Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 81

2008
‎Jendea saltoka ari da, bulkaka. Zigarroek bizi propioa dute, eta alde batetik bestera dabiltza, besoak, aurpegiak, erretzeko prest. Baina ez zaizu inporta.
‎Halere, Guns n' Rosesen energia bera zuen. Agertokiaren albo batetik bestera ibili da, mikrofonoa sendo helduta. Horrekin aski izan duzue plazan zaudeten 200 bat heavyek, bestelako espontaneoek eta zuk.
‎Utzi beharraren utzi beharraz, ia herri guztietan arazoak izaten dituzte ontziak osatzeko ere. Horregatik, herri batetik bestera ibiltzea ez da harritzekoa. Horixe da, hain zuzen, Segurolaren kasua:
‎Ordu bakan haietan gertatuak lanbro artean bezala oroituko zituen gerora Chiarak, batetik bestera ibili baitzuten: jantzi hau, hartu hori, joan hara, etorri hona... aldamenean Simeon maitea zuela, ahorik zabaltzera ausartzen ez zen mutiko lotsatia; emozioak gainezka egiteko zorian zegoelako?
‎Oraingoz, ez du ezer aurkitu, eta Lezaman ari da entrenatzen. Denboraldi-aurrean taldekideak batetik bestera dabiltza lagunarteko partidak jokatzen, baina Tiko etxean gelditzen da, ez duelako lekurik taldean.
‎Bereziki hunkigarria izan zen Rafa Diezek eman zion besarkada. LABeko idazkari nagusi ohiak komunikabidez inguratuta batetik bestera zebilen Otegi topatu eta besarkatu egin zuen iritsi bezain pronto.
‎Lekunberrin dute eskola nagusia, baina Larraunen, Leitzan, Araitz Betelun, Basaburuan, Goizuetan eta Ultzaman ere ematen dituzte klaseak, eta batetik bestera ibiltzen dira irakasleak.
‎Enrike Rubiños bateria irakaslea da horren adibide. Arratsaldeetan izaten ditu klaseak, beti, eta batetik bestera ibiltzen da. Leitzan eta Goizuetan eman zituen atzo klaseak, Lekunberrin eta Betelun bihar, Ultzaman eta Basaburuan etzi, eta ostiralean Goizuetan baino ez.
‎Eguneroko gatazkak, azken batean, eta, zehatzago esateko, gaur egungo gazteen (gazte sektore zabal baten), 30 urteen bueltan diren horien kezka eta arazo behinenak erreproduzitzen dira narrazio horietan: hileroko gastu arruntez gainera hipoteka ordaindu beharra, lan batetik bestera ibiltzearen kondena, gai sozial eta politikoekiko konpromisorik eza, nagusi alfer eta kontentagaitzak, pilatutako zorrak ordaintzeko ehun urtera arte bizi duten gazteak, eta horren guztiaren ondorioz jendearengan sortzen den ezinegona, ekonomikoa nahiz animikoa.
‎Bidaia, azkenik, baso tropikalaren hego muturrean edo sabana arboladunetan amaituko da. Afrikara lehenbiziko aldiz iristen diren hegaztiek moldatu beharra izango dute, eta toki batetik bestera ibiliko dira. Hango klima, fauna, elikagaiak, lehiakideak... ezezagunak egingo zaizkie, baina ez dute inolako arazorik izango hangoen bizi baldintzetara egokitzeko.
‎Hain zuzen ere, horixe da munduko herri ibiltarietako bat. Ikuskizuneko protagonista ere leku batetik bestera dabil, baso magiko horretan barrena.
‎Eltze, zartagin eta sukaldeko tresnen artetik kameren eta fokuen kableak dabiltza aurrera eta atzera. Lan taldea ere batetik bestera dabil, batzuk makilatzen, besteak testua entseatzen, besteak dekorazioa behar bezala ipintzen... Azken ukituen urduritasuna nabari da, amaitzear baita Sukalde kontuak lanaren filmaketa, bost astetako lanaren ondoren.
2009
‎Horrekin nahikoa esan dut. Ez dakit zer gertatuko den, baina, entrenatzaile gisa, benetan gustatuko litzaidake batetik bestera dabiltzan jokalari horiek guztiak Nafarroara itzultzea eta jokalari horiekin izugarrizko taldea osatzea. Baina ametsak ametsak dira, besterik ez.
‎Uribarri Gaubeatik (Araba) bi kilometrotara, paisaia ederrak naturarekin bat egiten du San Martin Valparaiso trokan. Hezeguneak, haitzuloak, batetik bestera dabiltzan ugaztunak. Naturaz gozatu eta atsedena hartzeko txokoa izan zitekeen.
‎Azkeneko urteotan alde batetik bestera ibili da Javier Lopez (Bartzelona, Herrialde Katalanak, 1964), baina lanik gabe ez da egon, behintzat. Onda, Murtzia Hiria, Novelda, Castello, Salamanca eta Gimnastic entrenatu ditu.
‎Barne mugak kendu, eta trukean, kanpoko mugak indartzea du helburu. Hori dela eta, eremuko herrialde batetik bestera ibiltzeko herritarrek ez dute inolako dokumentaziorik aurkeztu behar.
‎Horretarako daude denboraldi-aurreak. Abuztuan hegazkinean alde batetik bestera ibiltzeak ez duela askorako balio erakusten ari da Athletic. Orain bestelako lanak ditu entrenatzaileak.
‎Ez, hemen gidatzean, kanpoko guztia ahaztu egiten duzu. Egun osoa bilera batetik bestera zabiltza, autoan pentsatuz, lasterketan pentsatuz... Motorra martxan jarri eta kale artean orduko 250 kilometrora gidatuz, bete betean sartzen zara lehian.
‎Kontzertua hastera doa. Laida, 120 figurante horien arduraduna, batetik bestera dabil ikusleak eserlekuetan jartzen. Mariasun aktorea prest dago agertokian.
‎Eszena, behin eta berriz grabatu dute, ondo gelditu den arte. Alde batetik bestera ibili da Jabi Elortegi zuzendaria kamerak mugitzen, argiak modu egokian jartzen, aktoreak kokatzen, plano egokiak aukeratzen, eta, dena prest zegoenean,, bat, bi, hiru, lau, gora!, grabaketa hasteko agindua eman du.
‎Javi Elortegi, alde batetik bestera ibili da, aurikularrak buruan jarrita, dena txukun gelditzeko lanean. –Zailena denboraren kontua da, 100 minutuko filma grabatzeko, bi hilabeteko denbora izan genuen.
‎Hau entzunda, ez da harritzekoa animaliak ere izuturik egotea. Basurdeak, esate baterako, bailararen alde batetik bestera zebiltzan askatasun osoz lanak hasi aurretik. Gaur egun, berriz, ezin dute erdian jarri dieten zanga gaindiezina zeharkatu.
‎Ehiza aitzakia da zuhaitzetara igo, hegaztiak ikusi eta naturaz gozatzeko, azaldu du pozik. 77 urte ditu, eta etxean haserre ditu senitartekoak zuhaitz batetik bestera dabilelako. Etxekoek sofan eserita ikusi nahi naute, lasai, baina ni ez naiz halakoa.
‎Ermuko Mikaela Izagirre Eder maitalearekin batetik bestera ibili zen, Eder Tolosan atxilotu zuten arte; Karedezarrek Zubietako Araeta baserrian lapurtutako zilarra saltzen ari zen emakumea. Baionako Josef baitaren ostatuan hartu zuten preso Frantses Txikia, 1801ean.
2010
‎1948ko hondarretan dira Mexikon, eta munduan. Bulegotik kendu dute, orain batetik bestera dabil. Hasia da ipuinak argitaratzen aldizkarietan, inork gutxik daki argazkiak egiteko baliatzen dituela bidaiak.
‎Martxoaren 10a arte bidaiarien kopuruak nabarmen egingo du gora Txinan; bidaiariak iaz baino %10 gehiago izatea espero dute. Autobusean, hegazkinean edo itsasontzietan, 500 milioi lagun batetik bestera ibiliko dira, gehienak hiri handietatik landaguneetara. 607 milioi lagun bizi dira Txinako hirietan egun. Tigrearen Urteari ongietorria etxetik egin behar zaiola dio tradizioak.
‎Bera da haren sortzaileetariko bat, eta dioenez, oraingoz oso harrera ona izan du. Oso pozik gaude jaso duen erantzunarekin, eta orain alde batetik bestera gabiltza erakustaldiak egiten.
‎Txelo ikasketak egiteko batetik bestera ibili zen Arroitajauregi haurtzaroan, nerabezaroan eta gaztaroko lehen urteetan: Eibarren hasi nintzen ikasten, gero Durangora joan nintzen.
‎Ez dauka trasterik, gitarra batek eduki lezakeen moduan, eta dena entzumen soilez egin behar da. Horrez gain, batetik bestera ibiltzeko ez da musika tresnarik erosoena, eta hori adinarekin gehiago nabaritzen da, gero eta nagitasun handiagoa ematen du batetik bestera mugitzeak. Edonola ere, txeloari lotua, are, itsatsia bizi da egun Arroitajauregi, eta hala ikusten du bere burua geroan ere, txeloarekin duen harremana berezia baita:
2011
‎Zaragoza ere gogotsu aritu zen. Hala ere, inork ez zuen lortu zelai erdiaz jabetzea, eta baloia batetik bestera ibili zen, zeruan beti. Behetik jokatzeko duten gaitasunean konfiantza handiagoa edukitzea falta izan zitzaien txuri urdinei.
‎Hasiera batean, pieza horiekin museo etnografikoa eratzeko asmoa zuen elkarteak, Amurrioko Refor eraikinean, baina proiektua martxan jartzeko diru nahikorik ez, eta, oraingoz, museoa geldirik dago. Haatik, etnografia museoak ateak zabaldu bitartean, urtetan gordetako ondarea ezagutarazteko museo birtuala eratu dute Aztarnakoek, bildutako piezak www.aztarna.es webgunean ikusgai jarrita.Milaka eta milaka pieza alde batetik bestera ibili dira azken urteotan, sarri egoera kaxkarrean, eta asko hondatu edo galdu egin dira bidean. «Nolabaiteko konponbidea bilatu behar genien, betirako galtzea nahi ez bagenu», azaldu du Aitor Aldama proiektuaren arduradunak.
‎Azkenaldian, mezularitza zerbitzua kontratatzea, ordea, ez da pertsona helduen ohitura soilik.Ibilbideak adina prezioGeroz eta bezero gazteagoak jotzen du Mail Boxesen moduko enpresen zerbitzuak kontratatzera. «Erosotasunari asko begiratzen zaio gaur egun; egia esanda, ahal den guztia uzten dugu besteen gain», Riveroren arabera.Azken urteetan jendearen erosotasuna geroz eta altuagoa denez, Mail Boxes ETCko kaxak munduaren alde batetik bestera ibili ohi dira. «Zerbitzu segurua eta nahiko merkea da», azaldu du arduradunak.
2012
‎Trenaren barruan ahal duena egiten du bakoitzak: lo, paisaia ikusi, maitea besarkatu, sudokuak, tabernara joan, bagoi batetik bestera ibili... eta badira, oinetakoak kendu eta aulkia haientzat eginda balego legez, oso eroso joaten direnak ere. Bidaiaren amaieran geltokiko atea gurutzatu, eta zain inor ez dugunean, edo euria ari duenean, edo postura onik hartu ezin izan dugulako kokoteko mina daukagunean, ohartzen gara zein garrantzitsua den bidaia ahalik eta ondoen aprobetxatzea.
‎«The Nerves, The Breakaways, The Beat eta gaur egungo musika lotzen dituen diskoa da», esan du egileak bere lanik onenen indarra, nostalgia eta freskotasuna biltzen dituen diskoari buruz. Bluesman zaharren antzera errepidean batetik bestera dabilen Bob Log III musikari estatubatuarrak (gitarra, oinekin jotako bonboa eta motorrerako kaskoa soinean dituela), Joseba Irazokik gidaturiko On Benito rock eta blues zaratatsuz osaturiko egitasmoak eta Pleistozenoko astelehenak estreinako lanarekin zeresana ematen ari den Jupiter Jonek osatzen dute egitaraua.
‎Urteroko egun berezi bat izaten da San Tomas eguna Donostian, eta nabari da jendeak gogoz hartzen duela. Jendez bete dira hiriko kale eta plazak, eta denbora eta pazientzia pixka bat behar izan du jendeak batetik bestera ibiltzeko. Bi protagonista izan zituen atzo Donostiako San Tomas egunak.
2013
‎Eguberrietan lana erruz egiten duten pertsonen artean daude hiru Errege Magoak. Olentzerori lekukoa hartu, eta etxe batetik bestera ibiliko dute haurrei banan banan opariak banatzen gaur ere. Luze egingo zaie gaua eurei, eta baita haurrei ere.
2014
‎hizkuntzak ez direla nahastu behar, euskara galdu egingo dugula horrela... Eleaniztasuna normala den herrietan, normala da hizkuntza batetik bestera ibiltzea, nahastea. Euskara beste hizkuntza batzuekin beti erabili dugu, eta erabili dugu; euskara beti egon da hizkuntza ukipen egoeran, eta, gaur egun, ez da errealista elebakartasunari buruz pentsatzea.
‎Aldamioen artean lan egitea. Azpil batetik bestera ibiltzea ez da erraza, mugitzea, buruan kolpeak hartzea, pintura poteekin igo eta jaitsi ibiltzea. Lan mekaniko hori deserosoa da.
2016
‎Baina tximiniak garbitzeko sasoitik kanpo, eraikuntzan aritzen naiz. Udan, berriz, txaranga batean jotzen dut; perkusio jotzailea naiz, eta batetik bestera gabiltza. Orain gutxiago, bi ume izanda.
2018
‎Gitarra izango da protagonista nagusia, eta talentu handiko hainbat musikari bildu dituzte kartelean.Jaialdiaren sortzailea eta zuzendari artistikoa da Jean Marie Ekai gitarra jotzailea. Itoiz taldearekin aritu zen urte batzuez; musikari esker batetik bestera ibiltzeko zortea izan duela dio, baina erroak Euskal Herrian sentitu ditu beti. Horrela, ibilbide luzean egindako hango eta hemengo lagun musikariei eta harreman sareari esker sortu zuen jaialdia.Gaur, bihar eta igandean, ordainpeko kontzertu bana egingo da, baina beste emanaldi guztiak doakoak dira.
2019
‎Aurelie Trouve (Chauny, Frantzia, 1979) G7aren kontragailurraren antolatzaileetako bat da, eta egunotan alde batetik bestera dabil Irungo Ficoba aretoan, hainbat parte hartzailerekin eta eragilerekin hizketan. Horren erakusle da BERRIAri eman dion elkarrizketa atzeratu behar izan duela bitan, eta elkarrizketaren amaiera aldera Hendaiako Herriko Etxeko ordezkari bat agurtzera hurbildu zaiola.Finantza Transakzioak Zergapetzearen eta Herritarrei Laguntzearen Aldeko Elkartea (Attac) talde altermundialistaren Frantziako adarraren eleduna izan zen Trouve, 2006tik 2012ra.
2020
‎Eragin handia dauka autoestimuan. Asko porrot batetik bestera ibiltzen dira. Ilusio handia egiten digu gure ikasle izandakoak etortzen direnean eta esaten digutenean lanbide bat ikasi dutela.
‎Euren jardunaren ardatzik garrantzitsuenetako bat dira azokak. Hain justu, batetik bestera ibili ohi dira. Zalakainen hitzetan, «oso harrera ona» izaten dute:
‎«Batera egin dira erakusketako lanetako asko, eta, horren ondorioz, elkar kutsatu dutela dirudi; ez dira hain garbiak, eta hori, kasu honetan, interesgarria da. Margolariek nola egiten dituzten hiru edo lau koadro batera, eta nola ikusten den pintorea batetik bestera ibili dela, ba kasu honetan eskulturekin ere antzera».
‎Zuri beltzean filmatuta dago lan hori ere, baina Meliesek filmen negatiboetan beltza zuri bilakatzeko esperimentua darabil artistak. Horregatik, zuri ikusten dira hondo beltzaren gainean pantailan batetik bestera dabiltzan inurriak.
‎Zehazki, bi aldeak ez dira ados jarri Lim ibaiaren inguruan dagoen 40 kilometro koadroko eremuaren inguruan: ibaia herrialde batetik bestera dabil, eta horren inguruan dauden herrixkak, herrialde batean egon arren, beren burua beste estatuko herrixkez ikusten dute inguratuta. Zer esanik ez ibaiaren inguruan dauden Zvornik eta Bajina Basta zentral hidroelektrikoez:
‎Zuri beltzez filmatuta dago lan hori ere, baina Meliesek filmen negatiboetan beltza zuri bilakatzeko esperimentua darabil artistak. Horregatik, zuri ikusten dira hondo beltzaren gainean pantailan batetik bestera dabiltzan inurriak.
‎Aurten 5 etxetan zain genituen aitatxi amatxiak. Eguraldia alde genuenez, oinez igaro dugu goiza Azkaingo auzo batetik bestera ibiliz, kantuz eta oihukatuz. Harridura ere eragin dugu karrikan gurutzatu ditugun oinezkoengan, jakin mina beharbada, irriñoa besterik ez bada ere.
2021
‎Jim Bakker ezagutu zuen, eta, biek asmo bera zutenez, predikatzaile lanari ekin zioten ezkonberriek. AEBetako herri batetik bestera ibiliz aurrena, modu apalean, eta telebistara jauzi eginez gero, munduko erlijio katerik handiena sortzeraino. Arrakastarekin batera dirua heldu zitzaien, eta galbide bihurtu zitzaien azkenean fedearen negozioa.
‎«Oro har, ezegonkortasuna da nagusi, baita pazientea artatzeko orduan ere; langileek sekulako zama dute beren gain». Horietako asko, gainera, zentro batetik bestera dabiltza: «Gaur hemen, eta bihar han:
‎Bilboko San Frantzisko auzoan jendea alde batetik bestera dabil, eguneroko erritmo frenetikoa eten ezinik. Baliteke horietako asko jabetu ez izana gorriz eta zuriz margotutako ateaz, baina, geldialdi bat eginez gero, berehala irakur daitezke letra larriz idatzitako bost hizkiak:
‎Azkarki aurrera egiten zutela erakusteko, SPLAko militarrek kazetari talde bat eraman zuten hegazkinez Bentiura, azken segadek utzitako gorpuak oraindik ere eguzkipean usteltzen ari zirela, baina, horrek baino gehiago, bi gauzak harritu zuten kazetari hau: petrolio gordinaren milioika upel ematen duen lurralde hori zenbateraino azpigaratuta zegoen, eta soldadu taldeak bozkarioz batetik bestera zebiltzan arren hiriko etxe, denda eta banku xumeak zeharo hustuta zeudela eta bertako biztanle guztiek ihes egin zutela.
‎Kantagintza modu berria zen, eta gurea ere kantagintza berria izan zen, baina euskaraz. Nik gerora begira kantatzen nuen, herri batetik bestera ibili nintzen hasieran, eta jendeari gustatu egin zitzaion nire kantaera! Berehala, eskutitzak jasotzen hasi nintzen, zorionak ematen zizkidaten eta kantuen letrak eskatzen, baina erabat, ordea!
‎Badira artelan bat erosi ondoren hura jasotzera joan direnak, erakusketa ezagutu ondoren senide edo lagun batekin itzuli direnak, artista ezagutzen dutelako bere lanak ikustera etorri direnak... Eta Diaz eta Zengotitabengoa batetik bestera dabiltza, jendearekin solasean. Gehienak —ez badira guztiak— ezagunak dituzte.
2022
‎Historia dario PSE EEren Eibarko Untzaga plazako egoitzari. Hantxe jarri du hitzordua Eneko Anduezak (Eibar, Gipuzkoa, 1979); PSE EEko idazkari nagusi izendatu zuten azaroan, eta, bere habitat naturala izateaz gain, batetik bestera dabilen garaiotan, herriaren kokapen geografikoak mugimendua errazten dio.
‎60 urte ditu. Lanpostu finkoa eman diote eta gustura dago, aspaldian batetik bestera ibili behar izan baitu. Baina eman dioten lanpostua partziala da.
‎Ikuskaritzari, lurralde ordezkaritzei, bestelako eragileoi, ematen zaizkien eskuduntzen arabera udal kontseiluei ere bai... Hor nire beldurra da pilota ez ote duten esku batetik bestera ibiliko, patata bero baten moduan.
‎Ikastetxe batetik bestera dabil Mikel Cerezo (Bilbo, 1979), eta Lazkaoko (Gipuzkoa) San Benito ikastolatik iritsi da zitara. Orainprebentzioa elkarteko gizarte hezitzailea da, eta adikzioetan aditua.
‎Adibidez, haietako zenbaitek ez dute etxebizitza finkorik, eta leku batetik bestera ibiltzen dira, gaua lagunen etxeetan emanez eta kalean gelditzeko arriskupean gauzak okertuz gero; familia bat prozesu judizial batean sartuta egon da, eta epaia kontrakoa balitz, bizitokia husteko beharrean egongo lirateke; beste zenbaiten kasuan, haien jatorriak edo errefuxiatu politikoaren estatusa lortzeko egindako eskaerak erantzuna jaso ez izanak zaildu egiten die etxebizitza bat lo...
‎Hain justu Maletak izenekoa da Correarena. Partez, estigmatik eta pertsekuziotik aldentzeko etengabe batetik bestera ibili behar izan zuelako jarri zioten izenburu hori kolektibo horretako kide gehienak dira estigmaren eta pertsekuzioen biktima, baina, hein batean, 2001ean erbestera joan behar izan zuelako ere bai.
‎Eta baloia gustuko ez zuena, bazterrera. Baloia batetik bestera dabilen bitartean erdigunean mantendu direnei esker galdu du baloiak agintea, zorionez, toki askotan. Errespetua irabazi egiten da, eta ez inposatu.
‎31 urte ditu orain. «Babes programen bidez, leku batetik bestera ibili nintzen, eta, hala, egun bat gehiago egiten nuen bizirik, eta beste bat, eta beste bat...».
‎Bi urteko pandemiaren ostean, Euskal Herriko herrietan eta hirietan jaiak ospatuko dituzte uda honetan, eta Euskal Telebistak gertutik emango du haien berri. ETB1ek etzi estreinatuko du Edozein herriko... saioa, eta astelehenetik ostiralera jai batetik bestera ibiliko da, 21:30etik 22:30era. Gainera, Iruñeko sanferminetan, Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaietan, eta Donostiako eta Bilboko Aste Nagusietan programa bi ordukoa izango da, eta suak zuzenean ikusi dira.
‎Kontua da, sasoi haiek eta ostekoak gogoan, Niko Etxartek berak eman zuela giltza solasaldian. Musikari gisa batetik bestera ibiltzeak, esan zuen Etxartek, Euskal Herria bazterrik bazter ezagutzeko xantza eman zion, luxua zinez. Orduan ohartu omen zen barneratzen ari zen geografia habitatu hark ez zeukala zerikusi handirik aita Dominikaren Eskual Herriarekin.
‎Eta, bestela, nolakoa izatea nahi dudan? Jendea batetik bestera ibiltzeko intentzio guztiarekin diseinatuta dago egitaraua: eremuak antolatuta daude jendea herrian zehar gora eta behera, aurrera eta atzera, ibiltzeko, eta horrek izugarrizko bizitasuna emango dio.
2023
‎Lastargi batzuk piztu eta minutu bateko isilunearekin amaitu da omenaldi xumea baina sakona. Bitartean, kaioak ibaiaren alde batetik bestera ibili dira, libre.
‎Guztiz. Alde batetik bestera gabiltza beti. Talde batekin bira batean egonda, beste baten deia jasotzen dut, eta, horrek kontaktu gehiago lortzeko aukera ematen didanez, lehenengo taldea utzi behar dut, agian.
‎Astelehenean Donostiatik autobus batean joan nintzen Bilboko aireportura, Lisboara hegazkin bat hartzeko. Bertan Bolt bat hartu nuen hotelera iristeko, eta ez nuen Lisboa ikusi, orduak teklatu eta maletarekin alde batetik bestera ibili eta gero, eta kontzertuagatik hazten zitzaidan urduritasuna zela eta, deskantsatzean soilik pentsatzen nuelako. Bakarrik egon, dutxa bat hartu, hoteleko ohe zurian etzanda denbora pasa.
‎Poliziek Enriquez hil zuten, eta larri zauritu Castillo, haurdun zegoela. Atxilotu, kanporatu, eta erbestealdia hasi zen harentzat, aurrena Cambridgera (Ingalaterra), gero batetik bestera ibiltzera, eta, azkenik, Parisera eraman zuena.
‎Ez, unean uneko arta egokia izan da, baina profesional horiek ezin izan dute zauriaren bilakaera aztertu, ez dutelako aukerarik izan jarraipena egiteko. Postu batetik bestera ibili dituzte. Tamalez, ez dugu zertan imajinatu:
‎Herri erakundeek behin baino gehiagotan eskatu zuten artelana Gernikara ekartzea, eta Espainiako Gobernuaren erantzuna teknikoa izan zen beti. Alegia, koadroa ez dagoela batetik bestera ibiltzeko moduan, eta ezin dela orain dagoen Reina Sofia museotik atera. Aitzakia hutsa da.
‎nafar guztiena da. Horregatik, batetik bestera ibili ginen, autografoak sinatzen, zaleekin argazkiak ateratzen... Entrenamenduak ere izan genituen zenbait herritan.
‎Gure herrian, auzitegi batetik bestera dabil euskara azken hilabeteotan, inoiz ez haren alde. Erakunde publikoen lan deialdietan euskara eskatzeagatik ari dira eramaten sindikatu eta norbanako batzuk deialdi horiek auzitegietara; eta gure epaile jakobinoak, hobeto leudekeenak Cervantes Institutuak Siberian zabaldu lukeen bulegoan, atzera botatzen ari dira deialdiak, erridikuluak diren argudioekin batzuetan.
‎Giro seguru batean eta taldean sortu eta esperimentatu nahi zuten, alegia. Gainera, hiriarekin duten harremana indartu nahi zuten espazioko kideek; izan ere, leku batetik bestera ibili ondoren, Iruñean errotu nahi zuten. «Hiriaren parte nintzela sentitzeko sortu nahi nituen proiektuak Iruñean», esan du Duartek.
‎«Banituen anai arrebak teorian epe luzerako; gurasoek eskaerak egin, eta familiara itzuli ziren. Sei hilabete berantago berriz harrera familia batean ziren, eta gure lekuak hartuak ziren», kontatu du, familia batetik bestera ibiltzen diren kasuak aipatzeko.
‎Bitxia da irudia: Nintendoko Sims ak balira bezala, alde batetik bestera dabiltza pertsonaiak pantailan. Hexagono itxurako sinbolo bat du bakoitzak buruaren gainean, eta kamerak mugimenduren bat identifikatzen duen aldiro, kolorezko grafiko batzuk tartekatzen dira pantailan:
‎Hamabost minutu igaro, eta betetzen hasi da gaztetxeko patioa; gazteek ez ezik, umeekin dauden zenbait helduk ere nahiago dute bertako txupinazo alternatiboa. Bien bitartean, eta espazioari azken ukituak eman nahian, batetik bestera dabiltza Oleaga eta beste kide batzuk.
‎Hiru urtez bizi izan ziren elkarrekin bi estiloak han, eta milaka pertsona joaten ziren: «Txitxarroren alde rockeroa bai baina elektronikoa gustuko ez zuen jendea zegoen, baita alde batetik bestera zebilena ere», azaldu du Kortak. Itzelak ere berebiziko garrantzia hartu zuen garai hartan; 1986an ireki zuten, Oiartzunen (Gipuzkoa).
‎Zubi azpian pertsona bakarra dago; zinpeko begiralea. Albo batetik bestera dabil, aspertu xamar, ez baitu lan handirik. Errekak sakonera gutxi duen arren, presak txirrista moduko bat sortzen duenez, egun beroetan haur eta gazte asko ibiltzen dira txirristan behera.
‎Urteko garai batzuetan, ohikoa da abereak alde batetik bestera ibiltzea bazka bila, eta, ganadua Ipar Euskal Herrira itzuli aurretik, beharrezkoa da animaliak desinfektatzea kamioietan kargatu baino lehen. Hegoaldean, gaitzak erasandako leku batetik mugitzeko ere desinfektatu egin behar dira aurrez abereak.
‎Musika lanbide izateko, ezinbestekoa da alde batetik bestera ibiltzea?
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia