Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 77

2000
‎Eta hala zihoazkigun lehen egun haiek, baketsu eta jabaltsu, harik eta egun batean ohartu nintzen arte ezen Alessandro eta osaba Joanikot eztabaida bizian ari zirela popako gazteluan. Ene harridurarako gaztelaniaz ari ziren, nola ariko baitziren handik aitzina haserretzen edo odola berotzen zitzaien bakoitzean, zeren osabak ez baitzuen, artean, italianoz mintzatzeko erraztasunik, eta solasaren beroan gaztelaniarat arrastatzen zuen Alessandro bera ere.
‎Eta errezatzen hasten zen, eta beti erraiten zuen: Angelum Domini nuntiavit Mariae; amari, aldiz, goizeko edo ilunabarreko angelusetan, Angelus aditzen nion, sekula ez Angelum; harik eta, lezione haietarik batean ohartu nintzen arte ezen amak zuela arrazoin. Eta, hala, egun hartan ere, eskola akabatu bezain fite, ohi bezala ekin zion don Frantziskok:
‎Eta hain nengoen zure aitaz amorosturik, non egunak eta gauak muxarraren loaldiak baino luzeagoak egiten baitzitzaizkidan, noiz eta zure aitaren begira egoiten bainintzen, hura noiz etorriko, zeren, dakizun bezala, denboraldi luzeak egiten baitzituen aitak etxetik kanpoan bere trabailuagatik eta bere bertze egitekoengatik. Eta hala joan ziren gauzak, ezin hobekiago, harik eta egun batean ohartu nintzen arte ezen zure aitak ez zidala ohi bezala kasu egiten, enekin zegoen arren enekin ez balego bezala. Eta egun batean morroi bat jarri nuen haren barrandan... eta morroiak Ubarnerat egin zuen aitaren gibeletik, eta ikusi zuena ikusi zuen, pentsa dezakezu zer...
2004
‎Pentsatu ere ez nuen egin: bat batean ohartu nintzen korrika batean ari nintzela eskaileretarantz. Azken uneraino ez ninduen ikusi gizonak... beranduegi izan arte, alegia.
2006
‎Porque desde hace veintiséis siglos nada sustancial parece haber cambiado en esta ingente zona. La historia africana no tiene, como la nuestra, el aspecto de un progreso, sino que presenta una eterna repetición, como la historia de un vegetal" 485 Saioan orriak pasatzen ari direla, haatik, bat batean ohartzen dugu, basamortuaren eta hiriaren edo bi existentzia moduen arteko dialektikaren lekuan Ortega-k isil isilik arras bestelako bat sartu digula. Azpianago, Afrikako bi bizimodu aldiberekoen teinkaren arrazoitik, Afrikako jende modu betiberdin zirkinbakoaren arrazoira pasatzen da Ortega, ondorioarekin, Afrikak ez duela egiten historiarik, Afrikan historia agitu bakarrik egiten dela –oholtza bat baino ez da–, ez afrikarrek egina, atzerritarrek baizik.
‎–Oso gozoa –erran zuen Anek ardoa dastatuta. Bat batean ohartu zen gose zela. Irribarre egin zuen, txunditurik eta pozik.
‎Isiltasun giro hartan beldurra ematen zuen ia hotsik txikiena egiteak, eta, anatomiaz aspertzen nintzenen, hitz gurutzatuak betetzen aritzen nintzen, karpetan eramaten nuen denbora pasen aldizkaritik. Hasieran uste nuen ez zuela nire beharrik, ahaztuta nindukala, baina halako batean ohartu nintzen neure ikaste hartan trabarik egin nahi ez zidalako egoten zela horrela; oinak txindurritzen ari zitzaizkidalako altxatu, bera egoten zen egongelara joan eta ezer behar ote zuen galdetu nion.
‎Pertza ekarri zuen gero, ura han hustu eta laratzean zintzilikatu zuen pertza. " Kaka" esan zuen, bat batean ohartuta ez geneukala surik.
2008
‎esan nahi baita baiezko bihurtu zela ezezkoa, okerra zuzen eta akatsa bertute? harik eta egun batean ohartu zen arte gaztelerazko hitzek oztopo handirik gabe egiten zutela burutik mihirako bidea, guztia berez baletorkio bezala eta mintzoari neurria hartzen hasi balitzaio bezala, ordu arte malda gora izan zitzaiona malda behera jarri balitzaio bezala, edo, malda beherakorik ezean, errepide lau gutxienez.
‎Baina nola ezezkoaren baitan datzan, halaber, baiezkoaren hazia, lehertzeko eta hazteko bere denbora eta bere garaia behar duena, hala, beren harreman berrituen konfiantzazko giroan, haziak bere bidea egin zuen, azkenik: esan nahi baita baiezko bihurtu zela ezezkoa, okerra zuzen eta akatsa bertute... harik eta egun batean ohartu zen arte gaztelerazko hitzek oztopo handirik gabe egiten zutela burutik mihirako bidea, guztia berez baletorkio bezala eta mintzoari neurria hartzen hasi balitzaio bezala... ordu arte malda gora izan zitzaiona malda behera jarri balitzaio bezala, edo, malda beherakorik ezean, errepide lau gutxienez.
2009
‎Ponte Palatino, Ponte Fabricio eta Cestio, Garibaldi, Sisto, ibai ongilearen Triunfo Arkuak iruditzen zaizikio Arrutiri; horiek(, mako t, aroak?) jendeari on egiten diotenek merezi baitituzte, merezi, herriak menperatzen dituzten Inperioaren jeneral garaile basatiek baino gehiago. Farnese aldean, beste erriberako zuhaizti kaletarrek harrituta, eseri egin da apika, burura borbor datozkion pentsamenduak eta irudiak papertxo batean ohartzeko. Eta etxetik urruti, beti jazotzen den bezala adiskideek ikusi dituzten erako edertasunak ikusten direnean, harriduraz eta pozez ikuskizunaren inpresioekin bihotza gainezkatzen denean, Arrutiren oroimena Euskal Herriko lagunengana hegaldatzen da:
‎–epailearen galdera ur azpitik baletorkio bezala entzun zuen. Bat batean ohartu zen elurretan zegoela eserita eta foruzain zirkulu bat begira zeukala. Aurpegi zurbil haien artean Armentiarena bilatu zuen.
‎Goraldiari, baina, beheraldia jarraitu zitzaion, ardo gozoaren asealdiari ajealdia?; esan nahi baita Ada gero eta edariaren mendekoago egin, eta altxorra gordetzen zuèn armairurako bidaiatxoak aniztu eta ugaritu zituela, zaintzaileen edozein deskuidu aprobetxatuz; hasieran, kontuz ibiltzen zen, izebak igar ez ziezaion, baina izeba, jakina, egun batean ohartu egin zen; egun batzuk lehenago ere ohartu zen, beharbada, eper errearen saltsari ardo gozoa eransterakoan botilari begiratu. Blanca sukaldaria lagun, eta halako keinua egin baitzuen, mesfidantzazkoa; halere, beste egun hartakoa nabarmena zen:
‎nahiz eta aldian aldian Nikolaik beste itxura bat ematen zuen: batzuetan, garajean zegoèn maseratiari begira gelditzen zen, ez objektu preziatu baten jabeak objektuari begiratzen dion bezala, baizik eta amets bat eskuratu ezin duenak ametsari bezala, triste eta malenkoniatsu, bat batean ohartu balitz bezala ez zela inoiz maseratiaren jabe izango, behin batean, halere, hain era neurrigabean erakarri zuen ametsak, agidanez, non maseratian sartu eta hantxe egon baitzen bolanteari atxikita, harik eta sarjentuak bertan harrapatu zuen arte, baita sekulako errieta egin ere: –Alde hortik, Nikolai, astoari konfiturak ematea alferrik duk-eta!
‎eta memento hartan, Ana Kareninaren tokian jartzen saiatu zelako edo, hain zen erraza, zinez, munduarekin eta munduko pena guztiekin bukatzea!?, urrats bat aurrera egin zuen, heriotzaren presentzia zorabio bat zen, balaztaren burrunba kirrinkariak zorabioago egiten zuena?, baita bi atzera ere jarraian, bat bateko beldurra, bizi senak eragindakoa, nagusitu balitzaio bezala, begiak lekuetatik aterata; une hartan, beraz, Ada beldur zen, beldurra berehala estaltzen ahalegindu bazen ere burura zetorkiòn pisuzko argudio andanarekin, hain da zorrotza eta hain adimentsua bizi sena, non beldurra eragin orduko asmatzen baititu pisuzko argudiorik pisutsuenak beldurraren lotsa ez izateko?: . Nola botako dut neure burua trenbidera, bizitza oso bat badut aurretik, eguzki ibiltariak eta ilargi beteak zerumugan!?;. Nola botako dut neure burua, etxekoei sekulako disgustua emango diet-eta!??; Adak, gainera, nerbioak airean zituen, nola ez, bada, segundo hamarren batean ohartu bazen ezen bizitzatik heriotzarainoko tarteak hari baten mehetasuna zuela!?, baina bizi senak bizitzaren aldeko hautua egin zuenetik, Adak bazuen ipar bat, nora bildu baitzitzaizkion kontzientearen eta inkontzientearen indar guztiak, nerbioek eragin ziezaioketèn nahaste borrasterik txikienean ere ordena jartzeko; jarraian, trena gelditu, eta handik segundo gutxitara bozgorailu batek zekar...
‎Bizitza osoan mundu honetan betirako egongo bagina bezala bizi ondoren, bat batean jaikitzen gara eta konturatzen gara nobela mardul eta luze baten kapitulu bateko pertsonaia baino ez garela. Une batean ohartzen gara behin behinekoa dela gure presentzia mundu honetan, eta gu joan ondoren ere hemen geratuko direla eguzkia, ilargia, haizea, aurreko harrizko eliza. Eta haizeak hodeiak mugituko dituela zeruan alde batetik bestera, eta balsaren doinuek jarraituko dutela airean, ezer gertatu ez balitz bezala.
‎Domingoren begirada kezkatiak hunkitzera utzi gabe hustu nuen tupina. Hondar koilarakadarekin batean ohartu nintzen begi batzuk barrandan nituela sukalde bazterretik. Zutitu nintzen.
‎Ezkontzera doa. Baina halako batean ohartuko da emaztegai maitearen hirugarren deitura ez dela euskalduna eta ezkontza bertan behera utziko du. Sabinok aldeztu egingo du erabaki hori, sentimenduen gainetik jarri behar baita bizkaitar odolaren garbitasuna.
‎beste tren bat zen, astiro eta geldiro hurbiltzen ari zena; zutitu zen Ada jauzi batean, jarri zitzaion begira, hurreratu zen trenbidera –trenak zarata izugarria ateratzen zuen–, gelditu zen –hogei bat metrora zuen trena–, begiak gero eta distiratsuago, bihotza gero eta azkarrago... eta memento hartan, Ana Kareninaren tokian jartzen saiatu zelako edo –hain zen erraza, zinez, munduarekin eta munduko pena guztiekin bukatzea! –, urrats bat aurrera egin zuen –heriotzaren presentzia zorabio bat zen, balaztaren burrunba kirrinkariak zorabioago egiten zuena–, baita bi atzera ere jarraian, bat bateko beldurra, bizi senak eragindakoa, nagusitu balitzaio bezala, begiak lekuetatik aterata; une hartan, beraz, Ada beldur zen, beldurra berehala estaltzen ahalegindu bazen ere burura zetorkiòn pisuzko argudio andanarekin –hain da zorrotza eta hain adimentsua bizi sena, non beldurra eragin orduko asmatzen baititu pisuzko argudiorik pisutsuenak beldurraren lotsa ez izateko–: " Nola botako dut neure burua trenbidera, bizitza oso bat badut aurretik, eguzki ibiltariak eta ilargi beteak zerumugan!";" Nola botako dut neure burua, etxekoei sekulako disgustua emango diet-eta!"...; Adak, gainera, nerbioak airean zituen –nola ez, bada, segundo hamarren batean ohartu bazen ezen bizitzatik heriotzarainoko tarteak hari baten mehetasuna zuela! –, baina bizi senak bizitzaren aldeko hautua egin zuenetik, Adak bazuen ipar bat, nora bildu baitzitzaizkion kontzientearen eta inkontzientearen indar guztiak, nerbioek eragin ziezaioketèn nahaste borrasterik txikienean ere ordena jartzeko; jarraian, trena gelditu, eta handik segundo gutxitara bozgorailu batek...
‎Goraldiari, baina, beheraldia jarraitu zitzaion –ardo gozoaren asealdiari ajealdia–; esan nahi baita Ada gero eta edariaren mendekoago egin, eta altxorra gordetzen zuèn armairurako bidaiatxoak aniztu eta ugaritu zituela, zaintzaileen edozein deskuidu aprobetxatuz; hasieran, kontuz ibiltzen zen, izebak igar ez ziezaion, baina izeba, jakina, egun batean ohartu egin zen; egun batzuk lehenago ere ohartu zen, beharbada, eper errearen saltsari ardo gozoa eransterakoan botilari begiratu –Blanca sukaldaria lagun– eta halako keinua egin baitzuen, mesfidantzazkoa; halere, beste egun hartakoa nabarmena zen: nola zitekeen, izan ere, litroko botila astebetean ia hustea?, eta nola zitekeen likorearen maila hondotik bi hatzetara baizik ez egotea, baldin eta izebak ongi oroitzen bazuen berak ireki eta hasi zuela astebete lehenago?; horregatik errepikatu zuen izebak mesfidantzazko keinua; zerbait esatera zihoala zirudienean, baina, Adak, izebari keinua irakurri ziolako edo, aurrea hartu eta honela hitz egin zion, hatzaz ardo gozoaren maila seinalaturik:
‎Denbora horretan, sarjentuak gogor hartu zituen bere soldaduak –edo korrika jartzen zituen, edo zuhaitz bati lotutako soka batean gora igotzen, edo instrukzioa egiten, ahotsa oihu bihurtu gabe baina bere jarreran sendo–, Nikolai bereziki, zeinak eguna leher eginda bukatu eta ez baitzuen ezer esaten, sarjentuak arrastoan sartzeko modua aurkitu balu bezala... nahiz eta aldian aldian Nikolaik beste itxura bat ematen zuen: batzuetan, garajean zegoèn maseratiari begira gelditzen zen, ez objektu preziatu baten jabeak objektuari begiratzen dion bezala, baizik eta amets bat eskuratu ezin duenak ametsari bezala, triste eta malenkoniatsu, bat batean ohartu balitz bezala ez zela inoiz maseratiaren jabe izango –behin batean, halere, hain era neurrigabean erakarri zuen ametsak, agidanez, non maseratian sartu eta hantxe egon baitzen bolanteari atxikita, harik eta sarjentuak bertan harrapatu zuen arte, baita sekulako errieta egin ere: " Alde hortik, Nikolai, astoari konfiturak ematea alferrik duk-eta!
2010
‎Izan ere, badira utopia horretan sinesten duten, herritar xeheak ez ezik, idazle eta intelektual ustez bikainak ere, ez uste, zu ere oraindik horietakoa ote zaitut, Gabino??. Gogoratzen naiz nola bolada batean liluratu ninduten Émile Zolaren izkribuek, izugarri gustatu zitzaidan, esate baterako, bere Pascal doktorea, erlijioari egiten ziòn kritikagatik?, harik eta egun batean ohartu nintzen arte. Paris irakurri nuenean, hain zuzen ere, idazle ustez handia beste inozo bat zela:
‎" Eta unibertsoaz ez nago ziur", eransten zuen ironiaz. Izan ere, badira utopia horretan sinesten duten, herritar xeheak ez ezik, idazle eta intelektual ustez bikainak ere, ez uste —zu ere oraindik horietakoa ote zaitut, Gabino? — Gogoratzen naiz nola bolada batean liluratu ninduten Émile Zolaren izkribuek —izugarri gustatu zitzaidan, esate baterako, bere Pascal doktorea, erlijioari egiten ziòn kritikagatik—, harik eta egun batean ohartu nintzen arte —Paris irakurri nuenean, hain zuzen ere— idazle ustez handia beste inozo bat zela: " Ah!
2011
‎Komunera sartu naiz apur batez bujia forma duen eta kerik botatzen ez duen pipatik erretzera, eta bide batez aurpegiko muskuluak lasaitzera hainbeste irribarreren ondoren, gihar minak ekiditearren; nire helburua gonbidatu ongi hezia izatea baino ez zen, eta Elisaren umorea zelatatzea, zeina Seconal irensketaren frekuentzian islatzen den. Txankleten gainean nire oinek moluskuen edertasuna erakusten dute; Italiara eginiko bidaia batean ohartu nintzen sandaliak ezin erabiliko nituela eder azaldu nahi nuenetan; horrekin gogoratu naiz Uffizin japoniar argazkilariz inguraturik Botticelliren Udaberria ri barrez aritu ginenekoaz, hormonaz gainezka ni, katekesira joan ez zen lagun batekin egotearen euforiaz bera, emakumezko irudien oinetako behatzei begira; behatz lodiaren ordez, erdikoa zuten luzeena. Zoragarria zen barre egitea, historia klaseetarako liburuan orri bikoitza zuen koadro hark, eta begira begira egoten nintzaion matematikakoetan; nerabezaro pedantea izan nuen; neure buruari barre egitea zen, begira ze behatzak, baina ez nekien noraino algara horiek nire kontura ziren hotelera iritsi eta nire oinei begiratu nien arte.
‎–Berak dio bat batean ohartu zela norbait oinetik tiraka ari zitzaiola, botak eranzteko asmoz. Galtzerdian zeramatzan billeteen oroitzapenak kolpetik atera zuen eldarniotik.
‎So gelditu zitzaien, izenak eragindako erreakzioren baten zain. Begiak neskaren bularralde harrotura joan zitzaizkion Mikeli, eta bat batean ohartu zen lehenago ikusia zuela silikonazko xahuketa hura: Julenen etxeko argazkietan bere bikini laburra erakusten zuen neska zen.
‎Zer...? , bat batean ohartu zen zeri buruz ari zitzaion Patxi?. Ezetz uste diat.
‎–Baina, nola...? . Mikel bat batean ohartu zen korridorearen erdian ari zirela hizketan?. Tira, goazen egongelara.
‎Une batez Mikel jokoz kanpo gelditu zen. Bat batean ohartu zen Patxik ez zekiela ezer jipoiari buruz. Deitu zionean, Lucíak ez zion xehetasun handirik emanen.
2012
‎Batzuk piztu egiten dira, loratu egiten dira. Baina beste batzuk... bat batean ohartzen dira gainera datorkien ardura izugarriaz. Ixabel isildu egin zen une batez, hitzik egin ezinik?. Uste dut Sandra hala sentitzen zela.
‎Bizkarra eman eta autorantz hasi zen, ibilera duinari eusten ahaleginduz. Bat batean ohartu zen odola zeriola sudurretik. Tantek beltzak ematen zuten kaleargien pean.
2013
‎–Gaztea haiz oraindik, eta egunen batean ohartuko haiz, beharbada?
‎–Gaztea haiz oraindik, eta egunen batean ohartuko haiz, beharbada...
2014
‎Bat batean ohartu nintzen ez nekiela nola pasatuko nituen hurrengo larunbat gauak, eta ia ia amore emateko zorian egon nintzen. Erraza zatekeen:
‎Horra Montmartreren ahalegina eta indarra. Biziorako eta laxokeriarako eskaintzaren tamaina guztiz apala zen, eta bat batean ohartu zen zer esan nahi zuen laxo izenondoak: lasaia, deslaia, askea, librea, soltea; arina, funsgabea, mami gutxikoa.
‎Gero, handik minutu batzuetara, bat batean ohartu zen bazirela beste giza irudi batzuk gelan. Aginte mehatxarizko ahots sakon bat aditu zuen; argi izpi horiak ikusi zituen han eta hemen, nahaspila hartan.
‎Rafak bere galtzontzilo erosi berriak eta bere bakero higatuak gerriraino altxatzen dituen bitartean, bere aulkira itzuli da Aitziber, eta zerbait idazten hasi kaier moduko batean, pazientea mahaiaren bestaldean eseri den arte. Beste pixka batean jardun du gero ordenagailuan, aurrean inor ez balu bezalako kontzentrazioz, halako batean Rafari begiratu eta, haren presentziaz bat batean ohartu balitz bezala, galdezka hasi zaion arte.
‎–Bat batean ohartu nintzen nire espioi balentriak kontatzen ari nintzaiola. Inori erran ez nizkionak, urdanga ezezagun bati aletzen!
‎Patxik biraoka jarraitu zuen, baina Asiainek ez zion kasurik egin. Bat batean ohartua zen nora zeramaten Patxiren hitzek. Aurrean zeukan gizonari begiratu, eta ez zuen ETAn sartutako satorra edo trafikantea ikusi.
2015
‎Bat, bi, hiru, zazpi, hogeita bi, berrogeita bat? Bat batean ohartu naiz kotxe gorri bat errotondari buelta eta buelta ari dela. Gutxienez bost bira eman dizkio dagoeneko.
‎hamar, hamaika edo hamabi. Haiek entzunda, bost poetak bat batean ohartzen dira gela haren barnean denborak ez duela aurrera egiten, beti dela minutu, ordu, egun bera. Harridurazko keinu batzuk egiten dituzte orduan, baina nabarmenkeriarik gabe, Pinter anderea kontura ez dadin.
‎Harria eta egur iluna tartekatzen ziren hormetan eta sabaiko habeetan. Bat batean ohartu nintzen On Malakiasen egongelan itxura bereko apaingarri batzuk ikusi nituela. Ordudanik mendeak igaro zirela ematen zuen.
‎Ez dakit zenbat denboraz egon nintzen izu laborri haren eraginpean. Bat batean ohartu nintzen garrasika ari nintzela. Nire oihuek dorrean gora igo eta desitxuraturik itzultzen zitzaizkidan.
‎Bero eta irristakor zegoen. Eta, bat batean ohartu nintzen mugitzen ahal nintzela. Eskua lurrean pausatu nuen.
‎Rodion Raskolnikov, Zuzenbideko ikasle gaztea, bere adiskide mina balitz bezala mintzo zait haren miseriez, nahitako eta nahi gabeko hilketez. Eta bat batean ohartu naiz Aliona zela Raskolnikovek hil zuen lukurariaren izena, Aliona Ivanovna. Errusia inperialeko San Petersburgen irudikatu ditugu geure buruak, harik eta bere berrogeietan den emakume blondak adio esan digun arte.
‎Urrunekoak dira Burgosko oroitzapenak, zuri beltzeko erretratuak. Barakaldotik jaioterrira itzuli zenetako batean ohartu zen, beretzat argazki kolorge bat zena koloretan aurrera zihoan pelikula bat zela egiatan. –Horixe du migrazioak:
‎Ernesto Sábato idazlea aipatu berri dio gizonak emakumeari, esku artean duen liburua ere harena dela akordatu gabe. Bat batean ohartu da horretaz.
2016
‎Ostiral ilunabar batean ohartu nintzen aspaldiko partez takoidun zapatak jantzi zituela. Takoien hotsak entzun nitzakeen etxean barrena, txalaparta intimo baten ttakun herrena, batak besteak baino nota bat altuago jotzen baitzuen, desarmonia bitxi eta monotonoa, pentsatu nuen, pentsamendu alferrikakoei emana naizelako gehienetan, eta etxetik atera zelarik, leihora gerturatu eta tentu pixka batekin estoreen atzetik begira geratu nintzaion; bere Smart berdearen bila espaloian zehar zihoala bere aldaken mugikera indartsuak harritu ninduen eta emakume zoriontsu baten ibilerak zirela erabaki nuen, zeraman gona erori eta dotoreak kanpaiaren balantza moduko bat egiten baitzion zangoen konpasean.
‎–Nahiko berbatia nintzen, eta bat batean... bat batean izan zen ez dakit, baina bai bat batean ohartu nintzela.
2017
‎Ez zegoen beste ezer ziegan, ez han, ez besteetan. Bat batean ohartu zen horretaz Li Huan: ohea, leihoa, bakardade eta isiltasun aldi luzeak, ez zegoen beste ezer.
‎Bere azalaren gainean larruaren kontaktua behar zuen indartsu sentitzeko. Bat batean ohartu zen eskularruez. Haiek larruzkoak ziren eta bere eskua txikia sentitu arren haien barruan, halere, energia berezia sentitu zuen.
‎–Arazoak...? –Asiain bat batean ohartu zen zertaz ari zitzaion. Erlojuari begiratu zion:
‎–Zer klub...? –Asiain bat batean ohartu zen zer adierazi nahi zion inspektore ordeak– Rifa gaya da???
2018
‎Ikusirik zer nolako botere berebizikoak atxikitzen zaizkien gizonei patriarkalismo klasikoan, aproposa da aita izenak barnean hartzea botere horiek, aitatasunaren aginpidean bildurik. Filmerren idazkietan, apenas aipatzen den ezkoneskubidea; izan ere (hein batean ohartua behar zuen), Adamen jatorrizko eskubide politikoa aitatasunaren boterearen barruan dago. Adibidez, Filmerrek pasarte batean esaten du Eva eta haren desirak Adamen mende daudela, eta honela segitzen du hurrengo esaldian:
‎Nork jarriko zuen zalantzan erdietsia nuela ororen ardatzean egotea, edozein maiordomok nahi lukeen eran? Nik uste, beraz, gauean gertatuez eta gertatzen ari zirenez hausnarrean egon nintzen bitartean, bat batean ohartu nintzela nire bizitza osoan lortua nuen guztia laburtzen zutela gertaera haiek. Ezin azalduko nuke bestela zer dela-eta hartu ninduen garaipen sentipen hark gau hartan.
‎Oso zoritxarrekoa izan nintzen luzaroan, oso. Baina, urteak joan eta urteak etorri, gerra hasi zen; Catherine hazi zen, eta egun batean ohartu nintzen senarra maite nuela. Pertsona baten ondoan denbora bat igarotzen duzularik, ohartzen zara ohitua zarela harekin egotera.
‎Gure buruak makurtzen ziren, protagonistari, desio guztien kontra, zuzen begiratzeko ahalmen gabe. Harrigarriena zen, une batean ohartu ginenez, operazio sinkronikoa zela. Denok berdin egiten genuen, egoeraren ikuspegi orokor bat hartzeko bulkada instintiboan.
‎batek (Jade/ Alice) bere ume bikiak hil ditu, bere eskuz baineran itota. Bestea, nobelaren narratzailea, bere haurraz erditzerakoan, bat batean ohartu da ezagutzen duela ama hiltzaile hori, aspaldian haren berri izan ez badu ere; Jade/ Alicerekin eta haren ekintzarekin obsesionatuta, gehiago jakitea erabakiko du, hartaz ikertzea eta horri guztiari buruzko eleberri bat idaztea.
‎Ea bera ere ez zegoen aspertuta beti eredu jakin batzuen atzetik ibiltzeaz, eta handik sistemak markatu nahi zien arriskurik gabeko bizimodua bizirik gabea zela. Halako zirrikituak bilatzen zituen lagunaren buruan zeharka ideia desberdinen bat sartzeko, lagun minaren lautasunaz bat batean ohartu balitz legez. Baina Thiyyak ez zion halako hausnarketetan erraz jarraitzen eta bazirudien Naomik amore ematen ziola adiskidea bere bidetik tiraka eramateari.
‎Beste emakumeren bati buruz hitz egin ote dion gogoratzen saiatu da. Irribarre okerra apur bat aienatu zaio Karlosi, bat batean ohartu denean. Ejda baino ez dio aipatu izan.
‎Zahartu egin naiz. Bat batean ohartu naiz. Bera ere ohartu da.
2019
‎Hori pentsatzen nuela, motoa hartu eta bidaiari berriz ekitea neukan gogoan, baina bat batean ohartu naiz gaua gainean dugula: neguko solstizioa pasa berri dugu, hauexek dira urteko egunik laburrenak eta, gaua hain goiz sartuta, ez du gogorik ematen errepidean ilunpetan moto xixtrin batean ibiltzeko kotxe eta kamioien artean, ezta inoren bila jarduteko ere.
‎Pentsatu nuen seinale bat zela, jaunarengandik postu hurbilago bat eman zidatela, nire baitan haren oinordekoa neramala kontuan hartuta? , amaitu, eta lagunei begiratu die, amets batetik itzartu eta han begira dituela bat batean ohartu balitz bezala.
2020
‎Inoiz ez lukek iritsiko bere kluba jokatzera, nik uste". Eta bat batean ohartu nintzen gogoetan ari nintzela atzeraka ibiltzeari utzi gabe.
2021
‎Lehenbiziko aldia zen gustatzen zitzaidan mutil bat erabat eskura nuena, eta zuku guztia ateratzea erabaki nuen. Maiteminaren punturik gorenean nengoen eta ez nintzen hasiera batean ohartu zenbateraino beldurtzen nuen. Berehala hasi zen nire laztanei iskin egiten, berehala hasi zen bion artean hesiak jartzen, eta Parisera iritsi ginenerako elkarrengandik urrun sentitzen ginen, Bugatti gorriaren barruan metro erdiko tartearekin bageunden ere.
‎" Bat batean ohartu nintzen zulo batean harrapatuta nengoela. Edo egia osoa kontatu nien poliziei eta kontu guztia alferrik galdu, edo anarkista izateagatik espetxeratuko ninduten.
‎Halako batean ohartu zen pasatzen ziren bakanen isla ageri zela kristalean baina bererik ez zegoela. Alde batetik bestera mugitu zen harriturik erakusleihoaren zabaleran zehar.
‎Bat batean ohartu naiz egia dela. Edo beharbada ez da egia, nahiz eta nire begirada herren emozionalaren eraginez hala ikusten ditudan gauzak.
2022
‎Bat batean ohartu da Lili ez dela patuak bere bidean jarritako kasualitate bat, bere borondatearen hautu kontziente bat baizik. Nahita hartu zuen bikotea edukitzeko erabakia, eta nahita aukeratu Lili bidaidetzat, bere lorpenen akta jaso eta notario lanak egin diezazkion.
‎–Ez zen beldurra, ura baizik. Neskari begira nengoela, bat batean ohartu nintzen ibai erdian nengoela. Ura bularreraino neukan.
‎Ezagutzen genituen argazki dendak zerrendatzen hasi ginen. Baina bat batean ohartu nintzen zerbait egin ezean goiz osoa eman nuela Isabelekin dendaz denda. Eta, bezperako dezepzioen ondotik, deseroso sentitzen nintzen haren aurrean, ezin nuen jokatu ezer gertatu ez balitz bezala.
‎Tarte batez eutsiko zien Hollywoodeko ametsei, bere buruari erranen zion hura behin behinekoa zela, astia zeukala zinemako karrerari ekiteko. Baina egunen batean ohartuko zen gaztaroa atzean utzi zuela eta lan neketsu eta aspergarri batean ari zela, jateko ozta ozta emanen ziona.
‎Halako batean ohartu da denboratxo bat daramala zarata hori entzuten. Lorategian beti ibili izan dira txoriak, baina oso arruntak, hirian erraz aurki daitezkeenak:
‎behialako intimitatearen oihartzun sor bat baino ez litzatekeela izango, iraganean itzalitako izar baten distira gaueko zeruan. Hala ere, aspaldi ez dio Elenari enkontru horien berri ematen, halako batean ohartu zelako, disimulatzen saiatzen zen arren, atzera begirako jeloskortasuna eragiten ziotela emazteari. Izan ere, apustu egingo luke, nolabait enteratzera iritsiko balitz, Elena gehiago haserrearaziko lukeela horrek, manifestazioan egon izana aditzera emateko botatako txioek baino.
‎Bitxilore handi bat agertzen duen kamiseta merkea, leggins ilun batzuk, sandaliak zangoetan. Eduri gogoratu zaio inoiz ez duela hain arropa gutxi jantzita ikusi, baina bat batean ohartu da Nahmak ere gauza bera pentsa dezakeela, bera biluzik baitago gerritik goiti, eta hori ezin neskarendako eroso gertatu. Ilunpetik atera bezain azkar kemena itzali balitzaio bezala gelditu da Nahma.
2023
‎Guk espero genuen dialogoak ikastea eta obra bat egitea, eta hura oso ezberdina zen, Stanislavski metodoa. Bat batean ohartu nintzen antzerkia oso exigentea zela ni bezalako lotsati batentzat, baina, era berean, ausartzen nintzen ni baino nagusiagoak zirenen aurrean taula gainera igotzen eta antzezten. Hori egiten banuen, nola ez nuen gauza bera egingo errealitatean?
‎Eta badago mina ere. " Nerabezaroan bat batean ohartu ziren ez nuela entzuten, belarri batetik %15 eta bestetik %25 Gero ebakuntza egin zidaten eta berreskuratu egin nuen, baina ordura arte jendeak uste zuen tontoa nintzela, denbora guztian nengoelako e, e?
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia