2015
|
|
errege baten edo jaun handi baten gelan sartzen zarete, uste dut ganberatxoa deritzola; beirazko eta zeramikazko ezin konta ahala mota eta beste gauza asko daude han, halako ordenan jarrita, non sartzean ia guztiak ikusten baitira. ...en Albako Dukesaren etxean (nagusien aginduz joan nintzen, bidez nindoala, andre honek ekin eta ekin egiten zielako), eta sartuaz batera harriturik geratu nintzen, eta gogoan nerabilen zertarako balio izan zezakeen halako gauza multzoak eta ohartu nintzen Jainkoa gorestekoa zela era bateko eta besteko hainbeste gauza ikustea, eta orain grazia egiten dit zein ongi etorri zaidan honetarako; eta zati
|
batean
han izan banintzen ere, hainbeste gauza ikusteko egonik, berehala ahaztu zitzaidan guztia eta guztiz joan zitzaizkidan gauza haiek oroimenetik, sekula ikusi ez banitu bezala; ez nuke jakingo haiek zuten itxura esaten ere. (Batera ikusitakoa dut soilik gogoan).
|
|
7 Garai honetan, nire Probintzialak han egoteko emandakoagindu eta obedientzia jaso zizkidan, eta nire esku utzi zuen etorri ahal izatea nahi izanez gero, eta aldi
|
batean
han jarraitu nahi banuen jarraitzea ere bai; eta garai honetan hauteskundeak ziren nire monasterioan, eta askok nagusi kargu hura niri eman nahi zidatela jakinarazi zidaten, eta niri hori pentsatze hutsa hain oinaze handia zitzaidan, non edozein martiritza eramango bainuen erraz Jainkoaren maitasunagatik, baina hartara ez nintzen jartzen inola ere. Izan ere, lan handia alde batera utzirik, asko zirelako eta beste arrazoi batzuengatik sekula ez naizelako izan zalea, ezta inolako ofizioen zalea ere, bestera baizik:
|
|
9 Alferrik zela ikusi zutenez gero, bere amaren etxean jarri zuten aldi
|
batean
han egon zedin; ama ordurako gogait eginik zen halako ezinegona ikusirik, eta ez zion ezertan laguntzen; alderantziz: ustez, beraren kontra zegoen.
|
|
4 Medinara iritsi ginenean, berehala hitz egin nuen aita frai Antoniorekin, eta zer gertatzen zen esan nion eta ea bihotzik izango zuen aldi
|
batean
han irauteko; ziur egon zedila Jainkoak laster batean konponduko zuela, eta kontua hastea zela soilik (uste dut, esaten den bezala, orain ikusten dudan bezain argi nuela aurrean Jaunak egin duena, eta are argiago orain arte ikusi dudana baino; izan ere, hau idazten dudan unean, fraide oinutsen hamar monasterio daude Jainkoari eskerrak), eta sinets zezala ez zigula baimenik emango ez aurreko probintzialak ez oraingoak (haren baimenarekin izan behar baitzen, hasieran esan nuenez), etxe oso onean ikusiko bagintuzte, hartarako baliabiderik ez izateaz gainera; halako baztertxo batean eta halako etxean, ordea, ez liekete kasurik ere egingo.
|
|
1 Esan dut nola Salamancako eta Albako monasterioak fundatu ondoren eta Salamancakoa etxe propioaz geratu baino lehen, aita frai Pedro Fernández maisuak, une hartan komisario apostolikoa zenak, agindu zidan Ávilako Gizakundekora joan nendila hiru urterako, eta nola Salamancako etxeak zuen premia ikusirik, hara joateko agindu zidan etxe propiora alda zitezen. Egun
|
batean
han otoitzean ari nintzela, esan zidan gure Jaunak Segoviara joan nendila fundazioa egitera. Niri ezinezko gauza iruditu zitzaidan, agindua hartu gabe ez nintzelako joango, eta aita komisario apostolikoari, frai Pedro Fernández maisuari, entzun niolako gehiago fundatzerik ez zuela nahi; eta era berean, Gizakundekoan eman behar nituen hiru urteak amaitu baino lehen, arrazoi handia zuela ez nahi izatean.
|
|
4 Idatzi nion, Toledon zor diona geroko gerotan aritzen dela, eta artzapezpikuaren epailea da bera, eta ez dakit nola aterako den harengandik, onean ez bada. Aita Nicolaok, hara doanean, egunen
|
batean
han izan eta berarekin aztertuko balu, beharbada zerbait egingo litzateke. Niri burutik pasatu zitzaidan, Frantziskoren erlijioso izateko asmoa aurrera joango balitz, horretan zerbait egiterik balegokeela.
|