2010
|
|
Frantseseko klaseak hartzen genituen gela berean irakasten nizkion zientzia gaiak; gero, hamaikak aldera, kafe bat eskatu eta terrazako toldopean kokatzen ginen, edo bestela miradorean alde
|
batetik
bestera ibiltzeari ekiten genion Arteari edota Filosofiari buruzko lezioa hartzen nion bitartean. Eguzkia pixka bat indartzen zenean, adineko turistak izaten genituen lagun; frantziarrak eta italiarrak, batez ere.
|
|
" Komunean eserita egongo duk, errebista zikin horietako bati begira", esan zuen Martinek. Alde
|
batetik
bestera zebilen gelan, bere zapaten takoi hotsa arazki iristen zitzaidan. " David!
|
|
" Zertan ari haiz pentsatzen?", esan diot. " Ene pentsamenduak
|
batetik
bestera dabiltza, herrari ene gogoan", erantzun dit norbaiten aipua eginez bezala. Baina Josebarekin ezin da jakin.
|
|
Bere jaiotetxean zegoen, baina ez zuen bertakoa ematen. " Adrian berriro operatuko dute errebalidako azterketak bukatu eta gero —esan zidan— Bestetan baino operazio handiagoa egingo diote, nonbait, eta medikuek esan omen dute gutxi mugitu behar duela ondoren, ez zaiola batere egunero trenean eta
|
batetik
bestera ibiltzea."" Ez nekien ezer." Adrianek ez zuen bere gaitza behin ere aipatzen. Bere arauetako bat zen.
|
|
Urrutian, zubiak sortzen zuen argitasuna lagun, uhinen apar punttak sumatzen ziren. Are eta urrunago, oraindik badiaren alde
|
batetik
bestera zebiltzan ontzien argi gorriak.
|
|
Liburua ezin ulertuak tristezia ematen zion. Altxa eta portxearen alde
|
batetik
bestera ibiltzen hasi nintzen. Kosta egiten zitzaidan hitzak aurkitzea.
|
|
Argazki asko egiten nizkion hiriaren alde
|
batetik
bestera genbiltzala. Hasiera batean" zure argazkilari ofiziala naiz" arruntak, turistikoak, bisitaturiko tokiak —City Lights, Mission Dolores— aintzat hartzen zituztenak; berehala, ordea, argazki pertsonalagoak, lehen planoa bilatzen zutenak, edota bera ustekabean harrapatzen zutenak—" barkatu, paparazzi bat naiz, nola edo hala irabazi beharra daukat eguneroko ogia".
|
|
Ordu bakan haietan gertatuak lanbro artean bezala oroituko zituen gerora Chiarak,
|
batetik
bestera ibili baitzuten: jantzi hau, hartu hori, joan hara, etorri hona. aldamenean Simeon maitea zuela, ahorik zabaltzera ausartzen ez zen mutiko lotsatia; emozioak gainezka egiteko zorian zegoelako?
|
|
Alferrik da alde
|
batetik
bestera ibiltzea. Lurralde hau ez da gatozenekoa baino hobea.
|
|
Alde
|
batetik
bestera dabiltza amazigak, baina ez beti noraezean. Begi bistakoa da Interneten, hizkuntza eta kultura amazigaren tokiak irekitzen direnean.
|
|
amdhyaz deitzen ziren singularrean, imdhayzen pluralean. Alde
|
batetik
bestera zebiltzan, jaietarako gonbidatzen zituzten. Zammar delako haize instrumentua jotzen zuten, ezkontza eta erdainkuntza festetan batez ere.
|
|
Han ibili ziren, Erdi Aroan zehar, kristau komunitate txikiak bisitatzen, europar merkatari edo gatibuekin harremanean, Marokoko sultanak" parte txarreko" lurralde haietan alde
|
batetik
bestera ibiltzeko dahir edo ‘baimena’ ematen baitzien.
|
2011
|
|
Bigarren mundu gerrak Ryszard Kapuscinski gaztetxo poloniarraren familia bete betean harrapatu du. Guraso eta seme alabak
|
batetik
bestera dabiltza, heriotza eta miseriatik ihes egin nahian. Mutikoak amets bakarra du:
|
2012
|
|
Donatienek altxatu egin behar izan zuen ohetik eta bere paillotearen alde
|
batetik
bestera ibili, ea uxatzen zituen burutik pentsamendu haiek, ea baretzen zitzaizkion zintzurreko taupadak. Ez zuen lortu eta negargura etorri zitzaion.
|
|
Lalande Biran alde
|
batetik
bestera ibili zen tarte batez, pentsakor, besoak gurutzatuta eta ezkerreko eskuaz kokotsari heltzen ziola. Gelditu armairu baten parean eta errezeta liburu bat hartu zuen apaletik.
|
|
Bera zen orain bulegoaren alde
|
batetik
bestera zebilena. Iritsi errinozeroaren adarra zegoen txokora eta gora eta behera ibili zuen airean, pisua kalkulatu nahian bezala.
|
|
Richardson estalpearen alde
|
batetik
bestera zebilen.
|
|
Van Thiegel paillote
|
batetik
bestera ibili zen Donatien atzetik zuela. Bosgarrena edo seigarrena ikuskatu zutenean, muginiaren zabalgunera jo zuten biek, artean kea zerion harribildu baterantz.
|
|
Leku nazkarria iruditu zaizu tren geltokia. Pertsonak, inurri automaten antzera, alde
|
batetik
bestera dabiltza hankadun ticket en itxurarekin. Gorrotagarriak egiten zaizkizu geltokiak, ziurtasunen hiriburuetara bidaiatzeko lekuak baino ez direlako.
|
|
Alde
|
batetik
bestera dabil igerilaria Inter Continentalaren igerilekuan, eta, buelten zenbaketaz ahazturik, Mexikon gertatutakoaren puzzlea osatu du bere buruan. " Parranda ona" pentsatu du, eta irribarre batek margotzen dio aurpegia.
|
2013
|
|
Disgustu bat izan zen" mozdade bat", ordu hartan esan izango nukeen bezala—, baina erabakita neukan Didik erakutsitako arrastoari jarraitzea, eta amaren ezetza jaso eta hurrengo egunean bertan Donostiara autobusez joan eta musika denda
|
batetik
bestera ibili nintzen. Les elucubrations atera gabe zegoen ordea Espainian, eta erosi ahal izan nuen gauza bakarra musika modernoaren zaleei zuzendutako aldizkari bat izan zen, Fans.
|
|
Beste gizon bat ikusi nuen orduan. Peto islatzaile hori bat zeukan jantzita, bizimodu errealean zabor biltzaileek erabiltzen dituztenen tankerakoa, eta kamioi
|
batetik
bestera zebilen koadernoa eta boligrafoa eskuan zituela. Gerturatu, eta kamioien kargari buruz galdetu nion.
|
|
Barruan, meatzeko minerala xehatzeko tresnak ikusi genituen, nahiko txukun, museo batean bezalatsu. Teilatupean, txoriak gapirio
|
batetik
bestera zebiltzan. Aldian behin, eguzkitara ateratzen ziren mendi aldera ematen zuten leiho zabaletatik.
|
|
Bide osoan, indioak adiskidetsu eta misiolariak beren artean hartzeko gogoz agertu ziren. Zalvideak zeregin materialak bezain kementsu hartzen zituen espiritualak, eta, rancheria
|
batetik
bestera zebilela, ahalik eta zahar gehien bataiatzen saiatzen zen. " A la mañanita caminamos con rumbo al Norte", dio uztailaren 22ko kontaeraren hasieran.
|
|
Mariano Buena Aita Nagusia egoitza
|
batetik
bestera ibili zen erreboltariak errenditzeko konbentzitu nahian, baina, emaitza kaskarraren aurrean, adorea erabat galduta heldu zen Tecoripara.
|
2015
|
|
Bazirudien orain, ezkondu berritan, nahikotxo sosegatu zela. Soilik entrenamenduetan zentratuta, ematen zuen pugilak, gimnasiotik kanpo zegoen denbora guztian emazteak lagunduta, amaitutzat eman zituela taberna zulo eta night club
|
batetik
bestera ibiltzeko ohitura haiek guztiak.
|
|
—Baina hemendik aurrera
|
batetik
bestera ibili duk, geratu gabe, etxetik urrun.
|
|
Isidro eta bere laguna, jendetzaren euforia erotu horretan erabat sartu eta murgilduta,
|
batetik
bestera ibili ziren jende multzoen atzetik, automaten moduan, ohartu ziren arte Tolosara zihoan azken trena galdua zutela. Ez zitzaien gehiegi axola izan.
|
|
Lapur bandaren etikaren ideia punta
|
batetik
bestera ibili da filosofia politikoaren historian. Platonentzat, ezinbestekoa zen bere Errepublika fundatzeko.
|
2016
|
|
Baina hemen dagoen lekurik hoberena aurkitu dut, oso lasaia den hotel bat, parketik eta hondartzatik hurbil. Apur bat nekatuta nago
|
batetik
bestera ibili behar honetaz.
|
2018
|
|
Burguak oinplanoan erakusten duen hexagono itxura hiri berriaren eitea" Hierosomolitano" prototipoarekin identifikatzearen ondorio izan daiteke, behintzat Jerusalemen irudia Madabako mosaikoetan eta lehenbiziko hiri krokisetan margotuta agertu zen bezala, krokis horiek Europako mutur
|
batetik
bestera ibili baitziren zalantzarik gabe bai erromesaldien bidez bai beste bidaia moten bidez, kontuan hartuta ibilbide desberdinak erabiltzen zirela garai hartan Jerusalemera iristeko (6 eta 7 irudiak).
|
|
" Lanik gabe, kalean gaude aitortu zuten bideo horretan—: jendeak uste du ez dugula ezer egiten, baina leku
|
batetik
bestera gabiltza gauzak asmatzen". Eskrotok bere bizitza filosofiaren lehen urratsen aztarnak igartzen zituen bertan:
|
|
Lekuka hormak eta holtzak lizunduak ziren. Gela
|
batetik
bestera ibiliz ordea, ez zen Josepheren aztarnarik topatu.
|
|
Hiztunak hiriko biztanleak gara, hirian bizi eta alde
|
batetik
bestera gabiltza, eta kontestuak eragiten digu.
|
2019
|
|
Bazen alderik. Kuartelean egonez gero, Raulek har zezakeen transmisioen ardura goizetan eta baita arratsalderen batean ere, eta aukera eman Celsori kuartel barrenean
|
batetik
bestera ibiltzeko, edo okindegian sartu atera bat egiteko, edo Calocorengana joateko hitz aspertu bat egitera, edo Santos brigadaren tailerrera, edo sukaldera hamaiketakoa egitera. Aukera haiek guztiak zapuztuta gelditzen zitzaizkion bunkerrean bakarrik egon behar bazuen, beti guardian, telegramen zain.
|
|
Plazan jostatzen zebiltzan umeen garrasiak entzuten ziren terrazatik garbi, ez oso desberdinak arratsean mitxiguek eltxo harrapaketan egiten zituztenen aldean, eta horixe zen uda Martarentzat, hots haiek, edota taberna
|
batetik
bestera zebiltzan gizonen solasa kalean, eta hego haizea, izarrak, ilargi erdizka betea. Bai, horixe zen uda, eta egun haietan bizitzak errazagoa ematen zuen, urtea oreka batera iritsi eta, amak niniari tapaki arin bat jartzen dion goxotasun berarekin, Jainkoak zerbait pausatu izan balu bezala Ugarteko herriaren gainean, hango pertsona eta bizitza guztiak babesten zituena.
|
|
Orkatiletaraino iristen zitzaion albornoz gorri bat jantzi eta terrazan esertzen zen eguneko bigarren kafea hartzera eta zigarro bat poliki poliki erretzera. Gero, zutitu eta terrazaren alde
|
batetik
bestera ibiltzen zen eskuak albornozaren poltsikoetan zituela, zerrenda pasatzen ari balitz bezala, beren lekuan ote zeuden gauzak, zer zegoen aldatuta eta zer ez. Edo agian ez zuen halako asmorik, eta kanpoko giroan egon nahi zuen besterik gabe, haize brisarak eta eguzkiak ilea lehortzen ziotela.
|
|
Ikus lehen 1670 urteko borden azterketan 20 puntuan honetaz esandakoa. Dena den, Zamalibiako txabolaz beste, hagitz datu gutxi ematen da Martin Arozena bordariaz auzi honetan, ederki nabari baitu bordari bizimodua utzita burniola
|
batetik
bestera zebilela gabiarotz lanetan Bizkaiko Mungiarainokoan. Ez da aipatzen inon zein borda zuen berea, baina geroztik ikasia dakizut Mintorrola zela.
|
|
Gizona ere mugikorra da. Begira, alde
|
batetik
bestera dabil.
|
|
Hamarkada batzuk geroago, Marc Auge antropologoak, hirietako edo hirien arteko lekuak aztertuz, ez leku kontzeptua asmatu zuen.15 Leku humanizatu, bizi eta esanguratsuen aldean, Augeren ezlekuak funtzionalak eta pertsonalizatu ezinak dira. Autobideak eta supermerkatuak, aireportuak eta hoteletako gelak,
|
batetik
bestera dabiltzan edo zain daudenentzako elkarguneak. Eman dezagun lekuak direla, adibidez, Aralarreko mendialdea16 edo datorren urtean familiakoa balitz bezala 500 urte beteko dituen Habanako hiria, 17 leku identitatedun, historiadun eta giza harremanekoak.
|
2020
|
|
Berandu eta unatua gosaldu nuen bakarrik errefektorioan. Nahita gurutzatu nintzen alde
|
batetik
bestera zebilen fraide pare batekin. Haien ibilerei zeharka behatuz ez nuen nobedaderik sumatu mesedetako lekaideen portaera adierazkortasunik gabean, aurreko egunekoarekin alderaturik.
|
|
" Zuek, gu hondatu gineneko geldialdi gogaikarri honetatik sortuko zaretenok, gure okerrak eta ahuleziak aipatzen dituzuenean, ez ahaztu sasoi oso ilunetatik libratu zaretela. Herri
|
batetik
bestera ibili behar izan genuen guk, zapata batzuk erantzi eta beste batzuk jantziz bezala aldatuz bizilekua, mundu hobearen aldeko borrokan. Eta arnegatu egiten ginen inon injustizia nagusi izanda haren kontra inor jaikitzen ez zenean.
|
|
" egia esan ez dut munstrorik aurkitu, ez haien albisterik, salbu eta Karibeen islan, Indietara sartu eta bigarrenean, han bizi direnak beste isla guztietan oso oldarkortzat dituztelako, eta esaten baitute giza haragia jaten dutela. Hauek kanoa77 asko dituzte eta Indiako irla guztietan
|
batetik
bestera ibiltzen dira lapurretak eginez eta ahal dutena harrapatuz. Indigena hauek ez dira besteak baino deformeagoak; baina ilea luzeagoa izaten dute emakumeek bezala, eta arkuak eta horietarako geziak erabiltzen dituzte, kanaberazkoak eta zotza puntan, ez baitute burdinarik.
|
|
Esaten du ez dela harrizkoa edo adreiluzkoa, baina ikusten dela, urezko hesi erraldoi ondo ikusgarria. Esaten diot ura baietz, itsasoak inguratzen duelako irla, baina uharte handian bizi garela eta badugula
|
batetik
bestera ibiltzeko espazioa. Esaten du murru likido hori soka bat bezala sentitzen duela lepoan, gero eta gogorrago tenkatzen zaiola.
|
2021
|
|
Erroman, oraindik iraganarekin eta beste kultura, hizkuntza eta horizonte batzuekin lotzen gaituen hari bat sortu zen. Hari horren gainean, funanbulista gisa, mende
|
batetik
bestera ibiltzen dira ideiak, zientziaren aurkikuntzak, mitoak, pentsamenduak, sentimenduak, baita erroreak ere (horiek ere inspirazio iturri dira). Batzuk irristatu eta erori egiten dira; eta beste batzuek, ordea, orekari eustea lortzen dute (azken horiek dira klasikoak).
|
|
Inperio globalizatuko galtzadetan barrena, saiakerak eta fikzioak geografiako muga
|
batetik
bestera ibili ziren. Ordura arte ez bezalako liburutegi publiko eta pribatuen sare batean aurkitu zuten babesa.
|
|
Han sortu zen gure oraina iraganarekin ehuntzen duen albainua, iraungitako mundu zoragarriarekin loturik gauzkan haria. Hari horren gainean, funanbulisten gisa, mende
|
batetik
bestera ibiltzen dira ideiak, zientziaren aurkikuntzak, mitoak, pentsamenduak, emozioak eta baita gure historiako akatsak eta miseriak ere. Hutsaren gainean orekan dagoen hitz ilara horri guztiari deitu diogu klasikoak.
|
2022
|
|
Lorezaina heltzen denerako
|
batetik
bestera dabil etxejabea lorategian. Ez daki ze lore klase diren bi pinuen artean landatu dituztenak eta hori galdetzen dio lorezainari lehen hitzetan.
|