Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 199

2000
‎Gure oroimen mitikoan introspekzio baten antza duen antropologia poetiko bat egin zuen poeta honek Mi modramak eta ikonoak liburuan, zientifismoak eragozten ez dion telurikotasunez. " Oihaneko drama" poeman molde ezin ederragoan deskribatzen digu amoranteen enkontrua, gure arbasoen aurreneko pasiozko sukarra:
2002
‎Salaketek, Madrilgo Gaztelako Epaitegietan guraso batzuk jarri dituztenak, besteak beste, adierazi dute 15 ikasle bakoitzeko monitore bat jartzeko EFek hartutako konpromisoa «erabat bete gabea» izan zela, 50 laguneko talde batentzat bakarra baitzegoen. Eskolak kualifikatu gabeko irakasleek eta geriatriko bateko bi aretok ematen zituzten, «baldintzarik, bitartekorik eta ikasketa leku baten antza duen ezer gabe», kexen arabera. Familia batzuekin ostatu hartzea «hirugarren mundista» zen, gurasoek kontatu zuten, harik eta nerabe batzuek parasitoen artean lo egiten zuten arte, eta ez zuten «gutxieneko minimoak» beren garbitzeko.
2003
‎Bat baten zerbaitek oztopo egin zion haren begiradari. Gizaki baten antza zuen, baina zer egiten zuen han kanpoan. Orduan leihoa jausi zen, isilik, eta metro biko izaki musker bat agertu zen zaindariaren aurrean.
‎Zaindariak harrituta ikusten zuen gertaera, amesgaiztoa izatea nahi zuen. Etorri berriak agure baten antza zuen, bizar zuri luze eta guzti. Burusoila zen eta, makila bat eskuan zuela, alkandora jamaikarra eta bermudak zeramatzan, begiak betaurreko beltzen atzean ezkutatzen zituela.
‎Izenak “helikoidalak” esan nahi du, eta eskuineko puntak dituzten hodiak dira, hodien inguruan kurbatzen diren kanalak dituztenak.Cavatappi (kortxo kentzekoa). Fusilli luzeen sekzio luzanga baten antza dute. Oso originalak dira, forma bihurriak ederki biltzen baitira saltsetan.Maccheroni (makarroiak).
‎3 metro luze eta 1,3 metro garai, “Phoberomys pattersoni” ek hortz luzeak zituen, eta hortz horiek dieta urratzailea adierazten dute, agian ur gazietatik datozen belarrez. Atzeko izterrak eta hankak aurreko gorputz adarrak baino askoz handiagoak eta indartsuagoak ziren, txikiagoak, eta Indietako untxitxo baten antza zuten. Gaur egun, ordea, kilo bat inguru pisatzen dute Indietako untxiek.
‎Aho ttipiño eta zabala zuen. Sudurrak tronpeta baten antza zuen. Begi arruntak zituen.
‎Irribarre maltzurrez begiratzen zidan komisarioari agertu behar izan nion ez nuela lehendabiziko aldia, gehiagotan ere nahastu nindutela maitale, gaizkile edo suerte gutxiko beste hainbat jendailarekin, lehen ere inoiz kontatu niola nola behin aireportuan adiskide baten zain nengoela emakume batek besarkatu ninduen eta belarriko gingila miazkatzen zidala ulertzen ez nituen hitzak esan zizkidan, zerbait barkatzeko erregutuz bezala; nire aurpegiak ez du nonbait behar adina nortasun, arruntegia da edo trukagarria, ez du ezer bereizgarririk. Ikastola baten atarian jartzea nahikoa dut umeren batek zangotik besarkatu eta aitatxo deitzeko; mendi buelta bat egitera joaten banaiz, zakurren batek jarraituko dit atzetik, aurreko bizitzan edo oraingoan izandako jaberen baten antza dudalako (zakurrak maiz errenkarnazioak izaten dira). Haur gehienek ulertzen dituzte argibideak, baina zakurrak motzagoak dira horretan, niri segika etortzen direnak bederen itsusiak eta adimen urrikoak izan ohi dira.
‎Mulligan jaiki berriak ez du oraindik bere 24 orduko odiseari ekitea baizik egin. Bere etxeko atalburutik Dublingo badiari begira jarri eta" Ez al da egia itsasoak ilea urdintzen hasitako ama baten antza duela. Mukiberde koloreko itsasoa.
‎Don Anxelmok utzitako tokia bete zuenean, hogeita sei urteko gazte ameslaria zen Patxi, Patxik berak esan zidanez. Ez zen itxura sendoko mutila, mehea eta argala baitzen, nire amaren eta beste jende askoren esanetan, eta nik sinesten diet, halaxe ezagutu bainuen hura nik ere; aurpegiak, berriz, El Grecoren koadro batetik aterea zirudien; edo Indiako guru horietako baten antza zuen, bestela, bere bizar luzearekin; hala ere, Patxiren gorputzak ezer apartekorik bazuen, haren begiak ziren: kristalezko begi berdeak, begiratzeko moduagatik besteen pentsamendua igartzen ari zirela ziruditenak.
2004
‎Müllerrek are gehiago zabaldu zuen irribarrea. Hozka egiteko prest dagoen zakur erraldoi baten antza zuen.
2005
‎Hala ere, arazo horiei irtenbideaeman zieten. Gertaeren kontaketak gerrilla gerra baten antza du. Aurreko egunean, irailaren 7an?
‎Bi planeten arteko azken topaketa 2003ko abuztuan izan zen, 56 milioi kilometrora, azken 60.000 urteetako distantziarik hurbilenean. Hodeiek eta harea eta hauts ekaitz martetarrek eragozten ez badute, hilaren 30eko goizaldean, astroen maitaleek ikusi ahal izango dute, teleskopio baten laguntzarekin, nola Marte bola gorrixka ohi baino handiago baten antza duen, Lurrarekiko hurbiltasunagatik. Planeta gorriko ohiz kanpoko distira hori azken egunotan ikusi da.
‎Putzuari begira geratu nintzen une batez, ilgoraren argitan; kutxa zaharrean topatutako prismatiko hautsiak oroitu nituen. Putzu hark ere kristalak hautsitako largabista baten antza zuen, denborak bezala, zeinak baikaramatza ikus ez dezakegun zulo batera, etorkizun itsu batera, non itotzen baitira arima katutxo jaioberriak.
2006
‎Nuggeten eraikin nagusiak zerra batez ebakitako dorre baten antza zuen, zientzia fikzioko film baten dekoratua bailitzan. Mutila bolanteari atxikita zegoen, irteteko keinurik egin gabe.
‎Silver State motela auzo bazter batean zegoen, kale luze baten azken muturrean. Gaueko ordu hartan mamu herri baten antza zuen kaleak. Argi haga banaka batzuk eta batere ibilgailurik ez.
‎Lehengo fabrika estua eta iluna zen, eta, ordu batzuen ostean, airea astuna bihurtzen zen barru hartan, arnastezina. Onartu beharra dauka oraingoak inurritegi baten antza duela, batzuetan, eta zarata jasanezina izan daitekeela ohituta ez dagoen norbaitentzat, baina antzinako lantegiarekin gogoratzea besterik ez du gauzak ondo egiten ari dela berresteko.
2007
‎Animaliak bezala mugitzen da ama: zehaztasunez, baina zaratarik atera gabe; geisha baten antza du: zurbila, irribera, adeitsua.
2008
‎Eta are gutxiago onartuko nuke halako tokiei maiz darien kutsu paternalista. Izan ere, bertako antolamendua ona eta zerbitzuak bikainak direnean ere, jarduna aisia barne goitik behera egoten da antolaturik, eta nahiz arduradunek jarduera guztiak han bizi diren pertsonen hobe beharrean bideratu, despotismo ilustratu moduko baten antza du toki horietako barne eraketak: dena egiten da egoiliarrendako, baina haiei galdetu gabe.
‎ikazkinak ezin hobeto ezagutzen baitzituen kobazuloaren galeriak eta gordelekuak, eta ihes egitea lortzen baitzuen beti, leku batetik ez bazen bestetik. Herritarrak, beraz, etsita zeuden, baina orduantxe gertatu zen gertatzekoa, erreka baten ertzean lamina bat agertu zenean, neska gazte ile hori baten antza zuena eta herritarrei esan ziena:
‎Maskotentzako poliza berrien estaldura da. 2005ean merkaturatu ziren, eta pertsona batentzako aseguru mediko baten antza dute. Hala ere, egia esan, martxoaren 22ko 287/ 2002 Errege Dekretua onartu zenetik (dekretu horrek ezartzen du nahitaezkoa dela lizentzia eskatzea eta txakur arraza jakin batzuk izateko asegurua izatea), CONSUMER eroski ren “Ia dena nire maskotari buruz” Gida Praktiko Inprimatuan adierazi bezala, gutxi aurreratu da maskotentzako aseguruen unibertsoan.
‎Mi monstruo y yo izenpean. II. Mundu Gerrako urteak, Eskozia, aintzira bat, plesiosauro baten antza duen piztitxoa, aita gerran duten ama semeak... Pantailara begira adi adi daudenak guraso haurrak dira, aulkiteriaren erdigunean.
‎Herritarrek ehizaldiak antolatu zituzten, alferrik... ikazkinak ezin hobeto ezagutzen baitzituen kobazuloaren galeriak eta gordelekuak, eta ihes egitea lortzen baitzuen beti, leku batetik ez bazen bestetik. Herritarrak, beraz, etsita zeuden, baina orduantxe gertatu zen gertatzekoa, erreka baten ertzean lamina bat agertu zenean, neska gazte ile hori baten antza zuena eta herritarrei esan ziena:
2009
‎Azken urteetan, ordea, modelo berriak sortu dituzte, beste itxura eta kolore bat duten audifonoak; AP3 deitzen diete (Hiru dimentsioko Prozesuen Anplifikagailua esan nahi du akronimo horrek), eta horiek ere belarri atzean jartzen dira, baina orain arte ezagutu izan ditugunak baino gordeago geratzen dira (MP3 baten antza dute).
‎Neurri honekin erasotzaileari kontrolatuta dagoela, 40 milioi espainol berari begira daudela eta emakumea bakarrik ez dagoela ohartarazi nahi diotela esan du Berdintasun ministroak.Biktimak, mugikor baten antza duen GPS a duen gailu bat izango du. Aparailua bere egoeraren berri bidaltzen du kontrol zentro batera eta gainera erasotzailea 500 metrora baldin badago abisua ematen du.
‎Guardia Zibilak granadak jaurtitzeko gailu baten antza duen hodi bat aurkitu du kuarteletik 100 bat metrora.
‎ELAko buruzagiaren ahotan, adierazpen horiek ez dute errealitate ekonomikoa islatzen, egoera oso larria baita, egunero lana erregulatzeko txosten gehiago aurkezten direlako. Egoera ekonomikoa aldatzen ari dela sinestarazteko saiakerak fikziozko filma baten antza dute, erantsi du Mikel Noval sindikatuko Politika Sozialeko arduradunak.
‎Zinea mundu berri batera jotzen zuèn leiho bat zen, eta orbetarrak ez ziren leihoa ireki gabe geldituko, ez horixe! Hala, izeba Ernestinak neska mutilak hartu eta film bat ikustera eraman zituen, gero beste batera eta beste batera, harik eta egun batean munstro itxurako bat atera zen arte, gizotso erraldoi baten antza zuen?, zuhaitzak errotik ateratzen zituena eta urrunera jaurtitzen. Eta orbetarrak izututa itzuli ziren, neskak eta Gabino bai bederen, ikaragarria izan da!, zer gaizki pasatu dudan!??, haientzat alferrikakoa baitzen, antza, izeba Ernestinak sarritan errepikatzen zièn argudioa, El tesoro de las escuelas liburuaren orrietatik aterea:
‎Kontuak kontu, komunistek Nazario eta Teofilo Maria begiak benda batez estali, automobil batean sartu eta eraman egin zituzten, abokatu baten hiri inguruko landetxe bakarti batera eraman ere, hirurehun bat metrora zegoèn etxe multzo bat zen eraikuntzarik hurbilena, auzo txiki baten antza zuena?, nora joaten baitzen jabea, lagunen artean abokatua baino lehenago mutilzaharra zela aitortzen zuena, erdi txantxetan erdi serio, bizpahiru lagunekin, uso pase garaian; behin hara iritsita, erortzen ari ez zen arren, etxea ez zegoen baldintzarik onenetan, geletako kare geruza zuria altxatua baitzuen hanbat tokitan?, begietako benda kendu eta hantxe itxi zituzten bahituak, bi zaintzaile armaturen begiradapean:
‎Anaia gazteenari Katu ezizena jarri genion begi berdeak zituelako, argi argiak. Siberiako txakur horietako baten antza zuen. Begirada zorrotza.
‎Don Rikardo gizon dotorea zen, ondo hezitakoa, eta herriko neska guztiek miresten genuen. Hollywoodeko aktore horietako baten antza zuen. Ez dut izena gogoratzen.
‎Ikerketa berri batek aldatu egiten du bere testura eta lekale baten antza du, eta horrek elikagai honen erabilera desberdinak ahalbidetzen ditu.
‎Asentu etzangarria: izenak adierazten duen bezala, besaulkia da, eta, zabaltzean, posizio ez hain tente batean bidaiatzeko aukera ematen du, ohe baten antza baitu. Oro har, plaza horiek sei lagunentzako lekua duten geletan biltzen dira.
‎Onkologikoko Erradioterapia Zerbitzuko buru Jesus Rosas medikuak azaldu duenez, minbiziaren kontrako tratamenduan teknologia berritzaileena eskaintzen du azeleragailu horrek. Eskaner baten antza duen makina da eta, horren bidez, tumorea kokatzen den gunera bideratzen da erradiazio dosirik handiena. Hala, ez dira inguruko zelula eta organoak kaltetzen.
‎Begi zuloak, aurpegi zorrotza, azal horixka, begirada galdua... Gaixo baten antza du. Gaixo bat da.
‎Saiatu da egilea alegiaren emaitza mota askotarikoak biltzen, testu mota honen aldaeren mugarriak markatu nahiko balitu bezala. Egia esan, liburu honek kontakizun mota honetarako murgilketa programatu baten antza du, gureenetatik abiatuta emaitzarik exotiko edota literarioenetarainoko eramango gaituena, literatura unibertsalean zehar.
‎Hasi nintzen pentsatzen zenbat arma izango ziren berrehun metro koadro inguru horietan, eta, seguruago sentitu ordez, segurtasun eza handiagoa sentitzen hasi nintzen, istripu baten kaltetutzat irudikatu nuen neure burua, errudun sentimendua eta susmagarri baten antza nuela ere.
‎Bete beharreko zuzemenak burutu ostean, emakumea kalera atera zen. Erostetxe handiko sarrera jendez gero eta gizenago zegoen, denen artean giza korapilo moduko bat osatzeraino, odolki baten antza zuena. Irenek aurrera egin zuen, udazken iritsi berriaren freskotasuna aurpegian sentituz.
‎Itzal hori ikus ezina baina erreala da, demagun konparazio edo metaforizazio sistemarenean. Itzalak lanbro sarri baten antza du, demagun euskararen egitura aglutinanteak dakarren prozedura erritmikoari dagokionez. Itzalak gure gurea den oro berdindu eta irensteko amorrazioa du.
‎Goizeko ihintzaren antza du, zeren gaztetasuneko kolore bizia ihartu egiten da bizitza aurrera joan ahala. Arbola batetik zintzilik zegoen fruitu fresko baten antza du, zeren, heldutasunera iristean, har batek jaten dio barrena, eta erortzen da arbolatik eta jada ez du ezertarako balio.
‎plastikoa, formak egiten dituen existentzia, ametsaren inpultsoa. Inpultso dionisiarrak erlijiositate orgiastiko baten antza du.
‎Zirriborro baten antza dut.
‎Argazki baten antza dut.
‎Ezten baten antza dut.
‎Ile baten antza dut.
2010
‎Orain dela hamarkada batzuk, norbanakoaren narratiba bitalek funikular baten antza zuten. Modernitatearen zutabea den aurrerabidearen ideiari jarraiki, behe behetik hasita ere, geure bizitzetan hobekuntzak ematen ziren, eta hortaz, biharkoa gaurkoa baino hobeagoa izaten zen beti.
‎Ikusmin handia piztu du Apple konpainiaren azken produktuak, iPad ordenagailuak. Tablet ordenagailu berriak iPhone handi baten antza du, baina ordenagailu baten prestazioekin. Produktu honekin merkatu informatikoa hankaz gora jarri nahi du Apple konpainiak.
‎Bizitza halakoa baita, edo halakoa ikusten baitut gero eta gehiago: forma geometriko baten antza du, sinusoide irregular batena, bere maximo eta minimoekin, orain sentimendu batzuk nagusitzen zaizkigula eta orain beste batzuk, batzuetan bortitzagoak eta beste batzuetan apalagoak, gora eta behera, behera eta gora, orain tarte zutagoetan eta orain etzanagoetan, hausturatik izu ikararik gabeko jarraitasuneraino eta izu ikararik gabeko jarraitasunetik hausturaraino?... gure pasioak eta gure joerak, gure aginte nahiak eta gure sublimazio nahiak, borondatea eta borondate eza, taigabeko jokoan eta etengabeko dinamikan.
‎–Aitaren maitale izandako baten antza duzu, Nora. Bizkarra agerian uzten zioten soinekoak zituen hark beti, zuk bezala.
‎Halako solasaldi batean dagoen lehen aldia izanagatik, eta egon ere, halabeharrezko istripu batek ekarri duelako?, literatura gutxi atzematen du han berak, eta norbere buruaz hitz egiteko gogoa sobera: terapia talde baten antza du, Alcohólicos Anónimos edo halakoren batena; alkohol menpekotasunaren ordez literatur toxikomania anitza pairatzea, horra AA taldeekiko ezberdintasuna.
‎Zine izar baten antza duzu, zera, nola da?
‎Azken kontratu horrek «tokiko lurralde kontratu» baten antza du (eskualdemailan estatuaren eta eskualdeen artean izenpetzen direnak bezalakoak). Orotara213 milioi eurokoa da eta 6 urteko iraupena du.
‎Maiz erabiltzen da bizikleta kirol lesioez errehabilitatzeko tresna gisa, eta hori kontuan harturik erabaki zuten tresna. Bizikleta baten antza duen arren, ez da bizikleta bat. Ohiko bizikletetan baino aurrerago jarri behar da gorputza bizikleta korrikalarian, eta ohi baino posizio etzanagoan.
‎Bizitza halakoa baita, edo halakoa ikusten baitut gero eta gehiago: forma geometriko baten antza du, sinusoide irregular batena, bere maximo eta minimoekin, orain sentimendu batzuk nagusitzen zaizkigula eta orain beste batzuk, batzuetan bortitzagoak eta beste batzuetan apalagoak, gora eta behera, behera eta gora, orain tarte zutagoetan eta orain etzanagoetan, hausturatik izu ikararik gabeko jarraitasuneraino eta izu ikararik gabeko jarraitasunetik hausturaraino... gure pasioak eta gure... Horregatik, zeinen sinesgaitzak egiten zaizkidan nobela horiek, amorante zoritxarrekoen harat honatak kontatzen dituztenak eta, mila gorabeheraren ondoren, ezin hobeto bukatzen direnak —" y fueron felices y comieron perdices" bukatzen direnen estilokoak esan nahi dizut—, amoranteek, eskutik helduta, zoriontasunaren gailurra oinkatzen duten bitartean... une jakin bateko konkista betiko konkista balitz bezala, eta handik aurrera, zorioneko mundua besterik posible ez balitz bezala!
‎Hogeita hamar metro karratu inguruko txoko bat zen, argi gutxikoa baina atsegina. Gelako leihotik parkeko zuhaitzak ikusten ziren, eta herritxo baten antza zuen auzune dotorea. " Uste dut Ben Bela hor nonbait bizi dela.
2011
‎Goldman Sachs, JPMorgan, Morgan Stanley, UBS, ABN Amro, Deutsche Bank, Citigroup... Hau da, krisi honen epizentroan egon diren bankuak.Zor publikoaren krisiak xake taula handiago baten antza du. Irailean, Timothy Geithner AEBetako Altxor idazkari eta Wall Streeten eledun ofizialak Europari exijitu zion bankuak berkapitalizatzeko egungo 200.000 milioi euroko EFSF funtsa bi bilioiraino igo behar zuela.
‎Bi taldeek elkarrekin kaleratuko duten lanaren azalean agertzen den letrak graffiti baten antza dutelako posterra debekatzea erabaki dute.
‎Izan ere, Londreseko metro ezagunak diskoaren azala debekatzea erabaki du. NME aldizkariaren arabera, azalaren letraren estetikak graffiti baten antza duelako hartu dute posterra debekatzearen erabakia.
‎Argazkiei begiratuta, Porrotx, Lady Gaga eta Salvador Dalíren arteko nahasketa bat zirudien gizonak. Haren hitzaldi eta adierazpenek, ostera, Luis Buñuelen film baten antza zuten. Baina gero, egunez egun Gara eta El País irakurtzean, graziarik gabe gelditzen hasi zen koronela.
‎Ondorioak ikaragarrizko zabortegi baten antza zuen. Lurra ere beteta zegoen ogi txigortuen azal, paper zorro, zigarrokinez.
‎Black koilaratxoak: tresna bikoitza dira, eta haien alde aktiboak ertz ebakitzaileak dituen koilara baten antza du. Dentina txantxarduna eskuz kentzeko erabiltzen dira.
‎nabigatzailean tekleatzean webgune batera sartzeko. Atzean horien artean daude DNS (Domain Name System), korrespondentzia sistema baten antza dutenak zenbakizkoak, domeinuak. Sistema hori banatutako datu basea da, eta web zerbitzari bakoitzaren IP helbideak biltzea, eta esleitu domeinu izen bat.
‎Riechmannek era grafikoan azaldu du: " XX. mendeko sozietate industrialak masail handiko haur itzel baten antza du, atxikita dago titi erraldoi bati, eta une bakar batez ere ez dio uzten petrolioa zupatzeari. Hidrokarburoekiko adikzioa duen umetxo hori ez da pertsonarik autorizatuena ekologismoari heldugabea dela aurpegiratzeko".
‎Bazkaltzeko ordua zen eta lankide gehienak kanpoan zeuden. Bulegoak Transiberianoak berak zeharkatzen zituen estepa horietako baten antza zuela bururatu zitzaion. Zergatik etortzen zitzaion orain Transiberianoa burura?
2012
‎" Hara! Horrek nire lehengusu baten antza du!". Eta era horretakoak.
‎Polizia etxean zeuden. Bulego baten antza zuen gelak, norbaiten bulegoa. Formikazko idaztegi laukizuzena, koadro inpresionistak leihorik gabeko hormetan, eta idaztegiaren aurrean norbaitek ilaran jarrita bost aulki xume.
‎JAUN: Beste mundutik agertutako baten antza duzu.
‎Ozen ari ziren hizketan, ondo ahoskatzea ezinezkoa bazitzaien ere. Telebistako aurkezle bati buruz ari ziren, batek ezagutu berri zuen neska baten antza zuela zioen eta beste batek ezetz, taberna ilunegi zegoela. Hirugarrena, Morfeoren kontra ari zen lehian, inongo arrakastarik gabe.
‎Kontua da Iriomote uhartean, eta 1965 urtean katu bitxi bat aurkitu zutela, biologo batzuen ustez ia fosil bizitzat jo daitekeen felido txiki bat. Felido horrek katu baten antza du, grisa edo arre iluna kolorez, eta isats trinko eta sendokoa. Tarteka kolore ilunagoko orbanak ditu larruan, marra edo banda luzeetan lerrokatzen direnak.
‎Eta orduan, egoera hark hileta baten antza zuela ohartu nintzen. Ni ohean etzanda eta guztiak triste aurpegiarekin niri begira.
‎kanpoko entzunbidean jartzen dira, alarmak jo arte, erabili eta botatzeko estalki bat jarrita. Formari eta erabilerari dagokienez, otoskopio baten antza dute. Larruazalekoak:
‎Baina kontua korapilatu egiten da eta arriskua nabarmen handitzen da mendeko bonuen edo bihurgarrien kasuan. Azken horiek funtzionamendu konplexua dute, epe finko klasikoko gordailu baten antza dute, eta ez dira batere gomendagarriak profil kontserbadorea aurrezten dutenentzat.
‎Hori da eragozpen bakarra. Marmelada natural horien abantaila da fruta pure lodi baten antza dutela igurzteko. Marmelada batzuetan, azukrearen ordez fruktosa erabiltzen da, baina kaloriari dagokionez, balio hori ez da aldatzen.
‎Erabilgarriak dira erreklamazioak egiteko, kontratua berritzeko edo amaitzeko… Bai, maizterrak burofax bat bidaltzen badio jabeari, egun jakin batean etxebizitza uzten duela esanez, jakinarazpen hau zerbitzatu ondoren zerbitzatuko du, baldin eta etxeko jabeak eskatzen badio. Erreklamatzeko bideak agortu eta deiak, gutun ziurtatuak edo faxak ez badira ezertarako balio, burofaxera jo daiteke Nahiz eta bere izenak fax mota batean pentsarazi dezakeen, egia esan, dokumentua bidaltzen zaion pertsonaren etxera iristen den abisu baten antza du, nahiz eta komunikazioa kentzea posta bulegoetan edo posta kutxa batean ere egin daitekeen. Beraz, ez da fax zenbaki bat behar bidaltzeko.
‎Lehen horrelako dorreetan egiten zuen lan. Orain Herrera zorrotz saiatzen ari da erlijio soilik fisiko baten antza duen diziplinari lotzen: esnatu, paseoa, enkontrua, igerilekua, gimnasioa...
‎Pilotuak ahots aspertuz jakinarazi die bidaiariei hamabost minutu barru lur hartuko dutela Charles de Gaulle aireportuan eta ez kezkatzeko aire poltsengatik. Alboko gizonak erreka baten antza du dagoeneko. Aingeru oso lasai dago, ordea, aurki surfeatuko dituen olatuetan pentsatzen, Groseko hondartzan berriro.
‎Etxearen atzealdean dagoen parkera joan naiz azkenean. Egia da bidexka diskretu bat dagoela eta etxeko sartu irtena kontuz eginez gero parkean hiritar arrunt baten antza dudala.
2013
‎Baina ez zen nahikoa, eta beste esparruetara ere zabaldu beharra ikusten zen. Izan ere, autonomia guztiz premiazkoa zen euskal erakundetzea lortu eta egoera politiko, sozial eta kulturala onbidean jarri eta esparru egokiagoa eraikitzeko; amets baten antza zuen autonomia irudikatzeak, nahi eta ezinaren lurraldea zen19 Oinarrizko lehen tresna zen politikoki antolatzen hasteko. Saioak eginak ziren autonomia marko gutxieneko bat izatearren.
‎Zuri beltzezko irudiek eskulangile baten lanaldia islatzen dutela dirudi. Baina gizonak lehen makina pizten duenean, zinema proiektagailu baten antza duen tramankulu bat?, egunsenti eder baten kolore beroak arrailtzen du industria egunerokotasunaren zuri beltza. Akats batek, ostera, eteten du paisaia koloretsua.
‎Jende askok uste du bere bainu baskulak golf zelai baten zulo txiki baten antza duela. Hau da, balio tarte estu batean sartuko litzateke.
‎Agian, pantailarik gabeko powerpoint baten antza du, testuaren hasiera eta amaiera begi golpe batez ikus daitekeelako. Beharbada, badu Cheshire katuaren antzik ere, desagertu eta gero, irribarretxoa utz dezakeelako.
2014
‎Noraino hazi liteke kontrola galdu gabe? Zer neurritan biderkatu lirateke giza tamainako kooperatibak, autonomoak, eta ez multinazional baten antza duen zuhaitza sortu. Galdera horri erantzun zaio.
‎Poligono erraldoia eraiki behar zuten herriko lurretan. Zinegotziak enkante baten antza zuen lehiaketa antolatu zuen, eta eskaintzak heltzen hasi ziren. Orduan enpresari batek 180.000 euro eskaini zizkion zinegotziari poligonoa berak eraikiko zuela agintzen bazion, hau da, bere proiektua izango zela lehiaketako irabazlea.
‎Eta ez bakarrik haren azainak, abenturazko istorio zirragarri? baten antza duelako, baizik eta gizakiak preso sartu eta mantentzen dituzten polizia, juje eta kartzelero gorrotagarriak umiliatu egin dituelako beren muturren aurrean. Eta, batez ere, gauza inposibleena ere posible dela gogora ekartzen digulako, asmo eroak errealista bihurtzen dituen ekintza eskertzekoa.
‎Elizkizun baten antza zuen hark, sagaratzearen une magikoa, ogi ardoak jainkoaren haragi odol bihurtzen zirenekoa: –Hau da sinismenaren misterioa??
‎arraza frantsesaren irudia da eta ez besterik, iraultzaileek esanahi horrekintxe txano frigiarrarekin errepresentatu zutena, arrazaren indarra eta menderagaitza sinbolizatzeko. Esanahi horrekin jarraitzen du dominatzen oilarrak hilen monumentu asko (Euskal Herrian Ahurti/ Urten ikusten da halako bat), eta oraindik ere arrazaren sinbolo hori Asanblea Nazionalaren hemizikloan (arrano baten antza du!), udaletxeetan, diruan, rugbyan eta kiroletan, edonontsu, harro harro esibitzen da Frantzian, eta arrazistak beti besteak dira.
‎Itxuraz bazter auzo pobre bateko harakin baten antza zuen, eta begiek erdi lotako maltzurkeria ukitu bat zuten. Zilbor lodiaren zama nabarmen zeraman hanka laburren gainean, eta bere kuadrillak estazioa infestatu zuen denbora guztian, ilobari beste inori ez zion hitz egin.
‎Nik nahiko argi ikusten nuen orduan. Mamu hitz jario hura bizi naizen bitartean ikusiko dut, eta neska hura ere ikusiko dut, Itzal tragiko eta ezagun bat, imintzio horretan beste neska baten antza duelarik, bera ere tragikoa, eta ahalgabeko kuttunez hornitua, beso beltzaran biluziak luzatzen infernuzko ibai distiraren gainetik, ilunpeetako ibaiaren gainetik. Bat batean, oso ahots apalez esan zuen:
‎Autoerretratu horren etereotasuna lodituz joan da ikusgarritasuna hartzeraino.Noraezean dabilen eskultura fantasmagoriko baten antza duen emakume gazte etereohori, bere buruarentzat ere oraindik misterio bat dena, bizitza etorkizun delako, beste era honetara aurkeztuko da urte batzuk geroago, 2010ean, ikusgarriago:
‎Iturriaren aurrean ur arineko putzu bat zabaltzen zen, miniaturako badia baten antza zuena. Hantxe zeuden, ertz bare batean kokatuta, gure koloretako zotzak," txalupa" arrosak, horiak, moreak, berdeak, beltzak, gorriak, urdinak.
‎Goitik beherako beldurra, ordea, ez zait, aski esplikazio iruditzen, konspirazio orokor baten antza zuen jokaera horrek beste osagairen bat behar zuen, agian belaunaldi haien heziketan oinarritua. Ezagutu ditut geroztik beste isiltasun kolektibo batzuk eta horiekin ikasi dut beldurra ez dela beti goitik behera sortzen, beldur horizontalak ere egon badaudela eta beldur kolektiboek elkar elikatzen dutela, askotan beldurra duenak sortzen duela sentikizun hori aldamenekoengan.
‎Ezagun baten antza duzu.
‎Ziur baietz. Ikusi duzun margolan baten antza du?
‎Telebistako polizia bikote zahar baten antza duzue.
2015
‎Baliteke Bilbok frankizia itxura gainetik kentzea, baina edukiei erreparatuz gero, eskuak lotuta dituen bezero baten antza du oraindik hitzarmen berrian. Euskal erakundeek ordainduko dituzte museoaren" kapital behar eta funtzionamendu nahiz kudeaketa gastu guztiak", egoitzaren mantenua eta langileen soldatak barne.
‎Erdi biluzik, oinetakorik gabe eta ezker eskuan zauri itsusi batekin, odoletan. Galdutako txakur baten antza zuela bururatu zitzaion, baina ez zuen horrelakorik esan. Ez zen jolasetarako garaia.
‎Aspaldi ikusten dut zure aurpegia nonahi. Belmezeko aurpegi haietako baten antza du zure irudiak amoniakoz garbitutako alfonbran, Borja.
‎Omen txarreko txori zaharra, hegoetako lumen erdiak falta zituena. Behin ostatu aurre batean adarra jotzen ikusitako gizon zahar, narras, kopazko kapeladun baten antza zuen.
‎Gizakiak salerosten diharduten tratanteak ez dira arduratzen itsasontziaren konpontzeaz. Itsasontzi hura, karabela ttipi baten antza zuena, arrunt zaharkitua zegoen ordurako. Izango ziren gutxienez hamabost urte Harry Trulock kapitain piratak konpontzen ez zuela.
‎Dagoeneko argi dago zer nahi duen, nik nahi dudan gauza bera. Bai, badakit, onartu beharra daukat gureak Meg Ryanen pelikula okaztagarri horietako baten antza duela. Baina, hona helduta, nori axola dio Bailey, s Irish Cream en eztitasun gehiegiak?
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia