Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 167

2000
‎Inguruetara so, zerbaitek jo ninduen begietara. Txartela nigandik berrogeita hamar bat metrora zegoen, pabiloi bateko aitzinaldean. Garbi eta distiratsu ageri zen, herdoilak eta zikinak hain fite jotako hainbertzeren artean.
‎Niregandik pare bat metrora egonda ere, garbi aditzen ahal nuen haren urrin gazi gaztea.
2001
‎Eta hau esanda, guregandik ehun bat metrotara zegoen noria zaharrerantz zuzendu zuen hatza.
2002
‎Hegalen moduko batere adarrik gabe, fenomenoaren ezaugarririk bereziena, agian, mugimenduen zakartasuna izan zen". Bostehun bat metrora zegoela," ziaboga harrigarria" egin zuen eta ziztu bizian desagertu.
‎Fardela lurrean utzita, beherantz begiratu zuen. Gau estaliko iluntasunari aski babesa eritzi ez, eta sasitza baten gerizpetik begiztatu zuen berrogei bat metrora zegoen errepidea. Hantxe, miratoki baten hedaguneko espaloian ikusi zuen aita, farola baten argipean motozikletaren kontra apoiatuta.
2003
‎Aurrera begira jarri zen Matias. Hurrengo etxea 20 bat metrora zegoen. Eta 20 metro horietan, pentsioaren atzealdean alegia, partzela bat zeukan Malanda etxeak.
‎Han segitzen zuen espektro erronkariak, aurrera ezinik nahi adina denboran edukiko ninduelakoan. Hamabost bat metrora nengoela, harriak. Baldea ezkutu gisa behin, bi aldiz, hiru...
2004
‎Ez nuen erantzuna aditzera gelditzeko barrurik izan. Pendizaren ertza berrogei bat metrora zegoela eta, korrika hasi nintzen isatsa galdu beharrean, korrika laukoan, korrika arboletako abarren elurra banatuz; eta ni korrika eta otsoak ere korrika, eta ni arnaska eta otsoak ere arnaska; eta nire arnasaren lurruna haize hotzean galtzen zen, eta otsoen arnas lurruna, berriz, ez zen haize hotzean galtzen, baizik eta aitortuko ez dudan nire gorputzeko toki batean.... Gero eta lurrun gehiago sentitzen nuen toki hartan, baina arboladiaren bukaera ere gero eta hurbilago zegoen.
‎Errota zaharretik ehun bat metrora zegoen, haranean beheraxeago. Etxe txuria zen, teilatu gorrikoa eta bi bizitza zituena; polita, baina ez palazioa.
2005
‎“Aurkitu dugunez, Lurrak estaltzen duen izotz kantitatea aldatzea da itsasoaren maila igotzeko faktore probableena. Planetako ur gezaren hiru laurdenak, edo itsas mailatik 67 bat metrora dagoena, glaziarretan eta izotz plaketan gordeta daude”, azaldu du Eric Rignot ek, NASAren Zorrotadarako Propultsio Laborategikoak, Pasadenan (Kalifornia). “Izotzezko estalkia uste baino azkarrago ari da murrizten, Groenlandiako izotz plakak eta mendiko glaziarrak urtzearen ondorioz itsas mailaren azken igoeraren erdia baino gehiagorekin”, dio.
‎Horrez gain, autobideak kaltetutakoen taldeak aditzera eman du Aranburuzabala kalearen gainaldean dagoen Antontxu baserriko hormetan pitzadurak sortu direla. Etxe hori autobideko lanetatik 150 bat metrotara dago. Han bizi direnek esan digute lehenengo leherketa entzun zutenean izugarrizko sustoa hartu zutela, eta informazio eske udaletxera jo zutela.
2006
‎Etxeak atzean parke bat zuen. Etxetik Oiartzungo enparantzara berrehun bat metro zeuden, eta han, San Esteban enparantzan, aitita eta amama bizi ziren, hiru seme alabekin, tartean apaiza. Oroitzen naiz amamak esaten zidala, Elgoibarko bere azentuarekin:
‎Horrela ematen du. Ehun eta berrogeita hamarren bat metrora dago. Petrilaren ondoan.
‎Zigarroa bota eta erlojuari begiratu arin bat eman dio. Oraindik ordu erdi bat dauka Andres Fanorekin elkartu aurretik, handik gertu, berrehun bat metrora dagoen Abaroa tabernan. Gero eta urduriago igartzen du burua, Andres Fano zaharrak Txerraren heriotzaren gainean zer kontatuko ote dion.
2007
‎Oihu bakoitzean Paulak begiak zimurtzen zituen, mindu antzean, eta, martxa bizkortze aldera, aurreko lerrokoak bultza eta bultza aritzen zen oharkabean. Elizatik udaletxera ehun bat metro zeuden, eta, haren lasaitasunerako, jendeak berehala egin zuen haraino, hura baitzen, martxara bildutako gehienentzat, egun hartako helburu nagusia. Justinok, gainera, kezka berezia hartu zuen jendetza elizatik aldentzen.
2008
‎Oinez ibiltzeari ekiteko, eskuineko alderat eta gorantz bide gainean abiatuko gara, Etxebarre herriko etxe multzo nagusira bidean. Hori 300 bat metrotan dago. Ezkerreko alderat joko bagenu, kurutzune horretan bertan dauden bide seinaleek azaltzen diguten bezala" Etxauak" alderat joango ginateke.
‎Urrunetik hauteman daiteke Etenetako harrespilen mugarriarena egiten duen hiru metroko zutarri erraldoi famatua. Hiruzpalau metroko diametroko bi harrespilek osatzen dute Eteneta I. Eteneta II 200 bat metrora dago, Onddorako bidean, eta lau harrespilak osatzen dute. Adarra aldera abiatu aurretik, minutu gutxian Onddoko gailurrera joan etorria egiteko aukera dago.
‎Autoa gelditu du. Garirengandik ehun bat metrora dago. Irten aurretik, telefonoan Gorosperen zenbakia bilatu eta deia egiteko prest utzi du.
‎Berak hiltzen lagundutako txakurrak egiaren babesa emango zion. Bat batean, lurretik altxatu eta korrika hurbildu zen berrogeiren bat metrora zeuden sastraketarantz. Ez zen txakurrik ageri.
‎Berriro, inguruan norbait ote zebilkion irudipena bueltatu zitzaion, gorpu epel haren irudiarekin batera. Izua eta urdu ritasuna bat egin zitzaizkion Freddy Greeni, ehunen bat metrora zeuden sastrakak mugitu zirela eta irudiren bat ikusi zuela uste izan zuenean.
‎«Segurtasun» kamerek dena grabatu zuten eta grabazio hori, AEBetako telebista batek uhinetatik eman ostean, saretik dabil orain ordenagailu batetik bestera nabigatzen. Kamera atzean zenak ez zuen ezer egin, handik zebiltzan langileek ez zuten ezer egin, itxarongelan zeuden beste pazienteek, pare bat metrora egon arren, ez zuten ezer egin, lurrera jausi zenean begiratu ere ez, mopa pasatzen ere agertu zen langile bat eta, hozten hasitako bernen parean ere, ondo atera zuen dirdira. Azkenik, 45 minutu geroago, kargutu ziren hilotzaz.
‎Hortik 500 bat metrora dago Carmona beilatokia, eta hau egun osoan irekita egon da. 19:00ak aldera hasi da jendea bi lekuen arteko bidean elkartzen, eta pasilloa egin diete Inazio Uriaren senideei, hauek hilkutxa zeraman autoaren atzetik elizara joan direnean.
‎Ondoan, Aintzira zegoen, eta, sofa berean etzanda, Gara, biberoia zurrupa  tzen. Guregandik zortzi bat metrora egongo ziren eta, egia esatera, ez dakit Errek eta Itsasok zein Jesusek eta Estherrek nola ikusi zituzten euren alabak ezta zer sentitu zuten ere. Dakidana da hiru familiok geldirik geratu ginela une batez, zer egin jakin gabe.
‎Hasieran beldurrez, baina bukaerako inolako arazorik gabe egiten genuen, baita gauez ere. Wanfujiang izeneko kale komertzialera joateko, ordea, ez genuen horrelako balentriarik egin behar izaten, hoteletik atera eta eskuinerantz joz gero, bostehun bat metrora zegoen-eta. Kale komertzial luze zabal bat zen, egunez zein gauez, jendez gainezka egon ohi dena.
2009
‎38 urteko C.M.D. Rociana del Condadon eta eskualdean bilatu du Guardia Zibilak, eta herrigunetik 500 bat metrora dagoen putzu batean aurkitu dute bere gorpua, segurtasun indarreko iturriek Europa Press albsite agentziari jakinarazi diotenez.
‎Aurreneko fasean, Ugaldek zuzendutakoan, pantaila hormak eta piloteak eraiki, indusketa lanak egin eta zementuzko lauzak jarri dituzte. Egunotan amaitzen ari dira eta laster Perroten taldea hasiko da Nerbioiaren azpitik 20 bat metrora dagoen zulotzarra betetzen.
‎Pare bat metrora nengoela, trostan hasi eta sukaldean sartu zen. Sukaldeko leihoa erabat irekita zegoen eta leiho aurrean bizkarrik gabeko zumitzezko aulkia zuen jarrita, gauero oinetakoak askatzeko erabiltzen zuena.
‎Munitxa, Eibarko lagunak, entzun egin ninduen edo ikusi agian, eta ni baino gorago zegoen arren niregana jaitsi zen, ni lurrera bota nahi ninduen, baletatik babesteko. Ez zuen ezer lortu, nigandik pare bat metrora zegoela tiro bat jo zioten lepoan eta bertan gelditu zen zerraldo.
‎Me rindo!!!?. Hasieran tranpa bat izan zitekeela pentsatu zuten, gu bezain beldur ziren, eta lubakitik pare bat metrora egon nintzen, euren agindua obeditzen, pare bat minutuz. Gero, astiro lubakira hurbiltzeko agindu, eta horrela egin nuen.
‎Ez zebilen inor eta, garbi geratu zenean herrian denda edo tabernarik ez zegoela, etxe batean galdetu zuten Ekiza andrearen helbidea. Herritik ehun bat metrora zegoela entzun zuenean, ondoeza areagotu egin zitzaion Oskarri. Baina Xabier urrats luzeka abiatu zenez, hari jarraitu beste erremediorik ez zuen izan.
‎Autoen argi urdinak jira eta bira iraunkorrean. Joseba, espaloiaren erdian, hogeiren bat metrora zegoen. Ez zekien zer egin.
‎bere adineko mutil gazte bat zen, zaharxeagoa ere izan zitekeena eta ezagun egin zitzaiona, nahiz eta lehen istantean ez zion guztiz antzeman nor zen: mutil hura lau bat metrora zegoen, edo lau bat metrora zetorkion, hobeki?, eta hari ere antzeko zerbait gertatu zitzaion, agidanean, mutilak Domingoren begietan josi baitzituen bereak, Domingok segundo hamarren bat lehenago mutilaren begietan josi zituen bezala: esan nahi baita bi gazteak halaxe joan zirela, begiak begietan josirik, lau metro, hiru metro, bi, bat?
‎Ada tranbia geltokirako bidean zihoan, hamar bat metrora zegoen une hartan?, zumardi bateko kaleargi piztu berrien artean, atzetik ahots bat entzun zuenean: –Ada!?; edo ezpata hotz baten puntada sentitu ote zuen lepoan, nerbio sistema osoa istantean paralizatu ziona?, zeren Ada halaxe gelditu baitzen, oinak bat batean lurrean iltzatu balitzaizkio bezala, begiak zerumugan galduta.
‎nola gailendu ziren hasieran errepublikanoak, baita nola, bizpahiru egunen buruan, gauzak aldatu ziren ere, seiehun milizianoz osatutako zutabe batek hegoalderantz egin behar izan zuelako, ehun bat kilometrora zegoèn beste hiri hartarantz, non matxinatuak gotortu baitziren? ...aseguru etxerik garrantzitsuenean?, harik eta errepublikanoek, mendebaldetik etorritako beste miliziano zutabe baten laguntzaz, gauzak beren lekuan jarri zituzten arte, matxinatuak berriro kuarteletako eremurantz atzeraraziz; esan nahi baita, behin egoera hartan sartuta, hantxe zeudela Domingo eta Chaplin, lehen lerroan, ibaiaz haraindian zituztèn kuartelei begira, Domingok, Chaplinengandik bost bat metrora zegoenak, ura eskatu zionean; eta Chaplin Domingoganantz abiatu eta orduantxe hartu zuen tiroa bizkarrean, lurrera bota zuena, Domingoren parean utziz, ahuspez.
‎Udaletxera hurbildu zen halako batean, atari atarian gelditu arte. Haga ertz batetik hartu eta, ezkerreko eskua minduta zeukan arren, udaletxeko erlojuari, lurretik lau bat metrora zegoenari, balkoien gainean, kolpeak ematen hasi zen.
‎Ezetz esan dit eta bigarren zulo bat seinalatu didate. Lehenengo zulotik hogei bat metrora dago. Apur bat txikiagoa da; askozaz estuagoa.
‎Ada tranbia geltokirako bidean zihoan –hamar bat metrora zegoen une hartan–, zumardi bateko kaleargi piztu berrien artean, atzetik ahots bat entzun zuenean: " Ada!"; edo ezpata hotz baten puntada sentitu ote zuen lepoan, nerbio sistema osoa istantean paralizatu ziona?, zeren Ada halaxe gelditu baitzen, oinak bat batean lurrean iltzatu balitzaizkio bezala, begiak zerumugan galduta.
‎Domingok bazekien, bai, uztailaren 25eko goiz berandu hartan, Chaplin txantxetan ari zitzaiola, bala batek urontzia zulatu eta barruan sartuta gelditzeak patuaren kolpe zorionekoa behar baitzuen; Domingok eta Chaplinek, haatik, zazpi egun zeramatzaten elkarrekin, gerra piztu eta mobilizatu zirenetik –uztailaren 18an– hezur eta mami ibili baitziren biak ala biak, halako eran, non Domingok eta Chaplinek ongi baino hobeto baitzekiten hirian gertatua: ...uru etxerik garrantzitsuenean–, harik eta errepublikanoek, mendebaldetik etorritako beste miliziano zutabe baten laguntzaz, gauzak beren lekuan jarri zituzten arte, matxinatuak berriro kuarteletako eremurantz atzeraraziz; esan nahi baita, behin egoera hartan sartuta, hantxe zeudela Domingo eta Chaplin, lehen lerroan, ibaiaz haraindian zituztèn kuartelei begira, Domingok, Chaplinengandik bost bat metrora zegoenak, ura eskatu zionean; eta Chaplin Domingoganantz abiatu eta orduantxe hartu zuen tiroa bizkarrean, lurrera bota zuena, Domingoren parean utziz, ahuspez.
‎bere adineko mutil gazte bat zen, zaharxeagoa ere izan zitekeena eta ezagun egin zitzaiona, nahiz eta lehen istantean ez zion guztiz antzeman nor zen: mutil hura lau bat metrora zegoen –edo lau bat metrora zetorkion, hobeki–, eta hari ere antzeko zerbait gertatu zitzaion, agidanean, mutilak Domingoren begietan josi baitzituen bereak, Domingok segundo hamarren bat lehenago mutilaren begietan josi zituen bezala: esan nahi baita bi gazteak halaxe joan zirela, begiak begietan josirik, lau metro, hiru metro, bi, bat... harik eta Domingoren begiak mutilak kokotsean zuèn oreztaren atzetik joan ziren arte, oreztak izen bat oroitarazten ziola:
‎Organizazioko arduradunek San Antoneko hiletaren arrakasta ikusita, beste bat antolatu zuten San Antonetik berrogeita hamar bat metrora zegoen Atxuriko La Encarnación elizan, eta Bizkaiko militantzia guztia deitu zuten bertara. Aurreko egunean, Maxi, Teo eta Carlosek molotov koktel mordo bat prestatu eta Ribera eta San Franziskoko atari estrategikoetan jarri zituzten, jendeak biharamunean poliziari jaurtitzeko.
‎Ez neukan inolako zalantzarik, hark izan behar zuen, beste hiriren batean ez banintzen behintzat, zuen bizilekua. Berrogeita hamarren bat metrora zegoen petrilaren atzera joan nintzen; leku ona zen hura inguruan gerta zitekeena ikusi ahal izateko, eta, aldi berean, norbera ikusia ez izateko. Bazterrei begiratuz gero, argi zegoen hura zela zuen zokondoa.
‎Berehala lehengo kalera itzuli, eta zeuonganantz ibiltzen jarraitu nuen, tirri tarra, benetako atso baten moduan. Zuengandik hogeita hamarren bat metrora nengoela, behegainera jausten utzi nuen bezperan prestaturiko urdina. Ez nekien zenbat diru sartu; azkenean pentsatu nuen nahikoa izango zenuela ehun eta berrogeita hamar euro aste baterako.
‎Berrogeita hamarren bat metrora zegoen Ertzaintzaren postua, moilaren hasiera hasieran. Ezin nuen ulertu.
‎Kornetak jo zuen. Hogei bat metrotara zeuden guardia zibiletarik. Kornetak jo zuen, deskarga egin zuten, inor ez zen mugitu.
2010
‎–Hobe dugu hemen itxarotea, esan zuen Amaiak, kanpamentutik ehun bat metrora zeudenean, laukote bitxia McKenzieren bungalowera sartzen zen momentuan?. Ateratzen direnean, gure jarraipenari ekingo diogu atzera berriz.
‎Nahasmenak jota, gorpua lorategian lurperatzea ere pasatu zitzaidan burutik. Berriak ginen herrian, ez geneukan traturik hango inorekin, etxerik hurbilena ehun bat metrora zegoen. Entzuten ote zituzten gure eztabaidak eta ume txikiaren etengabeko negarrak?
‎Aldarte onean zegoen, irribarrez. Bat batean, aizkora jaurti zuen labana bailitzan, eta bost bat metrora zegoen zuhaitz batean sartuta utzi zuen garbi.
‎" Ez pentsa", erantzun nion. Hogeiren bat metro zeuden Adelaren sukalderaino: buruan nerabilen bigarren gaia ateratzeko tarte huraxe neukan.
‎—hots egin zuen Ubanbek urduri— Non da neska hori, ordea?"" Toaila ikusten diat, baina bera ez", esan zuen Sebastianek urtegiaz harantz seinalatuz. Toaila zuria zen, eta gugandik berrogei bat metrora zegoen, eguzkiak sartzea lortzen zuen basoaren alderdi bakarrean. " Hor zetorrek", esan zuen Pantxok prismatikoak begietan zituela, eta orduantxe bertan neska gazte bat azaldu zen zuhaitz baten atzetik.
‎Ez beste batzuek bezala. Orain dela gutxi arazo bat eduki dugu pertsona batekin, eta kapitainak atzemana dauka hor." Hamar bat metrora zegoen jeep bat seinalatu zidan. Jatorrian, retener aditza erabili zuen berak:
2011
‎Damaskoko Deklarazioa babesteagatik hiru urte eta sei hilabete egon zen kartzelan Michel Kio. «Jeneral batek kafea hartzera gonbidatu ninduen nire etxetik hirurehun bat metrora zegoen tabernara; ailegatu nintzenean, zutik jarri eta paper batean idatzita zeukana irakurrita, berekin eraman ninduen». Erregimenaren kontra lanean ari zela leporatuta kartzelatu zuten.
‎–oihutu zion Kropotkiri entzungo zionetz dudatuz. Hesitik etxe atariraino 30 bat metro baitzeuden, bidatzur batek zeharkatzen zituenak.
‎Gaztea agurtu zuen Martinek pare bat metrora zegoenean, tarte horretan esan zituen lehenengo hitzak, baina gero asko hurbildu zitzaion eta, azkeneko hitzak ahoskatu zituenean, ez ziren hamabost zentimetro baino gehiago izango aurpegi batetik bestera. Simon ez zen ezertarako mugitu, gihar bakarra ere ez.
‎Etorri berriak burua jiratu zuen eta atzeraka ibiltzen hasi zen, farola baten azpian gelditu arte. Arizaren autoaren aurrean jarraitzen zuen, baina orain hamabost bat metrora zegoen. Auto batean bermatu zuen ipurdia, zutik, besoak paparrean gurutzaturik.
‎(15:13) JT itsas mailatik 300 bat metrora dago.
‎Esku batean, lankideari zilbor heste baten gisan lotu dion soka darama; eta bestean, esku argia. Lagunarengandik dozena bat metrora dagoen arren, ezin du Max ikusi, hain daude ilun hango urak ordu horietan. Kilian astronauten moduan mugitzen da urpeko mundu gozakaitz hartan, kamera geldoan bezala, beheko lohia harrotu ez dadin ahaleginetan.
‎Etxeak atzean parke bat zuen. Etxetik Oiartzungo enparantzara berrehunen bat metro zeuden, eta han San Esteban enparantzan, aitita eta amama bizi ziren, hiru seme alabekin, tartean apaiza. Oroitzen naiz amamak esaten zidala, Elgoibarko bere azentuarekin:
‎Kokalekua: Alduntzin jauregitik zehar zehar, harrobiko aiekatik, erreka aldera doan bidexenda hartu eta berrehunen bat metrora dago.
‎Ezkerrekoa Benaiko sorora doa, baina hona iritsi baino lehen, bidearen garaiko aldetik ikus daiteke. Bidexenda, oinezkoa, Benaiko sorotik bertatik hartzen da eta Juanantonione baserriaren aurretik pasatu behar da; bidegurutze aldera berrehun bat metrotara dago baserria.
‎Santa Maria kalean. Plazako Loiarte (Untxaloren etxea) izkinatik Belako aldera (Hernani aldera) hogeita hamar bat metrotara dagoen plazatxo ttikian, eskuinaldean, bakarrik, gelditzen den etxea. Alde batean Labeberri (Labea) eta bestean aurreko aldean, plazatxo aldera emanez, Domingotxonea.
‎Aitasemegi auzoan. Paulonea etxearen izkinatik bidea goiti hartu eta Aldapatxo igaro ondoren, bidea goiti jarraituz (malda gogorra dago), 300 bat metrotara dago. Herritik, Idoieta eta Beheko landatik ederki ikusten da ekialdera eta garaiko aldera begiratuz.
‎Kokalekua: Leitzako errepidean, kilometro batera edo, Kaperora joateko bidea hartu behar da; zubia igaro ondoren Kapero baserria eskuinean gelditzen da, eta indarretxea, berriz, ezker aldera, 50 bat metrora dago, Urumea errekaren ondoan.
‎Kokalekua: Frontoiaren atzean dagoen etxea, edo Xardearen etxeko tartetik sartu eta zuzenean berrogeita hamar bat metrora dagoena.
‎Santa Maria kalean. Kapelugorrittiki (Nafarroako Aurrezki Kutxa zegoen etxea) eta Bergaranezar (Juanaren etxea) tartetik erreka aldera hirurogei bat metrora dago, Zapatarittiki eta Masalenea igaro ondoren aurreraxeago eskuinetara gelditzen den etxea.
2012
‎Esaldia amaitu eta urruntzen hasi zen. Hamar bat metrora zegoenean buelta eman eta, ezer behar badun esaidan, bota zidan ahots sakonez. Babestuta sentitu nintzen nire bizitzan lehen aldiz.
‎Handik bizpahiru astera, etxetik ateratzen ari nintzela, berriz ikusi nuen, karrikan. Gure ataritik ehun bat metrora zegoen, erakusleiho baten aurrean. Kontrako norabidean urrundu zen berehala, baina...
‎Iluntze aldera, niretzat leku bat prestatzeko agindu zuen ugazaba zaldiak; etxetik seiren bat metrora zegoen, eta yahooen ukuilutik bananduta. Lasto pixka bat eraman hara, eta, neure jantziez estalita, berehala nintzen lozorroan.
‎Batzuetan goseak hiltzen uztea erabakitzen zuten, edo bestela aurpegira eta eskuetara pozoitutako geziak botatzea, hala laster egingo zuelakoan nireak; baina hain gorpu handiaren hatsak metropolian izurria sor zezakeela pentsatzen zuten gero, eta ziur aski erresuma osora zabalduko zela. Eztabaida horien erdian, armadako zenbait ofizial hurbildu zen Kontseilu Ganbara Nagusiko atera; eta haietako bi onartu zituztelarik, lehen aipaturiko sei gaizkileekin nik izandako jokabidearen berri eman zuten, eta honek hain iritzi ona sorrarazi zuenez nire alde Maiestatearen eta kontseilari guztien baitan, Batzorde Inperial bat bidali zuten, hiriburu inguruan zortziehunen bat metroren barruan zeuden herri guztiek goizero sei behi, berrogei ardi eta beste zenbait jaki nire mantenurako ekar zitzaten agintzera; bai eta ogia, ardoa eta beste edari batzuk ere proportzio berean; hori guztia behar bezala pagatzeko Maiestateak ordain aginduak luzatu zituen bere Altxortegiaren kontura. Izan ere, Errege hura bere ondareetatik bizi da batez ere, eta okasio berezietan izan ezik oso gutxitan ezartzen dizkie zergak menpekoei, hauek behartuta dauden arren gerratan laguntzera, nork bere gastuak ordainduz.
‎Gorilengandik 20 bat metrora egongo gara, eta gehiago
‎Behin zerbait eginez gero, galarazita dio bere buruari atzerako biderik hartzea; honezkero, bada, ezin zaio aldatzeko eskatu. Baratzea dendatik hogei bat metrora daude, eta, oraingo honetan, horregatik ere utzi du bakean Inasek.
‎Atzera eginda berrehun bat metrora zegoen ostatura joan zen zerbait hartzera, adineko gizon garai bezain argala gurpila aldatzen utzita.
‎Chrysostomek erriflearen morroiloari tira zion, eta kargadorea atera. Kokatu zuen hamabigarren kartutxoa, sartu zuen berriro kargadorea, eraman zuen arma sorbaldara, apuntatu zion berrehunen bat metrora zegoen tximu bati, jaitsi zuen arma, eta galdetu zuen:
2013
‎Handik bizpahiru astera, egunak aparteko bizipenik ekarri ez zidan batean, korrika etorri zitzaidan Evelyne, atzetik. Ile apaindegiaren pareko espaloitik gora nindoan, beti bezala presaka, handik ehun bat metrora dagoen okindegira bidean. Soinean zeraman batak eta zulotxoz jositako oinetako ortopedikoek salatu zidatenez, ikusi ninduen orduko aterako zen nire bila, segundo erdirik galdu gabe, atontzen ari zen burua bere lankidearen ardurapean utzita.
‎Fleury Douaumonteko gotorlekutik pixka bat beherago zegoen herri bat zen; gaur egun ez da deus gelditzen, obusek utzi zuloak baizik ez. Handik berrehun bat metrotan dago Verduneko guduaz gogoratzeko museoa. Zerbitzari k Verdunen inguruko suntsiketa xeheki deskribatu zuen, baina bukaerakoa, herri batean ama eta haurra hilak eta bi gizon zahar hilak deskribatu zituen unea argazki bat bezala irudika dezakegu.
‎Zuhaitza eta presa zerrategitik hirurehun bat metrora zeuden, baina berak ez zuen Beatriz han kokatzen. Herriko neskek beste jostaleku batzuetara jotzen zuten normalean, gehienetan goiko auzunera, eliza zegoen muinora.
2014
‎Mahaira eserita, aurrez aurre baina elkarri jaramon handirik egin gabe, Aratz eta Jurgi. Pare bat metrora nengoenean, Aratzek burua jaso eta ikusi egin ninduen.
‎Barrenetxeko gune horretan dagoen iturburuak sei zazpi litro segundoko emaria du, eta urak 22 graduko tenperatura. Hori dela-eta, ur hori igerilekura eramango dute, tenperatura ez jaisteko gaitasuna duten isolatutako hodien bidez. Iturburutik igerilekura 300 bat metro daude, eta hodia jartzeko lanak astelehenean bertan hasiko dituzte.
‎Umearengandik ehun bat metrora geundenean entzun ziren lehenengo tiroak. Hasieran jendeak ez zuen ezer egin, ez zekien zer egin, harrituta beste ezer baino gehiago.
‎Arin mugitzen izan da. Harengandik berrehun bat metrora dago. Jens Bodrogik zalantza askorik gabe esango luke Mobru dela, Tandra familiakoa.
‎Joko zelaitik zazpi bat metrora zegoenean, gizon bat ikusi zuen belarretan, zelai erdian gutxi gorabehera. Ez zen klubeko langilea, hasieratik ulertu zuen Irenek:
‎Esan zion beragandik lau bat metrora zegoen gizon batek. Hitz egiteko moduari erreparatu zion Irenek, lagundu nahi ziola iruditu zitzaion, oso modu egokian esan zion esaldia, kontuz ibiltzeko, ahotsa ere familiakoa egin zitzaion, lehengusu batena, osaba batena.
2015
‎Harri nagusia hurbiletik begiratuta, zortzi erpin ditu, eta, horiek markatzen duten bideari jarraituz gero, hurrengoa aurkituko du bisitariak. Burgoko etxekoandreak azaldu duenez, harriak bata bestetik 400 bat metrora daude.
‎Baseliza hau 1908 urte inguruan eraiki zen eta abuztuaren 16an ospatzen da meza San Roke egunez, Buruntza auzoko festak direnean. Tontorretik behera, 400 bat metrotara dago auzoa, mendiaren magalean.
‎Trafiko izugarria pilatu da errotondaren bueltan. Tiranosauroa semaforotik berrehun bat metrora dago orain. Autoen leihatiletatik barrura begiratu eta gidari batzuk madarikazioka antzeman ditut.
‎Ama norekin hizketan ari zen ikustera hurbildu, eta orduan hasiko zen oihuka. Amaren atzean pare bat metrora zegoen. Praka bakeroak, alkandora laukiduna eta gorbata mehe eta beltza.
‎Bostehun bat metrora dagoen ordaintokian geratu dira segituan. Hasperen egin du Xk, burua astinduz.
‎Iluntasuna gero eta handiagoa da eta farolak gehiago bereizten dira aparkalekuan. Autotik hamar bat metrora dago bat, mamirik gabeko laranja bat bezala piztuta. X eta M akaziaren itzalpean daude ordea.
‎Urak sekulako burrunba ateratzen zuen presan behera. Leihoa lurretik bost bat metrora zegoen. Eskailera jarri bezain laster, bata bestearen atzetik igo ginen.
‎Oker ez bazaude, Burusoilak behar du bertan. Ezkerrean, hiruren bat metrora dago bestea: Agirrerena, seguru asko.
‎ere esaten diozue. Areeta zinematik, hitzorduaren lekutik ehunen bat metrora dago Zubi Esekia, baina berdin dio, zeren inspektoreari egin diozun erretratu robotarekin bertara bidalita ere ez luke ezagutuko.
‎Hamabosten bat metro zeuden bankuraino; beraz, abian jarrita, berehala ailegatu ginen atera. Joakin eta Txomin atzeko lekuan jarri ziren nire ondoan, eta Txikiak, bitartean, maletatzar bat sartu zuen kapotaren barruan.
‎Administrazioko eraikuntza nagusian zeuden bulegoetan prestatzen zituzten diru zorroak. Sestaoko kuartela lantegitik ehun bat metrora zegoen; guardia zibil andana; beraz, lekuak bazuen eragozpenik. Enpresaren esparruko sarrera, bestalde, zaindari batek babesten zuen, eta fusila zeraman bizkarrean.
‎Ezagutzen zuten Markelen furgonetak egiten zuen soinua. Baina furgoneta ez zen etxera hurbildu beti egiten zuen bezala, etxetik hogei bat metrora zegoen errepidean gelditu zen. Horrela egon ziren denak zain, minutu erdiz, furgonetak klaxona birritan jo zuen bitartean.
‎Ba, hara, neure artien pentsetan nebillen, eta pentsau neuen gauza bat momentu baten. Ba handik bi edo hiru segundo gerueu, neugandik 30 bat metrora euen preso taldetik batek –madrildarra–, harrigarrixe, ez dozue siñistuko, ba, ozen, oso ondo entzuteko moduen, errepetidu egin euen, berbaz, neuk pentsau neuena arestixen, bost edo sei berba, euskeraz eta ordena berien. Zur eta lur geratu nitzen, aho zabalik, txundittute, lilluretute.
‎Zuhaitza eta presa zerrategitik hirurehun bat metrora zeuden, baina berak ez zuen Beatriz han kokatzen. Herriko neskek beste jostaleku batzuetara jotzen zuten normalean, gehienetan goiko auzunera, eliza zegoen muinora.
‎Laurehunen bat metrora zegoen Truckee ibairainoko bidezidor ezagunetik jaitsi ahala, berotzen hasi zen. Urrutian, bidaiari bakarti baten kotxearen aurreko faroak agertu ziren Interstatean, gaueko basapiztia iheskor baten begien pare.
2016
‎Egun hartan, ordea, bere larruan probatu behar izan zuen eskuak bolantean irmo doazen gidari harroputzen zabarkeria. Zebra bidean zihoala, neumatiko hots kirrinkari batek jirarazi zion burua, eta auto zuri distiratsu bat ikusi zuen semaforotik hogei bat metrora zegoen kale buru batetik ziztu bizian ateratzen. Balazten hots zorrotza entzun zuen, eta zoru bustiaren distira areagotzen ikusi zuen autoa gainera zetorkiola egiaztatu ahal izan zuen segundo amaiezinean.
‎Atetik hiru bat metrora dagoen baldosa beltz baten gainean geratu da, eta han egon da segundo batzuk geldi geldi. Hau izango da Regulus, egin du bere artean, lehoiaren papar azpian, kima sarria bukatzen den puntuan dagoen izarra, Leo konstelazioa osatzen dutenen artean bizienetakoa.
‎Ezkerreko oinetik hasi eta eskuineko oinean bukatu, horrela burutu du konstelazio osoari eman dion itzulia. Abiapuntutik pare bat metrora dago orain, berriz ere bulegoko atearen aurrean.
‎Murru gainetik begira zegoen, leiho hegi batetik bezala, sorbaldak osorik agerian eta gurutzatutako besoetan bermaturik. Niregandik hogeita bost bat metrora zegoen (beraz, haren begi argi handiak, handiegiak beharbada orduan neska aurpegitxo mehe hartan, ikusi ahal izateko bezain hurbil), eta behetik gora niri so.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia