Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 34

2010
‎Teresa esertzen hasi zen poliki poliki, beso bat lurrerantz luzatuz; baina mugimendua burutu baino lehen irristatu eta lurrera joan zen, eta etzanda gelditu. Hankak agerian geratu zitzaizkion izterretaraino.
‎Halako batean, harri koxkor bat lurrean ikusi eta ikasgai ona izan zitekeela konturatu zen.
‎Bere aldetik, Tugrul ere aspaldidanik aldaratua zen diwan etik ohiko bere ohantzera, zein baitzen yak larru bat lurraren gainean, bada, pertsiar ohantzea sobera bigun baitzen; halaber, marrazki urdinak zituen ontziteria gorderik, berriz hasi zen zurezko ontzietan jan edaten, beste hura hauskorra zelako.
2011
‎Badakigu abereetako gaitzak hazi xehe batzuetarik heldu direla, hazi horiek, aldiz, lotzen direla non ere baitute lokia hobea atzematen. Jaurtiki duzunean hazi bat lurrerat, ikusi duzu gunerik hoberenerat eroriak hobeki eman duela, ezen ez gune xarrerat eroriak: harriaren gainera erori litekeena, aldiz, han berean galdu dela, deusik eman gabe, baldin ez badute hegaztiek eraman.
‎Jendetzak, tropelka eta arrapaladan, atzera egin zuen. Baina gorpu bat lurrean ikusi zutenean amorru sentimendu bat zabaldu zen langile eta ikasleen artean. Beldurra baino handiagoa bihurtu zen sentimendua.
2012
‎Pieza nahikoa txikiak ziren ia denak, multipleak deiturikoak, jatorrizko bat hartuz seriean kopiatuz bat baino gehiago egiten direnak. Nire lagunak bat aukeratu zuen erosteko," Gizon eroria" deiturikoa, pieza benetan bikaina non gizonezko bat lurrean etzanda ikus daitekeen oinak gorantz dauzkalarik eta besoak ere zerurantz altxatuz ezin duelarik etsi aurkako jarrera ezeroso horrekin. Nire lagunaren lagunak aukeratua zuen ordurako beste eskultura bat, San Kristobal eder bat eta hirurek aurrera jo zuten pieza gehiago aztertzen.
2013
‎Aurrera jarraituta, errekaren ertzean bertan, indioen rancheria’* zahar batzuk aurkitu zituzten, hamazazpiren bat rancho handi eta txiki Bizkaiko txondorren antzekoak" a modo de carvoneras de Vizcaya", dio Unamunok: zulo handi borobil bat lurrean, kanpotik adarrez ondo estalia, bakoitza hamabi lagunentzat edo gehiagorentzat. Rancho haien barruan ez zuten ezer aurkitu," makila luze batzuk besterik ez, intsusarenak edo, jaurtitzeko lantzak egiteko erabiltzen dituztenak".
‎32° ra, urriaren 27an, gizon talde bat lurrera joan zen ur premiak bultzatuta. Hondartzan zeuden indioak ondo tratatzeko esan zitzaiela dio Vizcainok.
‎Ibili egin behar dugu, joan, ez lekura abiatu. Oin bat lurrean jartzea bezalakorik ez, horretarako.
‎Oihal aproposik ezean atorra eta alkandora perakak lotuz osatuko omen dute ohe azpia. Ohartarazi diete Antsoneko Xanentzat ere beste esku ohe bat dela, ezin duelako oin bat lurrean ipini eta lerarik ez dakartelako idi pareek.
2014
‎Une hartan bertan, katafalkoaren gainean zegoen koroa bat lurrera erori zen, eta lauzpabost metro egin zituen pasillo nagusian gurpil batek bezala bueltaka. Inor baino lehen, Endaya atera zen banku artetik.
‎Hobia prest zegoen. Zulo karratu bat lur beltzeko zirkulu batean. Hilkutxa barruan sartu zuten.
‎Hegazkin bat lurra hartzen ari da probintzietako aireportu txiki batean. Airetik itsasadarra ikusten da, itsasoa, hondartza luzea.
‎Jarri omen zen gizona kale kantoi batetan, erdi ezkutaturik, ibiltariaren itxurak eginez, bota omen zuen orratz bat lurrera eta han gelditu omen zen, esperoan, orratza nork ikusi eta jasoko zain. Orratza, azpimarratzen zuen izebak, jostorratza izatera iristen ez den zera, lurrera botatakoa ezer gutxi zela azpimarratuz.
‎Kanposanturako bidean zeuden marmolarienean aurkitzen genituen harri aproposak, lauak, labaingarriak. Marrazten genuen marra bat lurrean eta mailaz maila egiten genuen salto. Marmolariak atseginak ziren, uzten ziguten marmol pusketak hartzen.
2015
‎Tiro sorten oihartzunak, zaunken eta algaren zaratak, jazarleen oihu alaiak ailegatzen zaizkigu lagun horien babeslekuetatik. Nirekin zetorren galeriakide bat lurrean eserita geratu da, ezin baitzuen lasterka jarraitu; bihotza lehertzeko zorian zeukala esan eta sasitza batean sartu da. Guztiz trankil zegoen, inolako itxaropenik ez zuela agertzen zuen bere jarrera lasaiarekin.
‎—Behin bazegoen galerian preso bat lurrean etzanda, tiro batek eragindako zauria zuena. Ahal bezala erauzi genion; gerora hortik igarotzen zen orok brageta ireki eta pixa egiten zion zauri gainean; inork esana baitzuen hura erremedio ona zela.
2016
‎Telefonoa ixildu zenean Carlos bere gelara sartu eta ohean etzan zen. Bere burutik azken pentsamendu batzuk pasa ziren, ibileran hildako txoria bere bizitza osoan hiltzen zuen bigarrena zela, eta lehenengoa jaioterrian bota zuela hogeita bost urte lehenago, eta hura ipurtikara bat izan zela, eta gau hartakoa zer izan ote zen, agian birigarro bat lurreko belar artean zegoelako; eta bigarren pentsamendua zen haubere herriko festetan ere halaxe gertatzen zitzaiela anaiari eta berari, anaia eta biak erdi lotan egoten zirela plazako orkestina entzuten, eta orkestina haiek ere klarinete doinuak jotzen zituztela eta hoteleko terrazan ari zenaren berdintsuak gainera. Une batez bere Arratoiaren mintzoa ere heldu zitzaion, bere anaiarekin gertatutakoagatik kontuak eske, alferrik zela alegia Ugarteri errua bota nahi izatea, azken batean bera izan zela anaia psikiatrikoan jarri zuena, eta Kropotkik bere garaian Kain fama izan bazuen, bera ere Kain zela, beraiek Kain eta Kain anaiak zirela.
2017
‎Hiru elementu nagusi izan ohi dituzte: harriz inguratutako plazatxo bat lurraren mailan, putzura jaisteko eskailera, eta putzua babesten duen kupula. Berrogei bat aurkitu dira islan.
‎Soldadu hura andereei bultzaka ari zitzaielarik, plazako ume aldra bat arrapaladan joan zen gurditik eroritako kupelaren uztaiak biltzera. Bitartean, soldaduak jipoitutako andereetariko bat lurrera erori eta buruan zauri odoltsu bat ireki zitzaion. Une horretan, emaztea odoletan zegoela ohartuta, haren senarra amorru biziz kolpeka oldartu zitzaion soldaduari, bere emaztea berak beste inork ezin zuela jo esanez.
‎Erosotasun gutxi zuen gelaxka hartan: kontraleihorik ez leiho txikian; etzaleku bat lurrean, eta haren gainean lastaira, manta eta burkoa; mahai bat gela erdian, eta hartan pitxerra, azpila eta edalontzia; mahaiaren ondoan aulki bat, sutontzi bat, eta egurrezko kutxa bat. Horixe zen guztia.
2018
‎Lurrak bere beitharik eman behar zeien hazkurria, gizonaren nekerik ez izerdirik gabe; zeliak bethi zohardi izan behar zian, sasouek bethi ezti. Adamek eta Ebak eta hen ondokoek, gaitzik ez minik ezagutu gabe khorpitzian ez izpiritian, esprabuzko dembora bat lurrian igaran behar zukeien, eta gero heriotzerik sofritu gabe, joan bethikoz Jinkoaren gozatzera zeluko glorian.
‎Pala bat lur ongarrituari bueltak ematen. Katiuska berdeak, bakero erabiliak, zikin belaunen inguruan.
2019
‎Berak gorroto zituen katuak eta zernahi botatzen zien okindegian sartzen baziren, negu hartan bertan labeko pala batekin buruan jota hil zuen bat; baina kanpora atera eta ikusi zuen bakarra mikakumea izan zen. Xendran segitzen zuen, pinu adar eroria ezin gaindituz, trabatuta atzapar bat lurreko zain batean, hego motxak alferrik astinduz. Eliseo ikusi orduko, ozenago egin zuen txilio.
‎Orritxo batzuk azaldu ziren meatzearen esparru guztian barreiatuta, carte postale baten tamainakoak, eta ikusi orduko tankera txarra hartu nien. Ale bat lurretik jaso eta bulegora sartu nintzenean, Julian zain neukan. Berak ere orritxo haietako bat zeukan eskuan.
‎Lehen esan dudan bezala, Marxek gainetik baino aztertzen ez duen lan erreproduktiboa, neurri handi batean, mekanizatu ezin den lana da. Beste era batera esanda, Marxek irudikatzen duen gizarte hori, non lan ezinbestekoa drastikoki murriztu daitekeen automatizazioaren bidez, ez dator bat lurrean egiten den lanaren zatirik handienarekin, lan horrek zerikusi handia daukalako harremanekin eta ezin delako erraz mekanizatu. Idealki, gizarte postkapitalista batean etxeko lan asko mekanizatuak egongo lirateke, eta, zalantzarik gabe, beste komunikazio molde batzuk izango genituzke laguntasuna inguratzeko, ikasteko eta informazioa jasotzeko; helburu horiei dagokienez, kontrolatua izango genuke zer teknologia ekoizten den, zertarako eta zer baldintzatan.
‎" Giza elkarlanaren zati handi bat, hizkuntzarik gabe burutzen da, keinuen bidez (adibidez, zerbait hatzaz erakutsiz), gauzakiaz erabiliaz (gauzaki bat norbaiten eskuetan jarriaz, gauzaki bat lurrera boteaz), ukituaz (besarkatu, laztandu), hizkuntzazkoak ez diren hotsez, bai ahozkoak ez direnez (hatzak gogor igurtziaz, txaloz), nola ahozkoez (barrea, negarra), eta abar. Bereziki aipatu beharra dago, azken horri dagokionez, bereizgarri ez diren hizkera hotsen ezaugarriak, hala nola kexuzko, haserrezko, aginduzko, totelkako" ahots doinuak"; hitz egiteko era, izan ere, hizkeraren hurrengo, dugun adierazpiderik eragingarriena da" (152 or.).
2020
‎Langile gehienak kalera irten ziren, baina Txibato frankista izanik lanera joan zen egunero legez. Lantokian eskuare bat lurrean botata omen zegoen, hortzak gora begira, eta berak ez zuen ikusi, ordurako tragoxkaren bat hartua izango zuen agian eta. Oharkabean zapaldu zituen eskuarearen hortzak, kirtena indarrez igo zitzaion, eta kopetan eman zion bete betean.
‎ikuspegi mugikor bat, denbora gutxian lurralde zabalik hartzeko gai den begirada. Horrela bakarrik bete daiteke abstrakzio biltzaile hori; doana ikustetik lur zatitxo bat lur horren gainean zutik eta geldi, tren baten eserlekutik lur zati handia mugituz ikustera. Mugimendu hori gabe, ikuspegiaren desplazamendu hori gabe, ez dago aberririk ikusterik, gurazko aberriaren abstrakzioa ezin delako gauzatu gizagaineko abiadurarekin doan behatzailerik ez badago; hemen, poeta bat bultziaren leihotik begira ez badago.
‎Eskerrik asko, gotzain jaunak. Gizatasunaren aldeko aldarria galdatu genizuen; horixe egin beharrean, beste palakada bat lur egotzi duzue zulora. Eskerrik asko, intelektual jaun andere txit gorenak.
2021
‎Gogoan dut harekin egon ondoren etxera bueltatzen nintzela inpresionatuta, eta pixka bat lur jota.
2023
‎Ateak eta paretak erabat zarpailduta, kraka eta pitzadura nonahi, lizuna zokoetan, halako izerdi geruza ilun bat lurreko baldosetan... Martuteneko kartzelaren barrualdeak itxura tamalgarria zeukan 2005eko azaroaren 1ean, Domu Santu egunez, hara sartu nintzenean.
‎Duda mudaka geratu da Ahmed. Tiroak entzun zituztela esan die, odola espaloian ikusi zutela, gorpu bat lurrean, polizia asko," polizia gehiegi", azpimarratu du, eta neska bat erdi biluzik kale gorrian.
‎Notak, akordeak, ahotsak, errepikak, edo dena delakoak, disko jogailutik atera, sabairaino igo, jaitsi eta azalean itsatsi zaizkie. Davidek garagardoaren zurrusta bat lurrera erortzen utzi eta Amaiak zurrustaren azpian burua sartu du, Niagarako ur jauzietan bainatzeko, baina krokodilo bat dator. " Ez al duzue ikusi?", harritu da Inaxio.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia