Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 13

2000
‎Eta egun haietarik batean berriro hartu zuen oinaze handi batek aitaren bularra, nahiz eta berehala iragan zitzaion.
2004
‎–Ez al huen esaten, zurrutari ematen hion garaian, hire eta hire emaztearen errealzaletasunaren fruitua zela Eneko? –esan zion haietako batek aitari, aitak berak gero kontatu zidanez.
2010
‎Onaindia kalonjeak Frantzian propaganda nazionalkatolikoari aurre egiten zion bitartean, Bizkaiko apaiz multzo batek Aita Santuari zuzendutako dokumentu bat prestatu eta sinatu zuen 1937ko maiatzaren 11n, Durango eta Gernikako bonbardaketak salatzearren. Sinatzaileak hogeita bi izan ziren:
2012
‎Baina ez nuen ardura horietako bat ere behar, inork ez baitu zebitzari leial, maitagarri eta tolesgabeagorik izan Ostiral niretzat izan zena baino. Ez grinarik, ez setakeriarik edo asmo txarrik, erabat esanekoa eta mendekoa; haren sentipenak nirekiko, haur batek aitarekin dituenak bezalakoak ziren, eta esango nuke noiznahi bere bizia emango zukeela nirea salbatzeko. Lekukotasun ugari eman zidan zalantzarik ez izateko, eta berehala jabetu nintzen ez nuela harekin horrelako kezkarik izan behar.
2013
‎–Ez duzu zertan amore eman, esan zuen, alaba batek aitari esan diezaiokeen tonuarekin, eta esku batekin nire lepoa bildu ondoren musu heze bat eman zidan belarrondoan, igogailua gelditu eta dardarizo bat egin zuen arte. Dardarizoa musuak eragin ote zidan pentsatu nuen hasiera batean.
2015
‎Hasiera zailak, beraz, baina esperantzatsuak. Zeren ongiak beti esperantza baitakar eskutik, haur batek aitari edo amari eskua ematen dion maitasun berberaz, tolesgabeki. Egun batean gaizki, hurrengoan okerrago, baina, azkenean, hortxe zegoen eguzkia, zelatan, nire ilaje urdintzen hasiei fereka bat, urre izpi bat eskaintzeko.
2016
‎Isilik eman du tarte luze bat. Mahai gainean nituen eskuak laztandu dizkit, alaba batek aitarekin egingo lukeen moduan. Poeta gaztearekin gauza bera egingo ote zukeen galdetu diot neure buruari, baina ez nuen denborarik burutazio horri buelta gehiago emateko, gertatuaren inguruko galderek eragozten baitzidaten.
2017
‎Baita Aita Santuak ere. Nola zitekeen Franco bezalako katoliko amorratu batek Aita Santuari entzungor egitea. Fraideetan ere otoitz egiten genuen, klasea hasi aurretik, barkamena eman ziezaieten.
2018
‎Egiaz, sexu eskubidea edo ezkoneskubidea da eskubide politikoaren sorburua; aitazko eskubidea, berriz, botere patriarkalaren beste alderdi bat baino ez da, eta ez jatorri jatorrizko alderdia. Gizon batek aita gisa boterea badu, horren arrazoia da aurretik eskubide patriarkala baliatu duela gizon gisa (senar gisa) emakume baten gain (emaztearen gain). Kontratuaren teorialariek, aitazko eskubideari eraso ziotenean, ez zuten asmorik jatorrizko eskubide patriarkala ezbaian jartzeko; aitzitik, beren teorietan sartu zuten ezkoneskubidea, eta, hala, kontratu forma modernoa eman zioten gizonezkoen sexu eskubidearen legeari.
2019
‎Tantak lodiak eta epelak ziren, zoruko harlauzak ukitu ahala hauts hodei nabar txikiak harrotzen zituztenak. Haize bolada gogor batek Aita Larramendiren txapela biraka eraman zuen airean, eta moila aurreko zabaldian ziren langile eta pasaiari ikaratuek eskegita zegoen eskala bakarretik gora egin zuten arrapaladan, ontziaren sabel ilunean gerizatu nahian. Bi minutu eskasen buruan, arimarik ez ingurubira osoan, eta Ameliren soineko berri zetazkoa mela mela eginda, ura zurrustaka zeriola.
‎Haiek, noski, bortxatzaileen ezaugarri humanoak nabarmentzen zituzten: seme onak zirela, haietako batek aita ezindua zaintzen zuelako; langileak zirela;, mutil normalak?. Eta, txanponaren beste aldean, biktimari leporatzen zioten bortxatzaileen bizitza suntsitu izana.
‎Ezkontzaz kanpoko harreman guztiek ez dute izaten maitagarri ipuinek bezalako bukaerarik. Batzuetan, neska gazteak nola amesten duen askatzaile batek aitaren etxetik aterako duela, bada, halaxe, emakumeak espero du maitaleak ezkontzaren uztarritik libratuko duela: maiz agertzen den gai bat da gizon maitemindu suharra nola hozten den eta ihesi joan, maitalea ezkontzaz hizketan hasten zaionean; askotan, emakumeari mingarria zaio gizonaren uzkurdura, eta erresuminak eta ezinikusiak erasaten diote bien harremanari.
2023
‎Bera zen isilena. Haurtzaro gogorra izan ei zuen, Nahuelek gero kontatu zienez, lan gogorrak eta alkoholak bere senetik ateratako aita pairatu behar izan baitzuen, tabernako borroka batek aita hori labankada batez kendu zion arte. Ez zuen inoiz adierazten gertaerak penaren zuloa utzi ala askatasunaren atea zabaldu zion.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia