Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 156

2001
‎Marcos, Maria eta Lucas idazten ari ziren, idaztea gauza naturala balitz bezala: Maria sukaldean, trenean batetik bestera zebilen neska baten ipuina. Lucas egongelan, piramideez, txokolateaz eta zortzimilako mendiez.
‎Egunero hirian batetik bestera ibili behar dira. Ez dituzte autobusetan onartzen, makila eta soka luze asko erabiltzen baitituzte.
‎Kankailua alde batetik bestera dabil:
‎Zutitu eta gelan alde batetik bestera ibiliko zara pauso leunez, zure ordez beste bat zutitu eta alde egiten hasiko balitz bezala, eta zeure oinak ikusiko dituzu bakarrik urruntzen.
‎Patioan alde batetik bestera genbiltzan oinez, zelai erreglamentarioaren bazterreko marraren luzeran.
‎Baloia alde batetik bestera zebilen erreglamentuzko zelaian, orduan talaiarantz begiratu eta han zegoen orain ere Padre Solana. Leihoaren kristala itxita zegoen, baina hantxe zegoen zelatan.
2002
‎Begira ezak, bestela, bertatik bertara, prismatikoekin". Ai, nola desiratu nuen, prismatikoekin ikusi bezain laster, miruaren gainera igotzea, zaldizkoa zaldiaren gainean bezala, eta batetik bestera ibili, zeruz zeru eta hodeiz hodei! Alferrik.
‎Ai, nola desiratu izan nuen, prismatikoekin ikusi bezain laster, miruaren gainera igotzea, zaldizkoa zaldiaren gainera bezala, eta batetik bestera ibili, zeruz zeru eta hodeiz hodei, neure bertigoa eta neure beste ezintasun guztiak menperatuta! Umetatik izan baitut bertigoa, esplikatuko dut aurrerago zergatik eta nola.
2003
‎Mendebaldeko historiari behatzen baldin badiogu, gainera, ohartzen gara, erromatar kulturak, hizkuntza latinarekin eta kristau erlijioarekin bateraturik, Europako eremu gehiena bere menpe atxiki dueno, hots, Erdi Aro guztian eta geroztik, XVIII. mende hondarreraino bederen, ez zaiola garrantzi gehiegirik eman ez Nazioari ez naziotasunari politika sailean: erresuma batetik bestera bazebiltzan jauzi eta punpeka, arazo handirik gabe, edozein naziotako errege edo erreginagaiak, bai eta kapitainak eta fraideak, apezpikuak eta kardinaleak, ministroak eta artistak.
‎Baina kontua zen 3.Dkoek alaba bat zeukatela, eta umetatik jotzen zuela biolina eta kantatu ere ez zuela txarto kantatzen. Eta musikari asko bezala batetik bestera ibili zen 3.Dkoen alaba bederatzi urte zituenetik. Hamazortzi urterekin zuzenbide karrera egiten hasi zen arte.
‎Emakumeak une batzuk lehenago eman zizkidan zirriborroak izenik gabeko idazle horrenak izan zitezkeela pentsatze hutsak aztoratu egin ninduen eta bulegoan batetik bestera nenbilen, ibilian irakurriz, ez baitakit egonean pentsatzen, eta, telefonoak jo zuelarik, jaramonik ez egitea erabaki nuen.
‎–Gizon emakume haiek, bada, batetik bestera zebiltzaan, harik eta, halako batean, giza talde batek munstro erraldoi itxurako haren eskeletotzarrarekin topo egin zuen arte. Eta lehenik zer ikusi zuten?
‎Idazki hau amaitu ondoren batetik bestera ibili naiz, nire istorioa indartuko lukeen agiriren bat eskuratu nahian. Kontatu dudana benetan gertatu zelako frogaren bat (gaur egun ez daukat egunkari txatal bat eta garaiko kronologietako oharren bat besterik).
2004
‎Baina Gaza kaiola handi bat da. Gazatarrek nekez daukate batetik bestera ibiltzea, are gutxiago Zisjordaniako herrietara joatea, baita alderantzikoa ere, eta horrenbestez, Gaza eta Zisjordaniako biztanleen arteko komunikazioa hutsaren hurrengoa da. Ez dakit ulertuko duzuen, baina Palestina nola dagoen zatituta ez da erraza azaltzea.
‎Txostenen arabera, batetik bestera ibiltzen ez zenean, Munichen zuen etxetxoan bizi zen... nik," lapur baten antzera" sartu nuen etxean, hain zuzen. Hasperen egin nuen.
‎Del Valle batetik bestera zebilen Koloniako udaletxe ederraren aitzinean zabaltzen zen plazan. Ordubete zen SSen desfilea bukatu zela, baina hiriguneko karrikak leporaino betetzen zituen jendetzak ez zuen sakabanatzeko imintziorik egiten.
2005
‎Zeharkatu zuten, bada, semaforoa, eta isilik jarraitu zuten. Baina Teresaren buruan ez zegoen bakerik, eta pentsamenduak batetik bestera zebilzkion, hegazti hegal beltzak balira bezala, bere segurtasuna mehatxatzen zutenak, harik eta haietako bat, beltzena eta handiena, buruaren erdian pausatu zitzaion arte.
‎Nire arreba lasaigarrien mende zegoen arren, tarteka oso urduri jartzen zen. Batzuetan umeak ikusi nahi zituela zioen eta etxe guztia miatzen hasten zen haien bila; gero, bere senarra norbaitek hil ziola esaten zuen, eta batetik bestera zebilen gelditu gabe, gure ama atzetik zuela lasaitzeko esanez.
‎Aitortu banuen aitortu nuen, baina ez nintzen hobeto sentitzen, eta ez nintzen hobeto sentituko harik eta aita lasaitu arte. Sumindurak aurpegia deformatu zion, alde batetik bestera zebilen oraindik, hartza kaiolan bezala.
2006
‎Aireportuek ospitaleen antz handia dute. Itxarongela zuriak daude han ere, zain dauden pertsona gehienek aurpegi zurbilak dituzte, ospitalean bezala, eta pilotuen atzetik alde batetik bestera dabiltzan azafatak medikuen atzetik doazen erizainen antzekoak dira. Batzuk zein besteak harro harro ibiltzen direla pentsatu du Nereak.
‎Zaldunak eta jauntxoak ere pozik ziren, merkatari eta elizgizonak bezala, ugazabei ere ondo etortzen baitzaizkie jendearen pozak eta ondasun banaketak –oiloak ere esan omen zuen: " Saldu behar ez bada ere neur dadila garia", neurtzen denean garia edota banatzen direnean ondasunak, beti erortzen baitira lurrera apurren batzuk– Baina, ondasunak eta diruak eskuz esku aldatu eta jendea batetik bestera ibiltzeaz gain, baziren ezkutuko beste arrazoi batzuk elizgizonei eta herrialdeko agintariei Tro Breiz begikoa egiten zietenak.
2007
‎Ez omen du txirrindulari izateko asmorik, jakina, baina bizikletan ibiltzen ikastea gustatuko litzaiokeela esan dit, batetik bestera ibiltzeko oso tresna egokia iruditzen zaiolako.
‎Garai batean ere garagardoa edaten zuten, baina ez zerbitzariak barra gainean jarri dituen kristalezko edalontzi zabal horietakoetan, plastikozko katxietan baizik. Kontzertuetan katxiak esku batetik bestera ibiltzen ziren, musikaren erritmora salto egiten zuten bitartean. Joango al gara kanpora?
2008
‎Puska batean itsasontziak jauzika eta zabuka jarraitu zuen gaiztotutako zaldi baten gisara, belak orain norabide batean, orain bestean harrotzen zitzaizkiola, eta ezpeleta batetik bestera zebilkiola, masta kurrinka jartzeraino ahaleginaren poderioz. Noizetik noizera, gainera, apar zaparradaren bat ailegatzen zen ontzi masailean gora, eta brankak indarrean kolpatzen zituen uhinak; izan ere, itsasoa askoz gogorragoa suertatzen zen hain ondo hornitutako ontzi harentzat, ordurako itsas hondoan zen nire coracle oker, etxean eginarentzat baino.
‎–Nahikoa da, bai, onartzen dut guztia, egia da, egia da, egia da? , orain egongelako bazter batetik bestera dabil, besoekin imintzioka, bere defentsari laguntzearren?. Eta zer egingo dut?
‎Polizia etxeko karrajuan alde batetik bestera dabilela, pentsamenduok burutik aldentzen saiatu da. Handik pixka batera, Gartzia agentea etorri zaio eta alboko gela batera sarrarazi du.
2009
‎–Jainkoa bakarra da, gizakien eta jainkoen artean handiena;/ haren irudia eta haren pentsamendua hilkorren desberdina?. . Eta beti da toki berean, batere mugitzeke,/ ez dagokio batetik bestera ibiltzea?. Baina, dena ikusten du, dena ulertzen, eta dena entzuten?.
‎Terryk beste inork baino gutxiago. Baina badaki (argia delako mutiko hau, behin eta berriz erakusten didan moduan) ezer gutxi egin dezakeela helduen erabaki eta ekintza baldar hauen aurrean, zortzi urte baino ez dituela eta momentuz jokoa jarraitu behar digula eta min handirik hartu gabe etxe batetik bestera ibili, aita zein amaren diskurtso sentimentalak adituz, sorgin sarkina edukazioz tratatuz (mila esker, mesedez, barkatu ez zaizkio deskuiduan ere ahazten niri zuzentzen zaidanean). Baina muga batzuk ezartzen ditu, minimo batzuk, eskubide osoa dauka, noski, eta besteok hobe dugu errespetatzea.
‎eta noizbait konturatu duzu alde ilunaren ondoan beti duzula eta beti izango duzula alde argia, baita alde ilunaren mende zaudenean ere, bestela irudituko zaizun arren halakoetan. Mundu honetan ez baitago on hutsik ez gaizto hutsik, zuri batetik bestera zabiltzala iruditu arren. Ulertzen didazu?
‎azkenean hori izango da guztia, Kristok ere urrezko hortzak zituela? izango ez zituen, bada, Jainkoaren seme bazen!; Domingok, beraz, barruko zarata hura zuen, eta kanpoko zarata zuen inguruan, etxekoekin ere behar bezala konplitu behar zuen, irri eginez bati eta besteari, nornahiri?, eta bera zarata batetik bestera zebilen, bi zarata haien artean harrapatuta alderrai, gero eta nekatuago, minaren gaineko irria gero eta minezkoago, eutsi nahi eta ezin?, minezko minak irria irentsi, arnasa estutu, eta kordea arnasaren pasabide estu hartatik joan zitzaion arte.
‎–Baina zuk badakizu zizare edo suge txiki txiki batzuk bezalakoak direla, luxe luxeak, eta ez zizareek ez sugeek ez dute hanka beharrik batetik bestera ibiltzeko? –Ernestinak.
‎ez etxekoen iraganean piratarik? Eta, jakina, benetakorik ezean, etxean izara bat hartu, eta batetik bestera ibiltzen zen, uuuuu eta uuuuu! Teofilo Mariak eta Damasok barre egiten zioten, edo, onenean, ez zuten aintzakotzat hartzen, baina bi arrebak eta Gabino, anaiaren jokoan sartu eta beldurrak eragindako bertigo eta atseginaren artean egoten ziren, bertigotik atseginera eta atseginetik bertigora:
‎Bolatxo zuria, fortunaren ordezkari zorigaiztokoa, zulo batetik bestera zebilen, mitxeleta batetik bestera; orain beltzean zegoen, gero urdinean; berdetik gorrira egiten zuen jauzi, gorritik zurira, zuritik?
‎Ez da Etxea ezin da esku batetik bestera ibili?
‎Phineasek azaldu du batetik bestera ibili zela Soraren gutuna bost astez eta kasualitatez heldu zela euren etxera azkenean, maiatzean. Gero esan du ez duela arreba galduta ikusi nahi, batetik bestera, gutuna ibili zen bezala, ez bost astez, ez bost minutuz.
‎Jauregi batean bizi zen, bai, baina merezi ote zuen horrelako izenik, baldin eta jauregiaren hormek ez fantasmarik ez ezer berezirik gordetzen ez bazuten, ez drakularik ez banpirorik... ez etxekoen iraganean piratarik? Eta, jakina, benetakorik ezean, etxean izara bat hartu, eta batetik bestera ibiltzen zen, uuuuu eta uuuuu! Teofilo Mariak eta Damasok barre egiten zioten, edo, onenean, ez zuten aintzakotzat hartzen, baina bi arrebak eta Gabino, anaiaren jokoan sartu eta beldurrak eragindako bertigo eta atseginaren artean egoten ziren, bertigotik atseginera eta atseginetik bertigora:
‎–Gaur ez dizut entzun nahi, behin eta berriro sartzen baituzu hanka horrela jartzen zarenean... eta noizbait konturatu duzu alde ilunaren ondoan beti duzula eta beti izango duzula alde argia, baita alde ilunaren mende zaudenean ere, bestela irudituko zaizun arren halakoetan. Mundu honetan ez baitago on hutsik ez gaizto hutsik, zuri batetik bestera zabiltzala iruditu arren. Ulertzen didazu?
‎pentsatzen ere hasia zen hura ez ote zen Jainkoaren zigorra, eskua moztu zuèn mementoan irudi iraingarri hura tartekatu zitzaiolako, sarjentuaren urrezko hortzak ostia ukitzen zuenekoa, Domingorentzat huraxe baitzen sakrilegioaren esentzia ezin hobeto laburbiltzen zuèn argazkia, sarjentuaren urrezko hortza eta ostia batzen zituena eta buru buruan itsatsita geratuko zitzaiona; hark egin zuen, baina, sakrilegioa –sarjentuak–, eta ez berak, Domingok; ondorenak, ordea, ageri agerikoak ziren, bera ospitalean hilzorian zegoen bitartean hantxe egongo baitzen sarjentu putakumea, kanpamentuan, eskuak galtzontziloetan sartuta, potrojorran; eta Domingo bere patuaren kontra erreboltatzen zen, hain iruditzen zitzaion zuzengabea gertatu zitzaiona, irudi bati beste irudi bat zerraiola eta hitz bati beste bat, logika ilogiko baten itxurapean sarri, ondorioak ere halakoxeak: azkenean hori izango da guztia, Kristok ere urrezko hortzak zituela... izango ez zituen, bada, Jainkoaren seme bazen!; Domingok, beraz, barruko zarata hura zuen, eta kanpoko zarata zuen inguruan –etxekoekin ere behar bezala konplitu behar zuen, irri eginez bati eta besteari, nornahiri–, eta bera zarata batetik bestera zebilen, bi zarata haien artean harrapatuta alderrai, gero eta nekatuago, minaren gaineko irria gero eta minezkoago –eutsi nahi eta ezin–, minezko minak irria irentsi, arnasa estutu, eta kordea arnasaren pasabide estu hartatik joan zitzaion arte.
‎–Baina zuk badakizu zizare edo suge txiki txiki batzuk bezalakoak direla, luxe luxeak, eta ez zizareek ez sugeek ez dute hanka beharrik batetik bestera ibiltzeko... –Ernestinak.
‎Bolatxo zuria, fortunaren ordezkari zorigaiztokoa, zulo batetik bestera zebilen, mitxeleta batetik bestera; orain beltzean zegoen, gero urdinean; berdetik gorrira egiten zuen jauzi, gorritik zurira, zuritik...
2010
‎–Besoetan daukat nik motorra, eta honekin aski dut?. Hala ere, bai Regina enean eta bai hiriko geometria gorabeheratsuan ere, noiznahi egiten zuen oztopo, eta hartarako egoten ginen Bibi edo ni haren ondoan laguntzeko, baita, nekatzen eta aspertzen zenean, batetik bestera ibiltzeko ere. Lantegira joaten hasi zenean, berriz, gure lehengusu Natalio hartu zuen laguntzaile, osaba Ismaelen semerik zaharrena, Teok, denborarekin, semetzat hartu eta bere kuttun egin zuena.
‎Jaurlaritzaren beka amaitu baino lehentxeago lortu zuen lanpostu bat, material hidraulikoa ekoizten zuen eta bere esportazio saila indartu nahi zuen enpresa bateko sare komertzialean jarduteko. Ona zen soldata, munduan barrena batetik bestera ibili behar bazuen ere etengabe. Ez zitzaion axola.
‎Azterketa ongi gainditu nuen, baina, aldi berean, burua herrian neukan, han zer gertatzen ari ote zen. Irratian zer edo zer aipatu zuten, baina iragaitzaz bezala; azken batean, hiriburuetatik aparteko eskualde bat zen gurea, eta gutxi axola kazetariei hango kezkak eta borrokak; telefonoz Mikeli hots egitekotan egon nintzen, baina banekien Mikel egun osoan batetik bestera ibiliko zena: piketeetan, manifestazioan...
‎" Besoetan daukat nik motorra, eta honekin aski dut". Hala ere, bai Regina enean eta bai hiriko geometria gorabeheratsuan ere, noiznahi egiten zuen oztopo, eta hartarako egoten ginen Bibi edo ni haren ondoan laguntzeko, baita, nekatzen eta aspertzen zenean, batetik bestera ibiltzeko ere. Lantegira joaten hasi zenean, berriz, gure lehengusu Natalio hartu zuen laguntzaile, osaba Ismaelen semerik zaharrena, Teok, denborarekin, semetzat hartu eta bere kuttun egin zuena.
2011
‎Artzainak, laborariak, andereak eta mutiko zoliak alde batetik bestera zebiltzan, ezagunak agurtuz eta erosketan. Koblakaria ditxoka ari zen.
‎Patiora egunero ateratzen gintuzten, ganadua ateratzen den moduan ukuilutik itxiturara. Eta patio izoztuetan alde batetik bestera ibiltzen ginen. Isilik, ahiturik eta artega ibiltzen ginen, otso erdi hilak legez.
‎Itzalak sakeletan sartu zituen eskuak eta, horman, alde batetik bestera ibiliaz hitz egin zuen ahapeka:
‎Kaian alde batetik bestera dabiltzan emakumeen bozak goratu dira, bapore batzuk itzultzen ari direlako. Aita edo senarra, neba edo semea, edo edozein ezagun ontzi gainean ezagutu dutenek poz deiez agurtu dute.
‎–Gauza tristea dira beleak, esan zuen?. Bizitzaren eta heriotzaren arteko mezulariak dira, batetik bestera ibili daitezkeen bakarrak.
‎Epaitegira joan. Bulego batetik bestera ibili, nora joan behar nuen ikasi. Guardiako epaitegia.
‎Pasatu da epaitegikoa. Ia goizaren erdia batetik bestera ibili ondoren, ordu laurdeneko ezagutze saioan izan naizela dioen agiria eman didate. Lanera itzuli naiz.
‎Hala ere, Isabelak animalia ezezagunak ezagutzeko zuen irrika eta ilusioa ez apurtzearren, alai agertzen saiatu nintzen zoo larderiatsu hartan, eta gezurrezko maskara batekin batetik bestera ibili nintzen, kantina zahar batean erositako otartekoari gogo handirik gabe hozkada txikiak emanez.
‎ertzainak ere ikusi dituzte: batzuk batetik bestera dabiltzala, besteak egonean, agindu berrien zain baina erne, nolanahi ere.
‎–Zergatik ez? Mundua zabala da batetik bestera ibiltzeko, baina baita leku batean geratzeko ere, leku hori gustatuz gero.
‎Berak eraman zuen koordinazioa ertzaintzarekin batera, ingurua inork baino hobeto ezagutzen baitzuen. Luisek fruta denda bat zuen herrian; egun hartan emaztea eta koinata gelditu ziren dendaren kargu eta bera toki batetik bestera ibili zen autoarekin, talde desberdinei agindu eta aholkuak ematen. Itsasoan ere begiratu zuten, urpekariak ekarri eta harriarte bakoitza begiratu zuten.
2012
‎Bazegoen nire isiltasuna konpartitzera etortzen zen neska gazte bat. Ballet dantzaria zela esaten zuen eta batetik bestera ibiltzen zen, oinak ahal zuen bezainbeste luzatzen, oin puntetan bestetan eta besoak zabalik bueltaka noiz edo noiz. Ondoan esertzen zitzaidan, lurrean, eta luzamendu ariketak egin bitartean bere hurrengo emanaldiak zeintzuk izango ziren kontatzen zidan.
‎Egun hura nahikoa nahasita eman nuen eta batetik bestera ibili nintzen oinutsik, galduta, azkar, antsietate betean. Ez nuen pixkatxo bat lasaituko ninduen plazer unetxoaren arrastorik aurkitu.
‎Ez nuen Ignazio hura ezagutzen; harrituta geratu nintzen ate ondoan. Alde batetik bestera zebilen, mugikorrari garrasika, esku librea noizbehinka amorruz altxatuz. Halako batean, aparailua lurrera bota zuen, bortizki.
‎Noizbait erietxean lanean hastea lortzen badu, horixe botako duela faltan pentsatzen du batzuetan Naroak. Autoan batetik bestera ibiltzeak dakarren askatasun tarte hori. Ez du musikarik edo irratirik jartzeko ohiturarik, buruko mina eragiten diote berehala?
‎Ilusioak aspaldi utzi zintuela pentsatu zenuen. Goldman Sachsen hasi zinenean maite zenuen bidaiatzea, toki batetik bestera ibiltzea, hilabetero lurralde berriak ezagutzea. Pribilegiatu bat zinela uste zenuen, etxea inon ez zuen bohemio burges bat.
‎Aurrera egin baino lehen atzera pauso handi bat emango balu bezala. Beharbada leku batetik bestera ibiltzearen ondorioa zen hura. Agian, orientazio ezak introspekziora bultzatzen zintuen, malenkoniak sortutako atzerabegiratu onirikoetara.
‎Begiak ireki eta zure atariaren aurrean zaude berriz. Lehen haurra izan zenuenetik bizi zara hemen, hamabi urte jada, aurretik ikasle pisu batetik bestera ibili ondoren. Zuretzat egungoa zure bizitzako beste etxe bat da, baina zure seme alabentzat Etxea da, maiuskulaz, ez dute besterik ezagutu.
‎Semea esnatutakoan, etxea zorrak janda zegoela konturatu zen, eta garbiketa lanetan hasi zen, harik eta Oklahomako Komatoso Iraunkorren Unitateko buruak lanpostu bat eskaini zion arte, esperantza galtzekotan zeuden komatosoen familiartekoen animatzaile gisa. Harrezkero, estatu osoan zehar batetik bestera dabil biran, komatosoen amei animoak emanez, eta, bide batez, kakorratz lanak eta puntua egiten irakasten die, koman dagoena esnatu bitartean, denbora pasa entretenigarri bat izan dezaten. Bere seme Tony, Egun Batean Esnatu ziren Iraupen Luzeko Komatosoen Elkarteko burua da.
‎Nire oinetara jausi zen, eta besteak, lagunaren patua ikusirik, ospa egin zuen, baina ez zauri eder bat gabe atzealdean, ihesi zihoala egin niona, bertatik odol zirriztada zeriolarik. Balentria honen ondoren, astiro astiro batetik bestera ibili nintzen ohean, galdutako arnasa eta adorea berreskuratzeko. Piztia haiek ardi txakur handi baten tamainakoak ziren, baina askoz ere bizkor eta basatiagoak; beraz, lotara baino lehen ez banu gerrikoa kendu izan, zati zati egin eta irentsi egingo ninduketen.
‎Eguraldia oso beroa izanik, gelako leihoa irekita zegoen, baita nire kaxa handiko leihoak eta atea ere, non egiten bainuen bizimodu gehiena, handia eta zabala zelako. Mahaian eserita lasai lasai gogoetan nengoela, gelako leihotik barrura zerbait oldartzen zela entzun nuen, eta batetik bestera zebilela saltoka; hala, oso izututa nengoen arren, begiratu bat egitera ausartu nintzen, baina neure aulkitik mugitu gabe; orduan animalia jostalari hura ikusi nuen, jauzika eta gora eta behera saltoka, azkenean nire kaxara etorri zen arte, atsegin eta jakingura handiz begiratzen ziolarik, atetik eta leiho bakoitzetik barrura kirika. Neure gelako, edo kaxako, bazterrik urrutienera erretiratu nintzen, baina tximinoak, alde guztietatik agertuz, hain ikaratuta utzi ninduenez, ez nuen adorerik izan neure burua ohe azpian gordetzeko, oso erraz egin nezakeen bezala.
‎Rouault zaharra, itzultzean, lasai lasai pipakada bat erretzen hasi zen; eta horri Homaisek, bere kolkorako, desegokia iritzi zion. Halaber erreparatu zuen, M. Binet ez zela azaldu ere egin, Tuvachek «hanka egin zuela» mezaren ondoren, eta Theodorek, notarioaren morroiak, jantzi urdina zeramala «jantzi beltzik ezin aurkitu balitz bezala, usadioari jarraituz, zer arraio!» Eta, bere oharpenak adierazteko, talde batetik bestera zebilen. Emmaren heriotza deitoratzen zuten, eta batik bat Lheureuxek, zeina huts egin gabe etorri baitzen hobiratzera.
‎Charles isildu egin zen. Gelaren mutur batetik bestera zebilen, Emma jantzi arte zain.
‎Mutur batetik bestera ibili zen lehenik, urrats handiz, bere behatzen artean liburua irekita mantenduz, begiak jiraka, hatsanturik, hanpaturik, sorreriak jota. Gero zuzen hurbildu zitzaion bere ikasleari, eta, besoak gurutzaturik bere aurrean, tente:
2013
‎Edozer gauza bazkaldu eta siesta bat egitea zuen pentsatuta, baina tabernatik atera eta etxera joan zen. Baziren beste taberna batzuk, baina bururatzen zitzaizkion aukera guztiak urruti zeuden oinez joateko, eta egiten zuen beroarekin ez zuen batetik bestera ibili nahi.
‎Lehergai eta lehergailuen garraioa egin behar izaten zuten bakoitzean, osatarrek garraio enpresa berezietara jo, zamaketariek ibilgailuak kargatu eta beren egitekoa egiten zuten gidariek, furgoneta eta kamioi konboiak lagun, guztiak ere guardia zibilak zelatatuta; batzuetan, baina, gastuak murrizteko, segurtasun neurriak bazterrera utzi eta garraio enpresa arruntetara jotzen zuten, baita, ondorioz, lehergailuz jositako kamioiak bide eta hiriguneetako eguneroko trafikoarekin nahasten ere ardugabekeria osoz. Guztiaz ere, osatarrek bazituzten hiruzpalau furgoneta, itxi itxiak eta kolore urdinekoak, lantegiaren eguneroko eginbeharretarako, pabiloi batetik bestera zebiltzanak edo lantegitik kanpo ere bai, enkargu berezietan.
‎Hasieran lan txikiak egiten zituzten, eta alokairuko etxe batetik bestera ibili ziren egoitza baimena lortu arte. Azkenean, Juan Carlosek lanpostu finkoa topatu zuen Transfesa enpresan.
‎Lehergai eta lehergailuen garraioa egin behar izaten zuten bakoitzean, osatarrek garraio enpresa berezietara jo, zamaketariek ibilgailuak kargatu eta beren egitekoa egiten zuten gidariek, furgoneta eta kamioi konboiak lagun, guztiak ere guardia zibilak zelatatuta; batzuetan, baina, gastuak murrizteko, segurtasun neurriak bazterrera utzi eta garraio enpresa arruntetara jotzen zuten, baita, ondorioz, lehergailuz jositako kamioiak bide eta hiriguneetako eguneroko trafikoarekin nahasten ere ardugabekeria osoz. Guztiaz ere, osatarrek bazituzten hiruzpalau furgoneta, itxi itxiak eta kolore urdinekoak, lantegiaren eguneroko eginbeharretarako, pabiloi batetik bestera zebiltzanak edo lantegitik kanpo ere bai, enkargu berezietan.
2014
‎–Duela hogei urte ikasgela batetik bestera ibiltzen nintzen ni ere, esan zion neskameari. Debutante barreaz egin zuen neskameak barre.
‎Eskuizkribua berrikusten hasi zen, esaldi onak arkatz gorriz azpimarratuz eta ondoren horiek karpeta batean gordez, gainerako istorioa poliki urratu eta paperontzira bota aurretik. Gero, gelan batetik bestera ibili zen, erretzen, noizbehinka bere kolkorako mintzatzen zela.
‎Eskutik helduta bazter batetik bestera ibili eta gero, apur bat nekatuta, bazkaltzeko eseri ginen. Hotelean ere bagenuen jatea, itsasoari begira gainera, baina portu bertako jatetxe bat aukeratu genuen, itxura jatorra hartu geniona; liluratu gintuen herriaren xarma hura ez galtzeko edo.
‎Pertsonaia hori gorpuzkeraz garaia zen, itxuraz xaloa, lasaia begitartez, baina kopeta kezkatsua zeukan, eta, talde batetik bestera bazebilen ere, hitz gutxi egiten zuen, eta bazirudien gainetik baino ez ziela jaramon egiten gonbidatu gazteen mintzo alaiei, goi funtzionarioen solas serioagoei eta bere aurrean Europako Estatu nagusiak ordezkatzen zituzten diplomatikoen hizketa taxuzkoei. Politikari begi zoli horietako bik edo hiruk, fisionomista onak izaki, larritasun zantzuren bat ikusi uste zuten beren gonbidatzailearen aurpegieran, haren zergatiaz tutik ere sumatu ez arren.
‎Tsarra berotua zen hizketan, eta batetik bestera zebilen urduri. Poliziaburu nagusiak ez zuen ezer erantzun, baina gogoetan ari zen bere artean:
‎Baina bai bestelakoak oraingo eta orduko egoerak! Orduan tarantas bat zuten, erosoa, zaldiak maiz aldatzen zituzten, eta ongi hornituriko posta-etxe batetik bestera zebiltzan, bidaia azkar eta seguru eginez. Orain, oinez joan behar, lokomozio moduren bat lortu ezinik, eskuarterik gabe, eguneroko premiei nola aurpegi eman jakiteke, eta laurehun versta zituzten oraindik egiteko!
‎Korrika hasi eta Autonomia kalea slalom konplikatua eginez gurutzatu nuen, alde batetik bestera zebilen jende andana hala moduz saihestuz. Gero, Jesusen Bihotzeraino jaitsi, eta handik Kasilda parkera abiatu nintzen.
‎Baina ohartarazi digute luze joko duela datu hori lortzeak: sakabanaketa politikari jarraiki, ETAko presoak batetik bestera ibiltzen dituzte. Irujok lau presondegitan bete zuen zigorra.
2015
‎Hanketako indarrik ezean ordezko bideak asmatu behar izan zituen batetik bestera ibili ahal izateko. Itsasondo herri aldapatsua izanik (eta bera gainera beheko kalean jaio eta bizi izan zena), astotxo bat erosi zioten zazpi urte zituela, eskolara eta elizara joan ahal izateko; umetako jolasetan behin baino gehiagotan eraman izan zuen lagunen batek bizkar gainean, berak kontatzen digunez, eta automobilak eskurago jarri zirenean ez zuen falta izan hara eta hona zeinek eraman, emazteak batik bat.
‎Behin Gerra hasita, Espainian barna batetik bestera zebilela ere, infernuko hauspoa alboan izatea gustatzen zitzaion. Infernuko hauspoa, errepublikazaleen taldean gudariek euskal ereserkiak jotzeko erabili zuten soinu hura bera, kontrako taldean zerabilen Jexuxek ingurukoen gozamenerako, nagusiek hala eskatzen ziotenean batik bat.
‎–Hire esku zegok nik gogor egitea edo ez, esan dizu inspektoreordeak, ikara emateko asmotan?. Ez diat sinesten Begoñako pisua non dagoen ez dakiala, eta, egia esateko, ziria sartu diguk behin baino gehiagotan, baina jakin ezak nazka nazka eginda nagoela alde batetik bestera ibiltzen ezer lortu gabe. Atzo goizean Zubi Esekian jarritako hitzordura joan ninduan, eta gero pisura... beraz, esaidak helbidea berandu baino lehen, bestela badakik... makila salda berriro.
‎Aldian behin irrist egiten genuen. Agus, kilometro asko egindako gidaria, beste ibilgailu batzuek utzitako arrastoetatik ez ateratzen saiatu zen, baina gero eta lodiago zegoen zuria, eta errepidearen alde batetik bestera zebilen gure automobila. Zoruaren gainean kontrolik gabe, gurpilak zoratuta lurrean eutsi ezinean, orro egiten zuen motorrak.
‎Langile jendea bizi zen auzo batean omen zegoen. Alde batetik bestera ibili behar izan nuen denbora puska batean, baina esandako lekuan zegoen etxea, eta, txirrina jota, berehala ireki zidaten portala.
‎Auskalo! Hasieran bai, baina orain ez du nahiko arreta jartzen munduko bazter batetik bestera ibiltzen denean. Zertarako?
‎Idazleek, bertsolariek eta elizak egituratu dituzte. Hiru jende mota horiek izan dira, gehienbat, euskara lan tresna izan dutenak, eta bakoitzaren herriko hizkera Euskal Herrian barrena batetik bestera ibiltzeko nahikoa ez izateak eredu zabalagoak sortu beharra ekarri du. Alderdi bateko eta besteko hitz, esapide eta egiturak erabili eta nahasi dituzte eta, pixkanaka, joera jakin batzuk zabaldu eta nagusitu dira.
‎Gaur egungo gizartean ohikoa da jendea batetik bestera ibiltzea eta lekuz aldatzea. Lana dela, ikasketak direla, kirol jokoak eta kultura ekitaldiak direla, jaiak eta lagun giroko ibilaldiak direla... etengabeak dira joan etorriak eta bizileku aldatzeak.
‎Toki batetik bestera ibiltzeko
2016
‎Kosta egiten zaio imajinatzea nolakoa izan daitekeen egun perfektua bera ez bezalako gizakientzat, lantegian leher egin arte ari direla ikusten dituen langileentzat edo noiznahi erlojuari begira ibiltzen direnentzat; langilerik amorratuenarentzat ere egun perfektua jai eguna izango dela pentsatu du, edo opor egun bat gustuko denbora pasetan edo jardun atseginetan igarotakoa. Eguerdiko edo arratsaldeko paseoan kalean hara eta hona ikusten dituenentzat, berriz, jende hori guztia mugiarazten duten asmoak betetzen diren eguna izan daitekeela perfektua iruditzen zaio, nahiak eta helburuak bete betean konplitzen dituen eguna, baina sarritan zalantza egiten du askok eta askok ez ote duten ezinegon horixe behar, kerarik gabe batetik bestera ibili behar hori. Egunero kalean ikusten dituenei begiratu besterik ez dauka jendea egitekoz beteta bizi dela ohartzeko, lukeela eginkizunik gabe etsi, eta egonean pasatako eguna egun galdutzat joko lukeela gehiengo garbi batek.
‎Hogei bat minutuz batetik bestera ibili ginen, hondartzaren arkutik. Segizioko pertsona alai bakarra bederatzi urteko neskato bat zen, hara joateko ni sartu ninduten automobilaren jabe zen bikote gaztearen alaba.
‎...oaren soka hausten zaio eta ale guztiak zorura jausten dira barreiatuak kaniken gisa saltoka, eta izuzko erriktus batek apaizaren aurpegia itxuraldatzen du; beldurrez beterik ikusten du nola misterio bozkariozkoak nahasten doazen argitsuekin eta aintzatsuekin, eta letaniak eta abemariak eta aginduak sakramentuekin, eta nola eliztarrek, laborriak jota, ez duten asmatzen irteerako atea aurkitzen eta batetik bestera dabiltzan nora ezean otoitz eta garrasi artean kaos infernuzko hartan, berak, on Amadeok, besoak zerura luzatzen dituen bitartean, jada ezinbestean gainera datorkien tenpluaren egiturari eutsi nahian bezala.
‎Bankuko zuzendaria bezero batekin bilduta zegoen, eta Asiainek eta Txuekak minutu batzuk itxaron behar izan zuten. Asiain batetik bestera zebilen harrera gela txikian. Txuekak telefonoarekin jolasean arindu zuen itxaronaldia.
‎Hotel batetik bestera ibili da ezkutuko ikerketan, ez baitu polizia denik esan nahi; hartara, erregistroko informazioa eman nahi ez diotenetan, beste trikimailu batzuk erabili behar izan ditu ikusmiran aritu ahal izateko: gela erakusteko eskatzea, agian bertan ostatu hartuko duela adieraziz, gainerako instalazioak ikuskatzea?
‎Kontraesana itxurazkoa da bakarrik, ezin esan liteke ama gezurretan ari zitzaionik, baina ezta egia osoa esaten ere. Garai hartan, batetik bestera ibili ziren bezala ibiltzeko, gorriak eta beltzak ikusita ere, diru puska bat izan behar zuten nonbait ere: etxeko errenta zela, eguneroko mantenua zela, hara eta hona mugitzeko kotxeak zirela, funtzionarioen mesedeak lortzeko soborno txikiak zirela, hori dena ez zen dohainik eskuratzen, ezta euskaldun zintzoaren hitz sakratuaren truke ere.
‎Zatteretik irten eta, Giudecca uharteko zenbait geralekutatik pasatu ondoren, San Giorgo irlatxoa jo eta San Marco alderantz abiatu zen vaporettoa. Topiko guztiek arrazoi zuten, plaza hartara egun eguzkitsu batean itsasoz poliki poliki iristea baino gauza ederragorik ez zegoen mundu osoan, dena kolore biziz beteta eta gondola mordoa alde batetik bestera zebiltzala. Aurreneko aldian batez ere.
‎b) Protagonistak herrian batetik bestera ibili daitezke. Partekatu eta osatu herriaren irudi digitala, toki bakoitza
2017
‎Neurri batean, zailagoa zelako haientzat alderrai edo batetik besterako etorkin bihurtzea, bizimodu nomadak gizonen indarkeria jasateko arriskuan jartzen zituelako, areago misoginia indartzen ari zen garai hartan. Emakumeek ez zuten batetik bestera ibiltzeko halako erraztasunik ere, haurdunaldiak eta haurren zaintza tarteko, eta ez zuten horrelakorik aintzat hartu akademikoek, joputzatik ihes egitea (migrazioaren eta beste nomadismo modu batzuen bidez) hartzen baitute borroka modu paradigmatikotzat. Emakumeak ezin ziren soldatapeko soldadu ere izan, nahiz eta armadan sartu ziren sukaldari, garbitzaile, prostituta edo emazte gisa; 38 baina aukera hori desagertu egin zen XVII. mendean, armadak arautu ahala eta atzetik joan ohi zitzaizkien emakume saldoak gudu zelaietatik kanporatu ahala (Kriedte 1983:
‎Gela epeltzen ari zen. Sukaldean batetik bestera zebilela, gosarirako osagaiak bere inguruan biltzen, otordua koordinatzen, Dilseyren azalak tonu lustretsu, oparoa hartu zuen laster, lehentxeago bai bereak eta bai Lusterrenak erakusten zuten errautsaren antzeko tonu haren aldean. Arasaren gaineko horman, ikusezina gauez izan ezik, lanpararen argitan, eta orduan ere bere sakonera enigmatikoa agerian utziz orratz bat besterik ez zuelako, erloju batek tiki taka egiten zuen, eta une hartan, aurrena hots bat atereaz eztarria garbitzeko bezala, bost aldiz jo zuen.
‎Ondo gogoratzen da argitalpen egunaz. Goiz hartan, lau bilera izan zituen. Hegoaldeko bi alderdirekin eta Iparraldeko bi hautetsirekin?, eta batetik bestera ibili zen. 12:30ean begiratu zuen Interneten, Manu Robles Arangiz fundazioan, eta bazen berria dagoeneko.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia