Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 269

2000
‎Gure oroimen mitikoan introspekzio baten antza duen antropologia poetiko bat egin zuen poeta honek Mi modramak eta ikonoak liburuan, zientifismoak eragozten ez dion telurikotasunez. " Oihaneko drama" poeman molde ezin ederragoan deskribatzen digu amoranteen enkontrua, gure arbasoen aurreneko pasiozko sukarra:
‎(Honek erakusten du zer oinarri mota eduki dezakeen halako kezkak.) Orain suposatu, kasu, interpretazio bakun bat ematen dela: norbait sutara botatzeko mehatxuaren aukeraren plazerra lortzeko egin dute zozketa, eta hori ez da atsegina, orduan Beltaneko jaiak dibertimentu baten antza edukiko luke, hots, halako dibertimentuetan taldeko kide batek, —dauden bezala— beharren bat asetzen duten ankerkeria batzuk jasan behar ditu. Eta, azalpen honen bidez, Beltaneko jaiak benetan bere misterioa galduko luke, baldin eta polizia eta lapurrena bezalako joko arruntetatik bereizten ez badugu bai ekintzan bai izaeran.
2002
‎Salaketek, Madrilgo Gaztelako Epaitegietan guraso batzuk jarri dituztenak, besteak beste, adierazi dute 15 ikasle bakoitzeko monitore bat jartzeko EFek hartutako konpromisoa «erabat bete gabea» izan zela, 50 laguneko talde batentzat bakarra baitzegoen. Eskolak kualifikatu gabeko irakasleek eta geriatriko bateko bi aretok ematen zituzten, «baldintzarik, bitartekorik eta ikasketa leku baten antza duen ezer gabe», kexen arabera. Familia batzuekin ostatu hartzea «hirugarren mundista» zen, gurasoek kontatu zuten, harik eta nerabe batzuek parasitoen artean lo egiten zuten arte, eta ez zuten «gutxieneko minimoak» beren garbitzeko.
‎Gizonak adiskidetasunezko blaustada jo zion Joseluri bizkarrean, ate ondoko paretako etengailuari sakatuta pabilioia gehixeago argiztatu aurretik. Inguruan zegoenak aspaldian erabili gabeko laborategi baten antza zeukan, ikaragarri bihurritutako errepide baten handik honantzaren moldean kiribilkatzen ziren beirazko hodi fin mordoaz osatua. Oraindik isurki apur batez hornituak ziren arragoak zeuden hoditeria guztiaren oinean.
‎Zegoeneko sutea herriko auzo askotara zabaldua zen haizea zela-eta. Gernikak labe baten antza zeukan. Bilbotik ekarritako hiru ponpek ezer gutxi egin zezaketen han hemengo sute askoak itzaltzeko.
2003
‎Beraz, mozorroturiko tipo bi agertu dira bankuan, bata bestearen atzetik... Uri honek zirku baten antza dauka! neska mutilek barre egin zuten.
‎Bat baten zerbaitek oztopo egin zion haren begiradari. Gizaki baten antza zuen, baina zer egiten zuen han kanpoan. Orduan leihoa jausi zen, isilik, eta metro biko izaki musker bat agertu zen zaindariaren aurrean.
‎Zaindariak harrituta ikusten zuen gertaera, amesgaiztoa izatea nahi zuen. Etorri berriak agure baten antza zuen, bizar zuri luze eta guzti. Burusoila zen eta, makila bat eskuan zuela, alkandora jamaikarra eta bermudak zeramatzan, begiak betaurreko beltzen atzean ezkutatzen zituela.
‎Izenak “helikoidalak” esan nahi du, eta eskuineko puntak dituzten hodiak dira, hodien inguruan kurbatzen diren kanalak dituztenak.Cavatappi (kortxo kentzekoa). Fusilli luzeen sekzio luzanga baten antza dute. Oso originalak dira, forma bihurriak ederki biltzen baitira saltsetan.Maccheroni (makarroiak).
‎3 metro luze eta 1,3 metro garai, “Phoberomys pattersoni” ek hortz luzeak zituen, eta hortz horiek dieta urratzailea adierazten dute, agian ur gazietatik datozen belarrez. Atzeko izterrak eta hankak aurreko gorputz adarrak baino askoz handiagoak eta indartsuagoak ziren, txikiagoak, eta Indietako untxitxo baten antza zuten. Gaur egun, ordea, kilo bat inguru pisatzen dute Indietako untxiek.
‎Aho ttipiño eta zabala zuen. Sudurrak tronpeta baten antza zuen. Begi arruntak zituen.
‎Irribarre maltzurrez begiratzen zidan komisarioari agertu behar izan nion ez nuela lehendabiziko aldia, gehiagotan ere nahastu nindutela maitale, gaizkile edo suerte gutxiko beste hainbat jendailarekin, lehen ere inoiz kontatu niola nola behin aireportuan adiskide baten zain nengoela emakume batek besarkatu ninduen eta belarriko gingila miazkatzen zidala ulertzen ez nituen hitzak esan zizkidan, zerbait barkatzeko erregutuz bezala; nire aurpegiak ez du nonbait behar adina nortasun, arruntegia da edo trukagarria, ez du ezer bereizgarririk. Ikastola baten atarian jartzea nahikoa dut umeren batek zangotik besarkatu eta aitatxo deitzeko; mendi buelta bat egitera joaten banaiz, zakurren batek jarraituko dit atzetik, aurreko bizitzan edo oraingoan izandako jaberen baten antza dudalako (zakurrak maiz errenkarnazioak izaten dira). Haur gehienek ulertzen dituzte argibideak, baina zakurrak motzagoak dira horretan, niri segika etortzen direnak bederen itsusiak eta adimen urrikoak izan ohi dira.
‎Mulligan jaiki berriak ez du oraindik bere 24 orduko odiseari ekitea baizik egin. Bere etxeko atalburutik Dublingo badiari begira jarri eta" Ez al da egia itsasoak ilea urdintzen hasitako ama baten antza duela. Mukiberde koloreko itsasoa.
‎Don Anxelmok utzitako tokia bete zuenean, hogeita sei urteko gazte ameslaria zen Patxi, Patxik berak esan zidanez. Ez zen itxura sendoko mutila, mehea eta argala baitzen, nire amaren eta beste jende askoren esanetan, eta nik sinesten diet, halaxe ezagutu bainuen hura nik ere; aurpegiak, berriz, El Grecoren koadro batetik aterea zirudien; edo Indiako guru horietako baten antza zuen, bestela, bere bizar luzearekin; hala ere, Patxiren gorputzak ezer apartekorik bazuen, haren begiak ziren: kristalezko begi berdeak, begiratzeko moduagatik besteen pentsamendua igartzen ari zirela ziruditenak.
‎Dendaria oinutsik sartu zen erakusleihoan eta masailak gorritu zitzaizkion hainbeste begi pare berari begira zituela konturatu zenean. Irribarre baten antza zeukan keinua egin zuen, disimuluan norbait agurtu zuen eta manikiarengana iritsi zenean eskularruak kentzen hasi zitzaion. Ikusleak are gehiago hurreratu ziren, haurrek barre egin zuten eta, atzamarrak beiran jarrita, olagarroen gisako ezpainak itsatsi zituzten, manikiari musu eman nahiko baliote bezala.
‎Atetik barrura hiru gazte sartu dira. Bat emakumezkoa da eta lehenengo begiratuan, kazetari baten antza daukala erabaki du Damianek. Ederra da.
‎Maitasunak, niretzako, magma baten antza dauka,
2004
‎Müllerrek are gehiago zabaldu zuen irribarrea. Hozka egiteko prest dagoen zakur erraldoi baten antza zuen.
2005
‎Hala ere, arazo horiei irtenbideaeman zieten. Gertaeren kontaketak gerrilla gerra baten antza du. Aurreko egunean, irailaren 7an?
‎Eredu hauek oraindik ez dira gai datu geokimiko eta geofisiko guztiak era bateratuan azaltzeko, baina badirudi gaur eguneko mantuaren konbekzioak azkeneko hiru eredu horietako baten antza izango lukeela.
‎Bi planeten arteko azken topaketa 2003ko abuztuan izan zen, 56 milioi kilometrora, azken 60.000 urteetako distantziarik hurbilenean. Hodeiek eta harea eta hauts ekaitz martetarrek eragozten ez badute, hilaren 30eko goizaldean, astroen maitaleek ikusi ahal izango dute, teleskopio baten laguntzarekin, nola Marte bola gorrixka ohi baino handiago baten antza duen, Lurrarekiko hurbiltasunagatik. Planeta gorriko ohiz kanpoko distira hori azken egunotan ikusi da.
‎Putzuari begira geratu nintzen une batez, ilgoraren argitan; kutxa zaharrean topatutako prismatiko hautsiak oroitu nituen. Putzu hark ere kristalak hautsitako largabista baten antza zuen, denborak bezala, zeinak baikaramatza ikus ez dezakegun zulo batera, etorkizun itsu batera, non itotzen baitira arima katutxo jaioberriak.
2006
‎Nuggeten eraikin nagusiak zerra batez ebakitako dorre baten antza zuen, zientzia fikzioko film baten dekoratua bailitzan. Mutila bolanteari atxikita zegoen, irteteko keinurik egin gabe.
‎Silver State motela auzo bazter batean zegoen, kale luze baten azken muturrean. Gaueko ordu hartan mamu herri baten antza zuen kaleak. Argi haga banaka batzuk eta batere ibilgailurik ez.
‎Eldorado, Harrah’s, Silver Legacy, Circus Circus, Fitzgerald’s, Cal Neva. Goizeko ordu txikietan, kasinoetako argiek abaraska baten antza zeukaten, non erleek argi izpi jostariak igortzen zituzten.
‎Lehengo fabrika estua eta iluna zen, eta, ordu batzuen ostean, airea astuna bihurtzen zen barru hartan, arnastezina. Onartu beharra dauka oraingoak inurritegi baten antza duela, batzuetan, eta zarata jasanezina izan daitekeela ohituta ez dagoen norbaitentzat, baina antzinako lantegiarekin gogoratzea besterik ez du gauzak ondo egiten ari dela berresteko.
2007
‎Ipuina da John Boynek idatzitakoa. Ez du argumentu berri edo apurtzailerik asmatu adieraziko ez dugun film oso ezagun baten antza dauka, baina idazkera hain da garbia eta xumea, hain txukun dago kontatua eta hain da gogorra eta sentibera istorioa, hasieratik bukaerara harrapatzen zaituela arratsalde bakarrean irakur daitekeen ipuin honek.
‎Wayna Picchurako ibilbidearen hasikerea ez da izan gatxa, baina gorantz joan ahala, arnasea hartzeko geldialditxuak egin behar izan dodaz. Azkenengo zatiak horma baten antza dauka, eta eskuak be behar izan dodaz igoteko. Beherantza begiratu, eta bildurra sartu jat, zorabioa.
‎Edonora begiratu, eta jentea dago; behean, goian, etxeetan, barruan, kanpoan, terrazetan...; ganezka dago. Uri baten antza dauka. Halakoa ete zan hemen jentea bizi zanean?
‎Animaliak bezala mugitzen da ama: zehaztasunez, baina zaratarik atera gabe; geisha baten antza du: zurbila, irribera, adeitsua.
2008
‎Eta are gutxiago onartuko nuke halako tokiei maiz darien kutsu paternalista. Izan ere, bertako antolamendua ona eta zerbitzuak bikainak direnean ere, jarduna aisia barne goitik behera egoten da antolaturik, eta nahiz arduradunek jarduera guztiak han bizi diren pertsonen hobe beharrean bideratu, despotismo ilustratu moduko baten antza du toki horietako barne eraketak: dena egiten da egoiliarrendako, baina haiei galdetu gabe.
‎Karratuak, marra zuzenak ziren nagusi, eta, kolore guztietako lapitzak aukeran izanagatik, berdea, urdina eta grisa erabiltzen zituen batez ere. Itxura batean komun baten antza izan zezakeen marrazkiak. Psikologoak gehiago marrazteko eskatu zion, eta marrazki bera ez, baina leku beraren beste marrazki bat egin zuen.
‎ikazkinak ezin hobeto ezagutzen baitzituen kobazuloaren galeriak eta gordelekuak, eta ihes egitea lortzen baitzuen beti, leku batetik ez bazen bestetik. Herritarrak, beraz, etsita zeuden, baina orduantxe gertatu zen gertatzekoa, erreka baten ertzean lamina bat agertu zenean, neska gazte ile hori baten antza zuena eta herritarrei esan ziena:
‎Maskotentzako poliza berrien estaldura da. 2005ean merkaturatu ziren, eta pertsona batentzako aseguru mediko baten antza dute. Hala ere, egia esan, martxoaren 22ko 287/ 2002 Errege Dekretua onartu zenetik (dekretu horrek ezartzen du nahitaezkoa dela lizentzia eskatzea eta txakur arraza jakin batzuk izateko asegurua izatea), CONSUMER eroski ren “Ia dena nire maskotari buruz” Gida Praktiko Inprimatuan adierazi bezala, gutxi aurreratu da maskotentzako aseguruen unibertsoan.
‎Mi monstruo y yo izenpean. II. Mundu Gerrako urteak, Eskozia, aintzira bat, plesiosauro baten antza duen piztitxoa, aita gerran duten ama semeak... Pantailara begira adi adi daudenak guraso haurrak dira, aulkiteriaren erdigunean.
‎«Segurtasun eremurik ez da izango; horrelakorik ez dugu inoiz onartuko», aditzerat eman du agintari georgiarrak, hedabideen aurrean, eta gaineratu: «Aurreko mendeetan gertatutako anexionatze baten antza dauka honek, eta nahi zenukete hori onar dezadan. Hori ez dut sekula egingo».
‎Hiru lau urtez elkarrekin ibili ziren. «Baina egun baten antza esan zendun: / nire alboko hau nor da?».
‎Herritarrek ehizaldiak antolatu zituzten, alferrik... ikazkinak ezin hobeto ezagutzen baitzituen kobazuloaren galeriak eta gordelekuak, eta ihes egitea lortzen baitzuen beti, leku batetik ez bazen bestetik. Herritarrak, beraz, etsita zeuden, baina orduantxe gertatu zen gertatzekoa, erreka baten ertzean lamina bat agertu zenean, neska gazte ile hori baten antza zuena eta herritarrei esan ziena:
‎Denbora gehixeago edo gutxixeago zuen iristeko. Baina esana dut adopzioak errusiar mendi baten antza daukala, eta aldaketak edozein unetan gerta daitezke. Gure txostena tramitatzen ari ginela bi aldaketa izan ziren, bata ona eta bestea txarra.
2009
‎Azken urteetan, ordea, modelo berriak sortu dituzte, beste itxura eta kolore bat duten audifonoak; AP3 deitzen diete (Hiru dimentsioko Prozesuen Anplifikagailua esan nahi du akronimo horrek), eta horiek ere belarri atzean jartzen dira, baina orain arte ezagutu izan ditugunak baino gordeago geratzen dira (MP3 baten antza dute).
‎Hala, Einsteinek, esaterako, b boy baten irudia hartuko du, urrezko lepoko batekin. Freudek, bestalde, psikologo hippie arraro baten antza izango du. Azken horrek erreferentzia sexuala dauka ezkutuan.
‎Neurri honekin erasotzaileari kontrolatuta dagoela, 40 milioi espainol berari begira daudela eta emakumea bakarrik ez dagoela ohartarazi nahi diotela esan du Berdintasun ministroak.Biktimak, mugikor baten antza duen GPS a duen gailu bat izango du. Aparailua bere egoeraren berri bidaltzen du kontrol zentro batera eta gainera erasotzailea 500 metrora baldin badago abisua ematen du.
‎Guardia Zibilak granadak jaurtitzeko gailu baten antza duen hodi bat aurkitu du kuarteletik 100 bat metrora.
‎ELAko buruzagiaren ahotan, adierazpen horiek ez dute errealitate ekonomikoa islatzen, egoera oso larria baita, egunero lana erregulatzeko txosten gehiago aurkezten direlako. Egoera ekonomikoa aldatzen ari dela sinestarazteko saiakerak fikziozko filma baten antza dute, erantsi du Mikel Noval sindikatuko Politika Sozialeko arduradunak.
‎Zinea mundu berri batera jotzen zuèn leiho bat zen, eta orbetarrak ez ziren leihoa ireki gabe geldituko, ez horixe! Hala, izeba Ernestinak neska mutilak hartu eta film bat ikustera eraman zituen, gero beste batera eta beste batera, harik eta egun batean munstro itxurako bat atera zen arte, gizotso erraldoi baten antza zuen?, zuhaitzak errotik ateratzen zituena eta urrunera jaurtitzen. Eta orbetarrak izututa itzuli ziren, neskak eta Gabino bai bederen, ikaragarria izan da!, zer gaizki pasatu dudan!??, haientzat alferrikakoa baitzen, antza, izeba Ernestinak sarritan errepikatzen zièn argudioa, El tesoro de las escuelas liburuaren orrietatik aterea:
‎Kontuak kontu, komunistek Nazario eta Teofilo Maria begiak benda batez estali, automobil batean sartu eta eraman egin zituzten, abokatu baten hiri inguruko landetxe bakarti batera eraman ere, hirurehun bat metrora zegoèn etxe multzo bat zen eraikuntzarik hurbilena, auzo txiki baten antza zuena?, nora joaten baitzen jabea, lagunen artean abokatua baino lehenago mutilzaharra zela aitortzen zuena, erdi txantxetan erdi serio, bizpahiru lagunekin, uso pase garaian; behin hara iritsita, erortzen ari ez zen arren, etxea ez zegoen baldintzarik onenetan, geletako kare geruza zuria altxatua baitzuen hanbat tokitan?, begietako benda kendu eta hantxe itxi zituzten bahituak, bi zaintzaile armaturen begiradapean:
‎hegaldiari buruzko milaka galdera egiten zizkiola, pilotuak bolante bat ote zerabilen, autoetan bezala, edo eskutoki bat, bizikletetan bezala; hondarrezkoa ote zen hiri inguruko airedromoko pista, hondartzakoa bezala; abioi bat Everesteraino igo zitekeen ala ez; zergatik Gaztelako errotek ez zuten hegan egiten, helizeak bazituzten?; airedromora iritsi zenean, berriz, eta abioia eta pilotua ikusi, halako desilusioa sentitu zuen, pilotuarekin batez ere: izan ere, gizon eder galant batekin topo egitea espero zuen, balleteko dantzari gizonezko bat, adibidez, Enrico Carusoren ahotsa zuena?, baina han ez zuen gizon eder galantik ikusi, burusoil itsusi bat baizik, aita ere burusoila zuen, baina aitarena beste gauza bat zen, inondik ere!?, bulldog baten antza ere hartu ziona, hain zuen sudurra sartua, hain handia ahoa, eta hain zakarra ahotsa: bai, bulldog bat behar zuen, haren andregaiak ere halakoa baitzuen azala, zurezkoa, itxura batean; gero, baina, pilotua kabinan sartu eta motorra abian jarri zuenean, guztiz aldatu zen egoera:
‎Anaia gazteenari Katu ezizena jarri genion begi berdeak zituelako, argi argiak. Siberiako txakur horietako baten antza zuen. Begirada zorrotza.
‎Don Rikardo gizon dotorea zen, ondo hezitakoa, eta herriko neska guztiek miresten genuen. Hollywoodeko aktore horietako baten antza zuen. Ez dut izena gogoratzen.
‎Emaztearekin eta semearekin gosalduko du. Beraiekin gosaltzea gustatzen zaio, minutu batzuetan familia normal baten antza izaten dutelako. Eta horixe bera da Sabini gustatzen zaiona.
‎Ikerketa berri batek aldatu egiten du bere testura eta lekale baten antza du, eta horrek elikagai honen erabilera desberdinak ahalbidetzen ditu.
‎Asentu etzangarria: izenak adierazten duen bezala, besaulkia da, eta, zabaltzean, posizio ez hain tente batean bidaiatzeko aukera ematen du, ohe baten antza baitu. Oro har, plaza horiek sei lagunentzako lekua duten geletan biltzen dira.
‎Onkologikoko Erradioterapia Zerbitzuko buru Jesus Rosas medikuak azaldu duenez, minbiziaren kontrako tratamenduan teknologia berritzaileena eskaintzen du azeleragailu horrek. Eskaner baten antza duen makina da eta, horren bidez, tumorea kokatzen den gunera bideratzen da erradiazio dosirik handiena. Hala, ez dira inguruko zelula eta organoak kaltetzen.
‎Begi zuloak, aurpegi zorrotza, azal horixka, begirada galdua... Gaixo baten antza du. Gaixo bat da.
‎Saiatu da egilea alegiaren emaitza mota askotarikoak biltzen, testu mota honen aldaeren mugarriak markatu nahiko balitu bezala. Egia esan, liburu honek kontakizun mota honetarako murgilketa programatu baten antza du, gureenetatik abiatuta emaitzarik exotiko edota literarioenetarainoko eramango gaituena, literatura unibertsalean zehar.
‎Hasi nintzen pentsatzen zenbat arma izango ziren berrehun metro koadro inguru horietan, eta, seguruago sentitu ordez, segurtasun eza handiagoa sentitzen hasi nintzen, istripu baten kaltetutzat irudikatu nuen neure burua, errudun sentimendua eta susmagarri baten antza nuela ere.
‎egongo ez zen, bada, baldin eta, aitaren borondatearen gainetik, ikuskizun paregabe hura ikusi bazuen!; poz hura, gainera, nabaritu egiten zitzaion, baita etxeko automobilean hiri inguruko airedromorako bidean zihoanean ere, berritsu baitzebilen neska, mutilei –Domingori batez ere– hegaldiari buruzko milaka galdera egiten zizkiola, pilotuak bolante bat ote zerabilen, autoetan bezala, edo eskutoki bat, bizikletetan bezala; hondarrezkoa ote zen hiri inguruko airedromoko pista, hondartzakoa bezala; abioi bat Everesteraino igo zitekeen ala ez; zergatik Gaztelako errotek ez zuten hegan egiten, helizeak bazituzten...; airedromora iritsi zenean, berriz, eta abioia eta pilotua ikusi, halako desilusioa sentitu zuen, pilotuarekin batez ere: izan ere, gizon eder galant batekin topo egitea espero zuen –balleteko dantzari gizonezko bat, adibidez, Enrico Carusoren ahotsa zuena–, baina han ez zuen gizon eder galantik ikusi, burusoil itsusi bat baizik –aita ere burusoila zuen, baina aitarena beste gauza bat zen, inondik ere! –, bulldog baten antza ere hartu ziona, hain zuen sudurra sartua, hain handia ahoa, eta hain zakarra ahotsa: bai, bulldog bat behar zuen, haren andregaiak ere halakoa baitzuen azala, zurezkoa, itxura batean; gero, baina, pilotua kabinan sartu eta motorra abian jarri zuenean, guztiz aldatu zen egoera:
‎Bete beharreko zuzemenak burutu ostean, emakumea kalera atera zen. Erostetxe handiko sarrera jendez gero eta gizenago zegoen, denen artean giza korapilo moduko bat osatzeraino, odolki baten antza zuena. Irenek aurrera egin zuen, udazken iritsi berriaren freskotasuna aurpegian sentituz.
‎Itzal hori ikus ezina baina erreala da, demagun konparazio edo metaforizazio sistemarenean. Itzalak lanbro sarri baten antza du, demagun euskararen egitura aglutinanteak dakarren prozedura erritmikoari dagokionez. Itzalak gure gurea den oro berdindu eta irensteko amorrazioa du.
‎Goizeko ihintzaren antza du, zeren gaztetasuneko kolore bizia ihartu egiten da bizitza aurrera joan ahala. Arbola batetik zintzilik zegoen fruitu fresko baten antza du, zeren, heldutasunera iristean, har batek jaten dio barrena, eta erortzen da arbolatik eta jada ez du ezertarako balio.
‎plastikoa, formak egiten dituen existentzia, ametsaren inpultsoa. Inpultso dionisiarrak erlijiositate orgiastiko baten antza du.
‎Zirriborro baten antza dut.
‎Argazki baten antza dut.
‎Ezten baten antza dut.
‎Ile baten antza dut.
2010
‎Orain dela hamarkada batzuk, norbanakoaren narratiba bitalek funikular baten antza zuten. Modernitatearen zutabea den aurrerabidearen ideiari jarraiki, behe behetik hasita ere, geure bizitzetan hobekuntzak ematen ziren, eta hortaz, biharkoa gaurkoa baino hobeagoa izaten zen beti.
‎Ikusmin handia piztu du Apple konpainiaren azken produktuak, iPad ordenagailuak. Tablet ordenagailu berriak iPhone handi baten antza du, baina ordenagailu baten prestazioekin. Produktu honekin merkatu informatikoa hankaz gora jarri nahi du Apple konpainiak.
‎Dostoievskik, izan ere, pertsonaien deskripzioan, pertsonaien despkripzioak oro hitzezko marrazkiak dira?, lerro zuzenak ez ezik, lerro hautsiak eta lerro makotuak ere erabiltzen ditu, nola ez zion, bada, kordetik zorabiora eta zorabiotik kordera zebilèn epilepsiak jotako gizon batek gure barruko mekanismoen konplexutasunari antzemango, zeinak bihurgunez osatutako ibilbide baten antza behar baitzuen??, baita nortasunaren plano batetik bestera doazen era guztietako marrak ere, argia eta iluna segundo hamarren batek bereizten ditu, segundo hamarren batek elkartzen?, pertsonaiak bi dimentsiotako sistema planotik hirutakora daramatzatenak, non barruko munduak, kanpokoak bezala, bere bolumena har dezakeen. Begiak itxi ziezazkidakeèn bala zauri batek, egunetan egon nintzen hil edo bizi?
‎Bizitza halakoa baita, edo halakoa ikusten baitut gero eta gehiago: forma geometriko baten antza du, sinusoide irregular batena, bere maximo eta minimoekin, orain sentimendu batzuk nagusitzen zaizkigula eta orain beste batzuk, batzuetan bortitzagoak eta beste batzuetan apalagoak, gora eta behera, behera eta gora, orain tarte zutagoetan eta orain etzanagoetan, hausturatik izu ikararik gabeko jarraitasuneraino eta izu ikararik gabeko jarraitasunetik hausturaraino, gure pasioak eta gure joerak, gure aginte nahiak eta gure sublimazio nahiak, borondatea eta borondate eza, taigabeko jokoan eta etengabeko dinamikan.
‎–Aitaren maitale izandako baten antza duzu, Nora. Bizkarra agerian uzten zioten soinekoak zituen hark beti, zuk bezala.
‎Halako solasaldi batean dagoen lehen aldia izanagatik, eta egon ere, halabeharrezko istripu batek ekarri duelako?, literatura gutxi atzematen du han berak, eta norbere buruaz hitz egiteko gogoa sobera: terapia talde baten antza du, Alcohólicos Anónimos edo halakoren batena; alkohol menpekotasunaren ordez literatur toxikomania anitza pairatzea, horra AA taldeekiko ezberdintasuna.
‎Zine izar baten antza duzu, zera, nola da?
‎Azken kontratu horrek «tokiko lurralde kontratu» baten antza du (eskualdemailan estatuaren eta eskualdeen artean izenpetzen direnak bezalakoak). Orotara213 milioi eurokoa da eta 6 urteko iraupena du.
‎Maiz erabiltzen da bizikleta kirol lesioez errehabilitatzeko tresna gisa, eta hori kontuan harturik erabaki zuten tresna. Bizikleta baten antza duen arren, ez da bizikleta bat. Ohiko bizikletetan baino aurrerago jarri behar da gorputza bizikleta korrikalarian, eta ohi baino posizio etzanagoan.
‎Bizitza halakoa baita, edo halakoa ikusten baitut gero eta gehiago: forma geometriko baten antza du, sinusoide irregular batena, bere maximo eta minimoekin, orain sentimendu batzuk nagusitzen zaizkigula eta orain beste batzuk, batzuetan bortitzagoak eta beste batzuetan apalagoak, gora eta behera, behera eta gora, orain tarte zutagoetan eta orain etzanagoetan, hausturatik izu ikararik gabeko jarraitasuneraino eta izu ikararik gabeko jarraitasunetik hausturaraino... gure pasioak eta gure... Horregatik, zeinen sinesgaitzak egiten zaizkidan nobela horiek, amorante zoritxarrekoen harat honatak kontatzen dituztenak eta, mila gorabeheraren ondoren, ezin hobeto bukatzen direnak —" y fueron felices y comieron perdices" bukatzen direnen estilokoak esan nahi dizut—, amoranteek, eskutik helduta, zoriontasunaren gailurra oinkatzen duten bitartean... une jakin bateko konkista betiko konkista balitz bezala, eta handik aurrera, zorioneko mundua besterik posible ez balitz bezala!
‎Dostoievskik, izan ere, pertsonaien deskripzioan —pertsonaien despkripzioak oro hitzezko marrazkiak dira—, lerro zuzenak ez ezik, lerro hautsiak eta lerro makotuak ere erabiltzen ditu —nola ez zion, bada, kordetik zorabiora eta zorabiotik kordera zebilèn epilepsiak jotako gizon batek gure barruko mekanismoen konplexutasunari antzemango, zeinak bihurgunez osatutako ibilbide baten antza behar baitzuen? —, baita nortasunaren plano batetik bestera doazen era guztietako marrak ere —argia eta iluna segundo hamarren batek bereizten ditu, segundo hamarren batek elkartzen—, pertsonaiak bi dimentsiotako sistema planotik hirutakora daramatzatenak, non barruko munduak, kanpokoak bezala, bere bolumena har dezakeen. Begiak itxi ziezazkidakeèn bala zauri batek —egunetan egon nintzen hil edo bizi— ireki zizkidan begiak, baina Dostoievskik are gehiago ireki zizkidan, eta geroztik halaxe nabilkizu, Damaso, gure baitaren baitako errealitate agortezinari begira, introspekziora emana...
‎Hogeita hamar metro karratu inguruko txoko bat zen, argi gutxikoa baina atsegina. Gelako leihotik parkeko zuhaitzak ikusten ziren, eta herritxo baten antza zuen auzune dotorea. " Uste dut Ben Bela hor nonbait bizi dela.
2011
‎Goldman Sachs, JPMorgan, Morgan Stanley, UBS, ABN Amro, Deutsche Bank, Citigroup... Hau da, krisi honen epizentroan egon diren bankuak.Zor publikoaren krisiak xake taula handiago baten antza du. Irailean, Timothy Geithner AEBetako Altxor idazkari eta Wall Streeten eledun ofizialak Europari exijitu zion bankuak berkapitalizatzeko egungo 200.000 milioi euroko EFSF funtsa bi bilioiraino igo behar zuela.
‎Bi taldeek elkarrekin kaleratuko duten lanaren azalean agertzen den letrak graffiti baten antza dutelako posterra debekatzea erabaki dute.
‎Izan ere, Londreseko metro ezagunak diskoaren azala debekatzea erabaki du. NME aldizkariaren arabera, azalaren letraren estetikak graffiti baten antza duelako hartu dute posterra debekatzearen erabakia.
‎Argazkiei begiratuta, Porrotx, Lady Gaga eta Salvador Dalíren arteko nahasketa bat zirudien gizonak. Haren hitzaldi eta adierazpenek, ostera, Luis Buñuelen film baten antza zuten. Baina gero, egunez egun Gara eta El País irakurtzean, graziarik gabe gelditzen hasi zen koronela.
‎Ondorioak ikaragarrizko zabortegi baten antza zuen. Lurra ere beteta zegoen ogi txigortuen azal, paper zorro, zigarrokinez.
‎Bere ondoan isilean eserita, bere keinuei begira, eskua nola jartzen duen eguzkiak begietan jo ez dezan, bekaina nola laztantzen duen esfortzu mentalen bat egiten ari bada, ilea kolpe batez bizkarreratzeko modua, gustatzen zaidan zerbait sentitu dut, aspaldian ukitu ez eta laztantzen zaituztenean bezala, burua bere magalean etzan eta laztan nintzan eskatuko niokeen, eskuez aurpegia har ziezadan; goxo sentitzen nintzen, etxean. Lehen hitzordu baten antza izan du, dena perspektiba eta justifikazioa denean, oraingoan justifikazioa memoria baizik ez izan arren, ideal baten bilaketa hitz bakoitzaren atzean; hutsala zirudien eskematismo trauskil haren atzean ezkutatzen zena imajinatu gabe, imajinatzen nuena gogoratuz baizik. Lehen hitzordu erretrospektiboa.
‎zertan bulego baten antza eduki. Sorpresa izan behar du.
‎Black koilaratxoak: tresna bikoitza dira, eta haien alde aktiboak ertz ebakitzaileak dituen koilara baten antza du. Dentina txantxarduna eskuz kentzeko erabiltzen dira.
‎nabigatzailean tekleatzean webgune batera sartzeko. Atzean horien artean daude DNS (Domain Name System), korrespondentzia sistema baten antza dutenak zenbakizkoak, domeinuak. Sistema hori banatutako datu basea da, eta web zerbitzari bakoitzaren IP helbideak biltzea, eta esleitu domeinu izen bat.
‎Riechmannek era grafikoan azaldu du: " XX. mendeko sozietate industrialak masail handiko haur itzel baten antza du, atxikita dago titi erraldoi bati, eta une bakar batez ere ez dio uzten petrolioa zupatzeari. Hidrokarburoekiko adikzioa duen umetxo hori ez da pertsonarik autorizatuena ekologismoari heldugabea dela aurpegiratzeko".
‎Irakurleak, oro har, edozein idazkera bitarteko, irakurtzen jakin ez ezik, zirkulazio arau batzuk ere bete behar izan ohi ditu, nahiz oharkabean, liburuan sartu eta barruan ibili ahal izateko. Esate baterako, txineraz ez dute hitzen artean tarterik uzten eta badirudi, leihoz leiho, karakterez karaktere bereganatzen dutela izkribua; gurean, aldiz, soka bihurri baten antza dauka hitz bakoitzak eta testuak berak ere, eta ematen du askatu beharra dagoela ulertu ahal izateko. Gainerakoan, antzeko arauak erabiltzen ditugu gaur egun euskaraz, kasu, eta txineraz, hau da, lerroz lerro eta ezker eskuin, baina Txinako olerki bilduma klasikoak, adibidez, sarritan lege zaharraren arabera argitaratzen dira oraindik ere.
‎Bazkaltzeko ordua zen eta lankide gehienak kanpoan zeuden. Bulegoak Transiberianoak berak zeharkatzen zituen estepa horietako baten antza zuela bururatu zitzaion. Zergatik etortzen zitzaion orain Transiberianoa burura?
2012
‎" Hara! Horrek nire lehengusu baten antza du!". Eta era horretakoak.
‎Polizia etxean zeuden. Bulego baten antza zuen gelak, norbaiten bulegoa. Formikazko idaztegi laukizuzena, koadro inpresionistak leihorik gabeko hormetan, eta idaztegiaren aurrean norbaitek ilaran jarrita bost aulki xume.
‎JAUN: Beste mundutik agertutako baten antza duzu.
‎Ozen ari ziren hizketan, ondo ahoskatzea ezinezkoa bazitzaien ere. Telebistako aurkezle bati buruz ari ziren, batek ezagutu berri zuen neska baten antza zuela zioen eta beste batek ezetz, taberna ilunegi zegoela. Hirugarrena, Morfeoren kontra ari zen lehian, inongo arrakastarik gabe.
‎Kontua da Iriomote uhartean, eta 1965 urtean katu bitxi bat aurkitu zutela, biologo batzuen ustez ia fosil bizitzat jo daitekeen felido txiki bat. Felido horrek katu baten antza du, grisa edo arre iluna kolorez, eta isats trinko eta sendokoa. Tarteka kolore ilunagoko orbanak ditu larruan, marra edo banda luzeetan lerrokatzen direnak.
‎Eta orduan, egoera hark hileta baten antza zuela ohartu nintzen. Ni ohean etzanda eta guztiak triste aurpegiarekin niri begira.
‎–Kristo, doberman baten antza dauka!
‎Ostatuan egonaldi bat egin ondoren, inguruko baso ilunen aldera abiatu omen ziren. Madame Deluc i atentzioa eman zion neskak zeraman soinekoak, hila zen familiarteko batek eraman ohi zuen baten antza zela-eta. Lepoko zapi bat gertatu omen zitzaion bereziki nabarmena.
‎Gero, zuritasunez dotore, berak argitzen zuen zeru hutsean azaldu zen; eta orduan, astiroagotuz, ibaiaren gainera erortzen utzi zuen orban handi bat, zeinak eragiten baitzuen izar elemenia bat, eta zilarrezko leinuru hark hondoraino bihurkatzen zela zirudien, ezkata argitsuz jantzitako suge bururik gabeko baten gisa. Horrek bazuen argimutil izugarriren baten antza ere, zeinari, haren luzera osoan, diamante urtua baitzerion tantaka. Gau eztia bere inguruan hedatzen zen; itzal mihise batzuek betetzen zuten ortzia.
‎Aitor dut ahaleginak egin nituela urrunean txalupa baten antza izango zukeen zer edo zer begiztatzeko, baina alferrik. Horrela joan ziren hamar bat minutu; eta orduan, puntu beltz bat agertu zen mendia adinako olatuen erdian, aldizka handiago, aldizka txikiago.
‎kanpoko entzunbidean jartzen dira, alarmak jo arte, erabili eta botatzeko estalki bat jarrita. Formari eta erabilerari dagokienez, otoskopio baten antza dute. Larruazalekoak:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia