Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 85

2004
‎Hizkuntzak dauzkan bikote banaezin horietako bat sortzeko bidean daude, Francoren hitzaldi gogaigarriek pertinaz eta sequía elkarrekin eta betiko ezkondu zituzten bezalaxe. Ezin pezetarik aipatu antiguas direla esan barik.
2005
‎Hiru pertsonek seguratei izkin egin eta Gaztetxeko dorre batera igo ziren (azaldu behar da: Nabeak karga jasogailu bat du dituen bi pisuentzat eta gainera, gorago jarraitzen du, espetxeetako dorreen antzeko bat sortuz, sei metro inguruko jauzia utziz alde batera eta askoz gehiago bestera). Bidean sarrera guztiak itxiz joan ziren inor pasa ez zedin (teilatukoa, dorreko eskaileretakoa, dorrean teilatuko hutsuneak eta ertzak...).
‎Udalerrian garapen jasangarriarekin bat datozen jarduerak aurrera eramatea eskatu diete udal agintariei ikasleek, tartean, argiztapen publikoa, udalerri osoa zeharkatzen duen bidegorri sare bat sortzea eta ingurumena errespetatzea eta, aldi berean, hondakinak birziklatzea, murriztea eta berrerabiltzea bultzatzen dituzten kanpainak egitea. Eskola Agenda 21eko kideek egindako iradokizunak adi entzun ditu Iñaki Zarraoa alkateak eta" udal agintariek ikertu eta etorkizunean kontuan hartuko dituztela" adierazi du.
‎Munduraten parte hartu nahi baduzu, webgune berri bat sortuz, korreo kontu bat eratuz, posta zerrenda bat kudeatuz, gure zerbitzariarekin lagunduz... bidali iezaguzu e posta bat zure proiektua, ideia edo dena delakoa azalduz hurrengo helbide elektronikoetako batera eta ahal bezain laster erantzungo dizugu:
2006
‎Umore Azokak aurtengo ediziorako antolatutako ikuskizunen artean, gure artean lehendabiziko aldiz estreinatuko den Karotz britainiarraren “Auto Gene” izeneko muntai iraunkorra topa dezakegu. Biribilean jarritako zortzi aterkiz osatuta dagoen robota, “Singing in the rain” abestiaren erritmora mugitzen da, aterkiak ireki eta itxiz, koreografia polit bat sortuz.
‎Duela 6 urte, Itzubaltzeta Erromoko gazte batzuen buruetatik herriko gazteria batuko lukeen konpartsa bat sortzeko ideia igaro zen; ilusioz, lan egiteko eta lan horren fruituaz gozatzeko kideak batuko lituzkeena. Handik hona bueltaka zebilen ideia hura berehala gorpuzten joan zen, herrian zehar sakabanaturik zeuden zenbait koadrilarekin bat etorri ondoren eta jaietan 40 bat konpartsakide izatera heldu ginen izugarrizko giro, kolore eta aldarrikapenak uztartuz.
2007
‎Herri Ekimena Algortan joan zen hilean gai honen gainean egindako asanblada batean du jatorria. Bertan, herri dinamika bat sortzearen beharra planteatu zen, eta horixe da ekimenaren bidez bideratu nahi duguna.
‎Hamaika Telebista Hedatzeko Taldeak eta Ibaizabal kultur elkarteak enpresa berri bat sortu dute Bilbon eta inguruko eskualdeetako euskarazko telebista kudeatzeko asmoz. Bakoitza bere esparrutik begiratuta, helburuetan bat egiten dutenez, indarrak metatzea eta lan praktikoan ere jauzi bat egitea erabaki dute, “Bilbo Handia SA” enpresa sortuz, ondorengo eskualde hauetan telebista berri honen emisioak zabaltzeko:
‎Datorren martxoaren 23an, Eusko Jaurlaritzaren Kultur Sailean proposamenak aurkezteko epea agortuko denez, jadanik hainbat bilera ospatu dituzte azkeneneko xehetasunak sartzeko aurkeztu beharreko txostenean, Bizkaiko hainbat agente erreferentzialekin informazio eta hartu eman dinamika bat sortuz, hala nola, Bizkaiko Ikastolen Federazioa, Athletic Club, Deustuko Unibertsitatea, EHU, Abokatuen Elkargoa, Sortzen Ikasbatuaz, eta abarrekin. Ondorengo egunetan ere, egitasmoaren aurkezpena beste sektoreetara zabalduko dute.
2008
‎Curriek izendatutako ‘muga kritiko’ magnitudea hartu du oinarritzat Alegría doktoreak, aldi lehorraren eta aldi hezearen muga kritikoak kalkulatzeko. Hala, aurreko urteko mugak gainditzen diren aldiro, oinarrizko alarma maila bat sortuko da adituak gertakari erradiologiko batez ohartarazteko. Hori dela eta, erradiaktibitateak aldi hezean jasaten duen gehikuntza irudikatzeko, kalkulu eredu bat garatu du Alegríak.
‎Izan ere, lehenengo urtetik" gazteek beraiek proiektu honetan sinestea" izan da arrakastaren gakoa Perezen irudiz. Gainera, 2004ko edizioan gazteek lehiatzeaz gain" talde bat sortu zuten proiektua aurrera jarraitu zedin eta geuri momentu oro behar genuen babes teknikoa, graffitiren gainekoa, emateko eta gu gidatzeko. Gaur egun posiblea da bosgarren edizioaren aurkezpena egin ahal izatea hain zuzen ere graffitizale eta graffitigileen talde hori gero eta handiagoa delako eta haiek jarraitzen dutelako gure lana gidatzen".
2009
‎Errepresio estrategiaren porrotak errepresio bide are basatiagoak martxan jartzera eraman ditu, herri honetan eremu baten aurka denak balio duen etenik gabeko jazarpen egoera bat sortu dutelarik. Errepresioak intentsitatez gora egin du azken garaietan, eta horren adibide dira bahiketa politikoez gain preso politikoen argazkien aurkako sorgin ehiza edo Ertzaintzaren bortizkeria bera.
‎Horretarako behar du batez ere burujabetza Euskal Herriak, euskararen herria berreraikitzeko aukerak eman ditzakeen eskenatoki bat sortzeko alegia. Euskal Herri euskaldunaren alde lanean gabiltzan euskaltzaleok beraz indar egin behar dugu gure herriaren eskubideen alde.
‎Horretarako behar du batez ere burujabetza Euskal Herriak, euskararen herria berreraikitzeko aukerak eman ditzakeen eskenatoki bat sortzeko alegia. Euskal Herri euskaldunaren alde lanean gabiltzan euskaltzaleok beraz indar egin behar dugu gure herriaren eskubideen alde.
‎Nazioarteko" ad hoc" Auzitegi Penal bat sortu behar da Israelgo gobernuko kideak epaitzeko, bereziki Olmert Lehen Ministroa, Barak Defentsa ministroa eta Lovni Atzerri ministroa, beraiek baitira masakre honen buru.
2010
‎Gazte independentistek irailaren 17, 18 eta 19an egingo duten Uribe Kostako Martxak urratsak ematen jarraitzen du. Izan ere, antolatzaileek jakinarazi dutenez," UK Martxa hurbil dagoenez jendeari informazioa errazago bidaltzeko asmoz Facebook orrialde bat sortu dugu". Aipatu profilak" Uk martxa Erandio plentzia" du izena.
‎Algortako musika taldeak batu egin gara aldarrikatu nahian musika antikapitalista, anti S.G.A.E eta antikontsumista egiteko nahia dugula, eta diskoetxe erraldoien sarean jausiko ez garela. Kolektibo hau egitera eraman gaituen arrazoietako bat izan da gaztea izanda musika talde bat sortzea oso zaila dela herrian gazte lokalak ez daudelako eta ordu bateko entsegu bat alokatzeko gutxienez 10 euro ordaindu behar dituzulako. Bestetik, ez dugu ikusten batere erreza maketa edo disko bat ateratzea kalera talde bezala, horregatik proiektu honen bidez eta autogestioaren bidez saiatuko gara dirua lortzen disko bat ateratzeko talde guztien artean.
2011
‎Bizkaiko Foru Aldundiak sakelako telefonoetarako aplikazio bat sortu du, hondartzen egoeraren gaineko informazioa eskuratzeko. Erreminta horren bidez, denbora errealean informazioa eman ahal izango da eguraldiari, hondartzen egoerari eta erabilgarri dauden zerbitzuei buruz.
‎Galdera da betaurreko ezberdin horiek guztiak ulertu eta zuhaizpean proiektuak errealitate bihurtzea ahalbidetuko duen gu bat sortzeko gai izango ote garen.
‎Manifestazioko deitzaileek bezala, guk ere argi ikusten dugu ezin dugula abagune hau besterik gabe pasatzen utzi, eta era berean, argi dugu euskal herritarrak ezin dugula prozesu honetan ikusle hutsak izan. Bakoitzak bere txikitik eta txokotik, eragin egin behar dugu, giro bat sortu, bultza eta itxaropena gorpuztu beste errealitate bat gauzatu dadin. Historiaren gidoia idaztea batez ere gure esku dagoela ulertzen dugu.
2012
‎Bilduko kideek prentsaurrekoan adierazi zutenez," elkarrizketa prozesu luze bat eta gero aldaketa batzuk lortu ditugu pleguan baita beste puntu batzuen inguruko akordioa ere": esperientzia pilotu gisa, 20.000 biztanleko udal eremuan 5 kontenedorea (organikoa biltzeko) martxan jartzea, zabor batze sistemaren inguruan hausnarketa egiten hasteko udal lantalde berri bat sortzea zeinetan herritarrok eta alderdi politikook parte hartuko duten, belartzarrak deuseztatzeko lanetan belar‐pozoiak (herbizidak) erabiltzearen baztertzea, Larrainazubiko transfer plantak auzokideei sortzen dizkien kalteak 2013an konpontzeko Gobernuaren konpromisoa, etxeko olioa ere batzea, Gobelaren garbiketa sakonago bat egitea, eta kartelak inkatzeko panel publikoen beharra, besteak ... Getxoko Udalak hilaren 21ean eman zituen garbiketa eta zabor bilketa zerbitzuaren gaineko xehetasunak.
‎Bere aldetik, Carmelo Garitaonandia EHUko Bizkaiko Campuseko errektoreordearen esanetan, “gizarteari ahalik eta zerbitzurik onena emateko duen konpromisoarekin zintzo jokatuz, ezinbestekoa da gure unibertsitatea era honetako proiektu batean parte hartzea, bere helburua berrikuntzaren eta gizarte osoaren partaidetzaren bitartez ingurune bizigarriago eta osasungarriago bat sortzea baita”.
‎Inori ez dio ihes egiten hizkuntza normalkuntzarako politika ona egiteko aurrekontuetan adierazitako borondate politikoa oparoa ez dala eman beharreko urrats bakarrak, baizik eta benetako hizkuntza normalkuntza bati heldu nahi baldin badiogu aurrekontuetatik baino haratago joan beharra dugu. Hain zuzen, hizkuntza normalkuntzari heltzeko euskaraz normaltasunez eta jatorraz aritu ahal izateko ingurune bat sortu behar dugu. Hortxe dago koska, hau da, horrelako ingurune bat sortu nahi ez duena, aurrekontuetatik baino haratago joan nahi ez duena, eta euskararen normalkuntza eskumen gisa baino ez duena ikusten, herri honekiko beharra eta konpromiso gisa ikusi beharrean, inoiz ez du diru-laguntza gehiagorik emateko beharrik igarriko bere baitan.
‎Hain zuzen, hizkuntza normalkuntzari heltzeko euskaraz normaltasunez eta jatorraz aritu ahal izateko ingurune bat sortu behar dugu. Hortxe dago koska, hau da, horrelako ingurune bat sortu nahi ez duena, aurrekontuetatik baino haratago joan nahi ez duena, eta euskararen normalkuntza eskumen gisa baino ez duena ikusten, herri honekiko beharra eta konpromiso gisa ikusi beharrean, inoiz ez du diru-laguntza gehiagorik emateko beharrik igarriko bere baitan. Argazkian, Isabel Garcia EBko zinegotzia eta Eneko Arruebanerra Leioako alkate jeltzalea.
‎helburua tokiko hedabidea duin bat egitea izan behar da, eta euskaraz. Helburua ezin da izan euskarazko irrati bat sortzea, horrela egiten bada, zaila izango da kalitateko helburua lortzea. Euskara ezin da izan helburua nagusia, helburua lortzeko ibilgailua baizik.
2013
‎Gai horietaz guztiez gain, herri osoari dagozkien gaiak ere landuko dira auzo bilera guztietan, esaterako: Loiolan alokairu sozialeko 28 etxebizitza eraikitzeko proiektua, Gatzarriñe kalean bidegorria eraikitzea, aterpetxe turistiko bat sortzeko aukera, liburutegi berria, skate park berria, eta abar.
‎Horretaz gain, neurri batzuen bere interpretazioak eta susmo gaiztoak plazaratu zituen. Hortaz, Ruizen irudikoz," euskaldunen sare bat sortzea" guztiz okerra behar omen da izan; Udala, antza," euskaldunen errolda sortzera" doa; pertsona bakoitzak" euskara dakien edo ez, txarteletan" idatzita izan du; abizenak euskarazko grafian jartzeko eta bataioetan euskara erabiltzeko doktrinatze prozesua abiatu dute... eta abar luze bat zerrendatu zuen zinegotzi popularrak, edonor beldurtzeko kontakizunean.... Bere ustez, Udal Gobernuak tokiko ESEP" dagokion batzar informatibotik pasa" eta Udalbatzara eraman behar izango luke plana.
‎Gaur egun, Itxaso Gonzalezek bere proiektu propioak eta beste artista batzuekin batera egindako elkarlanak uztartzen ditu. Horrez gain, 2003an jazz kontzertu didaktikoen programa bat sortu zuen umeentzat, eta horrekin Bizkaiko kultur etxeak eta auzo etxeak zeharkatu ditu.
‎Ordea, guretzat benetan kezkagarria dena ez da horrenbeste kontzertuen kokapenaren arazo teknikoa, baizik eta hauek nola erabiltzen ari diren hauen inguruko polemika artifizial bat sortzeko.
‎Alde batetik, auzokideen artean polemika sortu da Udaletxe honek erabiltzen dituen modu autoritarioak direla eta. Bestalde, espazioen egokitasunaren inguruko eztabaida bat sortu da, iaz Karola espazioarekin gertatu zen bezala: edozeinek Aste Nagusiko kontzertuak egiteko espazio egokia ez zela zekien arren, Udaleko Gobernu Taldeak kontzertuak bertan sartu zituen, kontzertuen inguruko polemika handia sortuz.
‎Eta hor dago Aste Nagusiko kontzertuen inguruan sortzen ari den zorabio edo polemika artifizialaren benetako arrazoia. Hau da, beldur gara Udalaren plana kontzertuen inguruko polemika faltsu bat sortzea ez ote den, azkenean, polemika hauen eta ustezko arazo teknikoen ondorioz, dohainezko leku ireki batean egin ezin daitezkeela planteatzeko, eta gune itxi batean eta kobratuz egin behar direla esateko: bai Bilbao Arena bezalako espazioetan, bai Kobetamendi bezalakoetan, makro kontzertu formatua erabiliaz, hain justu Aste Nagusi osteko asteburuan antolatu den makro kontzertuaren formatuan.
‎Era berean, aurrera eramandako ikerketak txakur askeentzako espazioak izateko beharra aztertu du;" txakur txartel" bat sortzearen posibilitatea, hainbat azpiegituratan sartu ahal izateko interesa, “txakurrentzako udal zaindegiak”, animali horientzako ibilbide edo jolas zonaldeak eta txakurrentzako parkeak.
‎Azkenik, eta ekipamenduei dagokienez, txakurra duten eta ez duten pertsonen artean interes handiena sortzen duena txakurrentzako parke bat sortzearena da, ibilbide edo “zaindegiak” bezalako beste proposamenen aurrean. Lehen bezala, gazteek, 18 eta 24 urte bitartekoek, puntuazio handiena ematen diote (7,8), eta 35 eta 44 urte bitartekoek baxuena ematen dute (4,5).
‎Gainera, inguruaren antolamenduak aukera eman du 5 lekuko aparkaleku txiki bat sortzeko (lekuetako bat pertsona minusbaliatuen ibilgailuentzat egongo da erreserbatuta).
‎" Beraz, aipatutako puntuak kontuan hartuta, Kareabiko auzotarrek hobera egingo dute bizi kalitatearen arloan, eta, gainera, euren auzoko eta etxe ondoko aisialdi espazioa nabarmen hobetu da", aipatu dute agintari urduliztarrek. Izan ere, lan horiei esker, Kareabik oinezkoentzako gune zabala dauka orain, eta plazatxo moduko bat sortu da Elortzako eskolen atzealdeko urbanizazioen artean, bertan egin baitira udal lanak. Leku horretan, bankuak (Urdulizko armarriarekin identifikatutakoak) eta zakarrontziak jarri dira.
2014
‎Alde batetik, emakume eta gizonen arteko aukera berdintasunen aurrean emakume gazteek egiten dituzten eskaerak zeintzuk diren ezagutzeko. Eta bestetik, emakume gazte hauen parte hartze indibiduala eta kolektiboa bultzatuz, emakume gazte hauen topaleku bat sortzea bultzatuz, desberdintasunen gainetik, batzen dituena lehenetsiz. " Diagnostiko hau egiterakoan emakume gisa kontzientzia handia duten gazte batzuekin lan egin da.
‎“Bozketa bidez erabaki genuen bozetoa gauzatzea. Proposamena, skate parkearen barruan oasi bat sortzea zen, Areetak, oro har, iradokitzen duenetik abiatuta: Bizkaia Zubi Esekia, Txurrukaren estatua, hareatzak, palmondoak... “, burutazioaren sustatzaileetako batek," Kako" goitizenez ezaguna denak, azaldu duenez.
‎batetik, Urkoko berezko ekosistemak birsortzea, paduraren eta bere inguruan biodibertsitatea handituz. Eta Larrabasterran eremu berde berri bat sortzea, auzokideek berau gozatzeko aukera izan dezaten. " Laburbilduz, inguru horretako landaredia berreskuratzen hasi da, habitat berriak ezartzea bultzatuz eta ingurumen berreskuratzea erabilera publikoarekin uztartuz.
‎Bizibarritutako eremua horrela geratu da: Gobela eta Lemotza ibaien artean bertako espezieen baso bat sortu da (oraindino zuhaixkak dira), ibai bien artean babestutako putzu bi sortu dira eta hori guztia lotuz ibilbide basati bat sortu da auzokideek bertatik pasatzeko aukera izan dezaten. Herri lanak, beraz, Urko paduraren iparraldean egin dira.
‎Bizibarritutako eremua horrela geratu da: Gobela eta Lemotza ibaien artean bertako espezieen baso bat sortu da (oraindino zuhaixkak dira), ibai bien artean babestutako putzu bi sortu dira eta hori guztia lotuz ibilbide basati bat sortu da auzokideek bertatik pasatzeko aukera izan dezaten. Herri lanak, beraz, Urko paduraren iparraldean egin dira.
‎Difrakzioa, CDak eta espektroak izeneko praktikan, ikasleek argiaren uhin izaeraren alderdi interesgarri bat aztertuko dute, eta ezagutza hori etxeko materialekin (CDak edo DVDak) espektroskopio bat sortzeko erabiliko dute. Hala, mundu mikroskopikoaren propietate batzuetara gerturatu ahal izango dute.
2016
‎Lehenengoa, PPk aurkeztu zuen: aplikazio bat sortzeko eskatu zuten mozio horren bidez, Udala herritarrengana hurbiltzeko helburuagaz. Zehazki, herritarrek kexa edota iradokizunak egiteko aplikazioa litzateke.
‎Europa osoko proiektu bat da, ikastetxeak nazioartekotze bidean jarri eta Europa osorako zentro bat sortzea helburu duena.
‎Izan ere, Faes Farmak filialak dauzka jardunean Kolonbian, Ekuadorren eta Txilen, hango bazkideakaz batera %50ean; baita Mexikon ere. 2016an filial bat sortuko dute Perun eta beste bat Nigerian (Afrikako lehena). Bestalde, beste bat irekiko dute Txinan, %50ean bertako bazkideakaz batera.
‎" Difrakzioa, CDak eta espektroak" izeneko praktikan, ikasleek argiaren uhin izaeraren alderdi interesgarri bat aztertuko dute, eta ezagutza hori etxeko materialakaz (CDak edo DVDak) espektroskopio bat sortzeko erabiliko dute. Hala, mundu mikroskopikoaren propietate batzuetara gerturatu ahal izango dute.
2017
‎Planto dinamikak aurrera eramateko gurekin harremanetan jarri nahi izanez gero, helbide elektroniko bat sortu dugu: planto@ikasleabertzaleak.org
‎Gorlizko eta Plentziako kultur eskaintzari bultzada emateko asmoz, hainbat artistek kulturgune bat sortzeko plataforma sortu dute: Kultura Elkarrekin Aurrera.
‎Horrez gainera, gaur egun" kudeatzen ez diren eraikinen" inguruko informazioa lortzea errazteko eta aurrerantzean egin daitezkeen ekintza ezberdinei babes legal bat eskaintzeko elkarte bat sortzea ere adostu dute.
2018
‎Ekimenaren ideia dator orain dela hogei bat urtetik Lasarte inguruan egiten den dinamika batetik. Han egitasmo bat sortu zen euskara ohiturak aldatzeko. Gaur egungo bertsioaren antolatzaileak Topagunea [euskara elkarteen federazioa] eta Eusko Jaurlaritza dira; euren arteko proposamen bat zabaldu zitzaien herriei, iaz.
‎Dena den, ohartarazi dute dena txikituta gera daitekeela bat batean: " basoa inbaditzen pertsonen bat sortutako sute batek baso osoa kaltetuko luke modu lazgarrian".
‎Jarduera ekonomikoetarako gune bat sortzea, hiriko ehunduran integratua, Mariturrin. Barruan hartu behar ditu egoitza erabilera eta Zubilletako ibai parkea, Gobela ibaiaren Egokitzapen Hidraulikoaren eta Ingurumen Hobekuntzaren proiektuan jasotakoa.
‎Korridore ekologiko bat sortzeko aukera sustatzea (Gobela ibaiaren ibilguaren erriberak eta hezegunea), eta uraren kalitatea eta baliabide hidrikoen kudeaketa hobetzea.
2019
‎" Datorren urtean gai hau lantzeko foro bat sortzeko proposatu diegu ikastetxeei", azaldu du Aranburuk," haurrek nerabezarora iristean duten erdararako joera eteteko".
‎Nondik dator mota horretako aplikazio bat sortzearen ideia?
‎Albisteak eta testuak aztertzeko ikerketa bat abiatu zuen gure taldeak, gerora aurretik kaleratutako laguntzaile birtualaren gomendioen atalean txertatzeko. Lan horren emaitzak izugarri onak izan ziren; hori dela eta, aplikazio independiente bat sortzea erabaki genuen.
‎Taldea sortzearen ideia, ba... Alaintxok 4 Anai musika taldearen amaiera gero eta hurbilago ikustean beste talde bat sortzea erabaki zuen. Hainbat mehatxu eta inposizioren ondoren, gainerakook ez genuen aukerarik izan bai ala ez esateko, eta hemen gaude.
2020
‎Proiektu horietako batzuetan parte hartu ahal badugu ere, Euskadin aukera gutxi daude, eta euskaraz, hutsaren hurrengoa. Biook Elkarteak herritarren zientzia sustatu nahi du Euskadin; besteak beste, airearen kalitatea neurtzeko kostu txikiko sentsore bat sortu berri dugu. Sentsore hori ikastetxeetara eta herritarrengana ailegatzea da gure asmoa, arnasten dugun airea denon artean monitorizatu eta, horrenbestez, hobetu ahal izateko.
‎Txoriak maite badituzu," SEO Bird Life" k zure behaketak erabiltzen ditu zientzia ikerketa egiteko eta hegaztiak kontserbatzeko. Plataforma horrek" Censos SEO Bird Life" izeneko app bat sortu berri du, hirietako hegaztien koloniak erregistratu eta monitorizatzeko.
‎batetik, Nafarroako Auzitegiak oso gogor zigortzen zituen intsumisoak, sistematikoki, zigorrak ezartzeko zuten malgutasunaren barruan. Mugimendu berezi bat sortu zen, eta Iruñeko gazteak oso serio planteatzen hasi ziren nola egin aurre injustizia horri. Konturatu ziren Estatuak zigortu egiten zituela, kartzelara bidaltzen zituela, baina sartu orduko hirugarren gradua ematen zieten eta kalean bizimodu normala egiten uzten zieten, espetxean lo eginez.
‎" Garrantzitsua deritzogu Covid egoerari erantzun bat ematen saiatzeari eta honen inguruko hausnarketa eta analisia plazaratzeari". Hori dela eta, galdetegi bat sortu dute gazteen iritzia zein den jakiteko;" horixe da talde moduan gure lehenengo dinamika aurrera eramateko urratsa".
2021
‎Leioan kale zurrutagaz amaitzeko ordenantza bat sortzeko eskatu du PPk
‎Leioako Alderdi Popularreko Jon Eguiluzek, kale zurrutari buruzko ordenantza bat sortzea eskatuko dio udal gobernuari; argudiatu dutenez, herritarrek askotan salatu duten jarduera horregaz amaitzeko konponbidea izango litzateke.
‎Areetako Kale Nagusian bidegorri bat sortzea proposatu du EH Bilduk
‎Getxoko EH Bilduren ustez," ezinbestekoa" da udalerriko erdigunean auto pribatuei lekua irabaztea, mugitzeko beste modu batzuei lehentasuna emanez, hala nola bizikletei. Horretarako, oraingoan, Areetako Kale Nagusian norabide biko bidegorri bereizi bat sortzeko proposamena aurkeztuko du osoko bilkuran. " Bidegorri horrek eragin zuzena izango luke mugikortasunean, Getxoko bidegorrien ´eraztuna´ osatuko litzatekeelako", azaldu du koalizio abertzaleak.
‎Udalak hainbat esku hartze iragarri ditu Akilino Arriola kalean eta Jauregizar plazan; asmoa da trafikoa herritik atera eta oinezkoentzako gune erakargarriago bat sortzea. Hala ere, ezer egin aurretik, apirilaren 15, 16 eta 17an herritarren iritzia ezagutzeko prozesu parte hartzailea egingo dutela iragarri dute.
‎Esku hartze horregaz, San Pedro eliza eta Jauregizar parkearen guneak bateratuko dituztela azaldu dute, bertan, oinezkoentzako izango den gune bat sortzeko asmoz. Horren ondorioz, erdiguneko aparkalekuak kenduko lituzkete, eta trafikoa ere berrantolatu litzateke.
2022
‎" Azken batean, epe luzerako indarraldia izango duen ordenantza bat sortu nahi da, udalerriko errealitate sozio-ekonomiko berrira egokitua eta merkataritza jardueraren erregulazioa kalez kaleko salmentaren modalitatean jaso duena", azpimarratu dute arduradunek.
‎HAPOk aurreikusten dituen planeamenduek, gainera, ingurumen eragin handia izango dute Andra Mari inguruan, Getxori geratzen zaion inguru natural bakarrenetarikoan milaka etxebizitza eraikitzea aurreikusten duelako. " EH Bilduk gure ingurune naturalaren babesa defendatzen jarraituko du, Azkorri, Mimenaga eta Larrañazubi lotzeko eraztun berde bat sortzeko proposamenarekin". Beharrezkoak dira ingurumenarekin bizitzen dakien eta komunitate errotzea garatzen duen herri eredu bat sustatuko duten politikak, auzo bizikidetzari mesede egingo diona, gure auzoak bizitzeko leku egoki eta atseginak bihurtuko dituena.
‎Uste dugu une egokia dela, pixkanaka‐pixkanaka normaltasunera bueltan gaude, gure herriarekin egoteko gogoa dugu. Hala, 200.000 euroko funts bat sortu dugu ekimen honetan sor daitezkeen jardueretarako, guztion onurarako”, azpimarratu du alkateak.
‎Proiektu horren azken helburua inklusio eremuan espezializatutako lantalde batetik abiatuta, epe luzerako surf eskola egonkor bat sortzea da. “Pertsona guztiek, beren gaitasun intelektualak, sentsorialak edo fisikoak alde batera utzita, surfa urte osoan praktikatzeko aukera ematen duen proiektu bat sortu dugu.
‎Proiektu horren azken helburua inklusio eremuan espezializatutako lantalde batetik abiatuta, epe luzerako surf eskola egonkor bat sortzea da. “Pertsona guztiek, beren gaitasun intelektualak, sentsorialak edo fisikoak alde batera utzita, surfa urte osoan praktikatzeko aukera ematen duen proiektu bat sortu dugu. Guk urteak daramatzagu desgaitasunen bat duten pertsonen bizitza errazten, diseinuaren, inprimaketaren eta teknologia berrien bidez, software eta hardware libreak eskaintzen dituen aukerak aprobetxatuz”, nabarmendu zuen 3dlan elkartetik.
‎Bost oinarri nagusi ditugu. Lehena, dinamika integral bat sortzea eskualde osoan, dinamika bateratu bat, Mankomunitateko Euskara Sailetik koordinatuta. Bigarrena, euskararen komunitatea saretzea, euskaltzaleen eta euskara eskuratu nahi dutenen sarea sortzea alegia, elkarren arteko harremanak indartuz.
‎Jorge Gonzalez Berdintasun zinegotziak zehaztu duenez, “indarkeria horren jatorrian dagoen egiturazko desberdintasuna ezabatzea lehentasuna eta premia handieneko bat da Udal honentzako”. Tresna horien bitartez, artatutako kasuen inguruko informazio zehatza bilduko dute eta, horren bitartez, kasuen azterketa eta jarraipen profesionalerako mahai bat sortu gura dutela azaldu dute; ikuspegi feministatik gizarte laneko, arreta psikologikoko, enpleguko, juridikoko eta polizialeko diziplinak barnean hartuko dituena.
2023
‎Urte luzez hainbat abesbatzetako partaide eta zuzendari izan ostean, Igone Arteagabeitiak erronka berri bati heldu dio: Uribe Kostako emakumeen abesbatza bat sortzea. Modu horretan, taldea eratzeko deialdia egin die Uribe Kostako emakume guztiei, betiere bi baldintza bete ezkero:
‎Nondik datorkizu Uribe Kostako emakumeen abesbatza bat sortzeko ideia?
‎Hainbeste urte kantuarekin lotuta egon eta gero, hutsune bat sentitu nuen eta horregatik proiektu berri bat sortu nahi nuela erabaki nuen: Uribe Kostako emakumeen abesbatza bat.
‎Egun Uribe Kostako 63 argazkizale biltzen dituen UK FOTO elkarteak, proiektu berri bat du esku artean: argazkigintzari buruzko doako aldizkari digital bat sortzea. Elkarteko presidente den Ander Moreno del Campok azaldu bezala, helburua da argazkigintza gure eskualdean zabaltzea:
‎Hala, 30 bat orrialdeko aldizkari digital bat sortzea pentsatu dute. " Elebiduna izatea da egokiena, baina oraindino ez dugu euskarara itzultzeko laguntzarik aurkitu, horretan ari gara lanean.
‎Gaur egun beste mota bateko musika eta giroa modan egonda, nondik etorri zaizue kantautore formatuko talde bat sortzearen ideia?
‎Guztion esku dago krisi ekologikoari buruz kontzientziatzea eta ikastea, gerora, mezua hedatzeko eta geure ordezkariei hemen azaldutako neurriak edo antzekoak eskatzea. Guztion artean bizirik eta bertoko espeziez beteta dagoen Uribe Kosta bat sor dezakegu: izadiarentzako, geuretzako eta datozenentzako!
‎etxean irautea sustatzeko. Gainera, ludoteka bat sortu nahi dugu haurrentzako eta Gazteleku bat gure gazteentzat.
‎Azkenik, datuekiko eta pribatutasunarekiko kezka ere existitzen da, eta beldur hori ere ulergarria da. Lehen esan dugun moduan, AA k datuak erabiltzen ditu bere “ezagutza” lortzeko, eta, horrek datuekiko premia bat sortzen du. Horregatik, enpresa handiek gero eta datu gehiago biltzen, saltzen eta kudeatzen dituzte, horiekin estrategia komertzialak ere antolatuz.
‎Azken finean, hango eta hemengo pertsonak, ondoan bizi diren pertsonak ezagutu nahi dituztenak, entzuten dutenak, kultur artekotasuna abantailatzat hartzen dutenak eta inklusioa eta bizikidetza sortzen dituen udalerri bat sortzeko ekimen horietan partaide sentitu gura dutenek parte hartzen dute.
‎" Jaialdia helburu bigaz sortu zen: alde batetik, euskaltzaleak elkar ezagutzeko gune bat sortzea eta euskal kultura sustatzea, eta, bestetik, herriko auzo txikiak ezagutzera ematea; horrexegatik, aurten Lutxanan ospatuko dugu Kanpomartxo", azaldu du Mikel Zarate Berbotseko kideak. Gogoratu duenez, duela 29 urte hasi ziren jaialdia antolatzen, udalerriko nagusiei antzina udaberri aldean egiten ziren jaien inguruan galdetu eta gero.
‎Berezia da Berango eta berangarrak. Aspaldi, herriko hainbat gazte elkartu eta ekimen bat sortu zuten: Sartén Sin Mango Eguna.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia