Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 86

2008
‎Hizkuntza eremuaren arabera, egoera ezberdina da, baina, hala ere, oro har, administrazioak gaur egun hizkuntza eskubideen garapena murrizten duela esan daiteke. Nafarroako euskaldunak diskriminatzen ditu, izan ere, nafarroako euskaldun batek ez ditu eskubide berak Nafarroako hegoaldean edo iparraldean. Horrez gain, Nafarroa hausten ari dira:
‎Guraso askok uste dute euren seme alabak pixka bat lodi badaude osasuntsuago daudela, asko jan behar duten horrekin tematzen dira. Baina, haur batek ez badu jateko gogorik, gehienetan, gorputzak gehiago ez duelako nahi izaten da.
‎Euskarabidea kudeatzeko izendatu nindutenean, ez nuen zalantzarik izan; banekien euskalgintzako sektore garrantzitsu batek ez zituela inoiz onartuko Euskarabidearen ekintzak, UPNren eta CDNren gobernupeko erakundea delako. Eta halaxe gertatu da.
2009
‎Bitxia da Frantziako hiru hizkuntza gutxitu euskara, okzitaniera eta katalana babestuta egotea Espainiako Estatuan, eta, aldiz, Frantziakoan ez. Hizkuntza batek ez badu aitortza ofizialik, hizkuntza gutxietsia da, erabiltzen den herrialdearen barruan ez diotelako aitortzen bere berezitasuna eta errealitatea. Zure hizkuntzak aitortza badu, errazagoa izango zaizu hizkuntza hori ikastea eta erabiltzea.
‎Besteak beste, ez da beharrezkoa izango Legebiltzarrean galizieraz hitz egitea; eskoletan galizieraz irakasgaien erdiak eman beharrean heren batera jaitsiko ditu, eta oposaketetan ere galiziera ez da beharrezkoa izango. . Manuel Fragaren garaian diputatu batek ez zuen galizieraz hitz egiteko ohiturarik Legebiltzarrean, eta Fragak telefonoz hots egin zion esateko Parlamentuan galizieraz hitz egin behar zela. Nu, ez Feijooren aurreko legealdietan PPk bultzatutakoaren kontra doa.
‎Batzuek esango dute kontzertu batek ez duela indar bera telebistan.
‎Zergatik egoitza berean, adineko pertsona berekin lan bera egiten ari den azpikontrata bateko langile batek administrazioak, udalek zein Foru Aldundiak, zuzenean kontrataturiko beste langile batek baino 10.800 euro gutxiago jaso eta 80 ordu gehiago lan egin behar ditu? Zergatik azpikontrataturiko langile batek ez du lanpostuan egonkortasunik. Zergatik egon behar du langileak administrazioak, udalek zein Foru Aldundiak, zerbitzua zein enpresari esleituko dion begira?
‎–Esku hartze militar bat saihesteko saioa egin genuen, eta gure lurraldean ari ginen. Georgiako soldadu bakar batek ez zuen berea ez zen lurraldea zapaldu?.
‎Azken finean, genoma bakoitzak 3.000 milioi base ditu, eta batez beste 1.000 basetik bat izaten da polimorfikoa, hots, milatik batean gertatzen da, adibidez, adenina beharrean guanina agertzea. Horrez gain, genomaren zati oso handi batek ez du zeregin edo lotura berezirik karaktereekin.
‎Artearekin eta literaturarekin gauza bera gertatzen da, eta oinarrizko heziketan garai bateko irizpideei lotuta jarraitzen dugu. Musikan, berriz, ez da horrelakorik egin behar, belarriaren heziketa era automatikoan egiten delako; gizartean integratutako zerbait denez, telebistarekin gertatzen den bezala, ume batek ez du inoren beharrik ohiko musikaren munduan sartzeko.
2010
‎Espetxean duen osasun asistentzia ez dela egokiena salatu du, gainera. Preso dagoen pertsona batek ez du askatasunik, baina gainerako eskubideak izan lituzke, osasun eskubidea tarteko. Ordea, Gotzonerekin ez da hori gertatzen.
‎Guztien eskubideak bermatuta nahi ditugu. Izan ere, gaixo batek ez du atzera bueltarik, eta aurretik duena bat da. Gaur egun, ordea, gaixo horiek sufrimendurik eta minik gabe hiltzeko bitartekoak eskaintzen ditu medikuntzak.
2011
‎Han, ordaintzen ez duen taldea ez da lehiatzen. Era berean, jokalari batek ez badu hiru hilabetean kobratzen kontratua automatikoki hauts dadila eskatu dugu. Halere, eta akordio bat lortzear geundela zirudienean, dena alboratu egin zuten».Zorrak ere handiak dira:
‎Bizitzan noizean behin gertatzen diren momentu magiko horietako bat eskaini nahi izan digu, eta topaketaren lekuko izatea ohore handia da.Agurearen eta neskatxaren arteko solasaldia primerakoa da, eta hasieratik amaierara arte ikus entzulearen arreta bereganatzen du. Maisu batek ez du beste ezeren beharrik. Jose Sacristan eta Maria Valverde aktoreak pantailaz jabetzen dira, eta ez da beste mundurik existitzen.
‎askatasuna nahi izatea. Herri batek ez badu botererik, inork ez du topo egiten berarekin, inork ez du kontuan hartzen, ez da herri bat, beste zerbait da eta desagertu egiten da.Lehen esan bezala, herri batek berezkoa du askatasuna, autodeterminazio eskubidea. Hori adierazten duenean, eta modu kontsekuentean jokatzen duenean, boterea duela nabarmentzen ari da.
2012
‎Nabari da aurkeztutako proiektuak ondo landuak izan direla, eta irudi eta pinturaren arteko nahasketa horretan bete betean asmatu duela esan dezaket. Aspaldi zen plastikoki pintura proiektu batek ez ninduela erakartzen; kasu honetan, Grazeneak lortu du. Shenna Macrae artista estatubatuarrak zinema eta telebistaren inguruko kultura herrikoia du ardatz, film eta telebista sail ezagunak moztu, eraldatu eta berreraikiz dekonstrukzio prozesu batetik sortutako artelanak aurkezten dizkigularik.
‎Gizakia berez gaiztoa izan litekeela iradokitzen omen zuen Kubricken interpretazioak, eta onaren edo gaizkiaren artean aukeratzeko dugun gaitasunaren garrantzia azpimarratzen zuen harenak. «Fikziozko lan batek ez badu lortzen erakusterik aldaketa bat egon dela eta giza nortasuna ezarria, harrizkoa eta moldakaitza dela adierazten badu, ezin da kokatu eleberri bati dagokion alorrean; alegoriaren edo fabularen esparruan kokatu behar da. Fabula bat da Kubricken laranja, eta Amerikakoa; Britainia Handian eta munduko beste txoko batzuetan argitaratutakoa, aldiz, nobela bat».
‎Lasai ikusiko dut, bai. Pilotariek euren onena ematea nahi dut, eta baten batek ez badu ematen urdurituko naiz. Baina bai, lasai.
‎Zertan datza gaixotasuna? Haurdunaldiaren hirugarren astean, ornoetako batek ez du behar bezala bat egiten; ez da behar bezala lotzen. Ondorioz, bizkar muinean lesio bat gertatzen da.
‎Euskal Herriarentzat dagoen independentzia bakarra gehiengoaren borondatean oinarrituta dagoena izango da, eta ez agintari leinu baten interesetan oinarritutakoa. Euskal Herri aske batek ez du galera egoerara eraman gaituen kartel finantzario eta enpresarial baten menpe bizi nahi; inoren laguntzarik gabe eta autogestioaz, kooperatibismoa eta auzolana martxan jarri ditugulako; horikeriak gainditu eta eredu sindikal borrokalari bat sortu dugulako; gure lurra mafia inbestitzaile eta espekulatzaileren kontra eginez defendatu dugulako, gure kaleak kolore feministekin behin eta berriz ... Gabon gauean urtero telebistan ikusten dugun kapitalismo monarkikoaren aurrean, guk euskal errepublika sozialista hautatzen dugu.
2013
‎Bi: erkidegoren batek ez badu hori betetzen, gurasoek ikastetxe pribatu batera igorri dituzte ikasleak, eta faktura erakunde publikoei igorri. Era horretara legea beteko dela erantzun du Wertek gaiaz galdetuta; izatez, katalanezko murgiltze eredu orokortuaren kontrako epaiak askotan eman dituzte azken urteetan.
‎Ikerketa horretan, Urbach Wiethe (UW) gaixotasun genetikoa pairatzen duten hiru pazienteren portaera pertsona osasuntsu talde baten portaerarekin konparatu da inbertsio jokoak erabiliz. Haien gaixotasunaren ondorioz, UW gaixo batzuen amigdalaren parte batek ez du ondo funtzionatzen, kaltzifikatu egiten baita. Inbertsio jokoetan, UW gaixoek pertsona osasuntsuek baino konfiantza handiagoa erakusten zuten bere dirua ezezagun bati emateko orduan.
‎«Legebiltzarrak alde bakar bati egindako salaketa batek ez luke ezer konponduko; ganbera ez da horretarako»
‎hezitzaileak, badaezpadakoak, herritar guztiek sexu heziketa hobea izatea, emakumearekiko errespetua handitzea... Neurri bakar batek ez du, ziur aski, ezer lortuko. Ezkontzeko adina 14 urtetik 16 urtera igotzeko asmoa dute.
‎Zer gertatu da kooperatiba horietako langileekin? Kooperatiba batek ez badu funtzionatzen, logikoa da ixtea. Orain arte itxi direnetan, bazkideentzat konponbidea topatu da Lagun Aroren bidez, birkokapenen bidez edota erretiro aurreratuen bitartez.
‎Xedea, Ertzaintza «higatzea» Ikerketa bururaino eramatearen alde agertu dira EAJ, PSE, PP eta UPD, baina hori epailearen lana dela gaineratu dute, ez ganberarena. Ekinaldiarekin, legebiltzarrean «epaiketa paraleloa» egin nahi izatea egotzi diote EH Bilduri, eta prozedura judiziala abian den bitartean ikerketa batzorde batek ez duela «ezertan lagunduko» azpimarratu dute. Gogor aritu dira EAJ, PSE, PP eta UPD EH Bilduren aurka, eta Cabacas auzian argitu gabe dauden galderei erreparatu baino, nahiago izan dute koalizioari kritikak egin.
2014
‎Ez al da kontraesan bat? Deskonektatuta baino gehiago, esango nuke zati handi batek ez duela kezka handirik bake prozesuaren alde mobilizatzeko. Iraganean, euskal gizartea askoz ere aktiboagoa izan zen bakearen eta giza eskubideen alde, eta orain gihar hori falta da.
‎Takillak irakiten jarri ditu! Gogoan dut filmaketa garaian eszena batek ez zuela graziarik esan, eta zuzendariak erantzun zidana: «Ez genuke publikoaren iritzia gutxietsi behar».
‎Ustelkeriaren akusaziopean da enpresa madrildarra Bartzelonan, AHTko lanetan egindako irregulartasun larriengatik; eta orain, berriz, Eusko Jaurlaritzari lehertu dakioke enpresa horrekin lotutako beste kasu bat, atzo EH Bilduk egindako salaketa baten harira. Abiadura handiko trenaren lanetan «justifikatu gabeko» gainkostu batek ez badu Ana Oregi Ingurumen sailburuaren arrazoizko azalpenik lortzen, auzitegietan buka dezake auziak. Izan ere, 9 milioiko gainkostua «justifikatu gabe» dago AHTaren Tolosa Hernialde zatiko lanetan, Oskar Matute legebiltzarkidearen arabera.
‎Gainera, ohartarazi zuten aldaketa bertatik gidatzen ez bada Espainiako Ekonomia Ministerioak edo Espainiako Bankuak inposatuko dutela. Eztabaidaren gakoetako batek ez du hainbesteko zerikusirik kutxen izaera juridikoaren aldaketarekin, horren ondoren etor daitekeenarekin baizik: alegia, kutxa zirenek Kutxabanken jabetza osoa izateari uztea, eta, ondorioz, inbertsiogile pribatuak sartzea.
‎Greziarena, akaso, bai, baina ezin esan greziarren egoera hobetzen ari denik: pobrezia tasa %23tik gora dago; lau herritarretik batek ez du osasun sistema publikora jotzeko eskubiderik; gazteen artean %57 da langabezia tasa; eta enpresek sekulako arazoak dituzte finantzabidea lortzeko. Grezia ez da gai bere burua finantzatzeko.
2015
‎Epai horietako zenbait, urte batzuk geroago, baliogabetu egin dituzte Europako Auzitegiek. Giza eskubideei zentzuren bat aitortzen dien Estatu batek ez luke egungo espetxe politika mantentzerik. Presoei ezartzen zaien sistema bidegabea minutu bakar bat gehiago luzatzerik ez legoke.DISPERTSIOAK HELBURU POLITIKOA DU.
2016
‎Istorio eder bat ondo kontatua baldin bada, bost axola hardcore, jazz, death metal edo reggaetoia entzun soinu bandan. Horrela, talde heavy batek eragin dezakeen negarra. Anvil hunkigarriak, adibidez?, David Bowieren dokumental batek ez du sekula lortuko.Azken hamarkadan dokumentalaren formatuak bizi izan duen irekitasuna musikaletan ere nabari da, eta amaitu berri den Dock of the Bay jaialdian berriz izan gara horren lekuko. Aurtengo adibiderik esanguratsuenak, B Movie:
‎Onurak ere badituzte, baina baita bakarrik horiek erakusteko joera ere.Batak zein besteak indibiduoa jartzen dute erabakiak hartzeko izaki atomizatu moduan. Argi dago ez lukeela horrela izan behar, askoren datuak kudeatzen dituzten enpresak eta indibiduo bakandu batek ez baitute indar bera. Ez hori bakarrik:
2019
‎Bakoitzak bere sentsibilitatearen ekarpena egiten du. Aktoreren batek ez du interesik izan telesailean parte hartzeko, eta esan dit arrazoi soziopolitikoak zeudela tartean. Baina oso gutxi izan dira ezezkoa eman dutenak.
‎Bi urtez, 782 bikote gayri jarraipena egin diete. Bikote guztietan, kideetako batek ez zuen birusik, eta besteak antirretrobiralak hartzen zituen. Guztiek, babesik gabeko sexu harremanak izan dituzte (ikerketan sarketa kopurua ere zehazten dute:
‎Izan ere, Europako estatu independente gehien gehienak ez bezala, Suitza ez da etnia nagusi baten identitatean oinarrituta dagoen estatu nazio bat; hau da, ez dago ez suitzar etniarik, ez suitzera hizkuntzarik. Lau hizkuntza komunitatek osatzen dute suitzar nazioa, alemaniera hiztunek, frantses hiztunek, italiar hiztunek eta erromantxera hiztunek?, eta banaketa eta oreka argia ezarrita dute estatuaren instituzioetan eta geografian; horregatik, hizkuntza komunitate batek ez du bertzea zapaltzen.Hala ere, nahiz eta berezitasun nabarmenak dituen herrialdea izan, Paolo Dardanelli ikerlariak dio, kontu handia, izan ohi duela Suitza, bakarra?
‎Laido horiek jasan zituztenen artean, Tim Duncan, LeBron James, Dwyane Wade, Carmelo Anthony, Paul Pierce edo Chris Paul zeuden. All Star sorta batek ez zuen jada urrea bermatzen, beraz.Barregarri geratzen ari zen selekzioaren norabidea zuzentzeko 2005ean deitu zutenean, Jerry Colangelo federazioko kirol zuzendariak errealitate berriari aurre egin behar izan zion. Entrenatzaile onenekin lehiaketak modu aproposean prestatu ezean, porroten arriskuak bere horretan jarraituko zuen.
‎Ertzaintzaren baimena bazuten, baina udaltzainek ez diete utzi. Udal ordenantza batek ez duela uzten, eta isunak jarriko zizkietela.Covite eta PP, berriz, preso ohi baten hitzaldi bat debekatzen saiatu dira Gasteizen. EHUren gela batean egitekoa da, gaur; unibertsitateak ez du atzera egin.Ez dira konparagarriak, baina zentsuraren brotxa beltza nabaritzen da hiru gertakarien atzean.
2020
‎Bi itzulitan egiten dira herrietako hauteskundeak. Mila biztanletik gorako herrietan, lehen itzulian zerrenda bakar batek ez badu bozen %50 lortzen, bigarren itzulia jokatuko da. Emandako bozen %10 lortu duten zerrenda guziek dute bigarren itzulian aurkezteko aukera.
‎Maskara horietako asko ari dira ospitaleetara iristen. Horren testigu dira Zumarragako ospitalean (Gipuzkoa); bertako langile batek ez du izenik eman nahi BERRIAri jakinarazi dionez, «oso maskara gutxi» dauzkate, eta gaixo gehiago joanez gero, eskasia izan dezakete. «Eskatu dituzte ez dakit zenbat kaxa, eta erdiak baino gutxiago iristen dira».
2021
‎diru publikoz finantzatutako ikerketak «herritarrentzat» izan liratekeela gaineratu dute ohar batean: «Konpainia pribatu batek ez luke ahalmena izan behar txertoak edo tratamenduak nork eta zer preziotan jasoko dituen erabakitzeko».
‎Adibidez, orain arte bost azterketa klinikok diote hilabete batzuk lehenago kutsatu edo COVID19 a igaro zuten pertsonek txertoaren dosi bakarra luketela immunitate sendoa lortzeko. Agertoki hori oso garrantzitsua da, ez bakarrik bigarren dosi batek ez lukeelako immunologia osagarri hoberik ekarriko, baizik eta, gainera, txertatutako bakoitzarekin txerto bat aurrezteko aukera emango lukeelako, prozesua malgutzeko eta arintzeko bidea zabalduz; eta hori, neurri batean, oso beharrezkoa eta premiazkoa da.
‎Aurtengoa ere oso urte berezia da. Nahiz eta zalantzak eduki ditugun nola antolatu, pentsatzen genuen aurrez aurrekoa ez den Ikergazte batek ez zuela zentzurik, elkar ezagutzea gakoa baita guretzat.
‎2020an, Administrazioan Euskaraz Taldeak salatu zuen Iruñeko Udalaren sozietate publiko batek ez zuela Euskararen Ordenantza betetzen, eta Nafarroako Administrazio Auzitegiak, 2020ko martxoaren 10ean, 569 Ebazpenaren bidez, esan zuen ez zuela eskumenik sozietate publikoen gainean. Sei orrialdetan argudiatu zuen eskumen eza.
‎Duela lau urte Espainiako Estatuari emandako erantzuna da horietako bat: «Kontziente izan behar dugu gizartearen zati batek ez zuela gure erantzuna guztiz zilegizkotzat jo». Horregatik, eskua luzatu zien atzo «beren burua baztertuta ikusi ahal izan zuten guztiei», azaldu zuenez, helburua «denak barne hartuko dituen etorkizun bat» sortzea baita.
‎Ez, eta eskerrak. Ez gara hegemonikoak, oraindik bi korsikarretik batek ez duelako gure alde bozkatzen, eta hori ongi iruditzen zait, nahiago baitut hori gertatzea hiru laurdena gure alde agertzea baino. Harrigarria iduri lezake, baina ni egiazko demokrazia baten aldekoa naiz.
‎Gaur egun dauden ebidentzia zientifikoak kontuan harturik, COVID kontrako txertoaren hirugarren dosia jartzea «ez da beharrezkoa», EMA Sendagaien Europako Agentziak ondorioztatu duenez. Europan, 18 urtetik gorako hiru herritarretatik batek ez du oraindik txertoaren pauta osoa hartua, eta adierazi du lehentasuna horiek babestea dela. Horiek hala, EMAren arabera, hirugarren dosia ematea «ez da premiazkoa» gaur gaurkoz.
‎Aurkikuntza indigenek eurek egin behar izana kritikatu zuen Wayne Semaganis Little Pine komunitateko buruzagiak, eta adierazi zuen Kanadako herritarren zati batek ez duela «indigenen mina ulertzen». Dolurako eskubidea aldarrikatu zuen:
‎Kezka agertu zuen Liv Torres Norvegiako Nobel Bakearen Zentroko zuzendari exekutibo ohiak: «Europako parte batek ez du gerra bizi izan, eta batzuetan ikusten ditugu gerra jokoak. Zabaldu behar dugu bakearen garrantzia, eta gerraren kostuak izugarriak direla».
‎Kutsatuen kontaktuen definizioa ere zabaldu behar dela uste du, orain, oro har, erlazio oso estuetara mugatzen dela argudiatuta. «Argi dago maskara batek ez duela ehuneko ehuneko babesa ematen», esan du. «Jakina, egunero egiten diren milaka testek balio dute, baina, testetan esfortzu handiagoa egingo balitz, gauzak hobeak izango lirateke:
‎Ez dugu beldurra izateko inolako arrazoirik, eta oso nekatuta gaude honekin guztiarekin. Bere kontakizuna behin baino gehiagotan aldatu duen pertsona batek ez du sinesgarritasunik». Casadoren esanetan, ez da gauza bera 1986ko, 1996ko edo 2016ko alderdia, eta ezin zaio egungo zuzendaritzari ordukoak egindakoaren erantzukizuna eskatu.
2022
‎Migratu behar izan zuten presio sozialagatik, familiak baztertzen zituelako edo jazarpen frankistan maritxuentzat zaila zelako lana aurkitzea. Esate baterako, Muesen (Nafarroa) emakume trans batek ez zuen herritik joan nahi, baina familiak etxetik bota zuenez, Donostiara joan zen nebarekin. Hala ere, hark ere bota egin zuen, eta Bartzelonara joan zen.
‎Zuk bermatzen duzu estatuko patronalaren edo sindikaturen batek ez duela berriro epaitegira joko euskal esparru akordioaren aurka, 2018an gertatu zen moduan?
‎«Gatazkari buruzko nobela batek ez du fama onik egun»
‎Zergatik da gutxienekoa. Demagun batek ez zuela kuota garaiz ordaintzen, eta besteak bilera batean aurpegira bota ziola berandutze hori. Orduan hasi zen gerra.
‎Esaterako, kontratua otsailaren hasieran sinatu bazen, hau da, inbasioa hasi gabe zegoenean baina Errusiak jadanik ehun mila soldadu mugan mobilizatuak zituenean, eta Estatu Batuetako nahiz Erresuma Batuko gobernuak inbasioaz ohartzen hasi zirenean, beharbada epaile ingeles batek ez luke frustrazioa adieraziko eta, horrekin batera, ez betetzailearen erantzukizuna mantenduko luke. Bestalde, errusiar alderdi batek ezin badu bere prestazioa bete nazioartean Errusiaren aurka hartutako gobernu zigorrek Europan dituen aktiboak erabiltzea ezinezkoa egiten dutelako, alderdi horrek froga zama edukiko du frogatzeko ez dagoela bestelako modurik kontratua betetzeko eta, beraz, ez dela erantzule ez betepenak sortutako kalteengatik.
‎“Guk industria jarduera gisa ulertzen dugu produktuen transformazioa edo muntaketa. Baina erraustegi batek ez du hori egiten, hondakin toxikoak jaso, eta horiek erretzen ditu. Jarduera hori, berez, ez dago onartuta”.
‎Bigarren hiruhilekoan, pertsona aktibo guztiak langabezian zituzten etxeak 30.400 ziren, aurreko hiruhilekoan baino 1.800 gutxiago. 902.200 etxetan bizi diren hiru pertsonatik batek ez zuen lanik, aurreko hiruhilekoan bezala. Eta hamar etxetik ia seitan pertsona aktibo guztiak okupatuta zeuden, 3.900 familia gehiago.
‎Inkestak datu esanguratsu bat ematen du: hiru langabetik batek ez du konfiantzarik Lanbiden, ez dago erregistratuta Jaurlaritzaren enplegu zerbitzuan.
‎Ez zuten erraten hala zenik, baina gaizki hartzen zuten: apez batek ez du kantuz ari behar hola, non ez den Elizako kantuetan.
‎Sariak banatu ziren. Eta edonork pentsa dezake horrelako ekitaldi batek ez duela oihartzunik mundu errealean. Anomalia bat dela.
‎Netflix eta beste streaming plataformetan eta pantailetan (EITB, mugikorrak...) euskarazko eskaintza kalitatezkoa eta nahikoa eskaintzen ez bada. Etsigarria da ikustea Pantailak Euskaraz bezalako ekimen ezinbesteko batek ez duela Jaurlaritzaren laguntzarik oraindik ere, eta euskaltzaleon babesaren eta bultzadari esker egingo duela aurrera, ez bestela.
‎«Gurea bezalako talde batek ez du dirurik irabazten», zioen Walter Salas Humara taldeko abeslari, gitarrista eta liderrak —bera da, hain zuzen ere, taldearen hastapenetatik segitzen duen kide bakarra—, orain dela 30 urte Rockdelux aldizkariari emandako elkarrizketa batean. «Diskoekin ez naiz inoiz zenbaki gorrietan sartu, baina ez dut musikatik izan».
‎Lehenik eta behin, istorio hunkigarri bat eskaini behar du liburuak, haurrek gozatzeko eran emana. Haur liburu batek ez du ezertarako balio, haurrari balio ez badio.
‎Ez zegoen presarik. Elkarrizketak txosten batek ez dituen ñabardura ugari ematen dizkizu, eta beste abantaila harreman pertsonala da. Bost talde handi sailkatu nituen:
‎hasieran, merkatuan aurreko urtekoa bezalako erantzuna izan ez zuten espezieen balioak 8,3 milioi euroren galerak ekarri zituela 2003tik 2005era, aztertutako espezieetan; Costa da Morten eta Vigoko itsasadarrean bakarrik egin ziren azterketak. Baina halako hondamendi batek ez du ondorio hori bakarrik ekartzen; esaterako, urte horietatik aurrera espezieen bizitzan izandako zeharkako ondorioak ez genituen aztertu. Eta, halaber, ezin dugu esan merkatuak normal jokatu zuela halako batetik aurrera, Galiziako merkatuan arrantzaren sektorea gai baita ekoizpen propioa inportatutako produktu baliokideekin ordezkatzeko.
‎Dena dela, «gauza batek ez du bestea kentzen», azaldu du Muruak. Izan ere, ondo daki denbora asko eskaini diola bertsogintzari eta elkartearentzat egindako lanari.
‎Sintoma da ikasleen banaketa onartezina bi sareetan, eta horren kausa irakaskuntza pribatuaren presentzia izugarria, ituntze maila ia erabatekoa, eta familiak aukeratzeko askatasunean soilik oinarritutako eskola plangintza. Hezkuntza Legearen Aurreproiektuak familiek ikastetxea aukeratzeko duten eskubidea aldarrikatzen du, baina Arartekoak berak interes orokorreko beste eskubide batzuen mende jartzen du eskubide hori, hala nola ekitatearen, bizikidetzaren, edo gizarte kohesioaren mende, familien proportzio handi batek ez duelako hautatzeko aukerarik.
2023
‎Ni nator Pacori [Etxebarria] laguntzera hori dibulgatzen. Badakit dokumental batek ez duela dena aldatuko, baina zenbat jendek irakurriko zuen ikerketa? 50, 60 pertsonak?
‎ontzat jo dute oroimenezkoak «ikuspegi dinamikoagoa» izatea, betiere xedea «egia, justizia, aitortza eta erreparazioa» baldin bada. Azkenik, martxoaren 3ko biktima batek ez du fundazioaren ohorezko presidentetza kargurik beteko, baina, horren ordez, lehendakariordetza postuan martxoaren 3ko biktima bat egongo da.
‎«Ulertzen dugu oso egoera zaila dela emakumeentzat, salaketa jartzeko beldur direlako edota ez dutelako osasun azterketa sakon bat egin nahi, igarotako traumaren ostean. Emakume batek ez luke halako istorio bat asmatuko pilula bat lortzeko», adierazi zuen Lopezek.
‎Erreforma horren aurkakoek, berriz, beste kopuru batzuk nabarmendu dituzte. ELAk gogorarazi du sinatutako lau kontratutik hiru aldi baterakoak direla, eta bi langabetik batek ez duela langabezia saririk. LABek ontzat jo du langabeak gutxitzea, baina «ikuspegia zabaltzeko eta enpleguaren prekaritateari erreparatzeko» eskatu du.
‎Bitik batek ez du ezer
‎Ikusi gehiago: Bostetik batek ez du edateko ur nahikorik Afrika ekialdean
‎Estatuak hitz egitea errefusatzen duelarik, EEP harrapatua da. EEPren kide batek ez ditu EEPk izenpetutako hitzarmenak betetzen, ez ditu EEPk finkatutako elkarrizketa esparruak errespetatzen. Ondorioz, EEPk tresna funtzioa galtzen du.
‎Akusazio horren harira, Ukrainako Gobernuak erantzun zuen ez duela zerikusirik izan. Reuters berri agentziak Volodimir Zelenskiren bulegoko kide batekin hitz egin zuen, eta hark adierazi zuen Kremlinen kontrako eraso batek ez lukeela «ezer aldatuko gudu zelaian», eta ziurrenik Errusia «probokatu» egingo lukeela «ekintza erradikalagoak» egiteko.
‎Bertzela, azokak ez luke zentzurik izanen. Finean, elkarren osagarri gara, eta nik ez dudana ondokoak izanen du, eta alderantziz, bertze batek ez duena guk izanen dugu. Horrek denak aberasten gaitu.
‎gorpuak ateratzen hasi ziren, eta agerikoak ziren tortura zantzuak. Argazki edo kronika batek ez du gerra geldituko, baina gertatutakoaren lekukotza emango du, eta agian balio dezake etorkizunean, erreparaziorako.
‎Andoni Alvarez izango da alkate. Aurreko bi hauteskundeetan ere EH Bildu izan zen irabazlea; 2015ean alkatetza hartu zuen, talde jeltzaleko kide batek ez zuelako PSE EAJ akordioa babestu, baina duela lau urte ez zen halakorik gertatu, eta Maider Lainez sozialista izendatu zuten alkate, EAJk babesa emanda. Oraingoan, PSE EAJ baturak ez du gehiengo osorik (bost ditu PSEk, lehen bezala; hiru EAJk, bat gutxiago).
‎Gaur egun, analista batzuek argi dute Japoniako deflazioa ez dela bukatu. Aditu askok diote egungo inflazioaren zati handi batek ez duela erakusten benetako suspertze ekonomiko bat, Japoniako Bankuak dioen moduan, baizik eta kanpo krisi handi baten ondorio dela. Batez ere, bi arrazoi ematen dituzte:
‎Elkarrekin Podemos IUko Eusko Legebiltzarreko bozeramaile Miren Gorrotxategik ziurtatu du, Euskadi Irratian egindako elkarrizketa batean, Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkulluk «oso errespetu gutxi» erakusten diela langile publikoei eta sindikatuei, esaten ari delako «ezkutuko interesak» daudela antolatu dituzten grebetan. «Inork ez du gustuko» greba egin beharra, Gorrotxategik azaldu duenez, «dirua kostatzen delako, eta langile batek ez du sobran dirua inoiz ere». Hori dela eta, lanuztera joan aurretik, erabaki hori «ondo pentsatzen da», Elkarrekin Podemos IUko eledunak esplikatu duenez; «zerbait erreibindikatu nahi delako egiten da, ez inor izorratzeko».
‎Dena aldatzen du. Niretzat, Seaskaren gisako proiektu batek ez du zentzurik Uda Lekuren gisako proiekturik gabe. Eta alderantziz.
‎Atzera begiratuko balu ez luke gizon ilaun, adoregabe hura ezagutuko. Zeinen ezberdina oraingoarekin, nahiz eta kanpoko ikusle batek ez lukeen berarengan deus sumatuko, ez luke gizon berria eta zaharra bereizten jakinen, ez luke haren delibero irmoaren berri, honakoa izan dela azkena, azken aldia, azken aitzurra, azken tripakada, azken larrualdi tristea, azken edozer.
‎Kirolaren barruan zenbait gauza onartzen dira hezkuntzan onartezinak izango liratekeenak. Irakasle batek ez du ume bat etxera eramango, segituan dagokion protokoloa irekiko luketelako. Kirolean ez da hori gertatzen.
‎Kalitate Sanitariorako Espainiako Elkartearen 49 Kongresuan, Valentzia Erkidegoko Ikerketa Sanitario eta Biomedikoko Fundazioko (Fisabio) ikertzaileak, Salvador Pairok, bere aurkezpenean, zera esan zuen: «Estatuko Osasun Sisteman gastatutako lau eurotik batek ez du baliorik osasunean eta ongizatean». Argi uzten du xahutze sanitarioa ez dela soilik erabileraren ondoriozko gastuan egiten, baita porrot terapeutikoaren eta kontrako erreakzioen kostuan ere.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia