Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 171

2000
‎Hainbeste kasta, leinu, arraza eta batek daki zer dagoen India handian, bere biztanlegotik milioika pertsona mixeri gorrira zigortuak dauzkan estatu erraldoian, antza denez 279 maharaja" ere baziren eta beldur naiz ez ote diren gaur ere han izango, patxada ederrean biziz, beraiek ez bada beren ondorengoak. Baina, tira!
‎Memoriari gogor eraginda ere ez zuen oroitzen zer izan zen hara barrura lehenen amildu zena: kamixeta, edo alkandora, edo batek daki zer.
‎Nire lankide honek hiru haur aski gazterik izan arren, senarrarekin gehiago ez ekartzea erabakia izan arren, ez zuen tronpa ligadurarik egin nahi izan. " Bizitza luzea da eta batek daki zer gerta daitekeen. Noizbait beste harreman bat hasi behar banu, ez nuke nahi haurrak izateko aukerarik gabe geratu".
‎Gipuzkoako Foru Aldundiak badu eGipuzkoa izeneko egitasmo bat, baina ze kristorako balioko duen inork ez daki oso ondo. Gipuzkoako Kutxak ere eGipuzkoa izeneko beste egitasmo bat badu, gainera, eta, gauzak apur bat gehixeago nahasteko, beste eGipuzkoa bat ere badago, Robotiker ikerketa zentro bizkaitarrak batek daki zertarako erreserbatu duen eGipuzkoa.com domeinua... Oso e polita gelditzen da halako e izenak dituzten e ekimenak iragartzea, baina ganora edo e ganora apur bat erakutsiko balute, hobe.
‎Adibidez: ergatibo plurala ek da Bizkaia gehigarriko bizkaiera horretan, batek daki zergatik, eta a organikodunak mugatu singularrean daudenean ez dute ea forma hartzen. Hori bizkaiera batua izango den, ez dakit, baina bizkaiera, behintzat, ez da. j
2003
‎Berdin da' Egin' itxi eta bost urtera Auzitegi Nazionalak berau berriz zabaltzeko aukera ematea; berdin dozenaka atxilotu kargurik gabe aske gelditzen badira; berdin' Egunkaria' itxi eta handik zortzi hilabetera Iñaki Uria, Xabier Oleaga eta Xabier Alegria oraindik kartzelan badira; berdin tortura salaketak etengabekoak badira; berdin da euskal gizartean, erakundeetan eta nazioartean torturaren gaiaz arduratzen diren erakundeek salaketa horiei sinesgarritasuna ematea; berdin da Gipuzkoako Diputazioak Del Olmo epaileak atxilotuen enpresei egindako iruzur fiskalaren salaketa gezurtatzea... ETAren aurkako ekimenek hori eta batek daki zer gehiago ere justifika dezakete, eta, akatsak akats, zuzenbide estatuak zutik dirau. Zuzenbide estatuari dagokionez, pertsonen errugabetasun printzipioa eta Estatuaren errugabetasun printzipioa eskatzen dutenen artean banatzen da egun euskal gizartea.
‎–etena egin zuen orduan batek daki zergatik– egin behar dut. Ministeriokoa –" egin behar dut" eta" Ministeriokoa" egituren artean, berriz, ez zuen etenik egin, batek daki zergatik hori ere.
‎Batzuetan, baina, sutu egiten dira espagetiak. Batzuetan amorratu egiten dira espagetiak, batek daki zergatik, eta eraso egiten diote pertsonari. Malcori, esate baterako, salto egin zion espageti batek eskutik alkondarara.
‎Edo zehatzago esanda, Gaudí g letran, Gómez de la Serna s letran eta Van’t Hoff v letran. Entziklopedia saltzaileak hiru izen aukeratu zituen arrastoak sartzeko, batek daki zergatik. Baina zalantza sortu zitzaion Matiasi.
‎Eta batek daki zer den angiografia bat. Baina hiztegi entziklopediko bat eskuetan hartuta, ezin da esan" batek daki zer den angiografia bat".
‎Eta batek daki zer den angiografia bat. Baina hiztegi entziklopediko bat eskuetan hartuta, ezin da esan" batek daki zer den angiografia bat". Hiztegi entziklopediko bat eskuetan hartuta, angiografia da:
‎Artean Santanderrera egina nintzen, Elena han ikusiko ote nuen, harexen minak hara eroanda. Bestela, batek daki zer egingo nukeen. Baina ez nuen Elena ikusi.
‎Benjamin kaka dariola bizi duk. Beraz, Gure Gizonak Armintza aldera eroateko eskatu zioan, eta Benjamin eskaria betetzen ahaleginduko huen, gizon haren zeregina gure aldekoekin isilpeko traturen bat egitea zelakoan, edo batek zakik zer pentsaturik. Baina isilik egongo zela, ziur!
2004
‎Baina zeozer esan zuen, ze isiltasuna larregi ari zen luzatzen, eta esaldi potolo hori ere ez litzaioke txarto etorriko, ze orduan 7 urte arteko neskatoa interesatu egingo zen Romanekin, 15 urteko mutilarekin, esango zuen" umm, gustatzen zait: ziklista eta filosofoa, eta hain morenoa...", eta batek daki zer gerta daitekeen hain frantsesita gaztea mutil batekin interesatzen denean, gauza onen bat seguru.
‎Giglionne hil eta denboragarrenera, Pablok argazki bat topatu zuen armairuaren azken bazterrean. Pablok pentsatu zuen Giglionne deabru zaharrak gorde zuela argazki hura, beharbada, dokumenturen bat faltsifikatzerakoan, behar ez zuelako edo batek daki zergatik. Gorde zuela, beraz, eta armairuan ezkutatu, igual Atorra Beltzek topatuko zuten beldurrez.
2005
‎–Eta konektatuta egonda horrek buruan zerbait aldatzen badio? Badiotsut, nik ikusi nuen ordenagailuak gauzak grabatzen eta ezabatzen zituela, eta batek daki zer grabatu eta zer ezabatu erabakitzen duen.
‎Tetsuok hainbat giltza atera ditu poltsikotik eta sarraila biak ireki ditu. Sartu eta argiak piztu dituenean, horma guztiak goitik behera ezkutatuz pantailak, bobinak, argitxoak, kableak eta batek daki zertarako balio duten gailuak ikusi dituzte. Teklatuak dituzten mahai batzuk, mikrofonoak, web kamera txikiak...
‎Egia esan, ez zaio argi geratu benetan darion lurruna intsentsua den, agian Urkok hola esan zion identifikatzeko beste izenik bururatu ez zitzaiolako. Ikusi duenagatik ematen du batzuek lurrun hori gorputza, arima edo batek daki zer garbitzeko erabiltzen dutela, tenpluan otoitz egin aurretik. Hori begitandu zaio, behintzat.
‎–Hau kaka! –bota zuen arrebak, batek daki zeri buruz, eta desagertu egin zen.
‎Kode zifratu bat ematen dik, batek zakik zer esan nahi duen.
‎Tok tok tok bere zapata ortopediko beltza. Hatsa dago, batek daki zer ustel nazkagarri bat. Bart ere erreparatu nion.
2006
‎Ez baitzen isiltzen madarikatua! Hasieran, batek daki zerk hartaratua, txikitako bere lehen emaztegaia izan zuen hizpide.
‎Ez nindoan bakarrik. Nik eskatu gabe, talde txiki bat jarraiki zitzaidan, batek daki zerk erakarririk. Frantzisko Etxart, Erresumako prokuradore orokorraren seme bigarrena nirekin nuen, eta haren ondoan zen Mixel, Montoriko gazte bat, Akademian hasi berria.
‎Behin mexikarren azokara joan ginen Edith eta biok, Edithek espainolez zekielako, eta mexikarrekin karitatea egiten zuelako, eta mexikarrek zerbaitegatik erakarri egiten zutelako, eta nirekin nora joan ez zekielako, eta mexikarren azokara joan ginen beharbada exotiko egiten zitzaiolako hara joatea, edo ni euskalduna izanik ere latinotzat ninduelako elkarrekin gazteleraz hitz egiten genuenez gero, batek daki zergatik. Domekaz izan zen, domeketan jainkoak jai egiten duelako eta protestante fedeko herrialdeetan domekak baino gogaikarriagorik ez dagoelako, ziur.
2007
‎Atarrabian dugun arazo bat: ezin dugu udaltzain taldea egoki osatu, udalean erabaki delako euskara ezinbesteko baldintza dela lanpostu horretan eta, batek daki zergatik, jende euskalduna ez delako aurkezten. Beste zerbitzu sail batzuetan ere antzeko arazoak ditugu, adibidez lorezaintzan.
2008
‎Eta haren laguna barrez sakristian! Guk ez genekien latinez ari zen edo zertan… Nonbait, haria galdu eta euskaraz jardun zuen, batek daki zer esaten, harik eta atzera hariari heldu zion arte; orduan, gaztelaniaz segitu zuen. Prediku egiten zuen lehen aldia zen.
‎Ez zuen inoiz jakin gizonaren adimen urritasunak halako bihotzgabekeria egitera bultzatuko zuenik. Zorigaiztoko gizonak ezpain haiek laztandu nahi izan zituen egun batzuk atzerago, baina batek daki zer egingo zukeen sastada bat jasan izan ez balu. Gau hartan, eta jende haren guztiaren aurrean, gizona bere biktimaren ondoan belaunikatu eta muxu eman zion, hainbeste egunez desiratutako muxua.
2009
‎Iritziak dira, beste iritziak bezala gaurko bulimia informatiboaren itsas zakarrean joan etorrian dabiltzanak. Halako batean, honek edo bestek, ezkerra zerrien bazkaren pare dagoela adierazten du, eta, batek jakin zergatik, oihartzuna ematen zaio eta akaso kafearen orduan aldamenekoari esango diogu doinu aspertuan: " Ezkerrik ez omen dago, hala ote?".
‎Osterantzean eperdi berotze on bat eta hiru lau eguneko kartzelea bakarrik ez baina, batek badaki zer beste ondorengo txarrik etorri ahal lekizun.
‎Alaia da, gardena. Haren begiak ikusita batek badaki zer pentsatzen ari den. Eta zuzena da.
‎Eta orduan dena ziztu bizian gertatu zen. Leihoko batek poltsa airera jaurtitzeko keinua egin zuen, eta Ottoren azkartasunak, edo batek daki zerk, tiro bat botatzera eragin zion
‎Udalak ez du publikoki argitu ugazaba zein izan daitekeen, baina, prest agertu da informazioa emateko eraikinari buruzko espedienteaz, eskatzen duenari. Jauregiko leihoetatik begira jarraituko dute eraikin zaharreko mamuek, aspaldi atea itxi eta batek daki zertara edo nora joan zen hura noiz bueltatuko begira. Edo, hura ez bada, beste nor edo nor, behintzat, landarediak jauregia irentsi baino lehen.
‎Ez dakigu zer ari zaigun gertatzen eta hori ez da okerrena. Noski, batek badaki zer ekarri dion bizitzak. Langabezia, agian edo, zergatik ez, ingurukoak beldurrez dardarka ari diren bitartean kontu korronteak betikoari eusten diola ikustea.
‎udan tomateak edo lekak, udazkenean kuiak edo erremolatxak, neguan azaloreak edo deus ez. Zalantzarik gabe, udaberria izaten zen urtarorik oparoena; baina batek daki zergatik (akaso alergiagatik?), ez dut oso gogoko udaberria.
‎Miguel Mari Lasak Miarritzen irabazi baino hemeretzi urte lehenago beraz, gure txirrindulari batek bazekien zer zen etxeko helmuga batean besoak altxatzea.
‎Ardura falta galanta deritzot herenegun nahi gabe hartu nuen datu horri. Aitzitik, Euskal delakoa zerbaitek justifikatu behar luke, nahiz eta gauden garaietan batek daki zer etorkizun duen euskal hitza duen edozerk.
‎Izan ere, Antzinako zazpi mirarietatik sei desagertuta daude aspaldi, eta Gizako piramide handia da zutik dirauen bakarra. Eta turismoa bultzatzeko, edo batek daki zertarako, lehiaketa xelebre hura egitea bururatu zitzaien batzuei; azkenean, bozketa sistema ireki baten bidez, mundu modernoko zazpi mirariak aukeratu genituen (zituzten). Egia esan, ez naiz batere gogoratzen zein diren giza ahalmenaren ikur berriak, baina berdin dio, beste zazpikote bati buruz hitz egiteko aitzakia besterik ez baitira.
‎aurka. Horiek, batek daki zer asmo gaiztorekin, Konstituzioaren kontrakotzat jo dute Alfano Legea, Silvio Berlusconi lehen ministroari, Italiako presidenteari eta Kongresuko eta Senatuko buruzagiei immunitatea ematen ziena, hain zuzen ere. Eta hori, gobernuburuak ahaleginak eta bi egin dituela une hau irits ez zedin.
‎adiskidetasunak giza berotasunaren hauspoa behar du. Ziurrenera, bai, baina, batzuetan, batek daki zergatik, hauspo hori gabe ere, halako berotasun bat sor daiteke elkarren berri aspaldian izan ez duten bi pertsonen artean. Min bera partekatzen dutelako, akaso.
‎eta batek daki zergatik mesanotxeko tiraderan
‎–Aizak hi! Hire lagun onbredetienpo horietako batek badakik zer esan zuen atzo. Mapa guztia eguzkiz saldo bete zian, izotza bajozero egingo zuela bazter askotan esan eta, hurrena:
‎Zer da mailua? Asko erabili duen batek badaki zer den, baina ezin du intelektualki definitu, aurreintelektualki" ezagutzen" duen arren.125 Zer da izatea, beraz. Zer da entearen aurretik dagoen hori?
2010
‎Eta, hala bada, ez dakit zer parametro zehatzetan egiazta­tzen den. Nik behinik behin ez diet sekula kasurik egin estatistikei, zeinak, batek daki zergatik, beti zenbaki gorritan baitaude, irakurketari dagokionez behintzat. Bitxia.
‎Erantzun bat baino gehiago eman izan zaio galdera horri. Erantzun horietariko batek badakigu zer dioen: euskara EAEko eskoletara sartu izanak, bai asignatura moduan eta bai ikasbide gisa, garestitu egin duela sistema.
‎Hala da, nafar anitzen itxaropena bazter egin nahi dute orain, hain xuxen, hura orain dela 7 urte biztuarazi zuten berberek, hurrengo bateratze saio batean jendeak lehenagoko kemenez edo are handiagoko batez erantzunen dielakoan.Oker dabiltza, baina. [audio http://euskalerriairratia.files.wordpress.com/2010/ 03/ josetxoazkona20100311.mp3] Deskargatuda zer gertatuko den NaBai koalizioarekin. Izan ere, direla proiektua zalantzan jartzen dituzten buruzagi gorenen adierazpen ezkorrak, direla buruzagion hitz anbiguoak bezain kriptikoak, direla koaliziotik kanpo ezkutuan suertatzen ari bide diren bestelako negoziazioak, zio horiengatik guztiengatik, eta batek daki zer arrazoi gehiago tarteko, errateko tenorean gaude koalizioa gertu dagoela desagertzetik. Horrela, nafar gizartearen puska on bat bereganatu zuen koalizio honen aktibo politikoa zakarrontzira bota nahi dute bakan batzuek, antza.
‎Josetxo AzkonaAsmatzen zaila da zer gertatuko den NaBai koalizioarekin. Izan ere, direla proiektua zalantzan jartzen dituzten buruzagi gorenen adierazpen ezkorrak, direla buruzagion hitz anbiguoak bezain kriptikoak, direla koaliziotik kanpo ezkutuan suertatzen ari bide diren bestelako negoziazioak, zio horiengatik guztiengatik, eta batek daki zer arrazoi gehiago tarteko, errateko tenorean gaude koalizioa gertu dagoela desagertzetik. Horrela, nafar gizartearen puska on bat bereganatu zuen koalizio honen aktibo politikoa zakarrontzira bota nahi dute bakan batzuek, antza.Lasterrean, martxoaren 15eko katarsia pasatakoan, ikusiko dugu emaitza:
‎Independentzia garaian inork ez zuen zalantzan jarri errepublikaren oinarrian erlijioak egon behar zuenik, erlijio kristauak, hain zuzen ere. Gauza zen zimentu ideologiko erlijioso honetatik konstituzio sekular bat atera zela, batek daki zergatik. Are harrigarriagoa:
‎Segur, ahuntz burua ez, baina effrit gaiztoetatik bat zen hura, edo Satan bera, batek daki zer gaiztakeria egitera heldua!".
‎Goizetan ikastetxean konplotean aritzen bazen, Bilboko Gaztetxera joaten zen arratsaldero, sistemaren aurkako hitzaldi, mahai inguru edo antzeko ekintzetan parte hartzera. Ostiral larunbatetan ordu txikitan etxeratzen zen, zein baino izen xelebreagoak zituzten punk taldeen kontzertuetan batek daki zer egin ostean. Errieta egitearen ardura Marik hartzen zuen beti.
2011
‎Egia esan, aurretik ere ez zuen traza onik norgehiagokak. Eroso zebilen Reala sailkapenean, eta, halakoetan, batek daki zergatik, kosta egiten zaio berea ematea. Atzokoaren antzeko aukera ugari galdu izan ditu azken urteetan, garaian garaiko helbururantz aurrerapausoa emateko.
‎Norbaitek halako batean. Francoren denboretan? El Vivero bide seinalea jarri zuen Galdakaotik gora, eta horrela geratu da birbataiaturik, berdin izan zitekeen La Cervecera edo El Refugio edo batek daki zer?. Ba, etapa horren emanaldian ez zen besterik entzuten irrati telebistetan:
‎Eta sarri joango gintunan hiruzpalau hilabete hartan. Orduan hasi nindunan ohartzen bazela zerbait gure artean, lehen batek daki zergatik lokarturik zegoen zerbait ari zela ernetzen bion artean, indar handiz ernetzen ere.
‎zenbat akats gau ziztrin baterako, ia denak keinuzkoak, eta etxeraino Have you ever seen the rain? oihukatuz noa balantzaka, batek daki zergatik; nik ez oso ondo.
‎Martin Tomasen arrebarekin eskolan ibilitakoa ere bazen. Berak zekiela, eta udaltzain batek badaki zer edo zer, herrian ez zuen inork sekula borroka batean ikusi, erdian jartzeko ez bazen.
‎Ze, iritsi zenean Gurilanen bizilekura, sartu zen ondoko hariztian isil isilik, mantso mantso, bere gizon, zaldi eta gudurako tresneriarekin batera, etsaiaren gainera ustekabean erortzeko asmoarekin. Eta gertatu zen haritzen eta arteen gainean bele hegazti ugari zegoela, ezkurrak jaten edota atseden hartzen, eta zerbaitek izutu zituen, zaldiren baten irrintziak edo gizonen baten oin hotsak edo batek daki zerk, eta badakizue, bele bat izutzen denean inguruko guztiak izutzen dira, eta hasi ziren hegaka eta karraka, airean gora eta behera eginez.
‎Uste izango zitean Nikolas babesten henbilela, hik ere, beharbada, horretan zerikusiren bat heukala. Eta kapitaina bere onetik irtenda zegoenez, batek jakin zer astakeria egingo zuen.
‎Aitari buruz galdera orokor batzuk eginez hasteko asmoa eraman dut, nolakoa zen, umetako kontuak, zer egin zuen gu utzi eta gero. Baina ezin izan dut bide horretatik mihia askatu, beharbada ez zaidalako oso sinesgarria egin, edo batek daki zergatik. Geroago, bueltako trenean lehenengo eta baita orain ere, lerro hauek idaztean, ohartu naiz beste zerbait izan dela aurrez prestatutako ildoa jorratzea eragotzi didana.
‎Erretinosi pigmentarioaren aldagai bat. Pigmentuekin eta pigmentazioaren interpretazio neuronalarekin eta batek daki zerekin gehiago zuen gaitzak zerikusia. Kronikoa, progresiboa eta atzera ezinezkoa.
2012
‎Garrantzi ezberdina duten «pakete juridiko» ezberdinak ezin direla mantendu gaineratu du: «Egia ikusteko, dena jarri behar da mahai gainean; demokrazia osasuntsu batek badaki zer eskarmentu atera egiaren aurrean».
‎Lehen aldiz daukat film bat zuzentzearen sentsazioa. Gure ikuspegia eman nahi dugu honekin, baina bonbardaketaren mendea betetzen denerako, batek daki zer egin den, agian geuk planteatzen dugun baino askoz lan interesgarriagoak. Estatubatuarrek dozenaka film egin dituzte Sezesio Gerraren inguruan, esaterako.
‎Itsasontzia originalaren ahalik eta antz handiena izango du, diseinuan eta luxuzko xehetasunei dagokienez, 840 kabina eta bederatzi zubi izango baititu, baina nabigazio teknologia eta segurtasun sistema berrienak izango ditu. . Hala ere, superstiziosoa izanez gero, batek daki zer gerta daitekeen?, azaldu zuen handikiak.
‎Guadalupera igotzen diren guztiei zaunka aritzen zaie, tematu eta itsutu egiten da, eta begira, azkenean, bart arratsean, baten batek hil egin nahi izan du... Txakurtegira eraman behar nuen, baina oroitu naiz zuen semea erotuta ibili zela zakur honekin, batek daki zergatik, eta...
‎" Eguna argitzearekin ikusi ditugu konboi ontziak mendebalderantz nabigatzen; ohiko kanoi ontziez landa, lerroan bazihoazen hiru garraiontzi ere bai, bata Espainiako banderarekin, besteetatik, estatubatuar bailandra tipi bat, eta pakebote zahar bat, brasildarra; gutun agiriekin heldu den arrantzalearen araura haiek dira Weylerrek La Habanara deituak, kapitaintzan konplitu duen lehen urteko ospakizunetako behar dena daramatenak;" postariaren" ustez, bailandran bolbora eta lehergailuak omen doaz, handik tiratzen baitu su jolasak prestatzen dituzten Californiako txinatarrak izan daitezkeela armadoreak; ontziak Loto Blue du izena. Espainiako banderadun ontzian, berriz, Mazantini toreroa bide doa dozena pare bat zezenekin; eta brasildar belaontzian, batek daki zer libertimendutako artistak, non hura ez baita portura sartu, baina, itsaso handian beste ontziak igurikiz, lerroari juntatu zaio. Alde bederatan, Legazpi eta Gran Capitan gerla ontziak zihoazen konboi zaindaritako."
‎Marielgo kanpamenduan ginen batean, jeneral Luque heldu zen eta konpainia guztiak lerrokatu ginen formazioan; gure aitzinetik iragatean, batek daki zergatik, nire gainean jarri zuen begia. Buruz buru gelditu zitzaidan eta honela galde egin zidan:
‎Jauzi batez, abiada hartu, eta, brokelaren gainean jarrita, mendi mazelan beheiti jaisten hasi da, irristaka, botatzen dizkioten madarikazioak aditzen dituen bitartean. Eta ez gara gezurretan arituko esaten badugu behin baino gehiagotan Tibalt Alamuteko mendi infernutar horren haitzarte eta zintzurretan beheiti amiltzeko puntuan egon zela, baina, batek daki zergatik —beharbada Tibalten dinastiak beti zeruko aingeruak hain gogoko eta begikoak izateagatik—, salto haiek guztiek fin ona izan zuten, Jason bere jaunaren esperoan zegoen tokira ailegatu arte. Eta Tibalt, bertatik, zaldiari ezproiak sartuz, nafarren kanpalekura itzuli zen ziztu bizian, eta han merezi bezalako ongietorria egin zioten hain errege ospetsuari.
2013
‎YOM KIPURREKO gerran, 1973an, Egipto eta Siriak pentsatu baino estuago hartu zuten Israel, eta AEBek beren laguntza maila handian eman izan ez baliote, batek daki zer gertatuko zen. Edo bai, dauzkagun datu guztiekin, oso pentsatzekoa da Israel nagusituko zela, baina akaso beste baldintza batzuetan.
‎Ni neu nengoen autobus geltokian, bertako bulegoan lanean. Tinogastan geratu beharrean honaino etorri ziren, batek daki zergatik. Eta oso nekatuta zeudela esan zidaten, ea herrira norbait al zihoan.
‎auto stop egiten egon ziren, santo cielo, orduak eta orduak esango nuke nik! Eta ez dakit zeozer edaten ote zuten, baina sekulako pozez zebiltzan biak, kanta eta kontu eta batek daki zer gehiago. Iluntze aldera eroan zituen norbaitek.
‎Han, hura eszena, bai. Aita, etzanda, atzamarrekin hari edo botoi edo batek daki zer imajinario batzuk mugitzen, ukitzen, probatzen. Airean.
‎Eta afarian zazpi edo zortzi bider eginarazi zigun topa, aitak, bidaia amaigabeen eta abentura eternalen alde. Eta batek daki zer beste deklarazio erromantiko eta poetikorekin. Baina nik zer pentsatuko nuen ba!?
‎Goizean itzartu da. Senak edo batek daki zerk aginduta... Bai, sena, intuizioa, susmo urrunen bat, azala ezagun egite bat, nork daki!
‎Tipoa barrez lehertu zen. Bere lagunei deitu zien, eta bueltako okinaren bulgarskian batek daki zer gauza kontatu zizkien. Denak hasi ziren barrezka.
‎Eta bat batean konturatu nintzen: gizon bat goizeko batek daki zer ordutan altxatu da, ni hango puntan autobusean hartu eta hemengoan uzteko. Jaitsi eta beste hiru lagun kalea garbitzen ari dira.
‎Iduri zukeen nahiago zuela hartaz ez mintzatu, batek daki zergatik. Hitz bertze egin zuen:
‎Zipriztin fosilduak besterik ez ditugu ebidentzia gisa jaso. Tiro egin zizuten, bizitza salbatu zizuten. Donibane Lohitzuneko andere haur misteriotsuek, beharbada?; jainkoa lagun egin zenuen; apika, eskaleen artean bizi izan zinen, eta, patu horri ere aurre egitea lorturik, noiznahi eta nonahi, haiekin sos apurrak, zigarretak eta hitz aringarriak partekatzeko zina egingo zenion guztiahaltsuari; amnesiaren, edo ahantz guraren, edo batek daki zer besteren ondorioz, gerrako zaurien garrasia mututu zenuen zeure baitan, eta harekin batera zenbait min: herriarena, iraultzarena, maitearena, familiarena; zure deserrian gu deserriratu gintuzun, gerraren infernuari uztartuta.
‎Aspaldi ez bezala sutan, oldartu egin nintzaion. Errazkeria leporatu nion, arinegi epaitzea, batek daki zer beste.
2014
‎Hain gauza sinplea ematen duen horrek hainbat buruhauste sortzen dizkigu bada askotan, eta tristea bada ere, gu bezalako pribilegiatuak eta geurea bezalako arnasguneetan ere kezka hauek areagotzen ari dira. Agian orain arte behar hainbeste garrantzi eman ez zaiolako/ diogulako izango da, edo batek daki zergatik. Geure arima hiltzen uzteko bezain odol galduak ez gara idatzi zuen behinola Xabier Amurizak, eta hala abestu izan dugu ordutik; bada esango nuke badugula geure buruarekin zer hausnartua benetan euskaldun eta euskaltzaleak bagara.
‎Enpresa kontuak tratatu zituzten hasieran Olgak eta Irenek, normala denez, baina gauza pertsonalekin hasi ziren hilabete gutxitan: familiakoak, haurtzarokoak, etxe barrukoak, batek daki zergatik, gertatzen da batzuetan... Pertsona bi, erabat diferenteak, mundu diferenteak, urrun, baina bata besteari begira hasten dira halako batean, ezin dute bestela egin, biei interesatzen hasten zaizkie bestearen kontuak, erremediorik gabe.
‎Baina, batek daki zer nolako lagunek hartuko duen!
‎Anfetamina eta estasia eta batek daki zer gehiago.
2015
‎Eta segur aski mendiren bateko baserriren baten teilatuan behatz baten azazkala. Eta batek daki zer gehiago, non gehiago.
‎Geldi geratu da, hormatuta, oinak lurrera josirik, berak aukeratutako gizona, aukeratua, badaramaten arren; ezkerreko besoan, bularrondoan ia, itsatsita daraman umeak eta eskumatik helduta daukan besteak galarazten diote haren atzetik joatea, senarra ostu dioten etsaien kontra bularrarekin, edo bularrekin behar izanez gero, borrokatzea; naturak edo senak edo batek jakin zerk esaten digu-eta ondorengoak babestu behar ditugula, horiek lehenengo, gu garen izakiaren jarraipena, geroa, beraiek baitira.
‎Nazareteko Jesus distiratsuak, zeinaren jaiotzaren bi milagarren urteurrena orain dela lau urte bete baitzen, merezi bezala ospatu ez bazen ere, batek daki zergatik, hil zezaten erabaki zuen halako batean. Fernando baino eroagoa, gure bekatuak garbitzearren hil omen zen.
‎Izen xelebrea jarria zion gidoilariak: Mekong, Mekong Handia, eta horrela bataiatzeko, batek jakin zergatik, Asiaren hego ekialdeko ibai handi baten izena hautatu zuen.
‎Bestetik, herritarrok paisaiari dagokionez ingurune duinetan bizitzea aldarrikatzeari ekin diogu. Gizarte interesa paisaian, gero eta handiagoa da, baina batek daki zergatik; agian zorua ugari egon arren, lurra gero eta eskasagoa dela ohartu garelako. Agian egunero portland azpian 1,23 hektarea lur itotzeaz nekatuta gaudelako.
‎elkarrekin bizi zirela bilakatu zen munstro senarra. Sadikoa bere menpeko langileekin, batek daki zer goi standingeko putekin. Lo gutxi eta gaizki eginda jaiki zen biharamunean.
‎Zerbait positiboa behintzat, pentsatu zuen Aretxabaletak, ordurako etsita baitzegoen denari ezetz erantzuten zion bikotearekin. Horrek animatu zuelako, batek daki zergatik, galdeketarekin jarraitu zuen Aretxabaletak.
‎Bera izan zela editorea erantzun zion ezezagun hari. Aski zuen baietz esatea, baina bere itxura eta egoteko moldea hurbila sentitu zuen, han zegoen faunaren artean hurbilena, batek daki zer arrazoik antro hartara eramana. Hotz sentitu zuen Odile Moresen begirada, hieratiko Aretxabaleta.
‎Noski, Ur Apalategik zehazten duenez, horrek ez du a contrario frogatzen denbora subjektiboaren eta bere berregite nobelistikoaren egiazkotasuna. Bestalde, batek daki zer esan nahi ote duen gertaera biografiko edo historikoen berregitea egiazkoa edo gezurrezkoa izateak. Ziurrenik, testuinguru honetan Saizarbitoriak, gaur egun, Montaigneren" fede ona" izango luke erreferentzia nagusi.
‎Intelektual probokatzailetzat harturik, miretsi egiten zuten askok. Beste zenbaitentzat gupidarik gabeko putakume bat baino ez zen, baina batek daki zergatik, hauen erdeinuei ere errespetuzko ukitu ikaratia antzematen zitzaien. Beñat zenak, harro, talaia batetik behatzen zituen berak asmatutako pertsonaiak sortutako ika mikak.
‎Joan den urteko arrats batean egin zuten planto orratzek, zortziak eta hogeita bostean. Juliak, batek daki zergatik, asko maite du erlojua. Hortxe dago, iraungitako momentu baten testigu eta argitzeko gai ez naizen gako enigmatiko bat bezala.
‎Hamabost minutu daramatzat ikusten nola sartzen dituzun zure atzamar lodiak zure aho nazkagarrian batek daki zer bakterioz beteta dagoen, eta gero nola atzamar lodi eta nazkagarri horiek sartzen dituzun katilu horretan guztiontzat izanik.
‎Aurkitzen badugu, batek daki zer egin genezake.
2016
‎Baita Tellei Txiki eta Pello Errota ere! 1982an antzezlana egitean Letek aukera eduki zuen behin zentsuratutako bertso horiek amaieran jartzeko, baina ez zuen horrela egin, amaiera aldatzea erabaki zuen; batek daki zergatik, izango zituen bere arrazoiak. Zentsuratutakoak, debekatutakoak beti dauka interes gehiago; kasu honetan, bertsozalearentzat”.
‎Alaba bat badu, baina kanpoan da ikasten, lanean, edo batek daki zertan; berak, gutienean, ez daki segur. Bernan da, lean behin mintzatzen da.
2017
‎Beldurrekin beste horrenbeste gertatzen da. Badaezpadako beldurrez zamaturik ibiltzen gara, noizbait behar izango ditugulakoan, ataka gaiztoren batetik ateratzeko, arriskuari aurre egiteko, ihes egiteko, babesteko... batek daki zertarako. Ikasi egin dugu, ume mokoak ginenez geroztik hamaika aldiz esan izan digutelako.
‎Alabaina, arazoa da nabigatzaile guztiak ez direla ari PWA teknologiak inplementatzen. Software librekoak diren edo protokolo eta estandar irekiei jarraitzen dieten nabigatzaileek inplementatu dituzte edo horretan ari dira (Firefox, Chrome eta Opera), baina Apple eta Microsoft ez, batek daki zergatik. Tira, ziurrenik izango da Googlek, konpetentziak, proposatutako teknologia delako.
‎Hori ere kanbiatu dute hona etorri zaren azken alditik. Orain, batek daki zergatik, patata frijituen, zerri azalen eta bihika jateko gisako jaki poltsaratuen aldean aurkitu dituzu, etsitzen hasia zinela. Bi kaxa sartu dituzu karroan, bata naturala, bestea txokolatezko oinarria duena, bakoitza zortzi alekoa.
‎Eskua askatu gabe, zutik jarri zen, nire aurre aurrean, eta aurpegira bota zidan begirada. Dardarka hasi zitzaizkidan masailak, hankak, eta batek daki zer gehiago. Eta haren eskuari eusten nion bitartean, alde batetik herekiko maitasunak aurrerantza bultzatzen ninduen eta bestaldetik sentierazitako amorruak atzerantza.
‎Ospitaletik ez zetorren berri onik, eta harrigarria bada ere, lehenengo momentuan egoera aldaezin hark larriduraz eta urduritasunez betetzen baninduen, egunak iragan ahala handiago zen nire axolagabekeria, zeren bazirudien bestalde Micaelarengan ez zela somatzen inolako aldaketarik, beraren freskotasun eta gaztetasun gero eta nabarmenagoa ez bazen. Eta hau gutxiegi izanik, ezpainetan irribarre ironikozko keinua nabariago adierazi zuen, gure lepotik, edo batek daki zertatik, barre egingo bailuen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia