2000
|
|
Seme alabak eskolatu nahi zituzten gurasoek ordea, ezin ba kexatu, beren haurrak ikasketarik gabe geldituko ziren beldurrez. Jokaera horren lehen lekukoetariko
|
bat
dugu, nik dakidanez behintzat, Nafarroako Galipentzu herriko maisua, 1730 urtean era horretan haurrak zigortzen zituena, Jose Mateo zeritzan galipentzuarrak urte horretako irailaren 14an Orreagako artxiboan utzi zuen lekukotasunak dioenez; Bernardo Estornés Lasak bere liburuetariko batera oso ongi eraman zituen euskarak historian zehar izan dituen gertakariak, Canto y cantares de Euskalerria.... Poemario nacional vasco (1994) delakoan.
|
|
Egia esateko, eguzkia irten ondoren kantatzeak ez du batere misteriorik. Horrexegatik diot, hain zuzen ere, gure oilarrak dohainen
|
bat
duela: eguzkiaren lehen printza oraindik azaldu gabe dagoenean abesten duelako.
|
|
Pozik nago, bai jauna. Eta iruditzen zait, Ralphek esan bezala, bihotz bakar
|
bat
dugula biontzat. Ez dugu beharrik izan, ez zuhaitz batean gure izenak zizelatzeko, ez etorkizuneko proiektuak elkarren artean erabakitzeko, ez ezer.
|
|
gertatzen zenaz lehenago ez konturatzeagatik, itsu itsuan hona etortzeagatik... eta kauenlaostia, puta zahar batekin oheratzeko dirurik ez izateagatik. Behintzat mendeku txiki hori hartuko nuke diru apur
|
bat
banu.
|
|
Eta Txemaren antza badu? Edozelan ere, oroipenez jositako bizitza
|
bat
dut aurretik. Batere etorkizunik gabea, soilik oroimenezkoa.
|
|
Larregi pentsatzeak inoiz ez dio onik egin arduratzeko motiboren
|
bat
duenari, eta hori ondo baino hobeto zekien berak ere, baina zer egingo zuen ba. Holakoetan ez zitzaion pentsamendu positiboegirik etortzen.
|
|
Baina, ulertu ez ezik, bertze galdegite
|
bat
nuen nik buruan orduko:
|
|
...biok eztabaidan ipintzen gintuen jaun Mar celek, erabiltzen eta manaiatzen zituela, hartarakotz, edo Fedro edo Esoporen fabularen bat, bi animalia edo bi pertsonaia antagonikoren solasa biltzen zuena —txirrita eta inurriarena, konparazione— eta guk harrointzat hartu behar izaiten genuena, nork bere arrazoinak defenda zitzan bertzearen aitzinean, jakinik ezen emanaldi haiek bigarren parte
|
bat
zutela, zeren lehenengoan txirrita iduri egin zuenak inurri iduri egin behar baitzuen bigarrenean, eta inurri iduri egin zuenak txirrita iduri. Baina, hartan hasi aitzin, jaun Marcelek oroitarazten zigun ezen biok anaiak ginela, eta, nork berea atxiki behar zuen arren, ez genuela koleratu behar, eta bai dibertitu... eta behartzen ere gintuen kortesiazko salutantziaren egiterat, hala hastean nola akabatzean, adierazi nahi baligu bezala ezen gure arteko solas haiek jostetatik gehiago zutela zinezko polemikatik baino.
|
|
—nik aditzeko moduan mintzatu zen emaztekia, medikuari baino gehiago neuri xuxendu balitzait bezala: haatik, baldin dudaren
|
bat
banuen, ez nuen luzaz iguriki behar izan, zeren, medikuari adio egin bezain fite, eneganat etorri eta, bere semeari ahakar egiterat zihoakion ama batek bezala, fermu eta fintko, baina baita gozo eta emaro ere, erran baitzidan, euskaraz—: Mutila, ez al duk nehoiz ere aditu ezen astoa meneratzen dela zigorrez, baina gizona hitz onez...?
|
|
Ai, nola hustu nizun orduan neure barrena, eta nola biluztu neure kontzientzia, barkamendua behin eta berriro eskatzen nizula! Eta Demostenes aipatu zenidan, eta hasi nintzaizun kontatzen ezen izen bereko txakur bat izan genuela etxean, zeren eta osaba
|
bat
bainuen, txakurrak halako izenekin bataiatzen zituena. Eta, hari hartatik tiratzen nuela eta hari batek bertzerat ninderamala, osabarekin nuen auziaren berri eman nizun... baita osabak amarekin eta aita Bartolomerekin zuen auziarena ere; ordea, denbora aitzina zihoan eta ni ez nintzen ohartu ere egiten, hain baitzitzaidan eder zure konpainia eta hain bainengoen, hargatik, arrai eta alegera.
|
|
Baina, alde batetik, nola borroka haiek ederretik bezainbat izaiten baitzuten izugarritik, eta nola izugarriak eta ikaragarriak gero eta gehiago gogaitzen nauen, unatzen eta eneatzen, eta, bertzetik, nola bizitzan anitzetan egokitu izan zaidan galtzea eta badakidan ezen garailearen bozkarioa dela galtzailearen pena eta nigarra, hala joan zitzaidan mirespen hura tipitzen eta bertze pentsamendu batzuen arragoan urtzen. Eta hala miresten dut, egun, landareen mundua animaliena baino gehiago... nahiz eta aitortu behar dudan ezen ustekabeko handia hartu nuela, noiz eta neure Indietarako bidaian landare haragijale haiek ikusi bainituen, ibai Orinocoren ertzetako oihanetan, zeren landare haiek zurtoin
|
bat
baitzuten, eta zurtoinaren muturrean bi hosto, bi esku tipi bezalakoak, zabaldu eta hertsi egin zitezkeenak, eta beren zabaltze eta herste hartan intsekturen bat edo bertze harrapa zezaketenak, intsektua hosto tipi zabalduetarik batean pausatzen zenean. Baina, salbuespenak salbuespen, zalantzarik ez dago ezen landareen mundua guztiz bertzelakoa dela.
|
|
Zeren, amets hartan, jauregiko gelan sentitu bainintzen bat batean eta supituan: Mattin eta biok geunden, bakoitza bere ohe gainean biluzik; bi oheen arteko hutsunean, berriz, jainkosa bat bezala zetzan Elbira —Mattinek eta biok maite izan genuen neska—, hura ere biluzik; zakila zut nuen, eta argi
|
bat
nuen eskuan... eta argi hartaz zakila ukitu, eta zakila suge bihurtu zitzaidan, ustekabean; behatu nion Mattini, eta hark ere bertze hainbertze egin zuen; eta sugeak elkarrenganat abiatu, borrokan hasi, eta eneak Mattinena irentsi zuen; eta aitzina egin zuen sugeak Elbiraganantz eta, neskak irri lizun bat egiten zuela, zangoak zabaldu, eta han nonbait galdu zen animalia herrestaria; eta plazer ha...
|
|
Baina horren argitzeko, natorren betikorat, eta derradan ezen, nola aurkako grinen jokoan eta erlazionean aurki baitaitezke gure hainbat egiteren arrazoinak, bai agerikoak eta bai ezkutukoak ere, hala, ondorez, berdinzki erran niezazuke ezen harrokeria eta handiustea, frankotan, apaltasun iduriko baten mozorropean ezkutatzen dela, non eraikitzen baitu aldi berean banitateak eta ponperiak ere bere habia. Eta, baldin dudaren
|
bat
banuen, ederki joan zitzaidan Indietarik itzuli nintzen urtean ez, hurrengoan, noiz eta Uraitzeko ortzegun sainduko prozesionean egon bainintzen.
|
|
Zeren, eskola akabatuz gero etxerat nindoala —San Martín del Mercado ko Plazako ikasleen egoitza hartarat, non ediren bainituen enea bezalako egoeran zeudèn hainbat eta hainbat estudiante, apezteko edo ordenatzeko asmotan haiek ere, ordena batean zein bertzean, zeren, jesuitak Salamancan eraikitzen ari ziren edifizio bikain famatua, non baitzuten kolejioa, ez baitzen enetako tokia, han irakasten ziren gaiak, trivium a eta quadrivium a, Iruñako kolejioan ikasi nituenez gero—, sareetarik libratu nahian lehorrerat jauzi egiten duen arraina bezala, hatsik gabe geratu bainintzen ni ere bat batean. Izan ere, nik uste nuen ezen jakintasunak —zinezko eta minezkoak— gorputz sendo eta gotor
|
bat
zuela eta, aldi berean, airosa, Burgosko katedralaren antzekoa. Ez al zen, bada, katedral hura, monumentu ezin astunagoa, alde batetik, zeren egina baitzen, eta beti da astun, baina baita arina ere, bertzetik, zeren baitzirudien ezen, Galileoren iritzien gainetik, zerurantz egin zezakeela noiznahi den, bere bi dorre haiekin —zeinak izan baitzitezkeen lantzak edo tragazak, lurraren baitan zetzàn Greziako mitologiako jigant batek edo gure euskal lurretako jentil batek jaurtiki berriak—, grabitate indarra garaituz gero?
|
|
Eta hala, bada, eskola akabatu eta etxerako bidean nindoan, noiz eta oroitu bainuen, lehen inpresionearen gibeletik, zure mintzaldia, eta noiz eta ohartu bainintzen, gauza haiek guztiak gogoan nituela, ezen ez zetozela bat zuk jakintasunari buruz zenuen iduria eta nik nuena, zeren nik Burgosko katedralarekin amesten nuen bitartean, zuk, itxura batean bederen, ez. Zeren Burgosko katedralak, zerurat beha paratu aitzin, lur sendo eta egonkor
|
bat
baitzuen funts eta azpi, non errotzen baitzituen bere oinak eta zimenduak. Eta lur sendo hura fedearen aieru eta seinale zen, federik gabe ez baitzegoen deus ere eraikitzerik.
|
|
—Ez kezkatu —ihardetsi zion osabak— Bazekiat ezen florentziarrak bankari arrazakoak direla, eta ni ez nauk gutiago —eta eskua barrengo patrikarat eraman eta, ateratzen zuelarik poltsatxo bat urrezko ezkutuz betea, erran zuen—: Bai, banku ibiltari
|
bat
nauk, Pedro... eta hire babeslea izanen nauk egunotan, nola izan baitzen Mezenas Horaziorena eta Virgiliorena erromatarren denboran —eta, hamar ezkutu luzatzen zizkiola, erantsi zuen—: Hemen dirua soberan daukak, bai pintatzeko tresnen erosteko, eta bai bertze ostaturat itzultzeko ere, non gela zabalago eta egokiago bat har dezakean...
|
|
Baina osabaren pairuak muga
|
bat
zuen eta, nola muga hura iragana baitzuen orduko, erran zion:
|
|
Behin edo behin ikusi izan dut nik olagizonen bat jauregirat hurbiltzen, aitona Nikolasekin mintzatzeko asmotan, kontu larriren
|
bat
zuelako edo, eta aitonak ez zion ezetzik erraiten eta ez zuen herabe izaiten haien errezibitzerat; gure aitak, aldiz, oholesi bat ipinarazi zuen jauregiaren lurren inguruan, zeina mundu guztiak debekaturik baitzuen iragaitea, zigorraren mehatxupean. Eta, menekoak eta manukoak mehatxatzen zituenean, aita ez zen mehatxu hutsean geratzen, baina mehatxuaren arauaz obratzen zuen.
|
|
Bigarrenean, berriz, goizetik, osaba Joanikotek jaso zuen dukearen mirespena, osabak bere esperimentuen berri eman zionean, jakinarazten ziola nola oilaloka
|
bat
zuen, lau ahate arrautza txitatu zizkiona, bertze nonbait erran dizudan bezala, eta nola oiloak eta ahattoek elkar ongi hartzen zuten, oiloak ahattoak bere kumetzat balitu bezala, eta ahattoek oiloa amatzat; gero, dukea bere studiorat zeramala, bertze esperimentu haren berri eman zion —ohol luze batetik erortzerat uzten zuen brontzezko bolarena—, eta segidan fosilak eta erromatarren den... " Eta ba al duzu bertzerik?" Eta osabak ihardetsi zion:
|
|
Baina, deusi lotu aitzin eta ongi uler diezadazun, derradan ezen bagenituela gazteluan, geure sabel maskuri larrien sosegatzeko, portzelanazko bi kakontzi —edo pixontzi, edo gernuontzi... edo bazina, nola deitzen baitzion amak—, berdinak eta biribil biribilak, baita zurezko aulki bat ere, kakontzien diametroko zulo biribil
|
bat
zuena, non, beharren arabera, doitzen eta egokitzen baitziren kakontziak, egin beharrak modu lasaian eta erosoan egin ahal izaiteko. Eta guk geure egitekoa egin, eta morroi neskameak haien garbitzeaz arduratzen ziren, establietako eta ukuiluetako kloaketan eta putzu beltzetan husten zituztela, edo eiheraren aterabideko kanalean maizago, kanaleko urak, halatan, eskrementu haiek guztiak errekaraino arrasta eta eraman zitzan, jauregitik urrun.
|
|
...haren aitzinatzeko, osabak bazuen, alde batetik, zurezko kaxa ireki bat, handi samarra, kandela baten estaltzeko erabiltzen zuena eta bazuena, bere aldeetarik batean, zulo tipi bat, puntu finko eta argitsu bat bihurtzen zena, kandela piztuaren eraginez; bazuen, bertzetik, mirail plano birakor bat, orientazino bat edo ber tze har zezakeena; bazuen, halaber, behatoki finko bat, burdinazko uztai tipi
|
bat
zuena, non pausatzen baitzuen begia, puntu argitsua mirailean nola islatzen zen ikusteko; eta bazuen, finean, pintzel fin bat, zeinaz baliatzen baitzen puntu argitsuaren iduri islatua markatzeko, mirailaren gainean.
|
|
Egun haietarik batean, ordea, irri egin beharrean ohi zuen bezala, herensugearena aditu bezain fite, sutan jarri zen. Eta hartu zuen soka ezin luzeago hura, muturretarik batean gako
|
bat
zuena eta zuhaitzen igaiteko erabiltzen zuena; bildu zituen hiruzpalau morroi eta bizpahiru neskame, eta guztiok joan ginen Pagabasoko leizerat.
|
|
Eta ni ere haiekin nindoan hatsarrean, baina maite nuen osaba, bertzalde, eta bihotz bihotzez maite nuen gainerat, bizia zelako eta ezin originalagoa, eta sekeretu
|
bat
genuelako, are gehiago lotzen gintuena... Eta maitasun sentimendu hark eraginik edo, ahalketu nintzen, halako batean, hura bakarrik uzteagatik eta harengan ez sinesteagatik.
|
|
Ez dakit amets haren arrazoina ene ezinegona ote zen, bidaiaren kontu harekin urduri nengoelako, edo afalorduan izan genituen konbertsazioneak ote zeuden guztiaren azpian, zeren haietarik batean Alessandroren gidariak aditzerat emaiten baitzigun ezen bazirudiela egun batzuk lehenago bidelapurrek noble batzuen kotxea akometatu zutela, eta noble haietarik bat hil zutela ez dakit non, eta zeren ene ametsa guztiz haren idurikoa izan baitzen: Urbiaindik Donibanerat gindoazela osaba, Alessandro eta hirurok, bat batean bidelapur batzuk atera zitzaizkigun... eta, zalapartaren erdian tiro baten hotsa entzun, eta Alessandro lurrean ikusi nuen zerraldo, bekokian zulo
|
bat
zuela eta zulo hartarik odola zeriola.
|
|
—eta, arestian erranaren ondore gisa, eratxiki zuen —: Bai, hire aita bertze errege Midas
|
bat
duk, negozien munduan bai bederen...
|
|
Eta jardin bikain
|
bat
genuen, bertzalde...
|
|
Eta errotak behar zuen ura, jakina, latsetik zetorkion. Zeren eta, orainokoan erran ez badizut ere, latsaren goiko aldean bertze urtegi bat baitzegoen, ateska
|
bat
zuena, nondik erregulatzen baitzen uraren emana. Eta ura, handik aitzina, harrizko kanal batek bideratzen zuen etxe aitzineko jardineko iturriraino lehenik, agerian, eta errotako urtegiraino gero, ezkutuan; errotatik ateratzean, berriz, urak bertze kanal batetik egiten zuen, zeina baitzihoan berriro agerian eta jauregi gibeleko paretari atxikirik, latseraino, arestian erran dizudan bezala:
|
|
Muga haien aitzinean, ordea, bazuen dohain bat, gizonen artean batere ohikoa ez dena, eta zen ezen bazekiela bere mailaren eta bere neurriaren berri, eta haren arauaz jokatzen zuela, itxurarik egin gabe. Gurasoak, izaitez, laborariak zituen, eta ez zen bere etorkia ezkutatzen ibiltzen; etxeko zamaria asto
|
bat
zuen, eta ez zen Kaligularen zaldiari beha bizi, bere asto hura ere kontsul noiz eginen ote zuten, halako moldez, non ez baitzuen zaldirik nahi izan, bai gurasoek eta bai aitona Nikolasek ere zaldi eder bat erregalatu nahi izan ziotenean, jende printzipalaren eredurat eta haien idurirat ibil zedin.
|
|
Baina, pintura zer den jakin nahi baduk, kasu egidak: hoa Vaticanoko Capella Sixtinarat, Michelangeloren maisu-lanaren ikusterat, zeren eta hura bertze gauza
|
bat
duk: mirakulu bat... stupenda meraviglia del secolo nostro, Vasarik zioen bezala.
|
|
Hauxe: " Gauza
|
bat
duk egia eta bertzea gustu ona, eta ni gustu onekoa nauk, zeren ene egia gustuaren neurrikoa duk". Eta segur nagok hire koadroak miretsiko dituztela... eta Rafaelen berrenkarnazinotzat ere hartuko hautela azkenean, zeren," jiganten herrian nano den gizona, jigant izan daitekek nanoen herrian...", eta jiganten herria duk Florentzia eta nanoena Urbiain, eta hi erran zaharraren gizona eta protagonista.
|
|
Gelak aulki
|
bat
zuen, hauts lodi batek hartua. Eta, paretetarik batean, leiho tipi bat zuen, nondik goiz erdiko eguzki izpiak iragaiten baitziren.
|
|
Gelak aulki bat zuen, hauts lodi batek hartua. Eta, paretetarik batean, leiho tipi
|
bat
zuen, nondik goiz erdiko eguzki izpiak iragaiten baitziren. Eta gelaren argi ilunean amaraun handi bat ikusi nuen lehenik.
|
|
lehenik, begiak zeruraino zabaldu zitzaizkion; gero, aitari behatu zion, esplikazione baten eske... eta, ohartu zenean ezen aitak irri etsi hura luzatzen ziola, erran nahi balio bezala: " Ene anaia hori ume
|
bat
duzu, eta badakizu, umeak beti umekeriak...", orduan irri egiterat deliberatu zen aita jesuita ere. Jesuitaren irria, ordea, ez zen aitarena bezalakoa izan, naturala eta bere berezkoa, baina behartua, zeren ete aitak baitzekien zer joko jokatzen ari zen, eta apeza, aldiz, guztiz zegoen jokoz kanpoan...
|
|
Ba al dakizu nor den Monteverdi? Halarik ere, operarik ezean, datorren igandean haren meza kantatu
|
bat
duzue katedralean, organo eta guzti, eta haren musika kantatuak erdiets dezake, beharbada, nik ezin erdiets dezakedana: zu konbentzitzea.
|
|
—eta, bere behakoa zorrozten zuela, eratxiki zuen—: Eta, zalantzaren
|
bat
baduzue, jaun inkisidorearen laguna naiz...
|
|
Eta, nola bakardade jasanezin hark nonbaitetik lehertu behar baitzuen, hala, hurbildu nintzen sagarrondo baterat, zeinak adar lodi
|
bat
baitzuen, enborraren behe aldetik ateratzen zitzaiona, paratu nituen besoak adarraren gainean, eta nigarra jauzi zitzaidan. Eta, nigarrarekin batean, jauregitik eta osaba Joanikotenganik ihes egiteko gogoa izeki zitzaidan, jaundu eta nagusitu.
|
|
—Hemen ez zagok mundu zaharrik ez berririk. Izan ere, bertze aita kaputxino hark erran zigun bezala, mundua
|
bat
duk, halakoa duk eta beti halakoa izanen duk, Jainkoak Adan eta Eba Paradisutik egotzi zituenetik egunen fineraino, jenderazinoz jenderazino... eta ez zekiat, beraz, zergatik eskandalizatzen zareten. Munduaren konpontzerat zatozte eta okerrago utziko duzue!
|
|
USTE baino handiagoa zen, zinez, Santo Tomás, eta uste baino jendetsuagoa eta biziagoa. Eta eliza
|
bat
zuen. Baita gartzela bat ere, eta soldadu guarnizino bat.
|
|
Aitor dizut ezen arestian ustekabean harrapatu gaituzula, zeren, alde batetik, nola Avilakoa naizen, debozione berezia baitiot gure santari, eta zeren, bertzetik, zure aitaren sendatze mirakulutsuak neure nagusiaren alaba eriaganat eraman bainau... Eta neure begien aitzinean hilotz
|
bat
nuen, zeina baitzen jaun Lorenzo Cortés zeritzan zaldunarena, eta nik, halarik ere, ezin kendu nuen burutik bertze iduri hura, aipatu berri dizudan nagusiaren alabarena, zeinak urtebete baitarama ohean eri... Zeren geure artean erran behar baitizut ezen Lorenzo munduko putakumerik putakumeena zela, bihotzaren inguruan bipera bat zuena, eta ez zuela haren alde, halatan, ez hatzik ez azazkalik emaiterik merezi...
|
|
Eta neure begien aitzinean hilotz bat nuen, zeina baitzen jaun Lorenzo Cortés zeritzan zaldunarena, eta nik, halarik ere, ezin kendu nuen burutik bertze iduri hura, aipatu berri dizudan nagusiaren alabarena, zeinak urtebete baitarama ohean eri... Zeren geure artean erran behar baitizut ezen Lorenzo munduko putakumerik putakumeena zela, bihotzaren inguruan bipera
|
bat
zuena, eta ez zuela haren alde, halatan, ez hatzik ez azazkalik emaiterik merezi... —eta, boza eztitzen zuela, erran zuen—:
|
|
Izan ere, orain artean erran ez dizudan arren, anitzetan ageri izan zait bizitza zirkunferentzia bat bezala, puntu ezdeus batetik puntu ezdeus bererat garamatzana, geure deusezetik deusezerako bidaian. Baina gaur, etxe aitzinean geldi nengoela, marraskilo bat ikusi dut, eta bururatu zait ezen hura, arrastaka zebilen arren eta ezin baratxago, nehor baino urrunago irits zitekeela, zeren haren etxeak spiral
|
bat
baitzuen armarri... Eta, nola spirala beso bat ere baden, infinituraino luzatzen dena, hala, mundu osoa eta unibertso osoa beregana zezakeen ma rraskiloak, spiralaren aterpetik.
|
|
Ez, ez nigar egin enegatik, zeren Jainkoaren garazia baita nik neure heriotza hautatu ahal izaitea denbora eta sasoin berezi honetan, eta ez heriotzak ni, nola bizitzan izaiten baita komunzki... Ez nigar egin, ez, zeren bizitza ametsa bertzerik ez baita... eta bidaia
|
bat
duk, bertze bi ametsen artekoa. Eta amets batek munduratu nindian, eta bertze amets batek eraman nazala.
|
|
Eta deus guti nuen eta guztia nuen, zeren zuhaitzak eta eguzkia nituen, eta urtaroak nituen... eta zeren ogi puska
|
bat
nuen eta liburu batzuk ere banituen... eta egurra eta sua nuen, eta artilez forraturikako zamar bat, hotzetik begiratzen ninduena neguko egun hotzetan eta izotzezkoetan.
|
|
Eta, jardina zegoen lekuan, baratze bat lantzen hasi nintzen; eta, baratzeaz gain, sagasti zahar
|
bat
nuen; lizardi itzaltsu bat nuen, non udako egun beroetan atseden har bainezakeen; errota bat nuen, asto bat nuen, oilo batzuk nituen, eta errenta tipi bat nuen, aitzina egiteko, zeren amak eta biok hala erabaki baikenuen, gainerako ondasunak miserikordiazko obretarat uzten genituela.
|
|
Eta, jardina zegoen lekuan, baratze bat lantzen hasi nintzen; eta, baratzeaz gain, sagasti zahar bat nuen; lizardi itzaltsu
|
bat
nuen, non udako egun beroetan atseden har bainezakeen; errota bat nuen, asto bat nuen, oilo batzuk nituen, eta errenta tipi bat nuen, aitzina egiteko, zeren amak eta biok hala erabaki baikenuen, gainerako ondasunak miserikordiazko obretarat uzten genituela.
|
|
Eta, jardina zegoen lekuan, baratze bat lantzen hasi nintzen; eta, baratzeaz gain, sagasti zahar bat nuen; lizardi itzaltsu bat nuen, non udako egun beroetan atseden har bainezakeen; errota
|
bat
nuen, asto bat nuen, oilo batzuk nituen, eta errenta tipi bat nuen, aitzina egiteko, zeren amak eta biok hala erabaki baikenuen, gainerako ondasunak miserikordiazko obretarat uzten genituela.
|
|
Eta, jardina zegoen lekuan, baratze bat lantzen hasi nintzen; eta, baratzeaz gain, sagasti zahar bat nuen; lizardi itzaltsu bat nuen, non udako egun beroetan atseden har bainezakeen; errota bat nuen, asto
|
bat
nuen, oilo batzuk nituen, eta errenta tipi bat nuen, aitzina egiteko, zeren amak eta biok hala erabaki baikenuen, gainerako ondasunak miserikordiazko obretarat uzten genituela.
|
|
Eta, jardina zegoen lekuan, baratze bat lantzen hasi nintzen; eta, baratzeaz gain, sagasti zahar bat nuen; lizardi itzaltsu bat nuen, non udako egun beroetan atseden har bainezakeen; errota bat nuen, asto bat nuen, oilo batzuk nituen, eta errenta tipi
|
bat
nuen, aitzina egiteko, zeren amak eta biok hala erabaki baikenuen, gainerako ondasunak miserikordiazko obretarat uzten genituela.
|
|
Eta orduan emazteki zahar bat iltki zen kaperako etxebizitzatik, alboan bertze emazteki
|
bat
zuela.
|
|
KAPERAKO etxebizitzak sukalde
|
bat
zuen, gela bat eta egongela bat, eta ama eta biok egongelan jarri ginen, aulki banatan.
|
|
Eta galdegite hura zen ene egoerari buruzkoa, zeren jakin nahi baitzuen zer egiten nuen nik Indietan eta zertarat etorri nintzen. Eta orduan asmatu nuen nola Nafarroan nengoela Antonio Ibarbia zeritzan kapitain ohi bat ezagutu nuen, El Doradoko mapa
|
bat
zuena, eta hargatik etorri nintzela harekin Indietarat, eta hargatik egin genuela Gorukik eta biok iragan berri genuèn oihan hartan barrena, baina ez genuela deus ere aurkitu ez irabazi... eta, are okerrago, zeren, batetik, kapitain ohia eritu eta sukar izugarri baten ondorez hil baitzen, eta zeren baitzirudien, bertzetik, ezen oihanean galdu ginela Santo Tomáserat itzultze asmotan ginenean, na...
|
|
Zeren eta Piarres Oihartzabal kapitainak erran baitzidan: " Liburuz inguratua bizi izan haiz orainokoan, baina, hemendik aitzina, liburuak alde baterat utzi, eta heure bizitzaren liburua skribatzen hasi huke, ez letraz, baina heure hatsaz eta heure odol kolpeez..." Ordea, Rosa de Osoriok hirurehun bat aleko biblioteka
|
bat
zuen —nehoiz ez dut etxe partikular batean hainbertze liburu ikusi, guztiak elkarren ondoan junt, jaun André! —, aitaganik heredatu zuena, eta erraiten zidan ezen liburu haietariko hitz bakoitzak bere hatsa zuela eta berak ere hitz haien hatsetik hats hartzen zuela eta hargatik ez zela bizitzatik kanpoan sentitzen, baina bizitzan sartuago eta murgilduago, zeren, bizitzak bere liburua z... Eta nola sentitzen nuen arrazoin zuela!
|
|
Eta gelan koadro
|
bat
zuen, pintore indiar batek egina, zeinak ezin hobeki adierazten baitzuen Rosaren izatasuna: Ama Birjina indiar bat zen, bere bularrak erakusten zituena, nondik esnea edoskitzen ari baitzitzaizkion bular batetik Jesus haurra eta bertzetik san Jose.
|
|
Baina ez ote ninduten kanta haiek atrapatu eta bereganatu, oihu
|
bat
nuelako lotan —Rosaren heriotzaren aurkako oihua— eta oihu hari ez niolako artean biderik eman, etsiaren etsiaz, nola eman baitzion, konparazione, Jobek, bere kinka larri hartan eta bere desditxaren erdian...?
|
|
Ene aldi hartako gelak leiho tipi
|
bat
zuen, hiru burdinak josia, nondik izar batzuk hauteman baitzitezkeen, baita ilargia ere, noizik behin...
|
|
Baina aita kaputxino hura ez zegoen han bakarrik, eta bertze lagun
|
bat
zuen, Zacarías López de Rojas zeritzana, handik ordu pare baterat edo etorri zena, komarka hartako tribu bateko indiarrak bisitatu ondoren, eta ezin hobeki hartu gintuena. Eta guk hari mapa erakutsi, eta jakin zuenean zertarat gindoazen, halaxe eleztatu zitzaigun hura, abegikortasunez, bai, baina baita engainamendurik gabe ere:
|
|
...tuenik, zeren, lanaz eta lanaren errendimenduaz denaz bezainbatean, bertze bezain zorrotza baitzen, baina plantazione hartako beltz eta indiar haiek bazituzten bertze plantazione batzuetan ez zituzten abantailak, halako tailuz, non, hasteko, mailen eta graduen alderakotzat, etxeko txakurren gainetik baitzeuden, bai jan edanari zegozkion kontuetan eta bai bertze guztian ere; hark, bertzalde, mediku
|
bat
zuen bere erranetarat, eriez arduratzen zena, plantazione hartan erien lehen eginbeharra atseden hartzea zenez gero, lehenbailehen sendatu ahal izaiteko; eta uzten zien, finatzeko, hilabetean behin beren festa partikularraren prestatzerat —indiarrei egun batean, beltzei bertze batean—, zeina oilariteraino luzatzen baitzen eta zeinari eguerdirainoko atsedenaldia baitzerraion....
|
|
Eta biharamuneko gau ilargitsuan zaldia hartu, eta beheko txaboletarat joan nintzen. Eta, behin han nengoela, hautatu nuen gaztelaniaz zekien eta soineko gorri
|
bat
zuen emaztekia... Baina, emazteki hura hautatu aitzin, Gorukirengatik ere galdetu nuen.
|
|
—Xakea joko bat baino gehiago duk, zeren gaua eta eguna duk... eta borroka
|
bat
duk, gauaren eta egunaren artean.
|
|
Hark irakatsi zizkidan lehen letrak eta numeroak; hark irakatsi zidan nola egiten zen zirkunferentzia soka batekin, baita elipse bat ere soka bat eta bi iltzerekin; hark irakatsi zidan ezen marraskiloek spiral
|
bat
zutela armarri —eta nola geratzen nintzen spiral haiei beha, liluraturik bezala! —; hark irakatsi zizkidan hegaztien eta piztien mila istorio jakingarri, baita haien gordelekuen atzemaiten ere, han eta hemen uzten zituzten aztarnei jarraikiz, zeren laket baitzuen haien ohiturak studiatzea, ehiztari eskasa bazen ere, bertzalde; hark irakatsi zizkidan Grezia eta Erromako historiako hainba...
|
|
matematika, astronomia... baita animaliei buruzko tratatu bat ere, haien jokabideak eta kontuan harturik: hartarakotz, orri pila
|
bat
zuen, guztiak ere letra tipiz beteak eta datuz eta oharrez josiak, eta bere ametsa zen ezen liburu hura, noizbait, han Frantzian argitaratuko ziotela eta musde Pierre Gassendi zenari eskainiko ziola —zeren hiruzpalu urte lehenago hil baitzen filosofo ezaguna, osabak Collège de France n irakasle izan zuena— eta hargatik famatuko zutela. Baina bere mementuan mintzatuko natzaizu luzeago osabaren eta Pierre Gassendiren arteko harremanez, eta lot nakion arestian utzi hariari.
|
|
Eta, horma batetik dilindan, harri
|
bat
zuen, cubitum bateko soka batek eutsirik. Eta, batzuetan, soka eskuan hartu eta harriaren mugimendu pendularra irakasten zigun, Galileoren teoriak gogoan.
|
|
" Minutuak eta orduak luzeegiak dituk mugimendu bizkorren studiatzeko, eta egunen batean norbaitek erloju bat asmatu dik, pultsazioen neurtzeko gai ere izan daitekeena, diiin daaan, diiin daaan..." Eta denboraren neurri hari dindana deitzen hasi gintzaizkion. Baina, erlojaria ez zenez, uraren bidez neurtzen zituen osabak dindanak —bere dindanak, alegia, zeren eta, bertzenaz, mila dindan suerte izan baitzitezkeen, batzuk din dan eta bertzeak diiiiiin daaaaaan, haiek laburragoak eta hauek luzeagoak—, erabiliz, hartarakotz, ontzi bat ur, beheko aldean hodi tipi
|
bat
zuena, nondik isur baitzitekeen ontzian zegoen ura, baldin itxitura bat zabaltzen bazen, eskuz manaia zitekeena; eta osabak diiin daaan erraiten zuen, eta, hura erraiten zuen bitartean, hodia zabalik uzten zuen, hoditik zetorren ura bertze ontzi batean jaso ahal izaiteko; eta, horrela, nola ur isuriaren mailak emaiten baitzuen dindanaren neurria, maila hura marka batez seinalatu, eta handik goiti...
|
|
Eta neurri hura erabiltzen zuen, konparazione, grabitatearekin loturik egon zitezkeen hainbat mugimendu studiatzeko, hala nola erortzerat uzten zuenean brontzezko bola tipi bat zortzi cubitumeko ohol inklinatu batetik, zeinak kanal luze
|
bat
baitzuen, brontzezko bola desbidera ez zedin. Eta, orain handik eta orain hemendik erortzen uzten zuela, neurtzen zituen distantziak, neurtzen zituen, halaber, denborak, eta ondorea izaiten zen ezen distantziak denboren karratuekin loturik zeudela, oholaren inklinazinoa edozein zelarik ere.
|
|
—Ez nahastu gauzak, Martin, zeren gauza
|
bat
duk superstizioneari diogun beldurra kendu nahi izaitea, eta bertzea behekoak goikoari, berez eta izaitez, zor dion errespetua —ihes egin zuen osaba Joanikotek.
|
|
Ordea, enetzat harrigarriena ez duk nehor urgainean oinez ibiltzeko gai izaitea, baina arrazoinaren aitzinatzeko gai izaitea eta, ondorez, filosofia naturalaren korapiloen laxatzeko gai izaitea, konparazione, nola egin baitzuen Arkimedesek, noiz eta formulatu baitzuen bere printzipioa, untzi eta belauntzien flotazioaren harroin dena. Zeren eta untzi on
|
bat
duenak untziz egin baitezake, oinez ez ezik, lasterka ere, ur gainean... baita hegan ere, haize oihala hegaltzat harturik.
|
|
Izan ere, nondik zetorkion piztiari edertasun hura? ...ulertzen baitut, tigrearen iduri eder hura gogoan, nola anitz erlijionetan erabiltzen dituzten animaliak eta hegaztiak jainkoen errepresentazinoetarako, eta zeren, baldin egia bada —dioten bezala— ezen Jainkoa ezin ikusi dugula, haren behako bakar batek deuseztu eta deseginen gintuzkeelako, berdintsu eta orobatsu gertatzen baitzen tigre harekin, zeinak baitzirudien ezen, begietan su hotz
|
bat
zuela, aitzinean zuen etsaia edo ikusle zuhurgabea noiznahi errauts zezakeena, suntsi eta birrin. Zeren, dakizun bezala, jaun André, katu eta basakatuen familiakoak baitira tigreak, eta halatan dira hauek, haiek bezala, beren berotasunean hotz eta beren hoztasunean bero... eta zeren haiek baino handiagoak eta kementsuagoak baitira, oro har, eta horrek egiten ditu are beldurgarriagoak eta izugarriagoak.
|
|
Eta, inguru hartan bizpahiru morroi geratzen zirela, gainerakoak basoan sartu eta luzaz ibili ginen tigrearen bila, harik eta nihaurk arrasto batzuk aurkitu —zeren, osaba Joanikot bezala eta osabak berak irakatsia, trebea bainintzen egiteko haietan— eta, arrastoei jarraikiz, tigrea atzeman genuen arte, harizti batean, atzaparretan basurde
|
bat
zuela, ez oso handia, baina ezta tipia ere.
|
|
Amsterdameko taberna haietarik batean izan zen, noiz eta goiz erdian hartarat sartu eta gizon hura ikusi bainuen, eskuan liburu
|
bat
zuela. Eta, liburu bat zuelako edo, gizon hark erakarri egin ninduen hatsarretik.
|
|
Amsterdameko taberna haietarik batean izan zen, noiz eta goiz erdian hartarat sartu eta gizon hura ikusi bainuen, eskuan liburu bat zuela. Eta, liburu
|
bat
zuelako edo, gizon hark erakarri egin ninduen hatsarretik. Eta, nola ez ninduen, bada, erakarriko, baldin, batetik, liburuzale amorratua banintzen... neure bizitzaren azkeneko bortz sei urteetan deus guti irakurri nuen arren, Piarres Oihar tza bal kapitainaren kontseiluak gidari, eta baldin, bertzetik, ez banuen bortz sei urteko epe hartan ikusi marinelik, eskuan edo besapean libururik zuenik!
|
|
—Orri honetan dagoena, berriz, Antonio de León Pinelok bere El Paraíso en el Nuevo Mundo liburuan argitaratu zuen maparen kopia
|
bat
duk, nihaurk egina, Donostiako lagun frantziskotar batek utzi zidan liburuaz baliaturik —eta Indietako mapa bat erakutsi zidan, non erdi aldean Paradisua ikus baitzitekeen, lau ibaiek ureztatua: Amazonasek, Platak, Orinocok eta Magdalenak.
|
|
Halarik ere, joan baino lehen, zerbait erran nahi diat: libertatea lur
|
bat
duk, bai, baina egunoroz konkistatu eta irabazi beharra dagoena, zeren irabazi orduko gal daitekek eta komunzki galtzen duk.
|
|
Lehorrean oihal zahar
|
bat
zuen, eta oihal hartaz xukatu zituen azalean beheiti erortzen ari zitzaizkion ur xortak.
|
|
—Ordea, ene osaba bat, osaba Julian, hor berean hil zuan, igeri ez zekielako, itsas kolpe batek eramanik. Eta ni haur
|
bat
ninduan, eta Damian zeritzan bertze osaba batekin nengoan, eta hemendik ikusi genian osaba Damianek eta biok nola eraman zuen itsasoak osaba Julian. Eta, osaba Julianengatik nigar eta nigar egin ondoren, osaba Damianek erran zian:
|
|
Eta, baldin zalantzaren
|
bat
banuen, berehala argitu zidan Alain Coup d’Œil ek berak, noiz eta jakin baitzuen ezen neure erlikiontzi iduriko hartan, zeina lepotik dilindan baineraman, ezker oineko hatzezurrak neramatzala:
|
|
Izan ere, Alain Coup d’Œil ek laket baino laketago zuen joko hura, eta taula eder
|
bat
zuen eta pieza are ederragoak, guztiak ere bolizkoak.
|
|
Baina artean zalantza
|
bat
nuen, zeren, kapitainaren hitzak entzun bezain fite, osaba Joanikot eta Maddalenen amoriozko iduri ezin ederrago hura etorri baitzitzaidan berriro bururat: ordea, bertzeetan ez bezala, iduri hura bertze iduri batek irentsi zuen segidan, zeren orain bainekien zertarat joaiten zen osaba Joanikot Iruñarat, Donibane Lohizunerat edo Baionarat Pazko Mendekosteetan, urteroko konfesionearen aitzakiaz bekatu bat gehiago egiten zuela eta bekatu bat gehiagorekin itzultzen.
|
|
ordea, zer da ni hori? Zeren, ni ni banaiz, nitasun
|
bat
dudalako da —modu batean deitzeagatik, jaun André—, eta ni nor banaiz, nortasun bat dudalako, baina zer dira eta zertan dautza nitasun hori eta nortasun hori, eta zer dakigu haietaz. Aurki guztiak baitu bere ifrentzua, eta gutien uste dugunean mintzatzen baita beldurra balentasunaren ahotik, edo urguilua eta handinahia umiltasunaren mihitik —ustekabeko ederrak izan behar ditugu azken judizioko egunean, jaun André...! —, eta orduan bizitza ez da lehen behakoan iduritzen zaiguna, baina bertze zerbait, hagitzez ere nahasiagoa eta konplexuagoa.
|
|
ordea, zer da ni hori? Zeren, ni ni banaiz, nitasun bat dudalako da —modu batean deitzeagatik, jaun André—, eta ni nor banaiz, nortasun
|
bat
dudalako, baina zer dira eta zertan dautza nitasun hori eta nortasun hori, eta zer dakigu haietaz. Aurki guztiak baitu bere ifrentzua, eta gutien uste dugunean mintzatzen baita beldurra balentasunaren ahotik, edo urguilua eta handinahia umiltasunaren mihitik —ustekabeko ederrak izan behar ditugu azken judizioko egunean, jaun André...! —, eta orduan bizitza ez da lehen behakoan iduritzen zaiguna, baina bertze zerbait, hagitzez ere nahasiagoa eta konplexuagoa.
|
|
Izan ere, muga orotarik haratago, iragana zehatz mehatz oroitzea baino anitzez ere inportantagoa zen, ene ustez, iraganaren usainen eta aromen oroitzea. Zeren gertaki bakoitzak gorputz
|
bat
baitu, baina baita arima bat ere, eta xehetasunak dira gorputza, eta aroma arima. Edo erran diezazuket ezen gertaki bakoitzari usain bat dariola, aroma bat, gure baitan errotzen den halako sentsazio berezi bat, eta aroma horren berreskuratu ahal izaitea edo hartarako gai izaitea dela enetzat funtsezkoena eta gorabehera ororen egia.
|
|
Eta hitz bat ez zela berdin non paratzen zen, hitz baten edo bertze baten aitzinean, zeren, batekin dir dir egin zezakeen arren, bertzearekin, aldiz, net itzal baitzitekeen... Eta erraiten zigun ezen hitzen lotzetik eta hitzen elkartzetik erran bat osa genezakeela; eta erran bat arku bat zela, eta arkuak fletxa
|
bat
zuela, zeina baitzen erranak adierazten zuen pentsua, ideia, edo sentimendua, adimenduan edo bihotzaren erdian zaurt gaitzakeena, arkutik atera orduko: erraileari errana aditu orduko, edo skribatzaileari irakurri orduko.
|
|
Amaren urtebetetze hartan, aitak present bat egin zion: lepoko ikusgarri bat, esmeralda are ikusgarriago
|
bat
zuena. Eta, handik gutirat, harri preziatuen inportantziaz mintzatzen hasi zitzaigun jaun Marcel, poeten erabilpenaz denaz bezainbatean.
|
|
erran eta bete —eta, irri bat ezpainetan, erantsi zuen—: Adin bertsuko seme
|
bat
dut, bertzalde, hain zure seme horren antzekoa hainbat gauzatan, non segur bainago ezen lagun ezin hobeak izanen liratekeela.
|
|
—Martin, batzuetan pentsatzen diat ez nauala aintzakotzat hartzen, baina jakin huke ezen, zientzi gizona naizen neurrian, parabolaren sekeretu guztien berri dakidala eta, ondorez, kanoi tiroarena, zeren eta, dakian bezala, arkabuzez, fusilez edo kanoiez jaurtiki balaren edo, berdinzki, eskuz egotzi harriaren trajektoria parabola
|
bat
duk. Eta, bide batez, neure ikerketak egin zitzakeat eta egiten ari naizen liburuan txerta...
|
|
Hura, ordea, libertatearen ihortziria zen, Nafarroa hartzen zuena eta Nafarroa tik harat zihoana, Espainia hartzen zuena eta Espainiatik harat zihoana eta muga orotarik harat... eta mugaz bertzaldean toki bat zegoen, zeinak izen
|
bat
baitzuen, osaba eta bion mintzaira sekeretuan: Ararat.
|
|
Eta elizkoiak dira eta ez dira aker beltzaren jarraitzaileak... Eta Jainkoak dohain berezi bat eman zien eta, halatan, ahal berezi
|
bat
dute, adurra bide onetik jartzeko... Eta hala joan zaizkit orainokoan negozioak, haiei esker, ezin hobeki...", ihardetsi zion aitak.
|
|
Baina egoera orok muga
|
bat
du eta onargarri izan daitekeena onartezin bihurtzen da mugatik harat, nola berriro gertatu baitzitzaidan neuri, anaiarekin izan nuen bertze afera hartan, agertuko dizut nola...
|
|
Ez diat ezetzik erraiten, Joanikot. Baina gauza
|
bat
duk ebanjelioaren letra, eta bertze bat letraren spiritua... Eta spiritu horren arabera, zalantzarik ez zagok ezen Jesus errege ere izan zela... eta errege ere dela, bertze deus baino lehen, eta errege gisa tratatu genukeela koadroetan ere.
|
|
Eta jakizu ezen zure osabak auzi honetan galdu duena ez dela deus nik galdu dudanaren aldean. Zeren eta seme
|
bat
bainuen, Jainkoarentzat nahi nuena, eta seme hura galdu dut...
|
|
—eta, irri etsi bat luzatzen zidala, osabak erantsi zuen—: Izan ere, hau pertsekuzione
|
bat
duk, eta txakur hau txakurra baino gehiago duk jada: libertatearen sinboloa eta bandera duk, Joanes!
|
|
Izan ere, nik uste nuen ezen, etxeko tigrearekin gertatuaren ondotik, ez zeudela etxekoak ezta Urbiaingo herritarrak ere ipuin berrietarako, baina ez, zeren baitzirudien ezen Lutheroren baitan piztu zela piztitzarra, aita Bartolomeren aburuz bai bederen. Eta, baldin zalantzaren
|
bat
banuen, ongi bai ongi aditu nion nik aita jesuitari hurrengo igandeetako sermoietan, erraiten eta errepikatzen zuelarik behin eta berriro ezen mastin zuri handi haren baitan inkarnatu eta mozorrotu zela Eislebengo heresea, zeina deabruen printze izendatu baitzuten han infernuan, Pagabasoko leizean, alegia, eta kalte eta gaitz izugarriak ekarri zizkiela urbiaindarrei, izurri hura lekuko, eta are g... Eta gauza haiek guztiak Urbiaingo parrokiako pulpitutik erraiten zituen igande oroz, Urbiango elizako erretore don Laureano, gizon ezin koldarragoa zena, haren erranetarat zegoenez gero.
|
|
Eta airea ere mehatxu hutsa zen, zeren espazio hartan heriotzaren itzalak noiznahi den ebaki baitzitzakeen eta sega, errotik, amesgaiztoen artetik loratzen ziren amets urdin bakanak, zeru puska
|
bat
zutenak esperantzaren banderatzat, halako suertez, non ametsetik itzarri orduko zimeltzen baitziren loreak eta erortzen zeru puskak. Eta tortura zen, orduan, espazio haren horizontea, urrun zegoenean ere hurran sentitzen zena, zeren urrun da hurran, noiz eta izua zorte gaixtoko hegazti beltz bat bihurtzen baita, hegaldatzen dena, nola iraganetik gerorat, hala gerotik iraganerat, denboraren nahaste borrastean:
|
|
Egongelak leiho
|
bat
zuen, nondik begizta baitzitekeen itsasoa. Eta, batzuetan neuri so egiten zidala eta bertze batzuetan itsasoari, kapitainak erran zidan:
|
|
Hantxe zegoen, bai, Pedro Huizi, koadro bat pintatzen, ohol tipi errektangular haren gainean, zeina baitzuen astokoan ipinia, eta bere zorro harekin, nondik atera baitzituen pintatzeko behar zituen tresnak. Eta aulkitxo
|
bat
zuen koadroaren aitzinean, eta orain zutik jartzen zen, eta orain aulkitxoan esertzen zen, atsedenik gabe. Eta hain zegoen koadroan sartua eta sukar handi batek hartua, non ez baitzidan kasurik ere egin.
|
|
Eta ni ere berehala hartu ninduen Pedroren sukarrak. Marrazkia egina zuen orduko, trazu bizi bezain kementsuz, eta pintura ere aski aitzinatua zuen, marrazkiaren bide beretik, bere pintzel urduria baterat eta bertzerat mugitzen zuela, baina ez nahas mahasean eta anabasa hutsean, zeren han lerro bakoitzak eta pintzelada bakoitzak intentzione jakin
|
bat
baitzuen, koadroa aitzina zihoan heinean aiseago eta nabariago hautemaiten zitzaiona. Ez, koadro hark ez zuen zer ikusirik bere anarterainoko koadroekin, guztiak hain neurtuak eta hain bide beretik eramanak; hain bizirik gabeak eta hain arimarik gabeak; hain bigunak eta hain indarrik gabeak; hain kalkulatuak eta hain studiatuak, baina hain urrunak eta hain zurrunak; pintzeladak hain elkarri josiak, eta koloreak eta formak hain arau hertsietarat makurtuak, non forma bakoitzaren harat honatak eta koloreen keinu bakoitza bihurtzen baitziren langa eta hesi, eta langek eta hesiek koadroko iduriak espaziorik hertsienetarat kondenatzen zituzten eta aire faltan uzten; eta arau eta hesi haiek, bertzalde, burdinak ere ziren, kreatzailearen libertatea gartzelaratzen zutenak, eta koadroak bertzela izan zezakeèn balioa baliogabetzen.
|
|
Ordea, galdegite
|
bat
nuen ezpainetan, eta galdegite hura egin nion osabari:
|
|
Izan ere, desterrua ez duk lur bat, guganik kanpoan dagoena, baina gure baitakoa, zeren desterru handiagoa dik etxean dagoenak, baina burua beheiti, ezen ez etxetik kanpoan dagoenak, baina burua goiti —eta entseiatzen zelarik ezpainetako nekean irri bat marrazterat, erran zuen—: Bai, hoa lasai; izan ere, gorputzez urrunduko gaituk, baina ez arimaz, zeren gure arimak
|
bat
dituk hik egin berri duan koadroaren laukian.
|
|
Eta nik ez nian zorte gaitzagorik izan, zeren, uste nuenean ezen neure gartzelaldiaren ondoko kalbarioan ez nintzela burua altxatzeko gai izanen —nahiz eta mementu batzuk lehenago neure Ararat! harekin kontrako borondatea adierazi—, aldiz, azkeneko atea ireki, eta Maddalen sartu zitzaidaan ate hartarik, zaurien sendatzerat, eta jakinarazterat ezen zeruak lore
|
bat
zuela enetzat atsegin sari, anitz koloretakoa, aingeru batek edo jainkosa batek ehundua... eta Maddalen zen aingeru hura, eta Maddalen zen jainkosa.
|
|
Eta batzuetan beherat so egiten nuen... eta ohartu nintzenean, halako batean, ezen ene galtzoin haiek, goiko partean eta erdialdean, xilkoaren azpian doi, urratu
|
bat
zutela, txulo bat erakusten zuena... larritu ere egin nintzen, pentsaturik ezen erromatarrek jaurtirikako lehen lantza handik iltki zitekeela... halako suertez, non, handik harat, ahalik eta disimulurik handienaz entseiatu bainintzen, lantzak apur bat goiti egiten zuenean, hura eskuz meneratzerat, mantena zedin eta sostenga alde baterat edo bertzerat, ezkerreko edo eskuineko partean......
|
|
Neskari Catherine zeritzan, baina bertze neska guztiek Mignon deitzen zioten, eta galdetu nionean nola nahi zuen nik deitzea, haren behakoari malizi puntu bat zeriola, ihardetsi zidan: " Oraingoz, Catherine; geroxeago, benturaz, Mignon...", adierazten zidalarik, gisa hartan, ezen izen batetik bertzerako jauziak prezio
|
bat
zuela.
|