako muxu piloa eman dit; Arantza irribarretsu dago, eta besarkada labur baina goxo batez agurtu nau.
2010
‎Barkatu baina alde egin beharra daukat, izan zen esan zuen azkena. Jaiki eta ateko bidea hartu zuen, Roberto eta biok kortesiazko muxu batez agurtu ondoren.
‎Iristerako zain neukan Teresa. Irribarre eztia zuzendu zidan, muxu isil eta leun batez agurtu aurretik. Ordu arte inoiz ikusi ez nizkion belarritako distiratsuek apaintzen zuten perfekzioaren mugan aurkitzen zela iruditzen ari zitzaidan emakumea.
2011
‎irakaslea zegoen tokira. Václav Mánes gorpuzkera sendoko gizona zen, eta gehiegizko kilo batzuk zeramatzan itsatsita gerrialdean; beti bezala, dotore jantzita zihoan, eta irribarre batez agurtu zituen etorri berriak.
‎Perlazko iduneko eder bat dauka, lepoaren inguruan bi buelta ematen dizkiona. Adeitasun berezi batez agurtzen dute, begirunez.
2018
‎Goizeko zortziak aldean, Fabian lehen, eta Leo minutu batzuk beranduago, Salpêtrière ospitaleko atearen aurrean bildu ziren, Sophiek bezperan eskatu bezala. " Egun on" lehor batez agurtu zuten elkar. Fabian Eliseo Zelaien hiribidean begiratu bat ematetik zetorren.
‎" Maite ezazue elkar". Elkarte misteriotsu eta boteretsu honek bakearen alde parte hartzen zuela ikusita, itxaropenez bete ziren herritar askoren bihotzak, eta txalo zaparrada batez agurtu zuten manifestazioa, eta, batik bat, emakumezkoen logia. Hôtel de Ville atzean utzi, eta Eliseo Zelaien bidegurutzera heldu ziren, ordu biak aldera.
2019
‎Aginduak ematen segitu du kapoa behean azaldutakoan ere. Lalek ohitura hartu du kapoa modu jakin batez agurtzeko, haren aurrean burua errespetuz makurtuz. Behin edo behin, keinu bera jaso du itzulian.
2020
‎Orduko hartan ez zuen neska ezagutzeko aukerarik izan, esnezalearekin tratua nahiko azkarra izan baitzen. Ostatuko nagusiak, bestetik, ikusi zituen, bi marmitak betetzen zizkieten bitartean, eta andreak barre txiki batez agurtu zuela iruditu zitzaion une batez, baina inork ez zizkion aurkeztu. Altsasun ezagutzen zuen bigarren familia zen hura, eta ez zeukan dotorezian Reparaztarrenarekin inongo inbidiarik.
‎–Manuela, mesedez, zaindu ondo Sebastian, uste duzun baino gehiago maite dut eta. Jagoberi begiak busti zitzaizkion. Manuelak besarkada batez agurtu zuen Placentia anderea. Bihotzak ziotson berriro ere elkar ikusiko zutela, lokarri sendo batek batzen baitzituen biak:
2021
‎Tranbia hartzen nuenetan, sarritan Auxtin Ttiki topatzen nuen gidari. Buru keinu isil batez agurtzen genuen elkar. Gero, begiak beste aldera joaten zitzaizkidan, ibaira jotzen zuten leihoetara, eta, ibaitik, Doneane baserrira, tranbiak ibilbidearen lehen zatia baserri haren hiru alde erakutsiz egiten baitzuen, norbaitek erakusketa doilor bat prestatu izan balu bezala.
2022
‎–Zatoz, DÃdac, hemen bai, hemen kausituko dugu –arkumea estutu zuen DÃdacek eta erakusmahai baten atzetik sartu zen ondoren. Esku batez agurtu zuen polizia jantziko gizon batek, telebista batzuei begira zegoen, xuri  beltzean dena. Gela haren barrenean bazen bulego ttiki bat, haurren argazki eta marrazki askorekin, eta emakume luze bat, eta... bere ama!
2023
‎Ez zion sartzeko gonbit egin. Ahots leun larderiatsu batez agurtu zuen deabruak," Egun on izan dezazula, haur on horrek". Joanak ez zion diosalik bihurtu.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia