Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 124

2000
‎—Ez. Behin zalditik erori nintzen, eta, erran zaharrak dioen bezala, nahiago dut asto jasan nazan bat ezen ez zaldi egotz nazan bat... —eta, argumentu hura, Sancho Panzarena berarena izan zitekeena, bertze argumentu teologiko batekin indartzen zuela, don Frantziskok segitu zuen—:
2001
‎Erdaren hazia, behinik behin, soildu eta murriztu dugu, lurbiran barrena aurki daitezkeenak eta are zitezkeenak oro deuseztatzeko punttuan baikara. Oro, bakar bat ez ezik.
2002
‎Jon Kortazarrek oroitarazi digun moduan, 1990etik 2000 urte bitartean 38 idazlek argitaratu zuten euren lehen poema liburua eta horien artean kausi ditzakegu 70eko hamarkadan jaiotako euskal idazle berri asko: Kirmen Uribe, Asier Serrano, Igor Estankona, Jose Luis Padron, Urtzi Urrutikoetxea, Castillo Suarez, Xabier Olaso, etab. Poesiarentzat garai onak ez diren hauetan, guztiz azpimarratzekoa da poeta gazteon lan gehienak kaleratu dituen Susa argitaletxearen ahalegina, poesia sail bat ez ezik, Koldo Izagirrek zuzendutako XX. mendeko euskal poesia kaierak izeneko bilduma eskaini diguna. atxikiz ulertua (grekerazko" kanon" hitza zurginek neurketak egiteko erabili ohi zuten makilatxoa izendatzeko erabiltzen baitzen), ezta zentzu biblikoan ulertua ere, baizik eta XVIII. mendeaz geroztik literatur kritikan eta teorian aztertu den modura ikertuz:... hizkuntza desberdinetako literaturetan eredugarritzat hartuak izan diren testu edo egileen inguruko hausnarketa gisara.
‎Par. Bertze gauzak eztitezke, beraz, ez bat ez ez bia, ez nehongo numeruz expressa edo agerrazi.
‎Zeren eta esaldi osagarri luze edo konplexuak emate aldera, eta irizpide komunikatibo huts batetik, ezin uka baitaiteke ulergarriagoa dela, askoz eraginkorragoa dela, baliabide prepositibo aurkezle bat ezen ez bere kide pospositiboa. Gustatu dakiguke edo ez, zoritxarrekoa iritzi diezaiokegu edo ez, euskararen tradizioaren ikuspegitik, baina halaxe da, gainera tradizioak ere aldakorrak dira?. Ikus, adibidez, Edorta España itzultzaileak Administrazioa Euskaraz aldizkarianeskaintzen digun adibidea, administrazio testu batetik aterea?
‎dagoeneko helduak ziren. Haietako askok, bat ez ezik, bi" domina" bereganatuko zituzten: heldu eta guraso.
‎Aurretik aipatu den bezala, eraikin forma bat ez ezik, Benthamek gobernurako modu bat ere plazaratzen du Panoptikoan. Izan ere, bere asmoa eraikin eta gobernu era hau kartzela ez diren antolakuntza sozialaren beste alorretara zabaltzea da.
2003
‎Beste hainbatetan, hiriko plano txiki bat ez ezik, kultura edo aisialdiko gertakizunen gaineko informazioa ere eman zuten.
‎Horrelako iruzurretan egin da atzemandako aurrerapena. Iruzurgileek, irakurle bat ez ezik, teklatuaren gainean minikamera bat ere jartzen dute martxan —belkroz jo dira—, informazioa transmisore baten bidez bidaltzen duena, irrati bidez, iruzurgileak zain dauden hurbileko puntu batera. Ardid a handituz doa, erosketez gain esku-dirua ere itzul baitaiteke, poliziaren datuen arabera.
‎Aldaketa horiek dira kritika nagusiak. Familiaren Abokatuen Elkartearen ustez, “eskubide bat ez ezik, betebehar ere bada, inposatu eta zigortu daitekeena”. Gainera, aitona amona bakoitzarentzako bisita erregimen batek —lau badira eta bananduta badaude— haurren aisialdia “zatitu” dezake.
‎Eta kinka larrian ikusten zuen bere alkate kargua. Bitik bat ez ezik, gehiago baitziren Patxirekin bat zetozenak, honek don Esteberen sermoiari aurre egin zionetik. Eta ez ikusiarena egitea, itsuen edo ergelen jokoa egitea zen.
2004
‎Espainierazko IRC sare zabalena eta mundu osoko handienetako bat ez ezik, txateatu edo laguntza bilatzeko gune aproposa ere bada.
‎Mundua ezagutzeak hizkuntzaren presentzia eskatzen duela, hau da, errealitatearen ezagutza hizkuntzaren bitartez egiten dela. Eta hizkuntza orduan tresna soil bat ez ezik, ezagumenaren beraren ahaltasun baldintzetariko bat ere bilakatzen zaigu. Hizkuntzak berak ezagumena mugatzen baitu.
‎Perpausa izango da, hain zuzen ere, errealitatearen irudi berebizikoa, egitura eta barne artikulazio sendo batean oinarri hartzen duenez gero," Irudiaren elementuen arteko lotura honi irudiaren egitura deritza eta egitura honen ahaltasunari irudiaren irudikatze forma" (2.15). Irudiak, beraz, egitura bat ez ezik irudikatze forma bat ere daduka bere baitan, zinezko irudi izango bada. Irudiaren eginkizuna irudikatzea denez gero, bere irudikatze ahaltasuna bere baitan darama eta, horrenbestez, dagokion irudikatze forma ere.
2005
‎Koloretan da Ekialde eta 16 orrialde izango ditu. Frantsesez eta gaztelaniaz laburpentxo bat ez ezik gainerako guztia euskaraz da. Jone Usozek badaki gehiena euskara batuan izango dela baina, esate baterako, aezkeraz idatzi nahi badu norbaitek pozik jasoko dute eskaintza.
2006
‎Eta euria, entzun balu bezala, gelditu zen eta haize hotz eta busti bat ezik ez zen gehiago harpean egoiteko arrazoirik. Zutitu ginen eta gure begiradak berriz gurutzatu ziren.
2007
‎Bi ikerlariek bide desberdinetik abiatu zituzten beren ikerketak, baina elkarren lanaren berri izan ondoren indarrak biltzea erabaki zuten. Honenbestez, krokodiloen malkoak, egunero erabiltzen dugun esaldi bat ez ezik, zientziarentzat lagungarriak izatea espero da.
‎Metodo klinikoa egoera ez egituratuetan erabiltzen da eta ikertzaileakerabiltzen duen prozedura honako hau da: lehenik eta behin, haurraren jokabidearibehatzen dio ingurune naturalean horri interesatzen zaizkion gaiak ezagutzeko.Gero, ikertzaileak, ikerketaren hipotesietan oinarritutako elkarrizketa bat ez ezik, zeregin bat ere egiteko eskatzen dio haurrari. Azkenik, ikertzaileak kualitatibokiaztertzen ditu haurraren erantzunak, horrek munduaz duen ulermena etaezagutzaren garapen maila zehazteko (Fuentes eta Quintana, 1997).
‎historia zuen asmo eta helburu espezifiko baten erasotzen zion hor ere Segurako Kixote txikiak. ...edo onbidezkoan, per se genero lotuagoak ahozko mintzairari; edo ipuinak eta, herri literatura xume eta poesia modu askotan (non ere garbitasunak ez baitu nahi eta nahi ez problema handirik sortzen); b) literatura jasoagoan, baina mundu rural tradizionalean kokatuan, D. Agirreren eleberri kostunbristetan adibidez, konfliktoa egon baitaiteke egon hor, arrunt literatura ororen printzipiozko problema bat ez ezik, infidelitate bat adieraz dezakeelako obraren izaera kostunbristari (ala ez); edo, c) gaurko biziera modernoa ispilatu gura duen literaturan, K. Mitxelenak galdatu eta Txillardegik praktikatu (aski garbizale!) egiten ari ziren bezala. Mitxelena edo Txillardegiren mordoiloaren defentsak lehen lehenik" kalekoa" nahi zuten literaturari begiratzen zion:
‎jatorri komuna, ohitura eta erlijio komunak. Helendar kontzientziari eutsi nahiak eramango zituen Joniako polis haiek auzi kolektibo eta publikoetan gehiago esku hartzera461 Izan ere, fenomeno urbano bat ez ezik, erakundeeta balio multzo bat baitzen polisa, herritarrak hiriarekin lotuko zituen harreman molde berri bat, alegia462.
2008
‎Hirukoari, jakina, Akademia bati baino eginkizun askoz mugatuagoa ematen zitzaion, auzi ortografiko oso konkretu bat baino ez baitzuen ebatzi behar, eta gainera printzipioz soilik Euskal­Esnaleri begira. Baina, egia esan, ortografiako koska garrantzitsuenetako bat hautatu zenez (ch tx t, s auzia) eta eztabaida horretan inplikaturiko autoritate nagusiak bildu zituztenez, euren arteko akordioa lortuz gero, edo bederen saiatu, batzar horretatik Euskal­Esnalearentzako soluzio konkretu bat ez ezik, euskal idazle guztiek errespeta zezaketen lan­talde arauemaile bat ere irten zitekeen, hau da, euskal akademia baten muina. Hau, nolanahi ere, nire interpretazioa da, ez garaiko iturrietan agertzen den zerbait.
‎Sitecna enpresa txiletarrak ontzi sistemen mantentze eta konponketa sektorean duen espezializazioa baliarazi du, etxebizitza flotatzaileen ereduak asmatzeko. Espainian, Construcciones Especiales konpainia katalanak zenbait izen adierazgarri jarri ditu, hala nola “Amsterdam” edo “Mississippi”, eta apartamentu bat ez ezik, bezero izan daitezkeen taberna edo jatetxe txiki bat ere nahi dutenei egokitu dakizkieke. Hala ere, etxebizitza flotatzaile horien ezarpen orokorra heltze fasean dago.
‎Espainian kopuruak apalagoak dira, baina 2007an zinemak eta musikak lortutakoaren batura gainditzen dute, guztira 1.454 milioi euro, Entretenimendurako Softwarearen Banatzaile eta Editoreen Elkartearen (ADESE) arabera. Helduentzako entretenimendua Arrakasta horrek erakusten du nola bihurtu diren bideojokoak, haur eta nerabeek gustukoen duten entretenimenduetako bat ez ezik, kontsola askoz zaharragoekin eta oinarrizko jokoekin (hala nola Master System edo Nintendo) hazi diren helduek ere, ikus entzunezko joko interaktibo horiekiko zaletasuna mantendu baitute. / imgs/ 2008/ 05/ gta1.artikulo.jpg Publiko segmentu bakoitzak bere jokoak eta ideia berriak ditu, Nintendo Wii esaterako, eta, horri esker, gurasoak eta seme alabak elkarrekin dibertitu dira, kontsola japoniarraren agintearen erabilera intuitiboari esker.
‎Guitar Herok Rock Band eta antzeko lehiakideak ditu. Gitarrista bat ez ezik, rock talde oso bat ere osatzen dute. Eta hurrengo hilabeteetan beste joko batzuk ere iritsiko dira ildo beretik, hala nola Popstar Guitar, Nintendo Wiirentzat, eta Konamiko Rock Revolution.
‎Lineen saturaziorik edo blokeorik gabe, Madrilen eta Bartzelonan izan ezik Zuzentasunak eta adeitasunak gidatu zuten 010eko teleoperadoreek emandako tratua; hala ere, Madrilen eta Bartzelonan, 010eko langileek erakutsitako profesionaltasuna gorabehera, itxaronaldi etengabeak izan ziren zerbitzua gainezka zegoelako (32 eta 43 segundoko batez bestekoa, estatuko batez bestekoa 18 segundokoa izan zenean) eta komunikazioaren kalitate txarragatik (zarata, oso hautemangarria, bulegoetan eten egin zen elkarrizketa). 010 zerbitzua, informazio bide bat ez ezik, herritarren kexa bide bat ere bada. Bide edo hiri altzarietan garbitasunik eza, egunean zehar funtzionatzen jarraitzen duten kale argiak, gaizki aparkatutako autoak, lorategi arduragabeak edo gaueko zarata dira zerbitzu honetara iristen diren ohiko erreklamazioetako batzuk.
‎Apur bat beranduago joango dira entrenatzera. «Atzo, kazetari batzuk agertu ziren entrenamenduan euren kamerekin, eta kide bat ez ez zegoen gustura. Nik esan nion seinale ona dela», esan du Joseba Larrartek.
‎Seme alaba biologikoaren fronteak zabalik jarraitzen zuen eta honek uste baino garrantzia handiagoa zuen, ezen ordurako jakin baikenekien adopzioaren bidea itxi genuela Larraitz haurdun geratuz gero. Izan ere, haurdun geratuz gero paradoxa makur bat ez ezik arazo administratibo potolo bat ere izateko aukera zegoen, alegia, bigarren seme alaba lehenengoa baino lehenago jaio izana eta horrek ez dauka logika handirik.
‎Euskal Herrian, Iparraldean, Nafarroan edo EAEn bizi diren pertsonek euskaraz jakin luketela eta erabili luketela legez onartuko balitz, antzeko zerbait litzateke: alferrikako ahalegin bat ez ezik, hizkuntz ekologiaren ikuspegitik astakeria bat.
2009
‎Tokiak, zaharren gainetan berriak. Jauregietako salarentzat pisuetako egongelak, egoteko denbora bat ez ezik leku bat ere behar dela adieraziz eta aulkien ordez jarleku eta eserlekuak izendatuz.
‎Joera hiritarrenaren topaleku hau zalantza barik modaren sektorearen erreferente bihurtu da. B& B moda feria bat ez ezik, Bartzelona mundu zabalean ezagutzera emateko aitzakia ere izanda. Izan ere, bertara gerturatutako bisitarien %72a atzerritarra izan ohi da.
‎Baina denek ere taula gainean ematen dute eguna. Kirola bat ez ezik, bizi filosofia ere bihurtu dira surfa eta skaterra. Horretan aritzen diren bi gazte ausart izango dituzte aste honetako Bi Errepidean saioko protagonistak:
‎Notizia hor dagoela. Tren batean leherketa handia izan dela bazekitela, baina, dirudienez, bat ez ezik lau leherketa ere izan direla: –Hala da, lau horietako hiru tren estaziotan izan dira, eta laugarrena Madrilgo parlamentu autonomikoaren aurrean.
‎Oinordekotzeko beste modu batzuk Euskal Herria. Euskal Herrian, lurralde orokorrari buruzko araudi bat ez ezik, beste batzuk ere badaude, probintziaren edo udalerriaren arabera. Bizkaian, testamentugileak bere ondasunen %80 (lau bosten) ondorengoei banatu behar die.
‎Jaurlaritzak iritzi dio akordioa atzerakoia eta okerra dela, eta ziur da euskal gizartean haustura eragingo duela. Argi dauka, gainera, akordioak onartzen duela Euskadi nazio bat ez ezik, Estatua ere badela, Espainian PSOE eta PPren arteko harremanak liskartsuak diren bitartean, EAEn bi alderdiok batu egiten direlako abertzaleen aurkako frontea abiatzeko aitzakiarekin. Azkarateren esanetan, zilegia da sozialistek eta popularrek bat egin izana, baina uste du sozialistek ez dutela zintzo jokatu, bozak baino lehen jakinarazi behar zutelako euren asmoa PPrekin hitzartzea zela.
‎Musika, zaletasun soil bat ez ezik, etorkizuneko lanbide bihurtu daiteke zenbaitentzat. Horretarako, etorkizuneko musikariak oso gazterik hasi ohi dira pasiozko lanbide horretan trebatzen.
‎Eta hala ez bada hobe daudela etxean. Horregatik, estrategia argi bat ez ezik tropek aski material eta babes izango dutela ziurtatu nahi du. Hori egin arte, ez dirudi soldadu gehiago bidaliko dituenik.
‎Hizkuntzen Euroituna, konpromiso zerrenda bat ez ezik, ebaluaziorako tresna bat ere bada: hiru urtez behin egiten du ebaluazioa Europako Kontseiluak, eta ebaluazio txostenean jasotzen dira, ez bakarrik aurrerapausoak, baizik eta, baita ere, Europako Kontseiluko Ministroen Batzordeak Estatu bakoitzari egindako gomendioak eta Adituen Batzordeak egindako oharrak eta balorazioak.
‎1982ko Hitzarmenaren oinarri hau garrantzi handikoa da. Hizkuntza pluraltasunaren kudeaketarako eredu bat ez ezik, irudipena daukagu gizarte eredu oso bat ere badela oinarri honek bere baitan gordetzen duena, edo, nahiago bada, gizarte bizikidetzarako eredu bat. Izan ere, behin euskara erabiltzearen aldeko apustua egin ondoren, behin gezurrezko liberalismo baten mozorropean, egiazki," tolerantzia errepresiboa" baino islatzen ez duen laissez faire, laissez passer politika alde batera utzi eta euskararen sustapenaren aldeko aukera egin ondoren, gutxienez lau bide har zitzaketen 1982an, ondoren aipatuko ditugunak.
‎Horrek ekintza memorialistiko bat garatzera behartu zuen kantagintza –hala egin zuten behintzat kantari batzuek–, klase politikoak berak aintzat hartu ez zuela jabeturik. Hala, LluÃs Llachek," Campanades a morts" kantaren bidez, erregimenaren ekiteko moduaren berrikuste kantatu bat ez ezik Gasteizko hilketen protagonisten beraien argazki finko bat ere eskaini zigun. Kanta xume bat biktimei duintasuna itzuli eta borreroak seinalatu zituen aldarrikapen osoa bihurtu zen.
2010
‎Bestela, Jainkoa bakarrik izango genuke den guztia?: berandu gabe ikasiko nuen Isaac Luriaren teoriak zeudela Simoneren esaldiaren azpian, Jainkoak erretiratu beharra baitzuen kreazioari leku egiteko; hura, ordea, izeba Ernestinak ere antzeko gauzak esaten zituen, bakoitzari berea??, kontzeptu teologiko bat ez ezik, kontzeptu estetiko bat ere bazen, ezin hobeto etorri zitzaidana, Oteizaren teoriak ulertzeko?
‎–Ez!?. Eta, nola berotasunaren presiopean dagoen galdara batek tapoiaren atzetik likido guztia kanporatzen duen, bizi sena ere ariko zitzaidan azpitik bultzaka, ez bainuen dudarik iraultzak beste gerra bat zekarrela berarekin, potroak eta hanka bat ez ezik, beste hanka eta besoak ere honda ziezazkidakeena, bizitzak zituèn pozgarri txikiekin pozten hasia nintzenean hondatu ere??, ezezko biribila are biribilagotzera jo nuen: –Gehiago sinesten dut Grimm anaien ipuinetan iraultzan baino!?.
‎esan zidan; neure aldeko zalantzarik gabeko jarrera irrikatzen nuelako edo, izebaren esanak zapuztuta bezala utzi ninduen; jarraian, baina, izebak, nire barne egoeraren jakitun, tonu sendo bezain xamurrean esan zidan: . Zure alde nago, bai, baina zuek ere ez dituzue gauzak ongi egin, nik uste??; eta orduan, irri berezi hura egin zidan, eskari bat ez ezik, onar nezala nik haren kritika, hark nire jarrera ulertzen zuen bezala?, beste zerbait gehiago ere bazena: onkeriarik gabeko sentimendu onen eguzkia eta ilargia, muxua eta besarkada?
‎Arlo bakoitzeko txosten bat ez ezik, GIS eta eskala ezberdinetako kartografiak ere garatu izan dira. Jarraian bi arlo orokorrei dagozkien eskema grafikoakazaltzen dira.
‎Beatriz Corredorrek Madrilgo II. Low Cost Aretoaren inaugurazioan azaldu zuenez, Espainian saldu gabeko etxebizitza parke handi bat dago, eta milaka familiak oraindik ere ez dute aurkitu etxebizitza eskuragarririk. “Paradoxa bat ez ezik, gizarte eta ekonomia hondamendia da, eta ezin dugu onartu; horregatik, Estatuko Planeko behin behineko neurrien bidez, etxebizitza babestuen soberakinaren zati bat lortu nahi izan dugu”. Ministroa baliatu zen gertaera hori nabarmentzeko higiezin adierazle batzuek, bereziki salerosketek, egonkortze ildo bati jarraitzen diotela, hala frogatzen baitute Etxebizitza Ministerioaren azken estatistikek, 2009ko azken hiruhilekoan salmentak %4, 1 igo direla erakusten baitute, baita INErenak ere, urtarrilean %2, 1eko igoera izan baitu.
‎Bestela, Jainkoa bakarrik izango genuke den guztia": berandu gabe ikasiko nuen Isaac Luriaren teoriak zeudela Simoneren esaldiaren azpian, Jainkoak erretiratu beharra baitzuen kreazioari leku egiteko; hura, ordea —izeba Ernestinak ere antzeko gauzak esaten zituen, bakoitzari berea... —, kontzeptu teologiko bat ez ezik, kontzeptu estetiko bat ere bazen, ezin hobeto etorri zitzaidana, Oteizaren teoriak ulertzeko...
‎Gerhardi ez nion aurrez aurre egin aurka, ordu arte ez bederen; egun hartan, ordea, barru barrutik atera zitzaizkidan urte haietan pilatutako desadostasunak, neure buruarekin egindako isiltasun itunak estaliak: ‘Ez! ’ Eta, nola berotasunaren presiopean dagoen galdara batek tapoiaren atzetik likido guztia kanporatzen duen —bizi sena ere ariko zitzaidan azpitik bultzaka, ez bainuen dudarik iraultzak beste gerra bat zekarrela berarekin, potroak eta hanka bat ez ezik, beste hanka eta besoak ere honda ziezazkidakeena, bizitzak zituèn pozgarri txikiekin pozten hasia nintzenean hondatu ere... —, ezezko biribila are biribilagotzera jo nuen: ‘Gehiago sinesten dut Grimm anaien ipuinetan iraultzan baino! ’ Gerhard izoztuta bezala gelditu zen; begiak, baina, hiruzpalau segundoren buruan txinpartaz bete zitzaizkion:
‎Urte luzeetako konbentzio sozialen gainetik salto egitea uste baino konplikatuagoa da, mutila";" Bai, baina nork du arrazoi, amak edo nik?" galdetu nion;" Zu ere beste marra bat jarri nahian zabiltza...?" esan zidan; neure aldeko zalantzarik gabeko jarrera irrikatzen nuelako edo, izebaren esanak zapuztuta bezala utzi ninduen; jarraian, baina, izebak, nire barne egoeraren jakitun, tonu sendo bezain xamurrean esan zidan: " Zure alde nago, bai, baina zuek ere ez dituzue gauzak ongi egin, nik uste..."; eta orduan, irri berezi hura egin zidan, eskari bat ez ezik —onar nezala nik haren kritika, hark nire jarrera ulertzen zuen bezala—, beste zerbait gehiago ere bazena: onkeriarik gabeko sentimendu onen eguzkia eta ilargia, muxua eta besarkada... izeba bere paper hartan beti, keinuak ere hitzen parean balitu bezala, baita hitzen gainetik ere aldika... izebak esan zuenak baino gehiago irabazi ninduen bere esateko moduak une hartan bederen:
‎gizarte baten partaideei osasun laguntza eta osasun publiko maila beharrezkoa eskaini behar die, bizitza zikloa gaitasun fisiko eta mental duinarekin bizi dezaten ahalbidetuz; gizartearentzat eskuragarri du izan zuzentasunez bana dadin; eta laguntza publikoarekin, osasun helburu finitu eta egonkorrak edukiko ditu, eta, era berean, aurrerakuntza eta berrikuntza teknologikoen aspirazio mugatuak izango ditu. Medikuntza iraunkor horrek, beraz, erien artean osasun baliabideen eraketa eta banaketaren aldaketa bat ez ezik, medikuntzaren eta gizarte globalaren arteko dialogo batez soilik lortuko den oinarrizko aldaketa sakon bat bilatzen du medikuntzaren idealetan eta itxaropenetan.
2011
‎–Euskara Hizkuntza bat ez ezik/ Herri bat ere bada?. Edo:
‎Burdina (Espainia) Burdina zentral hidroeoliko batekin eta uhartean banatutako eguzki instalazioekin hornituko da. Espainiako Biosferaren Erreserba horrek itsaspeko sumendi bat ez ezik, energia berriztagarriekin hornitutako uharte bihurtzeko proiektu bat ere badu. Endesak bultzatuta, “zentral hidroeoliko” bat jarri nahi da, parke eolikoa eta presa hidroelektrikoa izango dituena, bai eta beste laguntza sistema batzuk ere.
‎Nuklearrari irabazi zitzaion bataila txiki baten lekukoak dira, nahiz eta gerra, Fukushimak berriz argi utzi du, galdu egin zen. Aldi berean, isolatutako akzioak testuinguruan kokatzean sortzen den esanahi zabalagoaren erakusle ere badira, Lemoiz, planta nuklear bat ez ezik, Francok Euskal Herrian inposatu nahi zuen plan nuklear eta politikoaren adierazpidea baitzen orobat. Eta argazkietan agertzen direnek ondo zekiten Francoren garaietan ezer ez zela kasualitateko erabaki, eta elementu oro beste batzuekin lotu behar zela interpretatu ahal izateko.
2012
‎Nikolas Ormaetxea. Orixe?, euskal pizkundeko idazle garrantzitsuenetako bat ez ezik, itzultzaile gisa ere gorespen eta laudorio handiak jasotako euskaltzalea dugu. Bere obrari begiratu bat emanez gero, 74 berehala ohartuko gara itzulpenek berezko sorkuntza lanek adinako lekua hartzen dutela:
‎pentsatzen duena dio eta dioena egiten du. Gardentasuna lidergoaren bertute bat ez ezik, edozein organizaziorentzat indargune bat ere bada.
‎Aldi berean, Arabako Aldundiak 1919ko otsailaren 18an, Gasteizen, euskal Aldundien arteko batzarra edo konferentzia antolatu zuen. Helburua, euskal estatutu bakarra adostea, Legebiltzarrean proiektu bat ez ezik bi zeudelako. Eztabaida nagusia, kontzertu ekonomikoaren ikuspegi desberdinean zetzan.
‎Sorkuntza deuseztatzen baitu presak. Lau urte eta erdi jardun zuen zeregin neketsu horretan, eta alfabeto berri bat ez ezik, hiztegi berri bat eta sintaxi propio bat ere sortu zituen. Mine umbrero dagos portichello, idatz zezakeen orduan, esaterako; edo Zainperan garrantziall zakustvi.
2013
‎Hizkuntza bizikidetzarako eredu bat ez ezik, gizarte eredu bat dago aukera horren atzetik. Eta planteamendu horretan dautzan balioak egoPatxi Baztarrika –" Geuk nahi dugun arte" kiak lirateke framing berrirako, 1982an Euskararen Legearen testuinguruan lorturiko adostasun sozial eta politikoa arnasberriturik atera baitaiteke aztergai dugun framing berriaren eskutik.
‎gizonak dira dohain bat dutenak eta emakumeak dohainik gabeak. Parkean beste ama batek harrapatu nau alabari azpimarratzen alu eder bat ez ezik klitori polit bat duela. Legenetik bezala alde egin du.
‎3 Zuhaitz bakoitzak istorio ezkutu bat ez ezik, dohain bereziak ere baditu; gaztainondoa, esate baterako, etorkizuna iragartzeko baliagarria zela uste zuten.
‎Zer beste erabilera ditu Line k? Line, mezularitza aplikazio bat ez ezik, doako funtzioen eta osagarrien ekosistema ere badu, ezaugarri nagusiak hobetzeko. Gaur egun, hainbat osagarri ditu, adibidez, Line Camera, argazkiak egiteko eta editatzeko; Line Antibirusa, Android doako antibirusa; Line Card, postal birtualak sortzeko; eta Line Card, besteak beste, konpas digitala, txinatar eta japoniar egutegia edo kronometroa.
‎Batzuetan erantzuna «ez» bada ere, kontrakoa adierazten badu, doako ostatua izango da oporrak pasatzeko. Bilaketa metodo berri honekin, doako ohea ez ezik, beste kultura batzuetako jendearekin eta jendearekin harremanak izatea ere lortu nahi dugu Bilaketa metodo berri horrekin, doako ohe bat ez ezik beste modu bat ere lortzen da, beste kultura batzuetako jendearekin eta beste kultura batzuetako jendearekin harremanetan jartzeko; izan ere, bidaiatzeko modu horrek aukera ematen du hautatutako destinoaren tokiko ingurunean sartzeko, salbuespen «cicerone» baten bidez. Baina ez da gazteenek estatuko edo nazioarteko helmugetan dohainik ostatu hartzeko duten aukera bakarra.... Beste web batzuek antzeko prestazioak sortzen dituzte zerbitzu horietara jo ahal izateko, eta beren nortasun ezaugarriei eusten diete.
‎Nezeserra: Ez da komeni hortzetako eskuila eta hortzetako pasta ahaztea, orrazi bat ez ezik, gutxi okupatzen baitute eta ezinbestekoak baitira eguneroko higienerako. Lekurik ez badago, ez joan gelaz eta xanpu gogokoenez kargatuta, patuan eros baitaitezke edo hotelek ematen dituztenak erabili.
‎Andres de Urdaneta," que es la persona que mas notiçia y speriençia tiene de todas aquellas yslas y es el mejor y mas çierto cosmographo que ay en esta Nueua Spaña". 4 Proposamena egitean, Velascok gogoan izango zuen ziur aski urte batzuk lehenago, hainbeste espedizioren porrota ikusita, Urdanetak aitortu ziona: " itsasontzi bat ez ezik gurdi bat ere" itzularaziko zuela berak Filipinetatik, aukera emanez gero.
2014
‎Gero, estazioko eraikin nagusian zeukan gelara gonbidatu ninduen. Pospolo bat piztu zuelarik, ohartu nintzen gazte aristokrata honek bazuela zilarretan muntatutako apain kutxatila bat ez ezik, kandela oso bat ere osorik berarentzat. Tenore hartan, hain zuzen, zuzendariak bakarrik zuen kandeletarako eskubiderik.
‎Ikus entzunezko testuen mezuak oso indartsuak dira; izan ere, mundu bat ez ezik, munduaren ikuskera bat ere proiektatzen dute. Ikasnews web orrian topatuko duzu horri buruzko informazio gehiago, eta hori beharrezkoa izango zaizu hurrengo zereginetarako.
‎Horiek saldu egin daitezke, saldu eta 30 egunera. Bestalde, argazkietako bat erosten dutenek kalitateko lan bat ez ezik, GKE bati dohaintza egiteko aukera ere badute. Eredu justu eta arduratsua pentsatu da.
2015
‎Aseegi. Liburu zuri bat banintz bezala hurbildu nintzen emakume harengana, nire bizitzan lerro berriren bat izkiriatuko nuen esperantzan baina, lerro bat ez ezik, historia oso bat jaurti zidan emakumeak altzora. Lehen ez neukan zama berri baten jabe nintzen supituan eta harritu ere egiten ninduen horrek:
‎Egun gutxiko lana ematen zuen. Zulatu beharreko puntua zehaztea besterik ez zuten falta, eta horretarako, neurriak hartzeko sistema bat ez ezik, barrukoekin adostutako kolpe batzuk baliatu nahi zituzten. Zoritxarrez, ordea, beste oztopo bat jarri zitzaien aurrean:
‎Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Legea, fundazio eskubidearen garapena bultzatzeko tresna bat ez ezik, Administrazioari, fundazioei eta, oro har, herritarrei segurtasun juridikoa emateko ezinbesteko arau bat ere bada. Beharrezkotzat jotzen dugu horren agerpena; izan ere, bi hamarkada hauetan zehar, 1994ko aurrekotik, fundazioen idiosinkrasiari eragiten dioten aldaketa nabarmenak gertatu dira (Elechiguerra, 2001), eta hori bada nahikoa arrazoi aldi horretan zehar izandako gorabehera guztiak kontuan hartzen dituen lege berri bat behar dela ziurtatzeko; are gehiago, euskal gizarteak bere ekonomia eta giza garapenean aurrera egiteko duen gaitasuna kontuan hartzen bada (Moreno et al., 2013).
‎Carles Castell Europarc Españako lehendakariak azpimarratu du eremu babestuen deklarazioa ez dela nahikoa: «Gaitasun osoa garatzeko, eraginkortasunez kudeatu behar dira, segimendu eta ebaluazio mekanismoen bidez. Horretarako, lege esparru on bat ez ezik, baliabide ekonomiko eta giza baliabide egokiak ere behar ditugu, kontserbazio politikek ezartzen dituzten helburu handiak lortzeko». Nazio Batuen Dibertsitate Biologikoari buruzko Hitzarmenak (CDB) helburu hau ezarri du 2020rako:
‎Zergatik ageri da Saizarbitoriaren obran hainbeste filosofo, Filosofia ikasle eta ideia filosofiko? Nondik nora Aristoteles, Akinoko Tomas, Montaigne, Voltaire, Rousseau, Unamuno, Marx, Freud, Heidegger, Wittgenstein, Sartre, Camus, Deleuze eta abar potolo bat ez ezik hainbeste Filosofia ikasle, Egunero hasten delako tik hasita. Gisèle eta Mauricek, esan bezala, Filosofia ikasten baitute.
2016
‎Harri xuri xapal bat ez ezik, ogi apur bat aurkitu dut. Galduta nabil.
‎Irudizko aberri horren osagaietako bat etxea izan da beti: han, guretzat hemen, Euskal Herri urrun hartan, aberri debekatu, galdetu, berreskuratu beharreko bat ez ezik, bazen nonbait etxe bat ere, bere zuztarren jatorri, bere ametsen habe; atlaseko mapetan Elorrio izenaren bila ibili izan den bezala, geografia eta antropologia liburuetan bilatu du euskal etxearen nondik norakoa: han aurkitu du baserri teilatu zabaleko bat, aurreko paretan zintzilik piperrak dituena eta erdi erdian ate eder bat, arku biribilekoa, non ageri diren eserita aitona txapel txiki bat eta amona mantalduna, hegazkineko emakume honek beti beti bere aitita amamekin lotu izan dituenak, berak ezagutu ez zituen eta amaren kontaketen bidez ere oso zehatz irudikatu ezin dituen aitita amamak; guk orain, hemendik begiratuta, erraz asko esan dezakegu zenbateraino den irudi hori faltsua:
‎Smartphoneen kasuan, zoom digitala da, eta horrek irudia moztu besterik ez du egiten. Hobe da hura baztertzea eta subjektuari hurbiltzen saiatzea, ahal den guztietan; kalitate handiagoko argazki bat ez ezik, litekeena da angelu originalagoa ere aurkitzea. 5 Flasha saihestu.
‎Hipotekek interes tasa bat ez ezik, etxebizitzaren azken kostua handitzen duten gastu gehigarriak ere badaude
‎Wilsonen asmazioa da Sociobiology: The New Synthesis liburuarekin, 1975 Autoreak, eboluzio darwinistaren ikuspegi berri bat ez ezik (hein batean soilik berria, aurrekari inportanteak bai baititu bere usteentzat), giza zientzietako zuhaitzaren adar guztien sintesirako (antropologia, soziologia, etika, psikoanalisia, etab., historiaren filosofiaraino), andre gizonaren jokamolde moral eta sozialentzako bereziki, biologia bihurtu gura du enbor bateragilea.294
2017
‎Ba, bai, hantxe dago. Eta bat ez ezik, bi. Aldarearen alde banatan bi atril edo kantore daude, eta atrilaren azpialdea, hau da, ikus entzuleen aldera dagoena, Espainiako armarria da:
‎Sandra 45 urteko eskultorea da arratsalde horretan, ez ospe handikoa, ez lehen mailakoa, baina bere lanbidean onarpena, estimua eta aitortza ere irabazitakoa, diru puska bat ez ezik. Donostian bizi da, baina hiru aste darama jaioterrian, Azkoitian, gurasoen etxean ostatu hartuta; aitaren osasuna, leuzemia baten ondorioz, okerrera egiten hasi zenetik.
‎Ez da maitasun ixtorio bat. Badakit hori oro, nire proposamena izan daiteke karta bat jokatzeko. Eta zertako ez, karta bat ez ezik, karta nagusi bat ere. Bai, baina bertze batzuk erdian, esku hartu zuen Etxehorik. Zein. Ez dugu beste konponbiderik. Zailtasuna da ahuntzaren egitea. Badakit hori, badakit, ez zara hain hozbera?
2018
‎Ez zidaten batere ulertu! Berdintasun kontu bat ez ezik, hizkuntza kontu bat ere badelako, euskaraz harakin maisu maistrak esan behar delako generikorik ez dagoelako kasu horretan, nahiz eta gaztelaniaz maestro (maskulinoa) RAEk generikotzat hartu.
‎Horretaz baliatuta, Filmerrek modua izan zuen eskubide politiko oro aitaren eskubidetzat jotzeko, zeren Eva Adamen mende baitago eta, hori gutxi balitz bezala, Adam baita (jainkoaren laguntzaz) Evaren sorreraren, eragile printzipala?. Teoria patriarkal klasikoan, beraz, aita, bi gurasoetako bat ez ezik, gurasoA bera ere bada, baita eskubide politikoa sortzeko gai den izakia ere.
‎Orain, kontratu bidezko lotura unibertsal konbentzionalek egituratzen dute gizarte modernoa, eta ez senidetasun lotura partikular atxikipenezkoek. Senidetasuna, mundu modernoan, familia bihurtu da, eta familiak, asoziazio printzipio jakin bat ez ezik, leku sozial jakin bat ere badu eremu pribatuan, gizarte zibil publikotik bereiz.
2019
‎Seme alaba biologikoaren fronteak zabalik jarraitzen zuen eta honek uste baino garrantzia handiagoa zuen ezen, ordurako jakin baikenekien adopzioaren bidea itxi genuela Larraitz haurdun geratuz gero. Izan ere, haurdun geratuz gero paradoxa makur bat ez ezik arazo administratibo potolo bat ere izateko aukera zegoen, alegia, bigarren seme alaba lehenengoa baino lehenago jaio izana eta horrek ez dauka logika handirik.
‎Gizarte ordezkaritza ere ez zen atzean geratu. Izan ere, AHTa, azpiegitura bat ez ezik, lurralde antolaketaren eta gizarte ereduaren isla ere bada. Ikuspegi hori blokeetan egituratu zuten:
‎Epe hau igarota kaleratuko du Udalak, ordura arte jasotako eskabideen gaineko bigarren eta azken ebazpena.Hasiz Hazi beka deialdiaKabiene Elkarlan Gunean diruz lagundutako urtebeteko egonaldia egitea ahalbidetzen duen beka deialdi berria iragarri du Usurbilgo Udalak. 2019 urtean enpresa proiektu berri bat duen Beterri Buruntzako udalerriren batean erroldatua dagoen ekintzaileari zuzendua dago deialdia. “Elkarlan gune hau, lanerako espazio bat ez ezik, baliabideak eta esperien­tzi­ak parteka­tze­ko leku bat izango da. Bekadunek ber­tan lanean ari diren kideen esperien­tzi­atik ikasi ahal izango dute eta harreman sare indartuago batekin ekin ahal izango diote lanari”.
‎Etxe idilikoak (‘familia bakarreko’ hitzarekin definitzen denak) hesitutako berdegune batean izan ohi duen isolamendu izaerak bikote maitasunetik kanpoko sare afektiboaren ahultzea dakar, gotorleku itxura duelako, kanpoaldetik babestua izan behar duelako eta formak ez duelako kooperaziora gonbidatzen. Gure kaleek etxearen intimotasuna eta kanpo gelditzen dena modu zurrun eta argian mugatzen dute, ez da tarte espaziorik bestelako harreman motak ahalbidetzeko egoera fisikoak, metafora bat ez ezik, harreman afektiboen ulerpen bat islatzen du. Eta, zer esanik ez, fikzio irudi horietan ez dago bakarrik bizitzeko aukerarik.8
‎Izarrak, bitartean, milaka ari dira biderkatzen inguruotan, baina badakit handitasuna bezain neurrigabea dela txikitasuna. Nire barruko apurrik apal eta galduena kanpoan dagoen unibertsoa bezain mugagabea da gezurra badirudi ere; hortaz, bat ez ezik, bi ortzi leudeke, eta oraindik ez dakit zer dudan hobe: haize parpaila batetik zintzilik gora igo, ala guardasolaren kirtenari eutsi, eta nire baitan behera jaitsi.
2020
‎Aurkezpen ekitaldian, bat ez ezik, bi laguntzaile ere izan nituen, Jose Luis Alvarez Santa Cristina eta Koldo Almandoz, hurrenez hurren. " Lehenengoak, tamalez, ezin izan du etorri", ohartarazi zuen Eider Rodriguezek, baina liburuan hitzaurre gisa argitaratutako testu bat, behintzat, bidali zuen.
‎Hain zuzen, anaia hil berriarekin Merrimack eta inguruko ibaietan egin zituen kanoa txangoak. Alegia, txoko hura toki zehatz bat ez ezik Thoreauren ume ametsetako paisaia zoragarria ere bazen. Proustek biziki gustuko zituen Thoreauren obra eta jarrera.
‎Bidaia, kasik astebetekoa, intentsoa eta produktiboa izan da. Ez da turismo bidaia, ez horixe; azkenean, bat ez ezik, bi bilera egin ahal izan dira NBEko ordezkariekin. Dokumentaleko irudiak hartu dituzte, ekipo pisutsua garraiatuz Genevatik zehar.
2021
‎Urte hartan lehendakari izendatu zuten Iñaki Muruaren hitzetan 2005eko txapelketa nagusiaren antolakuntzak, gailur berri bat ez ezik, krisi indartsu bat ere ekarri zuen: " Nire begietarako egon zen belaunaldi aldaketa bat, koiunturala, eta txapelketaren eraginez[...].
‎Lan honen habeetako bat ez ezen, erdialdeko sartaldeko Pirinioetako Antzinaroko hizkuntza egoera eta bertako euskal enborreko mintzaira ezagutzeko ezinbesteko erreferentzia den Onomástica indígena de Aquitania liburuan (48 or.), Gorrotxategik nabarmentzen du baliabide grafikoa (idazkuntza, alfabetoa), euskarria den neurrian, dokumentuaren kultura elementuaren gordailua dela, eta hizkuntza jakin baten erabilpenarekin z... Egia da hizkuntza baten egiturak, agian, hura idazteko alfabeto bata edo bestea aukeratzea erraztu edo oztopa dezakeela, baina, azken buruan, idazketa sistema jakin baten hautaketa eta erabilpena izaera kulturala duen gertakaria da.
‎Izokin atlantikoak gure ibaietan jarrai dezan borrokan ari garen honetan, ia ezinbesteko lana da mendez mende haren inguruan sortu diren istorioak eta gertakizunak ere gizarteari zabaltzea. Izokina, arrain bat ez ezik, ondarea ere badelako.
‎Kontakizunaren izaeraren barne muinaz zerbait gehiago adierazten digu egiaztapen batek: estereotipoarekin bat datorren baserritar ergel bati buruzko Ipar Euskal Herriko ipuin bat ez ezik, honako hau (1820an sorgin berba esplizituki aipatu ez arren) txerri itxurako sorginen gaineko ipuin bat ere bada; gauez, ibaietan bainatzeko euren burua zubietatik behera botatzea, eta eurei lapurtu nahi dieten herritarrak uretara jaurtitzea gustuko duten sorginak: hainbat mendez, gidoi hori betetzen duten kontakizunez beteta egon da euskaldunon iruditeria.
‎Haren iritziz, meditazio teknikak oso erabilgarriak izan daitezke estresa kudeatzeko eta emozio negatiboak murrizteko. Meditazioaren eta mindfulnessaren arteko desberdintasunak Meditazioa meditatzea da, baina egiteko modu bat ez ezik, korronte ugari dago. Bestalde, gaur egun budismoarekin lotzen den arren, erlijio guztiek dituzte meditazio ekintzak, hala nola, ariketa espiritualak, errezoak, erretiroak… Mindfulness, Ángel Lafournière psikologoak bere webgunean azaltzen duen bezala, meditazio zientifikoa da, eta, beraz, hori bermatzen duten azterketa zientifikoak ditu, eta prozesua errepikatzeko, emaitzak aurreikusteko eta pazientearen beharretara egokitzeko aukera ematen duen metodo zientifikoa du.
‎CAFek beste urrats bat egin du Europako trengintzan eragile nagusietako bat bilakatzeko. Eta ez da pauso txikia, 750 langiletik gorako fabrika bat ez ezik, Frantzian eta Alemanian kontratu franko lortu dituzten bi tren plataformaren jabetza eskuratu baitu. Gainera, lehiakide baten kontura egin du; gogo txarrez bada ere, Alstomek CAFi saldu behar izan dizkio Reichshoffen herriko lantegia (Alsazia, Frantzia) eta Coradia Polyvalent eta Talent 3 plataformak.
‎Erabat salduta gelditzen gara". Makinei buruzko ipuin bat ez ezik," enkargu bikoitza" egin zion Ikaselkarrek: " makinei buruzkoa eta onomatopeiak lantzeko liburu bat izan behar zen".
‎Bestalde, Ozeano Atlantikoan, Mediterraneo itsasoan, Saharako basamortuan eta Balkanetako baso eta mendietan bidaiatzeko sistema seguru bat ez ezik, Europar Batasunaren eta Afrikako herrialdeen arteko akordio ekonomikoak bi aldeentzat “bidezkoak eta onuragarriak” izatea nahi dute.
‎Hor neuzkan, bada, arma lantegi ikaragarri bat ez ezik, suntsitu gabe geratu ziren hainbat arma, ahanzturaren hautsaren pean lo, laztanduko zituen eskuaren zain. Hiru tanke oso haien artean.
2022
‎Eibarren hautatutako 19 zinegotzitik 10 sozialistak ziren, 8 errepublikarrak eta bat abertzalea. Ez da kasualitatea herri horretako udaletxeko balkoitik aldarrikatu izana, apirilaren 14ko goizaldean oraindik bozetako emaitzak garbi ez zeudenean Bigarren Errepublika; aldaketa politiko huts bat ez ezik, aurrerapauso sozial sakonen abiapuntu ere izan zen hura.
‎Gerora, bederatziko bakar bat ez ezik, bertsoaldi osoa, hiru bertso, bota izan dituzte bertsolariek txapelketan. Eta norberak hala nahita, ez derrigorrez.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia