Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 60

2000
‎Hala ere, eta honekin batera esan behar da," betiko izenek" ere erronkari eutsi diotela (Izagirre, Urretabizkaia, Lertxundi, Irigoien, Txiliku, Igerabide). Pozgarria da ikustea orain 20, 25 eta 30 urte hasi ziren haiek zer nolako lan interesgarriak ari diren argitaratzen.
2001
‎Alde batera esan liteke abertzaletasun jeltzalea, aranazalea dela Xarriton gazteak 1942an agertzen duena. Une honetan Iparraldean Hegoaldean bezain indartsu zen komunismo eta sozialismo ororen alderako arbuio erabatekoz jantzia.
‎Beste modu batera esanda, hizkuntza bateko hiztunek, hizkuntza horren aldeko jarrera izan arren, hizkuntza hori erabiltzeari uztea erabaki dezakete.
2002
‎Dena dela, lege horrek Gasteizko Legebiltzarrak eragina duen herrialdeetan soilik balio izango luke. Beste era batera esanda, Euskal Herriko Unibertsitatearen kudeaketa arautuko luke eta ikusteko geldituko litzateke, beste behin, hortik euskal unibertsitaterako biderik egiterik dagoen.
2004
‎Ttipitasunak intimitatearen balioak areagotzen ditu, eta etxea bilakatuko da, etxetik urrun delarik, babesareneta goxotasunaren irudi; izan ere etxeak, ama baten moduan, kanpoko erasietatik eta hotzetatik babesten duen protekzio indar bat baitu. Etxea, bizileku hutsa baino gehiago, tenplu bat da bere txikitasunean eta apaltasunean, edo beste era batera esanda, zent ro paradisiako eta sakratu bat (Eliade 1980), non ere poeta zoriontsua izan den eta zeinera behin eta berriro itzuli nahiko duen.
2006
‎Ez naiz orain luzatuko, baina euskal liburugintzan (perspektiban ikusita) berrargitalpenik ezak kezkatzen nau ni, ez titulu kopuruaren tamainak. Beste modu batera esanda, ez sormenak baizik eta merkatuak. Ez baitut uste sortzaile aldetik epe ertainean behintzat gabeziarik edo ezinik gertatuko zaigunik.
‎Beste modu batera esanda, berton pentsatu eta egosten den materiala ez dela horrenbeste. Konstatazio hutsa da gaur egun euskaraz eskoletan zabaltzen den testuliburu asko guretik kanpo moldatuak direla bere jatorrian.
‎Funtzio hori azpimarratuz, ikaslea eta irakaslea irakaskuntza ikaskuntza prozesuko protagonistak direla eta testuliburuen funtzioa horiei laguntzea eta horien zerbitzuan egotea dela adierazi nahi dugu. Hauxe adierazi nahi dugu, beste era batera esanda: testuliburuek ez dutela inoiz ere irakaslearen zereginaren lehentasuna ordezkatu behar.
‎[...] hau da, gutxi batzuengana ailegatuko zela mezua, baina gehiengoa" euskara euskara euskara" mezuaren aurrean ez zela inplikatuko eta, are okerrago, kontrako efektua lortzeko arriskua ere indar genezakeela horrela. Beste modu batera esateko, hizkuntzaren gorabeherekin sentsibilizatuta zeudenengana ailegatuko ginela berriro ere baina albo batean geratuko zitzaizkigula hain sentsibilizatuta ez zeudenak —ustez, gehienak— Bi hitzetan laburtzeko, arriskuak aurreikusi genituen, eta erabaki genuen merezi zuela beste ahalegin bat egitea.
2007
‎Ez nolanahiko nazioa gainera. Alajaina, historia luzea duena, jatorrizko beste nazio batzuk integratuz osatu dena, hizkuntza propio batekin, tradizio literario aberatsarekin, memoria historiko bizi bizi bat duena eta, dena batera esateko, nortasun nazional erreal batekin hornitutako nazioa da Espainia. Espainiaren kasuan Artetarentzat bada nazio bat espainiar nazionalismoaren aitzinetik.
2008
‎Baina gaur ez dut uste urtetik urtera hazkundea gertatzen denik eskaintza editorialean. Beste modu batera esanda, tiradetan galtzen dena ez dut uste tituluen igoerak konpentsatzen duenik, ez dut uste. Neure zifrarik ez dut, baina ez da gezurra izango Precisa azterketa etxeak iaz azaldu zituen datuak:
‎Hizkuntza, giza talde batek elkarrekin komunikatzeko duen hitzezko sistema da (langue). Bukatzeko, hitza da gizakiak egindako sistema horren erabilera (parole), hiztunaren adierak (performance) beste era batera esanda.
‎" Ez ito arazo bat daukazula zeure buruari errepikatuz. Ahaztu arazoa eta hasi konponbidea pentsatzen" (beste era batera esanda, denboran etorkizuna baino ez zaigu axola).
‎Gero, egunkariak irakurtzen ditu. Etxetik irten aurretik kafea hartzen du eta Zarauztik irten baino lehen, herriaren irteerako bi tabernetako batean, beste kafe bat, Rosliak lagunduta (beste era batera esanda, engainatu zure burua, sinetsi denbora zeuk kontrolatzen duzula, pauso bakoitza egin behar den momentuan egiten ari zarela eta zorteduna zarela eraginkortasunaren sekretua zeuk —eta ez beste inork— aurkitu duzulako).
‎" Zokomiatu buruan daukazuna. Ez duzu sortuko ezer, ez daukazunik" (beste era batera esanda, ez zara sortzailea, bilatzailea zara: Google).
‎4. " Artxibatu esperientziak, hurrengoan ere baliagarri izan daitezen" (beste era batera esanda: fitxategia/ gorde honela/ dokumentuak/ onartu).
2010
‎Esango nuke gizartearen eboluzioa ez duela jarraitzen. Beste modu batera esanda, eremu honi dagozkion gaiak erruz kontsumitzen ditugu, erabiltzen ditugu, ekoizten ditugu, baina... erdaraz. Ez ote dugu erdaraz bizi musika, argazkia, zinema, mendizaletasuna, kirola?
‎Hau da, behin enpresek horrelako erabakia hartzen dutenean, jakin lukete derrigortuta daudela" irizpide minimo batzuk" betetzera11 Hori nola egin da arazoa, ordea. Beste era batera esanda, enpresek ez badituzte EGEa bideratzeko hartzen dituzten tresnak betetzen —ezta minimo horiek ere—, nola galdatuko diegu: judizialki edo estrajudizialki?
‎abertzale ez bozkatzea, euskara, oro har, ez jakitea eta ez ikastea, eta espainiar sentitzen jarraitzea. Beste era batera esateko, abertzaletasunak proposatutako integrazio moduak jarraitu ez dituzten etorkinak aukeratu nahi izan ziren, euren erreakzioa ezagutzeko.
2011
‎Munduko liburutegi digitalen eta Europeanaren —Europako Liburutegi Digitala— koordinatzaileak eta oinarriak ezartzen dituztenak nazioetako liburutegi nazionalak dira. Beste era batera esanda, herri guztiak arduratzen dira beraien funts bibliografikoak digitalizatzeaz. Euskal Herria bere funts bibliografikoaz arduratzeko garaia ere bada, horrela nazioarteko proiektuetan parte hartu ahal izango luke.
‎Sobra ere, errebelazioaren mugak tenkatzen dituzten zientziaren ondorioak dirateke abusu horiek. Edo beste modu batera esanda, arrazoimenak giza konstruktuak agerian uzten dituenean gainditzen ditu zientziak mugak.J
2012
‎Horretarako, gertuko albisteen irakurketa euskaldun zabala garatu lukete euskarazko hedabideek. Beste era batera esanda, tokiko albisteen irakurketa nazionalak Euskal Herria informatiboki egituratuko luke. Azken batean, egitura politikorik sortzea ez dago hedabideon esku.
‎Eta erakunde autonomikoaren orain arteko monokultiboa amaitu beharra dagoela uste du, kontuan hartuta euskal hiztun komunitatearen barruan egon den pitzadura politikoa, gutxienez oinarrian, leundu daitekeela. Beste era batera esanda: egoera politikoak aukera handiagoak eskaintzen ditu adostasunak bilatzeko.
‎Horretarako, ETB2 derrigorrez ahuldu beharra dago, hainbatek proposatu duten bezala? Beste era batera esanda, ETB2k zer ekarpen egin du herri honen hizkuntza normalizazioaren mesedetan?
‎Zuberoa inkesta horretan bateratzearekin ez ote den batez besteko" onesgarriago bat" agerrarazi nahi izan. Beste modu batera esanda, Baxenabarre" euskaldunagoak" ez ote duen Zuberoa" erdaldunduegi" edo" asko erdaldundu" baten emaitzak" txukuntzeko" aukerarik eman. Zuberoan bertan galdezkatu multzo bat osatzeko nahikaririk izan bazen, emaitzak beharbada hitsegiak agertuko ziren...
2013
‎Bai, nonbait arazoa da pastoralen jarraitzaileen kopurua horrela handitu egin dadin, euskal kulturaren ezagupena eta bizipenak nabarmen gutxiagokoak direlarik. Beste gisa batera esanik, egungo pastoralzale ugari frantximanten (erdaldunen) edo erdi frantximanten mundutik datoz, eta horiek zabaltzen duten ikusmoldea —eurena izan dezaten zilegi bada ere— errealitateetatik aski urrundua dela erran daiteke. Euskararen eta euskal kulturaren munduetan murgildua ez dagoen kopuru handi horren eraginez, pastorala pixkanaka pixkanaka eraldatzen ari ez ote denez galdera datorkit gogora.
2014
‎Ikerketaren motibazioa, beraz, euskaraz genero gramatikalik ez denez izen berriak sortzerakoan sexuaren araberako bereizketa egiteak eragiten duen arazoa litzateke; hots, izen horiek andromino edo ginekonimo diren erabakitzea. Helburua, berriz, arazo horri irtenbide arautu bat proposatzea, zehazki, historian edo beste era batera esanda, tradizioanoinarrituta.
‎Hau da, ez dagoela hizkuntza sexista edo ez sexistarik, baizik eta erabilerak direla sexistak. Edo beste era batera esanda, jendarteko genero harremanak mendekotasunezkoak badira, horrek ezinbestean isla duela hizkuntzan, eta hiztun eta erabiltzaileen esku dagoela sexismoa saihesteko aukerak egitea. Hautu bat baita egun izen berriak sortzeko Erdi Aroko dokumentazioa aintzat hartu eta garaiko genero harremanek baldintzatutako izen maskulinoen generiko orokor izaera iraunaraztea, eta emakume izenak haietatik eratortzea eranskin edo luzakin gisa.
‎Beste era batera esanda, ideologia horren uste nagusia litzateke naturak geneen, hormonen edo burmuinaren egituraren bidez hala erabaki duelako direla emakuezkoak goxoak eta sentiberak, eta, ondorioz, zaintza lanetarako berezko joera eta egokitasuna dutela. Arrazoi berengatik direla gizonak ekintzaileak eta oldarkorrak, eta arlo publikoaren guda (edo futbol) zelaian aritzeko aproposak.
2015
‎sakoneko esanahia ez ote den euskal emakumeek ez dutela nola edo hala baimentzen larrua jo diezaieten. Edo beste era batera esanda, beren sexualitate eta gorputzaren gaineko erabakimen handia dutela. Eta, noski, hori berdintasunerako bidean aldeko osagaia da.
2016
‎Hau da, militatzen dugun proiektu politikoa gaurdanik bizitzeaz ari dira, hemen eta orain bizitzeaz. Beste modu batera esanda, etorkizunean nahiko genukeena aurretiaz bizitzea dakar (edo ekarri luke) 24 orduko militantziak.
‎Beste era batera esanda, kontrapubliko alternatiboak izan lirateke euskalgintzako erakundeak, berrikuntzak sortu lituzkete beste mugimenduek kopia ditzaten. Jarri lituzkete martxan praktika performatiboak.
‎Beste modu batera esango dut gauza bera. Baina, abangoardia artistikoez hitz egin aurretik, abangoardia politikoei buruzko azalpen kontzeptual bat egin nahi nuke.
‎Kontatzen ez dena ez delako existitzen. Edo beste modu batera esanda: izan nahi duenak komunikatu beharra daukalako nahitaez.
2017
‎Bigarren estrategia nagusiak komunitatearengan lupa jarri izan du orain artean, esan bezala. Edo, beste era batera esanda, euskaldunontzako gune hegemonikoak sortu, elikatu eta iraunarazten saiatu dira estrategia hori lehenetsi dutenak. Taldetasuna, komunitatea zentroan ipini dute, eta, nire uste makalean, etorkizuneko estrategia zentrala izan luke.
‎Interneten, Urruña eta Bilboren arteko distantzia, Tolosa eta Donostiaren arteko distantzia bera da; edota Iruñeko Txantrea eta Arrotxapea auzoen artekoa. Beste era batera esanda, leku geografiko horietako herritarrek Interneteko espazio bera partekatzen ahal dute. Are gehiago, diasporaren zortzigarren lurraldean pentsatuta, aurrez aurre ez bada ere aipatu herrietako pertsonak bezalaxeherritar horiek ere espazio berean daude.
‎Lurraldea ez da ezer bertan gurutzatzen den gorputzik gabe. Edo, beste era batera esanda, lurraldea ez da bertan gurutzatzen diren gorputzek egiten duten hura besterik. Gorputzen elkargunea da bizi dugun lurraldea.
‎Besteak beste, banaezinak direla hor ezartzen diren aldagaiak, eta, batik bat, historizismoa baztertu egiten dela. Beste era batera esanda, eta kasu zehatz batetik abiatuta, ‘emakume langilea’ eratzea prozesu historiko bat dela, oinarrian klase borroka duena. Emakume langileari, edo aurretik, emakume burgesari atxikitako ezaugarriak klase borrokaren ondorio direla.
‎Bateko zein besteko emakumetasuna klase borrokak zedarritutako produkzioa dela. Edo, beste era batera esanda, kapitalismoak zabaltzeko, indartzeko eta orohartzaile bihurtzeko ezinbesteko dituen generotasunak eratu dituela.
‎Horra artikulatzen gaituen fede berria. Horrenbestez, norbanakoa bakoitzaren interes eta borondatearen araberakoa da; norbera, bakoitza, beste era batera esanda, nahi duena da, nahimena, erabakimena eta askatasuna ezerk baldintzatu gabeko zer aratz eta berezkoak balira legez. Ni gan hasten da mundua eta ni gan bukatzen da.
2018
‎Batuaren edo estandarizazio prozesuaren ekarpen nagusi eta totala da XXI. mendeko Mendebalde honek hizkuntzei irauteko ezarritako baldintzetara egokitzeko aukera eman diola euskarari. Beste era batera esanda, egungo jendeen hiztunenbizi praktiketara moldatzekoa, hiztun komunitate bati eutsi ahal izatekoa. Egokitze horrek adar asko ditu, baina denak modernitatearen egungo aldaerak sortutako mundu ikuskera eta beharrei lotuak:
‎Are gehiago, jasotako datuetan oinarrituta, Siadecok hurbilpen bat egin du, ikusteko euskal kultur produktuak ohikotasunez irakurri eta entzuten dituztenak zenbat diren. Beste era batera esanda, euskal kultur kontsumoaren nukleoan legokeen pertsona kopurua zenbatekoa den kalkulatu dute, beti ere irakurketa eta musika entzutea kontuan hartuta: 40.000 pertsonak osatzen du nukleo hori, zeina osatzen den, euskarazko prentsa eta urtean gutxienez hiru liburu irakurtzeaz gain, gutxienez euskarazko disko bat erosten dutenekin.
‎Bere baitan iragana eta etorkizuna eraman arren, orainak ez du oraina baino ezagutzen. Beste modu batera esanda, bizitzak jarraitu egiten du. Nekez bada ere.
‎Zergatik da larria arazoa? Beste modu batera esanda: zergatik migratzaileekin lan egin, zer jokatzen dugu hor pertsona bezala, kolektibo bezala, herri bezala?
2019
‎Maitasun lotura batean dauden pertsonek bere kultura bereko pertsonen jokaera berak dituzte. Beste modu batera esanda, kooperazioak eta maitasun jokabideek hartzen duten forma ez da jaiotzetikoa, testuinguru historiko kultural baten barruan ikasiak baizik, eta, beraz, aldakorrak. Gure jendartean, bikote maitasun harremana giza espezieari datxekion zerbait gisa agertzen zaigu.
‎Haatik, elkar babesteko taldeak bezalako sareek sailkapen horiek desafiatzen dituzte, bertan izaten diren harremanak, esan bezala, artekotasunean mantentzen baitira, espazio horien mugak zabalduz eta lausotuz. Beste era batera esanda, giza harremanen eta guneen dibertsifikatzeaz batera, harreman eta gune horien artean dauden loturak kontuan hartu behar ditugu, artekotasunean gertatzen denari arreta osoa jarriz.
‎Beste era batera esanda, maitasuna da ‘emakume’ edo ‘gizon’ egiten gaituen elementu funtsezkoenetakoa, bi izaki ezberdin eta kontrajarri bezala baina, aldi berean, elkarren osagarriak. Hortaz, sinestarazten zaigu, eta fikzio erromantikoak horrela errepikatzen digu aspertu arte, amodioa dela sozialki bereizita (eta mailakatuta) dauden pertsonek elkar topatzeko aukera onena.
2020
‎Horrelaxe lotu dira eboluzio genetikoa eta aldaketa kulturala, azken hori (aldaketa kulturala) aurrekoaren (eboluzio genetikoa) hautespen presioa bilakatu baita. Beste era batera esanda: eboluzio genetikoaren motor gisa jokatu du aldaketa kulturalak.
‎D49, D50, D51, D52, D53). Beste era batera esanda, filosofia zentroan itauna, justifikazio eskaera, duen tradizioa litzateke; autoritateak ez luke berezko baliorik, eta esaten den oro justifikatu litzateke. Itauna justifikazio eskaera da, hein handi batean.
‎Beste era batera esanda, euskararen komunitatearekin enpatizatzen duten ‘euskotarrei’ edo ‘euskal herritarrei’ justizia egin nahiko lieke, eta deitoratzen du ‘euskotar’ baztertu, eta orain ‘euskal herritar’ opaku hori erabiltzea, eta Euskadi eta Euskal Herria terminoen egungo nahasketa. EAEren eta Foru Erkidegoaren instituzionalizazioa baino lehen, kontzeptuei gagozkiela, garbi zegoen Euskadi terminoak kontzeptu politikoari egiten ziola erreferentzia, zazpi euskal lurralde besarkatzen zituela politikoki, eta Euskal Herria terminoak kontzeptu kulturala adierazten zuela, hots, euskararen herria.
‎Irudipena nuen, euskararen eta boto abertzalearen arteko harremana esplikatzerakoan, desfasea zegoela akademian gehien errepikatzen diren teoriek proposatzen dituzten erreferentzia markoen eta nire bizipen propioek eskaintzen zidaten ikusmoldearen artean. Beste modu batera esanda, sentipena nuen teoria horien bidez errealitatea azaldu beharrean, teoriak ezarritako kategorietara ari nintzela bihur murrizten errealitatea. Ikusten nuen nire burua eta ingurunea ezagutzeko asmoarekin hasi nuela ikerketa, eta, bide horretatik, besteek gutaz esaten zutena barneratzen amaitu behar nuela.
‎gizatasuna. Edo, beste era batera esanda, bien arteko lotura ikustea: izatezko aberetasuna, gorputza, hizketarako gaitasuna.
‎Gutxienez, boteretik ezarri nahi ziren marko horiek konbatitu zituen, Euskal Herrian pentsatutako alternatiba bat eraikitzen lagunduz. Beste era batera esanda, euskal filosofoen gure belaunaldiak Azurmendik Joxekeskaini zizkigun kategoria epistemologiko, antropologiko eta etikoen arabera pentsatzen du. Hein handi batean.
2022
‎Ohikotan eremu erabat intimoan kokatu eta kudeatutako maitemintzea bezala, baita eremu publikoaren goiko puntara jasoa dugun aberrigintza ere. Beste era batera esanda, saihetsezina zaigu, mundua ulertzeko eta harekin elkarrizketan zein elkarrekintzan aritzeko, feminismoa aintzat hartzea. Izan ere, batetik, hainbeste urtetan metatutako pentsamendu, ekintza, borroka politiko nahiz genealogia zabalak eta horren denaren ondorioz bizi praktiketan eragindako aldaketekukaezina egiten dute feminismoaren zilegitasuna ez ezik ezinbestekotasuna.
‎Esango nuke katastrofe saihetsezinaren sentipena oso hedatuta (eta, hein batean, onartuta) dagoela gure artean. Sistemak hain gauzka harrapatuta (edo, beste era batera esanda, hain gara sistema), gero eta zailagoa zaigula arrakalak eragitea ez ezik, arrakalak eurak irudikatzea. Baina, euskal pentsamenduak arnasbiderik izango badu, arrakaletan izango du.
‎Bere helburua ez da ‘giza naturaren’ teoria berri bat proposatzea, ‘giza baldintzak’ aztertzea baizik. Beste modu batera esanda, gizakia jaiotzetik baldintzatzen duten kondizioak aztertzen ditu: bizitza, jaiokortasuna, hilkortasuna, aniztasuna eta lurra.
2023
‎Bestalde, hizkuntza presente dagoenez giza jarduera ia guztietan, politika publiko guztietan zehar lerro gisa presente dagoen aldagaia da. Beste era batera esanda, politika publiko guztietan egiten da hizkuntza politika. Eta aurrez aipatutako premisari segituz, industria plan bat edo lurralde garapemantentzearen alde egitea
‎Hizkuntza presente dagoenez giza jarduera ia guztietan, politika publiko guztietan zehar lerro gisa presente dagoen aldagaia da. Beste era batera esanda, politika publiko guztietan egiten da hizkuntza politika nerako proposamenak edo etxebizitza politikak hizkuntza aintzat hartu gabe egiten direnean, egungo hizkuntza joerak eta inertziak mantentzearen aldeko hizkuntza politikak ariko lirateke egiten.
‎Azkeneko Udaltop jardunaldietan (Lasarte Oria, 2022), hiztun hobeak sortzeko eskolaz kanpo egin beharrekoen inguruan, Pablo Suberbiolak zioen gazteak ohartzen direla eta oso kontziente direla gurea euskararekiko ‘bai, baina ez’ gizartea dela. Edo, beste modu batera esanda, ETB1/ ETB2 gizarte bat. Alegia, euskararen aldekoa den gizarte bat, baina neurri batera arte.
‎Eta, aldi berean, egunean hiru ordu eta erdi igarotzen ditugula telebistaren aurrean. Beste era batera esanda, lanaldiak laburtzeko gure aurrekoen borrokak balio izan duela, funtsean, guk telebistaren aurrean denbora gehiago eman ahal izateko. Hotzikara eragiten dit pentsatzeak aisialdiaren zatirik handiena gure buruak logaletzen pasatzen dugula, edo jakiteak denbora gehiago ematen dugula pantailei begira maite ditugunekin harremanetan baino.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia