Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 97

2000
‎Zortzi zaku jotzeko bi edo hiru ordu behar ditu. Pertsona batek tobera betetzen zuen bitartean, besteak matxaka azpitik txikitutako patsa jaso eta aldemenean dagoen beste piszina batean pilatu zuen. Beste piszina honetan patsa 5 orduz beratzen eduki zen.
‎Saioak ugaritzearekin joan zitzaidan begitartea iluntzen. Gaueko hamaiketan egunkaritik urratua etxeratuta, irrigarririk batere ez zuen denak bonbilla ahul batek argiztaturiko gure egongelako mahaira murmurika metaturik aurkitzeak, afari merienda oparo baten hondarrak zoko batean pilaturik zeudela. Halakoetan, sukaldera jotzen nuen zuzen, eta hozkailu beti hustuegitik lehen soberakina ahora eraman.
2001
‎Hans Seyle ren esanetan, estresa arriskutsu bihurtzen da maiz agertzen denean, ezohiko eran luzatzen denean edo gorputzeko organo batean pilatzen denean.
2003
‎Lokatza ematen du. Harago, bazter batean pilatuta dauden hodietako baten barruan, aldizkaria gordetzen dute. Manuk, ordea, oraindik ez du porrota onartu nahi:
2004
‎Eta bat batean konturatu nintzen mahai haren gainean zeuden gauzak nire gauzak zirela, nire arropak zirela meta zimurtu batean pilatzen zirenak, amak oparitutako necessaire a ere ikusi nuen bertan, eta kankailu hark eskuan eusten zion diskoa Parsifal en lehenbiziko atalekoa zela. Uholde bortitz baten antzera, nire atxiloketaren oroitzapenak oldartu zitzaizkidan, irudi segida izugarri batean.
2005
‎Superkontinenteak (lurrazal kontinentalaren gehiengoa masa bakar batean pilatuta dagoenean) geoidearen anomalia negatiboak erakusten dituzten eremuetan eratzen dira eta geoidearen anomalia positibo handiak erakusten dituzten eremuen gainean apurtu eta zatitu egiten dira.
‎Badirudi abiadura moteleko gandorretan magma basaltikoak pultsoka isurtzen direla, 1 eta 2 Mu bitarteko maiztasunaz. Magma basaltikoak azaleratu aurretik, ganbera magmatiko batean pilatuko lirateke gandorraren azpitik, pultsu azkar batean magma guztia isuri ondoren desagertuko litzatekeena. Baina ozeanoaren zabalkuntza etengabea da eta lurrazal ozeanikorik eratzen ez den tarteetan luzapena egitura tektonikoek xurgatu behar dute.
‎Uharte arkuen osteko arroetan arkutik eratorritako sedimentuak arro ozeaniko batean pilatzen dira (arro marjinala). Aldiz, eremu kontinentaletan sedimentu hauek kontinentearen barneko alderantz luzatzen den plataforman garatutako arroen gainean pilatzen dira (arkuoste edo foreland arroak).
‎Jarduera bolkanikoaren hasiera bat batekoa da eta muga horri fronte bolkanikoa deritzogu. Jarduera bolkanikoa fosa ozeanikotik 150 eta 300 km bitartean kokatuta dagoen 10 km-ko zabalera duen gerriko estu batean pilatuta dago. Arkuosterantz muga ez dago horren ondo finkatuta eta bolkanismoa progresiboki motelduz doa.
‎Mike Repacholi doktoreak, OMEko erradiazioetan adituak, azaldu duenez, gas hori gure inguruko leku guztietan dago, eta munduko herri guztiak osasun arrisku baten eraginpean jartzen ditu. Aire librean diluituta, radona arriskutsu bihur daiteke gela batean pilatzen bada, zorupean dagoen uranio kopuruaren arabera. Horien eragina saihesteko, OMEk gomendatzen du aireztapena handitzea edo eraikuntzen pitzadurak eta zuloak zigilatzea.
2006
‎Segidan, liburutegiko bazter batean pilatzen ziren zabor poltsak miatu zituzten. Etxea garbitzerakoan Anek paper gehienak erre edo herriko edukiontzietara bota zituen.
‎Hauts hodei trinkoen artean aritu zen. Liburuak bazter batean pilatu zituen, eta egoera okerrenean zeuden apalategiak puskatu egin zituen sutarako egurra egiteko. Sudur ahoak oihal zerrenda batez babestu arren, musuzapia belztu egiten zuen zintz egiten zuenean.
2007
‎Odol arrastoak agerian zituzten paseotik etortzen zirenean. Batzuetan, gorpuak hilobi bakar batean pilatu, karea bizia eman, eta... agur. Beste batzuetan, ja ta Ebro ibaira botatzen zituzten.
2008
‎Geroz eta indar handiagoa hartzen ari dira orain eguzki baratzeak: kontsumitzaileak 50.000 euroko inbertsioa egin behar du, lursail batean pilatzen diren eguzki instalazio fotovoltaiko txikiak kokatzeko; kostuak urritu egiten dira, beste hainbat jabekiderekin partekatzen baititu lursaila eta instalakuntza, zaintza, azpiegitura eta mantenuko gastuak.
‎Adibidez, Erresuma Batuko Newcastle eta Liverpool unibertsitateetako ikertzaileek hidrogenoa biltegiratzen zuten material nanoporotsuetan eta giro tenperaturan. Gaur egun, materiala biltegi batean pilatu eta itxi daitezkeen orrietan inprimatzen saiatzen ari dira. 2006an, zenbait ikerketak emaitza interesgarriak izan zituzten.
2009
‎Araban sute handiena Mendibilen piztu da, Uribarri Ganboako urtegitik gertu. Nafarroan, Larraiotzen hasi da, soro batean pilatuta ziren gari fardeletan. Gainera, Trebiñun beste hiru piztu dira, larrienak.
‎Carla lankidea topatu du aztoratutako kazetarien artean. Geltokia erabat itxi dutela esan dio, polizia gune kontrolatu batean pilatzen ari direla kazetari guztiak. Horra joanez gero, giltzapetuta bezala geratuko direla ulertu dute biek.
‎Liburu bakoitzak hamaika aukera ditu bere orrietan. Ilusio berriak, txoko batean pilatu ordez, gozatu ezin dutenei oparitu edo dohaintzan ematen bazaizkie. Hori da Interlibros taldeak proposatzen duen lana.
‎Posible balitz bezala! Istripuak eta erabakiak motxila perbertso batean pilatzen ditinagu. Amorrua.
‎Banestok (%0, 75) higiezinekin duen jardun osoa, Mesena SGI izeneko elkarte berri batean pilatu du. Espainia eta Hego Euskal Herriko finantza bitartekarien higiezinetako partaidetza hazkorrei aterabidea eman behar zaie.
‎Orain gutxi, nongoa den oroitu nahi ez dudan liburutegi publiko batean, liburuz betetako kartoizko kutxa batzuk ikusi nituen bazter batean pilatuta. Frantsesez zeuden liburuok eta XIX. mendekoak ziren gehienak:
‎Laburra da oso gogoratzen dudan orduko gure etxeko irakurgarri guztien zerrenda: Familia cristiana eta garaiko beste aldizkari batzuen ale mordoa, ganbarara ematen zuten eskaileren albo batean pilatuta; baita liburu solte batzuk ere, amaren gau mahaitxoan eta armairuan, erlijioarekin zerikusi zuzena edo zeharkakoa zutenak asko; igandetan erositako edo anaia nagusiak trukean ekarritako komikiak (txiste deitzen genien guk, hitzaren oinarrizko irrigarritasun bera gordetzen duen komiki Euskaltzaindiak hobetsi baino askoz ere lehenago); bazen bertso liburutxo bat ere, gogoratzen dudan euska... Basarrik Atano III.ari eskainitako laudorioekin osatua; baziren eraikuntzarekin zerikusia zuten bizpahiru liburu tekniko ere, nahiz gure aita ez nuen ikusten liburu batekin...
2010
‎Iragazpen edukinontzi batean pilatuta eta ur korronteak mugituta, azalean geratzen diren mikroorganismoak askatzen dituzte zirrindolek eta urak dituen hondakin organikoak pipiatzen ditu, ura garbituz.
‎Argira ateratako zeramika, beira, adreilu eta hezur pusketetan marraztutako grafitoetan informazio ugari eta aparta zegoen, eta hori guztia aztertzeak denbora eskatuko bazuen ere, hipotesi bat marraztu zuten azaltzeko nola zen posible topatzea, toki berean, kristautasunari buruzko erreferentziak. Jesukristoren gurutziltzatzearen errepresentaziorik zaharrena, III. mendekoa?, Egiptoko kulturaren erreferentziak, hieroglifoak eta errege erregina egiptoarren izenak hezurretan zizelkatuta?, gizartearen egunerokoarekin lotutako marrazkiak, epopeia erromatarren genealogiak, karikaturak, paisaiak, etxeak, esaldiak, izenak... denak batera, nola? Bada, Egiptoko irakasle bat Veleiako izen oneko familia batera iritsi, eta haren ikasleek oharrak hartu omen zituztelako zeramiketan eta adreiluetan, eta paedagogium edo ikastetxe hartan sortutako materiala denborak zigilatutako gela batean pilatuta geratu zelako. Altxorra, arkeologo guztien ametsa, mauka.
‎Uaighe a? Chait, itsasontzien hondakinak eta cliabh batean pilatzen ziren zulo hura, hain sakona ote zen, paretak hain irristakorrak ote zituen, non katu bat ere ezin baitzen bertatik atera?
‎Normalean, hanketan garatzen dira. Sarritan, zainetako balbulen eraginez, odola jariatu egiten da, leku batean pilatu ez dadin, baina barize zainetako balbulak kaltetuta edo ez daude. Hori dela eta, presio handiagoko odolarekin dilatatzen dira, batez ere, gaixoa zutik dagoenean.
‎Egunkariak eta aldizkariak jaso bezala uzten nituen, banaketa enpresak igorri bezala, plastikozko zorrotik atera gabe, bazter batean pilatuta, biharamunean OLTak zaborrarekin ateratzeko.
2011
‎Engranajeek hainbat bola biltzen zituen, eta plataforma biribil bhat, zulo bat zeukana, birarazten zuen. Biratzean bolak banan banan zuloan erori eta, hodi baten bidez, kaxa batean pilatzen ziren. Bolak zenbatu, zegokion biderketa egin eta emaitza nahiko zehatza izan ohi zen.
‎Datozen orduetarako prezipitazioak gutxituz joango dira eta biharko eguzkia izango dugu hizpide. Margarita Martin Aemeteko Euskadiko ordezkariak azpimarratu duenez, azken 60 orduetan Gipuzkoako zenbait zonaldeetan aste oso batean pilatutako ur kopuru berdina neurtu dute.
‎Burdinazko ohe zaharrak karrankak ateratzen zituen eta, laguna etxean zegoenean, lurrean egin behar izaten genuen maitasuna. Berari ez zitzaion axola, hogeita sei urte zituen ozta ozta, baina niri nekagarria egiten zitzaidan liburuak bazter batean pilatu, koltxoia lurrean zabaldu, argiaren flexoa hormari begira ipini, kandela bat piztu eta arropak kentzen hastea. Biluzten nintzenerako izerditan egoten nintzen, baina Nadiak ez zidan bigarren dutxa bat hartzen uzten, pisuko bere lagunak pasilloan barrena biluzik ikus ez nintzan.
‎Eskuan arrastaka gurpildun maleta neramala atalburutik igarotzean, albo batera baztertzen zen eta begiradan ez zela lehengoa iruditzen zitzaidan eta ezagutzen ez nituen gizonezkoen aztarnak atzematen nizkion aurpegian. Tarteka haren arropa intimoenak albo batean pilatzen hasi eta behatzetan itsatsita geratzen zitzaizkidan, hain baitziren ezdeusak, meharrak eta arinak. Zeharka begiratzen nien eta emakume ezezagun batenak iruditzen zitzaizkidan orain, nik ez banituen hain koloretsuak gogoratzen, baizik zuriak edo beltzak, neutroagoak.
‎Sutearen ondoren goitik behera miatu genuen tokia. Zakurrak ere ekarri genituen, droga ezkutaturik ote zegoen ikusteko. Armentia bazter batean pilatzen ziren lanabes eta zaku batzuetara hurbildu zen?. Patatak daude zaku hauetan.
‎–Ederra muntatu duzu azken artikuluarekin! , egin zion agur neskari, mahai batean pilatutako liburuak aztertzeko plantak egiten zituelarik.
‎Itxita egongo zela pentsatzen nuen eta halaxe dago, itxita arratsaldeko lau eta erdiak arte, hori dio leihatilako karteltxoak. Kristalaren beste aldean, anabasa batean pilatutako egunkarien eta aldizkarien artean, nik kolaboratzen dudan egunkariaren edizio berezia, letra larrizko titular tzarrekin sarekadaren albistea emanez. Heinrich Böllen sariaren albistea ere ageri da azalaren beheko partean, baina sarekadarena baino letra askoz ere txikiagoan emana, eta, hartan nengoela, zakur bakarti bat ikusi dut nigana hurbiltzen, nagi nagi, baldar baldar.
2012
‎Gero hutsa igotzen zen berriro mugimendu monotono batean, harik eta urrunean ortze hitsaren ezbaiko oina ukitu arte. Horrela, goitik ikusirik, paisaiak oso osoan geldi itxura zeukan pintura batek bezala; ontzi ainguratuak xoko batean pilatzen ziren; ibaiak biribildu egiten zuen bere bihurgunea muino berdeen oinean, eta irlek, eite luzangakoak, geldituriko arrain beltz handiak ziruditen ur gainean. Fabriketako tximiniek egundoko motots nabarrak jaurtikitzen zituzten, muturretik hegaztatzen zirela.
‎Haurrei aukeratzeko askatasuna ematen die, baina nolabait antolatuta. Adibidez, aipatu ditugun bi txokoetan haurrak eurek nahi duten bezala antola daitezke, beti ere txokoetako batean pilatzen ez badira.
‎Aparkalekuko bazter batean pilatu da jendea. Apirileko eguzkia indartsu atera da.
‎Kontaktua joan denean, sukaldeko bazter batean pilatuta zeuden plastikozko poltsak bildu eta mahai gainean jarri ditu neskak, etxerako bidean erreparatu dudan dendaren Petit Casino marka zeukaten poltsek, izan ere zuek baino bost minutu lehentxeago iritsi naiz eta ez dut erosketak txukuntzeko astirik izan, desenkusatu zaigu, beste ezer nahi dudan galdetu dit, garagardo bat eskaini dit, berak oso oso noizean behin edaten duela alkohola, aukera... Garagardoak atera ditu poltsatik eta hozkailuan sartu, niretzat propio erosi dituela egingo nuke.
2013
‎bata eder eta segail egiten dute, bestea itsusi eta baldar; hau harroa, hura apala; harakoa argia, honakoa ergela. Loteria hori ez dakit arbitrarioagoa edo logikoagoa den dohainak familia batean pilatzen direnean: Muguruza anaia irundarrek, denek dute musikarako talentua; Etxeberria neba arreba zarauztarrek, berriz, literaturarako esku ona; kasurik deigarriena, baina, Tolosako Ubedatarrena iruditzen zait, diziplina askotarako sentiberatasuna bildu baitute etxe berean.
‎Eta agudo gainera! , erantzun zion Jeannek, arropak nolanahi poltsa batean pilatzen zituen bitartean?. Mugi zaitez!
‎Codex Alimentarius Batzordeak bat egin berri du piku lehorrentzako 10 mikrogramoko segurtasun muga maximoa, zehazki. Birusak eta itsaskiak Birus patogenoak itsaski kantitate handi batean pilatu daitezke, batez ere, muskuiluetan eta ostretan. Moluskuak uraren mantenugaiak irensten dituenean, moluskuak atxikitzen duen materia organikoan metatzen dira birusak.
‎Garai horretarako, Ohloneen populazioa jaitsiera ikaragarria ari zen jasaten. Misioetako bizimoduak, bereziki emakume ezkongai guztiak gauez gela bakar batean pilatzeak, monjeno an, gaitzen zabalkundea errazten zuen.* Gainera, fraideek misioetatik ihes egindakoen bila bidali ohi zituzten neofitoak, eta, ondorioz, izurritea misioko esparrutik kanpo ere barreiatzen zen.
‎Ganbaratik hastea proposatu zidan Mirenek, bilaketan hurrenkera logiko bat jarraitze aldera. Lehortegia izandako eremuan izara zaharrez estalita zeuden antzinako altzariak miatzen hasi zen bera, eta nik ertz batean pilatuta zeuden kutxei ekin nien. Zeharka begiratzen nion Mireni, ez nion sekula halako ekimenik ezagutu.
2014
‎Kapitainarekin liskarrean aritu zen etengabe Balmis, hark ez baitzizkien agindutako baldintzak eskaini espediziokoei. Umeek lurrean egiten zuten lo, leku zikin eta txiki batean pilatuta. Ezinezkoa izan zen kontaktu bidezko nahigabeko txertaketak saihestea.
‎Esalditik esaldira nabariagoa zen Marionen disgustuaren tamaina. Bizitzako beldur guztia horma batean pilatua zuen, eta Charlieri paratzen zion aurrez aurre. Errieta funsgabe hura sukaldariarekin ordu batzuk lehenago izandako gorabeheraren emaitza zen ziur aski.
‎Euri urak berrerabiltzeko instalazioetan jartzen diren iragazki estandarizatuenak saski mota koak dira. Hondakin solidoak otarre moduko batean pilatuta geratzen dira; otarrearen gorputza metalezko sareta iragazlea bera da, eta aldian aldian, eskuz kendu behar izaten dira han geratzen diren hondakinak, saskien moduan otarreak duen heldulekua erabiliz.
‎Euri ura banakako etxebizitzetarako izateaz gain, industria eta beste dimentsioetako proiektuetarako ere erabil daiteke. Japoniako Tokyo Dome kiroldegian, estalkiko euri ura 3.000 m2 ko depositu batean pilatzen da; ondoren komunetako deskargetarako eta suteetarako erreserba gisa erabiltzeko. Frankfurteko aireportuan, 2 Terminalaren azpian, euri urak jasotzeko 100 m3 ko sei zisterna jarri ziren.
‎Pioren harategitik igarotzean, han ikusi zuten harakina, pala batez denda inguruko elurra kentzen, kendutakoa izkina batean pilatzen, ahotik lurruna zeriola. Beraundik behera zetorren maldan lerekin ari ziren haurrak, batzuk behera ziztuan eta beste batzuk gora, lera sokatik helduta.
2015
‎Polizi operazioak argazki esanguratsua utzi zuen, gainera: mahai batean pilatutako dirua kontatzen ageri dira hiru guardia zibil, aurpegia estalita, Guardia Zibilak berak ateratako argazkian; LABen egoitzan daude, eta Sare mugimenduak bi egun lehenagoko manifestazioan bildutako dirua da, 90.000 euro inguru Sareren beraren arabera. Dirua eraman egin zuten guardia zibilek, konfiskatu.
‎Lan guztiak bukatu eta bi baleak hezur hutsean uzterako beleek eta putreek hartu dute gizakien txanda. 50 upel bete dituzte olioz, eta baleen bizar guztiak moztu dituzte, aroztegiaren bazter batean pilatuta. Izan ere, guztiz preziatuak baitira, eraikuntzarako ez ezik, aterkiak, ordulariak, kortseak, malgukiak egiteko ere.
‎Ukuiluko eremu lehor batean pilatuta zeuzkan egurrak nekazariak, marinel euskaldunak hara iritsi direnerako, eta ez da ohartu ebatsi diotenik ere. Arazorik gabe alde egin dute, joaneko bidean elur hautsetan belaunetaraino zabaldutako arrastoa probestuz.
‎Tik tak, tik tak. Sukaldera berriz ere, katilu eta koilarak harraskan uztera, katilu mendi erraldoi batean pilaturik, litroka xaboi eta kiloka pazientzia dituen harrikoaren zain.
‎Kandela apur bat altxatu zen eta, gar dardarati haren argitan, azukre zaku batzuk ikusi nituen, txoko batean pilaturik. Haratago, ia soslai betz bat baizik ez itzaletan, benzina bidoi astun batzuk.
‎Beharbada horixe dateke literaturaren funtzioetako bat, baldin eta literaturak funtziorik badu: entropia murriztea, munduko baztertxo batean pilaturiko kaosa ordenatzea. Mahai bat garbitzea, hura erabiltzen segitu ahal izateko.
‎Edonork irakur zezakeen poltsikoan paper tolestuan edo zimurtuan gordeta ekarritako poema. Baita, Mario Castetek berak egin zuen bezala, mahai batean pilatuta zeuden orrietako bat hartu eta han idatzirik zetzan poema irakur zitekeen. Antro hartatik Correspondencia infra aldizkariaren bi alerekin eta bera ere infrarrealista eginda irten zen.
2016
‎Marteko laginak Lurrera ekarriko lituzkeen etorkizuneko misio baterako lehen pausoa ematea. Hain zuzen ere, lagin horiek aukeratu, jaso, eta leku jakin batean pilatuko ditu ibilgailuak, 50 C ren azpitik eta hamar urtetik gora mantenduko dituen hodi metaliko batzuetan gordeta. Gero, beste misio batek Lurrera ekarriko lituzke lagin horiek, bertako laborategietan aztertzeko.
‎Gure hatuak zaindu dituzte, trenera igo, txoko batean pilatu, eta haietatik hurbil guretzat eserlekuak gorde. Gure amonatxoa, harrapazan!
‎Hasteko eta behin, egongela moldatu zenuen. Hutsik gelditzen ziren logeletako batean pilatu zenituen soberakoak zitzaizkizun tramankulu guztiak: argi armiarma, laborantzako tresnak, andrakila, koadroa.
‎Leiho irekitik sartzen zen haizeak errezelen piltzarrak astintzen zituen. Maindireak bazter batean pilatuta zeuden, jostailu eta ipuin liburuekin batera. Suak masa itxuragabe batean fusionatu zituen objektuak.
2017
‎Iragan asteazkenean eskuin eskua ubeldua zuela bukatu zuen Urretxuko partida, eta egunekin hobera egin dio. Orain, baina, mina puntu batean pilatzen zaio, eta, takoekin asmatzen badu, jokatuko du. Atzo egin zuen lehen proba pilotalekuan eta ez zen gustura gelditu.
‎Handiegia, beharbada. 2.000 lagun 250 biztanleko herrixka batean pilatuta; antolaketa estu eta zurruna baina era berean kaotiko samarra; gazteak hainbat eremutan banatuta, eta neska mutilak ere bereizita. Hori ez zen haien estiloa.
‎Komunerako jaiki nintzen, eta hango zoruan ikusi nituen anaiaren bezperako arropak, mela mela eginda. Prakak, jertsea, jaka; txoko batean pilaturik. Benetan busti zen beraz; benetan portuan ibili, ekaitzari begira.
‎Politica hidraulica lanean ere, halako desegokitasun edo irudikapen ezintasuna antzemandaiteke. Bertan, instalazio modura moldatua, Estatu Epainiarreko presen argazki topografikoakageri dira biltoki batean pilatuta legez. Halako ingeniaritza obra handien adierazgarri, erakundeezberdinen egongeletan aurki daitezkeen argazki enmarkatu hauek garapen mitoaren eta estatuhanditasunaren irudi lirateke.
2018
‎nazien masa hilketetatik bizirik atera ziren juduen biloba izanda, kontzentrazio esparruak eta gerra hura ezagutu gabea, eskolan ikasi zuen zer izan zen judutarren esterminioa. Basakerien irudiak, askotan emakume biluziak protagonista zituztenak, klasean ikusarazi zizkieten sarritan besteak beste, Bergen Belseneko kontzentrazio esparruko hobi komun batean pilatutako milaka gorpuak edo Letonian naziek masiboki fusilatu aurretik biluzarazi zituzten emakumeak erakusten zitzaizkien ikasleei, judutarrek jasandakoaren berri emateko. " Holokaustoaren memoria pornografia bihurtu zuten, mundu guztiak arreta jartzen zuen gauza grafikoetan eta izugarrikerietan", esplikatu zuen Libskerrek.
‎–Eritegia? zeritzoten lokal txiki batean pilatu gintuzten, hainbeste lagun banan isolatzeko ziegarik ez baitzen pabiloi hartan. Hain batera geunden non elkargaintza ia ezenbesteko baitzen.
‎Tinor zapaldu ditugun toki guztietako delitu hondarrak jasotzen dabil, dena patena bezain garbi uzteko. Eban zuloan ari da, lan amaituen lasaitasunez, erreminta zirtzil guztiak zoko batean pilatzen, behin betiko. Alotz garbitegian dabil, Ebanekin konexioan.
‎Zehatz bete zizkidaten zazpi gizonek nigandik jasotako aginduak: zelda batean pilatu zituzten ordurako izurriz hildakoak, eta gorpu metari su eman, giza tontorra kolofonia, erretxina eta sufre ugariz bustirik. Izurriak hil edo kearen lodiak artean ito ez zituenak, berriz, leotzetatik atera zituzten, gauez eta isilpean, eta leotzetara zeraman tunel luzea kare biziz erretako horma tzar batez estali gero.
2019
‎Zaku hustuak albo batean pilaturik zeuden, txukun.
‎Nekane, Magali, Amaia, Oihana, Saioa, Martxelo, eta Bergaratik igotako hiru ezagun Bola-Toki taberna kanpoko jolas parkeko mahai batean pilatuta zeuden, ogitarteko batzuk arrapaladan jaten, basandereak eta basajaunak lez.
‎Arakatu zuen lehenengo gelak ohea egin gabe zeukan. Izkina batean pilatutako arropa beltzak eta gau mahaiaren gaineko baso urak salatzen zutenez, anaietako baten logela zen. Seguruenik Gastonena, anaia nagusia bigarren solairuan bizi zela susmatzen baitzuen Leirek.
‎Elektronikako artikuluak, altzariak eta etxerako beste objektu batzuk batzen baditugu, batez beste 190 euroko gastua aurreikusten da. Nahiko gastu handia, urteko une jakin batean pilatzen baita eta beste gastu finko batzuei gehitzen baitzaie, eta horiek ere aurre egin behar diegu. 5 aholku teknologiko udako merkealdiez baliatzeko Merkealdia aukera ona da produktuak prezio hobean erosteko.
‎Gaur egun hala ulertzen badugu ere, kaba, berez, zuloa zen, zanga, lubakia. Itxi nahi zen mugaren luzeran, lubakia edo kaba zulatu eta ateratako lurra ertz batean pilaturik, lur hesia eraikitzen zuten. Mugaren bi aldeetatik kaba bana eginez — bi kaba, hortik bi+ kaba+ (e) taeta lurra biren erdian bilduz gero, eraiki lur hesia handiago zen.
2020
‎Nafarroan iragarri zuten hildako kopuru esanguratsuak ere –atzo hamasei eta bezperan bat ere ez– argitu nahi izan ditu. Azaldu du akats baten ondorioz data batean pilatu zirela aurreko egunetan gertatutako heriotzak.
‎Plax! i lotutako eduki guztiak –orain arteko asko barne– webgune honetan sortutako atal berezi batean pilatuko ditu Uztarriak. Honako hau da atal hori.
‎eta plataforma batean pilatzen.
2021
‎Lekuko horiek azaltzen dute soldadu juduek nola hil zituzten Israelgo armadaren aurrean inolako erresistentziarik gabe amore eman zuten dozenaka arabiar. Hainbatetan, eraikin batean pilatu zituzten herritarrak, eta hura leherrarazi zuten palestinarrak barruan zirela.
‎Ikaratzekoa omen zen hango egoera. Moriako errefuxiatuen eremuan 15.000 pertsonak bizirauten omen zuten, 2.800 lagunentzako esparru batean pilatuta. Sute bat egon omen zen aurrekoan.
‎Esku bat bestearekin igurzten du. Begirada itxarongelako zoko batetik bestera darama, lore artifizialetatik ur makinara, zutabe perfektu batean pilatutako errebistetatik klinikako logoarekin egindako koadrora. Haurdun baten tripa handiaren barruan marraztu dute logoaren izena.
‎Sendagilearen mahai zabalaren mutur batean pilatutako eskuliburuei begira geratu, eta korrika hitz egin zuen:
2022
‎Urtze bidezko elektroidazketaren kasuan, beroa erabiltzen dute ehuna sortzeko erabili beharreko materiala likatsu bihurtzeko. Material likatsu hori inprimagailuko buruan jarri, eta eremu elektriko bat aplikatzen diote; horrek indar elektroestatiko bat sortzen du; indar horren eraginez, material tantetatik zuntzak ateratzen dira; eta bilgailu batean pilatzen dira.
‎Gainera, Nafarroako udalerri guztien %12, 5etan gobernatzen du. Emaitza horiek islatzen dute EH Bilduren botere instituzionala, udaletakoa, ez dagoela lurralde jakin batean pilatuta.
‎Eskuineko eskailera ere erdi erorian zegoen: maila gehienak mendixka hautseztatu batean pilatzen ziren, eta hormari atxikitako baranda bakarrik zegoen bere tokian.
‎Liburuak biltzetik beste hainbat gauza biltzera egiten du salto ez jende gutxik. Miguel Sánchez Ostizek, adibidez, Viaje alrededor de mi cuarto lanean azaltzen duenez, non egiten duen bizitza oso batean pilatutako liburu, objektu, oroitzapenen inbentarioa. Ariketa arriskugarria izan daiteke, halere, pasio orok kaosarekin egiten baitu muga, zioen Walter Benjaminek; eta bildumatzearen kaosak egiten du oroitzapenen mugekin.
‎Begiak iluntasunean ohiturik, hasi zen txotx abarrak biltzen. Txoko batean pilatu zituen, baita orbel lehor eta adar lodixeagoak ere.
‎Artzain txakur tximadun bat dauka haritz enbor bati lotuta, Argi, kateak baimentzen dion zirkulu erdiaren barruan bizitzen ikasi duena egunaren zatirik handienean. Ugertutako menbrillo lata batean pilatzen zaio euri ura, likinduta.
2023
‎Berehalaxe ere gomazko pilotak elkarri jaurtitzeari ekin genion. Gure aitonak saski batean pilatzen zituen herriko frontoitik patiora jausten ziren palaz jokatzeko gomazko pilota txiki eta beltzak, etxea frontoipean zegoen eta artean estali gabe ere; hau da, ia arratsaldero, batez ere udaldiko asteburuetan herria udatiarrez bete ahala, pilota jasa ederra jasan beharra. Berehalaxe gure etengabeko arrapalada eta oihuak nagusien belarrietara heldu ziren burrunba eginda.
‎Asmo horrekin igo zen etxeko ganbarara. Bere logelatik ateratako kutxak izkina batean pilatuta zeuden oraindik, altzari zaharrek eta edukiontzi beteegiek libre utzitako tarte batean. Horiek zabaltzen eta kuxkuxeatzen hasi zen lehenbizi, hautsez betetako beste txokoak gerorako utzita.
‎Eskatutakoa jaso edo ez, agindutakoa bete edo ez; bost axola. Hau desiren zerrenda bat da, eta emaitzak excel batean pilatzea ez dagokio genero literario honi. Utzi diezaiogun hori psikologoari edo administrariari.
‎«Positiboa da, baina, oraingoz, oso banaka. Egun gutxiago kotizatu dira langabeziarako, bai, baina horrek ez ditu konpontzen lan bizitza oso batean pilatu ditzakezun kotizazio egunak gero erretiro duin bat izateko», ohartarazi du Olasagastik.
‎Eta, horretan, argazki bat, gelako horman ezarria, Assata Shakurren erretinan iltzatua betiko: «Mỹ Laiko sarraskiaren irudi bat, emakumeen eta haurren gorpuak mordo batean pilatuta, tiroz josirik, munduko izugarrikerien eguneroko oroigarri». Mỹ Lai, 1968ko martxoak 16 AEBetako armadako unitate batek erabat suntsitu zuen herria.
‎«Leku txiki batean pilaturik dauden 8,4 milioi pertsonak uholdeak pairatzeko arriskuan daude», adierazi dute. «Hondoratze tektonikoak eta gizakiek eragindakoak izatea, itsasoaren maila igotzea eta urakan gero eta indartsuagoak egotea arazo larria da, gero eta larriagoa, itsas eta ibai bazterretan».
‎Testua bera horien bidez eraikia da, aipu labur, hitz gutxikoen bilduma bailitzan, sarri erabat garatu gabeko pentsamenduz, irakurleari bide horretan ekiteko bultzada emanez. Askotariko testuek osatzen dute lan honen aberastasuna, bizialdi batean pilatutako jakintzaren lagina erakutsiz: filosofia, historia, arkitektura, literatura...
‎Behintzat ez zegoen ohe zaindaririk, eta amari bertan lo egiteko ideia ongi iruditu zitzaion; hori bai, ongi garbitu genuen. Dena izkina batean pilatu eta behetik ohe bat igo genuen.
‎Orduan ikusten ez nuen hori guztia nire gorputzeko geruza ezkuturen batean pilatzen joan zen, eta horregatik irteten nintzen handik sentsazio gazi gozoarekin. Izenik gabeko ondoeza sentituz.
‎lixiba kiratsa bazter guztietan, tabernako aulkiak mahai gainera igota, eta ama, tximak begietan eta oinak blai, niri oihuka zoru garbitu berria arren ez zapaltzeko. Aste Santu aldera, kare usain lehorra botatzen dute indar handiz igurtzitako paretek, izkina batean pilatzen dira ohe jantziak, zoko batera apartatzen dira altzariak eta bata bestearen gainean jartzen piramide kulunkari bat osatuz, eta ama lau hankan ibiltzen da parketa espartzuarekin marruskatzen, galtzari arrosa koloreak bistan, eta gero, ondorengo egunetan, aulkiak izterretara itsasten zaizkigu. Ekinaldi horrek pott eginda lagatzen du ama, eta aita eta ni ere bai, biok ere beldurtuta ur eta argizari xahutze horrekin.
‎Zazpi emakume gara, erditzear dagoena barne: Isabela, tarteka alabari abaniko batekin haizea ematen eta tarteka Ama Birjinaren estanpak han hemen ipintzen; neskame bat, joan etorrian ur beroa eltzeetan garraiatzen; beste bat, xukaderak komoda batean pilatzen; hirugarren bat gortinatzarrak ixten eta sua jagoten, gela epel egon dadin; Martija, emagin lanetan; eta ni neu, zazpigarrena. Ez ote diogu estorburik egingo elkarri?
‎Kantuz egin diogu aurre egoera tamalgarri bezain barregarriari, eta umore onez jo dugu Cusco. Umore onez, baina berriz ez nautela harrapatuko zin eginez, zeren Cuscon ere ordainduta utzi  tako logelak okupatuta topatu ditugu gau betean; gida han ere haserretu, eta nagusia lekua bilatzera behartu du; ez nondik ez handik, koltxoiak agertzen hasi dira, eta pasilloetan eta libratu duten gelaren batean pilatu gara. Niri, zaharrenetakoa naizenez, gela batean utzi didate sartzen, bazter txokoan, nire lagun diren bikote batzuekin batera.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia