Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 44

2002
‎Heldu bezain laster, Josu R txartelak ateratzeko ilaran jarri zen. Dozena bat lagun bazuen aurretik. Lagun koadrilakoak Josu R ren inguruan bildu ziren.
2005
‎Uzkur eta isil, inorekin belarrez besteko mintzaldirik ez omen zuen egiten hark. Beti eskumakila, aiztoa eta mailu txiki bat lagun zituela. Eta zaku bat ere bai bizkarrean, biltzen zituen landareak garraiatzeko.
‎Emakumeei kontu batzuk ezin baitzaizkie ezkutatzen ahal. Gizon batek emakumezko bat lagun duenean, goiz edo berant, txinparta da beti.
2006
‎Gorrondatxe herriko tabernaren kanpoaldean 40 bat lagun elkartuta zeudela, 11:45ean heldu da idazkari judiziala, Ertzaintzaren furgoi bat lagun zuela. Ondoren heldu diren Brigada Higikorreko bi furgoiek, berriz, errepidea moztu dute.
2008
‎evan p. cordes Animaliekin bidaiatzea plazera da askorentzat, baina batzuentzat ere beharrezkoa da. Itsu, gor edo ikusmen urritasuna duten pertsonen kasua da, txakur gidari bat lagun dutela. Garraio publikoetan, hala nola trenean, hegazkinean edo autobusean, maskotekin ibiltzeko, Consumer Eroskiren “Ia dena nire maskotari buruz” Gida Praktikoan adierazten den bezala, nahikoa da legeria, garraio konpainiaren baldintzak eta beharrezko dokumentazioa betetzea.
‎Arrazoia eta iritzia, sua eta ura. (Arrazoi eder batek zatarki ematen du iritzi bezala emanik, nere iritziz bat lagun duela. Adibidez:
2009
‎Horiez gain, bi zaldun gehiago eta zerbitzari batzuk, Agaramonteko oinordekoak berarekin ekarrietarik. Dukeak 60 bat lagun zituen berarekin, tartean bere ganberako hamar bat kapare, eta kasik 30 armagizon gehiago.
‎Eta, lo egin ezinda, ikustera jaitsi naiz. Orain dela urte batzuk atzerriko hamar bat lagun nituen etxean bisitari abuztuaren 5ean, eta bikote batek zera galdetu zidan: –Nor da bozgorailuetatik bilatzen duten ditxosozko Erruki jauna hori??.
2010
‎Algortan ehun bat lagun zituen zain. Lagunak agurtu eta guztien pozaren artean harrerari hasiera emateko loreak eskaini zizkioten bertan zeuden eta bertan ez zeuden guztien izenean.
2011
‎ALIZIA etxera iristen da. GERMAN sofan eserita dago, egunkaria irakurtzen eta garagardo bat lagun duela.
‎MANEX. Ezagun baten laguna dun, tipo gazte bat, gogoz arituko dun.
‎Gudu hau gertatuz geroztik sutsuagoa izan zen etxe bien arteko etsaigoa, eta horrela, 1420an Fernando Ganboa buru zela ganboarrak Unzuetara hurbildu ziren mendeku bila, erregeren korrejidore bat lagun zutela. Oraingoan ere azkar etorri ziren Butroikoak, Gonzalo Gomez buru zela, bere bandokide askorekin, eta bando bien arteko gudua lehertu zen berriz ere Akondian.
2012
‎gauez, eta euria goiti beheiti ari duelarik, gizonak etxe atariraino laguntzen dio emakumeari, eta zenbait hitz gozo eta musu azkar bat trukatu ostean, elkar agurtzen dute. Segidan, gizonaren ezin kabituak gaina hartzen dio eguraldiaren kaskarrari, eta dantzan hasten da, euripean kantari, zoriontsu, aterkia eta kale bazterreko farola bat lagun dituela. Gene Kellyk hotzeria eta sukarra zituela filmatutako irudi haiek bilakatu dira gerora haren ikonorik behinena, eta are analistarik zuhurrenek sarri laidoztatutako musikalen generoari prestigioa ematen lagundu dute.
‎Hiriko jenderik bihurriena igandeetan joaten den ohiko lekua da, eta ibaia txalupetan gurutzatuz iristen dira hara. Delako igandearen arratsaldean, hirurak inguruan, neska gazte bat iritsi omen zen ostatura, azal iluneko gizon gazte bat lagun zuela. Ostatuan egonaldi bat egin ondoren, inguruko baso ilunen aldera abiatu omen ziren.
‎Goiz batez, askatasuna lortu eta hamabosten bat egunera, Reldresal, Isilpeko Arazoetarako Idazkari Nagusia (haiek esaten duten bezala) etxera etorri zitzaidan zerbitzari bakar bat lagun zuela. Bere zalgurdiak handik urrutixeago itxaron ziezaiola agindu zuen, eta ordu beteko entzunaldia eman niezaiola erregutu zidan niri; berehala onartu nion, bere maila eta meritu pertsonalengatik, baita mesede handi asko egin zidalako ere nik Gorteari igorritako eskarien inguruan.
‎Publikoaren gozamenerako, kontu kontari jardun dut eguzkia sartu arte. Behin baino gehiagotan, printzesatxoa nire albotik igaro da amari eskutik helduta, honek agure zahartxo herren bat lagun zuela; behin baino gehiagotan, neskaren begiradak haserrea adierazi du nirekin topo egitean, nahiz eta axolagabetasuna adierazi nahi zuen...
‎Sartu ziran naparrak, falangeak eta etsai guztiak, eta gorrotoa batek besteari. Etsaietako bat laguna zuen aitak, Jesus Arsuaga, «Jesus del Gran Poder» deitua, eta esan zion alde egiteko, bestela ilko zutela. Eta alde egin, eta iritxi omen zan oinez Sarara, Iparraldean.
2013
‎IrañetaAndiatik jaitsiko da ikazkina asteartean, 18:00etan. Irintarrak trikitilariak eta momotxorroren bat lagun dutela, Olentzerok herriari bisita eginen dion bisitan kantari ariko dira. Kalejira bukatzean ikazkinak gurdian ekarri dituen opariak banatuko ditu.
2014
‎Urunia hiriburu fantasiazko bezain errealean kokatu du Joan Mari Irigoienek gazte literaturako eleberri hau, non boterearen gehiegikeriak salatzen dituen, parodiaren eta ziriaren bidez. Batetik, alkate megalomano bezain autoritario bat agertzen da, udaltzainburu eskumakila alboan duela; bestetik, kalean pintatzen duen gazte bohemio bat, bere txakurrarekin bizi dena eta adineko alargun bat lagun duena. Eta tartean, hainbat abentura barregarri eta gogoeta hausnargarri.
2015
‎Hementxe Ongietorrin geratu gintuan hire anaia eta kuadrilako beste batzuk afari aurretik; trago bat hartu eta gero elkarrekin joango ginela ba. Esandako ordurako bat lagun bagintuan, denok ere parrandarako gogo majoarekin. Hire anaia ere pozik ageri zuan.
‎1974 hamasei orrialdeko zuri beltzezko hamaboskaria zen Anaitasuna, eta, Zeruko Argia eta Goiz Argi astekari gipuzkoarrek ez bezala, Bilbon zeukan egoitza. Goiz Argik bezala, tabloide formatua baino apur bat formatu txikiagoa zeukan (baina hark baino zortzi orrialde gehiago ere bai); horrez gain, Goiz Argin bezala, Anaitasunaren azalean, marrazki bat lagun zuela, editorial gisako testua agertu ohi zen. Barruan, alfabetatze liburuen iragarkien aldamenean (iragarkiok, bide batez esatearren, aldizkari horrek euskara batuaren eta helduen euskalduntze alfabetatzearen alde egiten zuen apustu garbiaren isla grafikoa ziren), sinaturiko iritzi artikulua (batzuetan azalekoaren segida) paratu ohi zuten.
‎Egin kontu: euskara batu estandarra badaukagu jada, hezkuntza sistema oso bat lagun duela, eta baita (Euskal Herriaren zati batean, ez Euskal Herri osoan) nola halako ofizialtasuna ere; bada, horiek guztiak gorabehera, euskal prentsaren produkturik sendoenak duela kasik mende bateko kazeten salmenta kopuru beretsuetan dabiltza (gogoratu 1930eko hamarraldian zenbakiko 8.000 aletik gora saltzen zuela Eskualdunak, eta 7.000tik gora Argiak188).... Beste 100 urte barruko euskaldunek kinka berarekin topo egin ez dezaten, beraz, euskal komunikazio esparruaren premia gizarteratu beharra dago.
‎Atzo hemen izan zen, oihaldunen? aita probintziala maisu bat lagun zuela, eta ondoren aita priorea etorri zen, eta azkenik, beste maisu bat. Aurreko egunean frai Gaspar Nieto izan zen hemen.
‎Teresak bere hautagaiak ditu karmeldar oinutsen probintziaren buru izateko: Gracián, Doria lagun duela; edo Doria, Gracián lagun duela; edo Joan Jesusena (Roca), aurreko bietako bat lagun duela.
2016
‎Momentukoz, lerro hauek etzatean, 35 bat lagunek dute izena emana, baina, interesik duen oro jar dadila harremanetan egin ahala fite telefono zenbaki huntarat deitzez: 06 08 64 79 27.
‎...o, basamortuan euriaren zain bezala egiten baititut orduak pantailari begira; denbora galtzeko beste moduren bat aurkituko nuen, seguru nago, osasungarriagoa zalantzarik gabe, mahastia zaintzen denbora gehiago eman nezakeen, esate baterako, edo, aspaldidanik pentsatuta nuen bezala, arrantzarako batel txiki bat erosiko nuen (belaontziak garesti ateratzen dira), itsaso barearekin kanabera eta liburu bat lagun ditudala irteteko, edo orain hain modan dauden arrisku handiko kirolen bat praktikatzen hasi nintekeen, zer arraio!, edo, horrek ikaratzen baninduen, tximeletak ehizatzen, edozer gauza hobea baitzatekeen obsesio bihurtu zaidan eginbehar hau baino.
‎Uda guzian kasik trankil egonik, langileek berriz abiatu dituzte Lan Legearen kontrako manifestaldiak. " Jusqu’au retrait" kolektiboak antolaturik, joanden ortzegunean milako bat lagunek dute manifestatu Baionan, Santespietako Lan Burtsatik Suprefeturaraino. Manifestaldi hortan ohargarri izan dena, bestalde, da LAB sindikateko eta Baionako ospitaleko CGT sindikateko militanteak elgarrekin ibili direla, azken hauek nahi izan dutela euskal sindikatari beren elkartasuna adierazi, Frantziako CGTko arduradunek LAB sindikatari ezarritako errekurtsoa salatuz, hau zoritxarrez auzitegiak baieztatu baitu.
2017
‎Unzurrunzagari eta Ameztoiri bururatu zitzaien ideia: argazkilari bat lagun zutela joan ziren hilerrira egun horretan bertan gauerdian, familiako panteoitik hilkutxa atera zuten, hilobia ixten zuen harlauzaren porlana oraindik lehortu gabe baitzegoen, eta kontu handiz eraman zuten gorputegira, eta han, leihoa maindireekin estali ondoren, gorpua atera eta argazki mordoa egin zioten. Izututa gelditu ziren gorpuaren egoera ikusita.
‎Zulaikak nik esanda zekien taldeko gazte gehienak poetak zirena eta Lauaxetaren aipamen labur bat egin zuen segidan. . Kazetari frantses bat lagun zuela zihoan Bilbotik Gernikara autoz, gertakariaren berri nazioartean zabaltzeko enkargua eman baitzion Agirre lehendakariak, baina bidean atxilotu egin zituzten frankistek. Kazetaria libre utzi zuten, baina Lauaxeta heriotzara kondenatu.
2019
‎Itxaro Bordak (1999) gogora dakar Piarres Ibarrart Baigorriko koblakariak Kanboko “emazte bertsulari” gazte bat lagun zuela egindako saioa. Pierre Lafittek kontatzen duenez, bertsoak bota eta bota ari omen zen Ibarrart baina neska gazteak ez zuen, nonbait, amore eman nahi.
‎Joanek, zutik jarrita, desafiozko begirada itzultzen die irribarre enigmatiko bat lagun duela.
‎Mikel Inuntziaga zornotzarrak gidatzen duen Inun egitasmoak zabalduko du bigarren asteburua, irailaren 13an. " Talde formatuan ekartzea zen gure asmoa, baina, agenda kontuak tarteko, biko formatuan eskainiko du Inuntziagak tronpeta jole bat lagun duela pop estiloko emanaldia".
2020
‎Kargugabetu egin zutela eta lehenbailehen Lisboara itzuli behar zuela jakinarazi zion. Kontsulak agindua bete bai, baina berriz ere bisa gehiago banatu, eta Biriatuko zubitik zeharkatu zuen muga bere babes diplomatikoari esker, iheslari saldo bat lagun zuela.
2021
‎Katalunian eta Euskal Herrian egon dira azken hilabete honetan proiektuaren berri ematen, Vamos caminando (Oinez goaz) biraren barruan, eta maiatzaren 25ean, Eusko Legebiltzarrean egon ziren. Txoriak txori abestia joz ekin zioten emanaldiari, bi biolontxelo, bi biolin eta teklatu bat lagun zutelarik.
‎Bestelakoa da Carnage, diskoaren pieza nagusietako bat eta, egileek adierazi dutenez, amaitzea gehien kostatu zitzaiena. Koru zerutar batzuen eskutik, azken urteetan bere obra zipriztindu duen kutsu ia mistikotik jotzen du Cavek, zerua, maitasuna, ibaiak eta mendiak nahasten dituen letra ia baltsamiko bat lagun duela. Aitzitik, oso bestelakoa da White Elephant.
‎Krisi baten ondorioz ondasun guztiak galdu dituen eta hori dela-eta bere biziera aldatu behar izan duen emakume baten bizitza du abiapuntu. Dena atzean utzi eta, karabana zahar bat lagun duela, AEBetako errepideetan barrena joango da protagonista, eta, hain justu ere, testuinguru horretan ezagutuko du Fern: karabana bat bizitoki duen beste nomada bat.
‎2010ean ni neu saiatu nintzen 99PGAren taularatzea ekoizten eta zuzentzen, Leire Olaran eta Juanjo Otero aktoreak eta lantalde zabal bat lagun nituela. Baina, askotan gertatzen den bezala, antzerki ekoizle berrientzat ate guztiak itxita topatu nituen eta kemena galdu nuen bidean.
2022
‎Oso elkartuta gaude gure artean, etengabe egoten naiz harremanetan Ukrainako lagunekin, egunero deitu edo idazten diogu elkarri. Nik neuk 50 bat lagun ditut inguruan. Inoiz ez dut jaso nire lagun ukrainarrengandik jasotzen dudan bezain hitz polit eta samurrik; asko laguntzen didate eta indar handia ematen didate lanean jarraitzeko.
‎Aurrenekoa oso gogorra izan zen, baina aldi berean terapeutikoa. Bezeroetako bat laguna dut: nirekin joan nahi zuela esan zuen agentzian.
‎Bartzelonako kale eta tabernetan Zaida, Rocio, Lara, Aroa eta Juliak osatzen duten lagun talde honen gorabeherak ikusiko ditugu. Gabrielak Zaida utzi ondoren, Bartzelonara itzuliko da, eta garai bateko lagunekin zuen harremana berreskuratuko du. Festa eta kontzertu, performance eta zinema artean ikusiko ditugu bost emakumeak, harreman batetik bestera saltoka dabiltzala.
‎Iluna, behe laino itxi bat lagun zuela, nagusitzen ari zen otsaileko arrastirian eta piztuak zituzten Eustace Streeteko lanparak. Etxeen kontratik joan zen gizona bulego  ko ateraino, kopia garaiz bukatu ahal izango ote zuen bere buruari galdezka.
‎" Gudalgai" ezizenaz sinatutakoetan ere espainieraz aritu zen beti. Gero, 1918an, Euzkadi egunkaria eta Bilbo atzean utzita, Manuel Aznar Zubigarai bilakabide zentrifugo batean murgildu zen (Madril, Habana, Madril, Burgos...), halatan non Franco (1975) izan baitzen bere liburu postumoa, hau da, biografia bat laguna zuen diktadorearena. Jakingarria da ere Jose Man' a Aznar Espainiako presidentearen aitona izan zela.
2023
‎Krisialdietan amesgaiztoak eta ikusmen nahiz entzumen haluzinazioak, malenkonia eta izualdiak izaten zituen Vincentek, baina krisia baretu bezain laster hasten zen margotzen; deabruak hartuta bezala margotzen zuen; uste baitzuen gaixotasuna indarra hartzen ari zela eta laster ez zela pintatzeko gai izango; haluzinazioei ihes egiten saiatzen zen, ospital inguruko soroetan zehar ibiliz; idazten eta pintatzen aurkitzen zuen bakea. Gertatzen zitzaionaren azalpen zientifikoa ematean, zama bat kendu zion Peyronek Vincenti; ordura arteko herstura eta izua albora utzi eta hobeto sentitzen hasi zen; laster utzi zioten zoroetxetik kanpora irteten, pintatzeko; zaindari bat lagun zuela egun osoko ibilaldiak egin zitzakeen; baina, gauez pintatzera irteten ez zioten uzten; hala ere Gau izartsua koadroa pintatu zuen 1889ko ekainean; koadro misteriotsu horretako zeru antzaldatuaren bidez oso ongi azpimarratu zuen bere barnean zeraman sua, zentzuen haluzinazioetan eztanda egiten zuena; altzifreak zerurantz zuzentzen zuen bere muturra eta izarrez jositako ortzea zeharkatz... neuronen deskargen eztandak, nerbio ekaitzak, txispa ibiltariak, euri epileptikoa (Naifeh eta White, 2011).
‎Manexa haizea atera eta eramanen ditu bidelagunak Montori aldera, lantzera bat lagun dutelarik. Gibelera egin behar dute bidea:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia