Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 70

2000
‎Eta gaur zuk besarkatzen nauzu, eta bihar nik besarkatuko zaitut". Eta malko bat isuri zitzaidan, bozkariozko eta arraitasunezko malkoa. Eta oroitu nuen gaztetako gorroto hura, eta gorroto hura ere besarkatu eta besoen artean urtu zitzaidan, zeren maitasuna ederra da, denik ederrena, baina gaztetako gorrotoak emaiten zizkion ene maitasun hari erliebea eta bolumena —nola zuriak beltzari eta beltzak zuriari—, baita izaitea eta izatasuna ere, azken finean.
‎Eta orain ez zagok. Zeren, bat isurtzekotan, aski baita enea. Izan ere, nola untzia galtzerat doan kapitainak bere bizia ere galtzerat uzten duen, untziaren eta untzikideen ohorea salbatzeagatik, hala salbatuko diat nik jauregiarena eta neure gizonena.
‎—eta, barrendik hats hartzen zuela, amets baten ertzetik bezala, eratxiki zuen—: Zenbatetan iragan ez ote zitzaion hari burutik, Joanes, bere nekealdi hartan eta bere sukarraldi haietan, errege Filipe II.aren iduria gogoan, ezen nekeak eta sukarrak guztiz alferrikakoak izanen zitzaizkiola, baldin hartu beharreko neurria hartzen ez bazuen, zeren paradisu hark bidaia hasi aitzin baitzuen bere jabea, erregek, eskua mugitu gabe eta izerdi xorta bat isuri ere gabe, bere eginen zuenez gero, espedizioneak hura bere egin bezain fite...! Harik eta ohartu zen arte ezen ez zegoela korapiloa laxatzerik erregerekin hautsi ezean, eta huraxe zela, hain zuzen ere, hartu beharreko neurria.
‎Ttipik ere ez zuen bere ohiko iruzkinik egin oraingoan. Lehenbiziko aldiz" Lisboan" agertu zitzaidanetik, halako plazer uher bat isuri zuen Ximurraren bisaiak. Segundo batzuk gehiago luzatu zuen isilunea eta gero ahora ireki zuen.
2001
‎–Unaik ezin du sinetsi. Txakolin pixka bat isuri zaio Kilometroetako kamiseta gainera ohartu gabe– Esaten diat, hi ez hago ondo, Tasio, hi maiteminduta habil!
2002
‎Batzuetan, batez ere haurtxoa sehaskan lotan egoten zenean, hari begira jartzen zen Sara, malenkoniatsu. Eta, hitzik ere egin gabe, malkoren bat isurtzen zuen. Eta nola sentitzen nuen malko hura, burdin tanta gori batek bihotza zulatu balit bezala!
‎Eta beste malko bat isuri zuen, istantean dir dir egin zuena, kanpotik sartzen zen argiaren eraginagatik edo. Perla bat bihurtu zen.
‎Jarraian, sehaska erakarri zuen beregana, ertzetik helduta, haurra hobeto ikusi ahal izateko. Malko bat isuri zitzaion. Orduan gezurra esan nion:
2004
‎Oso ezaguna dugu arrazoibide hori, honek arrazoitik ezer izatekotan. Eta ildo honen hariko ideia bat isuri zitzaion behinola Xabier Leteren lumari: –Etsai historiko bat behar dugu hari gure ahulezia eta mixeriak transferitzeko, gure ustelkeria leporatzeko, eta etsaia, ororen gainetik, Estatua da, baina entitatezko indefinitze batean lausotua?. 101
‎Helduen euskalduntze lanean jardun duen irakasleari batez ere galdera bat isuri izan zaio urteak joan eta urteak etorri. Ikasiaren eta erabileraren arteko loturarik ezak euskalgintzaren asmoak etengabe zapuztu izan ditu:
‎Eta orduan, begietatik malko bat isuri zitzaion. Eta musuzapia atera, eta lehortu egin zuen.
2005
‎Zoriontsu sentitu nintzen, arazoak arazo benetan elkarrekin geundelako. Eta, ahalegin guztien despit, malko traidore bat isuri nuen masailetik behera.
2008
‎bihar zer esanik ez! , eta, begietatik malko bat isurita, gehitu zuen?: Erreza ezak aitagure bat haren arimaren alde.
‎lurrezko lurraren lurtasunarekin, alegia? min egiten zion, min egin behar zion?, eta horrela, begietakik malko bat isurtzen zuela, esan nahi ez zuena esan zuen:
‎Ilargiak argiz blai zeukan jadanik mendebaldeko alderdia; beste guztiak, fortinak berak ere bai, itzal beltz batean bilduta segitzen zuen, tarteka marteka argi zerrenda luze, zilartsuak ageri baziren ere. Etxearen bestaldean su handiren bat txingar huts bihurtuta zegoen eta argitasun gorri eta bizi bat isurtzen zuen, kontraste handia egiten zuena ilargiaren zurbiltasun zurixkarekin. Arimarik ez zebilen, eta brisaren soinua beste hotsik ez zen sentitzen.
‎gelara sartu zutenean, aitak ez zuen zirkinik ere egin, ez zuen ahorik zabaldu hasperen bat bera egiteko ere, ez zuen begirik itxi nola aurkitu zuten kontatu ziotenean. Masail bietatik tanta lodi gaziak erori zitzaizkion eta, azkenez, zirkin eza hautsi nahian, estutasunezko arnasestu luze bat isuri zuen.
‎Baina itxura egiteak berak ere –bere bizitzari zentzua ematen ziòn errealitaterik sakratuenarekin egin ere: lurrezko lurraren lurtasunarekin, alegia– min egiten zion –min egin behar zion–, eta horrela, begietakik malko bat isurtzen zuela, esan nahi ez zuena esan zuen:
‎–Hire ama zeruan zagok, ez diat dudarik, baina hemen ere zer gustura egongo litzatekeen orain... bihar zer esanik ez! –eta, begietatik malko bat isurita, gehitu zuen–: Erreza ezak aitagure bat haren arimaren alde.
2009
‎Txurreroak, normalean, ez zuen bost hogei baino gehiago irauten. Behin hamaika kontatu orduko egin zuen pixa galtzetan, zigarroa piztu berria oraindik ezpain artean zintzilik zuela, ke hari bat isuriz goraka. Bazirudien zigarroaren keak pixak galtzetan marrazten zion erreka imitatzen zuela airean sigi sagaka.
‎–Nahita ere? , esan zuen Adak, burua ezker eskuin mugituz, baita malko bat isuriz ere, orduantxe ohartu balitz bezala, betean ohartu ere (buruarekin ez ezik, gorputzaren beste zati guztiekin: urdailarekin eta heste zaurituekin, barearekin eta gibelarekin, bihotzarekin eta birikekin), bere denbora eta bere aldia iragatear zela; jarraian, bere buruari ahulaldi hura barkatu ez balio bezala, errudun usteak edo jota, eskua begietara eraman, malkoak xukatu, eta honela mintzatu zitzaion Domingori, ahots ahitu batez?:
‎–Nahita ere... –esan zuen Adak, burua ezker eskuin mugituz, baita malko bat isuriz ere, orduantxe ohartu balitz bezala, betean ohartu ere (buruarekin ez ezik, gorputzaren beste zati guztiekin: urdailarekin eta heste zaurituekin, barearekin eta gibelarekin, bihotzarekin eta birikekin), bere denbora eta bere aldia iragatear zela; jarraian, bere buruari ahulaldi hura barkatu ez balio bezala, errudun usteak edo jota, eskua begietara eraman, malkoak xukatu, eta honela mintzatu zitzaion Domingori, ahots ahitu batez–:
2010
‎Apaiza prest dago, baita jendarmea ere. Uste dut malko bat isuri dutela haurra eramateko esan dudanean.
‎Pilarrek sutatik kendutako kazolatik salda pixka bat isuri zuen katilu baten, kulunkaulkira itzuli eta erretratuari begira dastatzen hasi zen, zurrutada luze eta zaratatsuak eginez, irribarre bihurria ezpainetan.
2011
‎Ogitartea estutu eta hirugiharraren koipe tanto pare bat isuri ziren aurreko txabolako teilatu gainera.
‎Astiro astiro ari zen jiratzen. Kanpai hotsa entzun zen uretan barrena, eta lurrun parrastada handi bat isuri zen airera. Kaioek gora egin zuten; paper puska zuriak bezala urrundu ziren.
2012
‎Toalla ipurdiraino tolestu dizu. Sandalo usaineko krema bat isuri du bere eskuetan eta zure sorbaldetan zehar. Lepondoan masajea ematen hasi zaizu.
‎Burua apur bat altxatu behar izan zitzaion, eta orduan likido beltzezko zurrusta bat isuri zen, okada baten gisa, bere ahotik.
‎Orduan Ama Birjina santuari hiru mezajantzi agindu zizkion elizarako, eta oinutsik joango zela Bertauxeko kanposantutik Vassonvilleko kaperaraino. Ostatuko jendeari deiadarka sartu zen Marommen, sorbaldaren bulkada batez ireki zuen atea, olo zakuaren gainera jauzi zen, sagardo geza botila bat isuri zuen askan, eta zankalatrau heldu zion berriro bere zamalkoari, zeinari sua baitzerion lau ferretatik.
‎Neskato txikia berehala itzuli zen are hurbilago belaunen kontra; eta, hauetan besoak tinkatuz, bere amarengana altxatzen zuen begi urdin handia, bere ezpainetik mantalaren zeta gainera txistu garbizko hari bat isurtzen zitzaion bitartean.
‎Ortografia akatsak elkarren segidan lotzen ziren, eta Emma pentsamendu eztiari zerraikion, zeina hartan barrena kakarazten baitzen elorri hesi batean erdi ezkutaturiko oilo baten gisa. Idatzia surtako hautsez lehortua zuen, zeren hauts gris pixka bat isuri baitzen gutunetik bere soineko gainera, eta ia hauteman uste izan zuen bere aita supazterrerantz makurtzen suhatzak atxikitzeko. Bai denbora luzea aitarekin ez zegoela, sutondoko aulkitxoan, pindarka ari ziren itsas ihien gar handitan makila baten punta erretzen zuenean bezala!
‎eskuinaldean elur piloak ageri ziren gure buruen gainean zintzilik, eta bazirudien lehenengo haize boladarekin aldats behera amiltzeko gertu zeudela. Han hemenka, elurrak estalita zeukan bide meharra; leku batzuetan bigun apaltzen zen oin azpian; beste batzuetan, ordea, izoztuta zegoen eguzki errainuen eta gaueko hotzaren eraginez, halako moldez non guri ere nekeza baitzitzaigun ibiltzea; zaldiak erori egiten ziren; ezkerraldean arrail sakona zegoen, eta bertatik baserreka bat isurtzen zen, hor lurrazal izoztuaren azpian gorderik, hemen harri beltzetan jauzika, apartsu. Bi ordu behar izan genituen Krestovaia mendia nekez inguratzeko:
2013
‎Hartatik aterata saldu zidaten irin beltza. Sei errealen prezioan, biltegikoak libera bat isuri zuen nik ekarri zakutora. Bertze bederatzi eskatzen nituen, ekarri behar izan gabe papera, gobernatzaileak sinatua.
2014
‎Malenen gelak argi urdin bat isurtzen du, ordenagailuarena, itzal estrainioak proiektatzen dituena; beti bezala, flexoa piztea ahaztu zaio, baina oraingoan ez dio ezer esan.
‎Beraz, pausoak azkartu eta bainugelan sartu zen, presaka. Kanila ireki zuenean likido gorri bat isurtzen zuela ikusi zuen. Txorrotaren pean eskuak sartu eta ur hotzaren ordez odol beroa antzeman zuen azal leunean irristatzen.
2015
‎Hemen hil nahi nuke, hemen bizi izan naizelako?. Malko bat isuri zuen Herriko Etxearen aurrean, eta txakur txiki txuri txanbelin batek zaunka egin zion airearen handitasunari. Etxeraino lagundu nion Jonasi, oina oinari, eta haren eskuak bi mendi urdin ziren, bi haitz gatibatu.
‎Burua astindu nuen. Jainkoa, askatasuna, aberria, ideia lausoegiak ziren niretzat haien alde odol tanta bakar bat isurtzeko. Rikkaren irribarrea, Arkameko gure gelatxoa... horien alde bai merezi zuela borrokatzea.
‎Ramsay andreak, ordura arte trankil eserita egona semea besoetan hartuta, kemena bildu eta, erdizka itzuliz, bazirudien esfortzu bat eginda zutitzera zihoala, eta energiazko ibai zuzen bat, aparrezko zutabe bat isuriko zuela airera, aldi berean itxura animatu eta bizikoa, bere energia guztiak indar bihurtzen ari balira bezala, sua eta argia emanez, isilik eserita egon arren, galtzerdiari berrekinda?, eta joritasun goxo hartan, biziaren iturri eta apar hartan murgildu zen arraren antzutasun hilgarria, letoizko moko baten antzera, agor eta soil. Errukia nahi zuen.
‎Inork ez zuen sekula hain itxura tristerik eduki. Samin eta beltz, erdi erorita, ilunpetan, eguzkitatik osin zulora doan argi adar haren erdibidean, agian malko bat sortu zen; malko bat isuri zen; urak batera eta bestera harrotu ziren, malkoa jaso, eta bakean geratu ziren. Inork ez zuen sekula hain itxura tristerik eduki.
‎Hamabiak laurden gutxi dira dagoeneko, ordea, eta lehendabizi mahaian beraien aurretik egon direnek erdi janda utzi dituzten tomate saltsaz zikindutako patata frijitu ontziak baztertu behar izan dituzte, nazkari eutsi ezinik. Formikazko mahai zuriaren ertz bat isuritako coca colaz likatsu dago gainera.
2016
‎Baina emateko irrikaren irrikaz, alde batera utzia nuen pauvre honteux bat, zeinak ez baitzuen nori eskaturik sos bakar bat ere, eta, sinetsita nengoen, hil egingo baitzen beretzat bat eskatu baino lehenago: kotxe ondoan geratu zen, zirkulutik apur bat aparte, eta ene irudiz egun hobeak ikusiak zituen aurpegitik malko bat isuri zuen.
‎Ezbeharrean zorioneko izan naizela esan behar dut; horixe errepikatzen diot neure buruari poztasun punttu eta irribarre antzeko batekin egun baikorretan. Egun ezkorretan, aldiz, bizitzen ari naizen bigarren bizitza hau opari pozoitua iruditzen zait, eta, asko jota, «zertarako bizi» petral eta beltz bat isurtzen zait hortz artetik, munduarekiko eta neure buruarekiko destainaz gainezka. Egun petratelan oro da nire sufrikariozko iraganaren, orainaren eta balizko etorkizunaren erantzule:
‎Liburuan irakurri genuenez, oso kantitate txikia behar zen. Flasko ugari zegoen laborategian; txiki bat hartu genuen, eta likido hartatik pixka bat isuri haren barrura. Iturriko ura zela pentsatuko zuen edonork, zer zen zehazki jakin ezean.
‎Josebak presio eltzea non zegoen esan zion. Helenak armairutxotik atera eta olio apur bat isuri zuen bertan. Hura berotu bitartean tipula pixka bat zatikatu eta, olioa behar bezain bero zegoela iruditu zitzaionean, han bota zuen.
2017
‎Manta bat eta guraizeak hartu zituen, eta itsasoaren ertzez ertz urrundu zen. Ilargia azaldu berri zegoen eta argi ahul, erkin eta hits bat isurtzen zuen lurraren gainera.
‎...ra haren aldaken ingurutik zihoala argi gehixeago zegoen uretan bere gona erdi blaituak dardara egiten zion saihetsetan uraren mugimenduarekin nora joanik ez zuten uhin astunak sortuz beren mugimenduarekin berritu egiten zirenak ni ertzean geratu nintzen atxapar usaina aditzen nuen ur putzuaren gainean bazirudien aireak atxaparrarekin eta kilkerren kirrinkarekin haragian senti zitekeen substantzia bat isurtzen zuela
‎Ezkongai aldi labur baten ostean, Miren Lujanbiok negar malko bat isuri zuen bere herriko elizan baietza eman zuenean. Zalantzazko malkoa.
‎Gaixoaren hatz potoloa zulatu du, ahalik eta goxoen. Odol pixka bat isuri du, baina gaixoak ez du hatza erretiratzeko imintziorik egin.
‎Eztanda definitiboa bere mutur aurrean gertatu den arren, Ekaterinek apenas erreakzionatu du, droga lanbro artean galduta segitzen du. Ez du negarrik egin, ez du malko bakar bat isuri, nahiz eta badakien Darijus umeak duela inoiz berriro bere ama goxo goxo besarkatu.
2018
‎Bestela esanda, «ni» baieztatu ahal izateko baldintzak esanahia adierazteko prozesuaren egiturak ezartzen ditu, alegia, izenordain hori aipatzea zilegi edo ez zilegi egiten duten erregelek, izenordain hori modu ulergarrian zirkulatzeko arauak ezartzen dituzten jardunek. Hizkuntza ez da kanpoko baliabide edo tresna bat zeinetara ni bat isurtzen dudan eta zeinetatik ni horren islak begiratzen didan. Autoezagutzaren eredu hegeliarrak. Marxek, Lukacsek eta gaur egungo hainbat diskurtso askatzailek bereganatu dutenak?
‎Hitzik esan gabe eta soinurik atera gabe egin zuen negar, sudurraren bi alboetatik behera zerizkion malkoek alkandora bustitzen ziotela. Haren aurpegiak, baina, argi gorri bizi bat isurtzen zuen, eta zirrara laino batek estaltzen zizkion masailak.
‎Harrotu berri zuen alorrak lurraren usain freskagarri eta hezea zuen, usain gorri iluna. Galondo ugariek, ilargipean dir dir, lurrin zuri bat isurtzen zuten, epel bezain gozoa. Usain gorria eta usain zuria, kea edo lainoa balira bezala, palaren txor txorrekin eta lo zeuden umeen arnasa sakonekin nahasten ziren, heze heze, ilargi urtsuaren argipean.
‎Suediako kostalderaino joaten zirela sarritan, batzuetan urrunago ere bai. Eskuak asko mugitzen ditu Oyvindek hitz egiterakoan, garagardo pixka bat isuri zaio sukaldeko lurrera oharkabean. Ez da konturatu eta Karlosek ez dio ezer esan.
‎Ene begiek ez dute ezer ikusteko gogorik, ez dute sensibleak izateko gogorik, horrek nire jarrera aldatzea ekarriko lukeelako, eta alde ederki bizi naiz horrela, neurearekin jarraituz, tartean behin malko bat isuriz, pelikula txar batekin samurtuta, hango edo hemengo injustiziaren batekin aztoratuta, baina ezer aldatzeko esku hartu gabe, antolatu gabe, borroka egin beharrik gabe.
2019
‎Senak ematen zidan toki hartan ez geundela batere seguru. Segidan, danbateko zoli bat aditu genuen, dorre barrutik atexka hermetikoren bat zabaldu izan balute bezala, eta bat batean izarniadura gorri bat isuri zen zerura eta hondartzako lehenengo dunetara.
‎–Ba, ba? ezergatik ez, erantzun zuen tabernariak, aingira bezain irristakor, anis txorrostada bat isurtzeaz batera.
‎Honela ibili baino, ia hobe nuke? Giltzarekin itxi ohi duen konpartimentutik koñak botila atera, tapoira zorrotada bat isuri eta kolpetik edan du.
‎Sekula ez zuen ama negarrez ikusi. Aitaren lankideak albiste beltzaren berri ematera etorri zitzaizkionean ere, ez zuen malko bakar bat isuri. Idazleak bizpahiru egun lehenagoko kontua balitz bezala gogoratzen zuen une hura, berak hamalau urte zituenean gertatu bazen ere.
‎Trikik errekan gorago kokaturiko lantegiren bat irudikatu zuen, uretara substantzia kutsagarriren bat isurtzen gauaren iluntasuna baliatuta. Akaso Luzuriagakoak izango ziren, zertxobait gorago zenbait hektarea hartzen zituen galdategikoak.
2020
‎Bai, hantxe zetorren Mikel azalera! Hara apuntatu zuen agudo eta tiro egin, eta perdigoien zipriztinen artean Mikelen gorputza bihurritu egiten zela ikusi zuen, eta odol arrasto bat isurtzen zuela.
‎Aurpegi zurbila zuen, baina polit ematen zuen hala ere. Malko bat isuri zuen.
‎Besarkada handia eman genion elkarri. Malko bat isuri nuen. Amaitua zen dena.
‎Malko bat isuri zuen.
2021
‎Masailetik malko bat isuri zitzaion.
2022
‎Negarrez ikusten duen lehen aldia da. Anaia hil zitzaionean ere –osaba Mateo–, ez zuen malko bakar bat isurtzen ikusi. Ziur ezkutuan egingo zuela, hainbeste maite dituen mendien bakardadean, baina ez besteen aurrean.
‎Izeba osabak ere etorriko zirela izan zen amaren eskea, eta baietz erantzun nionean begiak busti zizkidan haren hasperenak. Egoera ez handizkatzeko eskatzen nion bitartean malko bat isuri nuen telefonoaren bertze aldetik, eta baliteke amak nabaritu izana. Negarrak nahi gabe egiten zidan ihes azkenaldian; ez zuen inporta zein arrazoi zehatzengatik.
2023
‎Haien hileta elizkizunean ere Felipe Agirrek ez zuen malko bakar bat isuri. Gorrotoa.
‎Pabloren semeak, Felipe Agirrek, ez zuen jende aurrean malko bakar bat isuri. Ez zien bere aitaren hiltzaile doilorrei halako pozik emango.
‎Bi urratsetan joan da bere bulegora, eta hango argia piztu du, bai. Karpeta fina utzi du mahai gainean, armairutik 21 urteko whiski botila atera du, eta xorta eder bat isuri baso borobil zabalera. Zapata takoidunak kendu ditu eta estuegi lotzen duen gonako botoia askatu.
‎" Telefonoak, azkar!", hots egin zuen karrankari, otsoago zakurra baino. Niri txiza apur bat isurtzen zitzaidan bitartean," Zergatik. Nor zara?", galdegin zion Petrak, baina beste gizonak orduantxe zabaldu zuen kazetari lagunaren aldeko atea eta bere pipa beltza erakutsi zigun.
‎Zarandona sabela hustera sasi batzuen artera sartu zelarik, Abaskalek alpakazko kopa pare bat atera zuen zaldi morraletik, ardoz bete eta, katetik zintzilik zeukan medailoia irekita, likido bat isuri zuen kopetako batera.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia