Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 72

2000
‎Eta eskuan nuen sugeari beha paratu zen... Eta, suge hilak liluratu balu bezala, hari beha segitu zuen denbora luzez, harik eta osabaren begiek bi inar erakutsi zizkidaten arte, malizi puntu batek piztuak eta argituak.
2001
‎42 kilometro luzeran, 2 eguneko lana, abuztuan, ura bost gradutan eta haizearen eraginez ia itsasoan bezalako olatuak. Ezinegona bizidun batek piztu zieten bi anaiei eta beraiekin joan zen taldeari: munstroak.
2005
‎Honainokoak, kontu ezagunak dira. Baina alde guztietatik begiraturik guztiz albokoa dirudien kontu batek piztu dit arreta Frantziako kanpainan: Italiako Democratici di Sinistra L' Ulivo taldeko gazteak konbentzituta daude Frantziaren ezetzak Europako beste hainbat tokitako ezetza ekarriko duela, eta horrek ez diola eskuinari baizik mesede egingo.
‎Esker oneko eta mirespenezko berrogeita zazpi mail jaso zituen Inesek Interneten, manifestazioaren ostean. Guztietatik, baina, batek piztu zion bereziki arreta, besteekin konparatuta gutun bakana zelako guztiz. Honela zioen:
2006
‎tradizioa versus progresua, kastizismoa versus europartu beharra, etc. Giro mindu horretan eman da zientzia espainolaren polemika. Polemikarako aitzakia G. de Azcárate ren iragaitzazko esaldi batek piztu du: " Según que, por ejemplo, el Estado ampare o niegue la libertad de la ciencia, así la energía de un pueblo mostrará más o menos su peculiar genialidad en este orden y podrá hasta darse el caso de que se ahogue casi por completo su actividad, como ha sucedido en España durante tres siglos" 41 Lehenago ere kritiko askok esan izan du Espainiak pentsamendu propiorik (Ernazimenturik, filosofiarik) inoiz ez duela sortu, eta dogmatismo erlijiosoa izan dela ez horren zioa.
‎Mediku forentseek jasoko zuten, agian, zientziaren izenean, erlikia kontuetan behin ere seguru egoterik ez badago ere. Hor ziren lehen ere san Joan Bataiatzailearen bi buru-hezur, bata Salomek mozteko agindutakoa eta bestea hemezortzi urteko gaztetxoa zenekoa– Horretaz erronkan ibiltzeko aukera handiegirik ez daukagunok ondo dakigun bezala tamainak zerikusirik ez badu ere, ezin ukatu halako trangabera batek piztuko zuela hainbat grina, jakin minarena besterik ez bazen ere...
2007
‎Likido suharberarik (gasolina, azetona, bentzeno, thinner ikuzteko disolbagarria, alkohola, trementina esentzia, ukipen zimendua edo kerosenoa, adibidez) baduzu: likido horien lurrunak ikusezin baina lehergarriak dira eta beren ontzitik urrutian pindar batek piztu dezake sutea.
‎Orrialde batzuek nola egin iradokitzen dute, baina ez da beharrezkoa berariazko ezagutza izatea. Garrantzitsuena objektua ahalik eta xehetasun handienarekin deskribatzea da, izan ere, ustez bigarren mailakoa den ezaugarri batek piztu dezake erosle, bildumagile edo zale baten interesa. Ez da ahaztu behar objektuek balio maila desberdinak dituztela erabiltzailearen beharren arabera.
2008
‎Plinio Zaharra k hitz egin zuen berezko argia zuten harribitxi batzuei buruz. Baina XVII. mendearen hasieran beste harri bitxi batek piztu zuen benetako interes zientifikoa. Vincenzo Casciarolo zapatari eta alkimistak Bolonia inguruan aurkitu zuen gero harri boloniarra izenez ezagutuko zen bario sulfatozko harria.
‎Edo, beharbada, haiek ez ziren Fortunato López de Legazpi benetakoaren benetako hitzak, baizik eta Rufinok berak bere burmuinetan osatutako lagunaren irudiarenak, eta Rufinoren konstrukzio mental bat, azken batean, bekaitz sentimendu batek piztutako eta bizitzan zehar sendotutako susmo baten inguruan eraikia, Fortunatok bere burua eta bere leinua Rufinorenak baino maila goragokoak ikusten ote zituen?
‎Edo, beharbada, haiek ez ziren Fortunato López de Legazpi benetakoaren benetako hitzak, baizik eta Rufinok berak bere burmuinetan osatutako lagunaren irudiarenak, eta Rufinoren konstrukzio mental bat, azken batean, bekaitz sentimendu batek piztutako eta bizitzan zehar sendotutako susmo baten inguruan eraikia, Fortunatok bere burua eta bere leinua Rufinorenak baino maila goragokoak ikusten ote zituen...
2009
‎Urtean behin, uztailaren 31n eta agorrilaren 1ean, feria arrakastatsu batek pizten ditu karrika guziak: hamar milaz goitiko jendetza biltzen da, zaldi eta behi salketek erakarria, nahiz ikusliar bilakatuak diren heldu diren gehienak.
‎Horren ildotik, Nafarroako Gobernuko presidenteak Berriozarreko txupinazoan ETAko presoen aldeko kartel bat erakutsi zutela eta Sartagudako txupina EAE ANVko zinegotzi batek piztu zuela gogorarazi du.
‎Hala ere, eskuin oina moztu beharrean aurkitu zèn neska batek piztu zuen haien arreta.
‎Hala ere, eskuin oina moztu beharrean aurkitu zèn neska batek piztu zuen haien arreta.
‎Fenomenoak hari asko ditu, askatzen zaila den mataza osatzen du. Harietako batek pizten dit arreta, nagusiki: lan erritmoen biziagotzeak, lanarekiko atxikimendu estuak, eta horrek ekarri ohi duen langileen erretze dagoeneko aski ezaguna (burn out famatua).
2010
‎Hautagai kontserbadorea ez zen giro politikoan jaio, Sobiet Batasunera 1985ean egin zuen bidaia batek piztu zion sena, eta bere esaldia da Estatua zure zerbitzaria da, inoiz ez zure jabea.
‎Aipatu iturrien arabera, suhiltzaileek atera dituzte banketxean harrapatuta geratu direnak. Ustez, molotov koktel batek piztu du sua.
2011
‎Besteetan egun eguzkitsuak, euria faltan botatzen dudan egun eguzkitsuak. Beste batzuetan ez dago aitzakiarik, sortu egiten da, usain batek pizten du, metroan ikusitako pertsona ezezagun baten irribarre batek, telefono dei batek, egunkariko iruzkin batek, oroitzapen batek. Itaka calling.
‎Bero horri bueltaka, kanpotik bueltatuta hemen nintzen lehenengo egunean, urriaren 5ean, Donostian ateratako argazki batek piztu zidan, azkenean, argia. Argazkian ageri den azalea (Rhododendron sp.) izan zen kakoa.
‎Ikusi izan ez banu ere, antzemango nion ibileragatik bera zela. Nire ezkutalekutik burua atera nuenerako, espaloiaren kontra aparkaturik zegoen auto batek piztu zituen argiak, zabaldu zion neskari bere aldeko atea, eta galtzada bustian barrena galdu ziren. Azken autobusa hartu eta hiriko erdigunean ibili nintzen goiz aldera arte irekita egoten ziren aretoetan neure buruaz errukitzen hasi nintzen arte.
‎Sutea azetileno hodiaren punturen batean. Azetileno hodiaren edozein junturatan sugar bat pizten bada (adibidez, botilaren irteeran, presio erreduktorean, sopletearen sarrera errakorrean, etab.), arrazoia gas ihes bat izan daiteke (soldatzean egindako txinpartaren batek pizten ditu halakoak). Kasu horretan, azetileno botilaren giltza itxi egin behar da ahalik azkarren su hartutako elementua neurriz gain ez berotzeko; erregaia itxiz itzali egiten da sua.
2012
‎Saltsa denetan sartzen dun, eta bere buruarentzat, (bihurri) eta niretzat, denbora falta! Bai, bidaia batek piztu egingo din, fijo!
‎Azken finean, udalarentzat gaia lantzea garrantzitsua dela jakinarazi ziguten. Gureak en lana egiten duen batek piztuko du sua.
‎Ez naiz frantsesean aski trebe! Uzkurdura itogarri batek pizten daut ene buruaren aurkako hasarre ilun bat: ordu duk, herrebesa!
2013
‎Saiatu zen beste behin ere, eta, katua eta abar, puzker durunditsu batek jo zion tutua. Saiatu zen hamaikagarrenez, eta, katua eta abar, irriño batek piztu zion fedearen bonbilla, eta suspirio batek ekarri zion izatearen ondoeza, eta hegazti batek marraztu zion zeruan argiaren epifania. Versusek, esan gabe doa, itsasora itzuli zuen pistola.
‎Inor ikusi gabe ailegatu ziren igerilekura, eta harrera gelan sartu zirenean, han ere ez zegoen inor. Gauza batek piztu zuen Amaiaren arreta, ordea: presidentearen erretratua ez zegoen dagoeneko hor, New York, Pekin eta Pariseko ordua markatzen zuten erlojuen artean.
‎Zilarra baino gai dotoreagoaren batekin eginak ziruditen. Haietako batek piztuta zeukan motorra, eta soinu goxo bat egiten zuen, harroa eta arina aldi berean, punpa segida bat.
2014
‎Musikariaren zigilua nabarmena da. Berezko ukitua emango dio kantuari, ezustean harrapatuko zaituen erritmo hauskorra agertuko da, akorde konplexuren batek piztuko du zure jakin mina, abestiak indarra behar duen une zehatz horretan ondo enpastatutako ahotsek egingo diote korua, eta erregistro berean ibiltzearen abantaila luzatuko dizu, bere tinbrea berehala ezaguna egingo baizaizu.
‎Pobrezia eta bazterkeria egoeran daude milaka lagun, eta Caritasera iaz 156.000 pertsonak baino gehiagok jo zuten laguntza eske, erakundeak berak jakinarazi duenez. Krisia hasi zenetik, 2008tik, kopuru horrek urtero gora egin du, baina beste datu batek piztu du alarma: betikotzeko joera handitu egin da.
‎Pasaiako Udalak dio itsas bengala batek piztu zuela sua, baina ez dago frogarik
‎pianista ospetsuak kontzertuak eskaintzeari uko egin ziola eta sormenari eman zitzaiola bete betean, zeharo goibel zegoelako. Baina egun batzuk geroago argitaratu zen berri batek piztu zuen nire arreta: zenbait hilotz desagertu ziren hilerrian.
‎Piageten arabera, bizitzako lehen hilabetea ariketa erreflexuen etapa bat da, umearen ekintzak batez ere berezko erreflexuak trebatzera mugatzen diren aldia, objektu berriak eskema erreflexu horietara asimilatzera (zapiak eta jostailuak xurgatzea titi muturrak izango balira bezala) eta erreflexuak beste objektu batzuetara egokitzera. Erreflexuak dira estimulu jakin batek pizten dituen berezko erantzunak (ikus 4.3.1.01 taula).
2015
‎Arnasa arindua moteltzen hasi zaio. Bi eskuez ilea mototsean lotu ondoren, burua jiratu eta kalean behera datorren gizon batek piztu dio arreta. Ez sinesteko keinua egin du, bekainak beherantz eta sudurra gorantz zimurtuz.
‎–Nola zergatik? Baten batek piztu du!?
‎Baina? zer behar du kandela batek piztuta irauteko. Zerk baldintzatzen
2016
‎Beste batzuetan, batez ere iluntasunak kanpoko guztia ezabatzen duenean, irudimenaren begia hasten da lanean, barruko kisketa ezezagun batek piztuta, aurpegiko begiek ikusten ez dutena proiektatzen. Zaintzailearen irudimenak ez du indarrik gerora gerta litezkeenak barruko agertoki horretara ekartzeko; ez du etorkizuneko ezer planeatzeko gaitasunik, ezer programatzeko edo aurreikusteko kemenik, bizitza asmo berriz suspertzeko ahalmenik.
‎Baina& zer behar du kandela batek piztuta irauteko. Zerk baldintzatzen du kandelak piztuta irautea ahalik eta denborarik gehien?
‎Elgoibarko (Gipuzkoa) Hotz Elgoibar elkarteak bidalitako telefono mezu batek piztu zuen metxa. Greziako Lesbosera beroki arropa eta lo zakuak bidaltzeko kanpaina bat antolatu zuten han, eta Agurain zein inguruko herrietatik berehala zabaldu zuten mezua eta halako zerbait bertan egin behar zela pentsatu zuten.
‎Zenbait egun behar izan dituzte suhiltzaileek horren itzaltzeko, eta 4.000 hektarea kiskali dira, 30 kilometroko perimetroa duen eremuan. Lehen hipotesien arabera, auto gidari batek bide bazterrera jaurti zigarreta mutur batek piztu zukeen sua ostegun eguerdi inguruan.
2017
‎Ez dakigu elebakarra zen, baina lasai asko esango genuke gaztelaniaz baino euskaraz askoz hobeto moldatuko zela. Zestoako bertsolari txapeldunari egindako elkarrizketan, beste kontu batek piztu zigun arreta. Esaten zuen bertsolari onak" verboa" ondo erabili behar zuela.
‎5.1 Gaeltacht eremura egindako bisita batek piztutako interesa hiztun berri askok adierazi dute bizitzan muda erabakigarri bat izan dutela Gaeltacht eremura egindako bisita baten ondorioz. urtero ehunka nerabe irlandar joaten dira Gaeltacht eremura, bertako familiekin uda pasatzera eta irlanderako eskolak hartzera. n4k (34 urte, gizonezkoa) ipar irlandakoa da, eskolan ikasi zuen irlandera, eta esaten du nerabezaroan Gaeltacht eremura joan ...
‎Poxpolo batek pizten
‎Izarrek ñir ñir egiten zuten, itsaso baketua hasperenez ari zen, hartxintxarrak milikatuz. Ipurtargi batek piztua zeukan sabelpean bere urre berde koloreko argiontzitxo erotikoa. Gauaren adatsari ihintza zerion.
‎Bada, orain arte esandako guztiaren argitan ezegokia izan da gure erantzuna, maila mikroan gelditu garenez (Urkijo eta udal, txiki koitadu batzuk?) ez dugulako maila makroa (Espainiar Estatuaren hizkuntza ideologiak eragindako hizkuntza politika) ikusi, eta Urkijorekin tematu gara behin eta berriro. Aukera bikaina izan zitekeen elkarlan berriak sortu, sostengu berriak lortu eta erantzun berriak adosteko, baina pertsona bakar batek pizten zituen suak itzaltzen xahutu dira energiak.
‎Gero, diktatura zurrunen garaia helduko zen, eta argazkiak margo isxil eta kaltegabeen ereduetara itzuli ziren berriro, esanhahi politikoetatik urruntzeko saiakeran. Iraultza, giza begien mina salatzen zuen argazki batek piztuko zuelakoren ikarak baztertu zituen argazkilariak kaleetatik. Baina garai hura atzean geratu zen, jada;, eta, egun, argazkilaritza orokortuaren garaian murgilduta gaude zeharo.
‎Basauriko Trintxera Kultur Elkarteak egindako eskaera batek piztu zuen txinparta: pobreziari buruzko bertsoak jartzeko eskatu zieten Iturriaga eta Elortzari gero Zabalak musika zitzan.
‎" Pospolu batek pizten badu lehen ditxa gero bota sastraka eta zumitza tximinitikan gora doa bere gisa.
‎Kasai ek ezpata eztiki gerriko zorroan sartzen duelarik, argiño batek piztu dizkio begiak. Ahuspez maisua agurtzean, gainetik entzuten du maisuak xuxurlatzen:
2018
‎Arrats batez, ia ilun zela, iskanbila handi bat sortu zen herrixkan. Sentipen bakar batek pizten zuen taldea: izumenak.
‎Haien kontrakoek, berriz, errepublikanoek, esaten zuten gobernuak mugak zeuzkala, senarrei ezkontza kontratuaren bidez ematen zitzaizkien botereek bezalaxe, eta orobat zioten ezen, muturreko kasuetan, hautsi egin zitezkeela hala ezkonlotura nola lotura politikoa. Baina, orain atzera begiratuta, Filmerri gutxienez gai batek pizten zion beldurrak ez zeukan funts handirik; izan ere, aitazko eskubidea garaitua izanik ere, gizonezkoen eskubidea segurtatua geratu zen.
‎Pantaila ilun dago. Baten batek piztu egiten duela ikusten dugu. IZARO da.
2019
‎Arrats batean liburu bat hatz erakuslearen gainean itxita zekarrela jaitsi zen. Norbaiti ustez poza emango zaiolako seinalea den erdi irribarre eutsi batek pizten zion aurpegia. Esan zuen:
‎Maiatzean zabaldu zuen BBVAri dagokion atala.Zergatik aipatzen dute Windsor hotelaren sutea. Beste operazio batzuen artean, Auzitegi Nazionala ikertzen ari da zer lotura duen Villarejok Madrilgo Windsor dorrea txikitu zuen sutearekin? 2005eko otsailean?. Bertsio ofizialak dio gaizki itzalitako zigarrokin batek piztu zuela sua, baina, hedabide batzuek ziurtatu dutenez, komisario ohiaren taldeak eragin zuen, FG iruzur kasu batean nahas zezaketen agiriak desagerrarazteko. Erretako bulegoen artean zegoen Deloitte aholkularitza etxearena, eta hark bazuen informazioa FG Valores burtsako artekaritza enpresa Merrill Lynch AEBetako bankuaren esku uzteko operazioari buruz.
‎Zein lan egin behar zen, erreparatu beharreko zehaztasunak ziren denak. Ba  tzuetan, zehaztasun batek pizten zuen agudo besteon soka. Eguraldi jenero batetik besterako aldaketa zetorrenean, batez ere.
‎Erakusketa hemen, propaganda han, oihu irrintzi batean haruntzago, eta izar luzituenen presentzia alde guztietan, Guggenheim eta Kursaal... James Bond batek piztu zuen zer sumarako biderik gure kale eta enparantzetan! Ez dago gaizki hori dena, bada zeri errepara eta zer ikusi eta ukiturik bazterretan, nahi izanez gero.
‎Zain nengoela, megafonian irratia jarria dela konturatu naiz, denbora guztian. Galdera pare batek piztu dit zalantza orduan: zer dela eta etengabeko burrunbarekin espazioa bete beharra?
2020
‎19 hezkidetzak eragindako osasun krisia amaitzear dago. Espainian, berriz ere, kutsadura bolada batek piztu ditu alarmak, eta hurrengo hilabeteetan gu probatzeko konpromisoa hartu du. Egun hauetan, pertsona askok galdetzen dute ea etxean karez eta kantuz giltzapetu diren birusak aurrera egin ez dezan, eta zein ondorio izango dituen bigarren koarentenak, bai ekonomian, bai hezkuntzan eta, jakina, norberaren osasunean.
‎Badaude, eta ez ditugu baztertu behar gure seme alabak errealitatetik, baina beti da positiboa munduan gertatzen denaz hitz egitea eta gauzen alde positiboa erakustea: katastrofe batek pizten duen elkartasuna, osasun profesionalak bultzatzen dituen ahalegina, boluntarioek erakusten duten eskuzabaltasuna… Eta izen abizenekin erakustea: mediku bat, sukaldari bat, aktore bat, futbolari bat, youtuber bat.
2021
‎Bertsozaletasuna etxetik zetorkion, aitarengandik131, baina 1918ko Oñatiko Eusko Ikaskuntzaren Kongresuan bizi izandako gorabehera batek piztu zuen Lekuonarengan bertsolaritza ikertzeko harra. Donostiako kazetari batek Alemaniako nekazariek Goetherekiko eta Schillerrekiko zuten zaletasuna eta euskaldunek bertsolariekiko zeukatena alderatu zituen, euskaldunak eta bertsolaritza gutxiesteko:
‎Ikusten dut nire bizilagunak, William edo Edwin epiteto ezaguna daukanak, jakarekin batera eranzten duela. Ez zaio atxikitzen lo edo haserre dagoenean, edo pasio zein inspirazioren batek piztua. Halako egoeretan, iruditu izan zait bere jatorrizko izen basatia senideren batek ahoskaturik entzun dudala, hizkuntza bihurri baina melodiatsuren batean.
‎Ideia abstraktu batek ez, euskal kulturgile baten kasu jakin eta gordin batek piztu zuen «lehen metxa», Miel A. Elustondok gogoan duenez. «Idazlea zen, itzultzailea, kazetaria... eta ez zeukan logela ordaintzeko lain.
‎Rosenets penintsulako hondartza batean izandako gertakari batek piztu zituen protestak. Hristo Ivanov oposizioko politikaria hondartza hartara itsasoz joan zen, baina kanporatu egin zuten lehorreratu orduko, lekua milioi askodun baten jabetzakoa zela-eta, nahiz eta hondartzak publikoak diren Bulgarian.
‎Gauza bakar batek piztu zezakeen Tularecitoren haserrea. Baldin eta edozeinek, gizon, emakume edo ume, bere eskuen emaitza haietako bat axolagabeki hartzen bazuen edo puskatzen bazuen, sutan jartzen zen.
‎Salman Rushdiek 1988an bere Bertso satanikoak izeneko lan satirikoa argitaratu zuenean, zentsura eta indarkeria erauntsi bat sortu zen, lehen aldiz irismen globala izan zuena. Indiako ministro batek piztu zuen sua obra biraogiletzat hartzeagatik. Astebete geroago, iraingarrien iritzitako pasarteen milaka fotokopia eskuz esku ibiltzen hasi ziren ikasketa islamiarren ikastetxeetan.
‎Eta orduan, arraintxo haiei begira gogoan hartu nuen Marcos Grijalbak esandakoa, nola neurona batek pizten duen ondokoa, kitzika egokia bada. Eta otu zitzaidan, zergatik ez nobelari ere egitura hori eman, dentritikoa, non kontakizun batek beste baten argia pizten duen.
2022
‎«Ama, brazo gitanoa janen nuke». Galdetuko niokeen zer dela-eta janen zukeen preseski hori, eta zergatik justuki bapo gosaldu berritan; youtuberren batek piztu ote zion gose bitxi hori ala pantailan nerabezaroko granoak bezala azaltzen diren iragarki horietariko batek zirikatu ote zuen.
‎Egunerokotasunaren bideetan dabil Otamendi, ilar patatei eta garbigailuari adi, denboraren joanari edo herri honen itxi gabeko zauriei bezainbat. Eremu domestikotik egiten du hitz poeta etxekotuak, eta elementu, objektu, gauza horiek baliatzen ditu bai pandemiak eta baita gorputz gogo adindu batek piztutako pentsamenduak, beldurrak, oroitzapenak, itxaropenak azaleratzeko. Ez da itxialdiari buruzko bilduma bat soilik, eta nabari da ez duela izan nahi; baina egia da ere oihartzun nabarmena sumatzen dela poema ugaritan, konfinamendua igaro eta handik bi urte eta erdira haren digestio geldoa iradokitzen dutenak.
‎Robertoren ametsek, bitartean, beti bezain gatzgabeak edo esangura eskasekoak izaten jarraitu zuten, iraganeko pasio gauzatu gabe batek piztutako posibilitate haiekin guztiekin lehiatzeko ezgai. Arantxak betiko interesarekin entzuten zion, eta ohiko iruzkin zorrotzak eta adore emaileak egiten zizkion ondoren, baina gizonak bazekien aspertzen ari zela eta haren jarrerak ez zeukala zerikusirik Robertok berak Ezeizabarrenaren inguruko edozein ametsen aurrean erakusten zuen jakin minarekin, hori disimulatzen saiatzen zen arren.
2023
‎Handiena Evros eskualdean egon da, Turkiarekiko mugan Copernicus zerbitzuaren arabera, Europan urte askotan ikusitako sute handiena izan da. Poliziak eta suhiltzaileek sutea tximista batek piztu duela baieztatu arren, errefuxiatuek abiarazi omen dutenaren narratiba oso azkar zabaldu da, sutea bera baino azkarrago. Sorpresarik gabe, eskuin muturreko alderdiek miliziak osatzera deitu dute, giza-ehizan aritzeko.
‎Espioitza kasuak, tren istripua eta ekonomia izan dira kanpainako auzi nagusiak alderdien artean. Horiez aritu aurretik, beste gertakari batek piztu zuen arreta, joan den apirilaren 11n: Greziako Parlamentuak debekatu egin zuen Alderdi Nazionala Greziarrak eskuin muturreko indarrak parlamenturako hauteskundeetan parte hartzea.
‎Atzo hasi zen zuzenketak eztabaidatzen Eusko Legebiltzarrean horretarako sortutako lantaldea. Bereziki, EAJren eta PSE EEren zuzenketa batek piztu du harrabotsa, hizkuntza ereduak aipatzen dituenak. EH Bilduk, hari erreparatuz, agerraldia egin zuen atzo Donostian, eta sortutako «ziurgabetasun juridikoari» aurre egiteko proposamena aurkeztu:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia