Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 84

2000
‎Guztira hamar animalia deskribatzen dizkigu, bakoitza kapitulu labur batean. Batzuetan animalia horrekin izandako esperientzia edo gertakizunen bat kontatzen digu. Eta bestetan, berriz, bera sartzen da animalia horren larruan, bizipenak gordintasun handiagoz erakusten dizkigularik
‎Teatro lan baten ahozko hizkuntza bat egingo da eta lagun artean tabernan zaudenean beste bat. Aldizkari batean ere, kooperatiben gainean zabiltzanean euskalki jasoa erabiliko duzu eta txiste bat kontatzeko horrek ere aldizkarian bere lekua izan behar du eta beste maila bat.
‎Gutxi gara eta gainera gure zaletasuna guztiz zaharkitua da, aurreko mendeko zaletasun baten atzetik gabiltza, baina jendearen bizitzan lehen, sortu arte, literaturak zeukan gaur ez duen garrantzia. Orduan, pertsona batek bere bizitzaren atal bat kontatzerakoan erreferentzia bat behar bazuen, ba liburua izango zen, antzerki obra bat agian. Orain jendeak kontatu nahi duenean gertatu zaion zerbait ez du libururik aipatuko ez bada sektakoa, aipatuko dituzte filmak.
‎Alegia, zinema nola ulertzen duen eta bere lanak sortzeko ikus entzunezkoen tresnak nola erabiltzen dituen jorratuko da. Horrez gain, egitura formalen logika arakatu, eta istorio bat kontatzeko eta ikusleeengan zirrara pizteko erabiltzen duen narrazio moldeetara gerturatuko dira, oinarrizko duen bere tresnari bereziki erreparatuz, muntaia, alegia, ariketa praktikoak barne. Orobat," Vertigo" filma eredutzat hartuz, sortzaile honen unibertso sinbolikoaren inguruko hausnarketa ere egingo da, hala nola, emakumeen (ilehoriak gehienetan) zeregina bere filmetan eta heriotzaren estetika.
‎Diskoaren tituluak berak ere(" Bizitza triste eta ederra") anbiguotasuna islatzen du. " Woody Allenek txiste bat kontatzen du' Annie Hall' filmaren hasieran: bi emakume daude bainuetxe batean eta batak besteari esaten dio:
2001
‎" Garizuma". Baina... hasiera hasieran, parabola antzeko bat kontatzen zuen. Hauxe:
‎Baietz uste dut. Korapiloz korapilo, bukaeran, korapilo horiek askatzen joan ahala, nolabait istorio bat kontatzen da.
‎Wolf Rila zuzendari ingelesak Midwich herrixka aukeratu zuen zientzia fikziozko istorio beldurgarri bat kontatzeko, filmatu zuenean ez zekien zer nolako eragina izan zezakeen Bermeoko bi zinemazalerengan. Zineklub batean ikusitako pelikula hark eman zien ideia, botere extralurtarrak dituzten ile horidun umeak bezala, ideia hura egia bilakatzen saiatu... eta lortu ere egin zuten.
‎Erakunde ezkertiarretan eta eremu hauek nahiko ahaztuak daude, badirudi ezin direla Latinoamerikatik eta Mendebaldeko Saharatik haratago joan. Bestetik, gustatuko litzaidake jakitea Espainiako Atzerri Ministerioan zein espezializazio mailako adituak dituzten, eta gertakizun bat kontatuko dut esaten dudana zergatik esaten dudan uler dadin. Irango Kurdistango pertsona batek elkarrizketa bat izan zuen Ministerioko eremu hartarako arduradunarekin.
2002
‎Rolland Petit hautatu nuen batez ere izugarri gustatzen zitzaidalako bere errepertorioa. Bere balet guztiek istorio bat kontatzen zuten. Victorrekin gauza abstraktuagoak egiten genituen eta balet laburrak ziren.
‎" Hau antzerkia da, eta hortaz, entretenitzeko eginda dago batez ere. Hunkigarria den istorio bat kontatu nahi izan dugu baina dramatikotasun handirik gabe", dio Tessa Andonegik. Amaiera zoriontsua duten istorio horietakoa da Adosen azken antzezlana, nahiz eta aukeren atea zabalik uzten den pertsonaien etorkizuna zein izan daitekeen iragarri gabe.
‎Elkarren artean bilduz ondo pasatzeko aukera paregabea eskaintzen die haurrei Antton Irusta irakasle, idazle eta ipuin kontalariak «Autu mautuan» izenburua duen liburu honetan. Adibidez, biriken indar guziz kantuan aritzeko aukera, arin arin irakurtzeko espreski eginak diren aho korapiloak ikastekoa, adineko euskaldunek bere harridura, poza edo haserrea adierazteko noiznahi esaten dituzten hitz bereziak eta norbaiti deitzeko edo haren arreta eskatzeko erabiltzen dituzten interjekzioak; ipuin bat kontatzeko orduan hasiera gisa erabiltzen diren esaerak eta borobil bukatzeko amaierak; ipuin ziklikoak eta etiologikoak nolakoak diren, euskara jatorretik jasotako esamolde eta bitxikeriak, eta beste hamaika gauzatxo.
‎«Bilbao: Lauaxeta, tiros y besos» lanak, berriz, 1936ko gerra garaian kokaturiko amodio istorio bat kontatzen du, eta lehen aldiz irakurri ahal izango da.
‎ARE GEHIAGO, beraien bizitzaren hasieratik beste aktoreen antzezpenak ikustearen plazerra edota istorio bat kontatu edo aurkezteko gaitasuna garatu dezakete.
2003
‎Ez da kasualitatea biak ospitalean kokatzea, toki horixe delako gaur egungo haurrak isiltasunarekin, bakardadearekin lotura zuzena duen toki gutxietariko bat, kontalari oiartzuarraren hitzetan. Kasualitatea ez den bezala, ipuin kontalari bezala izan dituen pasadizoetakoren bat kontatzeko eskatu eta ospitalekoak aukeratu izana. Honek, bere ibilbide profesionalarekin du zerikusia:
‎Apustuetako saltsaren bat kontatzerik bai?
‎Narratzaileok badugu gertakariekin istorio bat kontatu beharrarekin itsutzeko arriskua. Baina gertakari batek, benetako interes eta esangura izan ditzan, gertakari hutsa baino haratagoko zerbait behar du, ikusi, entzun eta sentitu egin behar den mami halako bat.
2004
‎Koreatik etorritako talde bat zen, denak leuzemiak jotako gaixoak, eta baziren tartean oso ahul zirenak. Ipuin beltz bat kontatu eta salatzera etorriak ziren Europaraino.
‎Beste kontu bat kontatuko nizuke nik. Aurreko batean kalean entzundakoa.
‎Eskarmentua izan liteke, edo adina, batek daki. Nik istorio bat kontatzen dut, nirea, baina zuk zeuk ere zeure burua bertan ispilaturik ikusiko duzu, beharbada. Zure istorioaren isla gerta liteke.
‎Niri artearen munduan lan egitea interesatzen zait, istorio ezberdin bat kontatzea, neurea. Bestelako uste orokor batzuetatik hurre egon ala ez, bigarren mailako da niretzat.
‎Iñaki Egañak bera ezagutzeko parada izan du: " Mario Salegik, garai hartan espioitzan ibilitako beste jende askok bezala, errealitatearen zati bat kontatzen du. Beste zatia berarekin batera joango da hilobira".
‎Antton Kazabonek makina bat liburu idatziak ditu gaztetxoentzat, eta oraingoan eleberri telefonikoa eskaintzen die. Bukaera irekia duen amodio eta zeloen istorio bat kontatzen du Pirtzina zilborrean nobelan, telefonoz izandako elkarrizketen bidez erabat hedatzen den istorioan. Asko laguntzen dio bere irakasle langintzak idazteko orduan Antton Kazaboni, berak aitortzen duenez, ikasleak bihurtzen zaizkiolako berari irakasle.
‎Guztiok daukagula istorio interesgarri bat kontatzeko (sexu, jatorri, azalaren kolore, familiaren egitura eta bereizketak egiteko gizarteak dituen modu txoroen gainetik), eta jakina, istorio bat kontatzeko duena interesgarria da beti.
‎Guztiok daukagula istorio interesgarri bat kontatzeko (sexu, jatorri, azalaren kolore, familiaren egitura eta bereizketak egiteko gizarteak dituen modu txoroen gainetik), eta jakina, istorio bat kontatzeko duena interesgarria da beti.
‎Uraren jatorria ezagutzea oso garrantzitsua da, egunen batean basamortuan ustiapen ekonomikoa planteatzen bada. Horregatik, ikertzen ari dira une honetan eta laster berriren bat kontatzeko aukera izango dugula espero dugu.
‎Zazpigarren aldiz semaforo batean geratu behar izan dutenean, azal iluneko gizon bat azaldu zaie, egunkariak eta paperezko musuzapiak ea erosiko dizkioten galdetuz. Mutikoaren amak uko egin dio eskaintzari, baina orduan gizonak mutikoari erreparatzen dio eta ea ipuin bat kontatzerik nahi duen galdetzen dio.
2005
‎Gorputzaren goiko alde guzia izoztua dugu. Eta istorio bat kontatu nahi denean, rol zehatz batekin emozio bat sortu, hankekin bakarrik aski zaila da. Horren ordez eszena gainean diren pertsonen arteko harremanak lantzen ditugu, baina ez zaigu aski.
‎Hau bezalako legeak aurrera egin dezan normaltasun politikoa lortu behar dugu. Pasadizo argigarri bat kontatuko dizut: bozketa egiteko unean SAeko Alvarez eta Permach legebiltzarkideak falta ziren, errepidean gelditu zirelako elurra zela medio.
‎" Goizeko ordu bietan". Nik ere zerbait esan behar eta egia bat kontatu nion," Atzo arrandegian bi mairu gazte zeuden nire aurrean txitxarro handi bat pagatzen, ba al dakizu zer esan zuen saltzaileak alde egin zutenean?". Ez zuen asmatzeko ahaleginik ere egin.
‎Bai, baina gertatzen da inertzia oso indartsua dela, eta oso zaila dela beste inorentzat albistea ez den berri bat kontatzea. Entzuleek, edo albistegietako editoreek, ez dakit, baina nahi izaten dute besteak kontatzen ari diren horixe kontatzea zuk ere.
2006
‎Bide horri jarraituko diogu eta gainez gain joango gara tarte batean, bertan bazkatzen dauden ardi, behi eta pottokak lagun harturik. Tarteka artzainen bat etorriko zaigu ongietorria ematera, bertako istorioren bat kontatuz askotan.
‎Berrogeita hamar urteotan marka handia utzi du ETAk gure herriko zenbait gazte belaunaldiren pentsamolde eta esperientzian, eta bere historia luze eta konplexuaren zati bat da liburua. ETAren historiaren alderdi bat kontatzen du; geroago ETA VI.aren garaia deitu zaiona. Jose Ramonek orduko asmo eta itxaropenak, zalantza eta ulertezintasunak ematen dizkigu jakitera, eta nahiko erretratu zuzena utzi digu.
2007
‎Finean, horretarako bagenuen Bibliako Genesia! Beste bat kontatuko dizut: Einsten en formula ospetsuan denborarik ez denez ageri, handik tiratzen omen da denborarik ez dagoela.
‎Urte sasoi honetan erleak informazio izatea ez da harritzeko, prentsa guztian egiten da aipamen gozoren bat, erleak esnatzen diren sasoia delako. Ontsalaz, AEBetako egunkari famatuak zientzia orrietan aipatu behar zuen gaia erleen jokabideaz edo dantza famatuaz aurkikuntza berriren bat dela eta edo agian medikuntzako albisteen artean, eztiari edo propoliari aurkitu zaien bertute berriren bat kontatzeko. Baina New York Timeseko Alexei Barrionuevok erlezainen urte hasiera mikatz honen alderdi ekonomikoa azpimarratu du.Honela idatzi du Barrionuevok:
‎Gobernuaren kontrako delitu politikoa egotzi zidaten. Saddami buruzko txiste bat kontatu nion gelakide bati, eta honek salatu ninduen. Horixe izan zen dena.
2008
‎ipuin bat kontatu, arren!
‎Alfredo, gauzatxo bat kontatuko dizut: poztu naiz espainiar futbol selekzioak Europako txapelketa irabaztearekin.
‎Erreportaje honek ez du hil kanta izan nahi, ez garai zaharren nostalgia, ezta efemeride baten aitzakian betetako orri sorta ere. Biografia bat kontatzea baino, Arestik gaur egungo irakurle eta idazleengan daukan itzalaz jardutea egokiago iruditu zaigu. Literaturaren historia arotan eraikitzen bada, aro berri bakoitza etxe aldaketa baten tankerakoa da; eta denok noizbait frogatuko genuenez, liburuak izaten dira edozein traste garraioren biktima kutunenak.
2009
‎Kontuak kontu, errumaniar familia osoarekin batera igarotako egun bat kontatzen digute Petreren kamerak eta ahotsak zuzen zuzenean, gauzak gertatzen ari diren unean bertan. Furgonetan sartu, eta mendira abiatu dira piknika egingo duten tokiaren bila.
‎Gogorra izan zen. Baina, behin esan nien, txintxo egonez gero eskolaren amaieran ipuin bat kontatuko niela. Eta nire harridurarako isildu egin ziren.
‎" Hamar minutu falta dira jolasaldirako, kontatu ipuina!", eta kontatu nien. Ez zen ona izango, baina ipuin bat kontatu nien. Eta inpresionatu egin ninduen haurrengan izan zuen eraginak.
2011
‎Baina ikuspegi ekonomikotik produktiboa ez den denbora, denbora galdua iruditzen zaigu. Umeari" zer ikasi duzu gaur?" galdetu eta" ez, gaur andereñoarekin jolasean aritu naiz eta sekretu bat kontatu dit" esaten badigu, ez zaigu produktiboa iruditzen. Gero eta norbanako guraso, irakasle... gehiago ari dira hontaz jabetzen, baina egitura oraindik ez da aldatu.
2012
‎Holandarrek ohitura dute euren txisteak zuzenean nederlanderatik ingelesera itzultzeko, hitzez hitz, eta ez dute inongo zentzurik. Ikusten duzu beraiek baino ez dutela barre egiten eta esan behar duzu" hizlariak txiste bat kontatu du…" edo holakoren bat, eta ahal baduzu baliokide umoretsuren bat sortu. Eta futbol eta errugbi emaitzen jakinaren gainean egon beharra daukagu, beti tartekatzen dituztelako" zure herrialdeak nirearen aurka galdu du" eta halako txantxak.
‎… Sekretu bat kontatuko dizut.
‎Kontatzen zuten ere, brigadetako arduradun politikoek jakiten bazuten torturatzailea bere lanean gozatzen zela dela torturatzen zuenean, dela tabernan, kasuren bat kontatzen ari zenean, brigadetatik kanporatzen zutela. Jende grisa nahi zuten, profesionala, lanean gozatuko ez zena.
‎Funtsean, gizarte modernoekin sortu ziren edo, hobeki esanda, gizarte modernoa osatzen duten gai gatazkatsu batzuen berrikuste moduko bat aurkitzen dugu Euskal Herriari buruzko kontakizunean. Erakargarria bezain bortitza suertatu zait eleberriaren azken kapitulua, ehorzketa bat kontatzen duenekoa eta, nola, gorpuaren deskripzioari helduz, askatasun indibidual zein kolektiboaren aldeko printzipio unibertsalen aldarria egiten duen;" gure belaunaldiaren aurreneko biktima, askatasun artistikoaren sinboloa, bizitza molde berri posibleen esploratzailea… gorputzaren jabetza kolektiboa dekretatu zen han" (135.orr).
2013
‎Beste galdera bat daukat nik: norbaitek kontu guztiz hutsal batean, inora ez doan eta ezertan eragiten ez duen kontu ez egiaztagarri batean, benetan gertatutakoa gabe, beste gauza bat kontatzen badu, gezurra esaten ari da. Nire ustez, argi eta garbi, ez.
‎" Kontzeptu eta ideia asko sartzen dira, eta zelanbait gai gatazkatsua ere bada". Dantzaren bidez istorio zabal bat kontatzea du helburu ikuskizunak, eta horretarako zenbait egoera planteatzen dira: " Ikusle bakoitzak bere interpretazioa emango die gero; batzuek hemendik joan zirenak ikusiko dituzte, beste batzuek etorri zirenak, eta beste zenbaitek euren burua ikusiko dute migratzen, edo gerra ostean gurasoak bizimodu bila etorri zirenekoa etorriko zaie gogora...".
‎Umeekin, askotan, zeharkako mintzaira behar duzu haiengana heltzeko. Askotan, gauean ipuin bat kontatzen ari zara, eta bat batean kontuak esaten hasten da haurra, halakok hau egin zidan, edo dena delakoa. Emozioen mundua hor dago, badu bere etxea, eta horretara heltzeko galdera zuzenek ez dute beti balio.
2014
‎Eta, hara, aski azkar konturatuko da poesia irakurle alferrena ere poema narratiboak badirela halaber dena delakoa dela poema narratibo izendapen hori: Esperantzazko solasa edota Haurra eta katabuta, ia ipuintxo bat kontatzen dizutenak. Baina ez zaio bereziki kostako, era berean, bestela ebakita dauden poemak identifikatzea, koplariagoak:
‎Blogetako komunikazioa horrela definitu du Lucas Aisa blogariak: " Istorio on bat kontatzen duzunean, inguruan denak isil isilik egoten dira entzuten". Komunikazio eredu hori berria izatetik ohiko izatera pasatu da Euskal Herrian.
‎Niretzat dena da antzerkia, ikusten duenarentzat bezala baita egiten duenarentzat ere. Denek dute istorio bat kontatzeko helburua, eta horrek du garrantzia".
‎Gure belaunaldiari ipuin polit bat kontatu zioten, soilik ipuina zena. Ez ziguten lan prekarioaz hitz egin, lan baldintzek beti egingo omen zuten hobera, kontratu mugagabeak, soldata duinak, etxea (k), autoa (k) … Eta hori guztia faltsua zela ikusi eta buelta ematea ez da erraza.
2015
‎Bai, badirudi distantzia motzek bestelako ariketak egiteko parada zabalagoa edo errazagoa eskaintzen dutela. Hala nola, OUT espainiarrak tenis partida bat kontatzen digu, baina tenislariak erakutsi gabe; Super Unit lanean Poloniako etxebizitza berezi bat erakusten zaigu, gelatik gelara jauzi eginez, eta hiru segundo nahikoa dira familia bat erretratatzeko; edota koloreak gure egunerokoan duen eragina aztertzen du Rainbow´s Gravity saiakerak.
‎Asko ari gara hitz egiten sarean egiten duzuen lanaz, baina beharbada irakurleek ez dute ezagutuko. Egin duzuen ekintzaren bat kontatuko zenukete?
‎Alderantziz, antzezlan baten bueltan bildu den talde bat da beraiena. Berak istorio bat kontatu nahi zuen, eta zinemara jo zuen hasieran. Horrela ezagutu zuen Izaskun Arandia produktore eta gidoilaria.
‎Lagunak gogoratzen zituen aldaketetatik buruz ari zen bera eta buruz ari naiz ni ere bat kontatu zidan: Euskal Herria euskaldunez, korearrez, swahili beltzez eta eskandinaviar blondez gainpopulatzeko eskatu ondoren eta Euskal Herriari izatearenekin batera ez izatearen abantailak opa baino lehen, proposamen hau desagertua zen:
2016
‎Ebidentea den zerbait esateko arrisku handiarekin erabaki dut anekdota bat kontatzea. Euskal Herriari Martetik begiratzeko konplexua daukat batzuetan, eta ebidentea zer den eta zer ez den jakiteko gaitasuna galtzen dut.
‎Batzuetan jende gehienak entzun ere egin ez duen istorio bat kontatzen ari gara eta askotan deseraiki behar izaten dugu hedabide handiek kontatu dutena. Lan handia da hori, askotan jendeak sinesten duena guztiz oinarririk gabea izan ohi delako.
2017
‎Schwarzenbach, suitzarra, 1908koa, Thomas Mann idazlearen seme alaba Klaus eta Erikaren lagun mina, Tod in Persien (Heriotza Persian) edota Alle Wege sind offen (Bide guztiak irekita daude) liburuen egilea. Bigarren horretan, hain justu, Balkanak, Turkia, Iran, Afganistan zeharkatzen dituen bidaldi bat kontatzen du. Schwarzenbach, gizaki modernoaren desterru sentimendua sinbolizatzen duena, badakielako etxe, supazter, abarorik ez dagoela:
‎Kattalin txiki txiki, San Nikolas txikia eta Andre Madalen. Bilobak jolasten ibiliko dira, eta bizi duten egoera edo unearen arabera ipuin bat, kanta bat, istorio edo ateraldi bat kontatuko diete. Beraiei bakarrik ez; liburuarekin batera dauden CDetan horietako asko eta asko grabatuta baitaude eta aukera dago horiek entzuteko euskal artista ezagunen eskutik (Mari Karmen Odriozola, Martin Tejeria, Joxe Arratibel, Jose Ignazio Ansorena…); horietako batzuek, gainera, abestu egiten dituzte liburuko kantak Olatz Zugasti, Maddi Oihenart, Josune Lopez edo Abendaño ikastolako abesbatzarekin batera.
‎Anekdota argigarri bat kontatuko dizut. Orain bi urte Ana Pastorrek Artur Mas elkarrizketatu zuen, garai hartan Generalitateko presidentea zela.
‎Pasadizo polit bat kontatzen duzu behien taldetasunaz: nola, txingorra botatzen duenean, lehenik korrika hasten diren larrean dauden behi guztiei abisu emateko, eta gero guztiak elkarren babesean biltzen diren, buruak beherantz jarrita, harriek ez diezaieten jo larru gogorrean baino.
2018
‎Eta halakoetan fikzio bidez errealitatea kontatu eta sinesgarri bihurtzea ez da lan erraza. Nobela honetan gerra garaiko istorio bitxi bat kontatzen zaigu, sinestezina irudi lezakeena, baina benetako gertaera bat oinarri duena. Valladolideko artzapezpikuaren bahiketa eta ihesa da, hain zuzen, kontagai.
‎Ameriketako ipar mendebaldeko jatorrizko herrien arteko zeremonia bat kontatu zuen Eduardo Galeanok. Erretreta hartzera doan eltzegileak, bere maisu lana ematen dio ofizioa ikasten ari den gazteari.
‎Azaltzeko eskatzen didatenean, istorio bat kontatzen hasten naiz, itsuen eta elefantearen kontu zaharra. Ba omen ziren sei itsu, eta bizian estreinakoz, topo egin zuten elefante batekin.
2019
‎Historiak, ordea, beste istorio bat kontatzen digu. Zerealak ez bezala, ugaltzeko modurik ohikoena hazkunde begetatiboa da.
2020
‎maitasunezko ipuin berri bat da, bai, maitasun bat besteak ez bezalakoa dut gaitzat aukeratu. Konformistek eta ergelek esango lukete, noski, abnormal den maitakeria bat kontatu dudala (naiz heterosexualitatearen alorrean egoteko aski konformista egon naizen!). Dena dela, eta erotismo utsak leku gutxi euki arren ene ipuinean, psykologiazkoa baita ororen gainetik, ez dut uste Euskaldunek abegi onik egingo diotenik, gaiaren berritasuna dela kausa".
2021
‎Ez dira ageri ez senideak ezta egoiliarrak ere! Lagun batek beste gertaera bat kontatu dit. Amaginarrebak egoitza aldaketa eskatu zuen, baina amaginarrebaren iritzia kontuan hartu gabe antolatu zituzten egoitza batetik besterakoak.
‎Familia lagunak erreferente izan daitezke beste askorentzat eta aurreiritziak eta estereotipoak apurtzen lagundu dezake. Dorleta Mikeok gertaera bat kontatu du hobeto azaltzeko: familia euskaldun batek askotan jasotzen zuen familia lagunaren haurra eskolatik ateratakoan, gurasoak ezin zuelako iritsi.
‎Veneziako Zinema Jaialdiko Orizzonti sailean parte hartu ostean, Zinemaldiko sail honetan ikusi ahal izango dugu, baita Kimuak katalogoaren baitan ere. Filmak indarkeria politikoko testuinguru batean nork bere mugak gainditzeari buruzko istorio bat kontatzen du. Donostian kokatuta dago, 2000 urtean, euskal gatazka oraindik pil pilean zegoenean.
‎Retour a Reims/ Retourning to Reims (Reims-era itzulera) obran, Didier Erbionen izen bereko eleberriaren moldaera librea egiten du Periotek. Artxibo materialaren bidez Frantziako langileriaren istorio intimo eta politiko bat kontatzen digu zuzendariak, 50eko hamarkadaren hasieratik gaur egunera arte luzatzen dena.
‎38 ipuin laburrek osatzen dute liburu hau bigarren eta hirugarren liburuak iragarrita daude horren amaieran eta nahiko arin irakurtzen diren piezak dira. Gehienetan gertakari bat kontatzen zaigu amaiera ironiko, barregarri edo harrigarri batekin. Eta amaiera horrek, narrazioaren ondorengo amaierak ematen du zer pentsa, gogoeta egitera bultzatzen gaitu gizakion jokabideez.
2022
‎Azken urteko albiste segidak hiriaren norabide aldaketa bat kontatzen du. Hirietan hotel inbestitze ereduaren zurrumurrua izurrite modura hedatu da merkatu higiezinean, hiriaren timoia noraezean dagoela probestuz eta hiria putre askoren jomuga bilakatu denean.
‎Ezker Abertzaleak narrazioak eraikitzeko darabiltzan dispositiboen kontzientzia hartze bat kontatzen du filmak. Behin horiez konturatuta, ezin duzu ezer berdin ikusi.
‎Neskatilak, baina, heldu batekin egon nahi du eta aitari deituko diola dio; nebak ez dio uzten eta orduan amari deitzen dio. Amak haur eskolako albuma begiratzeko esaten dio, Eddak, aldiz, ipuin bat kontatzeko eskatzen amari; eta, horrela, honek hegaztien erregearen istorioa kontatuko dio, nola txepetx txikiak lortu zuen hegaztien erregina izatea: " Horra hor txikiena bilakaturik handiena".
‎Ez erran inori, irakurri dut berriz azaleko izenburua. Eta sekretu bat kontatu izan balidate bezala sentitu dut pisua gorputzean. Ixo, ez erran inori.
‎Erabakiak, zelan hartu: sekretu bat kontatuko dizuet; norbaitek baldin badaki zerk egiten duen huts eta zer hobetu behar den zerbitzu batean, horiek dira egunez egun gabeziak pairatzen dituztenak, horretan diharduten langileak, alegia. Baina, jakina, horiek ere eskale hutsak direnez eta, azken batez, helburua ez denez ezer hobetzea, baizik eta zuen asmoei itxura teknikoa emango dien edozein txosten erakustea, kanpoko aholkularitzetan xahutzen duzue berriro geure dirua.
2023
‎Emakume transen idazketa garaikideari buruz aritu nahi nuen, eta ikusi zer estrategia dauzkaten eskura trans emakumeek bestelako istorio bat kontatzeko.
‎Senarrak abandonatu ostean dolu prozesu bete betean dagoen emakume baten egun bat kontatzen du Arantxa Urretabizkaiaren Zergatik panpox (Erein, 1997) liburuak. Ama da protagonista, eta bere barne bakarrizketaren testigu gara irakurleak, hori izanik beregandik kanpo gertatzen dena baino pisu gehiago daukan aspektua.
‎Ziur aski, nahi gabe; jakin izan balu, zuzenbidearekiko edo medikuntzarekiko maitasuna helarazten saiatu izango zen. Baina tira, txikia nintzela, gauero ipuin bat kontatzen zidaten garaian, Odisea kontatzen hasi zitzaidan behin batean.
‎Batzuek asmo oso argiak izaten dituzte: beso guztia tatuatuta eduki nahi dute, edo gorputz guztia, edo bizkarrean istorio bat kontatu, edo Japoniako elementuak soilik tatuatu… Beste batzuek, berriz, eta nire kasua hori da, momentuan momentukoa egiten dugu. Ezin dut irudikatu bi urte barru zer nahi izango dudan.
‎Gertaerak iradokitzen (amaren heriotza narratzean bezala) edo modu poetikoan kontaturik, irakurleak testuaren mezua eraiki behar du bere barnean, esaten denetik at irakurri, kontatzen denetik haratago ikusi. " Batzuetan istorio bat kontatzen dizute eta barre egiten duzu. Beste batzuetan, istorio berbera kontatzen dizute eta negargura besterik ez duzu sentitzen".
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia