Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 222

2000
‎Hilketak izan ez ziren aldian terrorismoarekin amaitzeko bideak irekiko zirela itxaron zuen euskal gizarteak. Nazionalistek, ordea, bake eta normalizazio prozesu politikoa eta eraikuntza nazionala batera bideratu nahi izan zituzten. Hori akats izugarria izan zen.
‎Izan ere, fokalizazioaren bidez, narratzaileak narrazioaren eremuan murriztapenak egingo ditu. Honela, fokoa leku jakin batera bideratuz, kontakizunari norabide konkretu bat ematen zaio. Hiru fokalizazio mota ditugu:
2001
‎Informazioaren gizarte batera bideraturik gaude eta gizarte honetan erabaki garrantzitsuak daude oraindik hartzeko zientziari dagokionez.
‎Zentzu berean, garbi azalduko dugu hedabideen kontsumoa beste gizarte praktika eta erreferentzia batzuekin batera bideratzen dela eta, horrenbestez, informazio produktuaren eragina ere kontestu horretan neurtu behar dela.
2002
‎Horien edukia, galdategian aurreikusitako gaietako batera bideratu baizik ez zen egin, informazioak tratatzeko modua, tonua edo ikuspegia zeharo bazterturik.
‎Bakarrik aipatuko dugu HEOKekematen duena: «Ataza helburu batera bideratutako eragiketa da, hizkun tzazbaliatuz benetako zerbait lortzearren; ikasleak beren hizkuntza ezagupen guztiezbalia daitezke problema konpontzeko, esperientzia elkartrukatzeko, jokoanaritzeko, etab.». Eta aipatu egin dut Jane Willis ek ematen duenaren parekoa delako, eta, jakina, horixe da komunikazio honetan azalduko dudan eredua. Definizioarekin jarraituz, interesgarria den beste bat ikusi dut eta aurrekoaren osagarri izandaitekeena:
‎Medikuek diotenez, oso garrantzitsua da erabiltzaileek helbide fidagarriak eta helbide fidagarriak bereizten ikastea. Horretarako, nahikoa da herritarra klinika jakin batera bideratzea edo produktu jakin bat erostera animatzea. Gehienetan, laborategietako eta zentro pribatuetako orriek helburu bakarra dute:
‎Agintariek kontrolatzen ez dakiten izurri bihurtu dira “zabor mezuak” edo “spam”, orrialde erotikoak iragartzen dituzten mezu engainagarri eta eskatu gabeak, Viagra naturala edo ordu erdian aberastea. Merkataritza Batzorde Federalak (FTC) amaitu berri du “spam” praktika, doako bideo-jokoen kontsolak agintzen zituena baina, berez, erabiltzaileak helduentzako eduki orri batera bideratzen zituena, minutuko 3,99 dolar (4,44 euro) kobratzen zuena. Zaborretarako posta elektronikoaren adibide bat da hau, norbanakoen nahiz enpresen benetako eragozpena.
‎Hor galdu baitu euskarak aukera on bat euskaldunontzako egunkari bat egiteko. Euskaldun batzuen egunkaria baita hori, ez inondik ere denona, nahiz denok ordaintzen dugun, berriz ere administrazioaren bidez ghetto batera bideratuz horrela sosak. Honek kezka handia sortzen dit, eta pena eman ere, zerbait aitortu behar baldin badiot egunkariari, euskararen alde egiten duen lan zintzoa baita.
‎Egia da estatu mailako legeriak muga zurrunak jartzen dituela, bainagu re esku dago zenbait arau ezartzea. Unibertsitateen estatutuez eta autonomi legeez baliatu ginateke, ahal den neurrian gauzak beste era batera bideratzeko.
‎Beronen nederlanderakuntza, hitz batez, beste modu batera bideratu behar. Oraingoan Apezpikuaren eskutik, oro har, edo beronekiko borrokan.
2003
‎ETAren aurka sortua izanda, nahitaez, honen inguru sozialeko mugimenduen aurka jo zuen. Halaber, eragile nazionalistek ituna bake eszenategi batera bideratu nahi izan zutenean krisian sartu zen. Izan ere, locus bat gauzatzeko kanpoan dauden eragile soziopolitikoak integratu behar dira eta mugimendu hauek modu batez talde armatua legitimatzen dute, ETA kasurako.
‎Euskarazko Komunikazio Taldea S.A. Horretarako langileek 60.350 euro jarri zituzten, S.A. bat sortzeko beharrezkoa den gutxieneko kapitala, hain zuzen. Enpresa sortu zen egun berean langileen akzioak gerora fundazio batera bideratuko zirela erabaki zen. Fundazioa egin gabe dago oraindik, baina bere funtzioa euskarazko komunikazioa eta oro har euskal kultura garatzea izango dela aurreikusten da.
2004
‎Kasurik gehienetan dirua komunitate edo proiektu jakin batera bideratzen da, kontua ez baita neska mutil zehatz baten bizitza diruz laguntzea, nahiz eta erakunde batzuek diru bidalketa pertsonalizatu egiten dutela dioten.
‎Katastrofeei erantzuteko kanpainetatik aparte, une horietan laguntza kopurua biderkatu egiten baita, beren diru sarreren zati bat garapenerako GKE batera bideratzen duten gehienek haurrak besoetakotzat hartuz egiten dute.
‎Eta oroitu nuen, batez ere, jendearen beroa, neure gol bakoitzaren bidez ikusle guztiak estasi kolektibo batera bideratzen nituenean, baita ikuslerik hotzenak ere, egunerokotasun astunaren grabitate esparrutik kanpo une batez, zerutik hurbilago lurretik baino...
2005
‎Eta birus horrek beherako oso larriak eta deshidratazioak eragiten ditu, urtero milioi erdi haur baino gehiagoren heriotza ekarriz urtetik beherako umeak gehienbat eta herrialde ez garatuetan batik bat. Gauzak ondo joanez gero, 2006 urtean hasiko litzateke txerto hori sistematikoki haurrei jartzen, baldin eta txertoa garatzen ari den laborategiak ez baditu bere dirua eta ahaleginak beste ikerketa ildo batera bideratzen.
‎Enbrioiaren lehen estadioetan daude, eta, pixkanaka, zelula espezializatuetara bideratzen dira. Klonazio terapeutikoa, Hwang era iritsi zela zirudien lorpen bat, larruazaleko zeluletatik edo gaixo baten organismoaren beste edozein lekutatik abiatuta, genetikoki berdin berdinak diren zelulak sortzea da, pazienteari trasplantatzeko edo geroago txertatuko zaion organo edo ehun batera bideratzeko modukoak. Gaixoaren zelula ametatik sortutako organoak edo ehunak karga genetiko bera izango luke, eta, beraz, errefusa saihestuko litzateke.
‎Hizkuntza baten benetako bikaintasuna honetan datza: haren hedatzearen bitartez, espiritua bere ahalmen propioen aktibitate eta osaketa erregular batera bideratzean edo, espirituarenganako eraginaren ikuspuntutik esateagatik, hizkuntza hark bere baitan arauei loturiko horrelako energia garbi eta bizi baten aztarna eramatean.142
2006
‎Adituaren esanetan, kirurgiarako hautagaiak azkarrago detektatu behar dira, haien eta haien familien bizi kalitateari kalte larria egin baino lehen. Hiru urtez erantzun gabeko sendagai anti epileptiko handiak probatu ondoren, «Epilepsia unitate espezializatu batera bideratu litzateke pazientea, ebakuntza adierazpen bat aztertzeko». Ebakuntza egin zaien paziente gehienetan, epilepsia farmako erresistentea kontrolatu egin daiteke ebakuntzaren ondoren.
‎Hegelena dugu pentsaera bakarra egiazko jarduera sozial eta politiko batera bidera gaitzakeena(" iraultzailea" edo" marxista" zehaztuko du Kojevek, Bigarren Mundu Gerra artean ez da hasi ere egin), Historia zeharo amaitu ez den bitartean bederen, alegia, guztiaren funtsa goitik behera ulertu eta ondorioz globalizazioa gauzatu ez den bitartean bederen.
2007
‎a) afiliatuen, kideen eta jarraitzaileen kuotak eta ekarpenak; b) alderdiko jardueren emaitzak eta alderdiko ondarearen etekinak, sustapen jardueretatik lortutako onurak eta euren xede zehatzeri lotuta eman ditzaketen zerbitzuetatik lor daitezkeenak, kasu hauetan, jasotako ondare eskualdaketa 300 eurokoa edo handiagoa denean, funts horien eskualdatzailea identifikatu egin behar da?; c) dirutan edo gauzatan egindako dohaintza pribatuak. Kasu horretan, dohaintzak helburu zehatz batera bideratu gabeak dira, izendunak, dirutan edo gauzatan egindakoak, Espainiako edo atzerriko pertsona fisiko edo juridikoengandik datozenak, inoiz ez atzerriko gobernuenak, erakundeenak edo enpresa publikoenak edo horiekin zuzenean lortutako enpresenak?. Era berean, dohaintzak ezin dira etorri organismo edo erakunde publikoetatik, ezta enpresa pribatuetatik ere, betiere, indarreko kontratuaren bidez Herri Administrazioetarako, organismo publikoetarako edo kapital publikoa duten enpresetarako zerbitzuak edo lanak egiten badituzte.
‎Orain, Henry Chapmanek eta haren taldekideek hori egitea lortu dute, molekula bat baino handiagoa den objektu batekin eta izpiek baino uhin luzera handiagoa duten izpien bidez. FLASH laserrak igortzen ditu izpiak, eta bereziki diseinatutako ispilu bat ere erabili dute. Difraktatutako izpiak fotodetektagailu batera bideratzen ditu ispiluak. Teknika berezia eta konplexua da, baina oso baliagarria X izpiko laserra garatzeko bidean.
‎Internauten Elkarteak (AI) jakinarazi duenez, gakoak lapurtzen saiatzen dira finantza erakundeak bidali nahi duen posta elektroniko klasikoa jaso ondoren. Internautak iruzurrezko mezu hau duen edozein loturaren gainean sakatzen badu, BBVAren web orri batera bideratuko da. Tranpa webgunea http://www.bbvaspanish.com da.
‎Larrialdiko kontrazepziora iristeko, emakumeak zentro mediko batera joan behar du, eta han, teorikoki, errezeta bat emango diote farmazia batean eskuratzeko. «Hala ere, ez dira kasu bakanak ospitaleetako larrialdi zerbitzuek sendagaiaren preskripzioa ukatzen dutenean, dela larrialdi egoeratzat hartzen ez dutelako (kasu horretan, erabiltzailea familia plangintzako zentro batera bideratzen dute), dela zenbait medikuk kontzientzia eragozpenera jotzen dutelako eta ez dutelako errazten abortu egoeran dagoen sendagai bat eskuratzea. Eta historia farmazietan errepikatzen da», azaltzen du Ezequiel Pérez Campos SECeko lehendakariak.
‎Klonazio terapeutikoa gaixo baten zeluletatik klonatutako enbrioiak ekoiztean datza. Enbrioi horiek genetikoki berdinak diren zelula amak erauzten dituzte, eta zelula horiek transplantatzeko edo ondoren txertatuko den organo edo ehun batera bideratzeko gai dira. Zelula ama horietatik sortutako organoak edo ehunak karga genetiko bera izango luke; beraz, organismoak ez luke baztertuko.
‎Izapideak Oro har, lehiaketa prozeduraren batez besteko iraupena urtebetekoa izango da, nahiz eta kasu bakoitzean epea laburtu edo luzatu ahal izango den. Julio Rocafull ek dioenez, iraupen hori izugarri baldintzatzen du lehiaketa motak, hartzekodunen kopuruak, zor den kopuruak, lehiaketa likidazio batera bideratzen bada likidatu beharreko ondareak… Era berean, eskaria zein tokitan edo hiritan dagoen, horren araberakoa izango da ebazpena, baina, oro har, urtebetetik hiru urtera bitartekoa. Kaudimengabezia duen herritar batek fase eta izapide hauek bete behar ditu' hartzekodunen lehiaketan' deklaratzeko, Pedro Aitor Urcelayk dioenez:
2008
‎Eskasa… Beno, euskal ikusleen kopurua ikusita… Nik uste euskal gizarteko esparru zabal batera bideratzen dela saioa eta ildoa edo ez, ni gustura nago. Saio duina egiten dugu!
‎ASRaren helburu gorena bat bateko hizketa jarraitua ezagutzea da, baina maila xumeagoan ere erabiltzen dira hizketa ezagutzeko sistemak, ataza jakin batera bideraturik. Hiztegia zenbat eta txikiagoa eta hizlariarekiko lotuagoa, orduan eta emaitza hobeak lortzen dira.
‎Irrati arruntetan, jasotako seinale hori bozgorailu batera igorriko litzateke. Planck espazio ontzian, berriz, seinale hori ordenagailu batera bideratuko da, neurketetarako edo azterketetarako.
‎Ardoari begira egin zuen une bat, mahai gainean kopari eraginez. Ez zitzaidan bururatu elkarrizketa arinduko zuen ezer, eta gutxiago beste gai batera bidera zezakeen zerbait. Nik ez nuen beharbada kemenik eta adorerik izan, nik ez nion bizitzaren zati bat inori eman.
‎Sistema aldaketaren harira enpresen pribatizazioa ere bultzatu zen. Jabe talde bat sortu, gizartea merkatu ekonomia batera bideratu eta produktibitatearen hazkundea sustatu nahi zen. Izan ere, 1993 urterako Estatuko enpresen %30 pribatizatu zen, baina badirudi ondoren prozesua moteldu egin zela, Richard Sakwa k esaten baitigu 2001 urterako 2/ 3 bakarrik zeudela pribatizaturik15 Beraz, Estatuak ekonomian oso presentzia handia izaten jarraitu zuen, zeren energia produkzioa, telekomunikazioak eta defentsarekin erlazionatutako sektoreak bere esku gelditu baitziren; kalterik handiena zerbitzu sozialek jasan zuten.
‎SQL kodea Webguneak manipulatzeko, Internet Information Server zerbitzarietako ahultasun horretaz baliatzen da, orrien iturburu kodean oso kode kate espezifikoa sartzeko. Kode horren bidez, internautak web gune maltzur batera bideratzen dira, eta sistema aztertzen saiatuko da mehatxu mota guztiak deskargatzeko aukera ematen duten beste ahultasun batzuen bila. Web orri bati eragin zaion egiaztatzeko, web masterrek kode kate berezi bat bilatu behar dute orrien iturburu kodean, IFRAME etiketa bati lotuta.
‎Ordainsaririk gabeko kontuetan 2007ko urtarrilean baino %2, 35 gehiago aurreztu zen. Horrek esan nahi du Espainiako familiek inbertsio batera bideratzen dituzten aurrezkiak bi urtetik beherako eperako gordailuetan daudela batez ere; hala ere, 59.503 milioi euro denbora tarte horretatik gorako iraupena duten gordailuetan inbertituta daude. Dirua kontu korronte “klasiko” batean edukiz gero, nahi denean erabil daitezke funtsak.
‎Ondo ulertutako soiltasun eta eskuzabaltasun mezu bat transmititzen saiatzen dira. Ildo horretatik, Ajudant Ajudar Fundazioak dohaintza jasotzeko baldintza gisa jartzen du laguntza horren %10" erakunde onuraduna ezagutzen duen eta erakunde hori bezain behartsua edo behartsuagoa den" beste erakunde batera bideratzea. Horrela, emaitza bikoitza lortzen da.
‎Ikasketa metodoari dagokionez, gazte bakoitzak bere erritmoari jarraitzen dio. Ikastaroko harpidetza egin ondoren, automatikoki, ikaslea plataforma birtual batera bideratzen da, eta han erabiltzaile izena eta pasahitza aukeratzen ditu. Datu horiekin, ordenagailuan deskarga daitekeen material guztia eskuratzen du.
‎Gainera, oro har, etxebizitzaren benetako balioaren %80raino finantzatzen dute. Hipoteka batzuek ordainketa urteko hiru kuotatan atzeratzeko aukera ere ematen dute, eta beste batzuek interes finkoa ematen dute maileguaren bizitzako lehen urteetan (hiru edo bost urte inguru), gero aldagairen batera bideratzeko. Baina aurpegi iluna ere badute, produktu horietako asko bezero berrientzat baitira.
‎Euskal Herriko kostaldeko inguru ederrenetako batera bideratuko ditugu oraingoan urratsak, eta Gaztelugatxe ezaguna ez ezik, Garbola eta Burgoa mendiak igotzeko baliatuko dugu txangoa.
‎Horrek ez du zentzu handirik, ordea. Kasua da Lily k kamioi gidariaren euskara ulertzeko zailtasunak izango lituzkeela pentsatzeak beste irtenbide batera bideratzen nau. Gainera, Lilie etorri bai, baina egun osoan pakete batzuk hartzeaz gain beste zer edo zer egiten ez badu garestia izango zait haren laguntza.
2009
‎Hasieran, Martutenen boluntario aritzen ziren jesuitek pisu batera bideratzen zituzten presoak, euren kasa utziz, baina konturatu ziren espetxeko portaerak errepikatzen zirela han ere, drogarekin, lapurretekin edo borrokekin lotuak. Elkarbizitza oinarri hartuta, familia modukoa sortzea beharrezkoa zela ikusi zuten eta hala jaio zen Loiola Etxea, 2000 urtean.
‎Gaur egun, Euskal Autonomi Erkidegoan eta Nafarroako Foru Erkidegoan, abortua kudeatzea eta klinika pribatu batera bideratzea izaten da administrazioak egiten duen bakarra. Nafarroako kasuan, gainera, emakumeek ezin dute Foru Erkidegoan abortatu, inguruko erkidegoetako zentroetara bidaltzen dituzte Emakumeentzako Laguntza Zerbitzuen bitartez.
‎Hitzartutako baldintzak betez gero, ikasgela bakoitzak 10.000 euro jasoko ditu gehienez urte amaiera. Hala ere, diru hori ez da gazteen poltsikoetara joango, ikasleek eta hezkuntza arduradunek hitzartutako hezkuntza proiektu batera bideratuko dute dirua.
‎Ingurumenaren defentsaren atzean kontu asko dagoela uste du Fontserèk, eta egoeraren kontraesanen inguruan egin du hausnarketa: gizarteak bere burua kontsumismo basati batera bideratuta ikusten du baina, aldi berean, kontsumismo horrek kutsatu ez dezan bilatzen dute. Sortu berri diren jainko laiko berriak zalatzea da ere lan honen helburua.
‎Hori bai, Urdaibaiko Biosferaren Erreserba errespetatuko lukeen azpiegituralitzateke Jaurlaritzak mahai gainean jarri duena, Mendiaren hitzetan. Zifra zehatzik eman ez badu ere, Mendiak argi utzi du Jaurlaritzak ezduela aurrekontu guztia azpiegitura bakar batera bideratu nahi.
‎Zifra zehatzik eman ez badu ere, Mendiak argi utzi du Jaurlaritzak ez duela aurrekontu guztia azpiegitura bakar batera bideratu nahi.
‎Agian, etorkizunean atomo erradioaktiboak sar litezke barruan, fisikoki harrapatuta, kimikoki harrapatuta egon ordez; alde handia dago batetik bestera. Horrela, markatzaileak gehitu litezke fullerenoaren kanpoaldean toki jakin batera bideratu ahal izateko; atomo erradioaktiboak toki hartan erradiatu dezala, minbizi zelula batean, adibidez.
‎Baliteke, mutilen jokaerek ingurukoengan arazo gehiago sortzea eta, hori dela-eta, zerbitzu klinikoetara gehiagotanbideratzea. Irakasleen kasuan, jokaera mota horiek agertzea (arauen haustura, adibidez) haur bat osasun mentaleko zerbitzu batera bideratzearen adierazleaizaten da (Stanger eta Lewis, 1993).
‎Bizitzako lehen 9 eta 12 hilabeteetan berez hartzen diren keinu onartuenak keinu deiktiko deritzenak dira, hots, erritu gisa eskaerak apuntatu, erakutsi, eskaini, eman eta egitea. Jean Piaget psikologo ebolutibo suitzarrak esan zuen 1965ean, hamar hilabete inguruan, “gauzatze keinuak” agertu zirela, hala nola objektu bat behin eta berriz behatzea zer behar den adierazteko, helduaren arreta objektu batera bideratzea, objektua emanez edo objektuak apuntatzea interesa edo beharra erakusteko. Beste izen asko daude keinu mota horiek definitzeko, baina denak aginduzko ekintza bihurtzen dira:
‎Fundazioak ostatu programak (aterpetxeak), enplegua eta beste ekimen batzuk ditu, “etxerik gabeko pertsonei eragiten dieten zehar arazo ugari konpontzeko”. Gizarte bazterketa eta bazterketa prozesuetan ari diren adin txikikoen eta gazteen kasuan, La Calle Elkarte Kolektiboak prebentzio lanak egiten ditu adin goiztiarretatik etorkizun hobe batera bideratzeko. Lau eremutan banatzen diren hainbat programa antolatzen ditu:
‎Udala benetan kezkatzen duena egoiliarrei eman beharreko zerbitzua bermatzea dela adierazi zuen Josunek eta, era berean, 24 orduko grebak hasi zituztenetik, Santiago egoitzako ordezkarien jarrera gogortu egin zela, “kalean eskakizun sindikaletatik ezaugarri politikoetara pasatako kartelak azaltzen hasi ziren Ezker abertzaleari zuzenduta. Gaizki ari zirela, indarrak beste era batera bideratu behar zirela eta ados ez geundela esan genien. Gainera, beraien jarrera okerrera asko aldatzen ari zela eta gaia desbideratu ez ezik, gezurrak esaten ari zirela”.
‎Uranio aberastua erregai ekoizpen gune batera bideratzen da. Bertan ekoitzi egiten dira erreaktore nuklearrak behar dituen uranio metalezko barrak.
‎Egitarau finkoa duten areto mordoxka dagoela kontuan harturik, kontzertuak antolatzera bainoago, administrazioak indarrak beste toki batera bideratu lituzkeela esan zuen Uribek. Instituzioen ekarpena beste toki batetik etorri luke agian.
‎Parametro horien arabera egindako judiziotik bakarrik uler daiteke musika espainiarraren eraikuntzak ez kontuan hartzea Europako beste herrialde batzuetan beste era batera bideratu ziren elementuetako asko. Azken batean, kontua da Espainian ez dagoela tarterik musikaren interpretazio katalan baterako, hori egiteak legitimazio eta autoritate kontuekin zerikusia zuten arazoen tartea zabaltzea zekarrela jakinik.
‎Denbora lineal, bakar eta ezinbestekorik onartu ordez —hau da, denak hasiera izan du eta bukaera izango du; edota historia, errepikatu ezin diren gertakizunen jarraipentzat harturik, azken xede batera bideratzen da, hain zuzen aurrerakuntzaren ideia horretan oinarritu da—, Marx eta marxismo iraultzailea —Bensaiden arabera— orainaldiko denbora zatikatuetan kokatu dira, denboren arteko diskordantzian, ezgaraiko denbora lehergarri eta ustekabekoetan, amaia seguru gabekoetan; baina ez, halabeharrezko denbora determinatzaileetan.
2010
‎Orain arte Gernikako Akordioari babesa eman dioten sinatzaileen zerrenda handia bada ere, gatazka politikoa bake egoera batera bideratzearekin bat datozen eragile guztien sinadura ezinbestekoa dela adierazi zuten.
‎Hain zuzen ere, molde berri horretako erakusgarri argienetako irizten dio artikuluaren egileak Mugaritzi, Alain Passard, Rene Redzepi eta beste hainbat sukaldariren lanarekin batera. Testuan irakurtzen denaren arabera, Andoni Luis Adurizek asko zor dio Adriari, baina katalanarengandik jasotakoa produktu bereizgarrietan oinarritutako estilo batera bideratu du Adurizek.
‎BIE (Bizkaiko Ikastolen Elkartea), berriz, tamaina txikiagoz bazen ere, antzeko ibilbidea egiten ari zen zerbitzuen hedadurari dagokionez. Eta, Etxezarretak dioenez, GIEri zegokion, federazio handiena izan da, egituraketa berriren aldeko ekimena abian jartzea,, eskuzabaltasunez jokatzea eta mesfidantzak balizko akordio batera bideratzea. Bereziki BIE eta GIEren arteko adostasuna behar beharrezkoa zen?
‎Horrelako adibideak gai askotan aurki ditzakegu; erradiologo edo kardiologo adituak, gaitz zehatzak ezberdintzeko gai dira, erradiografiak ikusiz edo bihotz taupadak entzunez, adituak ez direnak orban ala soinu hutsak hautematen ditugun bitartean. Azken batean, gai batean aditu egiten gaituena ezagupen zehatz batera bideraturiko ikasuntza edo zuzendutako instrukzioez gain, praktika iraunkorra eta errepikakorra da.
‎Horren ondorioz, beste lanpostu batzuetan, prestakuntza korporatiboan, hizkuntza irakasleetan eta ingurumenarekin eta energia alternatiboekin zerikusia duten lanbideetan adituak izatea sustatzen da. Goranzko lanbideak Langabezian dauden lau milioi espainiarren artean badago edo karrera profesionala beste sektore batera bideratu nahi bada, lan eskatuenak ezagutzea oso lagungarria izan daiteke. Hona hemen krisialdian indartu diren eta datozen hilabeteetan aukera gehien izango dituzten lanbide arloetako batzuk:
‎Oro har, entitateek ez diote inbertsiogileari eragozpenik jartzen partaidetza bertan behera uzteko. Hala ere, inbertsio hori marka bereko beste funts edo produktu mota batera bideratzen saiatuko dira beti. Erakundeek ez dute eragozpenik jartzen funts bat bertan behera uzteko, nahiz eta inbertsioa beste produktu batera bideratzen saiatu Merkatu analisten adostasunak ez du gomendatzen inbertsioa bertan behera uztea berehalako likidezia beharrik ez badago.
‎Hala ere, inbertsio hori marka bereko beste funts edo produktu mota batera bideratzen saiatuko dira beti. Erakundeek ez dute eragozpenik jartzen funts bat bertan behera uzteko, nahiz eta inbertsioa beste produktu batera bideratzen saiatu Merkatu analisten adostasunak ez du gomendatzen inbertsioa bertan behera uztea berehalako likidezia beharrik ez badago. Horren ordez, eta hondoak espero bezala funtzionatzen ez duenean, ondarea 2010erako proiekzio ezin hobea duten produktuetara pasatzea gomendatzen da.
‎Corredorrek adierazi zuen ekimen horrek “unibertsitateko komunitateari laguntza argia ematen diola eskaintza zabaltzeko eta alokairuan sartzeko baldintzak hobetzeko, eta horrek campusetako mugikortasuna eta nazioartekotzea erraztuko dituela”. Programako etxebizitzetako bat betetzen duen maizterrak egoitza beste hiri batera aldatu behar badu, Estatuko alokairu agentziak izapide guztiak kudeatuko ditu bere errentamendu kontratua SPA programako beste etxebizitza batera bideratzeko, hiri berrian. Sinatutako hitzarmenaren arabera, UCMk SPAk eskaintzen duen etxebizitza parkeari buruzko informazio guztia eskainiko du Moncloako campuseko Ikaslearen Etxean eta Somosaguasko informazio orokorreko zerbitzuan.
‎Ikerketaren arduradunek uste zuten abantailetako bat zela xerra hibridoak egin zitezkeela haragi zatietatik abiatuta, hala nola txerri eta oilasko xerra, eta, beraz, ehundura eta zapore berriak garatuko zirela. Baina kontsumitzailearen eragozpenak beste puntu batera bideratzen dira. Ezaugarri horiek dituen sistema elikagaien industrian iruzur egiteko tresna indartsua izan daitekeela ohartarazten da.
‎Joan den urteko abenduan, zeharbideko urbanizazio lanen adjudikazioa bertan behera utzi zuen Nafa­rroako Justizia Epaitegi Nagusiak, kontratazio prozeduran akatsak zeudelakoan. Gisa berean, bi auzotarrek salatu zutenez, «zeharbideak trafiko arazoak ez ditu molda­tzen, eta autoak zona komertzial jakin batera bideratzen ditu, bertze batzuk bazte­rrean ­utziz».
‎Honela, VS Ingenieria y Urbanismo SL enpresak 89.500 euro itzuli lizkioke Urdazubiko Udalari. Salaketa jarri zuten bizilagunen ustez, “gaur egungo zeharbideak ez du trafiko arazoak moldatzen, horretarako saihesbidea behar da eta gainera autoak zona komertzial jakin batera bideratzen ditu, bertze batzuk bazterrean utziz”.
‎Ondorengo horietako asko, orain ari da berriz ere euren jatorriko kulturara hurbiltzen”, azaldu du Alejandrak. Alejandra Tejeria Uruguaira iritsi zenean, nekazalgune batera bideratu zen, izebaren etxera: “Denboraldi luzeak egiten genituen baserrian.
‎Formula horrek Realari 1,2 milioi euro emango dizkio lelo baten bidez euskararen normalizazioa bultzatzeko, noiz eta euskararen normalizaziorako foru aurrekontuak 1.362.000 euroko murrizketa jasan duen urtean. Hori dela eta, gaineratu du ez dagoela justifikatuta euskararen normalizazioak izandako murrizketaren adinako dirutza publizitate kanpaina batera bideratzea, lelo bakar batera mugatuko dela argudiatuz.
2011
‎Garauna harrietara zenbat eta ze abiadan bota behar zan neurtzea, txirritxi deritxon piezeak egiten eban. Eiho eta ostean errotarrietatik aska batera bideratzen zan uruna, eta hortikxe batzen zan.
‎Kanpo belarri horien forma benetako saguzarraren belarrien formetan oinarrituta dago; soinuaren eta belarriaren arteko elkarrekintza imitatzen du, soinua orientazioaren arabera jaso edo baztertzeko. Kanpoko belarrietan dituen mikrofono txiki batzuen bidez jasotzen du ultrasoinuen oihartzuna; ondoren, digitalizatu egiten du, eta barne belarriaren eredu batera bideratzen du, neuronen benetako jarduera patroiak sortzeko.
‎Hiri irteeran udarako egokitutako behin behineko kanpamentu batera bideratzen gaituzte. Hiria bisitatu ondoren bertaratuko gara.
‎Multiplexadorea zirkuitu digital bat da, hainbat iturritatik datorren informazioa linea bakar batera bideratu eta helmuga berera transmititzen duena.
‎Beste zentro batera bideratzeagatik, adibidez, harrera zentro batetik egoitza zentro batera.
‎Mintegiaren aldizkarian erdarazko idazlanak argitaratu ziren, euskarazkoak salbuespenak izanik. Izatez euskarazko lanak beste aldizkari batera bideratzen ziren, Eganera hain zuzen ere. Mintegiko hiru kideek (Arrue, Irigarai eta Mitxelena) Egan aldizkariaren zuzendaritza eta erredakzioa bere gain hartu zutenean (1953an), Egan euskarazko aldizkari elebakar bihurtu zuten.
‎Googlek birusen aurkako softwarea instalatzea eta eguneratuta izatea gomendatzen du, eta, malwarearen kontrola hobetzeko, erabiltzaileei orain arte ezagutzen ez diren asmo txarreko software moten berri Googleri emateko eskatzen die. Googlek detektatzen du ordenagailua kutsatuta dagoela, asmo txarreko software mota batzuek ordenagailuaren konfigurazioa alda dezaketelako, trafiko guztia edo zati bat erasotzaileak kontrolatutako proxy zerbitzari batera bideratzeko. Erabiltzaileak Google erabiltzen duenean, proxyak kontsulta benetako Google zerbitzarietara bidaltzen du bilaketaren emaitzak lortzeko.
‎Eta horrek guztiak gure aurreko asko amildegi batera bideratu dituen susmoa dugu, nonbait urrez betetako anphora galduaren atzetik. Ordorikarentzat berriz Atxagarekin eta gure arteko askorekin jada ordurako—, anphora hori hautsia zen betirako, mila ispilutan multiplikatua.
2012
‎" Hona etortzen badira, ordea, haien identitatea ezagutuko da. Hori dela-eta, bestelako apartamendu batera bideratuko ditugu, anonimotasun hori gordetze aldera", azaldu du Ane Eizmendi Parekidetasun zinegotziak.
‎langabezian egotea, diru sarrera txikiak edo altuak izatea, etorkin legala ala ilegala?. Orain arte egin diren esperientzia urriak aztertuko ditugu bai erakundetatik bultzatuak eta bai web 2.0n oinarria duten gaixo eta sendagileen arteko eginahalak, zeinek interakzio eta erlazio joera ezberdinak lan egiteko modu berri batera bideratzen ari gaituzten. Baina aldaketa horiek guztiek kode deontologikorekin maiz tupust egiten dute, eta, beraz, arazo etikoak gero eta sarriago izango direlakoan gaude; bestela, adibidez, zer egin haurdun dagoen ama bati daraman umekiaren geneak gaixotasun aukera bat izango duelakoan?
‎Ikertzaileak behin eta berriz adierazi bezala, oinarrizko zientzia egiten dute haiek. Etorkizunean, agian, hariari tiraka, aplikazioren batera bideratu daitekeen oinarrizko zientzia. Halaxe gertatzen da isolatzaile topologikoekin.
‎Oraingo honetan, amak nirea bezalako jarrera hartu zuen: gainetik entzun, burua beste asuntu batera bideratzen zuen bitartean. Nire asuntura zehazki, ederki ezagutzen nituen amaren begi ukaldi artega haiek.
‎– Beste pertsona arlo pribatu batera bideratzen saiatzea.
‎Laguntza profesionala behar du, fobia honek ezgaitasun handia sortzen baitu. Medikuak osasun mentaleko unitate batera bideratuko du.
‎Enpresa txikietan askotan gertatzen da zerbitzari bakarrak hainbat lan egin behar dituela, ez baitago dirurik zerbitzu bakoitzerako makina bat edukitzeko. Kasu horietan, proxy ak iragaztea egin dezan, ez dugu HTTP trafiko guztia beste makina batera bideratu behar, baina bai adierazi behar diogu beste ataka bat erabili behar duela, ordenagailu batek HTTP eskaera bat egiten duenean 80 atakari eskatzen diolako, eta guri interesatzen zaigu proxy ra, hau da, 3128 atakara, joatea.
‎Irudiaren azalpena amaitzeko, identitate politika, baita botere politika ere, irakurketa ez antagoniko batera bideratu daitezke. Logika sistemikoak behartzenduen eragin politikaren arabera, alegia:
‎Mondragonenesperientzia kooperatiboak eraldaketa sozialaren alorrean duen orientabideazortzigarren printzipioan dago jasota. Bertan adierazten da eraldaketa solidarioarenaldeko borondatea, beste herrialde batzuekin batera bideratzeko, Euskal Herriarenbaitan jardutearen bidez, haren berreraikuntza ekonomiko eta sozialari laguntzendion hedakuntza prozesu batean; horrekin batera, euskal gizarte askeago, justuagoeta solidarioagoa eraikitzen lagundu nahi du, tresna hauek erabiliz:
‎Gizakiari propio zaionaz, animaliari propio zaionaz eta bi horien arteko harremanhorrek ere Joxe Azurmendiren pentsamendu filosofikoan presentzia garrantzitsuaizan du, hain zuzen ere, filosofiaren historian behin eta berriro errepikatzen deneztabaida batera bideratzen gaituelako, naturaren eta kulturaren arteko eztabaidara.Eztabaida horrek Mendebaldeko filosofiaren auzi guztiak baldintzatu ditugizatasunaren definizioak bere animaliatasunaren definizioarekin batera formaeman dielako historian zehar irudikatu diren teoria moral, ideologia eta jendartearenantolamendu eredu guztiei. Argiago, Azurmendik hainbat lanetan adieraztenduen moduan, garaian garaiko gizakiaren definizioek era bateko edo bestekojendarte ereduen beharra adierazi dutelako.
‎Inprimagailuak tinta injekzioa gomendagarriak dira argazkiak, paper egokia erabiltzeko aukera ematen baitute. Badaude erabilera jakin batera bideratutako tinta injekzioko berariazko ereduak orokorra, testuak nahiz irudiak inprimatzekoa. Horretarako, sei tinta eta inprimatze buru, sistema hauekin:
‎Alon Alex Gross diseinatzaile britainiarrak material arinak (400 gramoko pisua) erabiltzen dituen kaptadore bat sortu du, lainoko ur tantak erakartzeko gai dena. Forma triangeluarra du, kometa gisa, eta edukia beheko aldean dagoen ontzi batera bideratzen du. Aparatuak litro eta erdi arte biltzen du gauez.
2013
‎Arestian azaldutako hizkuntza gertakariaren dimentsio anitzeko ikuspegiak ez du eragozten hizkuntzaren azterketa lehen adierazitako erpinetako batera bideratzea: ez da orakulu bat izan behar aurreikusteko aurrerantzean ere egongo direla batik bat sistemara bideratutako ikerketa linguistikoak, jabetze prozesuan eta ezagutzan arreta jartzen duten ikerketak, eta ideologietan eta jokabideetan enfasia jartzen duten ikertzaileak.
‎Baieztapen bera bai, baina asterisko batekin. Konturatzeko etiketa lupaz begiratu behar da, baina egia da baieztapenaren ondoan asterisko bat dagoela, erdi ezkutatua. Asteriskoak bilgarriaren alde batera bideratzen du kontsumitzailea, eta han, letra ñimiñoz idatzita, ohar bat dago, B6 bitaminak immunologia sistemaren ohiko funtzionamenduan laguntzen duela dioena.
‎AEBk eta Txinak, munduko karbono igorle nagusiek, ez zuten, jakina, ustekaberik eman, eta uko egin zioten Dohako hitzarmena sinatzeari. Bada, AEBk eztabaidagai jakin batera bideratu zituen negoziazioak, argudiatuta gas isuriak murrizteko betebeharra ez dela soilik herrialde garatuena, baizik eta bi taldeena, hots, herrialde garatuena zein garatze bidean direnena.
‎Orduan gure herria ez zegoen egungo egoeran. Orain, ordea, gauzak asko baretu dira gure artean, eta badirudi Euskal Herriaren etorkizuna beste modu batera bideratzeko ateak ireki direla.
‎–hitzek dute garrantzia? eta horrek baliogabetu edo baztertu egiten du aurreko proposizioan adierazten dena; ezaugarri guztien gainetik hiztunak hobeto baloratzen duen alderdi batera bideratzen du arreta. Gaitzeste kutsua duen adibidea da hurrengoa.
‎Karmel aldizkariak, bestalde, oreka lortu nahi izan du gaien nahiz euskara moten artean. Garai batean, zenbait eztabaida antzutan indarrak erre beharrean, euskalkien eta euskara batuaren presentzia batera bideratu behar zela erabaki zenean, zuhurtzia handiz jokatu zela uste dut. Horrela, inori ez zaio aterik itxi euskara batua erabiltzeagatik ezta inor behartu ere euskalkia baztertzera.
‎Kontua ez da produktu bat jarri eta saltzeko zain geratzea; modu dinamikoan aurkeztu behar da, eta eskuragarri eta erakargarri bihurtu. Horretarako, hainbat teknika daude, produktuak argiztatzeko, multzokatzeko eta kokatzeko, bezeroak atal edo produktu jakin batera bideratu ahal izateko. Lokalaren banaketak logikoa eta ordenatua izan behar du.
‎cylonka Bsg Denbora gutxian, pertsona baten egoera pertsonala eta familiarra alda daitezke: lanpostu berri bat aurkitzea, beste hiri batera bideratzea, beste etxe batera aldatzea, enplegua galtzea, haurrak izatea… Eta ibilgailua ez da beti egoera berrietara egokitzen. Lur orotako ibilgailua oso zaila da hiri handietan, haurtxoaren aulkitxoa ez da kirolekoa, eta monobolumena jada ez da egokia seme alabak independizatu badira.
‎PLC entxufeek WiFi ak dituen oztopoak saihesteko eta instalazio elektrikoaren bidez Internet birbideratzeko balio dute Bestea, askoz garbiagoa aprobetxatu merkatuan PLC entxufe modelo asko daude bideratzaile zentralaren seinalearen irismen txikiko eremuetan wifi sare txikiak sortzeko. Hau da, PLC entxufeak (minirouterrak berez) WiFi sare nagusiak dituen oztopoak saihesteko eta bideratzailetik Interneteko seinalea instalazio elektrikotik estaldura txikiko eremuko entxufe batera bideratzeko balio dute. Han, PLC minirouter bat egongo da, seinalea jaso eta WiFi sare bihurtuko duena.
‎Elementu kitch direlakoetatik hasi eta eskultura abstraktu klonikoetara heldu arte, hamaika harri bitxi ikusi daitezke hauetan, aurri arkeologikoak barne. Barakaldon bertan Bilboko itsasadarreko industriaren azkenekoetako aztarna (Sestaoko labe garaiaren dorrea hain zuzen) bertoko errotonda batera bideratu nahi izan zuten aspaldiko saiakera urbanistiko baten ildoan, eta geroxeago ere, nahiz eta labe garaietako bat azkenean mantendu, Megapark deritzon zonaldeari ongietorria ematen dion abiapuntuan jarri zuten labe garaiaren maketa oroitarria, nonbait jostailu eskala erabilgarrian.
‎“Gazte hauen iniziatibak agerian utzi zuen alde batetik jabeen utzikeria, eta bestetik udalaren akzio falta”, adierazi du.Zinegotziak gogoratu du gaia Udalbatzan jorratu den aurreko guztietan, udal talde guztien partetik, orduan hirigintza zinegotzia zena Rikardo Barkala barne, agerian geratu dela Bilboko auzoetan gabezi nabarmenak daudela ekipamenduei dagokionean. Hala ere, momentu horretan ezer ez egiteko aitzakia jabetza pribatua zen.Jabetzaren arazo hau dagoeneko desagertu da jabeek Udalari eraikina eskaini baitiete 85 urteetarako, erabilpen sozial batera bideratzeko baldintzapean. Ibaibarriagak, eraikinari eman nahi zaion erabilera gazte ekintzailentzako enpresalde bat izango dela prentsa bidez jakin izana salatu du.Erabaki honekin Udalaren jarrera agerian geratzen dela uste du.
‎Jaiotzen garenean ez dugu leitzera bideratutako garun zirkuiturik. Hortaz, ume garenean irakurtzera bideratutako zirkuituak garatzen ditugu beste zeregin batera bideratutako zirkuituen zatiak elkarri josita.
2014
‎Han eta hemen galdetzen hasi nintzen, beraz, eta, pixkanaka, nire helburura hurbiltzen joan nintzen. Hala, udaletxeko eraikin nagusian gora eta behera ibili ondoren, Narrika kaleko etxebizitza batera bideratu ninduten, udal bulegoaren itxurarik ere ez zeukan leku batera: bertan moja itxurako emakume batek, larruz forratutako liburukote batzuk kontsultatu ondoren, Gros auzoko helbide bat eman zidan.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
bat 220 (1,45)
batera 2 (0,01)
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia