2000
|
|
Dubium sapientiae initium.17 Eta haien ondotik, bertze haiek etorri ziren: Horazio, Virgilio, Plauto, Seneka, Zizeron, Tazito, Terentzio, Fedro, Juvenal, Fabio Kintiliano, Petronio, Salustio... zeren han aipatu zenituenak, Erromari lotu autore eta skribatzaile jentil eta pagano haiek baitziren gehienbat, Elizako doktoreak kasik alde
|
baterat
uzten zenituela. Zeren uste baitut ezen Hiponakoaren aipu bakarra egin zenuela:
|
|
aita, halarik ere, aldiei eta aldien zaldiei aitzinatzen zitzaiela, ohartu zen ezen mundua aldatzen ari zela eta, urrunerat joan gabe ere, bertan zituztela mudantzak, ondasunen ata aberastasunen inportantzia gero eta handiagoa iragartzen zutenak... eta, are gehiago, zeren uste baitzuen, halaber, ezen, jatorrizko eta etorkiko odol garbitasunik ezean, nola baitzen bere kasua, arbasoak Nafarroako gerla haietan galtzaileetarik izan zirelako, dirua egin eta diruz eros zezakeela faltan zuena, noblezi tituluak ere diruaren esku egon zitezkeenez gero... zeudenez gero. Zeren nobletasun agiria bereganatu ondoren egin baitzezakeen amets, orduan baizik ez, nobleen bi zimoduarekin, zergak eta tributuak ordaintzeari utziz eta lana ere alde
|
baterat
utziz.
|
|
...n, hatsarrean bederen, honetaz eta hartaz aritu ginen, aitak egin bidaiaz, etxeko tigrearen ihesaldiaz, zeren eta piztiak lehengo urteko uda hondarreko egun batean egin baitzuen ihes oihanerat, eta zeren mila historia entzuten baitziren herritarren ahotan, tigreak Pagabasoko leizea hartu ote zuenetz gordelekutzat, eta handik ateratzen ote zen gauero bere egitekoen egiteko... gai korapilatsuak alde
|
baterat
utzirik, kortesia osoz.
|
|
Zeren eta Piarres Oihartzabal kapitainak erran baitzidan: " Liburuz inguratua bizi izan haiz orainokoan, baina, hemendik aitzina, liburuak alde
|
baterat
utzi, eta heure bizitzaren liburua skribatzen hasi huke, ez letraz, baina heure hatsaz eta heure odol kolpeez..." Ordea, Rosa de Osoriok hirurehun bat aleko biblioteka bat zuen —nehoiz ez dut etxe partikular batean hainbertze liburu ikusi, guztiak elkarren ondoan junt, jaun André! —, aitaganik heredatu zuena, eta erraiten zidan ezen liburu haietariko hitz bakoitzak bere hatsa zuel... Eta nola sentitzen nuen arrazoin zuela!
|
|
aspaldi nerabilen asmo hori buruan, Axular handiaren antzera" gerotik gerora" utzia, batean honegatik, bertzean hargatik, estakuruz estakuru eta desenkusaz desenkusa: hondar bi urteotan, alabaina, ohikundeak eta usantzak alde
|
baterat
utzi, egiteko gibelaezinari zimendutik eta erroetarik lotu eta, borondateari behingoz leku egiten niola, gogor bezain gotor ekin nion lanari, sukar meneraezin batek hartua bezala, Plinio Zaharraren erranari nerraiola: Nulla dies sine linea, jaun Burugogor eta andere Pazientzia lankide.
|
|
Izan ere, bizi berri baterat jaio nahi nuen eta jaio beharra nuen, zinez, zeren —ene kontzientziaren hertsiak errerik, elkorturik eta idorturik— ez bainengoen jada lehengo gogoan eta sinestean, eta zeren iraganetik hastandu eta iraganarekin hautsi nahi bainuen, amarekin eta geure etxearekin, leinuarekin eta etorkiarekin, aita Bartolomerekin eta eliza katolikoaren harrokeriarekin... baita liburuekin ere, zeren kapitainak, zeinak etxean dozena pare bat liburu baitzituen, itsasoari buruzkoak gehienak, baina baita Montaigneren Entseiuak ere, hala erran baitzidan bere bertze erran haietarik batean: " Liburuz inguratua bizi izan haiz orainokoan, baina, hemendik aitzina, liburuak alde
|
baterat
utzi eta heure bizitzaren liburua skribatzen hasi huke, ez letraz, baina heure hatsaz eta heure odol kolpeez... Zeren eta nik ere irakurri baititut liburu batzuk, eta bazekiat zertaz ari naizen..."
|
2014
|
|
Gauza da ohatzerat eraman behar izaten genuela hiruzpalauren artean, jostetak edota liskarrak alde
|
baterat
utziz, gu beti geurean ibiliz ere jainko eta jainkosen istorioak txunditurik uzten baikintuen, hein batean bedere, ez baikenion sobera konprenitzen. Pentsalari sakon batentzat geneukan guztiok osaba idazle filosofoa.
|
2017
|
|
Eskolan harrapatu gintuen zalaparta hark. Don Florentzioren ikasgaiak alde
|
baterat
utzi, eta leihorat atera ginen ume denak, jakin mina ikaragarria baikenuen. Lehenbiziko lerroan ikusi nuen aita.
|
2021
|
|
Han pasatu zituen berrogoi eta hamar urte.... Hor, enperadore bat bazen" Bao dai" deitua eta ene osebaren adiskide handia zen, zeren gure erlijione katolikoa hautatu baitzuen, budismoa alde
|
baterat
utzirik! Bere Aldudeko familiaren ikusterat jiten zen bortz urte guziz.
|