|
Elurraren argia gurekin batera dator, Sara, eutsi, senti mugimenduaren poza, ez dugu inoiz gelditu behar, inoiz ez, oroitzen, Naranjo de Bulnes igotzen, ez gelditu, jarrai igotzen, han ere elurra hasi zuen, malutek estaltzen gintuzten, zuk jaitsi egin nahi zenuen, Sara, baina arriskua berdina zen, edo handiagoa, erditik gora geunden, zu aurretik, ez atzera ez aurrera geratu zinen, atsedenleku batean harrapatu zintudan, besarkatu, ez gelditu, jarraitu, begiak itxita ere igoko nuke hau, Sara, fida zaitez nitaz, zatoz atzetik, lotu tinko sokak, jarraitu, jarraitu, mendizale bat hilik egun hartan, entzun genuen haren oihu lazgarria, hutsean behera, ezin ezer ikusi ordea, lainoa, izotza, elur malutak, zure begietan izua, fida nitaz, Sara, ez gelditu, beldurra saretuz doa zure begietan, elurraren distira zure betseinetan, ez gelditu, mendizalearen garrasi lazgarriaren ondoren isiltasun lazgarriagoa, nik oihu, entzuten digu norbaitek?, zuk oihu, bada norbait hor?, inor ez dago, edo urrunegi dago, haizeak ezabatzen ditu gure oihuak, norbait erori da, mendizale bat hutsean behera, hilik, igotzen jarraitu behar dugu, pasatu zaizu beldurra, Sara, lehen aldia da eskalatzen izua antzematen dizudala, ikusten nola iritsi garen gailurrera, beste aldetik jaitsiko gara, ondo ezagutzen dut hau, aitarekin maiz eskalatu nuen, iritsi gara, iritsi gara, mendizale hila, eskalatzaile ona, bakarrik zetorren, ez da bakarrik eskalatu behar, arriskutsuegia da. ...tu eta gero, ni erotu egiten nintzen, ez zintudan galdu nahi, amets ero harekin jarraitu nahi nuen, zu eta ni bakarrik aurrera, hiru ume, Hiru Erregeen Mahaian ernaldu, baina zuk ez zenuen nahi, beste gelara ihes egiten zenidan lotara, halere pixkanaka zeure onera etorri zinen, maite ninduzun, Sara, maite nauzu, zakur bat bezala utzi behar ninduzun bazterrera, baina maite ninduzun, maite nauzu, ez
|
bat
nire asmo zoroekin, baina maite ninduzun, maite nauzu, pixkanaka gurea bere onera itzuli zen, yoga klaseekin jarraitu genuen, nik neure baitan asmo zoroa elikatzen nuen halere, mendira irteten hasi ginen berriro, ez eskalatzera, baina ibilaldi luzeak egiten genituen Picos de Europa eta Pirinioetan barrena, eta bururatu zitzaigun Auñamendi igo, Lescunera jaitsi eta hurrengo egunean, gaur, Hiru Er...
|
|
sagarra usteltzen igarri nuèn egunean izan zen; Helenak sagar dantza dantzatu ondoren eman zidàn sagarraz ari natzaizu, jakina, hura gorde egin bainuen, ongi gorde ere, objektu sakratu bat balitz bezala, nik bakarrik nekièn lekuan; Jainkosa batek sagar bat oparitu zidan, eta nik opari hura toki sekretu batean gordeko nuen, garai bateko zaldunek Grial Santua bezala; bazuen nire ikasmahaiak kaxoi bat, sagarrarentzako ezkutaleku bikaina izan zitekeena, Domingo ere han ibiliko ez balitz noiznahi, arkatz baten bila edo paper baten bila edo auskalo zeren bila, Domingorekin hasia bainintzen berriro lo egiten gela berean, ama, nik hobera eta hobera egiten nuela egiaztatu zuenean, bere gelara itzuli baitzen; azkenean, nola Sagar Santua gelan nahi bainuen, nigandik ez oso urruti, bere energiarekin eta eragin onuragarriekin ingura nintzan, aulkira igo eta armairuaren gainalde lauan ipini nuen; eta ni, goizetan jaiki ahala, aulkira igo, sagarra eskuan hartu, muxua eman, begiak goratu, eta halaxe egiten nion otoitz Goikoari: . Izan dadila sagar hau, Jauna, ez denboraren mendeko, baizik eta betiko, Helenari diodan maitasuna bezala?; sinetsi ere, sinetsi nuen, halako batean, neure otoitzaren fruituetan, hain egiten nion asmo onez otoitz Aita Jainkoari eta hain iruditzen zitzaidan ezinezkoa aita on
|
bat
nire asmo onen aurka azaltzea?; horregatik, sagarra usteltzen igarri nuenean, sekulako nahigabea izan nuen, ni neu ere, bat batean, barrutik usteltzen hasi banintz bezala; burua altxatu gabe egon nintzen ordu batzuetan, eta gaua ere ez nuen ongi igaro; izan ere, zer ari zitzaidan Guztiahalduna esaten?; nire maitasuna eder hasi zela, baina gero usteltzera egingo zuela?; harik eta pentsatzen hasi n...
|
|
sagarra usteltzen igarri nuèn egunean izan zen; Helenak sagar dantza dantzatu ondoren eman zidàn sagarraz ari natzaizu, jakina, hura gorde egin bainuen, ongi gorde ere, objektu sakratu bat balitz bezala, nik bakarrik nekièn lekuan; Jainkosa batek sagar bat oparitu zidan, eta nik opari hura toki sekretu batean gordeko nuen, garai bateko zaldunek Grial Santua bezala; bazuen nire ikasmahaiak kaxoi bat, sagarrarentzako ezkutaleku bikaina izan zitekeena, Domingo ere han ibiliko ez balitz noiznahi, arkatz baten bila edo paper baten bila edo auskalo zeren bila, Domingorekin hasia bainintzen berriro lo egiten gela berean, ama, nik hobera eta hobera egiten nuela egiaztatu zuenean, bere gelara itzuli baitzen; azkenean, nola Sagar Santua gelan nahi bainuen, nigandik ez oso urruti, bere energiarekin eta eragin onuragarriekin ingura nintzan, aulkira igo eta armairuaren gainalde lauan ipini nuen; eta ni, goizetan jaiki ahala, aulkira igo, sagarra eskuan hartu, muxua eman, begiak goratu, eta halaxe egiten nion otoitz Goikoari: " Izan dadila sagar hau, Jauna, ez denboraren mendeko, baizik eta betiko, Helenari diodan maitasuna bezala"; sinetsi ere, sinetsi nuen, halako batean, neure otoitzaren fruituetan, hain egiten nion asmo onez otoitz Aita Jainkoari eta hain iruditzen zitzaidan ezinezkoa aita on
|
bat
nire asmo onen aurka azaltzea...; horregatik, sagarra usteltzen igarri nuenean, sekulako nahigabea izan nuen, ni neu ere, bat batean, barrutik usteltzen hasi banintz bezala; burua altxatu gabe egon nintzen ordu batzuetan, eta gaua ere ez nuen ongi igaro; izan ere, zer ari zitzaidan Guztiahalduna esaten?; nire maitasuna eder hasi zela, baina gero usteltzera egingo zuela?; harik eta pentsatzen hasi...
|