Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 155

2001
‎Aukeratzen diren irudietan ilogikotasunak aginduko du, zalantzarik gabe. Baina urrun zegoena bata bestearen ondoan jartzeko ebaki eta ondu egin behar da, lotu eta bildu. Collagean egiten den bezala irudiak urrunekoak dira, baina muntatu egin behar dira osotasuna lortzeko.
‎Baina gauzak aukeratuz, eta bata bestearen ondoan jartzetik sortzen den elektrizitateak ematen dio poemari bere tonu berezia, bere indarra, irakurlearen irudimena zauritzeko eta bizkortzeko joera. Jarri dezagun hauek irakurtzen ditugula:
‎Hala ere, komeni da bien arteko kolore aldea ez izatea oso ikusgarria denbora igaro delako, eta pieza berria bat etortzea konpondu nahi den motibo edo marrazkiarekin. Estali nahi den papera baino handiagoa den zati bat moztu ondoren, hondatutako eremuaren gainean jarri behar da, eta, kuter zorrotzarekin, bi paperak batera moztu behar dira, bata bestearen gainean jarrita, pieza berria inguruko marrazkiekin edo motiboekin bat etor dadin. Hezetasunak eragindako aire burbuilak kentzeko, bi ebaki perpendikular egin daitezke, kuter batekin.
‎Norbaitek pentsatzen edo sentitzen duen kontrakoa agertzeari deitzen diote tolesa, baina baita oihalaren bi zati, bata bestearen gainean jartzeari ere. Lehenengoa arriskutsua gerta dakizuke; ez ostera, bigarrena.
2002
‎Segundo batzuk igaro ondoren, ile pintzel gogorrago bat pasatzen da moldurari atxiki ez zaizkion urrezko ogiaren hondarrak askatzeko. Urre itxura gastatua emateko, eremuak estali gabe utz daitezke Hurrengo orriak gainjarri egiten dira, hau da, bata bestearen gainean jartzen dira zentimetro batzuetan, hondoko kolore gorria ezkutatzeko. “Kalbak” geratzen badira, misto gehiago eta urrezko zatitxo bat aplikatzen dira.
‎Donibaneko arrantzale jendea mintzatzen den eran ari zitzaidan, hitzak zelula biziak balira bezala, bata bestearen ondotik jarriak bai, baina atzekoak aurrekoak fagozitatu nahian balebiltza bezala. Erantzun nion:
‎Zuri ere ber gauza gertatuko zaizu. Euskara erabil daiteke isun horien ordainketa saihesteko ere, helegiteak bata bestearen ondoren jarriz. Oso emaitza onak eman izan ditu zenbaitetan sistema honek; hirugarren gutuna egiten denean, beste aldean dagoena zutaz ahazten delako paper metek estalirik.
‎Erabili ere, nola erabili zuten gainera! Dozena erdi lagun horiek egin zuten batasuna eguneroko lanean, Euskaltzaindiaren arauak eta beren iritzi pertsonalak, funtsatuak edo ez, bata bestearen gainean jarriz eta besteri betearaziz. Gero Euskaltzaindiak erabaki horiek bedeinkatuko zituen edo ez, hori beste kontu bat da:
‎Unibertsitate publiko elebiduna edukitzeak unibertsitateen arteko lehia areagotuko du eta hori onuragarria izango da ikasleentzat, sistemak eta irakaslegoak etengabebe rritzen eta jakintza eguneratzen aritu baitute. Hala ere, Euskal Unibertsitateak arretaz jokatu du ikasketa planak zehazterakoan, finantza baliabideak urriakdirelako eta eskaintza publikoa eta ezin direlako bata bestearen gain jarri.
2003
‎Horiek ongi egokitu dira espazio ireki berrira. Ilarak bata bestearen gainean jarri ahala, armazoitik irteten diren goiko euskarri metalikoekin topo egingo da (albo bakoitzean bat). Euskarri horiek morteroz estaliko dira.
2004
‎adreiluak bata bestearen gainean jarriak
2005
‎batetik telefono deien dentsitatea; bestetik deien jatorria eta helburua eta azkenik, dei egileen kokagunea denbora tarte erregularretan neurtuta. Horrela hainbat irudi informatiko prestatu zituzten eta irudi hauek bata bestearen gainean jarriz telefono deien paisaia osoa lortu zuten.
‎Parean daukan apalategiari erreparatzen deutsie orduan haren begiek. Liburuak bata bestearen aldamenean ondo be ondo ordenauta, bata be ez okertuta, eta gitxiago horizontalean bata bestearen gainean jarrita. Dagoan lekutik ezin ikusi daikez liburuon izenburuak eta idazleen izenak, baina jakin badaki egilearen abizenaren arabera dagozana sailkatuta, alde batera euskeraz idatzitakoak, bestera osterantzeko hizkuntzetakoak.
‎Begi zabalik, ikusitakoa benetakoa zala egiaztatu eban, bere orri idatziak eta eskutitza bata bestearen ondoan jarri eta gero. Berehala beste hauxe be ikusi eban barruko begiekaz, telefonoz deitu eta idatzi eutsanak bere eskuz idazten jardun ebala, telefonoz bestaldeko ahots epelak zuzendu ebazala eskutitza eta bere eskua; astebeteren buruan amaituta eukan" Idazle logabearena" izenburuko kontakizuna idazten jardun eban personaia zala guzti horren egile eta erantzule, eta zorioneko loak hartu aurretik eskerrak emon eutsazan barrubarrutik.
‎Ez dakigu nola zeuzkan idatzita kazetariak zenbakiok, baina lau zenbaki ia bata bestearen ondotik jarriz eta bakoitzak konzeptu eta egite diferenteari egokituz, ezin da horrela eman informazioa, xehatu egin behar da gehiago. Presak eta lan egiteko erak ez dute testu hobeak egiten laguntzen.
‎Panel gidaridun manparak. Orri edo panelek bainuontziaren luzera estaltzen dute eta bata bestearen gainean jartzen dira, elkarri gainjartzean. Bainatzeko edo dutxatzeko eremuari hermetikotasun ona ematen diote, nahiz eta beheko errekaren garbiketarekin tolesgarriek duten arazo bera duten.
2006
‎Ofiziozko inkisizio pro eskubidea duela; eta, bestetik, akusatuazedurak, aldiz, gizarte printzipioa barneratzen du, eta horren lehentasuneko helburua da delituaren ondorioz hautsita geratu den ordena juridikoa berrezartzea, aldi berean herritarrengan sorturiko alarma baretuz. Horrenbestez, justizia kriminalaren antolaketari buruzko arazoa behar den moduan konpontzeko, akusazio eta defentsa eskubideak argi eta garbi definitu behar dira, bietatik bat ere sakrifikatu gabe, eta bata bestearen mende jarri gabe; aitzitik, gorengo sintesi batean bi biok harmonizatuz.
2007
‎Gogo irudikapen edo ideia oso hori adierazteko, Gesamtvorstellung terminoa erabiltzen zuen Wundtek eta, Blumenthalen (1983) arabera, funtsezko garrantzia du kontzeptu horrek Wundten sisteman. Aurrena, hortaz, Gesamtvorstellung delakoa da eta, gero, analisia dator, gogo irudikapen oso hori bata bestearen ondoren jartzen diren hizketa segmentuetan banatzeko. Horregatik da perpausa hizkuntzaren oinarrizko unitatea Wundten pentsaeran.
‎Gatza barruan sartuko da eta ura, gradiente diferentziagatik, kanpora aterako da. Galera errazteko, piezak bata bestearen gainean jartzen dira, presioa egiteko. Gazitzeko denbora piezaren pisuaren araberakoa da, pisu kilo bakoitzeko egun bat.
2008
‎Eta azeleragailu handiak, gainera, ez dira tresna bakar bat izaten, baizik eta tresna multzo bat. LHC izeneko hau ez da azeleragailu bat, baizik eta bost azeleragailu, bata bestearen atzean jarrita. Ezinezkoa izango litzateke sortu beharreko energia guztia tresna bakar batez sortzea, eta, horregatik, pausoka egingo dute.
‎Gorospek besoak zabal zabal egin ditu, norbait besarkatzera balihoa bezala; gero, eskuak astiro astiro mahai gainerantz ekarri ditu eta, bata bestearen gainean jarrita, berriz ere patxadaz eta ia ia ahapean esan du:
‎Urrutitik egin zion kasu neskatoari. Eskuekin egin zion keinu aitak, eskuak bata bestearen gainean jarri eta laztan eginez. Maritxuk niri neuri egin zidan keinu bera, bi eskuak laztanduz.
‎Itxaron minutu batzuk platanoak tonu hori urre bat hartu arte. Patakoiek nutrizio baliokidetasuna dute patata frijituekin Ondoren, banana zatiak oliotik kendu, xukatu eta zanpatu egin behar dira, zatika, galleta moduko bat osatu arte, “pataconera” erabiliz, bi taula txiki, bata bestearen gainean jarriak, eta alde batean bisagra pare batek elkartuak, dagoeneko frijituta dauden banana zatiak zapaltzeko. Ondo zapalduta daudenean, sortzen diren “galletak” berriro botatzen zaizkio olioari, ondo gorritu eta zerbitzatzeko prest geratu arte.
‎Horrelako arazoek eta are hutsalagoek ere eragina izan dezakete pertsonarengan, eta egoera horrek denbora luzea irauten duenean, beharrezkoa da profesional horrengana jotzea", dio Gesak. Maskota berri bat erostea goizegi izan liteke kaltegarria haurrentzat Maskota baten bidezko dueluak zenbait fase ditu, bata bestearen gainean jar daitezkeenak eta ordena jarraitu behar ez dutenak. Fase horietako sailkapenetako bat Elisabeth Kübler Ross psikiatra da, eta hiltzeko prozesuari buruzko hainbat liburu idatzi ditu:
‎Kontzertuenak, manifestazioenak, pelikulenak, erakusketenak, publizitatea zein eskuz pintatutakoak. B hiriko kaleak kartelez josita daude, bata bestearen gainean jartzen dituzte, geruza lodi lodiak osatzen diren arte. Haizea egiten duenean, kartel geruza lodiok hormatik askatu eta lurrean botata geratzen dira.
‎Basoa erdibitzen duen lokatz gogortutako pistan, enbor pila handi baten ondoan, bost kamioi daude bata bestearen atzean jarrita. Kamioiak handiak dira, bostak laranja kolorekoak, haien karrozerietako forma irmoek indarra irudikatzen dute.
2009
‎Nik ez dut arlo hori ondo ezagutzen, baina azken legealdian Kontseilutik eman ziren aholkuekin bat gatoz. Guk argi eta garbi dugu bi hizkuntzek elkarrekin bizi behar dutela, errespetuan, ez dela bata bestearen gainean jarri behar. Euskaraz lan egiten duen jendea gurekin pozik dago, gurekin lan egin nahi dutela transmititu digute, ez da arazorik izango.
‎Egitura: Hormigoia armatzeko erabilitako altzairuzko barrek 31.400 tonako pisua dute, eta, bata bestearen atzetik jarrita, Lurraren zirkunferentziaren laurdena baino gehiago osatuko lukete.
‎Gero bizi istorio bat asmatzen zion, baina handik gutxira irudia ederregia, bizi istorioa dramatikoegia zela pentsatzen zuen eta berriz hartzen zuen lapitza, orain gorria, eta lerro zabalez, kolore nabarrez beste irudi bat, beste bizimodu bat sortzen zuen,, baliteke, baina ez, arruntegia da?. Eta berriro desegiten zuen airean eraikitako Angie, eta berregin... buruan milaka irudikatu zituen Angieren aurpegiak, istorioak, azkenean bata bestearen gainean jarritako lerro gurutzatuak eta kolore nahasketak erabat korapilatu zitzaizkion arte. Orduan hutsik geratu zen, Angie izenarekin eta aipuarekin soilki.
‎Eliasek bata bestearen ondoan jartzen ditu, ezin sinistu ikusten duena. Froga aurrean dauka, ostera.
‎Lehen tuneleko begiratokira joan zitzaion begirada ostera ere. Hango eserlekuan bata bestearen ondoan jarrita. Azken irudia hura izatera behartu zuen bere burua.
‎Gainerako korotipoak geografikoki mugatuta daude, eta Islandian daude, Europako Artikoaren inguruan, Iberiar Penintsulan eta Europako hego ekialdean. Ikertzailearen arabera, “hamar itsas espezie geografikoki bat datoz Britainia Handian, nahiz eta haien banaketak Europako beste kostalde batzuetara zabaldu eta bata bestearen gainean jartzen diren, pixkanaka”. Sakabanaketa Ikerketaren emaitzek erakusten dutenez, ingurumenaren ikuspegitik, tenperatura klimatologikoak (edo ingurumen energiak) zehazten du korotipo gehienen kokapen geografikoa.
‎Eraikin zaharrek. Leku ezberdinetan dauden arren, hiru denda zahar bata bestearen ondoan jartzen ditu koadroetako batean. Detaileei garrantzi handia ematen die.
2010
‎Kanpotik, Parke Teknologikoaren logoa gogorarazten du: bi piramide dira, bata bestearen ondoan jarriak eta lur azpitik komunikatuak. Eraikina arkitektura sari garrantzitsuak jasotzen ari da; besteak beste, 2009ko Kultura Eraikinik Onena aukeratu dute ArchDailyn, munduan bisita gehien jasotzen dituen arkitekturari buruzko webgunean.
‎LHC azeleragailua ez da azeleragailu bakar bat, baizik eta azeleragailu multzo bat, bata bestearen atzean jarrita. Lehendabizi, Linac2 azeleragailu linealak H ioiak igortzen ditu azeleragailu zirkular edo protoien sinkotroi batera (PS).
‎geruzak bata bestearen gainean jarrita eraikitzen da
‎IMANOL. Barkatu, baina etzakiat... beldurra diat ez ote dituzuen bi enpresak bata bestearen aurka jarriko.
‎Idazteko edo klasea emateko nahitaezko lehen premisa kontzeptuak edukitzea da. Hori hola izanik ere, baina azalpenerako trebetasuna, ordenatzearena, bata bestearen atzean jartzea eta kontzeptuak elkarrekin lotzea, estudio bidez eta ariketen bitartez lortzen da.
‎Euskara da gizarte eleanitz batean bizikidetza ahalbidetzeko oinarria. Eztabaida ez da euskara eta gaztelania bata bestearen aurka jartzea, batzuek nahi duten bezala; globalizazioari eta modernotasunari lotuta dagoen hizkuntza askoko testuinguruan gaude sartuta. Ondorioz, euskararen inguruko eztabaida faltsuak (ezer ez dakartenak) eta demagogia partidistak gainditu behar ditugu.
‎Solaskide guztien artean, maisuak ziren musikatxo hura gehienik estimatzen zutenak, eta Bernardinok poesia bat ere egin zuen Amerika, Unamunok Espainiako herriekin osatutakoaren antzera, leku izenak bata bestearen atzean jarriz: " Seattle, Vancouver, Old Manett, New Manett; Alice Arm, Prince Rupert, Nairen Harbour.".
2011
‎" Mezua oso oso garrantzitsua da guretzat, hitzak, alegia". Ezin bata bestearen gainetik jarri hortaz. Bilbaok joko fonetikoa dioenean, ez da ari bi hizkuntzetara mugatzeaz, euskaraz eta ingelesaz gain, frantsesezko eta gaztelaniazko hitzak ere erabiltzen baitituzte," eta txinera erabiltzea ere gerta liteke".
bata bestearen gainean jarriz
‎Asko lasaitu zen, amamari itxura tristea joan zitzaiola ikustean. Bi maleta lukainkak bata bestearen gainean jarri, eta hantxe zegoen eserita, eskuak bilduta, burua apur bat saiheska zuela. Aurpegian begirada argi, ernea zuen.
‎Bai. Zuri beltzeko argazkietan, elkarren osagarri diren bi kolore bata bestearen ondoan jarriz gero ez dira bereizten, balio tonal bera baldin badute. Balio tonal bereko koloreekin jokatzeak isiltasuna sortzen du, eta aldi berean bizia.
‎GERMAN kalean barrena doa; maletina esku batean eta bestean karpeta bat, karpetako paper batzuk bata bestearen atzean jartzen ari da eta karpetan txukundu eta itxi egin nahi du... Oso sartua dago bere horretan, eta ez da ohartu aurrez aurre IMANOL datorrela.
‎1505ean Domingo de Iruza eta Lope de Etxaizek jaso zuten dorrea eta 1532an Lope de Iruarrizaga harlantzaz arduratu zen 1557 inguruan amaitu arte. Dorrearen gorputza barruan zentratuta dago, kanpoaldera irten gabe, eta alde bakoitzean leiho zirkuluerdi formako bat du, beste bat lauki formakoa eta beste bat zirkuluerdi formakoa, bata bestearen gainean jarrita. Arkuak, baoak, leihoak eta abar izan ezik, barrualdean ia gainerako guztia emokatuta dago.
‎OTBetan, fusible etxeen oinarriak bata bestearen gainean jartzen dira? 3.8 irudian bezala?, zokalo edo armazoi isolatzaile baten gainean. Hiru faseetako eroaleak pasatzen dira horien barrutik.
‎– Biribilkiak ere bata bestearen gainean jar daitezke, horizontalki, paleten edo bestelako gainazal lau baten gainean, eta ez dute 1,5 m ko altuera gainditu behar. Inoiz ere ez dira bertikalki biltegiratu behar, hodiak ez obalatzeko.
2012
‎Eta horixe bera egiten dute zinemagileek hiru dimentsiotan grabatzeko. Bi kamera behar dira, bata bestearen ondoan jarrita, antzeko irudi ezberdinak har ditzaten. Eta ikusmen estereoskopikoa lortzen da bi irudi horietako bakoitza ikusleak begi bakarraz ikusten badu.
‎1.400.000 kilometroko diametroa du Eguzkiak, Lurraren eta Ilargiaren arteko distantzia baino 3,6 aldiz handiagoa. Han 109 Lur sartuko lirateke, bata bestearen ondoan jarrita. Diametro hori, gainera, ez da ekuatorearena bakarrik.
‎Ohiko teknika da ingeniaritzan pieza industrial konplexuak egiteko; ingeniariak piezaren hiru dimentsioko eredu bat sortzen du ordenagailuan, eta, eredu horretatik abiatuta, makina batek osatzen du, material geruzak bata bestearen gainean jarrita. Kasu honetan, inprimagailuak titanio metalikoaren hautsarekin egiten zituen geruzak; laser batez urtu, eta aurrekoari itsasten zion geruzetako bakoitza.
‎Gero ontzi gainera igo nintzen, eta, lehenik eta behin, bi gizon itota ikusi nituen ontziko sukaldean edo brankako gazteluan, elkar besarkatuta. Atera nuen ondorioa izan zen, ziurrenik, ekaitzaldian itsasontziak hondoa jo zuenean, itsasoa horren harrotua zegoenez gero, eta etengabe ontziari ura gainera etortzen zitzaiola, gizonek zutela hura jasan, eta bata bestearen kontra jarrita itoko zirela, uraren etengabeko danbatekoen ondorioz, urpean egon balira bezalaxe. Zakurraz gainera, ez zegoen beste ezer bizirik ontzian, eta ez nuen ikusi urak alferrik galdu gabeko ondasunik bat ere.
‎Dena dela, mahaia eta aulkia, lehen esan bezala, egin nituen lehenik, itsasontzitik atera eta alan eraman nituen ohol puska txikiekin. Baina horietako ohol batzuk erabili ondoren, lehen esan bezala, apal luzeak egin nituen, oin eta erdiko zabalerakoak edo, eta bata bestearen gainean jarri nituen leize zuloko alde bateko hormaren luzera guztian, erremintak, iltzeak eta burdinak han uzteko; eta, hitz batean, gauza guztiak bereizita eta bere lekuan gordetzeko, denak erraz aurkitzeko moduan. Iltzeak sartu nituen harkaitzean, eskopetak eta zintzilikatu nahi nituen beste zenbait gauza han jartzeko.
‎Oso mekanikazalea naizenez eta beharrak derrigortuta, mahai eta aulki bat nahikoa erosoak egin nituen neuretzat errege parkeko zuhaitzik handienez. Berrehun jostunek jardun zuten lanean nire alkandorak eta oheko eta mahaiko zapi zuriak egiten, aurkitu ahal izan zuten bezain ehun sendo eta zarpailez dena; halere, gero bata bestearen gainean jarri eta gosnatu beharra izan zuten, haietako lodiena goma oihala baino hainbat aldiz meheagoa baitzen. Haien oihalak eskuarki zazpi zentimetro izaten dira zabal eta metro bete luze.
‎Lurretik hogeita hamar metrora nago. Ez du ematen, baina honaino igotzeko 12 autobus bata bestearen gainean jarri genituzke.
‎Lan mahaien antzeko funtzioa betetzen du; bertan, aplikazioak irekitzen dira, eta leiho moduan exekutatzen dira, bata bestearen gainean jarrita, bata bestearen gainean jarritako paperak balira bezala.
‎Lan mahaien antzeko funtzioa betetzen du; bertan, aplikazioak irekitzen dira, eta leiho moduan exekutatzen dira, bata bestearen gainean jarrita, bata bestearen gainean jarritako paperak balira bezala.
‎Dena den, haurrarentzat ez da gurasoak berak baino bizigarriagoa: bata bestearen ondoan jarri eta deitzen badiote, haurrak batetik bestera egingo du bidea, bidearen amaieran bere gurasoak direla jakiteak ematen dion poztasun eta lasaitasunarekin. Gainera, gurasoentzat oso hunkigarria da haurra harantz edo harantz oinez ikustea.
‎Zartagin batean perretxikoak tipularekin salteatu, gatza eta ardo zuri pixka bat gehitu. Bularkiak moztu, horietako bakoitzaren xerra handi bat egin, labeko paper batean jarri, bata bestearen gainean jarri, betegarriak zabaldu eta erditik ebakitako oliba batzuk gehitu, bularkiak bildu eta labeko paper bera erabiliz, biribilkia estutu, eta hirugihar xerrekin estali. Biribilkiak gutxienez gau batez izoztu behar ditugu.
‎Zartagin batean perretxikoak tipularekin salteatu, gatza eta ardo zuri pixka bat gehitu. Bularkiak moztu, horietako bakoitzaren xerra handi bat egin, labeko paper batean jarri, bata bestearen gainean jarri, betegarriak zabaldu eta erditik ebakitako oliba batzuk gehitu, bularkiak bildu eta labeko paper bera erabiliz, biribilkia estutu, eta hirugihar xerrekin estali. Biribilkiak gutxienez gau batez izoztu behar ditugu.
‎Ondo hezten gaituzte gizakumeok gizartearen eredua jarraitzeko, eta geruzak bata bestearen gainean jarriz, gure nortasuna kanpotik zizelkatzen digute, harri landuak legez. Ohartu gabe, geuk ere gauza bera egiten dugu geure seme alabekin.
2013
‎Zortekoa izan nintzen ni, eta gela txiki baten barrura sartzea lortu nuen. Gela hartan berrogei haur inguru gindoazen, ez zegoen denontzako leku nahikoa baina ahal genuen moduan bata bestearen ondoan jarri ginen. Lurrean eserita gindoazen denok eta, atetik sartzen zen hotzetik babesteko, elkarrengana gerturatzen ginen.
‎Bazterrean geldituta zituzten autoei begiratu zien pasaeran Karolek. Maiderren eta Gontzalen adintsuko gazteak zituzten geldituta, bata bestearen ondoan jarrita, zubiaren kontra, bi gizon armatu parean eta beste bi autoak arakatzen ari ziren bitartean.
‎Josuk, erantzun gisa, eskua txamarrako poltsikoan sartu eta bi orri tolestu jarri zituen Gorosperen mahaiaren gainean. Inspektoreak mezu biak zabaldu eta bata bestearen ondoan jarri zituen.
‎Jarri beste betegarri geruza bat, eta beste fruta geruza bat; jarraitu bata bestearen gainean jartzen, moldea goraino bete arte.
‎«Castell»ak jendea bata bestearen gainean jarriz eraikitzen dituzten dorreak dira; Kataluniako herri eta hirietan egiten dituzte, eskuarki jaietan, eta hamar mailarainokoak ere izaten dira. «Castell»ak egiten dituzten bitartean, hainbat herri melodia jotzen dituzten «gralla» izeneko dultzainarekin.
‎1 Ikatza egiteko eratzen den kono formako egur meta. Egurrak bata bestearen gainean jarriz eta erdian zulo bat utziz egiten da, eta, ondoren, lurrez eta goroldioz estaltzen da. Gero, su ematen zaio, eta, egurra zeharo erre gabe, pixkanaka egosten da; horretarako, suak airea har dezan, alboetan zuloak egiten zaizkio.
‎Manex: 25 mm-ko diametroa duten 750 txanpon bata bestearen atzean jarrita, ilarak izango lukeen luzera kalkulatu dut, eta 18.750 da.
‎A Gipuzkoan, mendebaldeko kostaldean dauden itsaslabar ikusgarriak altxor natural berezia dira; han dago idatzita milioika urteko historia geologikoa bata bestearen gainean jarritako geruza harritsuetan. Itsasertzeko haitz eta labarrak agerian geratu dira itsasoaren etengabeko eraginaren ondorioz, eta harri gogor eta bigun txandakatuen egitura erakusten dute.
‎Haien ordainean espiritu eta gogo erabiltzen dira eskuarki, modu nahasian bada ere. Gainera, erabilerari dagokionez, badirudi mens, animus eta anima bata bestearen ordez jartzen dituela Descartesek arazo handirik gabe; hau da, hitz horiek sinonimoak balira edo antzeko esanahia balute bezala jokatzen du. Azken buruan, animaliek ez bezala, gizakiek berariaz duten zerbaitez ari da Descartes, eta horri arima, gogo edo espiritu deitzen dio.
‎Eta begiratzen dut, eta tipo ezagun bat, inoiz bi adreilu bata bestearen gainean jartzeko gai izan ez dena. Txorrotxa eta sinpatikoa, gainerakoan.
2014
‎Lokala eta globala. Denok ditugu bata bestearen gainean jartzen diren munduak: hurbila lehena eta gero ikasten goazena, gure unibertso propioa eratu arte.
‎Nik irakurri eta gero hasi zen Iñaki liburua irakurtzen, eta, laster, itzultzen. Kapitulu bat itzuli ondoren, bata bestearen ondoan jarri eta itzulitakoa aztertzen genuen, eta korapilo bihurriak askatzen genituen. Edo internetera jo eta ikerketan hasten nintzen…
‎Adibidez, paper zatiaren puntu bat beste baten gainera eraman eta papera tolesten dugunean, bi puntu horien arteko erdibitzailea egiten ari gara. Edo bi ertz bata bestearen gainean jarrita tolesten badugu papera, bi ertzok elkartzen dituen angelua erditik zatitzen ari gara, alegia, erdikaria markatzen. " Erregela eta konpasa erabilita ere egin daitezke horiek guztiak, baina papera tolestuz errazago egiten dira batzuk, eta hobeto ulertzen da zer egiten ari garen, emaitza begien aurrean baitugu", argitu du Royok.
‎Karelera hurbildu, agindu lehor bat oihukatu, eta txalupako arraunlariek eskaileran gora egin zuten segituan; bata bestearen ondoan jarri ziren ilaran nagusiaren aurrean: ikatza bezain beltza zen koloreko gihartsu bat mutur batean, eta metro eta erdiko mulato ñimiño bat bestean.
‎Ontzi txikiak erabil daitezke, adibidez, testu honekin batera doan lehen argazkia. Baina, kasu horretan, pieza gutxi jartzea komeni da, bata bestearen ondoan jarrita egon daitezen. Hala ere, eskumuturreko edo lepoko bakoitzaren zati bat katilu edo pote txikitik kanpo geratzen bada, zuhurtzia eta inprobisazio sentsazioa sortzen du, polita dena, baina saiatu behar dela benetakoa ez izaten, baizik eta objektuen ordena «kontrolpean» dagoela.
2015
‎Lehengo aukeran (1 kasuan: TDM (Time Division Multiplexing)), errei bakarreko errepide nazionala baliatuz bidal genitzake (kostaldeko bidetik, adibidez), bakoitzari denbora tarte bat esleituz, kamioi bakoitza bata bestearen atzetik jarriz. Argi dago irtenbide hori ez dela oso eraginkorra auto ilara handiak sor daitezkeelako, eta, horrenbestez, informazio jarioa moteldu daitekeelako.
‎Maitaleena txorakeria zen, pentsatu zuen, dena berriro gogora ekarriz. Honako hau txorakeria, horko hori ezin hobea, pentsatzen zuen bata bestearen ondoan jarriz. Baina berriro irakurri behar zuen.
‎Scout Bukatmanek «identitate terminal» deituriko horrekin bat dator cyborg teknikoa, ez haatik metaforikoa. Identitate hori modu bikoitzean artikulatzen da; sinbiosia serio hartzeko nozioa da, ez da soilik bi gauza, bata bestearen aurrean jarrita.
‎Esan gabe geratu nintzen, ordea, Notre Dameko oholak lortzeko, zuhaitz bat bera gabe utzi zituztela Paris eta ehun eta hirurogei kilometro bitarteko baso eta oihan guztiak. Esan gabe geratu nintzen elizaren orube guztia beteko zuketela langintza haietan hildakoen gorpuek, bata bestearen ondoan jarriz gero.
‎–Damaskoko aireportuan errefuxiatu paperak erakutsi nituenean, baina, ez zidaten Sirian sartzen utzi. Polizia bulegoan atxiki ninduten, egurrezko bi aulki bata bestearen ondoan jarri eta hantxe egin nuen lo bi astez, harik eta Palestinaren Askapenerako Erakundeak Sirian zuen agintaritzak atera ninduen arte. Handik bai, Libanora eraman ninduten.
‎Bizikletak bata bestearen gainean jarri genituen,
‎Euskaldun guztiek ezagutzen zuten hitzik ez bazen, sinonimoak bata bestearen ondoren jartzen zituen. Hala aitortu zuen Igande eta festegunetarako irakurraldiak liburuaren sarreran (in Altuna 1982:
‎21 12,5 g amonio nitrato (NH4NO3) disolbatu egin dira 125 mL uretan, ontzi isolatu batean. Poliestireno hedatuzko 2 edalontzi bata bestearen gainean jarririk eta estalki batez itxirik lortu da ontzia. Neurketa kalorimetrikoetarako ontzi mota hori askotan erabiltzen da eskoletako laborategietan, merkea baita; kafe katiluko kalorimetro esaten zaio.
‎Zuhaitz bat liburuekin egiteko, hainbat aukera daude. Horietako bat erditik irekita jartzea da, eta piramide bat egiten joatea, bata bestearen gainean jartzean; ondoren, goiko aldean, izar bat errematatzea eta piramidea argi girlanda batekin inguratzea. Horman apalak ere jar daitezke (oinarrian luzeagoa eta goiko aldean baino txikiagoak), liburu eta gabonetako apaingarriak jarri horietan eta, amaitzeko, izar bat.
‎Esekitako pertxa batzuk beste batzuetan zintzilikatu behar dira egitura triangeluarra osatzeko, eta, gero, terkopilo zintekin, artilearekin, argi girlandak finekin… apaindu. Maletei dagokienez, bata bestearen gainean jarri behar dira piramide bat osatuz (handienetik txikienera), eta, ondoren, goiko izar batekin errematatu. Nahi izanez gero, girlandak edo apaingarriak gehitu daitezke geratzen diren guneetan.
‎Nolakoa zen ikatza egitearen prozesua. Profesionaltasuna eskatzen zuen. Egur zatiak bata bestearen gainean jarrita bi metro inguruko altuera zuen tximinia osatzen genuen lehenbizi, “txikita” deitzen geniona. Egurra tximiniaren inguruan pilatzen genuen, eta egur meta iratzez estaltzen genuen gero. Garrantzitsua zen egurra ondo pilatzea, hutsunerik geratu ez zedin.
2016
‎Baina zabalagoa den joera batean gaude gizartean: beldurrak elikatzen, jendeak bata bestearen kontra jartzen dituena. Beste gizarte baterako egiazko proiektu baten beharra dugu, aurrerakoia, zabalagoa".
‎Zur eta lur geratu gara argazkiak. Guadalajarakoa eta Marlenena? bata bestearen ondoan jarri ditugunean eta biak erkatzeko aukera izan dugunean. Sinestezina iruditu zaigu.
‎2ttor eta Xbel 4rari begira daude. 4ra arkatzak bata bestearen gainean jartzen saiatzen ari da, baina erori egiten zaizkio.
‎–Arkatzak bata bestearen gainean jarrita, ilargiraino iristea lortu zuen 4ra 4zirikak. 12657ko abuztuaren..?
‎“Jende dentsitate handiko tokia zen, Zarautzetik Beasainera eta Beasandik Oiartzunera, Zizurkil, Asteasu eta herri jakinetatik pasatuz. Sagardotegi zein jantokiekin eta bertsolarien bizitokiekin mapa bana eginez gero, eta biak bata bestearen gainean jarri, kointzidentziak topatuko genituzke”.
2017
‎Nik ezagutzen dudan luarrik onena honela egiten da: orbela eta ukuilutik atera berri den simaurra bata bestearen gainean jarri arrabeteko geruzetan. Tarteka, harrotu, eta heze eutsi.
‎La Razon egunkari eskuindarrak abuztuaren 30ean argitaratu zuenez ere, ildo juridiko hori nagusituko da eta Espainiako Gobernuak bata bestearen atzean jarriko ditu helegiteak Kataluniako instituzioek erreferenduma egiteko lege, dekretu edo arauak onartu ahala.
‎Aurrean jesarri zitzaidan, minigona azpiko hankak gurutzatuz. Orkatilatik izterreraino bihurritzen zituen hanka beltzaranak, bata bestearen gainean jarriz. Amaieran, hiruki zuri bat ikusi nuen gona zuriaren azpian, emakumearen hiruki sakratua.
‎esan zidan aitak ahapeka, baxoerdia ezpain ertzean zuela?. Plazan geundean, eliza aurrean, eta esan zidaan, berak putatan gastatutako diru guztiak bata bestearen gainean jarriz gero, kanpandorrea jo eta pasa egingo zutela. Bizimodua aldatzeko deseatzen zegoela esaten zian, baina ez zekiat pena pixka bat ere ez ote zeukan...
‎Geroz eta nabarmenago, poema luze eta bitxiak eratzen zituzten esaldi haiek, enbor nagusitik erauzi eta bata bestearen gainean jarri ondoren.
‎Taldeko kide bakoitzaren ardurak difuminatu egiten dira, bata bestearen gainean jarriz eta taldean diluituz.
‎Gotham eraikita dagoela bata bestearen gainean jarritako xafla ahulen gainean.
‎Ezin dugu bata bestearen aurka jarri.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia