Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 60

2010
‎...en oni, emen gorri ok tankekin ta guzti preparatzeituk, ik etzekit jakingo deken nolako tankek dauzken, aurreko baten ataken beak asi ituan aurrea naiyean tanke ta guzi, lau kenduzizkioau, bat serbizioa iteko balio dula arrapatuzioau, ta beste iru berriz kiskalita utzizkiu gasolina botellakin eta eskuko bonbakin, baño tanke ruso oik aundik dituk, kañoi bat eta bi ametralladoria emateizkie ta lau bat lagun barrun emateizkie bakoitzak, eta tanke ok aldapa dezentetsotan ere iyo iteituk mendira eta tira suelto iteiye oik.
‎Ailegatu eta koadrilako pare bat lagun aurkitu ditut tabernako betiko izkinan, nola ez, zuritoak edaten eta porroak erretzen urteko egun guztietan bezala. Taberna barruan umerik gabeko lagunak zeuden eta tabernatik kanpo umedun lagunak, hainbatgarren egunez jarraian ez zuelako hotzik egiten kanpoan.
‎Bilboko kaleetan soinu banda bat ibili zen boluntario eske 1859ko azaroaren 13an. Hirurehunen bat lagun, lehenengo karlistadan famatu ziren kopla batzuk itxuraldatuz kantuan: Ai, ai, ai, mutilak, biba lantzeruak
2011
‎Renon hitzaldia egin zezan ere gonbit egin nion, eta hark onartu. Etorri zen, eta jende asko joan zen haren hitzaldira, ehun bat lagun. Eta Programari buruz hasi ginen ametsetan.
‎A (txartelbatBe, jingera) la hilabete osoa eman dut Hegoaldeko itsas bazterretan galduta eta Guangzhou ko, hau da, eskolan Canton deitzen genion hiriko tren geltokian nago Berjingera itzultzeko asmotan. Ordubete inguru daramat txartela ateratzeko ilaran baina, eskerrak, dagoeneko ez daukat dozena erdiren bat lagun besterik nire aurrean. Ordutegiak erakusten dituzten taula zuri beltzak ditut parez pare goian eta, azpian, funtzionarioaren burua ozta ikusten uzten duten leihatilak lerroz lerro.
‎Goizean goiz abiatu naiz, adiskide bat lagun, bizikletan. Liburu denda berria zabaldu omen dute Xidan kaletik hurbil atzerritarrei begira, eta elebiz argitaratutako ipuin batzuk erosi nahi ditut, besteak beste.
‎Gimnasio batean eman nuen izena ikastaro bat egiteko, ustez halako toki batean, egunez lan handia egin eta gero, ilunabarrean egurastuko nintzela, eta bidenabar gorpuzkera zorroztuko nuela, begipribatu baten eginkizunak egiteko beti egon behar baita bizkorrean. Hamabost bat lagun ginen ikastaro hartan. Eta nire ezkerrean neukan tipotxoa artaburu arrunta halako sei zen, ez dakit ondo esan dudan.
‎Gutxika gutxika inguratu nuen laguna. Tailer batean lan egiten zuen gizonak, edo behinik behin haratxe hurbiltzen zen goizeko hamaikak aldera, beste hamabost bat lagunekin batera. Kutxa bat tresneria utzi nuen tailerraren ate ondoan, eta biharamunerako desagertu zen.
‎Denboran zehar egindako atzeranzko bidaian beste herrialde batzuetako lagunekin doaz. Guztira, hogeita hamar bat lagun, herriko apaiza barne. Bostehun, zortziehun, mila, hamar mila urte eta gehiago ere bai.
2012
‎Altxatu egin zen— Duelu bezperako ohiturari jarraituz, afari eder bat antolatu diagu Club Royalen. Ni, Lopes eta hire taldeko beste ofizialak joango gaituk, hamar hamabiren bat lagun. Hitz egin diat Livorekin, eta dena pentsatua zegok.
‎naturarekin bat egite hori, errespetuz eta sentsibilitate handiz, bertako izakiak maitatuz eta adiskidetzat hartuz, presarik gabe, mugagabeak diren denbora eta isiltasuna bidaidetzat izanez... Kontua da itsasoan ez dabilenean ibilaldi batzuk, bereziki uda partean, antolatzen dituela Pirinioak alde batetik bestera zeharkatuz eta talde txikiak nahi izaten dituela esperientzia horretaz gozatzeko, hamar bat lagun gehien jota. Jakina, berarekin beti h la belle etoile egiten da lo, kanping dendarik gabe eta jan beharra dago askotan naturak berak eskainitako fruituetatik, zenbait sagar, masusta batzuk, hegazti baten hegaldia edota txori baten txio txioa entzun orduko geldialdi bat egin eta horretaz jarriko gara denok disfrutatzen nahi bezain luze denboraren joateari kasu zipitzik egin gabe.
2013
‎Jose Francisco internatu aurreko astean, ekainaren 24an, San Juan ermitako jaia ospatu zen, eta izebak, urteroko ohituraren arabera, bazkaria eman zuen familia guztiarentzat. Eguerdirako, han geunden denok, hogeita bosten bat lagun, herrikoak bertakoak eta kanpoan bizi zirenak: gizonezkoak, ardo zuri kopak eskuan zituztela eta irratiaren inguruan zutik jarrita, egun hartan jokatzen baitzen Azkarateren eta Atano X.aren arteko pilota finala; emakumeak, dena lorez apaindua zegoen ermitaren inguruan; umeak eta gazteak, ez baitziguten telebista ikusten utzi partiduaren irrati erretransmisioa ez galarazteko, jatetxea baino gorago zegoen botanaren ertzean eserita, Didi gure lehengusu" frantsesak" Hendaian bizi zen— ekarritako abeslari modernoen postalak ikusten.
‎Zeremoniara, hurrengo egunean, C. k uste baino jende gehiago hurbildu zen, hogeiren bat lagun. Artzain zenduaren hautsak kofretxo batean ekarri zituen Mary Lorerekin batera iritsitako arrantxo nagusi batek, eta biak arduratu ziren geroxeago hauts haiek monumentuaren inguruan haizatzeaz.
‎Gizon argal bat zen, zigarro asko erretzen zuena. Behin, bazkari bat egin zen etxean, eta hamarren bat lagun joan ziren, udaletxeko jendea eta hipnotizatzailea tartean. Bazkaltzen hasi baino lehen, ari ziren denak balkoi inguruan erretzen, eta zirika hasi zitzaizkion, hipnosiaren kontuak gezurretakoak zirela, zirkuko entretenimenduak, eta ea zer egiten zuen bera bezalako gizon burutsu batek halako kontuak serio hartzen.
‎Erlatibitateari buruzko liburuxka arraro bat, bi lagunentzako tren bat lagun bakarreko bagoi bihurtua, izu laborrizko oihu bat labirinto itxurako Venezia batean.
‎Maiatzaren 13an, meza eman zen portuaren hegoaldeko ertzean. Arteagak dio bederatzi kanoatan etorritako indioak ospakizunaren lekuko izan zirela, guztira hirurogeita hamarren bat lagun, gizon, emakume eta ume. Denak ere asko harritu omen ziren bi fragatetan etorritako arrotzak belauniko errezatzen ikustean.
‎Kargu berrian, lurraldearen defentsak izan ziren berriro ere Arrillagaren buruhausterik handiena. Laurehunen bat lagunek osatzen zuten Kaliforniaren indar militar guztia, zurien populazioa eskasegia zen haien artetik gizon gehiago errekrutatzeko, indioekin kontatzerik ez zegoen soldadutarako, eta ontzi anglo amerikarrak gero eta maizago hurbiltzen ziren Kaliforniako uretara perla, arrain nahiz larru bila. Gero eta lotsagabeago, espainiarren muturretan arrantzatzera ere ausartzen ziren.
‎Hala bada, Santa Ana ertzera eraman, eta bidaiariak eta eskifaia gaurko San Jose del Caboren ondoan utzi zituzten, Cavendishek aurreko erasoetan bahitutako beste hogeita hamarren bat lagunekin batera. Bitartean, indio eta beltz multzo bat ontzitik ura ateratzen jarri zuten, Cavendishi galeoiak ur gainean irautea komeni zitzaion eta, nahi zituen ondasunak bere ontzira garraiatu arte.
‎" Guraso jentilek beren borondatez ekarritako haurretatik berrehundik gora daude bataiatuta, batzuk hil egin badira ere, eta zahar zahar batzuk ere bai, baita mutil ezkongai batzuk ere. Guztira hirurehunen bat lagun egongo dira bataiatuta".
‎Beren planak ezkutatu nahian, Apatxeak zetozelako hotsa zabaldu zuten. Apatxeak erasoa jotzeko zorian zeudela esanez beldurra zabaldu eta, hamarren bat lagun, denak emakumeak eta umeak, Luisen etxean sarrarazi zituzten, han ondo babestu eta defendatuko zituztela eta. Hori agindu zuen Luisek, baina bete ez.
‎Kokoherriko plazan hogeiren bat lagun besterik ez da gelditzen mendebaldeko mendi muturretara karela aztertzera bidalitako hiru boluntarioak iritsi direnean. Giro goxoa dago, baina ilundu du eta ez da ilargirik.
2014
‎Aise ehun bat lagun, turistak gehienak, ariko ginen janariz eta edariz oparo hornitu hamaika mahairen inguruan, guztiok imintzio berberak eginez, nork bere platerak mota guztietako jakiz jabetzeko asmo zoro eta bizian: opilez, zukuz, hirugiharrez, gaztaz, gurinez, fruituz, kafez, tez, marmeladaz, ogiz, arrautza frijituz eta bertzez.
‎Begien aintzinean beti mendi bortitz basa. Ardiak, bi zakur eta asto bat lagun. Sekula ez norbaiten ele goxo bat.
2015
‎—Ihesa burutzeko komitea. Hogeita hamar bat lagun ziren, preso arrunt batzuk barne. Duela hiru hilabete, funtsik gabeko plan batzuekin jolastu eta gero, benetan ihesa prestatzeari ekin zioten.
‎Astelena pilotalekuak aspaldiko oihartzunak zekarzkion ELAri, bertan egina baitzuen I. Kongresua, 1929 urtean; mende erdi geroago, garaiari zegokion estetika eta sinbologiaz apaindu zuen ELAk esparru historikoa: Jose Luis Zumeta margolariak egindako ukabil giltzaduna eta ikurrina handi bat aurre aldean, eta Joxe Anton Arzeren akrostikoak hormetan.69 Zortziehun bat lagun bildu zituen biltzarrak, gehienak gazteak. Hasteko, Eubako Biltzarraren akta irakurri zen eta bertan erabakitakoa berretsi zen.
‎Hala ere, azkenean lortu du, eta alkatea bera ere bertan da entzule. Berrogei bat lagun, inguruko udaletako agintariak, mugimendu indigenako buruak, irakasleak, gazteak.
‎Ospakizunera agertu naiz. Berrehun bat lagun, adin guztietakoak.
‎Aretoan badira hirurogeita hamar edo laurogei bat lagun, eta jendeak mikrofonoa lasai hartzen du galderak egiteko, txanda iristen denean. Horixe komeni ez niri.
‎AEBtako gobernuak barkamena eskatu dio Guatemalakoari, ikerlari estatubatuarrek han egin zutenagatik. AEBtako osasun zerbitzuek sifilia, gonokozia eta bestelako gaixotasun benereoak nahita kutsatu zizkieten 700 bat laguni Guatemalan 1946tik 1948ra. Gauza bera egin zuen AEBk bere mugen barnean 1932ean Tuskegee esperimentuan izen bereko Alabamako hirian gizonezko beltz mordoari inokulatu zietenean esan barik.
2016
‎Edo hamaiketan, beste batzuek esatera. Doctor Camino historialariak kopurua ere ematen digu, bi mila bat lagun. Pozez deiadarka hartu zituen jendeak,"; ya vienen los de Azcoitia!, y a querer salir a encontrarse con ellos".
‎Azpeitian jende multzo polita heldu da ordurako Urrestillatik eta Beizamatik ere, eta hala, berrehun bat lagun badira barrena dantzara bilduak, tartean Frantzisko Enparan, Benito Antonio Barreda korrejidorea eta Joakin Mendizabal lizentziatua direla," entrando en ella todo genero de gentes sin la menor distincion y cumpliendola con señoritas principales y mujeres de toda condicion, asi viejas como mozas, y mujeres de herrerosy otros oficiales". Sinbolikoki, eta gaur egungo ikuspegitik erabat naifa begitanduagatik, ikaragarria da plazakoa.
‎Horrek du garrantzia, ez espainolen eta frantziarren artean gertatutako gerra baten izenean antolatutako desfilea. Ez du ulertzen nola biltzen diren astero dozena bat lagun presoen aldeko pankarta baten atzean eta nola mugitzen den hainbeste jende herriko festen inguruko bileretan.
2017
‎basamortu latza baratze emankor bilakarazi zuten, herriak eta hiriak eraiki zituzten, eta orobat elizak, galeserazko kazetak, errepideak, burdinbideak, irrigazio sarea eta eskolak. Jadanik 1884 urterako, populazioa 1600 bat lagunez osotuta zegoen, eta 300 ume zeuden sei eskolatan banatuta. Urte bi geroago, 1886an, konpainia bat eratu zuten Puerto Madryn erainoko burdinbidea eraikitzeko, Chubut ibaiaren ibarreko uztak portura garraitu eta handik itsasoz merkaturatzeko.
‎Haien atzean begibakarreko gizon lohi, herren eta besamotzak adi adi entzun zien elkarrizketa. Haren ahoko hortz gutxik eta aurpegiko orbain ugarik erakusten zuten bizipen anitz bezain latzak ezagutu zituela gaztaroan eta, han, bide bazterrean, jaka zahar maraztuaz eta praka arre urratuaz jantzita, makulu bat lagun ozta ozta begiesten zuen zutik zalditeriaren ibilera. Itxura errukigarri eta dohakabeko gizon hura, besteen solasarekin bat eginik, biraoka hasi zen soldaduen eta gerrillarien aurka aldi berean:
‎Lesaka gero eta gertuago. Aginako sakonunean, arriskutik urrun, Minaren gerrillariez gain, bertan bildu ziren askatutako presoak eta atxiloturiko soldaduak; guztira berrogeita hamar bat lagun. Atsedena hartu bitartean, frantsesei ebatsitakoa arakatzen hasi ziren:
‎Hamabi bat lagunek elkar harturik, Minaren Corso Terrestre talde armatua sortu zuten frantsesen kontra borrokatzeko. Handik hilabetera berrehun bat lagun bilduko zituen Minak bere agindupean, Elon (Monreal) gerrillarien taldeetako buruzagiekin igandako bilera batean.
‎Hamabi bat lagunek elkar harturik, Minaren Corso Terrestre talde armatua sortu zuten frantsesen kontra borrokatzeko. Handik hilabetera berrehun bat lagun bilduko zituen Minak bere agindupean, Elon (Monreal) gerrillarien taldeetako buruzagiekin igandako bilera batean. Minaren taldeak suzko bataioa 1809ko abuztuaren 7an izan zuen.
2018
‎integristak, jaimistak eta tradizionalistak, alegia. 1931ko ekainaren 14an, mitin handia egin zen Iruñeko zezen plazan, 25.000 bat lagun bertaratuta. Hura lehen ekitaldia guztiz funtsezkoaizan zen batasun bidean.
‎Begoñako Santutegian falangistek esku bonbak bota zizkioten elizatik ateratzen ari zen jendeari. 50 bat lagun zauritu zituzten, batzuk oso larri. Hala eta guztiz ere, azaroaren 23an publiko egin zuten FET y de las JONSeko III. Biltzar Nazionalean falangistak nagusitu egin ziren.
‎Urtarrilaren 25ean legeztatu berria zen, eta orduko korporazioak Euskal Herriko bandera egun batez jartzeko proposamena onartu zuen. Egun hartan, 3.500 bat lagun Udaletxe plazan bildurik zeuden arratsaldeko zazpietan, ikurrina noiz eskegiko zain. Osoko bilkura gatazkatsua bukatutakoan, gaueko bederatzi eta erdietan, bat batean balkoiko atea ireki eta behin behineko alkatea agertu zen:
‎Kristauak lehoietara zioen pankarta baten atzean, kontra prozesio bat abiatu zen Alde Zaharreko kaleetan. Menos Iglesias, mds bodegas edo Judas, gogoan zaitugu oihukatu zuten ehun bat lagunek, orduko Iruñeko jauntxo errespetagarrien amorrua sortuz. Benetako prozesioa
‎" Bolondresko soldadu bat lagun, Aita Mendieta berriz eman zen lautada idor, pattar harritsu eta hareatzetan barrena iragatera, beti aitzina aitzinatuz indiar herririk ediren arte. Finean, aita Mendieta Sierra Maestrako bortuetaraino iritsirik, haitz zorrotz baten ondoan gelditu zen betiko, martirioa eduki zuela sari."
2019
‎Elorri zar bat lagun Mendiko pakean. Talinxarrak erretzen Dago sukaldean Amonatxo polita Otoitz marmarrean.
‎Okupazio mobimendu handia hasterako (2009) bertan bizi ziren laborari familia batzuekin batean, baserri, kabaña, kamioi... 250en bat lagun bizi dira fijo orain (2017). Joan eta etorriko poblazio inportante bat, neguz ehunka, udaz milaka lagun, gehitu behar zaie, finko bizi diren horiei.
‎Lagunak haserre antzean eman zuen beste pixka batean, tabernan dozena bat lagun besterik ez ginela konturatuta. " Edu, hemen ez zagok justizia musikalik", esan zidan.
2020
‎bota nion. Hobea baldin bahaiz, eskaini hire pandeletxeetako bat lagun hurkoari. Batekin nahikoa duk eta bi dauzkak!
‎" Abiatu nintzan mendiari behera. Eskualdun zuhurrunetarik bat lagun, biak elgarrekin iganak baikinen goizetik, jatekoa bizkarrean. Bai eta goren gorenean, aitz baten itzalean bazkaldurik, elgarren ondoan egonak, beha bazter zabalari, begiak alde orotan ikerka, bulharrak gain hetako aire meheaz ezin asez; artetan halako eremuak gure oinetan ikusiz guhau hain ttipi, hain ezdeus, barnea hersten zaungularik bakotchak guretzat ginaukan laztura batek.".
‎—Izpiritu Saindu Larrun, Eman gaitzazu senhar on bat lagun!
2022
‎Edukiera txikikoak, aukeran: ehun erditxo bat lagun, apaingarrietan xuhur, berezko dotorezia erakusten dute" betiko" hauek. Emakume adinduak sukaldean, betiko jakiak prestatzen, betiko hornitzaileei erosten, betiko jangaiak aukeratzen, lanbidea mendean hartu eta abenturetara jotzeko tentazioak aspaldi itzalita:
‎" Gudalgai" ezizenaz sinatutakoetan ere espainieraz aritu zen beti. Gero, 1918an, Euzkadi egunkaria eta Bilbo atzean utzita, Manuel Aznar Zubigarai bilakabide zentrifugo batean murgildu zen (Madril, Habana, Madril, Burgos...), halatan non Franco (1975) izan baitzen bere liburu postumoa, hau da, biografia bat laguna zuen diktadorearena. Jakingarria da ere Jose Man' a Aznar Espainiako presidentearen aitona izan zela.
‎Popol Vuh maia kitxeen liburu sinboliko sakratua aztertzeko mintegi batean elkartzen dira hainbat irakasle eta ikasle, eta mintegi horrek antolatu du mintzaldi irekia euskal esperientziaz eta maiaren egoeraz. Hamabost hogei bat lagun elkartu gara.
‎Hogeita hamabost bat lagunek betetzen dugu gela, estu samar, aulkiak elkarren oso gertuan. Gehienak gizonezkoak:
2023
‎Ostatuan geratutako guztiak algaraka lehertu ziren. Bazekiten, izan ere, haiekin bat hartuta zeudelako, kanposantuan hamarren bat lagun zeudela maindire zuri zikinekin mozorrotuta, basomutila hara sartzen ikusi orduko uhurika eta lanturuka hasteko prest. Hura zen broma guztiaren muina.
‎Egun hartan Bernard genuen gidari, eta zuzenean eraman gintuen herriko Salle des Fetes era. Atarian hogeita hamarren bat lagun geneuzkan zain, hain zuzen ere fete batera etorriak ziruditenak, ezkontza batera edo bataio batera, jantzi koloretsu arinekin eta aurpegi irribarretsuekin.
‎Inaxiok begiak itxi ditu eta, ohe zikinaren gainean etzanda, pentsakor geratu da. Berriro atsekabe bat amarentzat, berriro kezka bat lagunentzat. Bere libreta izan nahi luke eta bertan idatzi:
‎Peruko erregeordearen eta soldadu horien arteko borroketan ere nahastu zen Lope de Agirre, garai hartako borroka uholdeak eramanda. Liskar horiek aitzakia, Peruko erregeorde Cañeteko markesak, Pedro de Urtsua eta Lope de Agirreren espedizioa abiarazi zuen berberak, Alba Dukeari harrotasun handiz aitortu zion urtebete baino lehen zortziehun bat laguni zintzurra egin ziela: denak erreboltariak omen ziren eta, zionez, horri esker jendilaje gaiztoaz libratu zuen herria.
‎Hala ere, huskeria bat baino ez, Hurrado de Mendoza Cañeteko II. markesak, Peruko erregeordeak eta El Doradorako ibilaldiaren antolatzaileak, egin edo agindu zituenekin alderatuz gero (markesak Albako dukeari aitortu zionez) urtebetea baino lehen zortziehun bat lagun erbesteratu edo hilarazi baitzituen urkaturik edo burua mozturik; eta horiek guztiak hilaraziriko indiarrak kontuan hartu gabe.
‎palindromo ariketa bat astero; astelehen goizetan, lehenengo lana, ordenagailua piztu orduko. Dozena erdi bat lagun ginen, astero astero, Markosen proposamenari kasu egiten. Zaila zen hasieran, baina, behin teknika izanda, egingarria.
‎" Markosek rock talde bikaina zeukan, The Pepes, pare bat lagunekin, bertsio barregarriak egiten zituzten Paralisis Permanente, Kortatu, Ramones eta beste batzuenak. Talde asko zegoen herrian, eta zirkuituan, eta jarduera horrekin jende pila batekin izan zuen tratua, mundutxo horretako guztiak ezagutu zituen.
‎Entseguak arratsean egiten ziren, zurgintzako tailerrean. Gehienetan hiru eta bost gazte artean ginen, eta une jakin batean hamazazpi bat lagunek ikasten genuen berarekin. Han, gaua heltzean, trebatzen gintuen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia