Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 37

2010
‎Belar sailaren alde batean bi zaldi zeuden, Ava eta Mizpa, eta hiru zaldikume; bestean, bakar bakarrik, Moro, astoa. Urrutiago, pago lizar bakan batzuk ernetzen ziren, eta are eta urrutiago, basoa.
‎" Iruditzen zait artzain horiek ez nautela salatuko, baina oker nago, bidean noala herria agerian gelditu zait han behean, eta halako batean bi auto ikusi ditut plazatik ateratzen, eta nire bila datozela pentsatu dut, eta halaxe da, ni nagoen aldera jo dute. Korrika hasi naiz berriro, aldapan behera nire karga guztiaren laguntzarekin oso azkar noa, batzuetan erori eta zilipurdika egiten dut, eta hola ordubete edo gehiago, lehertuta nago, ezin dut jarraitu, eta erreka txiki baten ertzeko sastraketan gorde naiz.
‎Hipermerkatura sartu da, John McLaughlinen kliente tontoa bezala, eta liburu bat erosi du. Liburu lodi arraroa, zeren bat batean bi subjekturen arteko komunikazioan izan daitekeen erlazio hipotetikoen eskema azaltzen baita. Hiru erlazio mota daude:
2011
‎Dena dela, arratsalde ilun batez, tximistaren bristadaren batek tarteka argiturik, Xabierri gerritik heldu nion haren motorraren atzealdeko eserlekura igota, eta antolatutako hitzordura joan ginen. Han herrixkaren bateko taberna zoko batean bi gizon izengabek emandako hitzaldi bat entzun nuen, sekula amaitu behar ez zuela zirudiena, euskal gizartearen eta politikaren ikuspegi ezkertiar erradikal batetik egina. Gogoan dut neure baitan galdezka aritu nintzela hitz egiten zuten bitartean, nola prozesatuko ote zuten haien mezua nik ezagutzen nituen baserritarrek; izan ere, edonondik begiratuta, kapitalista porrokatuak eta politika aldetik moderatuak baitziren baserritarrak.
‎—Hurrengo batean biok joango gara arrantza egitera, ikusiko duzu zein ondo pasatzen dugun. Irribarreak dira, e!
2012
‎Aldiz, noizean behin menta soroak sits zuriz estaltzen diren Obabako eremu magikoetan, poetikoa da garai batean bi anaia baserritarrek errotariaren alaba bata bestearen ondoren ganbarako belarrean bete ondoren basurde zuri bat sortzea. Eta berez poetikoa ez bada ere, kalkulu zilegia da, egiantzekotasunez eta, batez ere, seguru asko, arrazoikotasun osoz betea, Obabatik Bartzelonara pasatuz ETAko emakumezko terrorista ohi batek makarra ezezagun batekin txortan egiteko gogoa izango zuela, hiruzpalau urte barruan egonda, kartzelatik atera eta egun berean motxinaren armiarma sare zaharkitua behingoz urratze aldera edo.
‎Dena atzean dago, atzerago, eta guk geroko nahi ditugu iturriak; esateko, liliz beterik aluak eta argitasun oro, maite duguna baizik ez dugula maite: batean bi izatea.
2013
‎Ez omen ziren pertsonak kontatzen, ez etxeak ere, suak baizik, fires, hots, sukaldeak, familiak. Zentzua du, izan ere garai hartan ahal zutena egiten zuten familiek, eta igual zeuden teilatupe batean bi su, edo lau. Pertsonak banan banan erroldatzea ere askotxo, nonbait, jaio eta hil ere orain baino errazago egingo ziren eta.
2014
‎Horixe baita urruneko data batean bion artean sinatutako hitzarmen isila: batak ez du bestearen jarduera galaraziko.
‎Espazio hutsak. Xamuiok kantatutako bertsoen hasieretako batean bi lerro falta dira, etenpuntuez osatutako bi lerroekin adierazten da hori liburuan. Ez dago jakiterik hor falta dena, memoriak zer ahaztu zuen.
2015
‎Eta zintzarri bat ere bazegoen alanbretik zintzilik. Alde batean bi boluntario zeuden, lurrean etzanda eta lo, fusil bana eskuen artean zutelarik.
‎Gertatu zen aste haietan zehar Paulino Uzkudun ere New Yorken zegoela, entrenatzen, oso gogor ari baitzen preparatzen hurrengo konbatea zela eta. Bien adiskide baten bitartez, GU Tolosako klubeko bazkide zen lagun Balentin Agirrezarrek antolatuta, gau batean bi boxeolariak elkartu egin ziren berea zuen Brooklyngo euskal restaurantean, Zeru Txikin, afaltzeko.
‎Erakustaldi arrakastatsu haien ondoren, Ondarzabal lagunak Paulino ez gehiago xaxatzea erabaki zuen, teknika hori erabiltzea bururatu zitzaion. Ez zion galdetu zer egin behar zuen hurrengo, eta horrela, goiz batean biak Oriente hotelean gosaltzen ari zirela, esan zion Paulinok:
‎—Noraino agintzen du diruak Paulino Uzkudunen munduan? izan zen Torrijonek tupustean bota zion lehen galdera kafetegiko txoko apartatu batean biak eseri zirenean.
‎Geroago, boxeolariak izan ziren azkenak ailegatzen, Uzkudun eta Gaztañaga, Julio Ondarzabalek lagunduta, horregatik eseri behar izan zuten mahaiaren beste muturrean. Urrutitik, Juliak etengabe begiratzen zuen Gaztañagarengana, ea halako batean bien begiradek gurutzatzeko mugona zuten. Gaztañaga pozaren pozez zegoen, zoriontsu, denbora guztian irribarretsu, bere ondoan eserita zituenen zorionak jasotzen, behin eta berriro komentatzen zituzten bitartean borrokaldi bikainean gertaturiko pasarte eta zehaztasun aipagarrienak.
‎Gehiengoz erantzun zieten—, zehaztuz, halere, bi indar espainol nagusietatik gutxienez baten adostasuna zela; eta Ajuria Eneako bi mintzakideetako batek erantsi zuen: nola nahi ere, gauza jakina da horrelako gai batean bi indar espainolek posizio bera izango dutela.
‎Mugimendu indigena iraganeko eskemetan kateaturik ikusten du. Diskurtso iraultzaile eta aldarrikatzailedun" kontrabotere" horrek bere funtzioa bete omen zuen hogeigarren mendeko azken hamarraldietan, eta neurri batean bi milako lehen urteetan. Lurraren eta bizimodu tradizionalerako baliabideen defentsa egin zuten, eta mobilizazioen bidez estatua neurri batean behartu.
‎Ez da halabeharra bere lagun minen artean, Gaztela Mantxako bi buruzagi sozialista nagusienak egotea (Jose Bono eta Jose Luis Barreda); edo, Gaztela Leongo PPko buruzagiak. Elkarrizketa batean bi alderdiei buruz galdetuta, enpresaburuak beti agertzen du bi alderdienganako kezka. Enpresaburuen mundu pragmatikoan, ideiak boto emaileak nahasteko marka komertzialak baino ez direlako, eta diruak ez baitu koloreen diferentziarik bereizten, billeteena ez bada.
2016
‎Euskal Herriko mendi bide bakartiren batean bi lagunek topo egiten dutenean, elkarri diosala egin ohi diote, eta zenbaitetan ibilbideari buruzko argibideren bat eman. Iturriren batean egokituz gero ez da harritzekoa ere gosaritarako duten zerbait elkarri eskaintzea.
2017
‎Ez diat uste. Ezetz, hirutan ez; hilabete batean bitan bakarrik; ez duk hainbesterako! Ezetz, bada, hiru astez jarraian ez diagu egin mus partidarik, jakinen ez diat nik, bada!
‎1993ko urriaren 30ean, beste pauso bat eman zuten bertsoa eta rockaren oholtza gaineko konbinaketan. Negu Gorriak ek kontzertua eman zuen Bilboko La Casillan, eta amaieran Jon Maia igo zen oholtzara bat batean bi bertso kantatzera. Bat bateko bertsoak (a capella, erabat hitzean oinarrituta, doinua lagun, une eta toki horretan komunikazioa helburu duenperformancea) eta rock musika (musika, hitza, estetika eta mugimenduan oinarrituta komunikazioa helburu duen performancea) oholtza gainean elkartu ziren.
‎Herri batean bi pertsonak Euskaraz ari badira kalean eta epaitegira sartzerakoan erdarara pasatzen badira, erdarak nazio maila betetzen duelako seinale da. Espazio fisikoa bera da, epaitegia eta kalea herri berean daudelako.
2018
‎Aita Beraren Euskal Iztegitxua nafar hiriburuan inprimatu zen 1909an, eta inprenta oinean Iruña ageri da. Eta Sanferminetako foileto batean bi izenak ageri dira izenburuan, euskarazkoa eta gaztelaniazkoa, hurrenez hurren: " Iruña.
‎Xuanek, paper batean bi zirkulu eta haien intersekzioa marraztu ditu.
‎Bat batean biak isiltzen. Beharbada, kanpotar baten aurrean honelakoak aitortzea arriskutsu iruditu zaie.
‎Bat batean bi gizon armatuek bidea oztopatzen dizuete. Denak jaitsi behar.
2019
‎Informazio hau guztia Kepak eman zidan, gertutik jarraitzen baitzituen Patrizioren ibilaldi eta abenturak. Antza denez, Patrizio aritu omen zen bolada batean bi neskatoak partekatzen, eta azkenean Aurora bazterrean utzi omen zuen beste neskatoarekin jarraitzeko. Hilabete baterako ekarri zuen berekin Silvina, Espainia ezagutzera omen zetorren, turismoa egitera, eta gainean ekarri omen zuen hauts berdez betetako poltsa ezagun hura, zintzilikatze itzela harrapatu nuen egunean mahai gainetik desagertu zen peiotea.
‎Bazen neska bat Bilbon, erakunde ofizial batean lan egiten zuena, funtzionarioa, nire adinekoa, ezkongabea, eta hotelean adiskide bilakatu ginen. Mabel deitzen den neska honek larunbat batean biok batera ateratzea proposatu zidan bere taldearekin afaltzeko eta gero hor nonbait kopa bat hartzeko. Kopak hartzen diren klub horietako batean ni baino zertxobait adinduagoa zen gizonezko batekin hasi nintzen hizketan, oso gizon ederra zen, segaila benetan, Eugenio izenekoa, esan zidanez.
‎NTMren arabera, Urdiaingo Barga, goitik beheraino, bi erditan banatzen da: Atximistalde Altsasu aldekoa, Otalde Iturmendi aldera, garai batean bi herri izango ote zireneko zantzua, nonbait. Bada, bigarren alde honetan haitz agertzen zaigu, Iturmendin eta Bakaikun bezala.
2020
‎Batzuetan larritzen nau pentsatzeak ezen seme alaben haurtzaroa ziztuan igaroko dela. Zor diedan arreta eman ezean, bat batean bi gazte ezezagunen aurrean aurkitzen diren guraso horietakoa naizela.
‎Olcozek ez omen zuen sumatu auto bat emeki hurbiltzen eta garajearen aurrean geratzen zela. Tesla S5 bat zen, urdin iluna, mailatu samarra, aitzineko gauean Iruñeko kale batean bi komandokideek lapurtua. Beñat Lerga zihoan gidari.
‎korrika doala eskaileretan gora, eskuan pistola daraman gizonari ihes egiteko ahaleginean, gatibualdian une horretarako metatu duen indarra erretzen. Errealitate bihurtu ditu, horrela, errepide ostatu batean bi eskuetara idatzi genituen bi lerro: " ilunpetan noa lasterkari auzo ezezagunetan,/ zure izena daukan kalea helmuga".
2022
‎—Ederki. Bada, neguko ilunabar batean biok Konstituzio plazako liburutegitik elkarrekin atera eta abiatu ginen erdi aldera. Elkarrekin gindoazen nire ikaskidearen gurasoen burdindegitik pasatu ginenean, badakizue, Santa Catalina zubiaren parean zegoen denda handi hura.
‎Nolaz? Familia nahuatl batean bi euskal izen. Euskal Herriarekiko lotura gure lana baino lehenagokoa ote da hemen?
‎Ordurako zelatariak badaki gauza arraroak gertatzen ari direla pareko etxean, egun batzuetan ez du inor ikusi eta bat batean bi emakumeak ikusi ditu, baita txakurra ere. Ilobak esanda daki pinuen etxea erosi dutela eta bertan langile ugari dabilela zaharberritze lanetan.
2023
‎Horrelakoak dira gudarosteetako" soldadu" eta" mertzenarioa" bezalako hitzak: azken batean bien zeregin nagusia da hiltzea eta izua barreiatzea, hau da, inor hil ahal dutela erakustea, biek era berean diru sariaren truke lan (hil) egiten dutelako, ezen mertzenarioen antzera soldaduek erregeri men egingo baitiote soldata jasoz gero. Bestela esanda, ez dute lanik (hil) dohainik egiten; eta horretaz ohartzeko nahikoa da ikustea zenbat bider altxatu ziren erregeren kontra Ameriketara bidalitako soldaduak, zegokien soldata jasotzekotan.
‎" Zorion handian bizi izan ginen, baina halako batean bioi gertatu zitzaigun gauza oso maltzur bat, alde gutxirekin lehenengo neuri eta gero berari: energia ilun batek gainezka egin zuen geure gogoan.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia