|
hots, esaldi kate distiratsu edo ateraldi zorrotz, birao lotsagabe edo bertso hunkigarri; esan nahi baita, hamar urte zituenerako, euskarak eta euskarak bakarrik antolatuak behar zituela Beñardok burmuinak, non baitzeutzan adimen irudimenen izatea eta funtzionamendua ahalbidetzen zituztèn nerbio zirkuituak eta bestelako azpiegiturak. Beñardoren neuronak elebakarrak ziren ezinbestean, halakorik esaterik bada?, hamar urtetan garatu eta osatutakoak mila estimuluren eraginpean, gelditzen ez den makina baita garuna, baita lotan dagoenean ere; Beñardok, ondorioz, euskararenak eta euskararenak bakarrik zituen burmuinetako bide sare haiek, begiz ikusten zuèn mundua ulertzera zeramatenak, baita bere egitera ere, mundua bere eginez egiten zuen munduak, aldi berean, bere?, ahoan artikulatutako hotsen bidez, esaldi kate distiratsu edo ateraldi zorrotz bat bitarteko, birao lotsagabe edo bertso hunkigarri bat, oztopo handirik gabe. Gaztelaniarenak, aldiz, bide itsuak ziren Beñardorentzat, ulerkaiztasunaren horman bukatzen zirenak; Beñardok bazekien, bai, mundu haren berri, bazekien bazegoela gutxienez?, baina harresi
|
batek
inguratua zuen, eta ez zuen harresi hura baizik ikusten; gaztelaniaren jabe ez zèn heinean mundu itxi bat zen honek eskaintzen ziona: mundua ere ez zen, egia esan, mundua beti baita mundua esateko gai den hizkuntzarena, eta Beñardo ez baitzen hizkuntza arrotz hartan mundua esateko gai; ez zèn lurra zen gaztelaniarena, berak ere. Beñardok?
|
|
hots, esaldi kate distiratsu edo ateraldi zorrotz, birao lotsagabe edo bertso hunkigarri; esan nahi baita, hamar urte zituenerako, euskarak eta euskarak bakarrik antolatuak behar zituela Beñardok burmuinak, non baitzeutzan adimen irudimenen izatea eta funtzionamendua ahalbidetzen zituztèn nerbio zirkuituak eta bestelako azpiegiturak –Beñardoren neuronak elebakarrak ziren ezinbestean, halakorik esaterik bada–, hamar urtetan garatu eta osatutakoak mila estimuluren eraginpean, gelditzen ez den makina baita garuna, baita lotan dagoenean ere; Beñardok, ondorioz, euskararenak eta euskararenak bakarrik zituen burmuinetako bide sare haiek, begiz ikusten zuèn mundua ulertzera zeramatenak, baita bere egitera ere –mundua bere eginez egiten zuen munduak, aldi berean, bere–, ahoan artikulatutako hotsen bidez, esaldi kate distiratsu edo ateraldi zorrotz bat bitarteko, birao lotsagabe edo bertso hunkigarri bat, oztopo handirik gabe. Gaztelaniarenak, aldiz, bide itsuak ziren Beñardorentzat, ulerkaiztasunaren horman bukatzen zirenak; Beñardok bazekien, bai, mundu haren berri –bazekien bazegoela gutxienez–, baina harresi
|
batek
inguratua zuen, eta ez zuen harresi hura baizik ikusten; gaztelaniaren jabe ez zèn heinean mundu itxi bat zen honek eskaintzen ziona: mundua ere ez zen, egia esan, mundua beti baita mundua esateko gai den hizkuntzarena, eta Beñardo ez baitzen hizkuntza arrotz hartan mundua esateko gai; ez zèn lurra zen gaztelaniarena, berak ere –Beñardok– bere baitan eraiki zezakeena, bai, baina ordura arte eraiki nahi izan ez zuena, beharrik ere ez; jakin minak –Nazariok eta Honoratok bazutenak– bultza zezakeen lur hura eraikitzera, baina bazituen aurreragoko baldintzapen psikologikoak, itxuraz:
|