Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 37

2000
‎Bestalde, 1983kotik 1990eko narrazioetara bilakaera izan deneko hipotesiaren aldeko azaltzen da Azkorbebeitia, jadanik aipatua dugun kronotopo indeterminatuetatik determinatu eta errealagoetarako norabidea, beti ere denboraren urruntasuna mantenduz. Lehenengo bi narrazio liburuetan narrazio maila ezberdinekin jokoan dabilela, ametsa eta irudimen jokoak narrazio askoren zutabe direla ikusten badugu ere, azkenekoan, aldiz, joko hori alde batera utzia du. Horregatik, bat dator Azkorbebeitia Kirmen Uriberen garapen ikuskerarekin:
2002
‎Nolanahi ere, lerro hauek idazten ari ginenean, Batasunak soilik zuen ofizialki adierazia sindikatu abertzaleek ekainaren 19rako deitutako greba orokorrarekiko atxikimendua. Bien bitartean, Eusko Jaurlaritzak alde batera utzia zuen deialdia, nahiz eta Lan Sailak langabeziaren erreforma salatu. Hirutariko gobernutik, artean, IU alderdia bakarrik zen greba orokorrarekin bat egindakoa, hain zuzen ere, CCOO eta UGT sindikatuek ekainaren 20rako deitutakora atxikitakoa.
2004
‎Berdin ere," ezen"," bada" eta" baldin" en alde. Auek arbuiatzen ba dira, literatura guzia, eta euskalkirik bizienak batez ere (baxenabarrera eta xuberera), alde batera utzi bearko genituzke. Eta au gehiegi iruditzen zait.
2009
‎Kopak interes handia sortu du zaleen artean, bainaAthleticek baditu zereginak finala jokatu arretik. Besteak beste, Ligako estutasunak alde batera uztea du xede. Horretarako, A Coruñako Deportivo hartu du mendean bihar.
‎Su batek hartua zuen berriz erresumako hegoaldea. Arroxelan ez ezik, Montaubanen, Nimesen eta Gaskoiniako eta Languedoc-eko hainbat lekutan erreformatuek alde batera utzia zuten Parisko uztarria. Montgomeryk, Orthezen nire buruzagia izan zenak, Normandian hartua zuen lurra, erregina Isabelen laguntzaz Ingalaterratik armada ttipi bat zekarrela.
‎Lehen bertsoa mila esker Andoni/ polita izan da esanez amaitu zuen Sarasuak. Zuri ez zaizu ahaztuko/ ta niri ere ez erantzun zion Egañak, eta elkarrizketa amaitzeko bertsolaritzako kanpina beti irekita izango zuela esan zion aspaldian plazak alde batera utzita dituen bertsolariari.
‎Krisi ekonomikoari aurre egiteko balio ez dutelako, beharra daukatenak alde batera uzten dituelako eta gastu soziala ez duelako igotzen, aurrekontu egitasmoaren aurka egin zuen Ezker Batuko Mikel Aranak. Haren ustez, Jaurlaritzak itxurazko aurreikuspen ekonomikoetan oinarritu ditu aurrekontuak eta sarrera publikoak handitzeko zerga bilketan eskua sartzera ez da ausartu.
‎Eta zuk, Sara, baietz baietz zenion, zorion malkoak isuriz, eta ni orduan espirituak hartua sentitu, eta, harrigarriki, lurretik hamar bat zentimetrora aireratu nintzen; ni hala ikusirik, santoia aurrean belaunikatu zitzaidan eta buruaz lurra joka hasi, maisu deika niri, eta zu zeu ere maisu deika..., Namaste, Namaste," Zure baitako jainkoa agurtzen dut", Namaste, Namaste" nire barruko alderik jainkozkoenak zure barruko alderik jainkozkoena bedeinkatzen du", Namaste, Namaste," Unibertso osoa zeure baitan duzun leku horri, ohore", Namaste, Namaste... baina ez zenuen ezertxo ere ulertu, une hartako liluraren mende erori besterik ez, zeren, handik urte batzuetara, zu zeu izan nahi zenuela esaten hasi baitzinen, ni neu izan nahi dut, Ananda, ez al duzu ulertzen, esaten duzun hori guztia ederra da, baina ni neu izan nahi dut, ezin naiz ibili bizitza osoan zure atzetik, txakurtxo bat bezala, neure erabakiak hartu nahi ditut, nahiz eta akatsak egin, horixe esan zenidan, Sara, eta bihotza erdiratu zenidan, ez al zara konturatzen nire indar guztiak zugan duela sorburu, zure maitasuna eta leialtasuna dituela abiapuntu, baina ez, zu zeu izan nahi zenuen kosta ahala kosta, zeure itsumenean iraun nahi zenuen eta inkontziente erkidearen mende jarraitu, ez zenuen ezertxo ere ulertu, Sara, hutsaren mende utzi ninduzun, akabo zure maitasuna; horixe maite zintudala, Ananda, eta maite zaitut oraindik ere, baina ni neu izan nahi dut, eta zinezko maitasuna eskaini zuri; hori al da benetan maitatzea, Sara, traizio egitea, leialtasuna zikintzea, gizakiak lur honetan asma dezakeen asmorik eder eta gorenetakoa zapuztea, kosmosak agindu digun betebeharra pikutara botatzea, baina oraindik ere garaiz gaude gauzak bideratzeko, oraindik ere hazi garbi bat ernal dezakegu, hutsetik abiatu berriro, elur aratzetik, gure orbanik izango ez duten umeak ekarri, berek egin dezaten gu zure itsumenagatik egiteko gauza izan ez garena, zergatik ez zinen nire besoetara etorri, Sara, fedez eta eskuzabalik; zu zara ulertzen ez duena, Ananda, ni neu izan nahi dudala, ostia, ergela zara ala; halaxe hitz egin zenidan, Sara, emagaldu batek bezala, zure etsipena eta desoreka niri leporatuz, biraoka, mari purtzil baten antzera, bazenekien zer nolako mina egiten zidaten zure hitz zatarrek, irainek baino areago, zure kabendiosek arima erdibitzen zidaten, izan ere elurra bezain aratz mintzatu behar du arraza berriak; zer arraza eta zer ostia, Ananda, zergatik ezin gara pertsona normalak bezala bizi, kaka eginez eta gaixotuz eta buruko minak jasanez eta arazoak konponduz, beste guztiak bezala, santua zarela uste duzu ala, jainkoa zarela, ba hara, gorotz hutsa zara, zintzoarena egiten duen kakati bat, bai, badakit, ahalmenak dituzu, lebitatzeko gai zara, baina hori fakir askok egiten dute, eta eskizofreniko batzuek ere bai, meditazioan orduak eta orduak irauteko gai zara, larruazalean iltzeak sartu eta odolik ez isurtzeko ahalmena duzu, baina barru barrutik fatxa hutsa zara, sadiko ustel bat, eta masoka kaka bat batez ere; horrela hitz egiten zenidan bakoitzean, Sara, zeure onetik aterata, minez hilko nintzela uste nuen, zergatik, zergatik, ez al zenuen ikusten loto lore garbi garbiak ari zitzaizkidala loratzen gorputzaren zazpi chakra irekietan, eta zuk gorotza bota behar gainera, aldi berean zeure burua ere zipriztinduz. ...ren bidez garbituz, dena barruratuz, baita zure irainak ere, jarraitu, aurrera egin, garbitu, araztu... baina etsitzeko zorian ere egon nintzen, hain baitzen astuna gainera botatzen zenidan zama ezkorra; zer zama ezkor eta zer potro, Ananda, garbia izatea ez da ergela izatea, ulertzen; ergela ni, hori ez, Sara, dena erakutsi dizut, dontzeila xalo ezjakin bat baino ez zinen garaitik, ikasketak alde batera utziak zenituen, kontzentratzeko gaitasunik ez zenuen, dislexia arazo handi bat... eta nik sendatu zintudan, barru barrutik lasaitzen erakutsi nizun, polaritatea landu genuen, buruko bi hemisferioei sakonetik eraginez, eta bizkor bizkor irakurtzen eta ziztu batean idazten ikasi zenuen, eta behin apaletik hartua zenuen Yoghi Ramacharakaren liburu zail hura ere ulertzera iritsi zinen; ni halako gau... Kafka begetariano bai baina ezkor eta etsiaren hitzak irakurri, zibilizazioaren porrotaren irudi galgarri den hori irentsi; nolatan egin zenidan hori, Sara, espazioa eta denbora zeure esku jartzen ari nintzen aro berean; egia da, Ananda, dena zuri zor dizut, jantzita daramatzadan kuleroak barne, zure hatz trebeei esker sentitu dudan orgasmo bakoitza barne:
2011
‎Aipatzen duenez, Princetongo unibertsitatean ikasle zenean(), «teologiaz eta haren doktrinez sakonki interesatu» zen, eta seminario batean sartzekotan egon omen zen apaizteko asmoz. Garai hartan, 1942ko graduazio testuan nabaria denez, Rawls oso erlijiosoa zen.Baina 1945erako alde batera utzia zuen bere kristau sinesmen ortodoxoa. Rawlsek uste duenez, gerrateko bere esperientziengatik eta Holokaustoari buruzko gogoetengatik aldatu ziren bere erlijio sinesteak.
‎Aldiz, interneteko web orriak, kamisetak eta kontzertuak dira gehien. objektuei lotuta dago eta aztertu egin da horrek gazteek euskara erabil dezaten lagundu ala galarazi egiten duen. Kontsumitzen duten musikaren mundu hori ez bada euskaraz, hortik jasotzen dituzten ereduak ez badira euskaldunak, identifikatzen diren ereduek euskara alde batera utzia badute edo erabilera sinbolikoa baino ez badute egiten, gazteen erdararako joera indartzeko arriskua dago.
‎Abantailak eta desabantailak Erditze naturalaren inguruko iritziak edota informazio teknikoa aztertzean konturatu gaitezke faktore gehienak positiboak direla, eta zabaltzen joango dela erditze modu hau. Gero eta ikerlan gehiago ari dira egiten gai honen inguruan, eta ateratzen ari diren ondorioa da erditzeko kontu honetan natura alde batera utzia dugula, teknikaren mende utziz. Erditze naturalak baditu desabantailak ere, jakina.
2012
‎«Salbatuko zaitut», eta ezin nuen burutik kendu nire salbazioaren ezina, eta ezinezkoa zitzaidan itxaropenik izatea. Baina gogoeta horiekin bihozgabetzen ari nintzela, burura etorri zitzaidan, nire atsekabe nagusiak horrenbesteko kezka eman zidanez gero, alde batera utzia nuela nire salbazioa, eta neure buruari honelako galderak egiten hasi nintzaion, hots: ez al naute salbatu, eta mirariz gainera, eritasunetik, izan zitekeen egoera tamalgarrienetik eta horrenbeste ikaratu ninduenetik?
‎Arlo honetan puntuazio baxuak esan nahi du liburu horretan izaerak gaizki marraztuta daudela eta sinesgarritasun falta handia dutela. Liburu askok puntuazio altua lortzen dute irakurgarritasun atalean, baina oso baxua ezaugarritze arlo honetan, islatuz horrela idazle askok izaeren erretratua alde batera uzteko duten joera. Argumentua edo gertakizuna (A):
2013
‎" Lo zaude, beraz, Akiles, nitaz ahaztuta. Bizi nintzen artean hartzen zenuen nitaz ardura, eta orain hilda nagoela alde batera uzten nauzu. Emadazu lurra lehenbailehen Hadesen ateak zeharkatzeko modua izan dezadan[...] Beste gauza bat esan eta aginduko dizut atsegin eman nahi badidazu.
2015
‎2007 asanbladako erabaki nagusia, estrategia politiko militarrari eustea? albo batera utzia zuen ETAk, ezker abertzaleko oinarri sozialaren erabakia, estrategia politiko militarra alboratzea, zela eta; borroka armatuaren bukaera prozesuaren logikan sartua zen jada erakunde armatua, baina ez, oraindik, alde bakartasunaren logikan.
‎Euskaldunak sendo ageri dira hala ere atzealde horretan. Erasoa oraingoz albo batera utzia dutela ematen du. Langara da aurrean mantentzen duten jokalari bakarra.
‎1214) idatzia eta Honorio III.ak onartua, geroago Inozentzio IV.ak (1247) aldatua eta berretsia izan zela, eta Eugenio IV.ak lasaitua(). Teresak bere San Jose monasterioan Karmengo gure Amaren Erregela gordetzen dugu, eta hau lasaitu gabe dagoena idazten duenean, Gizakundeko monasterioan indarrean zeuden Eugenio IV.aren lasaitze klausulak alde batera utziak zituztela esan nahi du. Berak eta San Josereneko mojek Inozentzio IV.ak onarturiko Erregela hartu zuten bizi arautzat.
‎33 Behin Aguiar lizentziadunarekin nengoen, aita probintzialaren adiskidea dela esan dudanarekin; hau guretzat etxe bila ari zen oso arretatsu, eta esan zidan etxe batzuk ikusi zituela eta, itxura batean, ez genuela aurkituko inguru osoan ere; hauek entzunda, aipaturiko etxe honetaz gogoratu nintzen, alde batera utzia genuen hartaz, eta hau pentsatu nuen: dioten bezain txarra bada ere, lagungarri izango zaigu premia honetan, eta gero saldu egin daiteke; eta Aguiar lizentziadunari esan nion, mesedez, ikus zezala.
‎Oharren kaiera alde batera utzia nuen. Edalontzia eta Errioxako botila bai bainituen eskura.
2016
‎Hortaz, nire azken sosa horrexegatik eman nion. Baina emateko irrikaren irrikaz, alde batera utzia nuen pauvre honteux bat, zeinak ez baitzuen nori eskaturik sos bakar bat ere, eta, sinetsita nengoen, hil egingo baitzen beretzat bat eskatu baino lehenago: kotxe ondoan geratu zen, zirkulutik apur bat aparte, eta ene irudiz egun hobeak ikusiak zituen aurpegitik malko bat isuri zuen.
2017
‎Euskal Filologian doktorea da iruindarra; Nafarroako mendebaldeko hizkerei buruzko tesia egin zuen. Ikerketak alde batera utzita ditu gaur egun, eta itzultzaile zuzentzaile lanetan aritzen da. EIZIE itzultzaileen elkarteko lehendakariordea ere bada.
‎Jaioterrira itzultzean ekin zion abokatuak politikaren bideari; analista gisa aritu zen hamar bat urtez hainbat hedabidetan, eta, 2012tik 2015era, Kataluniako Parlamentuaren X. legealdian, Catalunya Si plataformaren barruan, ERCko diputatua izan zen. Alor publikoa alde batera utzia du egun, baina erabateko babesa eman dio erreferendumari. Juristes pel referendum (Erreferendumerako Juristak) manifestuaren sustatzaileetako bat da.
‎Anderrek gogoan zuen: zaldi buru batzuk alde batera utziak zituzten igotzen hasi berritan. Eskerrak eman zizkion neskari, haren begi arreetan behar baino segundo bat gehiago geldituta.
‎–Jatetxe hitza albo batera utzia dute. –Hemen jaten ere ematen dugu?, esan ohi du berak, Mugaritzen garrantzizkoena jatea ez balitz bezala, egiten dituen plateren helburua ez baita gustatzea, pentsaraztea baizik.
2018
‎Eta halaxe erakusten digu egileak berak Bizitza materiala (1987) eleberrian: «emakumeak ez dira zuhurrak, ez dira kontuak atera zale, alde batera utzia dute nolarebait beren burua. Ikaraturik daude.
2019
‎Romualdori berrogei edo berrogeita bost bat urte jo nizkion, altua zen, argala, eta aurpegi erdia baino gehiago ixten zion bizar gorri sarria zuen. Alde batera utzia zuen, oraingoz, delineatzaile lana Murtzian eta hiru urte aske oparitu zizkion bere buruari mundua ezagutzeko. Gogoak emandako lekuan gelditzen zen eta nahi zuenean jotzen zuen aurrerantz.
2020
‎Erromerietan jotzen zuen sasoi hartako oroitzapen" politak" dituela baieztatu du Alkortak. Baina erromeriak alde batera utziak ditu gaur egun, ez baitu nahi" larunbatero erromerietara joan eta lau orduz trikitia jotzen” aritzea. Orain, kasu" puntualetan" jaialdietan eta jotzen jarraitzen duen arren, kontzertuak ematea ez du gustuko Alkortak:
‎New Yorkeko gustura nengoen eta Bilboko kontuak alde batera utzita nituen, ohartu gabe. Ez nion Maialeni Alissa aipatu nahi.
2021
‎Desnivel, 2020) aitzakia hartuta bildu gara berarekin. Zuzenean heldu diogu gaiari, eta lehen erantzunetik markatu digu bidea puntako konpetizioa albo batera utzia duen kirolariak.
2022
‎2015ean Arria V.aren kontra. Geroztik, alde batera utziak ditu txapelketak, baina tartean behin ateratzen da plazara.
‎Arantzako Udalak eta Gure Kirolen Klubak antolatu dute bihar 12:00etan plazan hasiko den ekinaldia. Larretxearekin urte aunitzez ibilbidea partekatu, eta gaur egun aizkora alde batera utzia dutenak ariko dira, eta, haiekin batera, azken urteetan Larretxeak plazan lagun izan dituen kirolari gazteagoak. Patxi Larretxeak azaldu duenez, Donato Larretxearen ingurua biltzen saiatu dira omenaldian:
‎«Ez dut ezer jokatzen, Ibai; ez dakit zer gertatzen zaidan». Hilabete gogor batzuk zetorren, enpresak, beste behin, albo batera utzita zuen garai batetik. Barruak tristuraz bete zitzaizkidan beti irribarrez ikusten nuen hura horren ilun ikustean.
‎Penduluaren mugimendua ordena eskatzeko protestekin batera abiatu zen, eta puntu gorenean zen Txilek presidentetzarako hauteskundeak egin zituenerako. Nahiz eta iritzi publikoaren bilakaera hori agerikoa izan, neurri handi batean protestek eguneroko bizitzan zituen ondorioengatik, batzarreko kideek protestaren energiaz elikatzen zen testu baten aldeko apustua egin zuten beren zenitean, baina horregatik testua ez zetorren bat protestak alde batera utziak zituen gizartearen gogoarekin.
‎Neallta Fola taldeak zuzenekoak alde batera utzita zituen arren, zenbait kontzertu eskaini ditu azkenaldian, eta punk zaleak zoratzen daude. Bi tabernatan emanaldiak egin ondoren, azkenengo kontzertua Ekinez jaialdian izan zuten, Bergaran.
‎Jada gaia alde batera utzia genuen, baina bihotz taupadak ez nituen erabat baretuak oraino.
2023
‎Vincentek Kenpis ko Tomasek zioen modura bere buruari uko egitearen ideia alde batera utzia zuen jadanik eta emazte bat behar zuela pentsatzen zuen. Charlotte Brontë ren Shirley eta Jane Eyre eta Harriet Beecher Stowe ren My Wife and I eta We and Our Neighbors irakurriak zituen.
‎Bigarren Hezkuntzako ikasleen kasuan (12 urte), aitzitik, erlazio positiboa ikusten da, eta, beraz, ikasketek azken kalifikazioak hobetzen dituztela planteatzen dute. Testuaren arabera, desberdintasunak hainbat faktoreren ondorio izan daitezke, hala nola gazteek zeregin horiek egiteko behar diren estimuluak aurkitzeko edo alde batera uzteko duten gaitasunaren eta ikasteko gaitasunen arabera.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia