2000
|
|
Saioak ugaritzearekin joan zitzaidan begitartea iluntzen. Gaueko hamaiketan egunkaritik urratua etxeratuta, irrigarririk batere ez zuen denak bonbilla ahul batek argiztaturiko gure egongelako mahaira murmurika metaturik aurkitzeak, afari merienda oparo baten hondarrak zoko
|
batean
pilaturik zeudela. Halakoetan, sukaldera jotzen nuen zuzen, eta hozkailu beti hustuegitik lehen soberakina ahora eraman.
|
2004
|
|
Eta bat batean konturatu nintzen mahai haren gainean zeuden gauzak nire gauzak zirela, nire arropak zirela meta zimurtu
|
batean
pilatzen zirenak, amak oparitutako necessaire a ere ikusi nuen bertan, eta kankailu hark eskuan eusten zion diskoa Parsifal en lehenbiziko atalekoa zela. Uholde bortitz baten antzera, nire atxiloketaren oroitzapenak oldartu zitzaizkidan, irudi segida izugarri batean.
|
2006
|
|
Segidan, liburutegiko bazter
|
batean
pilatzen ziren zabor poltsak miatu zituzten. Etxea garbitzerakoan Anek paper gehienak erre edo herriko edukiontzietara bota zituen.
|
|
Hauts hodei trinkoen artean aritu zen. Liburuak bazter
|
batean
pilatu zituen, eta egoera okerrenean zeuden apalategiak puskatu egin zituen sutarako egurra egiteko. Sudur ahoak oihal zerrenda batez babestu arren, musuzapia belztu egiten zuen zintz egiten zuenean.
|
2009
|
|
Carla lankidea topatu du aztoratutako kazetarien artean. Geltokia erabat itxi dutela esan dio, polizia gune kontrolatu
|
batean
pilatzen ari direla kazetari guztiak. Horra joanez gero, giltzapetuta bezala geratuko direla ulertu dute biek.
|
2010
|
|
Argira ateratako zeramika, beira, adreilu eta hezur pusketetan marraztutako grafitoetan informazio ugari eta aparta zegoen, eta hori guztia aztertzeak denbora eskatuko bazuen ere, hipotesi bat marraztu zuten azaltzeko nola zen posible topatzea, toki berean, kristautasunari buruzko erreferentziak. Jesukristoren gurutziltzatzearen errepresentaziorik zaharrena, III. mendekoa?, Egiptoko kulturaren erreferentziak, hieroglifoak eta errege erregina egiptoarren izenak hezurretan zizelkatuta?, gizartearen egunerokoarekin lotutako marrazkiak, epopeia erromatarren genealogiak, karikaturak, paisaiak, etxeak, esaldiak, izenak... denak batera, nola? Bada, Egiptoko irakasle bat Veleiako izen oneko familia batera iritsi, eta haren ikasleek oharrak hartu omen zituztelako zeramiketan eta adreiluetan, eta paedagogium edo ikastetxe hartan sortutako materiala denborak zigilatutako gela
|
batean
pilatuta geratu zelako. Altxorra, arkeologo guztien ametsa, mauka.
|
2011
|
|
Burdinazko ohe zaharrak karrankak ateratzen zituen eta, laguna etxean zegoenean, lurrean egin behar izaten genuen maitasuna. Berari ez zitzaion axola, hogeita sei urte zituen ozta ozta, baina niri nekagarria egiten zitzaidan liburuak bazter
|
batean
pilatu, koltxoia lurrean zabaldu, argiaren flexoa hormari begira ipini, kandela bat piztu eta arropak kentzen hastea. Biluzten nintzenerako izerditan egoten nintzen, baina Nadiak ez zidan bigarren dutxa bat hartzen uzten, pisuko bere lagunak pasilloan barrena biluzik ikus ez nintzan.
|
|
Eskuan arrastaka gurpildun maleta neramala atalburutik igarotzean, albo batera baztertzen zen eta begiradan ez zela lehengoa iruditzen zitzaidan eta ezagutzen ez nituen gizonezkoen aztarnak atzematen nizkion aurpegian. Tarteka haren arropa intimoenak albo
|
batean
pilatzen hasi eta behatzetan itsatsita geratzen zitzaizkidan, hain baitziren ezdeusak, meharrak eta arinak. Zeharka begiratzen nien eta emakume ezezagun batenak iruditzen zitzaizkidan orain, nik ez banituen hain koloretsuak gogoratzen, baizik zuriak edo beltzak, neutroagoak.
|
|
Sutearen ondoren goitik behera miatu genuen tokia. Zakurrak ere ekarri genituen, droga ezkutaturik ote zegoen ikusteko. Armentia bazter
|
batean
pilatzen ziren lanabes eta zaku batzuetara hurbildu zen?. Patatak daude zaku hauetan.
|
2012
|
|
Gero hutsa igotzen zen berriro mugimendu monotono batean, harik eta urrunean ortze hitsaren ezbaiko oina ukitu arte. Horrela, goitik ikusirik, paisaiak oso osoan geldi itxura zeukan pintura batek bezala; ontzi ainguratuak xoko
|
batean
pilatzen ziren; ibaiak biribildu egiten zuen bere bihurgunea muino berdeen oinean, eta irlek, eite luzangakoak, geldituriko arrain beltz handiak ziruditen ur gainean. Fabriketako tximiniek egundoko motots nabarrak jaurtikitzen zituzten, muturretik hegaztatzen zirela.
|
2013
|
|
Eta agudo gainera! , erantzun zion Jeannek, arropak nolanahi poltsa
|
batean
pilatzen zituen bitartean?. Mugi zaitez!
|
2014
|
|
Esalditik esaldira nabariagoa zen Marionen disgustuaren tamaina. Bizitzako beldur guztia horma
|
batean
pilatua zuen, eta Charlieri paratzen zion aurrez aurre. Errieta funsgabe hura sukaldariarekin ordu batzuk lehenago izandako gorabeheraren emaitza zen ziur aski.
|
2015
|
|
Polizi operazioak argazki esanguratsua utzi zuen, gainera: mahai
|
batean
pilatutako dirua kontatzen ageri dira hiru guardia zibil, aurpegia estalita, Guardia Zibilak berak ateratako argazkian; LABen egoitzan daude, eta Sare mugimenduak bi egun lehenagoko manifestazioan bildutako dirua da, 90.000 euro inguru Sareren beraren arabera. Dirua eraman egin zuten guardia zibilek, konfiskatu.
|
|
Lan guztiak bukatu eta bi baleak hezur hutsean uzterako beleek eta putreek hartu dute gizakien txanda. 50 upel bete dituzte olioz, eta baleen bizar guztiak moztu dituzte, aroztegiaren bazter
|
batean
pilatuta. Izan ere, guztiz preziatuak baitira, eraikuntzarako ez ezik, aterkiak, ordulariak, kortseak, malgukiak egiteko ere.
|
|
Ukuiluko eremu lehor
|
batean
pilatuta zeuzkan egurrak nekazariak, marinel euskaldunak hara iritsi direnerako, eta ez da ohartu ebatsi diotenik ere. Arazorik gabe alde egin dute, joaneko bidean elur hautsetan belaunetaraino zabaldutako arrastoa probestuz.
|
|
Tik tak, tik tak. Sukaldera berriz ere, katilu eta koilarak harraskan uztera, katilu mendi erraldoi
|
batean
pilaturik, litroka xaboi eta kiloka pazientzia dituen harrikoaren zain.
|
|
Kandela apur bat altxatu zen eta, gar dardarati haren argitan, azukre zaku batzuk ikusi nituen, txoko
|
batean
pilaturik. Haratago, ia soslai betz bat baizik ez itzaletan, benzina bidoi astun batzuk.
|
2016
|
|
Gure hatuak zaindu dituzte, trenera igo, txoko
|
batean
pilatu, eta haietatik hurbil guretzat eserlekuak gorde. Gure amonatxoa, harrapazan!
|
|
Hasteko eta behin, egongela moldatu zenuen. Hutsik gelditzen ziren logeletako
|
batean
pilatu zenituen soberakoak zitzaizkizun tramankulu guztiak: argi armiarma, laborantzako tresnak, andrakila, koadroa.
|
|
Leiho irekitik sartzen zen haizeak errezelen piltzarrak astintzen zituen. Maindireak bazter
|
batean
pilatuta zeuden, jostailu eta ipuin liburuekin batera. Suak masa itxuragabe batean fusionatu zituen objektuak.
|
2017
|
|
Handiegia, beharbada. 2.000 lagun 250 biztanleko herrixka
|
batean
pilatuta; antolaketa estu eta zurruna baina era berean kaotiko samarra; gazteak hainbat eremutan banatuta, eta neska mutilak ere bereizita. Hori ez zen haien estiloa.
|
|
Komunerako jaiki nintzen, eta hango zoruan ikusi nituen anaiaren bezperako arropak, mela mela eginda. Prakak, jertsea, jaka; txoko
|
batean
pilaturik. Benetan busti zen beraz; benetan portuan ibili, ekaitzari begira.
|
2018
|
|
–Eritegia? zeritzoten lokal txiki
|
batean
pilatu gintuzten, hainbeste lagun banan isolatzeko ziegarik ez baitzen pabiloi hartan. Hain batera geunden non elkargaintza ia ezenbesteko baitzen.
|
|
Tinor zapaldu ditugun toki guztietako delitu hondarrak jasotzen dabil, dena patena bezain garbi uzteko. Eban zuloan ari da, lan amaituen lasaitasunez, erreminta zirtzil guztiak zoko
|
batean
pilatzen, behin betiko. Alotz garbitegian dabil, Ebanekin konexioan.
|
2019
|
|
Zaku hustuak albo
|
batean
pilaturik zeuden, txukun.
|
|
Nekane, Magali, Amaia, Oihana, Saioa, Martxelo, eta Bergaratik igotako hiru ezagun Bola-Toki taberna kanpoko jolas parkeko mahai
|
batean
pilatuta zeuden, ogitarteko batzuk arrapaladan jaten, basandereak eta basajaunak lez.
|
|
Arakatu zuen lehenengo gelak ohea egin gabe zeukan. Izkina
|
batean
pilatutako arropa beltzak eta gau mahaiaren gaineko baso urak salatzen zutenez, anaietako baten logela zen. Seguruenik Gastonena, anaia nagusia bigarren solairuan bizi zela susmatzen baitzuen Leirek.
|
2021
|
|
Ikaratzekoa omen zen hango egoera. Moriako errefuxiatuen eremuan 15.000 pertsonak bizirauten omen zuten, 2.800 lagunentzako esparru
|
batean
pilatuta. Sute bat egon omen zen aurrekoan.
|
|
Esku bat bestearekin igurzten du. Begirada itxarongelako zoko batetik bestera darama, lore artifizialetatik ur makinara, zutabe perfektu
|
batean
pilatutako errebistetatik klinikako logoarekin egindako koadrora. Haurdun baten tripa handiaren barruan marraztu dute logoaren izena.
|
2022
|
|
Eskuineko eskailera ere erdi erorian zegoen: maila gehienak mendixka hautseztatu
|
batean
pilatzen ziren, eta hormari atxikitako baranda bakarrik zegoen bere tokian.
|
2023
|
|
Behintzat ez zegoen ohe zaindaririk, eta amari bertan lo egiteko ideia ongi iruditu zitzaion; hori bai, ongi garbitu genuen. Dena izkina
|
batean
pilatu eta behetik ohe bat igo genuen.
|
|
Orduan ikusten ez nuen hori guztia nire gorputzeko geruza ezkuturen
|
batean
pilatzen joan zen, eta horregatik irteten nintzen handik sentsazio gazi gozoarekin. Izenik gabeko ondoeza sentituz.
|
|
lixiba kiratsa bazter guztietan, tabernako aulkiak mahai gainera igota, eta ama, tximak begietan eta oinak blai, niri oihuka zoru garbitu berria arren ez zapaltzeko. Aste Santu aldera, kare usain lehorra botatzen dute indar handiz igurtzitako paretek, izkina
|
batean
pilatzen dira ohe jantziak, zoko batera apartatzen dira altzariak eta bata bestearen gainean jartzen piramide kulunkari bat osatuz, eta ama lau hankan ibiltzen da parketa espartzuarekin marruskatzen, galtzari arrosa koloreak bistan, eta gero, ondorengo egunetan, aulkiak izterretara itsasten zaizkigu. Ekinaldi horrek pott eginda lagatzen du ama, eta aita eta ni ere bai, biok ere beldurtuta ur eta argizari xahutze horrekin.
|
|
Zazpi emakume gara, erditzear dagoena barne: Isabela, tarteka alabari abaniko batekin haizea ematen eta tarteka Ama Birjinaren estanpak han hemen ipintzen; neskame bat, joan etorrian ur beroa eltzeetan garraiatzen; beste bat, xukaderak komoda
|
batean
pilatzen; hirugarren bat gortinatzarrak ixten eta sua jagoten, gela epel egon dadin; Martija, emagin lanetan; eta ni neu, zazpigarrena. Ez ote diogu estorburik egingo elkarri?
|