Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 73

2000
‎Haiek eta gu nahasirik gindoazen bi zalgurditan, leizetik hurbil samar iragaiten zen ohiko bidetik. Eta, hala, iritsi ginen puntu hurbil hartarat, lotu genituen zaldiak, utzi genuen morroietarik bat han zaldien zaintzen eta begiratzen, egin genituen oinez hirurehun bat urrats, eta leizearen ahorat heldu ginen, zeina basoarekin mugatzen zuen zelai batean baitzegoen, gain batean. Leizearen ertzean baziren bizpahiru haritz solte, adarrak harat honat hedaturik zituztenak, haietarik bat edo bertze leizearen alderat.
‎Bazen mugimendu inguruan: gazte talde bat hemen, plastikozko ontzi handi zenbaiten inguruan; bikote are gazteagoren bat han, maite lanetan; musika hotsa, ikusgai ez genuen lekutik.
2002
‎Baina argazki hori, gero, egunean egunean osatu beharra dago, puzzleak osatzen diren moduan. Eta ipintzen dugu pieza bat hemen, pieza bat han, batzuetan zuzen, baina baita oker ere beste batzuetan, argazkiari ez dagozkion piezak jartzen ditugulako, edo dagozkionak ere leku desegokietan jartzen ditugulako. Eta ohartzen gara, finean, nola amodioaren puzzlean, onenean ere, beti dauden pieza batzuk faltan eta beste batzuk soberan, eta argazkia osaezina dela, ondorioz.
2003
‎Soroetako atarian aurkitu zuten Permin, zarpail eta zikin jantzia, adabaki bat hemen, adabaki bat han.
2004
‎Pixka bat harrituta begiratu nion, harrigarria baitzen niretzat taxilari bat han ingelesez mintzatzea. Baina geroago konturatu nintzen Jerusalemen taxilaria izateko hizkuntza hori jakin zuela, eta taxilariek ez ezik, beste askok ere ingelesez egiten zutela, esaterako banketxeetan, taberna edo kafetegietan eta beste zenbait lekutan.
‎Lurraren gainean geratu ziren hiru ume. Euretariko bat Hani. Gogorra izan zen guztiontzat.
‎Signora Mariari, hasieran, kostatu zitzaion ulertzea. Arkatzez egindako zirkuluak ikusten zituen, eta uste zuen Oscarren kapritxo bat zela, polita iruditzen zitzaiola n bat han eta oa bat hemen, edo berba osoak, esate baterako ikusten edo han. Uste zuen igual Oscarri grazia egiten ziotela.
2005
‎–Terrorista zure aita, Pepelu Pepetegi, Errepublikaren gobernu legitimoaren aurka altxatu zelako armak eskuan, eta terrorista zu, zure partiduaren politika neoliberalak inoiz baino jende gehiago hiltzen duelako, gerra bat piztuz hemen eta beste bat han, zuen dirutxoen eta zuen interesen arabera! Eta zu ere berdin, sor Purísima:
‎Zelan fijatuko nintzen ni? Zuk badakizu zer den errugbi partidu bat han, ala. Zuk badakizu zer den bost mila lagun guri begira, ala?
‎Baina sekula ez zuen entzun Sarriko andre horri egin ziona, armairuarena. Gizonak ez zuen kontatu, gainera, Beatriz andre hori konturatu ote zen azkenean sobran zegoela misterio bat han, arrosarioan, armairuko ate batean. Ez zuen kontatu zer gertatu zen armairuarekin.
‎Misterio bat asmatu zion aitite Julianek, apur bat jolastearren. Baina liburutegiko gizonak ez zion kontatu zer egin zuen Sarriko andreak, ez zion kontatu Sarriko andrea konturatu ote zen sobran zegoela misterio bat han.
‎Erdi erdian eliz dorrea, ezkerrean Alameda eta atzean Arenala; eskuinean Alameda Txikia, Txorrokopunta tabernako kokagunea. Denek batera kaos zaratatsu eta alai bat osatzen zuten, zementua, galipota eta jendea edonon, arbolatxoren bat han hemenka. Askok esaten zuten herri itsusia zela; niretzat eta handik ikusita, ostera, munduko ederrena zen.
2006
‎hauentzat nazioak (arrazak barik!) eta hizkuntzak bat egiten zuten, bai agertzeko eta bai desagertzeko unean, biak izpiritu bat baizik ez zirelako. Izpiritua, aldiz, ez zen premisa arrazial baten fakultate edo ahalmen aprioriko ezkuturen bat han urrun, ez dakigu zer misteriotarako kapaz, baizik hortxe begien aurrean errealitate kultural konkretu bat enpirikoa: erakunde sozialak, ohiturak, ipuin eta mitoak, eta hizkuntza bereziki, horiek gizartean ematen diren bezalaxe(" Geist"), hots, herri nortasun edo ahalmen bat historian manifestatua den bezainbatean soil soil.
‎Eta hor dabil. Marratxo bat egiten du hemen, beste bat han; hitz bat zirkulu batean sartu eta esaldiaren alde batetik bestera bidaltzen du; zirriborro bat egiten du hemen, gezi bat han. Eta hamaika aldiz irakurria duen testua hamabigarrenez irakurtzen du.
‎Eta hor dabil. Marratxo bat egiten du hemen, beste bat han; hitz bat zirkulu batean sartu eta esaldiaren alde batetik bestera bidaltzen du; zirriborro bat egiten du hemen, gezi bat han. Eta hamaika aldiz irakurria duen testua hamabigarrenez irakurtzen du.
‎Gustura emango nuen beste hilabete bat han, baina auzolandegia amaitu egin zen, nahiz eta berez lana amaitu ez: teilatua konpondu genuen, hori bai, eta pareta bati eusteko errefortzuak jartzen hasiak ginen, baina abuztua azken ostikoak jotzen ari zen ordurako.
2008
‎Baina nik ez diat holako joerarik. Nik gorde egiten diat dena, mordoxka bat hemen, beste mordoxka bat han eta inon ez gehiegi, susmo txarrik ez sortzeko. Berrogeita hamar urte ditiat, ba al henkien?; eta bidaia honetatik etxeratutakoan, benetako jauntxo baten bizimodua egingo diat.
2009
‎Antzinatea ez da oraindik irabazi. Baina Elorri n jada Arantzazu ez da santutegi bat bakarrik, baizik baserri eta artzain lurralde arrunt bat Euskal Herrian, beste edozein auzotan bezalakoxe bizitza arrunt apal aberatsagaz, eta santutegi bat han. Eguneroko Arantzazu bat.
‎Fededun haiek utzita orain: Améryrentzat zentzua da espirituarentzat leku bat han bizitzeko, esperientziek han toki bat edukitzeko. Aterpe bat, portu bat.
‎Baina, azken aholku bat nahi baduk, San Telmo museotik ere pasa huke. Hemengo erlikiaren bat han zeukatek gordeta. Eta gainera, badakik, bide batez Miren ikusteko aukera izango duk.
‎ikusmolde bat da, guk geuregana dezakeguna, etsaiaren aurka gogor eta sendo ekiteko; polizia militarrik ere ez dugu, baina polizia militarraren egituretatik zerbait ikas dezakegu; eta orduan bai, bi osagai horiekin zerbait egin dezakegu: isilpeko sare bat osatu, adibidez, salatari bat hemen salatari bat han; langile liskartien artean geure aldeko langileak infiltratu, hitz errazekoak eta langileen hizkera bereganatzen dutenak, ongi ordainduak, grebak lehertzeko, edo grebak areagotzeko ere bai inoiz, langile arriskutsuak kale itsu batean sartzeko eta haiek erretzeko, mementoaren arabera.
‎berandu gabe irabazi zuen langileen errespetua, haiek adina lan eginez eta umorea behar bezala erabiliz, burua hotz eta mihia zorrotz?, Domingok atsegin baitzuen barre egitea, bere kontura ez ezik, besteen kontura ere; egun batean, marineletako bat hurbildu zitzaion, erretzaile porrokatua bera, hortzeria, zikina baino zikinagoa? sitsak jandako zura bezala zuena, zulo bat hemen eta zulo bat han:
‎ikusmolde bat da, guk geuregana dezakeguna, etsaiaren aurka gogor eta sendo ekiteko; polizia militarrik ere ez dugu, baina polizia militarraren egituretatik zerbait ikas dezakegu; eta orduan bai, bi osagai horiekin zerbait egin dezakegu: isilpeko sare bat osatu, adibidez, salatari bat hemen salatari bat han; langile liskartien artean geure aldeko langileak infiltratu, hitz errazekoak eta langileen hizkera bereganatzen dutenak, ongi ordainduak, grebak lehertzeko... edo grebak areagotzeko ere bai inoiz, langile arriskutsuak kale itsu batean sartzeko eta haiek erretzeko, mementoaren arabera. Ez dugu, ez, tankerik, aita, baina burdinazko ukabilak erabili ditugu, halako batean, iraultzaileen ukabilei aurre egiteko.
‎erosotasuna hark, ordea, deseroso sentiarazten zuen batzuetan, lasterketa batean abantailarekin irteten den korrikalaria senti daitekeen bezala, Domingok ikusi egin nahi baitzuen noraino irits zitekeen, bere buruaren ahalegin hutsez, bide hartan barrena; marinel batzuek, hasieran, ederki jotzen zioten adarra, bai jantzien kontura –aski zen txamarraren kalitateari erreparatzea, alkandora, jertse eta galtzei, zapata eta galtzerdiei, mutil hura beste klase batekoa zela ohartzeko–, eta bai eskumotzaren kontura ere –haien artean bazen galiziar bat, ezizenak asmatzen espezialista, behin batean Domingori esan ziona, bere galiziar azentu itxiarekin: ...gabe irabazi zuen langileen errespetua, haiek adina lan eginez eta umorea behar bezala erabiliz –burua hotz eta mihia zorrotz–, Domingok atsegin baitzuen barre egitea, bere kontura ez ezik, besteen kontura ere; egun batean, marineletako bat hurbildu zitzaion, erretzaile porrokatua bera, hortzeria –zikina baino zikinagoa– sitsak jandako zura bezala zuena, zulo bat hemen eta zulo bat han:
2010
‎Nahia, baina, ez da errealitatea, eta errealitatea den bezalakoa da, iruditzen zaiguna baino aberatsagoa beti? kateak egon badauden bezala, katebegi bat besteari lotuta, bakarka ere azal baitaitezke, katebegi bat hemen eta beste bat han, elkarrekin zerikusirik ez dutenak, balizko katetasun orotatik aske. Esan nahi baita, kausarik ez dagoenean, baita kausen berri ez dakigunean ere, zorira jotzen dugula:
‎Aitor dut hitz hori —zoria— ez dela termino erosoa, munduari esplikazio bat bilatzeko ahaleginean zientzia eta arrazoia oinarritzat hartzen dituen ni bezalako gizon batentzat, kausa eta efektuen katea zehaztasunak moldatua nahi bainuke, katebegi bat beste katebegi bati lotuta. Nahia, baina, ez da errealitatea, eta errealitatea den bezalakoa da, iruditzen zaiguna baino aberatsagoa beti... kateak egon badauden bezala, katebegi bat besteari lotuta, bakarka ere azal baitaitezke, katebegi bat hemen eta beste bat han, elkarrekin zerikusirik ez dutenak, balizko katetasun orotatik aske. Esan nahi baita, kausarik ez dagoenean, baita kausen berri ez dakigunean ere, zorira jotzen dugula:
2012
‎Arkuak, arbotanteak, kupulak, beirak? Matematikari omenaldi bat han ere.
‎Sentimendu bat, oraindik bera dela. Oinaze mendien azpian, ni txiki bat han dago oraindik, ukitu gabe, isilik. Bera da berriro.
‎Aterpean taberna kafetegi horietako bat zegoen eta, urriko giroa hozkirria bazen ere, mahai gehienak hartuak zeuden, jertsea edo zamarra jantzita zeuden erretzaileen presentziaz, gehienbat: gazte batzuk hemen, bikote bat han, eta?
‎Horrenbestez, onartu nuen itsasora abiatu eta haien atzetik joatea; eta kanoetako bateraino lasterka joan eta barrura jauzi egin nuen, eta Ostirali atzetik etortzeko esan nion. Baina kanoan sartu eta harri eta zur gelditu nintzen beste gizajo bat han etzanda bizirik aurkitu nuenean, eskuak eta oinak lotuta, espainiarra bezala hura ere lepo egiteko prest, ia beldurrak akabatua, zer gertatzen zen ez zekiela, ezin baitzuen txalupako alboetatik kanpora begiratu, oso tinko baitzituen lotuak lepoa eta orkatilak, eta horrela horren denbora luzea zeramanez gero, bizitza izpi bat besterik ez zitzaion geratzen.
‎Animaliatxo gaztearen haragiak oso usain txarra zuela ohartu nintzen, eta hats hura erbinudearen eta azeriarenaren artekoa bezalakoa zen, baina askoz desatseginagoa. Beste xehetasun bat ahaztu zait (eta agian izango nuen irakurlearen barkamena, zeharo kendu banu), alegia, piztiatxo higuingarri hura esku artean nuen bitartean, bere gorotz nazkagarria, substantzia likido horixka bat, egin zidala jantzi gainera; baina zorionez bazen errekasto bat han inguruan, eta ahal bezain ongi garbitu nuen bertan, nahiz eta ez nintzen ausartu ugazabaren aurrera agertzen behar hainbat aireztatu arte.
2013
‎Zergatik ez zinen zure herrira itzuli, oraindik anaia bat han baldin bazeneukan?
‎Kalea, harea eta lurrezko kalea. Kamioneta zahar bat han. Txorixoak eta enpanadak saltzen zituen etxe bat.
‎Emoiok barrure barriro!!?, eta barre egiten genuen. Beste behi bat han, banatzear, eta Kleok. Unaaaai!! Sartu hai behitaldera, redio!?.
‎Batek daki zenbat jende eta ume eta txakur han. 50 metro koadro ere ez zituen izango etxeak, eta jende aldra oso bat han, bueltaka, lanean eta jolasean eta dantzan. Gabrielek andre nagusiaren parera eroan zuen Kimu.
‎Kolpetik isildu ziren eta gazte horietako bi atera ziren bata bestearen atzetik argizulotik eta berehala atzeman ninduten. Bazegoen bat han bertan txikitu nahi ninduena, eta hari eusten nahikoa lan izan zuten besteek. –Txibato zerri bat duk.
‎–Joana Donapaleura igorriz gero, zuen amak harendako tokia kausituko luke, Pauen, erregeren arrebaren segizioan. Ezpondaren bertze alabaren bat han enplegatu du honezkero.
‎Itsasotik oso gertu zeuden hondakinak, eta lainoen estalkitik ihes egiten zuten eguzki izpiek hondakinen puntu zehatz batzuk markatzen zituzten: zutabe batzuk hemen, zirku antzeko bat han, harri sakabanatuak oro har. Irudimenarekin hiru mila urte atzera egiten saiatu zen Amaia, amak beti gomendatzen zion moduan, baina ezinezkoa egin zitzaion.
2015
‎aparteko entseguak behar zituena. Asier eta biok bakarrik, bera pianoan eserita, ni atrilaren aurrean, ordu erditxo bat hemen, beste bat han.
‎Oreztaz beteriko azal zuria zuen, ilea sua bezain gorria eta tentea, eta oraindik ere ez zitzaizkion esneko hagin guztiak erori. Nolatan ez zen jendea harritzen adin hartako mutiko bat han lanean ikustean. Legala al zen?
‎Bera izango zen seguru asko denon artean ezkertiarrena, geroztiko bizimoduan ere frogatu zuen bezala: Aurizberrikoa zuen ama, eta bazeukaten oraindik ere etxe bat han, isuri handiekiko teilatuduna, Pirinio aldean ohi denez; ikasketak bukatuta hara joan zen, edo itzuli, eta bertan bizi da gaur egun, liburutegiaren arduradun eta gau eskolako irakasle bihurturik.
2016
‎Zergatik izan beldurra ispiluaren ondoan beste gau bat igarotzeari? Nolanahi zela ere, beste gau bat han ematea erabakitzen banuen, azkenekoa izan behar zuen, behin betikoz.
‎Esker oneko sentitzen naiz, handik ihes egin ahal izan dudalako. Baina giltzurrun bat han eta bestea hemen, halaxe sentitzen naiz.
2017
‎Gero kutxa ahoz behera jarri eta hari ere eragin eta paperak astiro atzera lehengo tokian utzi eta hantxe gelditu zen berriro, sarraila hautsiari begira, kutxa eskuan zuela eta burua makurtuta. Leihotik kanpora eskinoso batzuk sentitu zituen jirabiraka eta garrasika pasa, eta aldentzen, beren oihuekin airea zartatzen zutela, eta automobil bat han nonbaitetik pasa eta itzali egin zen haren hotsa ere. Amak bere izena esan zuen berriro atearen bestaldetik, baina bera ez zen mugitu.
‎Azkenean egin genuen nola halako zoru bat, zoru izena ere merezi ez zuena: bi adarren arteko ohol bat hemen, beste biren arteko bat han, haiek zeharkatzen zituzten beste bi gero... Okerka jarritako egur puskak ziren beste ezer baino gehiago, ez eserita egoteko ez gainean ezer jartzeko balio ez zutenak; horretarako hobeto egoten zen adar gainean zangalatraba.
‎Etxea ilunpean neukan beti. Leihoaren parte bihurtu nintzen, kristalean euli zapaldua bezala, mantxa bat han, kristalaren barrualdean. Lanerako baino ez nintzen irteten, eta lanetik nentorrenean jateko zer edo zer erosten nuen han edo hemen; gauza bat bakarra, gaileta kaxa bat, saltxitxoi oso bat, gazta osoa?, eta egun horretan eramandakoa amaitu arte ez nuen beste ezer erosten.
‎Baina pareratzean ohartu nintzen gidaria ez zela anaia. Baleki bale begiratzen nien bide bazterreko hesi eta sasiei ere, ea ez nuenetz auto uzkaili bat han edo hemen ikusiko...
‎Gutxika gutxika, bolo bat hemen bertze bat han, Euskal Herriko hamaika gaztetxe, zoko eta garito korrituak zituen mugaren bi aldeetan, egun hartan Sarako gaztetxean egina zuen gisan.
2018
‎Gerrillak ere bere baratzeak ditu; gerrilla taldetxo bat non, baratze bat han. Prentsa bulegoko baratzea inoiz ezagutu dudan zainduena da.
‎Batxilergo artistikoa egiten hasi zen adiskidea, orain lizeo desberdinetan zebiltzan. Erdigunean ikusten zuten elkar, erosketak egiten zituzten, lapurreta txikiren bat han hemenka, orduak eta orduak ematen zituzten ibai ertzean, planak egiten, ginebra edaten. Jade beti mutilez inguratuta zebilen baina pikutara bidaltzen zituen Léarekin egoteko.
‎Egunsentian, jaiki zenean, etxeak hankaz gora jarraitzen zuela ikusi zuen: traste pilo bat han, beste pilo bat hemen, eta, You Shitouk gaua bere baitan kiribilduta pasatu zuen txokoan, bi malko putzu. You Sipo bi putzuei begira geratu zen, eta pentsatu zuen:
2019
‎–Ai, Klara! Aspaldi esan zenidan Jainkoa koadro bakarreko pintorea zela, nonahi eta noiznahi margotzen zuena, ostadar bat hemen eta ostadar bat han, baita egunik beltzenetan ere. Haginetako minik arinenak eklipsatzen ditu, ordea, ostadar guztiak:
‎Athleticen partidak ikusteko aukerarik izaten; ordainean, baina, nola pozten zituen urteroko egutegiak senar emazteak, denboraren joan etorriak oparitxoren bat egiten zienean bereziki: asteburu luze bat hemen, zubi bat hor eta akueduktu bat han?! Halakoetan, duda izpirik gabe egiten baitzuen bikoteak Bilbora, baita Athleticen partida ikusi ere, baldin eta talde bilbotarrari data haietan San Mamesen jokatzea egokitzen bazitzaion.
2020
‎Guardia Zibilaren auto bat igarotzen ari zen handik, astiro baino astiroago igaro ere. Gidariaren leihoa erabat jaitsita zekarren eta handik kapitaina ikusi zuen, ukondo patxadatsu bat han jarrita, berari so eta irribarre isekari hura alderik alde erakutsiz. Mikelek, amorratuta, tente jarri eta beso bat astindu zuen airean agur moduan, aspaldiko adiskide bat bailitzan baina ironiazko doinua azpimarratuz deiadar egiten zion bitartean:
‎Ez da hondartza eta ez duzu erromeriarik aurkituko. Ez duzu betiko mendi zerrendetan ikusiko, baina noiz edo noiz topatuko duzu baten bat han.
2021
‎Horregatik da hain ulergaitza idazleen artean dagoen joera, halako edo bestelako liburuen kontra hitz egitekoa. Dagoen moduan normalizatuta idazleok nobelaren edo poesiaren edo erromantizismoaren edo liburu salduenen kontra hitz egitea, edo behin eta berriz ibiltzea fikzioak eta gezurrak baliokide bezala erabiltzen, gaur esateko gauza bat hemen, bihar beste bat han, bata bestearekin bateraezina eta denak sinesgaitzak. Ez dakit noiz arte uste dugun jasango duela jendeak gure errezeta:
‎Guztira 49 biztanle zeuden 12 nukleo familiarretan banatuta. Etxola bat nafar batena zen, bilbotar bat han bizi zen baina ez da errenta ordainketarik aipatu. Familiaburuetatik zazpik kaian egiten zuten lan soldata finkorik gabe.
‎–Nik lagun bat han lanean dabilena baja hartuta.
‎Laster beteko dira hogeita bi urte. Amarekin urtero joaten da aitaren errautsak zabaldu zituzten tokira eta beti aurkitzen dute lore politen bat han, landatu zuten haginaren ipurdian. Lorea Martinek jartzen duen susmoa du Oihanak.
‎Oihana gutxitan ibiltzen da Kale Nagusian bakarrik. Katti jaio aurretik Jorgerekin ibiltzen zen ardotxo bat hemen eta garagardo bat han. Lau taberna daude Kale Nagusian eta haietako bitara sartzen ziren; Herrikora inoiz ez, eta Miguelen tabernara ere ez.
‎Poliziaren begien errukia ikus nezakeen neureetatik. Zer den negarra, bularreko kolpe bat hor, suspirio bat han, lanturu bat gero, mukien isuria, berriz kolpe bat. Filtrorik gabeko hitzak.
‎Ordurako kartzela esna zegoen, preso batzuk bere ziegetatik ateratzen zituzten gosaritarako, dena prestatzera joateko. Ate bat entzuten zen hemen, orgatxo bat han. Baina bi ordu falta ziren jaiki eta gosaltzera jaisteko.
2022
‎Hain nengoan groggy non lanak izango nitizkean bizidunen artera bueltatzen. Gustura egoten duk bat han behean, badakik. Gainalde honetan hain duk nekagarria pixontziari heltzeko eskua luzatu behar hutsa...
‎Zuriz zipriztinduriko hostotzan hondoraturik, estatua zatiak ikusten ziren, hanka zurbil bat hemen, sudurrik gabeko buru bat han.
‎Bost ordutara bizi zen. Hilabetean aste bat han pasatzen zuen berak, edo etortzen zen bestea. Batzuetan lau ginen, bestetan bi, bestetan hiru.
‎" Pentsatzen dut baietz, lagundu izanen zidala. Ni ez nintzen sekula han barna ibilia, eta hark bazuen denbora bat han lanean, Saran, etxetik kanpo". Nola dela, ailegatu zen bere lehenbiziko lantokirat, Ana Baita etxerat, kanposantu ingururat.
‎Haiek babak! Jaten eman, denbora tarte bat han egin, gauerako jatekoa emana utzi, eta beheiti berriz ere. Ez ginen kexatzen.
‎Zergatik ez dira sexu praktika osasungarriak sustatzen? Denei gustatzen zaie igurtziren bat han hemenka baina gero... E, aita, ama, lagun edo apaiz maiteok?
2023
‎Zortzi eraikin zenbatu zituen zabalgune horren inguruan. Zazpik nolabaiteko gune borobila mugatzen zuten, batetik bestera tarte zabalak utzita, ortuak, oiloak, ahuntzak, txerriak eta behiren bat han eta hemen, itxura batean askeegi Zigorren gusturako. Zakurrak eta katuak ere ez ziren falta, zaunkari eta alai batzuk, ezaxola besteak, eguzkitan etzanda.
‎Badira hamazazpi egun gazte andana bat han bildu denetik. Berriki arte, bakean utzi dute.
‎Esaldi bat behin eta berriz irakurtzen duzunean zentzua galtzen hasten da, eta azkenean nahi diozun zentzua eman ahal diozu. Eta nik, esaldiari mila buelta eman ondoren, azkenean aurkitzen nion zerbait positiboa, keinu txiki bat han ezkutatuta, bere indiferentzia ez zela hainbestekoa sinistarazten zidana. Zerbait ikusten nuen ezer ez zegoen lekuan.
‎" Begira gora", diost amak: gargola bat han goian, lepoa luze. Hementxe gaude Joana Arc ekoaren dorreko eskaileretan, Beauvoisine museoko sotoan, biok bakar bakarrik momiei begira dezepzionaturik, edota nortzuk izan ziren aztarrenik ere ez dakigun pertsonen hilobiak bata bestearen atzetik ikusmiratzen, errespetu osoarekin baina aldi berean barreari ezin eutsita.
‎Su tontor bat han aurrean, eta hiruzpalau gurdi suaren bueltan. Ahotsak entzuten dira, gitarra soinua.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia