Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 68

2000
‎Emazteak ordea, sarreraren ondoan, mahaitxo batean zegoen telefonora jo zuen. Deitu eta baten batekin mintzatu zen. Orain dibertiturik kontenplatzen zuen Xanek aitatxiren aurpegia:
2001
‎Hanka gorriak lokatzaren gainean pausaturik izanik ere, badirudi begi arimak gora jasorik, ikusi ezinezko jainko batekin mintzatzen ari direla. Etengabeko otoitzean dihardute.
‎Halarik ere, gauza jakina da. Nonbait, Parisen edo hizkuntzalari edo hizkuntzalari kumeren batekin mintzatzen bagara, ez dugu luzaroan zain egon beharrik zein bidetarik dabilen antzemateko. Gaztea bada, Chomsky, McCawley, Fillmore edo are berriagoren baten deabrukeriak aterako dizkigu hasi orduko; zaharra delarik, berriz, horrelako izenik aipa  baledi, berehalaxe zimurtuko dizkigu ezpainak erdeinuzko nahi lukeen irribarrez.
2002
‎Eusko Alkartasuneko kide batekin mintzatzean, hirugarren bide politikoaren aukeraz galdetzeak tiratzen du, ordea. EAJ eta Batasunaren arteko espazio hori gauzagarria ikusten ote den galdetu diogu Onintza Lasari:
‎Saltoki haietako multzo baten aurrean gelditu ginen. Hantxe, apaingarriak, lepokoak, lumak eta antzekoak sal  tzen zituen neskato lirain batekin mintzatu ginen lipar batez. Salgai zituen bitxikeria haien artean sare biribil moduko batzuk zeuden, bakeroen filmetatik ezagunak egiten zitzaizkidanak, inguruetan lumez apainduak.
2004
‎Lehengoan literaturzale amorratu batekin mintzatu nintzen, eta di da batean aletu zizkidan literaturaren egia guztiak, handiak eta txikiak: pertsonaren hondo ilunean arakatzearena, bizitzaren lekukotasuna ematearena, geure imajinarioa eraikitzearena, denak.
‎neuk ondutako testua baliatuko dute, Basque Diaspora. Azokan, Gernikan ingeles irakasle ari den batekin mintzatu naiz, hango Welcome English Center en ari da lanean eta besterik irakurri ordez, euskaldunen emigrazioa ari dira irakurtzen, nire testuaren bidez. Bikain! Izan ere, Gernikan, makina bat dira AEBetan senideak dituztenak.
2005
‎Errient batekin mintzatu eta, iduritzen zaio Piarres Lafitteri, oren laurden bat euskara emaitea egun guziez, arratsaldean, eta oren erdi bat larunbatetan ontsa litekeela. Zeren irakasteko, ordea?
2007
‎Nahiago nuke gure herriko ikasleek hemengoek dituzten aukera guztiak izango balituzte. Irakasle batekin mintzatu nintzen hemen lehengo batean. hizkuntza daki.
‎Ez gara Hegoaldekoak baino gutxiago araiz? Donostiako editore handi batekin mintzatu eta diru alde gotorra proposatu zidan.
2008
‎kristau zati hura, bai, muinaren muinarekin lotua behar zuena, hain zirudien markes jaunak, zati batean ez ezik, osotasunean ere elbarri. Ez zen hura gizon emakumeen arteko harremanez mintzatzen zirèn lehen aldia; bai, ordea, halako seriotasun eta halako egiazkotasun batekin mintzatzen zirèn lehen aldia. Ordura arteko solasetan, izan ere, kontsulak markes jauna zirikatzen zuen, erotismoarekin lotutako kontzeptu labainkorrak erabiliz, edo kontatzen zizkion aldian behin berdekeria gordinak, gatz eta piper, zeinei markes jaunak erantzuten baitzien edo karkaila batekin edo beste berdekeria batekin, hura ere ez baitzen kontu haietan herrena; kontsulak eta markes jaunak bideratutako solas haiek, baina, gehiago zuten jolasetik, txantxatik?
‎kristau zati hura, bai, muinaren muinarekin lotua behar zuena, hain zirudien markes jaunak, zati batean ez ezik, osotasunean ere elbarri. Ez zen hura gizon emakumeen arteko harremanez mintzatzen zirèn lehen aldia; bai, ordea, halako seriotasun eta halako egiazkotasun batekin mintzatzen zirèn lehen aldia. Ordura arteko solasetan, izan ere, kontsulak markes jauna zirikatzen zuen, erotismoarekin lotutako kontzeptu labainkorrak erabiliz, edo kontatzen zizkion aldian behin berdekeria gordinak, gatz eta piper, zeinei markes jaunak erantzuten baitzien edo karkaila batekin edo beste berdekeria batekin, hura ere ez baitzen kontu haietan herrena; kontsulak eta markes jaunak bideratutako solas haiek, baina, gehiago zuten jolasetik –txantxatik– eta desio erreprimitu onartutik beste zerbaitetik baino; horregatik, markes jaunak, kontu hari buruzkoan egin zezakeèn irakurketa ia bakarraren arabera, konbentzitua behar zuen kontsul jauna orduan ere txantxetan ari zitzaiola –kontsul jaunaren berrogei urteko ezkontza ustez sendoak ez zion markes jaunari, beharbada, beste modu batean pentsatzeko tarterik uzten–, baina hara:
2010
‎Azkenean, forentsearen aurrean: lasaitasuna eta poza hemen ere pertsona batekin mintzatzeko eta bere begiei so egiteko aukera nuelako, era guztiz normalean. Zein egun zen galdetzean, berak niri?, igandea (23a) zela erantzun nion.
‎Bazekien nola funtzionatzen zuen gure ergatiboak. Horren froga da gai zela bere burua zuzentzeko, nire laguntzarik gabe, adi zegoenean, pittin bat kontzentratzen zenean, bere hitzen garrantziaren kontzientzia minimo batekin mintzatzen zenean. Ezin nion gutxiago eskatu.
2011
‎Hori bai, soilik elikadurarekin zerikusia duten gai kimikoetan arakatu du, bestelako pozoiak ingurumenari dagozkionak, kimikoak eta gainerakoak bazter utzi ditu. Liburu eta argitalpen zientifikoetan arakatzeaz gain, toxikologian, biologian eta legezko arauetan aditu diren sorta batekin mintzatu da.
‎Kolonialismo linguistikoari metropoliko klase sozial dominatzailearen hizkera gehitu zaio. Erratu beldur handirik gabe esanen nuke Afrikaraino joan behar izan dela Gide, laborari batekin mintzatu ahal izateko.
‎Sarrerakoak zertara zetorren galdetu zionean, berak erantzun zuen serieko hiltzailearen ikerketarekin arduratzen zenarekin hitz egin nahi zuela, kasuari argia ekar ziezaiokeen informazio interesgarri bat zeukalako. Aurrez aurre zeukan poliziak arduradunarekin ez, baizik eta ikerketa taldeko beste kide batekin mintzatzea proposatu zion, Jan Voget zeharo lanpetuta zebilela argudiatuz. Annak, setatsu, ezetz:
‎Eta aurrekora bueltatuz: fidatzeko moduko baten batekin mintzatzea lortzekotan, zer esan behar zioten. Sekta bateko kideek euren burua hiltzen zutela martiri kristauen oinazeak imitatuz, Argiaren Erreinuko mezulari batek esan zielako hura zela Lurraren kartzelatik ihes egiteko bidea?
‎Areago: ez zitzaizkizun seme batekin mintzatzeko gaiak iruditzen. Izatekotan ere, apaizarekin.
‎Sarats zuhaitz izenetik abia gintezke azalpena emateko tenorean, baina azalbide gehiago ere badira. Datuak behar, ordea, oinarri pixka batekin mintzatu ahal izateko.
‎Bai, ordea, bide horretatik desbideratzen den bidezidor batek. Izan ere, egun batean neurologoaren itxarongelan nengoela, antzeko arazoak eta beste batzuk zituen emakume batekin mintzatu ninduan. Eta honek yogaren berri eman zidaan.
2012
‎Aretoa mukuru beterik dago. Ezagun batzuk agurtzen ditugu; Marisa emakume batekin mintzatzen gelditzen da une batez. Azkenean, denok esertzen gara, jendearen hotsa apalduz doa, erabat ahitu arte, eta argi guztiak itzaltzen dira; entzuleen lurrinak iluntasunean nahasten dira.
‎Muñozek ordu laurden bat geroago deitu zion. Sordo izeneko funtzionario batekin mintzatu berri zen.
‎–Bai, gizagaixo errukarria... Deabruak bultzatuko zuen bart mozkor batekin mintzatzera!... Bestetik, argi dago hori zela haren patua!...
2013
‎–Bai, anderea, esan zuen Bennet andereak, pozez gainezka lady Catherine batekin mintzatzeagatik?. Nire bigarren neska gazteena da.
2014
‎Gero, haurtzaina bilatu beharra zegoen. Charlie agentzia ilun batean jesarri zen, eta bearnotar erretxin batekin eta nekazari bretoi bular handi batekin mintzatu zen, baina jasanezinak iruditu zitzaizkion biak. Baziren beste izangai batzuk, eta biharamunean ikusiko zituen.
‎Norabidea erakutsi zion, eta Button jauna, izerdi hotzez blai, dudaz jiratu, eta bigarren solairurako eskailerak igotzen hasi zen. Goian, beste erizain batekin mintzatu zen, zeina garbiontzi bat eskuan hurbildu baitzitzaion:
2015
‎Harridura bozkariotsua da Leibnizen irakurketak eragiten duena, txoro alai jainkozko batekin mintzatzeak bezala. Leibnizen esanetan, adibidez, zorri guztiek, zorri bakoitzak, unibertso osoa barnebiltzen eta adierazten du.
‎9 Uste dut, hasieran esaten denez, hirugarren pertsona batekin mintzatzen dela, eta berbera da: Kristogan bi izate direla aditzera ematen baita, bata jainko izatea eta bestea giza izatea.
‎Behartutako arrangura moduko batekin mintzatu zaidala pentsatu dut. Nola esango dizut ba... abandonatuta gelditutakoen sumin kontsolaezin horrek pozoitzen dituela bere hitzak.
‎Lehen batean, jaun horien autoak gakatu dituzte traktoreek, bainan laster libratu ere. Anartean, arduradunek onartu dute Posta barnean hautetsien ordezkaritza batekin mintzatzea. Denbora berean haatik, Garazi Baigorriko jendarmak bai eta Mauleko burua ekarraraziak zituzten eta Baionatik uxer bat ere gainera.
‎Errana zuen urtean bi aldiz eginen zuela prentsaurreko bat, zernahi gai mota aipatuz, eta segida hori atxikitzen du arras polliki. Joanden egunean, berriketari andana batekin mintzatu da beraz bi orenez segidan. Aitzineko aldietan baino kar eta funts gehiagorekin.
‎Baina Herria kazetako toki hau ez dateke balinba estrategian xeheki sartzeko lekurik egokiena, beraz horretarik aski egungo. Fededun bezala, djihadista horien irakasle batekin mintzatzeko paradarik banu, galdera pare bat egingo nioke. Lehena:
2016
‎Darina Ivanova zuen izena. Adin zehaztugabeko emakume isila zen, Europa ekialdeko azentu arin batekin mintzatzen zena. Uniforme beltza zeraman, kapela zuriarekin.
‎Berak eman du berria telebixtako leiho ttipi hortarat espresuki agerturik. Aire penatu eta akitu batekin mintzatu da oren laurden bat ez arras. Hasteko arizan da erran eta erran harro dagoela ereman duen saila hola eremanik, aitzinamendu frango izan dela bost urtez, nahiz keinka txarra zen lasai ibiltzeko, zernahi traba kausitzeneta eskualde guzietarik.
2017
‎Kontatzen da Hugo apezpiku santu hartaz (Guidus Carthusiae, Vita Hugonis, 4 k.) hain zeukala kontu handia bere begien eginbideaz, non emakume batekin mintzatzen zenean, betiere burua ahal bezainbat beste aldera itzultzen baitzuen. Eta esaten zuen ongi zela hala egitea, zeren bestela gaitz zela, bere gogarako gauza ikusiz gero, hura ez desiratzea edo hartaz gogoetarik egin gabe egotea.
‎Batzuk ez dute egia erraiten eta nahiago dute alegi batzu kontatu, lagun batek erran bezala, segurtamena lortzeko. Beste batzuk itxura txarra erakusten zuten boz ozen batekin mintzatuz ustez eta hunkigarria izanez, kontaketa xumeago eta zuzenago batek epaileak hunkiko zituela.
‎–Laborantzako kontseilari edo sindikatuko buruzagi batekin mintzatu behar huke. Uste diat orain instalatzeko, eskolan 1.200 oren egin behar direla bai eta 6 hilabeteko, stage?
2018
‎Bainan azokan ez dira saltzaile edo ikusle batzuk baizik, jende askok azokan lan egiten dute ere. Adibidez, Gloria deitzen den neska batekin mintzatu gira, hor lan egiten du, boluntario bezala, lau egunez bisitariei azokari buruzko xehetasunak emaiten ditu.
‎Pentsatu pentsatu barik hartu zuen eskuan telefonoa, goizetan beti ohi zuen bezala, baina zer egin ez zekiela gelditu zen bat batean, eta berriz utzi zuen bere lekuan. Grabagailua hartu zuen gero eta, ohe gainean etzanda, ahots ausart batekin mintzatu zen.
‎–Barkatu, Stevens jauna, esan zidan Kenton andereñoak, artean ere nire atzean zegoela. Beste ahots batekin mintzatu zen, amets batetik kolpean iratzarri balitz bezala?. Ez zaitut ulertzen.
‎Jesusen kasuan bere alderdi batekin mintzatu zen" deabrua" izena jarriko diogun alderdiarekin.
2019
‎Gobernua bera sustatzaile, kasik sobera batzuen ustez segurik. Eta horra nun Macron presidenta izan den berriz ere auzapez andana batekin mintzatzen. Aldi huntan Drome departamenduan.
‎605 Liburuetan ez dago maltzurkeria handiagorik egileak bere buruarekin baino beste batekin mintzatzen agertzen denean egiten duena baino, zu poetikoa agerikoa ez denean gehienbat.
‎Bistan denez, emakume horrek adierazten dituen ideiak ez dira Claude Mauriacenak berarenak, horri ez baitzaio sekula ideia bat bera ere ezagutu; litekeena da, noski, emakume horrek gizonengandik datozen ideiak adieraztea: gizonen artean ere, batek baino gehiagok uste du bereak direla berak asmatu ez dituen ideiak; galde dezakegu ea Claude Mauriacek ez duen nahiago Descartesen, Marxen, Gideren oihartzun on batekin mintzatu, bere buruarekin baino; nabarmentzekoa da ezen, gu horren nahasmenduagatik, Mauriac San Paulorekin identifikatzen dela, Hegelekin, Leninekin, Nietzscherekin, eta bere gorentasun horretatik erdeinuz hartzen du berdinetik berdinera hitz egiten ausartzen zaizkion emakumeen tropela, eta, egia esateko, ezagutzen dut emakume bat baino gehiago pazientziarik ez duena Mauriacekin, heziera oneko t... erabiltzeko.
‎Hodeiren begiek dir dir dagite, aspaldi ez du beste sorgin batekin mintzatzeko aukerarik izan. Emakume hari entzunda kostatzen zaio leinukide bat ezagutzea baina, azken finean, bera ere ari da galtzen bere betiko mintzaira, baita itxura ere, bere ohiko soinekoak eta apaingarri gehienak gorde zituenetik.
‎Euskal Herritik etorri abokatu batekin mintzatzea lortu zuen. Lasaitu zen Martina, beraien bi haurrekin, bisitarako bidean zegoela jakin zuenean.
2020
‎" Benetako Hamabi Arrantzaleak" klub fin hartako kideetako bat topatzen baduzu Vernon Hotelean sartzen klubaren urteko afarirako, erreparatuko duzu, berokia kentzen duenean, bere jaka berdea dela eta ez beltza. Zergatik galdetzen badiozu (horrelako izaki batekin mintzatzeko ausardia handia badaukazu), zerbitzari batekin nahas ez dezaten egiten duela erantzungo dizu seguruenik. Orduan, zurtuta alde egingo duzu.
‎Ertzainak konbentzituta zeuden Torres Galindoren kontrako salaketak ez zuela aurrera egingo. Salamancako epaitegiko epaile batekin mintzatu ziren eta oso garbi esan omen zien, froga hoberik aurkeztu ezean, ez zirela saiatu ere egingo, salaketa gogorragoetatik ere onik atera izan delako. Leirek erreportaje bat egitera bertara joateko asmoa zuela jakitean ideia hori burutik kentzeko esan omen zion ertzainak, gizonak arriskugarria zirudielako.
‎Haietako batekin mintzatzen ahalegindu zen Montaigne, itzultzaile baten laguntzarekin," baina neukan itzultzaileak hain gaizki segitzen zidan eta, bere zuntzunkeriaz, nire ideiak hain dorpeki hartzen zituen, non kasik atseginik batere ezin nezakeen atera". Ikuspegiak desberdinak ziren, eta hizkuntzak ere bai, gainera.
‎Chusoren hoztasunak jota utzi ninduen, baina ulertzen saiatu nintzen. Ez zuen nire deia espero, akaso Victorren heriotzaren zauriak gatzaturik jarraitzen zuen, eta ez zegoen prest horri buruz iraganeko ahots batekin mintzatzeko. Agian aurrez aurre suertatu izan balitz aukera, ezberdina izango zen.
2021
‎Polizia talde bat begirantza itzulian ari zen, eta Legutioko Atean oinez zebilen patruila batekin mintzatzeko gelditu. Denak ibilgailu barnean zirelarik gertatu zen erasoa, oso arin eta bortitza.
‎El Pais egunkariak Erakunde armatuaren ordezkari batekin mintzatu omen zen Iparraldean, eta horrek berriz ere aipatu zuen ohore arazoa:
‎(Esnaola?) edo ordezkari batekin mintzatu zen, eta gero originala Iparraldera eramana eta moldatua izan zen. Josu Muguruza aipatu zen ararteko gisa.
‎Txominen bidetik EAJ ere ibili omen zen, eta, dirudienez, jeltzaleek delegazio bat izendatu zuten balizko elkarrizketa batendako. Alta, ordezkaritza horretan Joseba Azkarraga bazen, eta Erakunde armatuak betoa ezarri zion," erreinsertzio" bidea ez baitzuen haizu, ez eta haren bideratzaile batekin mintzatzea ere.
‎Ondoko egun batez, laneko atsedenaldi bakar batean, Désiré lankide batekin mintzatu zen. Nurak eta biek Europara joateko xedea zutela erran zion.
2022
‎Errigora deitu ekimenean, Nafarroan ekoiztuak diren laborantzako produktuak dira salgai, ateratzen diren etekinak euskararen alde banatuak dira. Urtean zehar bi kanpaina antolatuak dira, Xanti Kiroga Errigorako ordezkarietatik batekin mintzatu gira, proiektu hori hobeki ezagutzeko.
‎Aukera izan nuen pertsona askorekin hitz egiteko eta haietako batzuk ezagutzeko. Kamila izeneko arduradun batekin mintzatu ahal izan nintzen. Jantoki hari buruz eta zituzten harremanez galdetu nion.
‎Gero, nire telefono konpainiako denda batean mugikorra erosita, lapurtutako telefonoaren klonazioa egin zidaten. Etxekoekin eta ordurako gogoratu nuen lagun batekin mintzatu nintzen. Madrilerako bidaia 8rako utzi nuen.
‎Isabelek eztarria garbitu zuen. Hasieran doinu ia normal batekin mintzatzea lortu zuen. Baina hitz egin ahala zirrarak gaina hartu eta negarrez amaitu zuen.
‎Ohartu nintzen ez zitzaidala hain zaila gertatzen Isabelez hitz egitea arrotz harekin. Mediku batekin mintzatzea bezala zen.
‎–Islamofobia, arrazakeria, gorrotoa... zer ez dudan entzun behar izan! Gatazka diplomatiko baten arriskuaz ere ohartarazi didate, ahantzi gabe abokatu batekin mintzatzeko asmoa dutela.
2023
‎Dena den, Macron lehendakari hautetsia izan delarik, denbora batez ez zen hautetsieri hoin atxikia. Halako hotz mintu aire batekin mintzatzen zitzaioten, aise apaltzen zituen bere burua aldiz handiak baino handiago ezarriz. Eskualde hortarik bederen gauzak aldatu dira hein bat segurik eta hori ez dea denentzat ere hobe?
‎«Nik uste dut kakinaraziak direla afera honekin», aztertu du. Horrelako aferak segitzeko ohitura duen abokatu batekin mintzatuta, uste du auzia uda aitzin iritsi litekeela.
‎–Hegazkineko bidaia guztian pentsaketan aritu naiz. Kontuan hartuta nor den, zergatik erabaki ote du kazetari batekin mintzatzea. Zergatik ez du sekretua atxiki?
‎–Emakume batekin mintzatu zela Jesus.
‎Haatik, Jonek jakinarazi digu gizon botadunekin ontsa akomeatzen dela, iduriz, eta nehork ez dakiela non egoten den eta zer egiten duen xuxen. Jon kanpinean ari den lagun batekin mintzatu da.
‎Baina mementoko, bertze kanpotar batekin mintzatzen ari dituk. Bilo horia duen emazte handi bat, hippy itxurakoa...
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia