2015
|
|
Zeure kreaturei diezun maitasun osoa behar izan zen hainbeste zentzugabekeria eraman ahal izateko eta senda gaitezen itxaroteko, eta mila erako bitarteko eta erremedioz hori lortzeko! Benetan harri eta zur geratzen naiz, gauza arin
|
batean
ez dela indarrik egiten pentsatzen dudanean, eta, nahi izan arren, egiaz ezin dutela erorbidea saihestu eta arima galtzeko arriskutik ezin dutela alde egin beren buruari sinetsarazten diotenean; eta hala ere, Zu zaren bezalako Maiestate handiari eraso egiteko bai badugula indarra eta adorea. Zer da hau, ene Jauna, zer da hau?
|
|
Aita Marianoren bidez zetorrena ez didate eman, eta berak ere ez dit letrarik idazten. Aspaldi
|
batean
ez dit idatzi. Berorren aitatasunaren gutun bat bidali dit egun honetan eta berak ez dit idatzi; beharbada, beste horrekin bera geratuko zen, eta Garciálvarezen paperarekin; Segoviarako gutun bat edo bi bidali zizkidan.
|
|
5 Komunitateko buruak esan zidan gauza
|
batean
ez zela berori hain ongi etortzen berarekin. Aditzera eman zuen uste zuela berorrek ez zuela tolesgabe tratatzen bera.
|
|
Hemendik joango dena oso ona da, kostu handiagoa izango du baina; dena dela, orain hornituz gero, gero komentu bakoitzak emango du. Alcaláko ondare horretatik aurrera daiteke eta gero eman, orain bat
|
batean
ez baitut beste biderik ikusten. Horrela idazten diot aita Marianori, berorren aitatasunak ikusiko duenez.
|
|
Izan ere, berorrek dakienez, betiere Jainkoaren zerbitzaria izan bazen ere, orain lurreko gauzez tratatzerik nahi ez zuela zegoen; eta Haren Maiestateaz hitz egingo zioten pertsonekin izan ezik, asper asper eginik geratzen zen, nik askotan kontsolatu beharra izateraino, eta horrela, Sernara joan zen bakardade handiagoa izatearren, eta han hil zen, edota hobeki esan bizitzen hasi zen. Izan ere, nik haren arimaren gauza batzuk idazterik banu, ulertuko luke berorrek zein zor handia dion Jainkoari hain aita ona eman diolako eta zein beharturik dagoen haren seme bezala bizitzera; baina gutun
|
batean
ez dago esan den baino gehiago esaterik; dena dela, kontsola bedi berori eta sinets beza dagoen lekutik gehiago lagun diezaiokeela lurrean egonda baino.
|
|
9 Oi ene aita, zer gauza desegokia gertatu zaidan! Eultzi batean benta baten ondoan geundela (ez genuen uste gutxi genuenik), bentan egoterik ez baikenuen, sartzen zait arrabio edo sugandila handi bat besoan tunikaren eta haragiaren artean, eta Jainkoaren errukia izan zen beste parte
|
batean
ez sartzea, bestela uste dut hilko nintzela, sentitu nuena sentiturik; baina laster batean harrapatu zuen nire nebak eta bota eta Antonio Ruizen aho ondoan jo zuen. Honek asko lagundu digu bidaian zehar; Diegok ere asko; horregatik abitua eman nion, aingeru bat da-eta.
|
|
4 Biziki sentitzen dut berori zerbaitetan nire antzekoa izatea, nigan gaitza gaitzen gain besterik ez baita, batez ere gorputzaren aldetik. Bihotzekoa zela esan zidatenean, ez nuen hainbeste sentitu; izan ere, amorruz jotzen duenean nekagarria bada ere, beste gaitz batzuk xurgatzen ditu eta azken
|
batean
ez da arriskutsua, eta esan zidatenez, hidropesiaren beldur zirenez gero, gaitz erditzat hartu nuen. Jakin beza ez dutela nahi izaten sendaketa asko batera egiterik, baina handitua beheratzea nahitaezkoa da.
|
|
Gutxi behar dute Ávilakoak bezalakoak izateko. Hala ere, ongi nago, horko gutuna irakurtzeko gogoaz egon arren, aspaldi
|
batean
ez dudala bat ere irakurri uste baitut. Posta garraioek ere denbora handia behar dute, bai hona etortzeko, bai hara joateko.
|
|
8 Kasildarena sentitu dut; azken
|
batean
ez diete ezer emango. Hitzemandako bi mila eta bostehunak ematea baino ez zuten, edota gutxienez bi mila.
|
|
Hau eskatzen diot soilik: gure fraide oinutsekin izan ezik, albait traturik gutxien izaten saia daitezela (moja horiek eta berorren agurgarritasunak berorien arimak tratatzeko, esan nahi dut); ez garrantzirik eman noizbait haien falta sumatzeari; hobe dugu geure buruak berriro igarotako trantze
|
batean
ez ikustea. Mojaren batek fraide batengandik beste batengana alda nahi balu, ez biezaio ken aukera hori.
|