Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 117

2000
‎–... eta ez da inor bereziko arraza, larru kolorea, sexua, hizkuntza, erlijioa, politikako edo bestelako iritzia, sorterria edo gizarteko jatorria, ekonomi maila, jaiotza edo beste inolako gorabeheragatik?. Euskaldunok giza kolektibo bat ez ote gara. Eta jatorrizko bereizkuntza hau, Europaren naturalezak emana ez ote?
‎Eta burtzi baten eta hurrengoaren artean, peoiek paper gorriz apaindurikako hagatxoak sartzen zizkioten... eta burtzikada haietarik batean, zezena zerraldo erori, eta halakoa izan zuen heriotza eta azken fina. Eta zezen hilari so egin nion, eta zalantzan egon nintzen sagarroi jigant bat ez ote zen, hain ziren ugariak gainean zituen burtziak eta hagatxoak. Arestian sainduak eta martiriak aipatu dizkizut, eta orain galdetzen dizut, jaun André, ez ote ziren bai zezen hura eta bai bertze guztiak ere jondone Sebastianen abeldegikoak, haiek guztiek pretoriar guardiako kapitain sainduak baino sastatuago eta zulatuago akabatu zutenez gero...
‎—Hori duk lo egitea! Atzo arratsaldean izutu ere izutu gaituk, makurren bat ez ote huen. Hire ganberatik ateratzen ziren zurrungek lasaitu gaitiztek.
‎Azken hori berriz, orduari atxiki zion. Eta, gizon bat ez ote zen beraiei begira gelditu. Pititak baina, hartan erreparatu bazuen, ez zuen erakutsi, ez zion behintzat garrantzirik eman, brasta brasta segitu zuen.
‎Lazaro aldiz, Xani begira zegoen. Basoa eskuan, ezpainak droleki bilduta, haren begietan sinpatiazko distira bat ez ote zegoen. Agian Elik berataz zerbait esan eta zerbait hark grazia egiten zion, menturaz alkoholaren efektuz.
2001
‎Hura ere ez zen batere normala. Lurrera begiratzen zuen, negar eginaren seinaleak ez erakusteko, eta gizonak pentsatu zuen berak ikasi ez zuen nobedaderen bat ez ote zen gertatu. Emakumea mainguka mugitzen zen alde batetik bertzera.
‎Bixente Xixtuk ere bere leihoan segitu zuen, zigarroa erretzen. Guardian, ezbehar handiagoren bat ez ote zen ailegatuko.
2003
‎Nik ez dut hala uste, baina bai oso isolaturik bizi ginenez gero, halako eszentrikotasun bat bazegoela. Orain berriz, iruditzen zait senitarte handi bat ez ote garen euskal letretan. Jendeak euskal prentsako artikuluetan, bere lagunak aipatzen ditu izen propioekin bakarrik, abizenak aipatu gabe.
2004
‎Etnia, etnikotasuna, etnizismoa... 417 Baten batzuk hasiak dira beldurtzen gure artean. Antza denez, aurreratu bezala, pentsatzen hasiak daude garai bateko harako arraza hitz malapartatuaren oihartzun zantzuren bat ez ote duen izango euskaldun batzuek maiztxo darabilgun hitz susmagarri horrek. Ez dakit Izagirre aipatu dudan errezeloak hartuta dabilen, zelatan.
2005
‎Kontzientzian alferkeriaren erru zama uzten duen eguna. Egia esan, baditut nire zalantzak egunkariaren eta ogiaren kontu hau belaunaldi gazteengana iritsi ez den ohitura zaharkitu bat ez ote den, baina tira, gurasoek igandeetan jarri ziguten zeregin honi fidel atxikitzen gatzaizkio gu behintzat. Interneten titularrak irakurtzearekin konformatzen denak ez daki zer galtzen duen:
2006
‎GKE askok laguntzen dizue. GKEei askotan leporatzen zaie sistema kriminal honen eskuak garbitzeko bide bat ez ote diren...
‎Azalpenak aditzean nire artean egin nuen neskak beste izenen bat ez ote zuen. Kristau kutsuko Sarah ez zen besteren bat, tradizioari lotua.
2007
‎Beste susmo bat hartzen diet obra lan hauei. Maiatzean udal hauteskundeak izango ditugula eta, botoak biltzeko modu bat ez ote den, garbi esanda. Jendearen esana edo nire irudipen soila izan daiteke eta utz dezagun horretan, zeren ondo baitakit noiznahi ere, hauteskundeen aurretik edo atzetik, beharrezko dela berritze lanak egitea.
‎Literatura sail bat ez ote litzaken ongi etorriko, galdetzen ere duzu. Bai, orrelako zerbait egiñik, Yakin’ek suskritore geiago egin litzazke; baiña bear bada zerbait galduko luke.
‎Euskaldunok, zenbait gauzetan, alako atzera gure bat ez ote dugun pentsatzen dut askotan. Gere buruak nun gordeko gabiltz[...], kanpoko munduaren bildur gera.
2008
‎–Euskal arimaren ulerkera estetikorako saioa?. Hala ere, gaur egun, hori Oteizaren beste tranpa bat ez ote den galde geniezaioke geure buruari.
2009
‎Ez dakit demasiazko topiko horietarik bat ez ote den, alegia: Irizar kooperatiban egindako lan onak markaturik dago Koldo Saratxaga.
‎Edo prezioa izan da? Kostu handia izan dugu, baina kostu horren zati bat ez ote da izan pausua eman arte denbora gehiegi itxaron dugulako. Hausnarketa bat da, zeren eta horretaz guztiaz hausnartu da.
‎Azken egun haietan ibilgailu hura hainbatetan ikusi zuela kontatu zion Xabierri. Tentu handiz ibili zen Oskar, eta erabat seguru ez zegoela azpimarratu, beldur baitzen Xabierri erokeriaren bat ez ote zitzaion bururatuko. Autoa errepidearen erdian gelditu eta pistola eskuan auto beltzera abiatzea, adibidez.
‎Zenbakia idazteko eskatu nion teknikoari. Zororen bat ez ote zen izango eta nahiago nuela gorde, badaezpada.
‎ez al zen, esate baterako, Adak egindako azioa, noiz eta, igandeko meza entzuteko obligazioa bazter utzita, atso zahar batekin usoak elikatzen gelditu baitzen, Domingok ere sinatzeko modukoa??, baita susmatzen hasia ere, beharbada. Regina gero eta bere jarrera neurotikoaren mendeago zegoen?, kontu hartan guztian, halakoetan, gainera, Nazariok noiznahi babesten zuen bere alabatxo kuttuna, eta haren portaerak bakardadezko sentipena areagotzen zion etxekoandreari ezinbestean? mutur ezkuturen bat ez ote zegoen?
‎hots, Maria Bibiana bat batean aztoratu eta ezin serioago jarri zen, hazpegien keinu nabari batean, orduantxe ohartu balitz bezala hanka sartu zuela, nahiz eta hanka sartze hura bi galdera marken artean sartu zuen, hain baitzen nabaria, halaber, haren begiradari zeriòn ezjakintasuna; gauzak horrela –arkume goxoa jaten ari ziren une hartan–, aitak eta Teofilo Mariak beste plano batean behar zuten, baita jaun kalonje Anizetok ere (beren karguaz loriatzen diren kalonjeak apetitu onekoak izan ohi dira, sexu ukatuaren gosea ere gularen bidetik asetzen ohituak, antza...), arkume zaporetsuaren zaporearen menera; gizonezkoen kontrastean, baina, adi adi zeuden ama izebak, beren begiratzeko era arretatsu harekin –begien joan etorri neurtu bezain intentsoak, Ada eta Maria Bibiana jomugatzat zituztenak–, ama batez ere –halakoa izan zen, izan ere, Reginak Pagoagako Ama Birjinaren balizko agerketa haiekin azkenean bizi izan zuèn frustrazioa, lehen uneko liluraren gozoa ozpin bihurtarazi eta jarrera neurasteniko batera eraman zuena, halako eran, non zalantzarik gabe baiezta baitaiteke ezen emakumea ez zela, geroztik, bere onean egon... hasi ere, ohi ez bezala nekatzen eta gogotxartzen hasi baitzen gaixotasunaren lehen fasean, baita, denborarekin, okerragora egin ere, prozesu geldiezin batean, ahazmenak eta ahanzturak buruan eragindako nola halako hutsaldiak, gero eta maizagoak, nagusi–; esan nahi baita Regina kezkatuta zegoela –Regina, egia esan, lehenagotik zegoen kezkatuta afera harekin, Domingoren antza hartzen baitzion batzuetan Adari: ...batekin usoak elikatzen gelditu baitzen, Domingok ere sinatzeko modukoa? –, baita susmatzen hasia ere, beharbada –Regina gero eta bere jarrera neurotikoaren mendeago zegoen–, kontu hartan guztian –halakoetan, gainera, Nazariok noiznahi babesten zuen bere alabatxo kuttuna, eta haren portaerak bakardadezko sentipena areagotzen zion etxekoandreari ezinbestean– mutur ezkuturen bat ez ote zegoen...
‎Breitner etorri zitzaion gogora. Parean zuen agure hura Hego Amerikara ihes egindako nazi haietako bat ez ote zen izango pasatu zitzaion burutik. Eta Breitner, beste bat.
‎Txikik oso pozik zirudien, amatasun estreinatu berriak izaera samurtu egin izan balio bezala. Bazkarian aurrera, alabaina, Carlosek susmoa hartu zion, haren pozaren benetako arrazoia, amatasuna barik, beste bat ez ote zen. Maxiren hitzek ohartarazi zuten hartaz.
‎Posa besoetan tinkatu eta ate baten sakonean gerizatu ziren biak, hatsanka. Hiritar arruntez beztitu poliziaren bat ez ote zen galdezka zebiltzan. Alta ez zen herotsik momentuan eta berriz abiatu ziren, arraposki, gibelera so egiten zutela ardura.
2010
‎Igarlearenak egitea ere bururatu zitzaidan, baina aukera hau arriskutsuagoa zatekeen. Veronique izeneko arreba bat ez ote zuen galde niezaiokeen Jean Noel/ Dimitriri. Izena aldatu arren, agian istorioa aldatu gabe gordeko zuen:
2011
‎Azken hiru hilabeteotan, 100.000 zibil iritsi dira hegoaldera; iparraldean, hala ere, hegoaldeko 1,5 milioi bizi dira. Gaik dio independentziarekin sufrimendua amaituko delakoan dagoela, baina, hegoaldeko biztanle gehienen modura, baiezkoa bozkatuko badu ere, kezkatuta dago, autodeterminazioak beste gerra bat ez ote duen piztuko beldur delako.
‎Oinarri hauekin" aqu� nunca se ha hablado euskera" doxa edo egi konpartitu hori elikatzen ari den euskararen naturalizazio prozesu bat ez ote dagoen plantea daiteke. Bilbon ezaugarri partikularrak hartu dituena, baina orokorra dena.
‎Masokismo apur bat ez ote zen galdetu nion neure buruari. Egunak laburrak ziren abenduaren amaierakoak, eta bidaia zenbat eta luzeagoa izan, orduan eta neketsuagoa.
‎Horrelaxe jakin zuten lau urte lehenago Alemaniako kobazulo batean gertatutakoa, eta horrelaxe zetorren jasota egunkari askotan. Batzuek leizearen infogramarekin laguntzen zioten berriari; beste batzuek Txekiako eta Alemaniako mapa jarri, eta hiru gorpuen gordelekuak markatzen zituzten bertan; egunkari bat emakume baten marrazkia jartzera ausartu zen, begiak, hortzak eta bularra nabarmendurik; hiltzailea biktimei erauzitako gorputz zatiekin, Frankenstein baten moduan, beste gorpu bat ez ote zen osatzen ari proposatzen zien bere irakurleei beste batek.
‎Identitate kontu bat ez ote zen. Ez nabil arrazismoaz, japoniarren kontrakorik ez zegoen gure artean, baina hurbilagokoa ikusten ninduten ni.
2012
‎Erbinude bat ez ote dirudi?
‎Eta, oharkabeko ateraldi honetaz irribarretxo bat eginez, doktoreak atea ireki zuen. Baina farmazia jendez gainezka zegoen eta nahiko lan izan zuen libratzen Tuvache jaunarengandik, zeina bere emaztearengatik beldur baitzen bular jarioren bat ez ote zuen, zeren errautsetara ttuka aritzeko ohitura baitzeukan; gero M. Binetengandik, zeinak sabelzorriak sentitzen baitzituen batzuetan, eta madame Caronengandik, zeinak azkurak baitzeuzkan; eta Lheureuxengandik, zeinak zorabioak izaten baitzituen; Lestiboudoisengandik, zeinak erreumairea baitzeukan; madame Lefrançoisengandik, zeinak bihotzerrea izaten baitzuen....
2013
‎«Batzuetan», erantzun dio soldadu erretiratuak. Kazetariak, hori operazio militar baten ordez erailketa bat ez ote den. Erantzuna:
‎Eta hura? Tola bat ez ote da hura?
‎ihardetsi zion: . Geure auziaren inguruan pentsatzen egon nauk, eta arrazoi pixka bat ez ote duan??. Hala, bada, autoengainu inkontzientearen uretara erori eta ur haietan igeri ote zebilen Hamza ordurako?
‎Harrigarria egiten zait hainbat urte elkarrekin eman eta zeinen gutxi ezagutzen dudan. Batzuetan pentsatzen dut berarekin bizitzea bakarrik bizitzeko modu bat ez ote den. Tarteka, seguru nago begiak itxi eta beste etorkizun bat irudikatuz galtzen duela denbora, nik Sagueseko neskarekin egiten dudan bezalaxe.
‎Ilerik gabea, beraz, eta melena luzearekin, horrela irudikatzen dut orgasmoaren maisu hori. Batzuetan pentsatzen dut prostituzio disimulatu bat ez ote den bere lana, baina nik ez dut ezer horren kontra. Are gehiago, nik bere adina nuenean, gigolo bezala etorkizuna banuela pentsatzera iritsi nintzen, dohainak eta prestutasuna banituela alegia.
‎Hurrengo egunean, ordea –Hamza Afganistandik itzuli zenetik betetzear ziren hiru urte–, honek berriro ekin zion, ohi bezala, baina anaia bikiak, ohi ez bezala eta ohi baino ahots apalagoaz –benetan nekatzen hasi ote zen Yazîd, Hamzaren kontzientziako espazio gero eta itogarriagoan? – ihardetsi zion: " Geure auziaren inguruan pentsatzen egon nauk, eta arrazoi pixka bat ez ote duan...". Hala, bada, autoengainu inkontzientearen uretara erori eta ur haietan igeri ote zebilen Hamza ordurako?
‎Arratsaldeko sei eta erdiak pasa ziren, eta oraindik ere ez ageri lagunak. Berantesten hasi nintzen, ezbeharren bat ez ote zuten izan. Nola jakin?
2014
‎ez dakit nor hasi den tiro egiten, Ixaka ala ni, ala karlistetako bat, ala denok batera, baina miraria izan da inor zauriturik ez ateratzea, tiroak ondo ondotik bota dizkiogulako elkarri. Ez dakit haietakoren bat ez ote dugun zauritu, guk ezetz uste dugu, lehenengo tiroen ondoren haien talde guztiak ihes egin baitu maldan behera, Ixaka eta biok maldan gora abiatu garen era berean; izan ere, atzera begiratu dugun une laburretan, ez dugu ikusi herrenka edo mindurik alde egiten ari zen inor: gu bezalako ziztu bizian zihoazen zazpiak.
‎Mikel Strogoff beldur zen parte txarreko topaketaren bat ez ote zuen izango Barabako zingirez harantzago luzatzen diren lautadetan; eta zuzen zebilen. Soroek, zaldien apoez zanpa zanpa eginda, tatariarrak han barrena pasatu zirela erakusten zuten, eta barbaro horiez esan daiteke turkoez esan ohi dena:
‎Irenek ez zekien hara sartzeko modurik izango zuen, sarraila apurtzeko erraza izango zen, atea, inoiz ez zion begiratu, baina estartetatik hurbil zegoen malakateetako bat... Horrezaz aparte, Algorta erdian ere gordetzeko lekuren bat ez ote zen egongo pentsatzen hasi zen Irene... Lotan geratu zen.
‎Pentsatzen nago zure amarruren bat ez ote den.
2015
‎Idazle ontzat daukat Izagirre. Ezker Abertzalea deitzen zaion talde horren ideologiarekin oso atxikia ematen du, baina hori baino, beste gauza bat ez ote den daukat susmoa. Seguru asko bera oso kritikoa izango da dagoen lekuen dagoela, baina bere burua du ikusi, hala ere, multzo horretakoa ez den beste irudi batekin.
‎Gaur gaurkoz, eta notizia hoberik ez datorkigun bitartean, euskalduna izatea desgrazia bat, deskalabro bat ez ote. Hizkuntza osatu bat ez dugu, botere politikoari berriz urrutitik ere ez diogu usainik hartu, krisi ekonomikoak burlarik handiena geuri egingo digu, besteek bai bait zekiten ezer gutxi zirela, eta guk berriz uste genuen...
‎Eta Borisetaz. Eta infernuaren antzera, zerua ere egoera bat ez ote zen pentsatzen atzeman zuen bere burua. Aldarte bat baino ez.
‎urdaiazpiko marka bat ez ote den,
‎Beldur naiz Alvaro Campos hori Pessoaren pseudonimo, heteronimo edo ez dakit zer nimo horietako bat ez ote den eta Maria Bethâniaren diskoko kredituak jarri zituen morroiak ez ote duen akats larri bat egin hori ez argitzearekin.
‎Norma berria garestiagoa da eta ebakuntzak edo liftingak egiten ez dituena a normala izango da laster. Koipearen ama zelulak erabiliz garatzen ari den ikerkuntzak beharbada laster bularra handitzeko prozesuen arriskua gutxitu egingo du, baina ez daukat hain argi gatz ugariko arazo mentala konponduko duen ala soilik beste sorki bat ez ote den.
‎Euskalkiak irratietan gehiago agertzen dira telebistan baino. Dena dela, gaurko unibertsitateko euskaldun irakasle gehienek erdal hizkeraz ikasi dutenez (gaztelania eta frantsesa gehienbat), beldur naiz euskaratze akritiko bat ez ote duten erabiltzen zenbait materia euskaraz ematen dutenean. Agian, katalanek ez dute zailtasunik gaztelaniatik bere hizkuntzara itzultzen dutenean, funtsean kultura berdinekoak direlako.
‎Azken batean, Scheherazade guztien kontakizunetan, zeharka besterik ez bada ere, heriotzaren presentzia konstante bat ez ote den galdetzen dio alargunak bere buruari, eta eleberriaren hasiera aldean agertu eta segituan desagertutako pertsonaia hura datorkio gogora, hiribideko emakume zaharra:
‎13 Egun gutxi luzatu zen niri baimena ekartzea Katalina Tolosaren eta beronen adiskide Katalinaren gutunekin batera, presa handia emanez, nahasmenen bat ez ote zen izango beldur baitziren; izan ere, garai hartan Biktorinotarren Ordena hara etorria zen fundazioa egitera, eta karmengo oinetakodunena aspaldidanik zen han, fundazioa egin nahirik; gero Basiliotarrak etorri ziren; nahiko eragozpen zen, eta kontuan izateko zera era batera hainbeste bildu izana, eta baita gure Jauna gorestekoa ere, toki honen karitate handia, ohikoa zuen oparotasunez ez ... Beti entzun izan dut hiri honen karitatea goresten, baina ez nuen uste honenbesteraino iristen zenik.
‎Eta, beraz, arren eskatzen diot berorri, gure Jaunaren maitasunagatik, egin diezadala berorren etxean berriro ez hartzeko mesedea, erreguak eta dituen premiak gorabehera, ni bakez izan nadin; izan ere, berorrekin egotearen kontuan, hura zoraturik dago, beste gauza batzuetan egon ez arren, nik adituengandik baitakit hori gerta daitekeela. Eta Sernak ez du horretan zerikusirik (hara joatea buruan ez zuenean ere, gauza bera egin nahi baitzuen), beraren gaixotasunak baizik; eta, egia esan, beldur handia nuen gehiegikeriaren bat ez ote zen gertatuko.
‎Hau ongi dago kanpoan. Frai Joani dagokionez, beldur naiz beste salaketaren bat ez ote duten eramango haren aurka. Jainkoak tratu ikaragarria ematen die bere adiskideei; egia esan, ez die bidegabekorik egiten, bere Semearekin ere horrela jokatu zuen-eta.
‎12 Begira biezaio berorren arreba hemen geratzeko kontu horri; hobe baderitza eta Joana andereak alaba hurbilago izan nahi badu, nik ez dut eragozpenik jarriko. Ni beldur naiz hemen tentaldiren bat ez ote duen izango (berez Valladolidera joan beharra duelako); izan ere, etxe honek ez dituen gauzak dituela han entzungo du, baratzea besterik ez bada ere, lurralde hau oso pobrea baita.
‎14 Hara, berriro eskatzen diet bene benetan, ez hitz egiteko elkarrekin iraganeko gauzei buruz, ez baitakar inolako onik, eta bai kalteak ugari. Etorriko denari buruz ibili behar da kontu handiz; izan ere, esan dudanez, beldur naiz deabruak mandatu gaiztoren bat ez ote dion burura ekarriko (besteak ez nau kezkatzen hainbeste, gehiago baitaki), hau da, hemendik joatera ez ote duen tentatuko. Kontu handiz ibil bitez, batez ere gauez, deabrua monasterio hauen izen ona galdu nahirik ari denez gero, ezin gerta daitekeela ematen duena gertagarri egiten du batzuetan.
‎Baina uste nuen ez nuela ezer egiten aitor entzulerik gabe joateaz, eta besterik ez zen. Hala ere, beldurra sartu zait erruren bat ez ote dudan izango. Idatz biezat zer deritzon, ez baitut nori galdeturik, kontentatuko nauenik.
‎Nik badut itxaropena Haren Maiestateak hala egingo duela. Norbaitengan honelako zerbait balego, berehala erremedioa jar dadila eta bera beldur izan dadila Judasen bat ez ote dagoen Apostoluen artean; eman penitentziak berari, lurrik kaskarrena izaterik ere ez zuela merezi uler dezan arte.
‎Saia zaitezte erremedio bila. Izan ere, aitortzeak eta Jauna hartzeak ez badakar konponbiderik, beldur izan zaitezte Judasen bat ez ote dagoen.
‎Boladan dago Euskal Herrian hezkuntzari buruzko diskurtso alternatiboa, aldaera askotan. Beldur naiz honetan ere hitzontzikeria puntu bat ez ote dagoen. Arazo sozioekonomiko larriagoak dituzten herrialdeek beste angelu interesgarri bat ematen digute, gauza batzuez ez ahazteko.
2016
‎Ereketik Richardera zihoan eremu zabala Sapek bakarrik uler zezakeen eta bere txistean Richardek erabilitako urte kopurua deus ez zen horren ondoan. Berriz ere, dena irudi bat ez ote zen galdegiten zioten beren buruari, Adan eta Ebarena halakoa izan eta gero. Baina haiek ere ipuin batetik ihes eginiko pertsonaiak ez ote ziren?
‎Adan eta Eba, buru belarri zeuden, denboran zehar hainbeste joan etorri eginda, erabat zorabiaturik zeudelako. Hiruburuak zehazki hautemaiten zituzten ea buru bat ez ote zitekeen suge harena eta beste biak, berriz ere, onaren eta txarraren ohiko ikur dibinoak ez ote ziren. Egia esateko, zerbait dibinoa bazuten, batez ere errealitatetik kanpo egoteagatik, ohiko giza itxuratik at azaltzeagatik.
‎Berak besoak zabaldu eta bigarrenez besarkatu nau. Nik bizkarrean zapladak jotzen nizkion nahikoa dela esanez, beldur bainintzen hunkitu eta malkoren bat ez ote nuen jaurtiko.
‎Erabakia arrazoitzeko orduan, eleberriaren bikaintasuna aipatzen zuten. Hedabide serioenak errezelo txarrak egiten hasi ziren eta guztiaren atzean marketing operazioren bat ez ote zen egongo susmatzen, nik hasiera beretik pentsatu nuen bezala.
‎hori baita nire egonezinaren sorburu. Beldur naiz paranoiaren baten mende ez ote nagoen, izututa naukan mehatxu hori nire buruan bakarrik ez ote dagoen, bizitza errealean existitzen ez den izakiren bat ez ote den.
‎historiaren jopu izatearen sentimendu mingotsa, eta patuaren esku beltzaren aurrean bat eginik egotearen sentipena. Gauean portuan edozein argi pizturik edukitzeko debekua egon ez balitz eta, hortaz, kapitainak denak nor bere etzalekura bidali ez balitu, auskalo eztei haietatik beste ezkontzaren bat ez ote zen sortuko. Begoñaren eta Koldoren ezkontza izan zen bakarra, ordea, haiena eta ez beste inorena.
‎Autobusaren abiada nahiko azkarra iruditu zitzaion. Beldur zen istripuren bat ez ote zuten izango. Gidari gazteak trebea zirudien ordea.
‎Joseba zur eta lur gelditu zen. Ez zuen espero benetako sorpresa izatea, lagunaren itxurakerietako bat ez ote zen izango pentsatu zuen denbora guztian zehar. Xabierren aurpegiko irribarrea piriniotar mendikatea baino luzeagoa zela ikusi zuen, garaipen bat izango balitz bezala.
‎Hementxe dituzu zapatak, eskatu zenidana egin diet. Egun on, Pako. Zapatak hartu zituen zorroren bat edo egunkari zaharren bat ez ote zeukan galdetuz. Probatzeko eman dizkizut.
‎Carballeirak bihotzerako pilula hartu zuen nire aldamenean. Neronek bertze bat ez ote nukeen hobe. Barkatu, komunera noak.
‎Lehen aldikotz hil duzularik aleman bat ez ote dizu gizon baten hiltzeak zerbait egin?
‎Josteko titareetan, amaren erranen arabera, Galtzagorriak bizi ziren, ezin ikusiak zirenak sobera ttipiak baitziren. Bere aitatxiren etxe izenak berak, mitologia kutsu bat ez ote du. Supazterrean sua pizturik atxiki behar zen gau eta egun. Itzaltzen baldin bazen, Ameztoikoek Okilanberrora (Otikoren auzoan den Erdi Aroko etxea, orain Okilamarroa deitua) joan behar zuten su haziaren bila.
‎Han, bazkal ondoan edo berdin afal ondoan, kantuz artzen ziren, euskal kantu batzu xaramelatuz. Eta orduan zitzaioten gogoratu kantu talde bat ez ote zuten muntatzen ahal doi bat trebatuz geroz herriz herri ere ibiltzen zena orobat... Laster, kantu berri batzu ere asmatu zituzten, hala nola hain xuxen" Arrantzaleak" deitzen dena, biziki ezaguna, besta frangotan errepikatzen dena!
2017
‎3 urteko mutil koskorrak esaten duenean" neska sentitzen naiz" ez dakit transexualitate desiotzat hartu behar den. Sailkatzeko beste modu bat ez ote den kezkatzen nau. " Neska izan nahi duzu?
‎Katakraken adibidea argia da horretan, eta uste dut EHZk berak izaten ari duela oihartzun berezia gaurko euskal gazteriaren baitan: galdegin Donostiako Piratei ez ote duten deus ikasi Lekornen, elkarren arteko saretze bat ez ote duten buruan bederen irun, unibertso komuna osatzeko puntan, bakoitzaren berezitasunetik, baina denen artean...
‎Kontzientzian alferkeriaren erru zama uzten duen eguna. Egia esan, baditut nire zalantzak egunkariaren eta ogiaren kontu hau belaunaldi gazteengana iritsi ez den ohitura zaharkitu bat ez ote den, baina tira, gurasoek igandeetan jarri ziguten zeregin honi fidel atxikitzen gatzaizkio gu behintzat. Interneten titularrak irakurtzearekin konformatzen denak ez daki zer galtzen duen:
‎Dagoeneko hamabi onenak aukeratu ditugu eta kanpoko epaile bat nahi genuen lehen sariak izendatzeko?, esan zuen eta Oteiza, Txillida, Basterretxea eta beste hainbati buruzko lanak aipatzen hasi zen eta ez zuela bukatuko ematen zuen. Pentsatuko nuela agindu nion, baina une horretan ez nengoela erantzuteko moduan, presaka nenbilelako, etxean neska eta bi mutilak gela barruan giltzaz itxita utziak bainituen eta beldur bainintzen ezegitekoren bat ez ote zuten egingo, atea indarrez zartatu edo leihotik ateratzen hasi eta min hartu. –Laugarren batean bizi gara?, gogoratu nien eta ikasleek eskuak ahora eraman zituzten, tragedia baten lekuko izango balira bezala, izutzen errazak ziren nonbait.
‎Egunerokotasun desiragarri bat agertu guran ‘klik! ’ egiten diegu tiro bizipen inbidiagarritzat ditugunei, eta filtro pare bat gehituta igotzen ditugu sarera, ingurukoen aprobaziorako edo. Baina nago, amildegi bat ez ote dagoen, izan, garenaren, eta facebooken, twitterren, instagramen, (edo anbotoko zutabe honetan) erakusten dugunaren artean.
2018
‎Horraino iritsita, prostituzioari eta legezko prostituzioari (ezkontzari) buruzko eztabaida zaharra azaleratzen da berriz ere berehala. Zerbitzu jakin baten truke dirua ematen den kontratu bat ez ote da, bada, ezkontza edo subrogazio informala baino zintzoagoa emakumeen posizioari dagokionez. Victoriako legediak Waller batzordearen txosten bat du oinarri (in vitro ugalketaren testuinguruan jorratu zuten amatasun subrogatua txosten horretan), eta, bertan, gomendatu zuten in vitro programetan ez onartzeko subrogaziorik, komertziala izan zein ez.
‎Oraingoan, funtzionarioek ere lagundu zuten, aipatu urguiluaren kutsuz edo. Hirugarren solairuko leihotik soka eseki, aparatua azpitik gora gurutzean ondo lotu, tirakada bultzada bat barandatik libratzeko, eta munstroa (oraindik ez geunden ziur barruan hartzen bat ez ote zetorren) txirrikaz bezain menkor jaitsi zen patiora. Gozoago ere bai, zuela bi urte baranda beretik urkatu zena baino.
‎Aba yakuetarren artxibotik lapurtua behar du paparrean daraman liburuxkak. Fraide izateari uko egindako arnegatu bat ez ote den pasatu zait burutik. Pillardit, agian?
‎Norbaiti (Ezteribarko seme, nere irakasle izan nuen bat eztakit ote zen), napar bati beintzat, galde gau ein nako: Aetz bat ez ote nuke egoki izein nire ikastaldi ta bilketa gartan. Ez, erantzun zaden; Aetzen ta Zaraitzuarren mintzoa berdin edo berdintsu dira.
2019
‎Baina lau parametro horien batura ez dakit nahikoa den ni, euskal idazle bezala, nire liburua gaztelaniara itzultzen jartzeko. Ez dakit denbora galera bat ez ote den. Ez ote nukeen aritu gehiago euskaratik eta euskarara emana.
‎Joaldunek bere galarrots zaratatsu eta konpasatuaren bidez lurra esnatu nahi dute, baina dantza hauen ezkutuko funtzio bat ez ote da gauza bera, jauzi eginez binaka, taldeka, behin eta berriro ez gara astintzen ari lurra tokian tokiko eskaerak egiteko?
‎Batzuk, berdetzen hasita; berde kolore garbi eta argi batezko hostotxoak. Azukre dasta pixka bat ez ote zuten ere pentsa zitekeen. Aurrerago bidea okertu egiten zen, Bista Ederra ikusiko zuten, Grésivaudan haranaren gainean, zuzen amiltzen den harkaitza, eta han behe behean zuhaitz txiki txikiak, etxe txiki txikiak, errepideak urratu arinak balira bezala, eta Isère ibaia, sigi sagan, gandu arin arin baten azpian.
‎Beste batzuk, higuinez arbuiatu gabe amatasuna, hain daude amodio bizitzari edo ibilbide profesionalari emanak, non ezin baitiote amatasunari tokirik egin beren bizitzan. Bestetzuk beldur dira haur bat ez ote litzatekeen zama handiegia beraientzat edo senarrentzat.
2020
‎Harrituta nago ni ere. Hasiera batean, ohitura horiek guztiak ezagutu genizkienean, haietako baten bat ez ote zitzaigun goizegi hilko beldur nintzen. Eta begira, sei hilabete joan dira eta bat ere ez da gaixorik jarri.
‎Aita mendian turistekin zuten lanean, apenas ez zen agertzen herritik. Beste familia bat ez ote zuen osatu hasiak ziren esaten herrian. Bada etxeko egoera zaila gora behera, Sharita herriaren pareko mendilerroan garaiera antzekoan ikusten zen rai komunitate bateko mutil koxkor batekin txora txora eginda zegoen.
‎Gertakizun hori oso arraroa da esan zuen Lopakak. Eta botila horrekin ezbeharren bat ez ote duzun izango beldur naiz. Baina zalantzarik gabeko puntu bat dago.
‎«Ez dakit testosterona lehia bat ez ote den politika arloan»
‎Ez daukate arrastorik zertan ari diren egoera hau berria delako denontzat, baita eurentzat ere, eta berritasun horren aurrean ia inor kontuan hartu gabe ari dira erabakiak hartzen. Ez dakit testosterona lehia bat ez ote den hemen. Etxe batean erabaki potoloak hartu behar badira, erabaki horiek ezin ditu pertsona bakarrak hartu, ondorioak denontzako direlako; eta erabakia zeuk bakarrik hartzen baduzu, ardura guztia zeurea da.
‎Eztabaida liteke, metaetika bat ez ote daitekeen agian absolutuki oinarritu etika formal huts bat, baina eduki material edo balio konkreturik ezin barnebilduko luke. (Ibid.:
‎Gizonillo itsusiak oso modu dialektalean hitz egiten zuen, eta euskal kirolariren bat ez ote zen ere pentsatu nuen. Baina ezinezkoa zen.
2021
‎Horrexegatik esaten zen Hitz Elkarketa/ 1 lanean (1987: 169) pentsa daitekeela dvandva egiturako elkartuak baino areago mendekotasunezko elkartu modu (bereziren) bat ez ote diren1.
‎134 Iraindua izan omen zenaren ahotik isurtzen denaren arabera, iraina egiteko gogoa baino gehiago, frankoa espioiren bat ez ote zen galdetzeko premia datza Portunen hitzetan. Izan ere, lehendabizi" prankotar lapur" (58 or.) bezala kalifikatu zuen arrotza bere lagunei mintzo zitzaiela, baina ez Adalbaldori zuzenean jaurtikiz; are gehiago, Portunek egia zioela iruditu zitzaion frankoari ere:
‎Herri ikuskeraz idazten duenak inozokeria horiek guztiak saihesten ditu. Beldur naiz, ordea, beste ikuskera bat ez ote den gailendu.
‎Neure burua klosko batera erortzen irudikatu nuen. Hari single bat ez ote nintzen. Hamazazpi urte nituen Itoiz, lehen aldiz, Aiherrako trinketeko taula gain batean entzun eta ikusi nuenean Ezekielen prophezia lau haizetara eskaintzen.
‎Burura etortzen zaigun lehen galdera da modu horretan irudikatzen dugun pertsona elebiduna gure garai soziohistorikoaren produktu bat ez ote den. Pertsonok hizkuntzak" kode" gisan" gordeta" dauzkagu garunean edo ideia hori sozialki eraikitako eta onartutako ideia bat da?
2022
‎narrasti eta sugeentzako beldurra hain zabaldua dela, ezen geneetan txertatu eta gurasoengandik seme alabengana helarazten den unibertsaletako bat izan daitekeela. Neure aldetik, neguko ilunalditik atera eta udaberriaren argitasuneranzko gogo premia bizia ere horietako beste bat ez ote den nago.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia